Sede electrónica

Acceso a la página de inicio del Gobierno Vasco

Euskadi.net

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

227. zk., 2013ko azaroaren 28a, osteguna

N.º 227, jueves 28 de noviembre de 2013


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

OSASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE SALUD
5170
5170

447/2013 DEKRETUA, azaroaren 19koa, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzekoa.

DECRETO 447/2013, de 19 de noviembre, por el que se regulan las ayudas destinadas a facilitar la adherencia a los tratamientos médicos prescritos por personal del Sistema Sanitario de Euskadi.

Hauek dira osasun arloko gizarte-ezberdintasunak: generoaren, gizarte-klasearen, bizilekuaren, jatorrizko herrialdearen, desgaitasunaren, lan motaren eta horren baldintzen arabera zehaztutako gizarte-taldeen arteko ezberdintasun sistematikoak, baztertzeko modukoak eta bidegabeak. Boterearen, diru-sarreren, ondasun zein zerbitzuen banaketa ezberdinak (munduan zein nazioan) eta horren ondorioz berehala eta ikusteko moduan herritarren bizi-baldintzetan (osasun-arreta, eskolatzea, hezkuntza, lan-baldintzak eta aisialdia eta etxebizitza) eta bizi oparo bat edukitzeko aukeran eragiten duten injustiziek sorrarazten dituzte pobreen osasun txarra, herrialdeen barruko osasuneko gradiente soziala eta herrialdeen arteko osasun-ezberdintasun handiak.

Las desigualdades sociales en salud son las diferencias sistemáticas, evitables e injustas entre grupos sociales definidos de acuerdo con el género, la clase social, el lugar de residencia, el país de origen, la discapacidad, el tipo y las condiciones de trabajo. La mala salud de los pobres, el gradiente social de salud dentro de los países y las grandes desigualdades en salud entre los países están provocadas por una distribución desigual (a nivel mundial y nacional) del poder, los ingresos, los bienes y servicios, y por las consiguientes injusticias que afectan a las condiciones de vida de la población de forma inmediata y visible (acceso a la atención sanitaria, escolarización, educación, condiciones de trabajo y tiempo libre, vivienda) y a la posibilidad de tener una vida próspera.

Horiek horrela, Euskadiko Osasun Plana osasun-sistemaren plangintza eta programazioa egiteko goi-mailako tresna bat da; han zehazten dira osasun-politikarako oinarrizko osasun-helburuak, eta han definitzen dira erantzuna eman behar zaien lehentasunak. 2002-2010eko Osasun Planak (indarrean dago geroagoko beste batek ordeztu arte) ezarritako helburu nagusietako bat egoera ahulenean dauden pertsonen osasuna hobetzea da, bai eta osasun arloko ezberdintasun sozialak murriztea ere.

Así las cosas, el Plan de Salud de Euskadi se configura como el instrumento superior de planificación y programación del Sistema Sanitario de Euskadi, en el que se establecen los objetivos básicos de salud para la política sanitaria y se definen las prioridades que han de ser atendidas. Uno de los principales objetivos fijados por el actual Plan de Salud 2002-2010, vigente en tanto no sea sustituido por otro posterior, es la mejora de la salud de las personas más desfavorecidas y la disminución de las desigualdades sociales de salud.

Dekretu honek arautzen duen laguntza-araubideak tratamendua betetzea errazteko tresnak ezartzea du xedetzat, era horretan tratamendu medikoa duten pertsona jakin batzuek izan ditzaketen ezberdintasunak murritz daitezen; izan ere, horrelako pertsonek, muga ekonomikoak edo gizarte-bazterkeriako egoera direla-eta, preskripzio medikoak behar bezala ez betetzeko edo uzteko arriskuan egon litezke.

El régimen de ayudas que regula el presente Decreto tiene como finalidad establecer los mecanismos para facilitar la continuidad del tratamiento y reducir así las posibles desigualdades que se puedan producir en determinadas personas en tratamiento médico que, por sus limitaciones económicas o situación de exclusión social, se encuentren en situación de riesgo de no seguimiento óptimo u abandono de las prescripciones médicas.

Ikuspegi horretatik, laguntza edo diru-laguntza batzuen izaera orokorreko erregulazioa baino ez da arau hau. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 48. eta hurrengo artikuluetan zehaztuta daude; haren testu bategina azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onetsi zen, eta kudeaketa antolaturako araubide orokor bat ezartzen du Lege horretan jasotako zuzentarauei jarraikiz (Osasun Sailaren esku uzten du kudeaketa hori).

Desde esta perspectiva, la norma no viene a ser sino la regulación de carácter general de unas ayudas o subvenciones que se definen en el artículo 48 y siguientes de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, cuyo texto refundido se aprobó mediante Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y establece un régimen general para su ordenada gestión siguiendo las directrices contenidas en la referida Ley, atribuyendo su gestión al Departamento de Salud.

