Sede electrónica

Acceso a la página de inicio del Gobierno Vasco

Euskadi.net

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

248. zk., 2013ko abenduaren 31, asteartea

N.º 248, martes 31 de diciembre de 2013


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

OSASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SALUD
5620
5620

AGINDUA, 2013ko abenduaren 23koa, Osasuneko sailburuarena, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2013ko eta 2014ko laguntzak emateko deialdia egiten duena.

ORDEN de 23 de diciembre de 2013, del Consejero de Salud, por la que se convocan ayudas destinadas a facilitar la adherencia a los tratamientos médicos prescritos, correspondientes a los ejercicios 2013 y 2014.

Agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen duen azaroaren 19ko 447/2013 Dekretua 2013ko azaroaren 28ko EHAAn argitaratu zen, 227. zenbakian, eta argitaratu eta hurrengo egunean jarri zen indarrean. Dekretu horretan arautzen dira gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden pertsonentzako laguntzak, betiere Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoei dagokienez (horrelakoak finantzaketa publikoaren xede badira).

El Decreto 447/2013, de 19 de noviembre, por el que se regulan las ayudas destinadas a facilitar la adherencia a los tratamientos médicos prescritos, publicado en el BOPV núm. 227, de 28 de noviembre de 2013 y que entró en vigor el día siguiente al de su publicación, regula las ayudas destinadas a facilitar la adherencia de personas en situación objetiva de enfermedad y necesidad a los tratamientos médicos sujetos a financiación pública prescritos por personal del Sistema Sanitario de Euskadi.

Dekretu horren xedapen iragankorraren arabera, laguntzek 2013ko uztailaren 1etik aurrera izango dituzte ondorioak.

La disposición transitoria del citado decreto establece la extensión de los efectos de la aplicación de las ayudas que regula desde el 1 de julio de 2013.

Dekretuak dioenez, orobat, Osasuneko sailburuaren esku egongo dela laguntzen deialdia egitea. Zehatz esanda, 2.2 artikuluaren arabera, Osasuneko sailburuaren esku egongo da laguntzen deialdia egitea, honako hauek adieraziko dituen agindua emanez: laguntzak zehazteko aldiak, izapideei (zuzenekoei zein elektronikoei) buruzko zehaztapenak, eskaerak aurkezteko epea, tokia eta modua, laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak, bai eta horiek emateko baldintzak egiaztatzeko eskatutako agiriak eta eskaera-eredua ere; hori guztia dekretu honetan jasotako arauak garatuz eta aplikatuz.

Por su parte, el citado decreto atribuye al Consejero de Salud la realización de las convocatorias de estas ayudas. En concreto, su artículo 2.2 señala que «Corresponderá al Consejero de Salud la realización de la convocatoria de ayudas, mediante la correspondiente Orden que contendrá: los periodos para la determinación de las ayudas, las especificaciones relativas a su tramitación, tanto presencial como electrónica, el plazo, lugar y forma de presentación de solicitudes, los recursos económicos destinados a la financiación de las ayudas, así como el modelo de solicitud y la documentación exigida para acreditar las condiciones de su otorgamiento, todo ello en desarrollo y aplicación de las normas contenidas en el presente Decreto».

Hori dela eta, honako hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Deialdiaren eremua eta helburua.

Artículo 1.– Ámbito y objeto de la convocatoria.

Hauxe da agindu honen xedea: Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketenak, gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden pertsonek bete ditzaten errazteko laguntzen deialdia egitea. Laguntza horiek 2013ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldiari eta, 2014ko ekitaldian, urtarrilaren 1tetik azaroaren 30era bitarteko aldiari dagozkie.

El objeto de la presente Orden es convocar las ayudas destinadas a facilitar la adherencia a los tratamientos médicos prescritos por personal del Sistema Sanitario de Euskadi que estén sujetos a financiación pública, correspondientes al periodo comprendido entre el 1 de julio y el 31 de diciembre de 2013 y en el ejercicio 2014, desde el 1 de enero hasta el 30 de noviembre de 2014.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 2.– Recursos económicos.

1.– Deialdi hau finantzatzeko baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik datoz, eta horien kopurua hamazortzi milioi eurokoak dira (18.000.000).

1.– El importe de los recursos económicos destinados a financiar esta convocatoria, procedentes de los correspondientes créditos presupuestarios establecidos a tal efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, asciende a la cantidad de dieciocho millones de euros (18.000.000).

2.– Deialdi honetan guztira emango diren laguntzen zenbatekoak ez du diru-izendapen hori gaindituko, edo, baldin eta, indarrean dauden legeen arabera, aurrekontuetan aldaketak onartzen ez badira, ez du zenbateko hori eguneratuta sortzen den emaitza gaindituko.

2.– El volumen total de las ayudas concesibles en la presente convocatoria no superará la citada consignación presupuestaria o la que resulte de su actualización, en el caso de que aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad con la legislación vigente.

3.– Era berean, deialdi honetan kontsignatuta dagoen, edo eguneratuta dagoen, kreditua amaitzen bada, horri publizitatea ematearren, Osasuneko sailburuordeak dagokion ebazpena hartuko du non adieraziko den kreditua amaitu dela. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da, azaroaren 19ko 447/2013 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.– De la misma forma, si se agotase el crédito consignado en esta convocatoria o el resultante de su actualización, al objeto de dar publicidad a dicha circunstancia, se emitirá por el Viceconsejero de Salud la correspondiente resolución en la que se señalará la fecha en la que ha producido el agotamiento del citado crédito, debiendo publicarse la misma en el Boletín Oficial del País Vasco, todo ello a los efectos establecidos en el artículo 11 del Decreto 447/2013, de 19 de noviembre.

3. artikulua.– Laguntzen pertsona onuradunak.

Artículo 3.– Personas beneficiarias de las ayudas.

1.– Gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden pertsonek eskatu ahal izango dituzte laguntzak baldin eta betetzen badituzte laguntza horien onuraduna izateko azaroaren 19ko 447/2013 Dekretuaren 3.1 artikuluan ezarritako baldintzak (dekretu horren bidez, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen dira), eta laguntza horien xede den gastua deialdi honetan zehaztutako aldian egin badute. Zehatz esanda, hauxe da gastu hori:

1.– Podrán solicitar las ayudas de esta convocatoria, las personas en situación objetiva de enfermedad y necesidad, que cumplan los requisitos señalados en el artículo 3.1 del Decreto 447/2013, de 19 de noviembre, por el que se regulan las ayudas destinadas a facilitar la adherencia a los tratamientos médicos prescritos para ser personas beneficiarias de las mismas y hayan realizado el gasto objeto de aquellas en el periodo determinado en la presente convocatoria, y que se describen a continuación:

a) Gizarte Segurantzan pentsiodun gisa aseguratuta daudenak, urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak eta Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak.

a) Las personas que ostenten la condición de asegurado como pensionistas de la Seguridad Social, tengan unos ingresos en rentas anuales inferiores a 18.000 euros y sean titulares de la Tarjeta Individual Sanitaria expedida y cuyo garante sea el Sistema Sanitario de Euskadi.

b) Aurreko atalean aipatutako aseguratuen onuradunak, Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak badira.

b) Las personas beneficiarias de los asegurados a que se refiere el apartado anterior, y sean titulares de la Tarjeta Individual Sanitaria expedida y cuyo garante sea el Sistema Sanitario de Euskadi.

c) Langabezia-egoera legalean dauden eta langabezia-prestaziorik eta diru sarrerak bermatzeko errentarik jasotzen ez duten pertsonak, Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak badira.

c) Las personas que se hallen en situación legal de desempleo y no perciban prestación por desempleo ni Renta de Garantía de Ingresos, y sean titulares de la Tarjeta Individual Sanitaria expedida y cuyo garante sea el Sistema Sanitario de Euskadi.

d) Aurreko atalean aipatutako aseguratuen onuradunak, Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak badira.

d) Las personas beneficiarias de los asegurados a que se refiere el apartado anterior y sean titulares de la Tarjeta Individual Sanitaria expedida y cuyo garante sea el Sistema Sanitario de Euskadi.

e) Estatuko Osasun Sistemako aseguratu edo onuradun ez izan arren, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estatuko Osasun Sistemaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzko ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuaren aplikazio-arloan sartzen badira.

e) Las personas que no teniendo la condición de aseguradas ni beneficiarias del Sistema Nacional de Salud, entren dentro del ámbito de aplicación subjetiva del Decreto 114/2012 de 26 de junio, de régimen de las prestaciones sanitarias del Sistema Nacional de Salud en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Zehapen administratibo edo penala izateagatik diru-laguntzak eta laguntza publikoak jasotzeko aukera galdu duten pertsonek ezin izango dute lehiaketan parte hartu jasotako zigorrak ezarritako aldian. Era berean, ez dute parte hartzerik izango horretarako ezgaitzen dituen debeku legalen bat dutenek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea aplikatzeak ekarritakoak barne.

2.– No podrán concurrir, durante el periodo que establezca la correspondiente sanción, las personas sancionadas penal o administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtener subvenciones o ayudas públicas, ni las que se hallen incursas en prohibición legal alguna que las inhabilite para ello, incluidos los supuestos derivados de la aplicación de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

3.– Baldin eta pertsona horiek jaso badituzte ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntza batzuk Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren entitate autonomiadunen eskutik, eta laguntza horien inguruko itzulera- edo zigor-prozesuren bat izapidetzen ari bada, prozesu horrek amaituta egon behar du, elkarte horiei diru-laguntza hau esleitzeko edo esleituta dutenei dagokiena ordaintzeko.

3.– La concesión y, en su caso, el pago de las ayudas a las personas beneficiarias quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

4. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

Artículo 4.– Gastos subvencionables.

1.– Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzeko 2013ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldian eta 2014ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era ordaindu behar izan dituzten zenbatekoak itzuliko zaizkie pertsona onuradunei, betiere finantzaketa publikoa jaso dezaketen tratamendu farmakologikoei, eta efektu eta osagarriei dagokienez.

1.– Se abonará a las personas beneficiarias las cantidades que hayan hecho efectivas durante el periodo comprendido entre el 1 de julio al 31 de diciembre de 2013 y del 1 de enero hasta el 30 de noviembre de 2014 en relación con tratamientos farmacológicos, y efectos y accesorios sujetos a financiación pública, como consecuencia de su adherencia al tratamiento médico prescrito por el personal del Sistema Sanitario de Euskadi.

2.– Pertsona onuradunei itzuliko zaizkie, halaber, 2014ko ekitaldiko aldi berberean ordaindu beharko dituzten zenbatekoak, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu mediko bat betetzearen ondoriozkoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketen produktu dietetikoei dagokienez.

2.– Asimismo, podrá abonarse a las personas beneficiarias las cantidades que, en su caso, tengan que hacer efectivas durante el mismo periodo de 2014 como consecuencia de su adherencia al tratamiento médico prescrito por el personal del Sistema Sanitario de Euskadi, en relación con productos dietéticos sujetos a financiación pública.

5. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

Artículo 5.– Tramitación electrónica.

1.– Interesdunek prozedura honen izapide guztiak bitarteko elektronikoak erabiliz eskatu, kontsultatu eta egin ahal izango dituzte; hartarako, administrazioan onartutako sinadura elektronikoko sistemen bitartez identifikatuko dira.

1.– Las personas interesadas podrán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos, a fin de lo cual se identificarán a través de sistemas de firma electrónica admitida por la administración.

2.– Izapidetze elektronikoa honako hauen bidez dago erregulaturik: Zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoen bidez sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea; Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua; Informatika eta Telekomunikazioen zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena, E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa –PLATEA– ezartzen duen dokumentua onartzen duena.

2.– La tramitación electrónica esta regulada por la Ley 11/2007, de 22 de junio, de acceso electrónico de los ciudadanos a los servicios públicos, el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica y la Resolución de 9 de febrero de 2006, de la Directora de Informática y Telecomunicaciones, aprobando el documento que establece la Plataforma Tecnológica para la E-Administración-PLATEA-.

3.– Eskabidearen ondorengo izapideak eta izapideen jarraipena bide elektronikoen bidez egin ahal izango dira, Eusko Jaurlaritzaren http://www.euskadi.net/misgestiones web-orriaren bidez, hain zuzen ere.

3.– Los trámites posteriores a la solicitud, así como el seguimiento de la tramitación, se podrán realizar por medios electrónicos a través de la sede electrónica de Gobierno Vasco: http://www.euskadi.net/misgestiones

6. artikulua.– Izapidetze erraztua.

