Sede electrónica

Acceso a la página de inicio del Gobierno Vasco

Euskadi.net

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

167. zk., 2013ko irailaren 3a, asteartea

N.º 167, martes 3 de septiembre de 2013


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO Y COMPETITIVIDAD
3814
3814

AGINDUA, 2013ko uztailaren 31koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzko maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuan ezarritako 2013. urteko laguntzetarako dei egiten duena.

ORDEN de 31 de julio de 2013, de la Consejera de Desarrollo Económico y Competitividad, por la que se convocan, para el año 2013, las ayudas para la mejora del bienestar de los animales en las explotaciones ganaderas de vacuno de leche establecidas en el Decreto 100/2012, de 29 de mayo.

2012ko ekainaren 25ean, Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzko maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretua argitaratu zen. Dekretu honen bidez, esnetarako behien abeltzaintza-ustiategiei lagundu nahi zaie. Laguntza horiek jaso ahal izateko, abereen ongizatea hobetzeko neurriak hartu beharko dituzte, eta neurriok arlo honetan dagoeneko nahitaezkoak direnak baino eskakizun handiagoak izan beharko dituzte.

Con fecha 25 de junio de 2012 se publicó el Decreto 100/2012, de 29 de mayo, de ayudas para la mejora del bienestar de los animales en explotaciones ganaderas de vacuno de leche en la Comunidad Autónoma de Euskadi. Esta norma tiene la finalidad de apoyar a las explotaciones ganaderas de vacuno de leche que apliquen medidas para la mejora del bienestar de los animales que implican mayores exigencias que los requisitos que ya son obligatorias en este ámbito.

Agindu honen bidez, 2013. urterako laguntzetarako deia egin nahi da, maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuaren 6. artikuluarekin bat etorriz. Artikulu horren arabera, nekazaritza eta abeltzaintza arloetan eskumena duen saileko pertsona titularrak egingo duen agindu baten bidez, dekretu honetan jasotako laguntzen deialdia egingo du, eta hala, eskabideak aurkezteko epea zabalduko da. Laguntza horiek jasotzeko gutxienez 5 urteko kontratua sinatu behar denez, bereizketa egiten da laguntza lehenengo aldiz eskatu dutenen eta konpromisoa sinatu aurreko ekitaldietan eskatu dutenen artean.

La presente Orden tiene por objeto convocar estas ayudas para el ejercicio 2013 de conformidad con lo dispuesto en el artículo 6 del Decreto 100/2012, de 29 de mayo, que dispone que mediante Orden de la persona titular del Departamento competente en materia de agricultura y ganadería se convocarán las ayudas previstas en este Decreto en la que se abrirá el plazo de presentación de solicitudes. Dado que para acogerse a estas ayudas es preciso suscribir un contrato por un periodo mínimo de 5 años, se distingue entre aquellos solicitantes que solicitan la ayuda por primera vez y los que lo hacen en ejercicios posteriores al de la suscripción del compromiso.

Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuen Araubideari buruz indarrean dauden lege xedapenen Testu Bategina onetsi duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuak eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko Aurrekontu Orokorrak onetsi dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legeak bide ematen dute aurtengo laguntzen deialdia egiteko.

Por otra parte, el Decreto Legislativo 1/1994, de 27 de septiembre, por el que se aprueba el Texto Refundido de las disposiciones legales vigentes sobre el Régimen Presupuestario de Euskadi y la Ley 6/2011, de 23 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2012, permiten realizar la convocatoria de las ayudas correspondientes a este año.

Hori dela eta, honako hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

Lehenengoa.– Deialdia.

Primero.– Convocatoria.

Agindu honen bidez, esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzko maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuan ezarritako laguntzetarako dei egiten da, 2013. urteari begira.

Mediante esta Orden se convocan para el año 2013, las ayudas para la mejora del bienestar de los animal s en las explotaciones ganaderas de vacuno de leche establecidas en el Decreto 100/2012, de 29 de mayo.

Bigarrena.– Eskabideak aurkeztea.

Segundo.– Presentación de solicitudes.

