Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

123. zk., 2012ko ekainaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HERRIZAINGO SAILA
2898

AGINDUA, 2012ko ekainaren 8koa, Herrizaingoko sailburuarena, handizkako txatarra eta beste hondakin-produktu batzuen komertzioak direla-eta Ertzaintzarentzako erregistro- eta informazio-obligazioak betetzeko era garatzeko dena.

Herritarren segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 12. artikuluan honako hau aurreikusten da: herritarren segurtasunerako muntako jarduerak gauzatzen dituzten pertsona naturalek eta juridikoek informazio-eta dokumentu-erregistroko jarduketak –indarren den araudikoak– egin beharko dituzte.

Beherago zehaztutako arauekin bat etorriaz, hondakin metalikoak kudeatzen dituzten zentroen titularrek, eta oro har handizkako txatarra eta beste hondakin-produktuen merkataritza-establezimenduek honako hauek izan beharko dituzte: egindako operazioen erregistro-liburu bat izatea, eta segurtasun-indar eta -kidegoei informazioa emateko obligazioa konplitzea. Direlako arauak: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoko 12. artikulua; eta 1924ko urtarrilaren 19ko Errege Aginduaren (oraindik indarrean denaren) lehen atala.

Aipatu obligazioei dagokienez Estatuko Administrazioaren eremuan, 1989ko azaroaren 2ko Barne Arazoetarako Ministroaren Agindua eman zen, izan ere, bertan arautzen baitira erregistro-liburuak eta obligaziozko kontrol-agiriak prestatzeko modalitateak; eta, halaber, uztailaren 1eko INT/1920/11 Agindua ere eman zen, non honako hauei dagokienez kontrola sendotu egiten baita: hondakin metalikoak kudeatzen dituzten zentroek burutzen duten kobre-komertzioa; eta handizkako txatarra eta beste hondakin-produktu batzuen komertziorako establezimenduak.

Bitarteko telematikoen bitartez bada aukerarik (lehen ez bezala), segurtasun publikoaren erantzule denez, Administrazioaren zerbitzua –herritarrei eman beharrekoa– hobetzeko; izan ere, informazioaren eta dokumentazio-erregistroaren arloetako jarduketak egitea beharturik baitaude establezimenduek, eta horretaz gaian, segurtasun publikorako garrantzizko informazio hori Ertzaintzari helarazi beharko diote albait arinen, eta horren ondorioz, aipatu jarduketen kontrola areagotu egiten da.

Ildo horretan, agindu honen bitartez ahalbidetu egiten da, batetik, atazak azkar eta eraginkortasunez egitea, eta, bestetik, bitarteko telematikoak erabiltzera, aipatu informazioa helarazteko kanal egoki gisa.

Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen arrunta dut honako hauek gainean: ondasun eta pertsonen babesaren gainekoa, eta haren lurraldean herritarren segurtasunaren gainekoa; halako modez non Ertzaintzari dagokio herritarren segurtasunerako jarduketa garrantzizkoak kontrolatzeko ahalmena; ahalmen hori, beste eremu batzuetan, Estatutuko segurtasuneko indar eta kidegoei dagokie.

Hori dela eta, honakoa

XedatZEn dut:

1. artikulua.– Helburua.

Hondakin metalikoak kudeatzen dituzten zentroek, eta, oro har, handizkako txatarra eta beste hondakin-produktu batzuen komertziorako establezimenduek egiten dituzten operazioei dagokienez (indarreango araudian zehaztutakoak), informazioaren eta dokumentazio-erregistroaren arloetako obligazioak nola bere arautzen da agindu honen bitartez.

Tratamendurako zentro baimenduak kanpo geratzen dira, baldin eta jada erabiltzen ez diren ibilgailuetatiko hondakinak soilik kudeatzen badituzte.

2. artikulu.– Ertzaintzari datuak telematikoki komunikatzea.

1.– Hondakin metalikoak kudeatzen dituzten zentroek, eta, oro har, handizkako txatarra eta beste hondakin-produktu batzuen komertziorako establezimenduek, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutakoak badira, Ertzaintzari jakinarazi beharko dizkiote –bitarteko telematikoen bidez– kobrea edo beste edozein hondakin metalikoren sarrera; horiek eskuratu direnetik harako hogeita lau orduen barruan jakinarazi ere.

2.– Hartarako, Administrazioak finkatu parametro teknikoak eta ezaugarriak bete beharko dira, hain justu ere Ertzaintzaren http://www.ertzaintza.net web-gunearen bitartez, betiere agindu honetako I. eranskineko azken paragrafoan zehaztutakoarekin bat etorriaz.

3.– Informazioa jaso osten, hura aipatu bitartekoaz eskuratutakotzat joko du Ertzaintzak.

3. artikulua.– Ebazpena.

1.– Metalen sarrerak guztiak erregistratu beharko dira, barne delarik I. eranskinean aipatu informazioa. Aipatu zentroak edo establezimenduak kudeatzen duen operazio-erregistroan sartuko da informazio hori.

2.– Prozedura informatikoen edo egoki den beste moduren baten arabera, idatzoharren edo idazpenen bitartez kudeatu daiteke Erregistroa. Beste modu horietakoak dira: orri banakoak edo enkuadernatuak, eta kasu horietan, agindu honetako II. eranskinean aurreikusitako ereduaren araberako orriak erabili beharko dira. Edozelan ere, erregistratutako informaziora berehalako sarrera izango du Ertzaintzak.

3.– Establezimenduek hiru urtez gordeko dute I. eranskinean aurreikusi informazioa, zeina eskura izanen baitute Ertzaintzan ikuskaritza-eskumenak dituzten kideek.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Hondakinen eta segurtasun publikoaren arloetan eskumenka dituzten sailek, indarreango araudiak eskatzen dituen informazio-komunikazioei dagokienez, ezarriko dituzte mekanismo eta protokolo beharrezkoak.

XEDAPEN IRAGANKORRA

1.– Agindu honetan aipatzen diren establezimenduen titularrek sei hilabete izango dituzte, indarrean hasten den egunetik hasita, aginduan aurreikusitakoetara egokitzeko.

2.– Epe horretan, agindu honetan aipatzen diren komunikazioak bide telematikoak erabiliz egin ezin dituzten establezimenduen titularrek Udaltzaingoak Koordinatzeko eta Segurtasun Pribatuko Zuzendaritzari honako hau jakinaraziko diote: zer bide erabiliko duten beren komunikazioak egiteko, zergatik ezin duten egin komunikazio telematikoa, eta noizko erabiliko duten sistema hori (horretarako, sei hilabete izango dituzte gehienez ere).

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 8a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala