Sede electrónica

Acceso a la página de inicio del Gobierno Vasco

Euskadi.net

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

247. zk., 2013ko abenduaren 30a, astelehena

N.º 247, lunes 30 de diciembre de 2013


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
5601
5601

AGINDUA, 2013ko abenduak 18koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena; honen bitartez onartzen dira erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2014. urterako.

ORDEN de 18 de diciembre de 2013, del Consejero de Empleo y Políticas Sociales por la que se aprueban las bases para la concesión de las ayudas económicas para la contratación de personal técnico y/o administrativo y para el desarrollo de actividades por parte de instituciones públicas en el ámbito de la intervención social y se efectúa la convocatoria de las mismas para el año 2014.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, kendu eta aldatzeari, eta sail horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazteari buruzko lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak gizarte-zerbitzuen arloa identifikatzen du Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari dagozkion arloetako bat bezala, eskumenei dagokienez.

El Decreto 20/2012, de 15 de diciembre, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos identifica el área de los servicios sociales como una de las que corresponden, competencialmente, al Departamento de Empleo y Políticas Sociales.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak gizarte-zerbitzuetan egiten den jarduerari deitzen dio gizarte esku-hartze, eta adierazten du autonomia pertsonala sustatzera eta babestera eta pertsona, familia eta talde guztien gizarteratzera bideratuta dagoela, sustapen-, prebentzio-, babes- eta laguntza-eginkizuna garatuta, batez ere pertsonalak eta harremanezkoak diren prestazio eta zerbitzuen bidez.

La Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales denomina intervención social a la actividad que se realiza en los servicios sociales, señalando que se orienta a la promoción y protección de la autonomía personal y la integración comunitaria en todas las personas, familias y grupos, desarrollando una función promotora, preventiva, protectora y asistencial, a través de prestaciones y servicios de naturaleza fundamentalmente personal y relacional.

Esku-hartze soziala sektore-esparru handietako bat da ongizatearen aldeko ekintzaren barruan, hezkuntza-alorreko eskuhartzeari, osasun-alorreko esku-hartzeari, enpleguari buruzko esku-hartzeari, etxebizitzarekin lotutako esku-hartzeari eta abarri dagozkien ekintzekin batera. Izaera misto, koordinatu edo integratuko esku-hartzeak, hala nola gizarte- eta hezkuntzaalorrekoak, gizarte- eta osasun-alorrekoak, gizarte- eta lan-alorrekoak edo gizarte- eta bizileku-alorrekoak, esku-hartze sozialaren modutzat har daitezke.

La intervención social constituye uno de los grandes ámbitos sectoriales dentro de la acción a favor del bienestar, junto a los correspondientes a la intervención educativa, la intervención sanitaria, la intervención sobre el empleo, la intervención en relación con la vivienda u otras. Intervenciones de carácter mixto, coordinado o integrado, como la socioeducativa, la sociosanitaria, la sociolaboral o la sociohabitacional, pueden considerarse como formas de intervención social.

Gizarte-zerbitzuak esku-hartze soziala egiteko esparru pribilegiatua badira ere, zerbitzu horietatik haratago ere joan daiteke esku-hartze hori, batez ere zeharkako esparru edo gai jakin batzuetara proiektatzen bada, esate baterako, etorkinen gizarteratzea eta, oro har, kulturen arteko elkarbizitza.

Si bien los servicios sociales constituyen un ámbito privilegiado para la realización de la intervención social, ésta también puede ir más allá de dichos servicios, en particular cuando se proyecta a determinados ámbitos o materias de carácter transversal, como es el caso de la integración de las personas inmigrantes y, en general, la convivencia intercultural.

Hain zuzen ere, arestian aipatutako zeharkako politika horri dagokionez, Eusko Jaurlaritzak bestelako erakunde publikoei zuzendutako diru-laguntzen inguruko jarduna bereziki handia izan da, langileak kontratatzeko laguntzen kasuan nagusiki, udalesparruan jarduerak garatzeko eta etorkinen gizarteratzearen eta integrazioaren zeharkako ikuspegiak bereziki kontuan hartuko dituen esku-hartze soziala gauzatzeko. Diru-laguntzen ekintza hori zirkunstantzia jakin batzuetan justifikatu da bereziki, zehazki, Eusko Jaurlaritzak bere eskumenak gauzatzean sustatu zituen plan eta ekimenen inpaktua plan eta ekimen horiek egikaritzeko lanean inplikatutako erakunde publikoek xurgatzea eta beren gain hartzea zaila denean, epe motzean, behinik behin.

Precisamente, en torno a esta política transversal que se acaba de mencionar, ha venido siendo especialmente intensa la acción subvencional del Gobierno Vasco dirigida a otras instituciones públicas, singularmente mediante las ayudas para la contratación de personal que, en el ámbito municipal, permita el desarrollo de actividades y una intervención social especialmente atenta a las perspectivas transversales de la inclusión social y la integración de las personas inmigrantes. Dicha acción subvencional se ha justificado especialmente en las circunstancias en las que planes e iniciativas impulsadas por el Gobierno Vasco en el ejercicio de sus competencias tenían un impacto difícil de absorber y asumir, por parte de otras instituciones públicas implicadas en la ejecución de dichos planes e iniciativas.

Bestalde, agindu honen bitartez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak jarraipena eman nahi dio azken urteotan etorkinen gizarteratze-politiken esparruan garatu den diru-laguntzen politikari.

Por otra parte, mediante esta Orden, el Departamento de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco pretende dar continuidad a la política subvencional desarrollada durante los últimos años en el ámbito de las políticas de integración de las personas inmigrantes.

Horrez gain, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera Lanbidek Dirusarrerak Bermatzeko Errentaren kudeaketa bere gain hartzeak, aldaketa handia dakarkie toki-erakundeek gauzatu beharreko politikei, eta horrek aukera ematen die erakunde horiei gizarteratze-politikak are gehiago sustatzeko, baita gizartean baztertuta geratzeko arriskuan daudenen enplegu-aukerak areagotzeko jarduerak modu sakonagoan garatzeko ere. Lanbidek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta kudeatu dezan, beharrezkoa da oinarrizko gizarte-zerbitzuekin koordinatuta eta modu osagarrian lan egitea, gizartean baztertuta edo bazterkeria-arriskuan dauden pertsonekin modu integralean lan egin ahal izateko. Horrela, testuinguru berri horrek aukera emango du Gizarte Zerbitzuen Legeak proposatutako komunitate-ikuspegian eta printzipioetan aurrera egiteko.

Así mismo, la asunción por Lanbide, a partir del 1 de enero de 2012, de la gestión de la Renta de Garantía de Ingresos, implica una sustantiva modificación de las tareas a acometer por parte de las entidades locales, lo que posibilita un mayor impulso de las políticas de integración comunitaria desde estas entidades, así como una mayor profundización en el desarrollo de actuaciones que aumenten la empleabilidad de las personas en riesgo de exclusión social. La gestión por Lanbide de la Renta de Garantía de Ingresos requiere de una coordinación y complementariedad con los Servicios Sociales de Base que permita una actuación integral con las personas en situación de riesgo o exclusión social. De esta forma, este nuevo contexto, ha de contribuir a avanzar en el enfoque comunitario planteado por la Ley de Servicios Sociales, así como en los principios que la misma plantea.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea onartzeak funtsezko aurrerabidea ekarri dio Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen unibertsalizazio-prozesuari eta esku-hartze sozialaren eremuaren ordenazio-prozesuari, eta horretaz gain, testuinguru jakin bat sortzen laguntzen du; testuinguru horretan, diru-laguntzen ekintza handi eta egonkorra erakunde publiko jakin batzuek beste erakunde publiko batzuen egiturak eta jarduerak finantzatzeko deialdien bitartez gauzatzen da ekintza hori– gero eta okerrago egokitzen da, erreferentziazko ereduko erakunde-maila bakoitzak honako ezaugarri hauek dituen neurrian: berezko erantzukizunak eta ekimenak, erantzukizun eta ekimen horiek aurrera eramateko behar besteko finantzaketa, eta jakina, bere egiturak, lanbide-figurak eta jarduerak zehazteko behar beste autonomia, eta zalantzarik gabe, baita kasu bakoitzari dagokion eskumen- eta geografia-eremuan diharduten erakundeei (gizarte-ekintzako hirugarren sektorekoak) zuzendutako diru-laguntzen lan propioa erabakitzekoa ere.

La aprobación de la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales representa un avance fundamental en el proceso de universalización de los servicios sociales y de ordenación del ámbito de la intervención social en la Comunidad Autónoma del País Vasco y contribuye a dotar de un conjunto de instrumentos de gestión y coordinación capaces de garantizar la vertebración entre los tres niveles administrativos competentes, y en cuyo marco pueda estructurarse toda una arquitectura capaz de sostener la implantación, la ordenación, el desarrollo y la consolidación de una red articulada de prestaciones y servicios, orientada a responder de forma coherente, eficaz y eficiente a los desafíos presentes y futuros.