Izaera orokorra du, gainera, eta laguntzen organo kudeatzaileak emateko orduan bete beharreko araubide juridikoa ezartzen du.

Tiene, además, un carácter general y, viene a establecer el régimen jurídico que el órgano gestor de las ayudas debe atender a la hora de su concesión.

Euskal Autonomia Erkidegoa onartu zuen 1979ko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 9.2 artikulua eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren laguntzen eta diru-laguntzen araubidea betez (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoaren, VI. tituluan ezarrita dago), Osasuneko sailburuak proposatuta eta Gobernu Kontseiluak 2013ko azaroaren 19an eginiko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren,

De conformidad con lo dispuesto en el artículo 9.2 de la Ley Orgánica 3/1979, de 18 de diciembre, por la que se aprueba el Estatuto de Autonomía para el País Vasco y de acuerdo con el régimen de ayudas y subvenciones de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi establecido en el Título VI del texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado mediante Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, que regula el régimen de ayudas y subvenciones de la Administración Pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi, a propuesta del Consejero de Salud y previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 19 de noviembre de 2013,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Laguntzen xedea, helburua eta definizioa.

Artículo 1.– Objeto, finalidad y definición de las ayudas.

1.– Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak, finantzaketa publikoa jaso dezaketenak, gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden pertsonek bete ditzaten errazteko laguntzak arautzea du xedetzat arau honek.

1.– El objeto de la presente norma es regular las ayudas destinadas a facilitar la adherencia de personas en situación objetiva de enfermedad y necesidad a los tratamientos médicos sujetos a financiación pública prescritos por personal del Sistema Sanitario de Euskadi.

2.– Laguntza horien bidez aurreko lerrokadan adierazitako moduan agindutako tratamendu mediko bat betetzeko orduan ordaindu behar izan dituzten zenbatekoak itzuliko zaizkie onuradunei, betiere finantzaketa publikoa jaso dezaketen tratamendu farmakologikoei, produktu dietetikoei eta efektu eta osagarriei dagokienez.

2.– Las ayudas a las personas beneficiarias se realizarán mediante el abono de las cantidades que hayan hecho efectivas como consecuencia de la adherencia a un tratamiento médico prescrito en los términos expresados en el párrafo anterior, respecto a tratamientos farmacológicos, productos dietéticos y efectos y accesorios, sujetos a financiación pública.

2. artikulua.– Eskumena.

Artículo 2.– Competencia.

1.– Osasuneko sailburuari dagokio laguntza horien deialdia egitea, eta Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko zuzendaria izango da diru-laguntza programaren organo kudeatzailea. Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen zuzendariak horiek emateaz ebatziko du, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuan egozten zaizkion eginkizunak betez.

1.– La realización de las convocatorias de estas ayudas corresponde al Consejero de Salud, actuando como órgano gestor del programa subvencional el Director de Aseguramiento y Contratación. La Directora de Salud Pública y Adicciones resolverá sobre su concesión, en virtud de las funciones que se le atribuyen en el Decreto 195/2013, de 9 de abril, por el que se establece la estructura orgánica y funcional del Departamento de Salud.

2.– Osasuneko sailburuaren esku egongo da laguntzen deialdia egitea, barnean hauek hartuko dituen agindu egokiaren bidez: laguntzak zehazteko aldiak, izapideei (zuzenekoei zein elektronikoei) buruzko zehaztapenak, eskaerak aurkezteko epea, tokia eta modua, laguntzak finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak, bai eta horiek emateko baldintzak egiaztatzeko eskatutako agiriak eta eskaera-eredua ere; hori guztia dekretu honetan jasotako arauak garatuz eta aplikatuz.

2.– Corresponderá al Consejero de Salud la realización de la convocatoria de ayudas, mediante la correspondiente Orden que contendrá: los periodos para la determinación de las ayudas, las especificaciones relativas a su tramitación, tanto presencial como electrónica, el plazo, lugar y forma de presentación de solicitudes, los recursos económicos destinados a la financiación de las ayudas, así como el modelo de solicitud y la documentación exigida para acreditar las condiciones de su otorgamiento, todo ello en desarrollo y aplicación de las normas contenidas en el presente Decreto.

3. artikulua.– Pertsona onuradunak.

Artículo 3.– Personas beneficiarias.