Laguntza-eskabideak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari bidali behar zaizkio. Nekazaritzako Eskualdeetako Bulegoetan edo Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko bulegoetan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) aurkez daitezke, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako beste edozein tokitan, agindu honetako eranskinetan dauden eskabide-ereduekin bat etorriz. Eredu edo inprimaki horiek Nekazaritzako Eskualdeetako Bulegoetan eta www.nasdap.ejgv.euskadi.net web-orrian daude eskura.

Las solicitudes para acceder a estas ayudas estarán dirigidas al Director de Agricultura y Ganadería del Gobierno Vasco y se presentarán bien en las Oficinas Comarcales Agrarias, bien en las dependencias del Departamento de Desarrollo Económico y Competitividad sitas en la calle Donostia-San Sebastián n.º1 de Vitoria-Gasteiz, o bien en cualquiera de los lugares previstos en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, conforme a los modelos de solicitud que figuran en los anexos de la presente Orden. Estos modelos o impresos se hallan disponibles tanto en las Oficinas Comarcales Agrarias como en la página web www.nasdap.ejgv.euskadi.net

Hirugarrena.– Eskabideak aurkezteko epea.

Tercero.– Plazo de presentación.

Laguntzak jasotzeko eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa egongo da, agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

El plazo de presentación de solicitudes será de un mes a contar desde el día siguiente al de la publicación de la presente Orden.

Laugarrena.– Dokumentazioa.

Cuarto.– Documentación.

1.– Laguntzak aurreneko aldiz eskatzen dituztenek agindu honetako II. eranskineko ereduaren arabera aurkeztu beharko dute eskabidea, dokumentazio honekin batera:

1.– Quienes soliciten por primera vez acogerse a estas ayudas deberán presentar la solicitud conforme al modelo que figura en el anexo II de la presente Orden y acompañar la siguiente documentación:

● Erreferentzia kopuruaren titularraren NAN. Ustiategi asoziatiboa bada, erakundearen IFKaren kopia.

● DNI del titular de la cantidad de referencia. En caso de explotaciones asociativas, CIF de la entidad.

● Nekazaritza-ustiategiaren txartel-zenbakia.

● Numero de tarjeta de explotación agraria.

● Programa hau kudeatzen duen organoak automatikoki egiaztatuko du Gizarte Segurantzarekiko kotizazio-betebeharrak betetzen diren eta dagokion foru-ogasunari ordaindu beharreko zergak egunean dauden.

● El cumplimiento de las obligaciones de cotización a la Seguridad Social y de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias con la correspondiente Hacienda Foral que se verificará automáticamente por el órgano gestor de este programa.

● Nekazaritza-politika bateratuaren (NPB) zuzeneko laguntzak eskatzeko epea amaitzean ustiategian dauden abereen errolda. Ustiategia errendimendua kontrolatzeko programa bati atxikita egonez gero, atxikipenaren egiaztagiria, programa hori kudeatzen duen erakundeak emandakoa. Laguntza horiek kudeatzen dituzten administratzaileek eman ahalko dituzte datu horiek, baldin eta haien esku badaude.

● Censo ganadero a la fecha en que finaliza el plazo de presentación de solicitudes de las ayudas directas de Política Agraria Común (PAC) con inclusión, en su caso, de certificado emitido por la asociación correspondiente que acredite que la explotación esté adscrita a un programa de control de rendimientos. Estos datos podrán ser aportados por las administraciones que participan en la gestión de estas ayudas en caso de que obren en su poder.

● Erantzukizunpeko adierazpena, hau guztia adierazteko: eskabidean jasotako informazioa egiazkoa dela; bestelako administrazio edo entitate publiko eta pribatuetatik helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak jaso dituela, edo ez; ez dagoela lehen jasotako laguntzaren bat itzultzeko prozedura baten edo zigortzeko prozedura baten eraginpean edo prozedura hori amaitu dela; ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzea galarazten dion administrazio edo zigor arloko zigorrik eta legezko debekurik; aurkeztutako agiri guztiak egiazkoak direla.