Era berean, gizarteratzeari, immigrazioari eta, besteak beste, kulturen arteko bizikidetzari lotutako zeharkako politikei dagozkien legediak eta planek joera bat dute, batetik, egitura publikoko erakunde bakoitzaren erantzukizunak gero eta argitasun handiagoz identifikatzekoa, eta bestetik, elkarlanean berdintasunez aritzekoa, gero eta neurri handiagoan; aitzitik, horrek ez du esan nahi zirkunstantzia jakin batzuetan, eta baldintza jakin batzuekin, erakundeen arteko lankidetza horrek ezin duenik ekarri erakundeen artean funtsak transferitzea.

De igual modo, la legislación y planes correspondientes a las políticas transversales relacionadas con la inclusión social o la inmigración y la convivencia intercultural, entre otras, tienden también a una cada vez mayor claridad en la identificación de las responsabilidades de cada una de las instituciones del entramado público y a una colaboración entre ellas, cada vez más, en pie de igualdad, lo cual no quiere decir que se excluya que, en determinadas circunstancias y con determinadas condiciones, dicha colaboración interinstitucional pueda conllevar transferencia de fondos entre unas y otras instituciones.

Bestalde, Toki Administrazioaren Arrazionaltasun eta Iraunkortasunari buruzko Lege-aurreproeiktua onartuko da laster, eta bertan zehatz-mehatz aipatzen dira Toki Administrazioak burutu behar dituen eskumenak, eslkumen autonomiko eta estataletatik bereizten direlarik.Ildo horretan, toki-erakundeek ez dituzten onartuko honako eskumenak: legeak esleizten ez esleitzeaz gain, euretarako finatzaketa egokirik ez dutenak. Horretaz gain, eskumen-xedarripen horrek berekin dakar, gizarte-zerbitzuentan, toki-erakundeek baliatzen zituzten eskuemak ez izatea; izan ere, erreformak inadarra hartzen dunetik hara nahi da eskumen horiek erakunde autonomikoek balaitu ditzatela.

Por otra parte, la inminente aprobación en el Congreso, del anteproyecto de Ley de Racionalización y Sostenibilidad de la Administración local, define con precisión las competencias que deben ser desarrolladas por la Administración local, diferenciándolas de las competencias estatales y autonómicas. En este sentido, las entidades locales no asumirán competencias que no les atribuye la ley y para las que no cuenten con la financiación adecuada. Además, esta delimitación competencial implica un desapoderamiento de las competencias que hasta ahora ejercían las entidades locales en el ámbito de los servicios sociales, que a partir de la entrada en vigor de la reforma se pretende que sean ejercidas por las instituciones autonómicas.

Ildo horretan, Lege-aurreproiektuko 25. artikuluan zehazten denez, 20.000 biztanletik gorako udalerriek, eurenak balira bezala, baliatuko dituzte eskumen hauek: premia sozialeko egoeren ganeko informazioa bildu eta ebaluaziak egitea, eta gizartetik baztetuak izateko arriskuan direnak edo jada halako egoeran direnak laguntzea.

En este sentido, el artículo 25 del anteproyecto de Ley, señala que los municipios con población superior a 20.000 habitantes, ejercerán como competencias propias, la evaluación e información de situaciones de necesidad social y la atención inmediata a personas en situación o riesgo de exclusión social.

Diru-laguntzen Agindu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina eta haren garapen-araudia onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren arau-esparruaren barruan dago.

Esta Orden de subvenciones se atiene al marco normativo dado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, que aprueba el Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, y su normativa de desarrollo.

Agindu honetan aurreikusitako bi laguntza-lerroak honako hauek dira:

Las dos líneas de ayudas previstas en esta Orden son:

a) Gizarteratzearen arloko teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko laguntzak.

a) Ayudas para la contratación de personal técnico y/o administrativo en materia de integración comunitaria.

b) Immigrazio-teknikariak kontratatzeko eta immigrazioaren eta kulturen arteko elkarbizitzaren arloko jarduerak egiteko laguntzak.

b) Ayudas para la continuidad de la contratación de personal técnico en inmigración y para actividades en materia de inmigración y convivencia intercultural.

Lehenengo lerroari dagokionez (Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritza da haren kudeaketa-organoa), urtean behingo deialdi bat da, eta langileak (teknikariak eta/edo administrariak) kontratatzen laguntzea du xede, gizarteratzearen, ongizate sozialaren eta parte-hartze sozialaren alorreko prozesuetan gero eta eraginkorragoa izango den esku-hartze soziala tokiko esparrutik sustatzeko, laneratze aktiborako prestakuntza-baliabideetara iristea errazte aldera nagusiki. Esku-hartze sozial hori, toki-erakundeek kontratatutako langileek egiteaz gain, erakunde pribatuek ere egin dezaketenez gero, laguntzen lerro honetan ere erakunde horietako kontratazioak finantzatzeko laguntzak eman daitezke.

En el caso de la primera línea, cuyo órgano de gestión es la Dirección de Servicios Sociales, se trata de una convocatoria anual cuyo objeto es apoyar la contratación de personal, técnico y/o administrativo, para impulsar desde el ámbito local una intervención social cada vez más eficaz para los procesos de inclusión, el bienestar y la participación social, encaminadas preferentemente a facilitar el acceso a los dispositivos de preparación para la inclusión activa. En la medida en que dicha intervención social, además de ser realizada por personal contratado por dichas entidades locales, también puede ser llevada a cabo por entidades privadas, también cabe conceder en esta línea ayudas para la financiación de la contratación de dichas entidades.

Bigarren lerroa, zeinaren kudeaketa-organoa Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko Zuzendaritza baita, EAEko erakunde-egituran immigrazioak duen errealitateari arreta handiagoa eta hobea ematen lagunduko duten langile teknikariak eta jarduerak finantzatzean datza, eta oro har, kultura arteko bizikidetza faboratuko duten esku-hartze sozialeko jarduerak egitean.

En el caso de la segunda línea, cuyo órgano de gestión es la Dirección de Política Familiar y Desarrollo Comunitario, se trata de financiar la continuidad del personal técnico en inmigración y actividades que contribuyan a una mayor y mejor atención a la realidad de la inmigración en el entramado institucional vasco y, en general, a la realización de actividades de intervención social favorecedoras de la convivencia intercultural.

Horren guztiaren ondorioz, honako hau

En virtud de todo ello,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN ERKIDEAK
DISPOSICIONES COMUNES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Agindu honen xedea da teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko Eusko Jaurlaritzak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez erakunde publikoei zuzendutako laguntza ekonomikoak arautzea eta 2014. urterako deialdia egitea, betiere langile eta jarduera horiek honako esparru hauetakoak badira: immigrazioa eta kultura arteko bizikidetza.

1.– El objeto de la presente Orden es regular y convocar para el año 2014 las ayudas económicas a entidades públicas por parte del Gobierno Vasco, a través de su Departamento de Empleo y Políticas Sociales, para la contratación de personal técnico y/o administrativo para el desarrollo de políticas comunitarias como para la continuidad de la contratación de personal técnico en inmigración y para el desarrollo de actividades en el ámbito específico de la inmigración y la convivencia intercultural.

2.– Laguntza hauen onuradunak izango dira, 12. eta 17. artikuluetan ezarritakoari jarraiki, tokiko udalerriak, mankomunitateak, koadrilak, partzuergoak, agentziak eta udalaz gaindiko bestelako erakundeak, edota udalerrien elkarteak, Euskal Autonomia Erkidegokoak, betiere udalen eta foru-aldundien premiei erantzuteko xedea badute.

2.– Serán beneficiarios de estas ayudas, en los términos que se establecen en los artículos 12 y 17, los municipios, mancomunidades, cuadrillas, consorcios, agencias y otras entidades supramunicipales de carácter local o agrupaciones de municipios de la Comunidad Autónoma del País Vasco y, en aquellos casos en que tengan como finalidad responder a las necesidades de los ayuntamientos, las diputaciones forales.

3.– Kontratatutako pertsonalaren jarduna betearazteko edo jarduerak garatzeko epea 2013ko ekitaldia da.

3.– El plazo de ejecución de la actuación del personal contratado o de desarrollo de las actividades es el ejercicio 2014.

2. artikulua.– Erreferentziazko irizpideak.

Artículo 2.– Criterios de referencia.

1.– Aurreikusitako laguntzen xede diren langileek eta jarduerek indarreko legediarekin bat etorri beharko dute, eta baita Agindu honetan jasotako sektore-esparruekin (gizartezerbitzuak) eta zeharkako esparruekin (immigrazioa eta kultura arteko bizikidetza) lotutako esku-hartzeko planetan kokatuta egon ere, erreferentzia nagusia Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea dela kontuan hartuz.

1.– El personal y las actividades objeto de las ayudas previstas deberán ajustarse a la normativa vigente y encuadrarse en los planes de intervención relacionados con los ámbitos sectoriales (servicios sociales) y transversales (inmigración y convivencia intercultural) a los que se refiere esta Orden, siendo la principal referencia la Ley 12/2008, de 5 de diciembre, de Servicios Sociales.