1.– Hauek izango dira laguntzen onuradunak:

1.– Las personas beneficiarias de estas ayudas serán las siguientes:

a) Gizarte Segurantzan pentsiodun gisa aseguratuta daudenak, urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak eta Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak.

a) Las personas que ostenten la condición de asegurado como pensionistas de la Seguridad Social, tengan unos ingresos en rentas anuales inferiores a 18.000 euros y sean titulares de la Tarjeta Individual Sanitaria expedida y cuyo garante sea el Sistema Sanitario de Euskadi.

b) Aurreko atalean aipatutako aseguratuen onuradunak, Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak badira.

b) Las personas beneficiarias de los asegurados a que se refiere el apartado anterior, y sean titulares de la Tarjeta Individual Sanitaria expedida y cuyo garante sea el Sistema Sanitario de Euskadi.

c) Langabezia-egoera legalean dauden eta langabezia-prestaziorik eta diru sarrerak bermatzeko errentarik jasotzen ez duten pertsonak, Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak badira.

c) Las personas que se hallen en situación legal de desempleo y no perciban prestación por desempleo ni Renta de Garantía de Ingresos, y sean titulares de la Tarjeta Individual Sanitaria expedida y cuyo garante sea el Sistema Sanitario de Euskadi.

d) Aurreko atalean aipatutako aseguratuen onuradunak, Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularrak badira.

d) Las personas beneficiarias de los asegurados a que se refiere el apartado anterior y sean titulares de la Tarjeta Individual Sanitaria expedida y cuyo garante sea el Sistema Sanitario de Euskadi.

e) Estatuko Osasun Sistemako aseguratu edo onuradun ez izan arren, ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estatuko Osasun Sistemaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzkoaren, aplikazio-arloan sartzen badira.

e) Las personas que no teniendo la condición de aseguradas ni beneficiarias del Sistema Nacional de Salud, entren dentro del ámbito de aplicación subjetiva del Decreto 114/2012 de 26 de junio, de régimen de las prestaciones sanitarias del Sistema Nacional de Salud en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Interesdunei laguntzak emango zaizkie haien onuradun izateko eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, dela dagozkien agiriak aurkeztuz, dela Administrazioak berau egiaztatuz. Hartarako, interesdunek baimena eman ahal izango dute laguntzen organo kudeatzaileak ofizioz egiaztatzeko laguntzak ematea dakarten baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten datuak, betiere datu horiek ez badaude Administrazioaren esku eta deialdiaren aginduan zehaztuta badaude.

2.– La concesión de las ayudas a las personas interesadas se hará una vez comprobado el cumplimiento de los requisitos exigidos para ser beneficiario de las mismas, bien mediante la presentación de los correspondientes documentos bien mediante la comprobación de tal hecho por la Administración. A tal fin, las personas interesadas podrán prestar consentimiento para que el órgano gestor de las ayudas pueda verificar de oficio aquellos datos que acrediten el cumplimiento de los requisitos que permitan el otorgamiento de las ayudas, que no obren en poder de la Administración y que se determinen en la orden de convocatoria.

3.– Baldin eta laguntzen zenbatekoa 3.000 eurotik gorakoa bada, organo kudeatzaileak behar diren aldi guztietan automatikoki egiaztatuko du laguntzon eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela, haien baimen adierazia jaso beharrik gabe; hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartuaren, bigarren lerrokadaren 50.3 artikuluan xedatutakoa betez.

3.– En los supuestos en que la cuantía de las ayudas sea superior a 3.000 euros, la acreditación del cumplimiento de las obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social por parte de las personas solicitantes de las ayudas se verificará automáticamente tantas veces como sea necesario por el órgano gestor sin necesidad del consentimiento explícito de aquellas, en aplicación de lo dispuesto en el artículo 50.3, párrafo segundo del Texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado mediante Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

4. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa.

Artículo 4.– Cuantía de las ayudas.

Arau honek erregulatutako laguntzen bidez gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden pertsonei ordaindu egingo zaizkie dagokion deialdian zehaztutako aldian ordaindu behar izan dituzten zenbatekoak, betiere Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoa betetzearekin lotutako tratamendu farmakologikoei, produktu dietetikoei eta efektu eta osagarriei dagokienez (horrelakoak finantzaketa publikoaren xede badira).

Las ayudas reguladas por la presente norma consistirán en el abono a las personas beneficiarias en situación objetiva de enfermedad y necesidad, de las cantidades que hayan hecho efectivas durante el periodo que se señale en la correspondiente convocatoria, como consecuencia de su adherencia al tratamiento médico prescrito por el personal del Sistema Sanitario de Euskadi en relación con tratamientos farmacológicos, productos dietéticos y efectos y accesorios, sujetos a financiación pública.

5. artikulua.– Izapidetze elektronikoa.

Artículo 5.– Tramitación electrónica.

1.– Interesdunek prozedura honen izapide guztiak bitarteko elektronikoak erabiliz eskatu, kontsultatu eta egin ahal izango dituzte; hartarako, administrazioan onartutako sinadura elektronikoko sistemen bitartez identifikatuko dira.

1.– Las personas interesadas podrán solicitar, consultar y realizar todos los trámites de este procedimiento utilizando medios electrónicos, a fin de lo cual se identificarán a través de sistemas de firma electrónica admitida por la administración.

2.– Izapidetze elektronikoa honako hauen bidez dago erregulaturik: Zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoen bidez sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea; Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua; Informatika eta Telekomunikazioen zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpena, E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa -PLATEA- ezartzen duen dokumentua onartzen duena.