Artículo 6.– Tramitación simplificada.

1.– Oro har organo kudeatzaileak aurkeztu diren eskabideen eta datuak egiaztatzeko berariazko baimena eman duten eskatzaileen arloan ebazteko behar besteko informazioa badu bai onuradunari buruz, bai laguntzaren xedea den gastuari buruz, izapidetze erraztuaren bidez kudeatu ahal izango dira deialdi honetan araututako laguntzak.

1.– La gestión de las ayudas reguladas en la presente convocatoria se realizará mediante su tramitación simplificada cuando con carácter general el órgano gestor disponga de la información necesaria respecto tanto a la condición de persona beneficiaria, como a la realización del gasto objeto de la ayuda, que permita resolver sobre las solicitudes presentadas y las personas solicitantes le hayan autorizado expresamente para la verificación de dichos datos.

2.– Beraz, honako pertsona hauek jaso ahal izango dute izapidetze erraztua:

2.– En consecuencia, podrán acogerse a la tramitación simplificada las siguientes personas:

a) Gizarte Segurantzan pentsiodun gisa aseguratuta daudenak, urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak badituzte eta Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak eta beren onuradunak badira, salbu eta diruz lagundu nahi den gastua Euskadiko Osasun Sistematik kanpo egiten bada, gastu hori ordaintzeko beste eskabide bat egin beharko baita, ohiko prozedura erabiliz, hurrengo artikuluan araututa dagoena.

a) Las personas que ostenten la condición de asegurado como pensionistas de la Seguridad Social, tengan unos ingresos en rentas anuales inferiores a 18.000 euros y sean titulares de la Tarjeta Individual Sanitaria expedida y cuyo garante sea el Sistema Sanitario de Euskadi y sus beneficiarios, con excepción del gasto objeto de subvención que sea realizado fuera del Sistema Sanitario de Euskadi para cuyo abono deberá tramitarse además otra solicitud a través del procedimiento ordinario que se regula en el siguiente artículo.

b) Langabezia-egoera legalean dauden eta langabezia-prestaziorik eta diru-sarrerak bermatzeko errentarik jasotzen ez duten pertsonak, Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun-txartelaren titularrak badira, salbu eta diruz lagundu nahi den gastua Euskadiko Osasun Sistematik kanpo egiten bada, gastu hori ordaintzeko beste eskabide bat egin beharko baita, ohiko prozedura erabiliz, hurrengo artikuluan araututa dagoena.

b) Las personas que se hallen en situación legal de desempleo y no perciban prestación por desempleo ni Renta de Garantía de Ingresos, y sean titulares de la Tarjeta Individual Sanitaria expedida y cuyo garante sea el Sistema Sanitario de Euskadi y sus beneficiarios, con excepción del gasto objeto de subvención que sea realizado fuera del Sistema Sanitario de Euskadi para cuyo abono deberá tramitarse además otra solicitud a través del procedimiento ordinario que se regula en el siguiente artículo.

c) Estatuko Osasun Sistemako aseguratu edo onuradun ez izan arren, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estatuko Osasun Sistemaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzko ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuaren aplikazio-arloan sartzen badira.

c) Las personas que no teniendo la condición de aseguradas ni beneficiarias del Sistema Nacional de Salud, entren dentro del ámbito de aplicación subjetiva del Decreto 114/2012 de 26 de junio, de régimen de las prestaciones sanitarias del Sistema Nacional de Salud en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3.– Egoera horretan dauden pertsonek I. eranskineko eskabide-eredua bete beharko dute. Eskabide horretan, Administrazioari baimena emango zaio eskatzaileak adierazten duen kontuan ordainketa egiteko. Horretarako, lehenago egiaztatu beharko da, batetik, onuraduna nor den, eta bestetik, laguntzaren xedearen gastua egin dela. Eskabidea Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetan eskuratu ahal izango da, bai eta Osakidetzako zentroetan, Zuzenean izeneko Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan ere: http://www.euskadi.net/misgestiones

3.– Las personas que se encuentren en esta situación deberán cumplimentar el modelo de solicitud de acuerdo con el Anexo I, que contendrá la autorización para que la administración, previa la comprobación tanto de la condición de beneficiario como de la realización del gasto objeto de la ayuda, proceda a su abono en la cuenta que indique el solicitante. Dicha solicitud también estará disponible en las Delegaciones Territoriales del Departamento de Salud, en los centros de salud de Osakidetza/Servicio vasco de salud, en las Oficinas del Servicio de Atención Ciudadana-Zuzenean, así como en la sede electrónica del Gobierno Vasco: http://www.euskadi.net/misgestiones

7. artikulua.– Ohiko izapidetzea.