2.– Horrela, honako erreferentziazko irizpide hauen bitartez zuzendutako eskabideei eman ahal izango zaizkie diru-laguntzak:

2.– Así, se podrán conceder las subvenciones a aquellas solicitudes que se rijan por los siguientes criterios de referencia:

a) Prebentzioa: hasteko, lehentasuna arretarako premia agertzea, luzatzea edo areagotzea saihesten duen esku-hartzearen alde.

a) Prevención: preferencia, en principio, por aquella intervención que evite que aparezca, se prolongue o se intensifique la necesidad de atención.

b) Ikuspegi komunitarioa: familia- eta komunitate-sareetan oinarritzen den eta haiek babesten dituen esku-hartzeak izango du lehentasuna, betiere hurbiltasunari begira.

b) Enfoque comunitario: preferencia por la intervención que, en clave de proximidad, se apoye en las redes familiares y comunitarias y les de soporte.

c) Pertsonalizazioa: arreta hobekien molda edo egoki dadin lortzeko modu malgua bilatzea, arreta hori jasotzen duen gizabanako bakoitzaren premia, eskaera eta igurikimenetara molda edo egoki dadin.

c) Personalización: búsqueda flexible de la mayor adecuación o adaptación de la atención a las necesidades, demandas y expectativas de cada uno de los individuos que la recibe.

d) Sinergia: doikuntza handiena, jarraitutasun handiena, arintasun handiena eta efektu biderkatzailea pertsonak jasotzen dituen prestazio eta zerbitzuen artean eta horiek ematen dituzten sistema eta sareen artean.

d) Sinergia: búsqueda del mayor ajuste, la mayor continuidad, la mayor fluidez y el efecto multiplicador entre las diferentes prestaciones y servicios que recibe la persona y entre los diferentes sistemas y redes que los proporcionan.

e) Pertsonen eta taldeen autonomia, parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzea: lan egitea pertsonek gaitasun onenak gara ditzaten eta erabaki dezaten eurengan eraginik duen guztiari buruz, albait gehien.

e) Promoción de la autonomía, la participación y el empoderamiento de las personas y los grupos: trabajar para que las personas desarrollen las mejores capacidades y decidan, en la mayor medida posible, sobre todo lo que les afecta.

f) Normalizazioa: jendeari kulturalki arauemaileak edo sozialki balioetsiak diren inguruneak, jarduerak, baliabideak eta aukerak eskaintzea, eta aldi berean, giza aniztasuna onartzea, errespetatzea eta indartzea.

f) Normalización: ofrecer a las personas los entornos, actividades, recursos y oportunidades culturalmente normativas o socialmente valoradas, a la vez que se reconoce, respeta y potencia la diversidad humana.

g) Gizarteratzea: hain murriztaileak ez izateaz gain albait irisgarrienak diren babesak, inguruneak, jarduerak, zerbitzuak eta baliabideak eskaintzea, hau da, komunitatearekiko harreman handiena sortzen dutenak; era berean, komunitatean ere esku hartu beharko da, informazioko, sentsibilizazioko eta diskriminazioaren aurkako borrokari begira.

g) Integración: ofrecer los apoyos, entornos, actividades, servicios y recursos menos restrictivos y más accesibles que sea posible, es decir, los que representen mayor contacto con la comunidad que, a su vez, ha de ser objeto de intervención en clave de información, sensibilización y lucha contra la discriminación.

h) Kudeaketaren etengabeko hobekuntza, plangintza estrategikoko, komunikazio integratzaileko, jakintzaren eraikuntzako, enpleguaren kalitatearen hobekuntzako eta inpaktuaren ebaluazioko tresnak sartuz, eta eraginkortasunik ezak eta bikoiztasunak saihestuta.

h) Mejora continua de la gestión, incorporando herramientas de planificación estratégica, comunicación integradora, construcción de conocimiento, mejora de la calidad del empleo y evaluación de impacto, de modo que se eviten ineficiencias y duplicidades.

I) Ebaluazioaren edukian eta alderdi formaletan genero ikuspegia jasotzea. Egiten diren programek gizonen eta emakumeen behar espezifikoak izan beharko dituzte kontuan, eta planifikazioan, diseinuan, burutzapenean eta ebaluazian genero ikuspegia jaso beharko dute.

i) Incorporación de la perspectiva de género en los aspectos formales y en el contenido de la evaluación y uso no sexista del lenguaje. Los programas que se realicen deberán tener en cuenta las necesidades específicas de mujeres y hombres e incluir la perspectiva de género en la planificación, diseño, ejecución y evaluación.

3. artikulua.– Entitate onuradunen betebeharrak.

Artículo 3.– Obligaciones de las entidades beneficiarias.

1.– Diru-laguntzen onuradun diren Administrazioen betebeharra izango da Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak emandako laguntza ekonomikoarekin batera beren gain hartutako kontratazioari eta ordainsariari dagozkien langileen gaitasun eta prestakuntza teknikoa eta profesionala zehaztea eta egiaztatzea.

1.– Es obligación de las entidades beneficiarias de las subvenciones determinar y comprobar la cualificación y competencia técnica y profesional del personal cuya contratación y remuneración asumen con la ayuda económica prestada por el Departamento de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco.

2.– Orobat, adierazitako entitateen erantzukizuna da Agindu honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoek finantzatzen lagundutako jarduerak indarreko araudiarekin bat datozela eta erreferentziazko arau eta planetan kokatuta daudela zaintzea, jarduera horiek Administrazio publikoek zuzenean kontratatutako langileek gauzatzen dituztenean nahiz horretarako kontratatutako erakunde pribatuek gauzatzen dituztenean.

2.– Asimismo, es obligación de las mencionadas entidades velar porque las actividades a cuya financiación contribuyan las ayudas económicas previstas en esta Orden se ajusten a la normativa vigente y se encuadren en las normas y planes de referencia, tanto si se realizan por parte de personal directamente contratado por las Administraciones públicas como si se desarrollan por entidades privadas contratadas al efecto.

3.– Edonola ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluan ezarritako betebeharrak alde batera utzi gabe, laguntzen onuradunak izango diren erakundeek Agindu honen 8. artikuluan aurreikusitako dokumentazio justifikatzailea Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailera igortzeko betebeharra izango dute, eta horretaz gain, diruz lagundutako jardueren xedea edo izaera nabarmen aldatuko dituen edozein jazoera jakinarazi beharko dute, horien jarraipenean eta geroagoko ebaluazioan Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin lankidetzan aritzeaz gain.

3.– En todo caso, sin perjuicio de las correspondientes obligaciones establecidas en el artículo 50.2 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, las entidades beneficiarias de las ayudas quedan obligadas a remitir al Departamento de Empleo y Políticas Sociales la documentación justificativa prevista en el artículo 7 de la presente Orden y a comunicar cualquier eventualidad que altere sustancialmente el objeto o naturaleza de las actividades subvencionadas, así como a colaborar con el Departamento de Empleo y Políticas Sociales en su seguimiento y la consiguiente evaluación.

4. artikulua.– Diru-baliabideak.

Artículo 4.– Recursos económicos.

1.– Agindu honen bitartez araututako kontratazio eta jardueren 2013ko finantzaketa, zehazki, 4.091.149 euro, diru-laguntzen bi lerroetarako aurreikusitako aurrekontu-partidak batzearen emaitza da, Agindu honen 13. eta 18. artikuluetan aurreikusitakoari jarraiki.

La financiación en 2014 de las contrataciones y actividades reguladas en la presente Orden, de un total de 4.091.149 euros, resulta de la suma de las partidas presupuestarias previstas para sus dos líneas subvencionales, en los términos previstos en los artículos 13 y 18 de esta Orden.

5. artikulua.– Eskaerak aurkeztea.

Artículo 5.– Presentación de las solicitudes.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

1.– El plazo para la presentación de solicitudes será de un mes a partir del día siguiente al de la publicación de la presente Orden en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Eskaerak eskabide normalizatu bidez egingo dira. Eskabide hori I. eranskin gisa erantsi zaio Agindu honi eta www.euskadi.net webgunean dago eskuragarri: tramiteak/diru-laguntzak. Eskabide horren atal guztiak behar bezala bete beharko dira eta erakunde eskatzailea legez ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko du; horretaz gain, adierazitako eranskin baten kopia bat aurkeztu beharko da euskarri informatikoan (ahal bada, CDan).

2.– Las solicitudes se realizarán mediante una instancia normalizada que se adjunta como anexo I a esta Orden, disponible en www.euskadi.net/trámites/ayudas y subvenciones. Esta instancia de solicitud, debidamente cumplimentada en todos sus extremos y firmada por la persona que represente legalmente a la entidad solicitante, deberá ir acompañada de una copia del anexo mencionado en soporte informático (preferentemente CD).

3.– Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du Agindu honetan kontuan hartutako laguntza-azpilerro bakoitzean, hau da, guztira hiru eskaera aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Gainera, diru-laguntzaren xede diren jarduerak taldekatu beharko ditu. Jarduera bera diru-laguntzen xede diren lerroetako bakar batean sartu ahal izango da soilik.