2.– La tramitación electrónica esta regulada por la Ley 11/2007, de 22 de junio, de acceso electrónico de los ciudadanos a los servicios públicos, el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica y la Resolución de 9 de febrero de 2006, de la Directora de Informática y Telecomunicaciones, aprobando el documento que establece la Plataforma Tecnológica para la E-Administración-PLATEA-.

3.– Eskabidearen ondorengo izapideak eta izapideen jarraipena bide elektronikoen bidez egin ahal izango dira, Eusko Jaurlaritzaren http://www.euskadi.net/misgestiones web-orriaren bidez, hain zuzen ere.

3.– Los trámites posteriores a la solicitud, así como el seguimiento de la tramitación, se podrán realizar por medios electrónicos a través de la sede electrónica de Gobierno Vasco: http://www.euskadi.net/misgestiones

6. artikulua.– Eskabideak eta agiriak aurkeztea.

Artículo 6.– Lugar de presentación de solicitudes y documentación.

1.– Laguntza hauen onuradun izan daitezkeen pertsonek aurkeztu behar dituzte eskabideak deialdi-aginduan adierazitako tokietan, moduan eta epean. Aurrez aurre edo bitarte elektronikoak erabiliz aurkez daitezke eskabideak.

1.– Las solicitudes deberán presentarse por cada una de las posibles personas beneficiarias de las presentes ayudas en los lugares, forma y plazo que se indiquen en la orden de convocatoria. Las solicitudes podrán presentarse tanto de forma presencial como por medios electrónicos.

2.– Eskatzaileek eurek hautatzen duten hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dute eskabidea, deialdi-aginduan eskatutako gainerako agiriekin batera. Eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, halaber, eskabidetik eratorritako ekintzetan, eta prozedura osoan ere bai, azaroaren 24ko 10/1982 Legearen, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoa dena, 6.1 artikuluan ezartzen den moduan.

2.– Las personas solicitantes podrán presentar la solicitud, junto con el resto de la documentación exigida en la orden de convocatoria, en el idioma oficial de su elección. Asimismo, en las actuaciones derivadas de la solicitud, y durante todo el procedimiento, se utilizará el idioma elegido por la persona solicitante, tal y como establecen el artículo 6.1 de la Ley 10/1982, de 24 de noviembre, Básica de Normalización de Uso del Euskera.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutakoaren, 50.6 artikulua betez, eskabideen eginbide normalizatuan honako betebehar hauek egiaztatuko dira erantzukizunpeko adierazpen baten bidez:

3.– En aplicación del artículo 50.6 del texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, mediante una declaración responsable se acreditarán en la instancia normalizada de solicitud las siguientes obligaciones:

a) Beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu ote zaizkion, helburu berarekin edo antzekoarekin, bai eta halakorik jaso den ere.

a) Si se ha solicitado y, en su caso, obtenido subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad, procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados.

b) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik bideratzeko dagoen edozein itzultze- edo zehapen-prozeduraren batean ez egotea edo amaitu izana.

b) No estar incurso o incursa o haber terminado cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que, habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

c) Zehapen administratiborik edo penalik ez edukitzea, laguntza edo diru-laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dionik, edo laguntza horiek jasotzen uzten ez dion legezko debekurik ez edukitzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea aplikatzeak ekarritakoak barne.

c) No hallarse sancionado o sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas o no estar incurso o incursa en alguna prohibición legal que le inhabilite para ello, incluidos los supuestos derivados de la aplicación de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

d) Benetakoak izan behar dute eskaeran eta harekin batera doazen agirietan jarritako datuek, eta eskatzaileak bete egin behar ditu laguntzen onuradun izateko betekizunak, indarreko legediak ezartzen dituen horiek, hain zuzen.

d) Que son ciertos los datos contenidos en la solicitud y documentación que le acompaña y que cumple con los requisitos establecidos en la normativa vigente para ser persona beneficiaria de estas ayudas.

4.– Eskabideen bitartez eskatzaileak baimena ere eman beharko du organo kudeatzaileak dagokion organismoaren aurrean automatikoki egiazta dezan onuraduna izatea eragiten duten baldintzak betetzen dituela zein laguntza bideratuko den gastua aldian-aldian egin duela.

4.– Las solicitudes incluirán la autorización de la persona solicitante para que el órgano gestor de las ayudas verifique automáticamente ante el organismo correspondiente tanto el cumplimiento de los requisitos que acrediten tanto su condición de persona beneficiaria como de la realización periódica del gasto al que va destinada la ayuda.

5.– Erantzukizunpeko adierazpen bati eransten zaion datu, azalpen edo dokumenturen bat zuzena ez bada, edo faltsua bada, edo haietako bat falta bada, prozedura eten egingo da horren berri jakin bezain laster, eta baliteke erantzukizunak ezartzea ere (penala, zibila edo administratiboa).