Artículo 7.– Tramitación ordinaria.

1.– Izapidetze errazturik egiterik ez badago, ohiko izapidetzearen bidez kudeatuko dira deialdi honetan araututako laguntzak, aurreko artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Honako egoera hauetan ezin da izapidetze errazturik egin:

1.– La gestión de las ayudas reguladas en la presente convocatoria se realizará mediante su tramitación ordinaria cuando no se den las condiciones que permitan su tramitación simplificada, de acuerdo con lo señalado en el artículo anterior. A saber:

a) Eskatzaileak Administraziori baimenik ematen ez badio datuak egiaztatzeko.

a) Cuando la persona solicitante no autorice expresamente a la Administración para la verificación de los datos.

b) Diru-laguntzaren xedea den gastua Euskadiko Osasun Sistematik kanpo egiten bada.

b) Cuando el gasto objeto de subvención haya sido realizado fuera del Sistema Sanitario de Euskadi.

c) Izapidetu beharreko eskabideak agindu honetako bigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren pertsonei buruzkoak badira.

c) En el caso de la tramitación de solicitudes referidas a las personas señaladas en la disposición adicional segunda de esta orden.

2.– Kasu horretan, interesdunek, banako osasun-txartelaren bidez edo Euskal Osasun Sistemaren osasun-prestazioak jasotzeko bidea ematen duen dokumentu identifikatzailearen bidez nortzuk diren egiaztatu ondoren, eskabidea aurkeztuko dute, agindu honetako II. eranskineko eredua behar bezala betez. Eredu horri honako dokumentu hauek erantsiko zaizkio:

2.– En este caso, las personas interesadas, previa acreditación de su identidad a través de la Tarjeta Individual Sanitaria o del documento identificativo que posibilite el acceso a las prestaciones sanitarias del Sistema Vasco de Salud, presentarán su solicitud cumplimentando debidamente el modelo que figura en el Anexo II a esta orden, el cual deberá ir acompañado de los siguientes documentos:

a) Onuraduna nor den egiaztatzen duen dokumentazioa.

a) Documentación acreditativa de su condición de persona beneficiaria.

b) Tratamendu aktiboaren orria edo errezetaren paperezko kopia, laguntzaren xede diren tratamendu medikoen preskripzioak dakartzana.

b) Hoja de tratamiento activo o copia de la receta en papel donde figuren las prescripciones de los tratamientos médicos objeto de la ayuda.

c) Erositako produktuak ordaindu izanaren justifikagiriak, non adierazita dauden eskatzaileak dagokion aldian erositako produktuak eta egindako ekarpenak, elektronikoki izapidetu ez diren edo Estatuko Osasun Sistemako langileek agindutako diruz lagundu daitezkeen gastuei dagokienez,

c) Justificantes de abono de los productos adquiridos con datos identificativos de los productos dispensados y de las aportaciones realizadas por la persona solicitante durante el periodo correspondiente en relación con los gastos subvencionables que no hayan sido tramitados electrónicamente o hayan sido prescritos por personal del Sistema Nacional de Salud.

Paperezko euskarrian edo euskarri elektronikoan (PDF formatuan) aurkeztu ahal izango da dokumentazioa.

La documentación se podrá presentar en soporte papel o en soporte electrónico (documento en formato pdf.)

3.– Eskabide-eredua Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetan eskuratu ahal izango da, bai eta Osakidetzako zentroetan, Zuzenean izeneko Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan ere: http://www.euskadi.net/misgestiones

3.– El modelo de solicitud estará disponible en las Delegaciones Territoriales del Departamento de Salud, en los centros de salud de Osakidetza/Servicio vasco de salud, en las Oficinas del Servicio de Atención Ciudadana-Zuzenean, así como en la sede electrónica del Gobierno Vasco: http://www.euskadi.net/misgestiones

8. artikulua.–Eskabideen hutsen zuzenketa.