3.– Cada solicitante podrá presentar una única solicitud por cada una de las sublíneas de ayudas contempladas en esta Orden, es decir, no podrá presentar más de tres solicitudes en total, debiendo agrupar las diferentes actividades para las que se solicita subvención. Una misma actividad sólo podrá incluirse en una de las líneas objeto de subvención.

4.– Eskabide-orria dagokion diru-laguntzen lerroaren Zuzendaritza kudeatzailera bidaliko da, eta lerro horretan aurreikusten den dokumentazioarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailera (Donostia kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz) igorri beharko da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako moduan.

4.– La instancia de solicitud será dirigida a la Dirección gestora correspondiente a la línea subvencional de la que se trate, acompañada de la documentación prevista en ella y deberá enviarse al Departamento de Empleo y Políticas Sociales Gobierno Vasco, sito en la calle Donostia-San Sebastián, 1; 01010 Vitoria-Gasteiz, en la forma prevista en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

5.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitakoa aplikatuko da.

5.– Será de aplicación lo previsto en el artículo 38.4 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

6.– Diru-laguntzarako eskabide-orriarekin batera (I. eranskina) aurkeztu beharko dira, batetik, diru-laguntzen azpilerro bakoitzerako eskatzen den dokumentazioa (I.A eta I.B) eta, bestetik, laguntzari eman nahi zaion helburuaren (langileen kontratazioa edo jarduerak gauzatzea) identifikazio- eta garapen-memoria, Agindu honen II. eranskin gisa erantsitako eta behar bezala betetako eskabide normalizatu bidez, www.euskadi.net webgunean eskuragarri dagoena: tramiteak/diru-laguntzak. Paperean aurkezteaz gain, eranskin horren kopia bat aurkeztu beharko da euskarri informatikoan (ahal bada, CDan).

6.– La instancia de solicitud de la subvención (anexo I) deberá ir acompañada de la documentación exigida para cada una de las sublíneas subvencionables (anexo I.A y I.B) junto a una memoria de identificación y desarrollo del destino deseado para la ayuda (contratación de personal o realización de actividades), mediante instancia normalizada que se adjunta como anexo II de esta Orden, convenientemente cumplimentada, disponible en www.euskadi.net/trámites/ayudas y subvenciones. Además, de en papel, se deberá adjuntar una copia de este anexo en soporte informático (preferentemente CD).

7.– Aurkeztutako eskabideak eta haren dokumentazioak eskatutako eskakizunak betetzen ez badituzte, erakunde eskatzaileari jakinaraziko zaio eta hamar egun balioduneko epea emango zaio dokumentazioa konpontzeko; hori egin ezean, eskaeran atzera egiten duela ulertuko dela jakinaraziko zaio, Ebazpena –Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 eta 42. artikuluetan ezarritakoaren arabera eman beharrekoa– eman ondoren.

7.– Si la solicitud presentada y su documentación no cumpliesen los requisitos exigidos, se requerirá a la entidad solicitante para que subsane la documentación en el plazo de diez días hábiles, con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistida de su petición, previa resolución que deberá ser dictada en los términos previstos en los artículos 71.1 y 42 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

6. artikulua.– Laguntzaren zenbatekoa eta ordainketa.

Artículo 6.– Cuantía y pago de la subvención.

1.– Jardueren finantzaketari dagokionez, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eskaera bakoitzean aurkeztutako jardueren guztizko aurrekontuaren % 75era bitarte finantzatu ahal izango du.

1.– En el caso de la financiación de actividades, el Departamento de Empleo y Políticas Sociales podrá financiar hasta un 75% del presupuesto total de las actividades presentadas en cada solicitud.

2.– Jarduerak garatzeko zein langileak kontratatzeko emandako laguntzak zatika ordainduko dira; % 70 diru-laguntza onartu ondoren ordainduko da, eta gainerako % 30, berriz, 2015eko martxoaren 1eko datarekin, diruz lagundutako jarduera justifikatzeko agiriak aurkeztutakoan.

2.– El pago de las ayudas concedidas, tanto para el desarrollo de actividades como para la contratación de personal, será fraccionado, abonándose el 70% una vez concedida la subvención y el 30% restante, previa presentación de los documentos justificativos de la actividad subvencionada, con fecha límite de 1 de marzo de 2015.

7. artikulua.– Diru-laguntzen justifikazioa.

Artículo 7.– Justificación de las subvenciones.

1.– Erakunde onuradunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute diruz lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epean:

1.– Las entidades beneficiarias deberán presentar, en el plazo de dos meses a partir de la finalización de la actividad subvencionada, la siguiente documentación:

a) Diruz lagundutako kontratazioaren eta/edo jardueraren deskribapen- eta ebaluazio-memoria, eredu normalizatuaren arabera. Eredu hori Agindu honi erantsi zaio III. eranskin gisa (www.euskadi.net webgunean dago eskuragarri: tramiteak/diru-laguntzak), eta atal guztiak behar bezala beteko dira.

a) Memoria descriptiva y de evaluación de la contratación y/o actividad subvencionada, según modelo normalizado que se adjunta a esta Orden como anexo III (disponible en www.euskadi.net/trámites/ayudas y subvenciones), debidamente cumplimentado en todos sus extremos.

Memoria horretan justifikazio-kontu bat, hau da, gastua –Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak emandako zenbatekoaren parekoa– egiaztatzen duten dokumentu guztiak biltzen dituen erantzukizun-aitorpena jaso beharko da. Aitorpen horretan dokumentuaren nondik norakoa, identifikazioa, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta, hala badagokio, jarduerari egozten zaion ehunekoa eta zenbatekoa adierazi beharko dira.

En esta memoria se deberá incluir la cuenta justificativa debidamente firmada y sellada, que es una declaración responsable que recoge una relación de todos los documentos acreditativos del gasto por el importe recibido del Departamento de Empleo y Políticas Sociales, señalando naturaleza del documento, identificación, emisor, concepto, fecha, cuantía y, en su caso, porcentaje y cuantía imputados a la actividad.

b) Erakunde onuradunaren organo eskudunaren ziurtagiria, diruz lagundutako jarduerarako edota kontrataziorako bestelako finantzaketa-iturririk 2014an izan ote duen egiaztatzen duena.

b) Certificación del órgano competente de la entidad beneficiaria sobre la existencia o no de otras fuentes de financiación para la actividad o contratación subvencionada en 2014.

c) Jardueraren inguruko dokumentazio publikoa, hala nola, prentsako ebakinak edo diruz lagundutako jardueraren garapenean sortutako materialetako bakoitzaren aleak, sortutako hizkuntza desberdinetan eta euskarri fisiko zein magnetikoan.

c) Documentación de carácter público relacionada con la actividad, como recortes de prensa o ejemplares de las diversas versiones lingüísticas, en soporte físico o magnético, de cada uno de los materiales generados en el desarrollo de la actividad subvencionada.

2.– Emandako laguntzaren kontura egindako gastuen justifikazioa egiteko ondoko dokumentuak onartuko dira:

2.– Para la justificación de los gastos realizados con cargo a la ayuda concedida se darán por válidos los siguientes documentos:

1.– Langile teknikari edo administrariak kontratatzearen ondoriozko gastuak justifikatzeko:

1) Para la justificación de los gastos derivados de la contratación de personal técnico o administrativo:

a) Entitate onuradunaren gastua kontrolatzeko organo eskudunak emandako ziurtagiria, kontratatutako pertsonen identifikazio datuez eta datu-akademikoez gain, kontratatutako denbora eta kontrataziotik eratorritako diru-kostu osoa jasotzen dituena.

a) Certificación del órgano competente para el control del gasto de la entidad beneficiaria, en la que constarán los datos identificativos y académicos de las personas contratadas y el tiempo y el coste económico total derivado de la contratación.

b) Ordainsarien ordainagiriak, eredu ofizialera eta Gizarte Segurantzaren kotizazio-buletin ofizialetara egokituak.

b) Recibos de salarios ajustados al modelo oficial y boletines oficiales de cotización a la Seguridad Social.

c) Zerbitzua kontratatuta duten erakundeek kontratatutako erakundearekin formalizatutako kontratuaren kopia bat eta dagozkion ordainagiriak aurkeztu beharko dituzte. Kontratuan agertzen ez bada, honako informazio hau banakatu beharko da:

c) Aquellas entidades que tengan contratado el servicio, deberán presentar una copia del contrato con la entidad contratada y los correspondientes justificantes de pago. En el caso de que no aparezca en el contrato, deberá desglosarse la siguiente información:

– Kontratatutako pertsonen titulazioa edota horren fotokopia konpultsatua.

– Titulación o fotocopia compulsada de la misma de las personas contratadas.

– Kontratatutako pertsonen lan-kostua (Gizarte Segurantzako gastuak barne).

– Coste laboral (incluidos gastos de Seguridad Social) de las personas contratadas.