● Declaración responsable respecto de la veracidad de todas las comunicaciones efectuadas relativa a la solicitud; la obtención de subvenciones, ayudas, ingresos u otros recursos para la misma finalidad procedentes de cualesquiera administraciones o entes tanto públicos como privados; la acreditación de no estar incurso o de la terminación de cualquier procedimiento de reintegro o sancionador; la acreditación de las circunstancia de no hallarse la persona o entidad solicitante sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de ayudas o subvenciones públicas, o incursas en alguna prohibición legal que inhabilite para ello; de la veracidad de todos los documentos presentados.

● Halaber, zer neurrirentzako laguntza eskatzen den, neurri horietako bakoitzaren dokumentazio espezifikoa aurkeztu beharko da. Maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuaren I. eranskinean esaten da zer dokumentazio dagokion neurri bakoitzari.

● Asimismo y en función de las medidas por la que se solicite la ayuda deberá presentar la documentación especifica relativa a cada una de dichas medidas que se contiene en el anexo I al Decreto 100/2012 de 29 de mayo.

2.– Laguntzak aurreko ekitaldietan ere eskatu eta dagokion konpromisoa sinatu dutenek urteko ordainketa-eskabidea aurkeztu beharko dute, agindu honetako III. eranskineko ereduaren arabera, dokumentazio honekin batera:

2.– Quienes ya se acogieron a estas ayudas en los ejercicios anteriores y suscribieron el correspondiente compromiso, deberán presentar una solicitud anual de pago conforme al modelo que figura en el anexo III de la presente Orden y acompañar la siguiente documentación:

● Hartutako konpromisoak betetzen dituela eta hori egiaztatzeko kontrolak egiten dituela dioen zinpeko adierazpena.

● Declaración jurada de haber cumplido los compromisos adquiridos y de someterse a los controles que se sigan para comprobarlo.

● Nekazaritza-politika bateratuaren (NPB) zuzeneko laguntzak eskatzeko epea amaitzean ustiategian dauden abereen errolda. Ustiategia errendimendua kontrolatzeko programa bati atxikita egonez gero, atxikipenaren egiaztagiria, programa hori kudeatzen duen erakundeak emandakoa. Laguntza horiek kudeatzen dituzten administratzaileek eman ahalko dituzte datu horiek, baldin eta haien esku badaude.

● Censo ganadero a la fecha en que finaliza el plazo de presentación de solicitudes de ayudas directas de la PAC con inclusión, en su caso, de certificado emitido por la asociación correspondiente que acredite que la explotación esté adscrita a un programa de control de rendimientos. Estos datos podrán ser aportados por las administraciones que participan en la gestión de estas ayudas en caso de que obren en su poder.

● Laguntza lehenengo aldiz eskatzean egindako adierazpenetan eta aurkeztutako agirietan egon diren aldaketak, halakorik egon bada.

● En su caso, relación de modificaciones sobrevenidas respecto de las declaraciones realizadas o la documentación presentada cuando se solicitó ayuda por primera vez.

Bosgarrena.– Diru-laguntzen zenbateko osoa.

Quinto.– Volumen total de las ayudas.

Agindu honen arabera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura 2013ko ekitaldian eman beharreko laguntzen gehieneko zenbatekoa, guztira, 400.000 euro da.

El volumen total máximo de las ayudas a conceder en virtud de la presente Orden para el ejercicio 2013 con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco ascenderá a la cantidad de 400.000 euros.

Seigarrena.– Errekurtsoak.

Sexto.– Recursos.

Agindu honek bukaera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.

Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán los interesados interponer recurso de reposición ante la Consejera de Desarrollo Económico y Competitividad en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente al de su publicación, o bien recurso contencioso administrativo en el plazo de dos meses desde el día siguiente al de su publicación.

Zazpigarrena.– Ondorioak.

Séptimo.– Efectos.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindu hau.

La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 31.

Vitoria-Gasteiz, a 31 de julio de 2013.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

La Consejera de Desarrollo Económico y Competitividad,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común