5.– La inexactitud, falsedad u omisión, de carácter esencial, en cualquier dato, manifestación o documento que se acompañe o incorpore a una declaración responsable, determinará la imposibilidad de continuar en el procedimiento desde el momento en que se tenga constancia de tales hechos, sin perjuicio de las responsabilidades penales, civiles o administrativas a que hubiera lugar.

6.– Halaber, horrelakorik gertatuz gero, interesdunak laguntza itzuli beharra xedatu ahal izango du gertaera hori adierazten duen Herri Administrazioaren ebazpenak, hori guztia kasuak kasu dagokion prozeduratik etor litezkeen zehatzeko neurrien ondorioz laguntza-eskaera berririk ezin dela izapidetu adierazteari kalterik egin gabe.

6.– Asimismo, la resolución de la Administración Pública que declare tales circunstancias podrá determinar la obligación de la persona interesada de reintegro de la ayuda si fuera el caso, todo ello sin perjuicio de declarar la imposibilidad de tramitar nuevas solicitudes de ayudas como consecuencia de las medidas de carácter sancionador que pudieran derivarse del procedimiento que en su caso corresponda.

7. artikulua.– Eskabidea zuzendu eta hobetzea.

Artículo 7.– Subsanación y mejora de la solicitud.

Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioak arau honetan ezarritako baldintza guztiak bete ezean, edo agiririk falta bada, eskatzaileari eskatuko zaio, hamar egun balioduneko epearen barruan hutsak zuzentzeko edo agindutako agiriak aurkezteko, eta hau ohartaraziko zaio: eskatutakoa egiten ez badu, eskabidea bertan behera utzi duela ulertuko dela. Dena den, Administrazioa behartuta dago eskabideen gainean ebazpen adierazi bat hartzera eta ebazpena jakinaraztera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 eta 42.1 artikuluetan xedatutakoa betez.

Si la solicitud y la documentación que debe aportarse no reuniera todos los requisitos establecidos en la presente norma, o su contenido resultare insuficiente, se requerirá a la o al solicitante para que en el plazo de 10 días hábiles complete la documentación o subsane las deficiencias, con indicación de que si no lo hiciere se le tendrá por desistido de su petición, estando obligada la Administración a dictar resolución expresa sobre esta solicitud, así como a notificarla, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 71.1 y 42.1 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y de Procedimiento Administrativo Común.

8. artikulua.– Ordaintzeko modua.

Artículo 8.– Forma de pago.

Onuraduntzat hartu eta laguntzen xede den gastua egin dela egiaztatutakoan, laguntzok gauzatu egingo dira deialdiaren aginduan zehaztutako aldien arabera.

Una vez que haya sido reconocida la condición de persona beneficiaria y comprobada la realización del gasto objeto de las ayudas, éstas se harán efectivas conforme a los periodos que se determinen en la orden de convocatoria.

9. artikulua.– Ebazpena, ebazteko epea, errekurtsoak eta publizitate-prozedura.

Artículo 9.– Resolución, plazo para resolver, recursos y procedimiento de publicidad.

1.– Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen zuzendariaren ebazpenaren bidez xedatuko da dekretu honetan ezarritako laguntzen onuraduntzat hartzea edota, hala badagokio, onuradun izaera ukatzea. Horren berri Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan emango da (www.euskadi.net/egoitza elektronikoa/iragarki-taula), bai eta dagokion deialdian xedatutako gainerako tokietan ere. Hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartuaren, 49.2 artikuluaren bigarren lerrokadan xedatutakoa betez. Ebazpen horiek argitaratu aurretik iragarri ahal izango ditu Osasun Sailak, interesdunek horren berri jaso dezaten.

1.– La concesión y, en su caso, la denegación de reconocimiento de la condición de persona beneficiaria de las ayudas previstas en este Decreto se realizará mediante resolución de la Directora de Salud Pública y Adicciones a propuesta del órgano gestor, y se notificará mediante su publicación en el tablón de anuncios de la sede electrónica de Gobierno Vasco www.euskadi.net/sede electrónica/tablón de anuncios, así como en los lugares que se establezcan en la correspondiente convocatoria. Todo ello, en aplicación de lo dispuesto en el artículo 49.2, párrafo segundo del texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado mediante Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre. El Departamento de Salud podrá anunciar previamente la publicación de las citadas resoluciones para conocimiento de las personas interesadas.

2.– Laguntzen onuraduntzat hartzeko eskabideak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, eskabidea izapidetzeko eskuduna den organoaren erregistroan sartzen denetik aurrera zenbatuta; epe hori amaitu ondoren, diru-laguntzen eskaera onartutzat joko da ebazpen adierazirik ezean; hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

2.– El plazo máximo para resolver y notificar las solicitudes de reconocimiento de la condición de persona beneficiaria de las ayudas será de seis meses desde la fecha en que la solicitud haya tenido entrada en el Registro del órgano competente para su tramitación, transcurrido el cual se entenderá concedida la petición de subvención si no recayera resolución expresa, a los efectos de lo establecido en el artículo 43 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

3.– Indarreko legediaren arabera egokiak diren errekurtsoak aurkeztu ahal izango dira emateko edo ukatzeko ebazpenaren aurka.