2.– Jarduerak gauzatzearen ondoriozko gastuen justifikaziorako:

2) Para la justificación de los gastos derivados de la realización de actividades:

a) Erakunde onuradunaren organo eskudunaren ziurtagiria, diruz lagundutako jardueraren ondoriozko guztizko kostu ekonomikoa jasoko duena.

a) Certificación del órgano competente de la entidad beneficiaria, en la que constará el coste económico total derivado de la actividad subvencionada.

b) Erakunde onuradunaren izenean egindako fakturak, gastuei dagozkienak. Baliagarria izateko, faktura orok 2014koa beharko du izan.

b) Las correspondientes facturas emitidas a nombre de la entidad beneficiaria. Toda factura para ser válida deberá estar expedida durante el 2014.

c) Ziurtagirien edo banku-zorpetzeagatiko kargu-dokumentuen bidez justifikatutako ordainagiriak, betiere finantza-erakundeek eginak badira eta faktura bati dagozkion datuak biltzen badituzte, zenbakia eta seriea izan ezik.

c) Los justificantes mediante certificación o documentos de cargo por adeudamiento bancario que, expedidos por entidades financieras, contienen los datos propios de una factura a excepción del número y serie.

3.– Diru-laguntza behar bezala aplikatu ote den egiaztatzeko, finantzatutako jardueraren gastuaren egiaztagiriak, diruz lagundutako erakundeen zorizko lagin bat oinarri hartuta, laguntza eman eta hurrengo urtean egiaztatu ahal izango dira, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edota Kontuen Euskal Epaitegiak, legez ezarritako epearen barruan, egokitzat jotako gainerako ikuskapenak, jarraipenak eta kontrolak egin ditzaketela alde batera utzi gabe.

3.– Con el fin de verificar la adecuada aplicación de la subvención, los justificantes de gasto de la actividad financiada podrán ser objeto de comprobación sobre una muestra aleatoria de las entidades subvencionadas, en el año siguiente al de la concesión de la ayuda, sin perjuicio de las demás acciones de inspección, seguimiento y control que procedan, por parte del Departamento de Empleo y Políticas Sociales, la Oficina de Control Económico o el Tribunal Vasco de Cuentas, en el plazo legalmente establecido.

8. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena eta errekurtsoak.

Artículo 8.– Gestión, resolución y recursos.

1.– Agindu honetan araututako diru-laguntzak kudeatu eta ebazteko órgano eskuduna, diru-laguntzen lehen lerroari dagokionez, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza izango da, eta, diru-lagunzten bigarren lerroari dagokionez, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritza.

1.– El órgano competente para la gestión y resolución de las subvenciones reguladas en la presente Orden, será la Dirección de Servicios Sociales para la primera línea subvencional y la Dirección de Política Familiar y Desarrollo Comunitario para la segunda línea subvencional.

2.– Diru-laguntzen lerro bakoitzerako, kudeatu eta ebazteko eskumena duen zuzendariak Balioespen Batzorde bat hautatuko du, eta Batzorde horrek diru-laguntzen ebazpen-proposamena emango du.

2.– Para cada línea subvencional, el Director/a competente para la gestión y resolución, designará una Comisión de Valoración, que formulará la propuesta de resolución de las subvenciones.

3.– Kide anitzeko Organo hori gutxienez bi pertsonak eta gehienenez lau pertsonak osatuko dute, betiere Enplegu eta Gizarte Sailaren Zuzendaritzetako goi-karguak edo funtzionario edo langileak badira eta gizarte-gaietako arloan eta immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan eskumena badute, Zuzendaritza horietako bakoitzak proposatuta. Beharrezko neurriak hartuko dira Balioespen Batzordean bi sexuen presentzia orekatua egon dadin lortzeko. Kasu bakoitzean, diru-laguntzen lerroa kudeatzen duen Zuzendaritzako funtzionario edo langile batek jardungo du Kide anitzeko Organoaren idazkari gisa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Organo horien osaera.

3.– Este Órgano Colegiado estará compuesto por no menos de dos y no más de cuatro personas con la condición de alto cargo o de personal funcionario o laboral de las Direcciones del Departamento de Empleo y Políticas Sociales competentes en materia de servicios sociales e inmigración e interculturalidad, a propuesta de cada una de dichas Direcciones. Se adoptarán las medidas oportunas para lograr que en la Comisión de Valoración exista una presencia equilibrada de ambos sexos. Una persona funcionaria o laboral perteneciente a la Dirección que, en cada caso, sea la gestora de la línea de subvenciones, actuará como secretaria del Órgano Colegiado. La composición de estos Órganos será publicada en el Boletín Oficial del País Vasco.

4.– Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak emateko eta, hala badagokio, ukatzeko, Agindu honetan aurreikusitako laguntzen azpilerro bakoitzaren ardura duen zuzendariak Ebazpena emango du, eta erakunde eskatzaileei banan-banan jakinaraziko zaie ebazpen hori. Emakida-ebazpenak eta horien aldaketak (halakorik egonez gero), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, eta bertan erakunde onuraduna, diruz lagundutako kontzeptuak eta horiei dagozkien zenbatekoak jasoaraziko dira. Era berean, ukatutako eskaerak jasoaraziko dira, ukapenaren arrazoia adierazita.

4.– La concesión y la denegación de las subvenciones previstas en esta Orden se realizará mediante Resolución del Director/a responsable de cada una de las sublíneas de ayuda previstas en ella, que se notificará de forma individualizada a las entidades solicitantes. Las Resoluciones de concesión y sus modificaciones, si las hubiera, serán publicadas en el Boletín Oficial del País Vasco, con referencia a la entidad beneficiaria, conceptos subvencionados y cuantías correspondientes. Asimismo, se hará referencia a las solicitudes denegadas, indicando el motivo de la denegación.

5.– Ebazpen horrek administrazioarekiko bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete kasu bakoitzari Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean jakinarazpen-egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

5.– Dicha resolución no agota la vía administrativa y contra ella cabe interponer recurso de alzada ante el Viceconsejero de Políticas Sociales en el plazo de un mes, contado a partir del día siguiente a aquél en que tenga lugar la notificación.

6.– Ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehienezko epea lau hilabetekoa izango da, deialdi-agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita, eta epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, diru-laguntzarako eskabidea ukatutzat hartu ahal izango da, esanbidezko Ebazpena eman beharra bazter utzi gabe, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraiki.

6.– El plazo máximo para resolver y notificar las resoluciones será de cuatro meses contados a partir del día siguiente a la publicación de la Orden de convocatoria, transcurrido el cual, sin haberse notificado la resolución, se podrá entender como denegada la petición de subvención, sin perjuicio de la necesidad de resolución expresa, todo ello a los efectos de lo establecido en el artículo 44 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

9. artikulua.– Bestelako laguntza edo diru-laguntzekiko bateragarritasuna.

Artículo 9.– Compatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

1.– Agindu honetan araututako diru-laguntzak bateragarriak dira Eusko Jaurlaritzaren beste Sail edo Erakunde Autonomoren batek edota bestelako Administrazio edota erakunde publiko edo pribaturen batek eman ditzakeen beste batzuekin, betiere xede eta helburu bera badute. Nolanahi ere, diru-laguntzen zenbatekoak ezin izango du gainditu diru-laguntzaren xede den kontratazio edo jardueraren guztizko kostua.

1.– Las subvenciones reguladas en la presente Orden son compatibles con aquellas otras que, con el mismo objeto y finalidad, pudieran ser otorgadas por otros departamentos y Organismos Autónomos del Gobierno Vasco u otras Administraciones o entidades públicas o privadas. En cualquier caso, el importe de las subvenciones no podrá superar el coste total de la contratación o actividad objeto de la subvención.

2.– Beste laguntza batzuekiko aldi berekoa bada, eta betiere laguntza horien baturak diru-laguntzaren xede den kontratazio edo jardueraren guztizko kostua gainditzen badu, soberakin hori bateraezina dela aitortuko da, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eman beharreko laguntzaren zenbatekoa murriztuta.

2.– En el supuesto de concurrencia con otras ayudas, si la suma de las mismas superase el coste total de la contratación o actividad objeto de subvención, se declarará la incompatibilidad de dicho exceso, reduciéndose el importe de la ayuda a conceder por el Departamento de Empleo y Políticas Sociales.

10. artikulua.– Emakida-ebazpenaren aldaketa.

Artículo 10.– Modificación de la resolución de concesión.

Dirulaguntza emateko kontutan hartutako baldintzak aldatzen badira; horrekin batera beste administrazio nahiz erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badira; edota, kasua bada, helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, dirulaguntza emateko hartu zen erabakia aldatu egin ahal izango da; kasu horretan, dena dela, dirulaguntzen onuradun izateko arau honetan jarritako oinarrizko baldintzak gorde egingo dira. Horretarako, laguntzen azpilerro bakoitzari dagokion Zuzendaritzak aldaketa egiteko Ebazpena emango du. Ebazpen horren bidez, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa egokituko da, horiek emateko irizpideak eta mugak aplikatuta, eta erakunde onuradunak itzuli egin beharko ditu soberakinak.