Artículo 8.– Subsanación de las solicitudes.

Diru-laguntzetarako eskabide-inprimakiak ez badira guztiz betetzen, edo haiekin batera ez bada adierazitako dokumentazioa aurkezten, erakunde eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio hutsegitea konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Hori egin ezean, eskabidea ukatutzat joko dela adieraziko zaio. Administrazioak eskabide horiei buruzko berariazko ebazpen bat eman eta jakinarazi beharko du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 eta 42.1 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Si las solicitudes de subvención no estuvieran cumplimentadas en todos sus términos o no fueran acompañadas de toda la documentación que se indica, se requerirá a la persona solicitante para que en un plazo de diez días hábiles subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos, con indicación de que si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida en su petición. La Administración quedará obligada a dictar resolución expresa sobre tales solicitudes, así como a notificarla, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 71.1 y 42.1 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

9. artikulua.– Izapidetzeko hizkuntza.

Artículo 9.– Idioma de tramitación.

Erakunde eskatzaileek nahi duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskabidea eta hari atxikitako dokumentazioa. Eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, halaber, eskabidetik eratorritako ekintzetan, eta prozedura osoan ere bai, azaroaren 24ko 10/1982 Legearen, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoa dena, 6.1 artikuluan ezartzen den moduan.

Las personas interesadas podrán presentar la solicitud, junto con el resto de la documentación exigida, en el idioma oficial de su elección. Asimismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona solicitante, tal y como establecen el artículo 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, Básica de Normalización de Uso del Euskera.

10. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea eta lekua.

Artículo 10.– Plazo y lugares de presentación de solicitudes.

1.– Deialdi hau indarrean hasi eta 2014ko abenduaren 10a bitartean, edozein unetan, aurkeztu ahal izango dute interesdunek izapidetze errazturako eskabide bat.

1.– Las personas interesadas podrán presentar una solicitud de tramitación simplificada en cualquier momento, a partir de que esta convocatoria surta efectos y hasta el 10 de diciembre de 2014.

2.– Ohiko izapidetzeari dagokionez, interesdunek gehienez bina eskabide aurkeztu ahal izango dituzte, horietako lehena deialdi hau ondorioak izaten hasten denetik eta 2014ko ekainaren 10ra bitartean eskaera, aurkeztu arte izandako gastuei dagokionez; eta bigarrena, 2014ko abenduaren 10era bitartean, bigarren eskabidea aurkeztu arte izandako gastuei dagokienez, eta, hala balegokio, lehenengoan justifikatu izan ez direnei dagokienez.

2.– En relación con la tramitación ordinaria, las personas interesadas podrán presentar un máximo de dos solicitudes en esta convocatoria, la primera hasta el 10 de junio de 2014, para los gastos realizados hasta la fecha de la solicitud, y la segunda hasta el 10 de diciembre de 2014 para los gastos realizados hasta la segunda solicitud y, en su caso, los gastos no justificados en la primera.

3.– Eskabideak Osasun Saileko lurralde-ordezkaritzetan aurkeztu ahal izango dira, bai eta Osakidetzako osasun-zentroetan, Zuzenean izeneko Herritarrentzako Zerbitzuaren bulegoetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako organoetan ere. Halaber, eskabideak bitarteko elektronikoen bidez izapidetzeko aukera dago, aipatutako euskadi.net webguneko egoitza elektroniko horretan.

3.– Las solicitudes podrán presentarse en las Delegaciones Territoriales del Departamento de Salud, en los centros de salud de Osakidetza/Servicio vasco de salud, en las Oficinas del Servicio de Atención Ciudadana-Zuzenean, o en los órganos previstos en el artículo 38.4 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común. Así mismo, las solicitudes podrán tramitarse por medios electrónicos mediante el acceso a la citada sede electrónica del Gobierno Vasco www.euskadi.net

11. artikulua.– Ebazpena.

Artículo 11.– Resolución.

1.– Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpenaren bidez xedatuko da dekretu honetan ezarritako laguntzen onuraduntzat hartzea edota, hala badagokio, onuradun-izaera ukatzea. Horren berri Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan emango da (www.euskadi.net/egoitza elektronikoa/iragarki-taula), bai eta Osasun Saileko dagokion lurralde-ordezkaritzan eta osasun-zentroetan ere.