3.– Contra la resolución de concesión o denegación podrán interponerse los recursos pertinentes según la legislación vigente.

4.– Dekretu honetan xedatutako laguntzak onuradunei eman eta ordaindu aurretik, buruturik egon behar dira Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek antzeko laguntzak edo diru-laguntzak pertsona horiei itzularazteko edo haien zioz zehapenak ezartzeko oraindik izapidetze-fasean dauden prozedura guztiak.

4.– La concesión y, en su caso, el pago a las personas beneficiarias de las ayudas previstas en el presente Decreto quedarán condicionados a la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador que habiéndose iniciado en el marco de ayudas o subvenciones de la misma naturaleza concedidas por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi y sus organismos autónomos, se halle todavía en tramitación.

10. artikulua.– Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

Artículo 10.– Compatibilidad con otras subvenciones o ayudas.

1.– Dekretu honetan araututako diru-laguntzen esleipena bateragarria da administrazio berak edo beste batzuek edo erakunde publiko edo pribatuek jarduera bererako emandako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikoekin. Diru-laguntzen zenbatekoa, beste batzuekin batera emanez gero, ez da izango adierazitako moduan agindutako tratamendu farmakologikoa betetzeak ekarritako kostua baino handiagoa.

1.– La concesión de las subvenciones reguladas en este Decreto será compatible con la obtención de otras subvenciones, ayudas, ingresos o recursos económicos concedidos por la misma u otras Administraciones o entes públicos o privados que se destine a la financiación de la misma actividad. El importe de las subvenciones, en caso de concurrencia con otras no podrá superar el coste derivado de la adherencia al tratamiento farmacológico prescrito en los términos señalados.

2.– Lortutako laguntza guztien batuketa onuradunak agindutako tratamendua betetzeko ordaindutako zenbateko osoa baino handiagoa baldin bada, diru-laguntza txikiagoa emango da, gehiegizko zenbatekoa kenduta.

2.– En el caso de que el importe total de la suma de las diferentes ayudas y subvenciones obtenidas sea superior a la aportación económica realizada por el beneficiario para la adherencia al tratamiento prescrito, la subvención a conceder se reducirá en la cantidad correspondiente al exceso.

11. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 11.– Recursos económicos.

1.– Dekretu honetako xedea betetzera bideratutako baliabide ekonomikoek sorburu hau izango dute: Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan edota aurrekontu-izaerako lege-mailako arauetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituak. Aurrekontu-ekitaldian guztira emango diren laguntzen zenbatekoak ez du diru-izendapen hori gaindituko, edo, baldin eta, indarrean dauden legeen arabera, aurrekontuetan aldaketak onartzen badira, ez du zenbateko hori eguneratuta sortzen den emaitza gaindituko.

1.– Los recursos económicos destinados al cumplimiento del objeto del presente Decreto procederán de los correspondientes créditos presupuestarios establecidos al efecto en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, o en normas con rango de Ley de carácter presupuestario. El volumen total de las ayudas concesibles dentro de un ejercicio presupuestario no superará la citada consignación o la que resulte de su actualización, en el caso de que se aprueben modificaciones presupuestarias de conformidad con la legislación vigente.

Eguneratze hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko da Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez.

A dicha actualización se le dará publicidad por medio del Boletín Oficial del País Vasco mediante resolución del Viceconsejero de Salud.

2.– Laguntza ukatuko da berau egotzi behar den aurrekontuak ez badu kreditu egoki eta nahikorik nahi den xederako; horrelakoetan, bertan behera geldituko da dekretu honen eraginkortasuna laguntza berria emateari dagokionez. Horregatik guztiagatik, dekretu hau indarrean dagoen bitartean, baldin eta, ekitaldi ekonomiko batean, kontsignatuta dagoen kreditua amaitzen bada, hierarkia-mailan organo kudeatzailea baino gorago dagoenaren administrazio-ebazpena emango da berau jakinarazteko; haren bitartez kreditua amaitu dela adieraziko da, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartuaren, 51.5 artikuluan xedatutakoa betez.

2.– Se denegará la concesión de la ayuda en el caso de que el Presupuesto al que deba imputarse la misma carezca de crédito adecuado y suficiente para la finalidad pretendida, suspendiéndose la eficacia del presente Decreto y de sus normas de desarrollo en lo relativo a la concesión de nueva ayuda. Por todo ello, mientras se encuentre vigente el presente Decreto, si en un ejercicio económico se agota el crédito consignado, se emitirá, al objeto de dar publicidad a tal circunstancia, resolución administrativa del superior jerárquico del órgano gestor en la que se señalará la fecha en la que se ha producido el agotamiento del citado crédito, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 51.5 del texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado mediante Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

3.– Aurrekontu-ekitaldi batean horren aurrekontu-kredituekin erantzun ezin diren eskabideak badaude, hurrengo ekitaldikoetara egotzi ahal izango dira, eskabidea berriro aurkezteko beharrik gabe, betiere aipatutako egoera horiek dekretu honetan laguntza eskuratzeko ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Nolanahi ere, baliabiderik ezagatik eskabidea ukatu bada, eskabide berria aurkeztu beharko da.