Toda alteración de las condiciones tenidas en cuenta para la concesión de la subvención, y en todo caso la obtención concurrente de ayudas o subvenciones otorgadas por otras Administraciones o entes públicos o privados y, en su caso, de cualesquiera otros ingresos o recursos para la misma finalidad, podrá dar lugar a la modificación de la resolución de concesión, siempre que se salvaguarden los requisitos mínimos establecidos para ser beneficiario de ésta. A estos efectos, la Dirección correspondiente a cada sublínea de ayudas dictará la oportuna resolución de modificación en la que se reajustará el importe de la subvención concedida, aplicándose los criterios y límites establecidos para su otorgamiento, quedando obligada la entidad beneficiaria a la devolución del importe percibido en exceso.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
DIRU-LAGUNTZEN LEHEN LERROA: GIZARTERATZE POLITIKAK GARATZEKO TEKNIKARIAK ETA/EDO ADMINISTRARIAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK
PRIMERA LÍNEA SUBVENCIONAL: AYUDAS PARA LA CONTRATACIÓN DE PERSONAL TÉCNICO Y/O ADMINISTRATIVO PARA EL DESARROLLO DE POLÍTICAS DE INTEGRACIÓN COMUNITARIA

11. artikulua.– Xede espezifikoa.

Artículo 11.– Objeto específico.

1.– Laguntza-lerro honen xedea erakunde publikoek gizarteratzearen alde egiten duten gizarte-eskuartzea sustatzea da.

1.– Es objeto de esta línea de ayudas impulsar la intervención social que se realiza desde las entidades públicas a favor de la integración comunitaria.

2.– Horretarako, 2014. urtean teknikarien eta/edo administrarien kontratazioa finantzatuko da, lanaldi-erdian gutxienez, gizarteratze-politikak garatzeko.

2.– Para ello se financiará la contratación de personal técnico y/o administrativo durante el año 2014, al menos a media jornada para el desarrollo de políticas de integración comunitaria.

12. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 12.– Entidades beneficiarias.

1.– Laguntza hauen onuradunak izan ahalko dira Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 87. artikuluan adierazitako nortasun juridiko propioko udalerriak eta haien erakunde autonomoak, mankomunitateak, koadrilak eta partzuergoak.

1.– Podrán ser beneficiarias de estas ayudas, los municipios y sus organismos autónomos, las mancomunidades, las cuadrillas, los consorcios dotados de personalidad jurídica propia a los que se refiere el artículo 87 de la Ley 7/1985, de 2 de abril, reguladora de las Bases de Régimen Local.

2.– Xedapen honen babespeko langileen zuzeneko kontratazioa hainbat tokierakundek batera egin ahal izango dute, nahiz eta horien zerbitzuak erkidetuta ez egon. Horrelako kasuetan, eta toki-erakundeen elkarte batek Lurralde Historiko bakoitzaren barruan eskatzen badu, dagokion foru-aldundiaren bitartez eskatu ahal izango dira laguntza horiek.

2.– La contratación directa de personal al amparo de esta disposición podrá hacerse de manera conjunta entre varias entidades locales, aunque no tengan mancomunados sus servicios. En tales casos, y cuando así lo solicite una agrupación de entidades locales dentro de cada Territorio Histórico, podrán solicitarse dichas ayudas a través de la correspondiente diputación foral.

3.– Orobat, adierazitako entitateen erantzukizuna da Agindu honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoek finantzatzen lagundutako jarduerak indarreko araudiarekin bat datozela eta erreferentziazko arau eta planetan kokatuta daudela zaintzea, jarduera horiek Administrazio publikoek zuzenean kontratatutako langileek gauzatzen dituztenean nahiz horretarako kontratatutako erakunde pribatuek gauzatzen dituztenean.

3.– Asimismo, es obligación de las mencionadas entidades velar porque las actividades a cuya financiación contribuyan las ayudas económicas previstas en esta Orden se ajusten a la normativa vigente y se encuadren en las normas y planes de referencia, tanto si se realizan por parte de personal directamente contratado por las Administraciones públicas como si se desarrollan por entidades privadas contratadas al efecto.

13. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

Artículo 13.– Importe de las ayudas.

1.– 2014. urteko ekitaldirako lerro horretarako 3.126.149 euroko diru- laguntza onartu da.

1.– La cuantía del proyecto de Ley de Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2014, destinada a esta línea subvencional para el ejercicio 2014 asciende a 3.126.149 euros.

14. artikulua.– Banaketa-prozedurak eta -irizpideak.

Artículo 14.– Procedimiento y criterios de distribución.

1.– Teknikarien eta/edo administrarien kontratazioa, gizarteratzearen eta gizartean baztertuta egoteko arriskuan dauden giza taldeen gizarteratze aktiboa prestatzeko baliabideak eskuratzen laguntzera lehentasunez zuzendutako jarduerak garatzeko.

1.– Contratación de personal técnico y/o administrativo destinado al desarrollo de actividades de integración comunitaria encaminadas preferentemente a facilitar el acceso a los dispositivos de preparación para la inclusión activa de colectivos en riesgo de exclusión.

a) Gizarteratze-ekintzak garatzera bideratutako teknikariak eta/edo administrazio-langileak kontratatzeko aurrekontu-kreditua IV. Eranskinean adierazitako moduan banatuko da, honako gizarte-adierazle hauetan oinarrituta:

a) El crédito presupuestario destinado a la contratación de personal, técnico y/o administrativo destinado al desarrollo de actividades de integración comunitaria, se distribuye tal como se refleja en el anexo IV, en base a los siguientes indicadores sociales:

1.– Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten unitateen kopurua:

1) Número de unidades perceptoras de la Renta de Garantía de Ingresos.

2.– Langabezian dauden pertsonen kopurua.

2) Número de personas en el desempleo.

3.– Immigranteen kopurua.

3) Número de personas inmigrantes.

Edozein kasutan, eranskin horretan zenbatetsitako zenbatekoa Agindu honetan xedatzen den moduan eta epearen barruan eskatu beharko da.

En todo caso, la cuantía estimada en dicho anexo deberá ser solicitada en los términos y dentro del plazo que se indica en la presente Orden.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakunderen baten saldorik badago eta saldo hori lerro hauetan xedatuta ez badago, lehen adierazitako IV. eranskinean aldez aurretik zenbatetsitako zenbateko osoa edo zenbatekoaren zati bat eskatu ez delako, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak saldo horiek berriz esleitu ahal izango ditu, aldez aurretik esleitutako zenbatekoa baino gastu-aurreikuspen handiagoa duten beste tokierakundeen alde. Horretarako, zenbatetsitako zenbatekoa gainditzen duen gastu-aurreikuspena duten udalerrien artean eskatu gabeko saldoa banatzeko, lehen adierazitako esleipen-irizpide berberak aplikatuko zaizkie udalerri horiei, betiere kasu bakoitzean eskatutako zenbatekoraino.

b) En el caso de que existiera un saldo no dispuesto de estas ayudas por parte de alguna de las entidades locales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, como consecuencia de la no solicitud, en todo o en parte, de la cuantía previamente estimada en el mencionado anexo IV, el Departamento de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco podrá reasignar dichos saldos a favor de aquellas otras entidades locales cuya previsión de gasto fuese superior a la cuantía previamente estimada. A estos efectos, para la distribución del saldo no solicitado entre los municipios cuya previsión de gasto supere la cuantía estimada se aplicará, entre ellos y hasta el importe solicitado en cada caso, los mismos criterios de asignación antes señalados.

15. artikulua.– Kudeaketa Organoa.

Artículo 15.– Órgano de gestión.

Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzari dagozkio diru-laguntzen lerro honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko lanak egitea.

Corresponde a la Dirección de Servicios Sociales la realización de las tareas de gestión y resolución de las ayudas previstas en la presente línea subvencional.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
DIRU LAGUNTZEN BIGARREN LERROA: IMMIGRAZIOKO TEKNIKARIEN KONTRATAZIOAREN JARRAIPENERAKO ETA IMMIGRAZIOAREN ETA KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZAREN ESPARRUKO JARDUERETARAKO LAGUNTZAK
SEGUNDA LÍNEA SUBVENCIONAL: AYUDAS PARA LA CONTINUIDAD DE LA CONTRATACIÓN DE PERSONAL TÉCNICO EN INMIGRACIÓN Y PARA ACTIVIDADES EN MATERIA DE INMIGRACIÓN Y CONVIVENCIA INTERCULTURAL

16. artikulua.– Xede espezifikoa.

Artículo 16.– Objeto específico.

1.– Laguntza-lerro honen xedea da toki-erakundeek beren ekimenez egindako esku-hartze soziala sustatzea, immigrazioaren eta kultura arteko bizikidetzaren alorrean horrelako tokierakundeak laguntzeko.

1.– Es objeto de esta línea de ayudas impulsar la intervención social que se realiza desde las entidades locales y a iniciativa de las mismas, con el fin de apoyarlas en materia de inmigración y convivencia intercultural.