1.– La concesión y, en su caso, la denegación de reconocimiento de la condición de persona beneficiaria de las ayudas, se realizará mediante resolución de la Directora de Salud Pública y Adicciones a propuesta del órgano gestor, y se notificará mediante su publicación en el tablón de anuncios de la sede electrónica de Gobierno Vasco www.euskadi.net/sede electrónica/tablón de anuncios, así como en la Delegación Territorial correspondiente del Departamento de Salud y en los Centros de Salud.

2.– Edozein eratako izapideei jarraiki laguntzak jasoko duen gastua zehaztu eta gero, laguntzak esleitzeko ebazpenak Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak emango ditu 2014ko uztailaren lehenengo hamabostaldian eta 2014ko abenduaren bigarren hamabostaldian; eta emango ditu, 2013ko uztailaren 1etik 2014ko ekainaren 10era arteko eta 2014ko ekainaren 11tik azaroaren 30era arteko aldietan egindako gastuengatik esleitutako laguntzetarako. Ohiko izapideen arabera aurkeztutako eskabideei dagozkien ebazpenek eskabideetan jasotako eskabideekiko koherentziari eutsi beharko diote.

2.– Las resoluciones de concesión de las ayudas, una vez que se haya determinado el gasto que haya de ser objeto de la ayuda en cualquiera de las modalidades de tramitación que se plantee, serán dictadas por la Directora de Salud Pública y Adicciones en la primera quincena del mes de julio de 2014 y en la segunda quincena de diciembre 2014 respectivamente, para todas las ayudas a conceder por los gastos realizados en los periodos comprendidos entre el 1 de julio de 2013 y el 10 de junio de 2014, y entre el 11 de junio y el 30 de noviembre de 2014. En todo caso, las resoluciones relativas a solicitudes formuladas en tramitación ordinaria deberán además guardar coherencia con la petición concreta que contengan dichas solicitudes.

3.– Aurreko paragrafoan esandakoa aintzat hartuz, izapide-modalitateetan eskabidea 2014ko ekainaren 10a baino geroago aurkeztuko balitz, laguntza-aldi guztian onuradunek izandako benetako gastuei dagokienez, eskabideak esleitzeko ebazpen bakarra emango litzateke 2014ko abenduaren bigarren hamabostaldian.

3.– Sin perjuicio de lo anterior, si en cualquiera de las modalidades de tramitación la solicitud se formulara con posterioridad al 10 de junio de 2014, se dictará una única resolución de concesión de ayudas en la segunda quincena del mes de diciembre de 2014, en relación con los gastos efectivos en que hayan incurrido las personas beneficiarias en todo el periodo subvencionado.

12. artikulua.– Ordaintzeko modua.

Artículo 12.– Forma de pago.

Onuradunei laguntzok ordainduko zaizkie, laguntzak onartzen dituen ebazpena argitaratzen denetik eta gehieneko bi hilabeteko epean.

Las ayudas concedidas se abonarán a los beneficiarios en el plazo máximo de dos meses desde la publicación de la resolución de concesión de ayudas.

13. artikulua.– Errekurtsoak.

Artículo 13.– Recursos.

Laguntzak baiesteko edo ezesteko ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuordeari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako moduan eta epean.

Contra la resolución de concesión o denegación podrá interponerse recurso de alzada ante el Viceconsejero de Salud,en la forma y plazos establecida en los artículos 114 y siguientes de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzkoa da Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Agindua, zeinen 5.3 artikuluan xedatzen baita deitutako laguntzen prozedura eta esleipena ebazteko beharrezkoa izango dela kreditu egokia edo nahikoa egotea EAEko 2014. urteko aurrekontu orokorretan.

A los efectos contemplados en el artículo 5.3 de la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, la resolución del procedimiento y la concesión de las ayudas que se convocan queda supeditada a la previa existencia de crédito adecuado y suficiente en los presupuestos generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el año 2014.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

18.000 eurotik beherako urteko errentetako diru-sarreren muga arau honetan ezarritako 2012ko ekitaldian likidatutako errentari buruzkoa izango da.

