Sede electrónica

Acceso a la página de inicio del Gobierno Vasco

Euskadi.net

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

129. zk., 2013ko uztailaren 8a, astelehena

N.º 129, lunes 8 de julio de 2013


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

LEHENDAKARITZA
LEHENDAKARITZA
3087
3087

360/2013 DEKRETUA, ekainaren 11koa, Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearena.

DECRETO 360/2013, de 11 de junio, de la Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea sortzeari buruzko otsailaren 5eko 2/1988 Legearen esparruan, Begira / Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitza sortu zuen apirilaren 27ko 78/1998 Dekretua eman zen, publizitatearen eremuan emakumeen eta gizonen berdintasun –benetakoa eta eraginkorra– lortzeko xedez.

En el marco de la Ley 2/1988, de 5 de febrero, sobre creación de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, se dictó el Decreto 78/1998, de 27 de abril, por el que se creó la Comisión Asesora de Publicidad no Sexista / Begira / Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitza, con el objetivo de la consecución de la igualdad real y efectiva de mujeres y hombres en el ámbito de la publicidad.

Gero, beste lege-xedapen batzuek arautu dute gaia, hala nola, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak, zeinak berdintasunaren oinarrizko alderdiak arautu baitzituen titulartasun publiko eta pribatuko gizarte-komunikabideentzat, bai eta legearen arabera diskriminatzailea den publizitatearen ez-zilegitasuna ere. Bestalde, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundea sortu zuen, aholkularitza eta laguntza emateko arlo pribatuan sexuaren zioz gertatutako bereizkeria-egoeretan, komunikazio eta publizitatearen eremuetan gertatutakoak barne direla. Defentsa Erakundearen egitekoak, egun, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari izendatu zaizkio otsailaren 16ko 3/2012 Legearen bitartez. Otsailaren 18ko 4/2005 Legean beren-beregi arautu dira komunikabideak eta publizitatea, eta Eusko Jaurlaritzaren baitan, publizitatea kontrolatzeko organo bat egotea ere beren-beregi aurreikusita dago. Organo hori komunikabideen eta publizitate-euskarrien bitartez hedatzen den publizitatearen inguruan aholku emateaz eta publizitatea aztertzeaz arduratuko da, sexuan oinarritzen den pertsonen bereizkeria-mota oro erauzteko; halaber, komunikabide publikoek zabaldutako edukiek kode etikoak izan ditzaten zainduko du.

Posteriormente, nuevas disposiciones legales han regulado la materia como la Ley Orgánica 3/2007, de 22 de marzo, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres que ha regulado con carácter básico la igualdad en los medios de comunicación social de titularidad pública y privada, así como la ilicitud de la publicidad discriminatoria según la ley. A su vez, la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad de mujeres y hombres, creó la Defensoría para la igualdad de mujeres y hombres para prestar asistencia y asesoramiento ante situaciones de discriminación por razón de sexo en el ámbito privado, entre las que se encuentran las relativas a la comunicación y publicidad, y cuyas funciones, actualmente, se han asignado a Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer a través de la Ley 3/2012, de 16 de febrero. La Ley 4/2005, de 18 de febrero, ha regulado expresamente los medios de comunicación y la publicidad, y la previsión específica en el seno del Gobierno Vasco de un órgano de control de la publicidad encargado de asesorar y analizar la publicidad que se transmite a través de los medios de comunicación y de los soportes publicitarios al uso, a fin de erradicar todo tipo de discriminación de las personas por razón del sexo; asimismo, este órgano velará por la existencia de códigos éticos referentes a los contenidos emitidos por los medios de comunicación públicos.

Beraz, indarrean den legedia kontuan hartuta, une honetan beharrezkoa da, apirilaren 27ko 78/1998 Dekretua indargabeturik, urte horretan sortutako organoa berriz arautzea, lege-esparru berrira egokitzeko, eta organoak araudi erregulatzailearekin bat datozen izendapena eta eskurantzak izan ditzan, hain zuzen ere. Araudi horrek emandako izaeraren arabera, organo espezializatua izango da, komunikabideetan publizitate-euskarriak eta publizitatea eta komunikabide publiko eta pribatuetako edukiak aztertzeaz eta aholkuak emateaz arduratuko dena.

Por tanto, considerando la legislación vigente en el momento actual es necesario, derogando el Decreto 78/1998, de 27 de abril, proceder a una nueva regulación del órgano en su día creado que se adecue al nuevo marco legal, dándole una denominación y unas atribuciones acordes con la normativa reguladora que le atribuye el carácter de órgano especializado encargado de asesorar y analizar la publicidad y los soportes publicitarios en los medios de comunicación, y los contenidos de los medios de comunicación públicos y privados.

Otsailaren 18ko 4/2005 Legearen manuz, Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeak publizitatera –euskarria edozein izanik ere– eta titulartasun publiko eta pribatuko gizarte-komunikabideetara hedatu du bere jarduera-eremua; Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari atxikiriko kide anitzeko organoaren izaera juridikoari eutsi dio: aholku-organoa da, Euskal Autonomia Erkidegoan komunikabideen eta publizitate-euskarrien bitartez hedatzen diren publizitatea eta programa-edukiak aztertzeaz arduratuko da, eta publizitate eta komunikazioaren eremuetan sexuaren ziozko bereizkeria mota oro erauztea izango du helburu.