2.– Horretarako, immigrazioko langile teknikarien kontratazioaren mantentzea finantzatuko da, 2013an indarrean zeuden kontratazioen kasuan, eta kontratazio horiek Enplegu eta Gizarte Politiketako diru-laguntzak jaso badituzte; horretaz gain, immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren alorreko jarduerak egiteko, gauzatzeko eta ebaluatzeko lanak ere finantzatuko dira.

2.– Para ello se financiará el mantenimiento de la contratación de personal técnico en inmigración de aquellas contrataciones vigentes en 2013 que hayan sido objeto de subvención por parte del Departamento de Empleo y Políticas Sociales, así como la elaboración o ejecución de actividades en materia de inmigración y convivencia intercultural.

3.– Inmigrazioko teknikariei nahiz diruz-lagundutako proeiktu edo programei dagokienez, jarduera-ildoek bateragarriak izan behar dute Familia Politikarako eta Komunitate Garepenerako Zuzendaritzaren Inmigrazio, Hiritartasun eta Kulturarteko Elkarbizitzarako Euskal Estrategiarekin. Besteak beste, jarduera ildo hauek jaso beharko ditu: inmigrazio eta hiritartasunaerko euskal politika egiruratzea eta artikulatzea erakuneen barruan eta erakundeen artean; laneratzea, prestakuntza eta eskolako arrakasta, integrazoioarako bide diren heinean; zerbitzuetara eta programa publikoetara sarbidea izatea; parte-hartzea, kultura aniztasuna eta elkarbizitza; eta, azkenik, bazterkeriaren, arrazismoaren eta xenofobiaren aurka egitea.

3.– Las líneas de actuación, tanto del personal técnico en inmigración, como de los proyectos o programas subvencionados deberán estar en consonancia con la Estrategia Vasca de Inmigración, Ciudadanía y Convivencia Intercultural de la Dirección de Política Familiar y Desarrollo Comunitario. Entre otros, deberá recoger las siguientes líneas de actuación: estructuración y articulación intra e interinstitucional de la política vasca de ciudadanía e inmigración; acceso al empleo, formación y al éxito escolar como vías para la integración, al acceso de la diversidad en los servicios y programas públicos; participación, diversidad cultural y convivencia; y por último, la lucha contra la discriminación, el racismo y la xenofobia.

4.– Toki-erakundeak esleitutako funtzioez aparte, inmigrazioko teknikarien lana tranbersala izango da eta udaleko arlo ezberdinak inplikatzen eta konprometitzen ahaleginduko da, migrazio-egitateetako politika orokor eta espezifikoetara sar daitezen, betiere, berdintasunean, udal zerbiztu eta baliabideetara sarbide normalizatua lortzeko.

4.– Independientemente de las funciones asignadas por la entidad local, el trabajo del personal técnico en inmigración será transversal y tratará de implicar y comprometer a las diferentes áreas municipales con el objeto de que se incorporen a las políticas generales las específicas del hecho migratorio, con el fin de conseguir el acceso normalizado a los recursos y servicios municipales en clave de igualdad.

Era berean, inmigrazioko teknikari kontratatuek honako funtzio hauek burutu beharko dituzte:

De la misma manera, el personal técnico en inmigración contratado deberá desarrollar las siguientes funciones:

4.1.– Inmigrazioaren eta kulturarteko elkarbizitzaren arloan, euskal politika diseinatu, burutu eta ebaluazten laguntzea.

4.1.– Colaborar en el diseño, ejecución y evaluación de la política vasca en materia de inmigración y convivencia intercultural.

4.2.– Sareko lan eta kontraste espazioetan parte hartzea, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzak edo toki-erakundeek sustatutakoak badira.

4.2.– Participar en espacios de contraste y trabajo en red, promovidos desde la Dirección de Política Familiar y Desarrollo Comunitario o desde las propias entidades locales.

4.3.– Inmigrazioaren eta kulturarteko elkarbizitzaren arloan, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzarekin eta horren mendeko zerbiztuekin koordinaztea Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailetik sustatu eta zuzendutako politika eta estrategiak.

4.3.– Coordinar con la Dirección de Política Familiar y Desarrollo Comunitario y los servicios dependientes de esta, en todas aquellas políticas y estrategias promovidas y dirigidas desde el Departamento de Empleo y Políticas Sociales, en materia de inmigración y convivencia intercultural.

5.– Printzipio orokor gisa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzak garatu, sustatu eta eskainatako jarduerekin bat ez datozenak gauzazteko laguntzak emango dira, zuzenean eta zehar-bidetik, zuzendaritza horren mendeko zerbitzuen bidez.

5.– Como principio general, se concederán ayudas para la realización de actividades que no sean coincidentes con aquellas desarrolladas, promovidas u ofertadas por la Dirección de Política Familiar y Desarrollo Comunitario, bien de forma directa y/o bien de manera indirecta, a través de los servicios dependientes de esta.

17. artikulua.– Erakunde onuradunak.

Artículo 17.– Entidades beneficiarias.

1.– Immigrazioko langile teknikarien kontratazioarekin aurrera jarraitzeko laguntzen onuradunak izateko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, mankomunitateek, partzuergoek, eskualdeek, eskualde-garapenerako agentziek, udalaz gaindiko tokierakundeek edota udalerrien elkarteek, betiere 2013an immigrazioko langile teknikariak kontratatuta bazituzten.

1.– Podrán ser beneficiarios de las ayudas para la continuidad de la contratación de personal técnico en inmigración, aquellos municipios, mancomunidades, consorcios, comarcas, agencias de desarrollo comarcal, entidades supramunicipales de carácter local o agrupaciones de municipios de la Comunidad Autónoma del País Vasco, que hayan tenido contratado personal técnico en inmigración en el año 2013.

2.– Immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorreko jarduerak lantzeko, gauzatzeko edota ebaluatzeko laguntzen onuradunak izateko aukera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, mankomunitateek, partzuergoek, eskualdeek, eskualdegarapenerako agentziek, udalaz gaindiko toki-erakundeek edota udalerrien elkarteek. Hainbat toki-erakundek batera egin ditzakete eskabideak, nahiz eta horien zerbitzuak erkidetuta ez egon. Horrelako kasuetan, eta toki-erakundeen elkarte batek Lurralde Historiko bakoitzaren barruan eskatzen badu, dagokion foru-aldundiaren bitartez eskatu ahal izango dira laguntza horiek.

2.– Podrán ser beneficiarias de las ayudas para la elaboración o ejecución de actividades en materia de inmigración y convivencia intercultural, municipios, mancomunidades, consorcios, comarcas, agencias de desarrollo comarcal, entidades supramunicipales de carácter local o agrupaciones de municipios de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Las solicitudes de ayudas podrán hacerse de manera conjunta entre varias entidades locales, aunque no tengan mancomunados sus servicios. En tales casos, y cuando así lo solicite una agrupación de entidades locales dentro de cada Territorio Histórico, podrán solicitarse dichas ayudas a través de la correspondiente diputación foral.

3.– Orobat, adierazitako entitateen erantzukizuna da Agindu honetan aurreikusitako laguntza ekonomikoek finantzatzen lagundutako jarduerak indarreko araudiarekin bat datozela eta erreferentziazko arau eta planetan kokatuta daudela zaintzea, jarduera horiek Administrazio publikoek zuzenean kontratatutako langileek gauzatzen dituztenean nahiz horretarako kontratatutako erakunde pribatuek gauzatzen dituztenean.

3.– Asimismo, es obligación de las mencionadas entidades velar porque las actividades a cuya financiación contribuyan las ayudas económicas previstas en esta Orden se ajusten a la normativa vigente y se encuadren en las normas y estrategias de referencia, tanto si se realizan por parte de personal directamente contratado por las Administraciones públicas como si se desarrollan por entidades privadas contratadas al efecto.

18. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

Artículo 18.– Importe de las ayudas.

1.– 2014ko ekitaldirako 965.000 euroko kreditua zuzentzen du diru-laguntzen lerro horretara, eta kreditu hori honela banatzen da:

1.– La cuantía prevista en la Ley de Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2014, que se destina al conjunto de esta línea subvencional en 2014 es de 965.000 euros, que se distribuye de la siguiente manera:

a) 2014an immigrazioko langile teknikarien kontratazioarekin aurrera jarraitzea: 405.790 euro.

a) Continuidad en 2014 de la contratación de personal técnico en inmigración: 405.790 euros.

b) Immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren alorreko jarduerak egin, gauzatu edo ebaluatzea: 559.210 euro.

b) Elaboración o ejecución de actividades en materia de inmigración y convivencia intercultural: 559.210 euros.

2.– Goragoko paragrafoan aurreikusitako azpilerro bakoitzarentzat kontsignatutako aurrekontu-kredituaren guztizko zenbatekoa gehitu ahal izango da, kontuan izanik eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa, betiere beste azpilerro bat exekutatzearen ondorioz agertzen diren aurrekontu-baliabideen arabera. Eta horren berri eman beharko da, dagokion zuzendariaren ebazpen bidez.

2.– El importe global del crédito presupuestario consignado para cada una de las dos sublíneas previstas en el apartado anterior podrá ser incrementado teniendo en cuenta la cuantía total de las ayudas solicitadas, en función de las disponibilidades presupuestarias no agotadas que resulten de la ejecución de la otra sublínea. De tal circunstancia se dará publicidad mediante resolución del Director correspondiente.