3.– Si en un ejercicio presupuestario hubiere solicitudes de ayudas relativas a situaciones subvencionables que no puedan ser atendidas con los créditos presupuestarios del mismo, podrán imputarse a los del ejercicio posterior, sin necesidad de volver a presentar la solicitud, siempre que las citadas situaciones cumplan con los requisitos establecidos en el presente Decreto para la obtención de la ayuda. En todo caso, si se hubiese denegado la solicitud de la ayuda por falta de recursos será necesaria la presentación de una nueva solicitud.

12. artikulua.– Ikuskapena eta kontrola.

Artículo 12.– Inspección y control.

Osasun Sailak Dekretu honen bidez lortu nahi diren helburuak beteko direla bermatzeko beharrezko diren ikuskaritza- eta kontrol-jarduerak egin ahal izango ditu.

El Departamento de Salud podrá realizar las acciones de inspección y control necesarias para garantizar el cumplimiento de las finalidades perseguidas por este Decreto.

13. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.

Artículo 13.– Obligaciones de las personas beneficiarias.

1.– EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50.2 artikuluak zehaztutako betebeharren kalterik gabe, eta agindu honetan azaldutako beka-modalitate bakoitzean berariaz adierazitakoen kalterik gabe, onuradunek honako betebehar hauek izango dituzte:

Sin perjuicio de las obligaciones señaladas en el artículo 50.2 del texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, que en su caso resulten aplicables, las personas beneficiarias de las ayudas quedan obligadas a:

a) Diru-laguntza jasotako egoeraren xedea edo izaera asko aldatzen duen edozein gorabeheraren berri ematea, bai eta Osasun Sailari laguntzea ere, jarduera horien egiaztapen-, inspekzio-, jarraipen- eta kontrol-prozeduretan.

a) Comunicar cualquier eventualidad que altere sustancialmente el objeto o naturaleza de la situación subvencionada, así como a colaborar con el Departamento de Salud en los procedimientos de comprobación, inspección, seguimiento y control de dichas actividades.

b) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia ematea, laguntzen xede direnen fiskalizaziorako.

b) Facilitar cuanta información le sea requerida por la Oficina de Control Económico y el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, en el ejercicio de sus funciones de fiscalización del destino de las ayudas.

14. artikulua.– Itzulketak eta ez-betetzeak.

Artículo 14.– Reintegros e incumplimientos.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutakoaren, 53.1 artikuluan ezarritako kasuetako batean egonez gero laguntzaren onuraduna, edo dekretu honetan eta aplika daitezkeen arauetan eta diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak bete ezean, dagokion ebazpenaren bidez hau adieraziko da: ordaintzeko dauden kopuruak jasotzeko eskubidea galdu egin duela onuradunak, eta hala badagokio, ordura arte jasotako diru-kopuruak eta diru-laguntza ordaintzen denetik aurrera sortutako legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira itzuli beharko dituela, bidezko beste akzio batzuk eragotzi gabe.

1.– En el supuesto de que las personas beneficiarias de la ayuda incurriesen en alguno de los supuestos del artículo 53.1 del texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco aprobado mediante Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, o incumpliesen cualquiera de las condiciones establecidas en el presente Decreto y demás normas aplicables, así como en la Resolución de concesión, se declarará, mediante la correspondiente Resolución, la pérdida del derecho a la percepción de las cantidades pendientes y, en su caso, la obligación de reintegrar a la Tesorería General del País Vasco las cantidades percibidas más los intereses legales que correspondan desde el momento del pago de la ayuda.

2.– Aurrekoak ez du eragotziko egokiak diren gainontzeko ekintzak egitea, guztia abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoari jarraituta. Dekretu horrek, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen berme eta itzulketei buruzko araubide orokorra arautzen du, eta bertan, diru-laguntzen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileen betekizunak, araubidea eta betebeharrak ezartzen dira. Diru-kopuru horiek sarrera publikotzat hartuko dira, dagozkien legezko ondorioetarako, eta erantzukizunen erregimena hauxe izango da: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutakoaren, 64. artikuluan ezarritakoa.

2.– Lo anterior no obstará al ejercicio de las demás acciones que procedan, de conformidad con lo establecido en el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros de las subvenciones con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del Euskadi y se establecen los requisitos, régimen y obligaciones de las Entidades Colaboradoras que participan en su gestión. Las referidas cantidades tendrán consideración de ingresos públicos a los efectos legales pertinentes, siendo el régimen de responsabilidades el previsto en el artículo 64 del texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado mediante Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre.