El cómputo del límite de ingresos en rentas anuales inferiores a 18.000 euros, que se establece en esta norma se referirá a la renta liquidada en el ejercicio 2012.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL TERCERA

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako pertsonek II. eranskineko eredua bete beharko dute bere eskabidea izapidetzeko, ohiko izapidetzeari jarraikiz. Horretarako, MUFACE, MUGEJU edo ISFASek kudeatutako Gizarte Segurantzako araubide berezien titularrak izan beharko dute eta 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten pentsiodunak (klase pasiboak) ere bai, betiere horien bermatzailea Estatuko Osasun Sistema bada; beren onuradunak ere bete beharko dute eredu hori, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta badaude, eta aipatuta badaude agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2013ko eta 2014ko laguntzak arautzen dituen azaroaren 19ko 447/2013 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren 1. eta 2. idatzi-zatietan.

1.– Las personas empadronadas en la Comunidad Autónoma del País Vasco que ostenten la condición de titulares de los regímenes especiales de la seguridad social gestionados por MUFACE, MUGEJU o ISFAS y sean pensionistas (clases pasivas) con unos ingresos inferiores a 18.000 euros y cuyo garante sea el sistema nacional de salud, así como sus beneficiarios siempre que mantengan su empadronamiento en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi, reconocidas en la Disposición Adicional Segunda. apartados 1 y 2 del decreto 447/2013, de 19 de noviembre, por el que se regulan las ayudas destinadas a facilitar la adherencia a los tratamientos médicos prescritos, tramitarán su solicitud cumplimentando el modelo del anexo II, siguiendo la tramitación ordinaria.

2.– Eskabidearekin batera, honako dokumentazio hau ere aurkeztu behar da:

2.– A la solicitud adjuntarán la siguiente documentación:

a) Pentsiodun egoera (Klase pasiboetakoa edo Erregimen Orokorrekoa) egiaztatzen duten agiri ofizialen kopiak eta MUFACE, MUGEJU edo ISFASek kudeatutako Gizarte Segurantzako araubide berezietako afiliazioa.

a) Copia de los documentos oficiales que acrediten la condición de pensionista (de Clases Pasivas o Régimen General) y la afiliación a los regímenes especiales de la Seguridad Social gestionados por MUFACE, MUGEJU o ISFAS o beneficiario de los mismos.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta dagoela ziurtatzen duen agiria.

b) Certificado acreditativo de empadronamiento en un municipio de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

c) PFEZren aitorpenaren kopia edo diru-sarrera gutxi izateagatik errenta-aitorpena egin beharrik ez duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

c) Copia de la declaración de IRPF o certificado acreditativo de la no obligación de realizarla por insuficiencia de ingresos.

d) Hartzen ari den tratamenduaren orria edo errezetaren paperezko kopia, laguntzaren xede diren tratamendu medikoen preskripzioak dakartzana.

d) Hoja de tratamiento activo o copia de la receta en papel donde figuren las prescripciones de los tratamientos médicos objeto de la ayuda.

e) Erositako produktuak ordaindu izanaren justifikagiriak, non adierazita dauden eskatzaileak dagokion aldian erositako produktuak eta egindako ekarpenak, elektronikoki izapidetu ez diren edo Estatuko Osasun Sistemako langileek agindutako diruz lagundu daitezkeen gastuei dagokienez,

e) Justificantes de abono de los productos adquiridos con datos identificativos de los productos dispensados y de las aportaciones realizadas por el solicitante durante el periodo correspondiente en relación con los gastos subvencionables que no hayan sido tramitados electrónicamente o lo hayan sido prescrito por personal del Sistema Nacional de Salud.

3.– Kasu horietan, eskabideak 10. artikuluan aipatutako epean eta tokietan aurkeztuko dira.

3.– En estos casos, las solicitudes se presentarán en el plazo y en los lugares de presentación indicados en el artículo 10.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Agindu honetan aurreikusita ez dagoenari aplikatuko zaio: azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina; agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen dituen azaroaren 19ko 447/2013 Dekretua, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.

En todo lo no previsto en la presente Orden será de aplicación lo establecido en el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, en el Decreto 447/2013, de 19 de noviembre, por el que se regulan las ayudas destinadas a facilitar la adherencia a los tratamientos médicos prescritos y en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak agindu honek.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 23a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Vitoria-Gasteiz, a 23 de diciembre de 2013.

El Consejero de Salud

JON DARPÓN SIERRA

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común