Organo Kolegiatuaren ebazpen-proposamenaren bidez, besteko laguntza-azpilerroetarik edozeinetan soberan diren baliabideak erabiltzea proposa daiteke, hartarako arrazoiak emanez.

La propuesta de resolución del Órgano Colegiado podrá proponer motivadamente la utilización de los recursos excedentarios de cualquiera de las sublíneas de ayudas en la otra.

3.– Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 2014ko ekitaldiari dagokion langileengatiko kostua finantzatu ahal izango duen zenbatekoak ezin izango du inolaz ere gainditu 23.870 euroko zenbatekoa lanaldi osorako kontratatutako immigrazioko teknikari bakoitzeko.

3.– El Departamento de Empleo y Políticas Sociales podrá financiar el coste de personal correspondiente al ejercicio 2014 en una cuantía que en ningún caso será superior a 23.870 euros anuales por persona técnica en inmigración contratada a jornada completa.

19. artikulua.– Banaketa-prozedurak eta -irizpideak.

Artículo 19.– Procedimiento y criterios de distribución.

1.– Immigrazioko langile teknikarien kontratazioa.

1.– Contratación de personal técnico en inmigración.

Diru-laguntza jasoko duten teknikarian lanpostuak 2013an direnen jarraipena izango dira.

Todas las plazas de personal técnico objeto de subvención deberán ser continuidad de las existentes en 2013.

Euren udalerrian inmigrazioko teknikariak izateko premia behar bezala justifikatu beharko dute erakunde eskatzaileek.

Las entidades solicitantes deberán justificar debidamente la necesidad del mantenimiento del personal técnico en inmigración en su municipio.

2.– Jarduerak.

2.– Actividades.

a) Jardueretarako laguntzak emateko prozedura lehiaketarena izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 51.4 artikuluan ezarritakoari jarraiki. Balioespen Batzordeak jarduera bakoitzerako finkatuko du ondoren ezarritako balioespen-irizpideen arabera lortutako puntuazioa. Emakida aurkeztu eta onartutako eskabideak alderatu ondoren gauzatuko da, horien artean lehentasun bat ezartzeko, soilik balioespenik handiena lortu dutenei esleituz, esleituta dagoen aurrekontu-kreditua agortu arte.

a) El procedimiento para la concesión de las ayudas a actividades será el concurso, en los términos establecidos en el artículo 51.4 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda del País Vasco. La Comisión de Valoración determinará, para cada actividad, la puntuación obtenida conforme a los criterios de valoración que se establecen a continuación. La concesión se realizará mediante la comparación de las solicitudes presentadas y admitidas, a fin de establecer una prelación entre las mismas. Únicamente podrán ser subvencionadas aquellas actividades que obtengan una puntuación igual o superior a 50 puntos. En caso de que el crédito presupuestario previsto en el artículo 18.1 de esta Orden no sea suficiente para financiar todos los proyectos que hayan superado la puntuación mínima, se adjudicará sólo a aquellas solicitudes que hayan obtenido mayor valoración hasta el agotamiento de crédito presupuestario.

b) Emandako diru-laguntzak ezin izango du inolaz ere gainditu eskatutako zenbatekoa edo jardueraren guztizko aurrekontuaren % 75.

b) La subvención concedida en ningún caso podrá superar la cuantía solicitada ni el 75% del presupuesto total de la actividad.

c) Diru-laguntzen lerro honetan aurkeztutako jarduerak balioesteko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

c) Para la valoración de las actividades presentadas en esta línea subvencional, se evaluarán los siguientes aspectos:

c.1.–Proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoa, horren diseinuaren egokitasuna, bideragarritasuna eta ebaluagarritasuna barne: gehienez 30 puntu.

c.1.– Relevancia de la situación a la que pretende dar respuesta la actividad y de sus objetivos, incluyendo el número de personas destinatarias o beneficiarias directas o indirectas: hasta 30 puntos.

c.2.– Jardueraren bitartez erantzuna eman nahi zaion egoeraren eta horren helburuen garrantzia, zuzeneko edo zeharkako hartzaile edo onuradunen kopurua barne: gehienez 20 puntu.

c.2.– Calidad técnica del diseño de la propuesta, incluyendo la idoneidad de su diseño, su viabilidad y evaluabilidad: hasta 20 puntos.

c.3.– Agindu honen 2. artikuluan jasotako irizpideak eta genero-ikuspegia aplikatzean lortutako meritu bereziak: gehienez 20 puntu.

c.3.– Coordinación con otros agentes sociales e institucionales locales, provinciales o autonómicos del ámbito que abarca la actuación: hasta 20 puntos.

c.4.– Ebaluazioen emaitza eta diru-laguntza eskatu duen erakundeak aurreko ekitaldietan bere betebeharrak bete izana, erakundeak kudeatzeko duen gaitasunaren adierazle: gehienez 15 puntu.

c.4.– Encuadre con las líneas de actuación del Departamento de Empleo y Políticas Sociales. Aspectos innovadores del proyecto: hasta 15 puntos.

c.5.– Esku-hartze sozialaren alorreko erakunde arteko koordinazioa eta esku-hartze sozialaren alorraren eta beste alor batzuen (hezkuntza-arloko, osasun-arloko edo enplegu-arloko eskuhartzea) arteko koordinazioa: gehienez 15 puntu.

c.5.– Méritos especiales en la aplicación de los criterios recogidos en el artículo 2 de esta Orden y de la perspectiva de género: hasta 15 puntos.

20. artikulua.– Kudeaketa organoa.

Artículo 20.– Órgano de gestión.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzari dagozkio laguntza-lerro honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko lanak egitea.

Corresponde a la Dirección de Política Familiar y Desarrollo Comunitario la realización de las tareas de gestión y resolución de las ayudas previstas en la presente línea de ayudas.

21. artikulua.– Jardueren zabalkundea.

Artículo 21.– Difusión y divulgación de las actividades.

Kapitulu honetan xedatutakoari jarriki finantzatzen diren jardueren kasuan, programa horiei buruz egiten den zabalkundeak, hala inprimatutako materialaren nola beste edozein euskarriren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean oinarrituta egiten dela adierazi beharko du, eta nolanahi ere jabetza intelektuala arautzen duen legedian xedatutakoa errespetatuz. Jarduerei buruzko publizitatea egiteko sortzen diren material guztietan Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren logotipoa agertu beharko da.

En el caso de las actividades financiados según lo dispuesto en este Capítulo, la difusión que se lleve a cabo sobre los mismos, ya sea a través de material impreso o de cualquier otro soporte divulgativo, deberá mencionar que se trata de una actividad subvencionada por la Dirección de Política Familiar y Desarrollo Comunitario del Departamento de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco, en todo caso, respetando lo dispuesto en la legislación reguladora de la propiedad intelectual. En todos los materiales elaborados para dar publicidad a estas actividades deberá aparecer el logotipo de la Dirección de Política Familiar y Desarrollo Comunitario del Departamento de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco, debiendo cumplirse con lo establecido en el Manual de Identidad Corporativa del Gobierno Vasco.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA

Eaeko aurrekontu orokorren kargurako gastu-espedienteen aldez aurretiko izapideketa arautzeari buruzko 2007ko aprilaren 5eko aginduaren –ogasun eta herri administrazio sailburuak emandakoaren– 5.3 artikuluan jasotako ondorioetarako, agindu honetako laguntzak ebaztea honako honen pentzutan dago: 2014ko ekitaldirako, eaeko aurrekontu orokorretan kreditu aski izateko baldintza.

A los efectos contemplados en el artículo 5.3 de la Orden de 26 de abril de 2007, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, por la que se regula la tramitación anticipada de expedientes de gasto con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, la resolución de las ayudas de la presente Orden queda supeditada a la existencia de crédito adecuado y suficiente en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2014.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA

Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka berraztertzeko aukerako errekurtsoa jarri ahalko diote interesdunek Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo zuzenean administrazioarekiko auzietarako errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, aldizkari ofizial berean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán las y los interesados interponer recurso potestativo de reposición ante el Consejero de Empleo y Políticas Sociales en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco, o directamente recurso contencioso-administrativo ante la Sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia de la Comunidad Autónoma del País Vasco en el plazo de dos meses a partir del día siguiente a su publicación en el mismo diario oficial.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA.– Ordezko araubidea.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Régimen supletorio.

Agindu honetan aurreikusi ez diren prozedura-alderdi guztietan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

En todos aquellos aspectos procedimentales no previstos en la presente Orden será de aplicación la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

AZKEN XEDAPENETATIK LAUGARRENA.– Ondorioak.
DISPOSICIÓN FINAL CUARTA.– Efectos.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

La presente Orden surtirá efectos el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

En Vitoria-Gasteiz, a, 18 de diciembre de 2013.

El Consejero de Empleo y Políticas Sociales,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

(Véase el .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 18a.

(Véase el .PDF)

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

(Véase el .PDF)

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común