15. artikulua.– Datuak babestea.

Artículo 15.– Protección de datos.

1.– Dekretu honetan aurreikusitako diru-laguntzak eskatzean ematen diren datuak xede horretarako sortzen den fitxategi berezian sartuko dira, eta Osasun eta Kontsumoko Sailburuaren 2011ko abenduaren 22ko Aginduan erantsiko da; agindu horren bitartez arautzen dira Osasun Sailaren eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren izaera pertsonaleko datuen fitxategiak, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesten dituen 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraikiz.

1.– Los datos que se aporten al solicitar las subvenciones previstas en este Decreto serán incorporados al fichero automatizado específico que a tal efecto se cree y que se incorporará en la Orden de 22 de diciembre de 2011, del Consejero de Sanidad y Consumo, por la que se regulan los ficheros de datos de carácter personal del Departamento de Sanidad y Consumo y de Kontsumobide-Instituto Vasco de Consumo, sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.

2.– Aurreko lerrokadan adierazitako fitxategiko datuak ezin zaizkie hirugarrenei edo beste erakundeei utzi, eta Osasun Sailak erakunde eskatzaileen laguntzak kudeatzeko baino ez ditu erabiliko.

2.– El uso del fichero señalado en el párrafo anterior, cuyos datos no serán objeto de cesión a terceras personas u organizaciones, se circunscribe al uso exclusivo de la gestión de las ayudas a las personas solicitantes por parte del Departamento de Salud.

3.– Nahi izanez gero, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta haiei aurka egiteko eskubideak erabil ditzake nahi duenak, legean xedatutakoarekin bat etorriz; horretarako, idazki bat igorri beharko dio Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Mendekotasunen Zuzendaritzari.

3.– Quienes lo deseen, pueden ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Salud Pública y Adicciones del Departamento de Salud.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL PRIMERA

Arau honetan erregulatutako laguntzen onuraduntzat hartutako pertsonek, 3.1 artikuluaren a), b), c) eta d) paragrafoetan jasotako definizioetan jasota daudenean, laguntzak eskatu ahal izango dituzte Estatuko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoagatik, finantzaketa publikoa izan dezakeenagatik, benetan ordaintzen dituzten zenbatekoei dagokienez.

Las personas que hayan sido reconocidas como beneficiarias de las ayudas reguladas por la presente norma y que estén incluidas en las definiciones contenidas en los apartados a), b), c) y d) del artículo 3.1 también podrán solicitar las ayudas respecto a las cantidades que abonen efectivamente por tratamiento médico sujeto a financiación pública prescrito por personal del Sistema Nacional de Salud.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL SEGUNDA

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatutako pertsonak izan ahalko dira laguntza horien onuradun, baldin eta MUFACE, MUGEJU edo ISFASek kudeatutako Gizarte Segurantzako araubide berezien titularrak badira eta 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten pentsiodunak badira, betiere horien bermatzailea Estatuko Osasun Sistema bada.

1.– Podrán ser beneficiarias de estas ayudas conforme a las condiciones establecidas en el presente Decreto, aquellas personas empadronadas en la Comunidad Autónoma del País Vasco que ostenten la condición de titulares de los regímenes especiales de la Seguridad Social gestionados por MUFACE, MUGEJU o ISFAS y sean pensionistas con unos ingresos inferiores a 18.000 euros y cuyo garante sea el Sistema Nacional de Salud.

2.– Halaber, aurreko lerrokadan azaldutako pertsonak izan ahalko dira laguntzen onuradun, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan erroldaturik jarraitzen badute.

2.– Asimismo, podrán ser personas beneficiarias de estas ayudas los beneficiarios de las personas descritas en el párrafo anterior siempre que mantengan su empadronamiento en el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Laguntzek ondorioak izango dituzte 2013ko uztailaren 1etik aurrera.

Se extienden los efectos de la aplicación de las presentes ayudas desde el 1 de julio de 2013.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Ordezko araubidea.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Régimen supletorio.

Dekretu honetan laguntza publikoen araubidearekin lotuta aurreikusi gabeko alderdiei dagokienez EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutakoa, hartuko da kontuan, eta administrazio-prozesuarekin lotuta, 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

En todo lo no previsto en este Decreto, en relación con el régimen de ayudas de carácter público, será de aplicación del texto refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado mediante Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, y en relación con el procedimiento administrativo, la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Erregelamenduz garatzea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Desarrollo reglamentario.

Osasuneko sailburuak izango du honako dekretu hau garatzeko eta gauzatzeko beharrezko diren xedapen guztiak emateko ahalmena.

Se faculta al Consejero de Salud para adoptar las disposiciones necesarias para el desarrollo y ejecución del presente Decreto.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2013ko azaroaren 19an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 19 de noviembre de 2013.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

El Consejero de Salud,

JON DARPÓN SIERRA.


Análisis documental

Euskadi, bien común