Por mandato de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, la Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira, extiende su ámbito de actuación a la publicidad, sea cual sea su soporte, y a los medios de comunicación social de titularidad pública y privada, y mantiene su naturaleza jurídica de órgano colegiado adscrito a Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, de carácter consultivo para el análisis de los contenidos programáticos y de la publicidad emitida en los medios de comunicación y a través de los soportes publicitarios al uso de la Comunidad Autónoma de Euskadi a fin de erradicar todo tipo de discriminación de las personas por razón de sexo en los ámbitos de la publicidad y la comunicación.

Ondorioz, lehendakariak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenarekin bat, eta nahitaezko izapide guztiak bete direla, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko ekainaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

En su virtud, a propuesta del Lehendakari, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora de Euskadi y el cumplimiento de otros trámites preceptivos, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 11 de junio de 2013,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen xedea da Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen egitekoak, osaera eta funtzionamendua arautzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 27. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Es objeto del presente Decreto la creación, regulación de las funciones, composición y régimen de funcionamiento de la Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira, de conformidad con lo establecido en el artículo 27 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

2. artikulua.– Izaera.

Artículo 2.– Naturaleza.

Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordea aholkuak emateko eta elkargune izateko organoa da: Euskal Autonomia Erkidegoan komunikabideen eta publizitate-euskarrien bitartez hedatzen den publizitatea aztertuko du eta aholkuak emango ditu, publizitate eta komunikazioaren eremuetan sexuaren ziozko bereizkeria mota oro erauzteko. Komunikabide publikoetako edukiei buruzko kode etikoak egon daitezen arduratuko da, eta horretaz gainera, komunikabide pribatuekin akordioak egitea sustatuko du, komunikazioa berdintasunaren printzipiora egokitzen lagun dezaten.

La Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira es un órgano de carácter consultivo y de encuentro, dedicado al asesoramiento y análisis de la publicidad que se emite a través de los medios de comunicación y de los soportes publicitarios al uso radicados en la Comunidad Autónoma de Euskadi, a fin de erradicar todo tipo de discriminación de las personas por razón del sexo en los ámbitos de la publicidad y la comunicación. Asimismo, velará por la existencia de códigos éticos referentes a los contenidos emitidos por los medios de comunicación públicos, además de impulsar acuerdos con los medios de comunicación privados que contribuyan a la adecuación de la comunicación al principio de igualdad.

3. artikulua.– Jarduera-eremuak.

Artículo 3.– Ámbitos de actuación.

1.– Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen jarduera-eremua publizitatea –euskarria edozein delarik ere– eta komunikazioa dira, nola titulartasun publikoak hala pribatukoak.

1.– Los ámbitos de actuación de la Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira son la publicidad, cualquiera que sea su soporte, y la comunicación, sea un medio de comunicación de titularidad pública o privada.

2.– Publizitatea eta komunikazioaren eremuetako jarduerei dagokienez, honako hauek hartuko dira kontuan: Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten pertsona fisikoek eta juridikoek egindakoak; egoitza autonomia erkidego horretan duten pertsonen edo erakundeen komunikabideen eta/edo publizitate-euskarrien bidez ematen direnak, edo beste eremu bateko komunikabideek Euskadin dituzten ordezkaritzaren bitartez zabaltzen direnak. Gizarte-komunikabideen jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremua gainditzen badu, Batzordeak lurraldearen arabera eskudun diren erakundeetara bideratuko du gaia.

2.– Las actuaciones de los ámbitos de la publicidad y la comunicación se referirán respecto de personas físicas y jurídicas que las hayan realizado y que tengan su domicilio en la Comunidad Autónoma de Euskadi y/o que se difunda a través de soportes publicitarios y/o medios de comunicación de personas o entidades cuyo domicilio esté ubicado en esta Comunidad Autónoma, o a través de las delegaciones que medios de otro ámbito tengan en Euskadi. En el caso de que se trate de medios de comunicación social cuya actividad exceda del ámbito competencial de la Comunidad Autónoma de Euskadi, la Comisión remitirá el asunto a los organismos territorialmente competentes.

4. artikulua.– Helburuak.

Artículo 4.– Objetivos.

1.– Publizitatearen eremuan, Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeak helburu hauek izango ditu:

1.– En el ámbito de la publicidad, la Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira tendrá los siguientes objetivos:

a) Publizitatea emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipiora egokitu dadin sustatzea, eta publizitatean sexuaren ziozko bereizkeria eta desberdintasun mota oro ekiditeaz arduratzea.

a) Promover la adecuación de la publicidad al principio de igualdad de mujeres y hombres, velando por evitar cualquier forma de desigualdad y discriminación por razón de sexo en la publicidad.

b) Komunikabideetan eta publizitate-euskarrietan publizitate-iragarkiak egin, igorri eta hedatzerakoan, pertsonek –sexu batekoak edo bestekoak izateagatik– giza duintasun txikiagoa edo handiagoa dutela eta objektu sexual soilak direla adieraz ez dadin sustatzea, eta horietan emakumeenganako indarkeria justifikatu, hutsaldu edo horretara bultzatzen duen iragarkirik egon ez dadin bermatzea.

b) Promover que en la realización, emisión y exhibición de anuncios publicitarios, tanto en medios de comunicación como en soportes publicitarios, no se presente a las personas como inferiores o superiores en dignidad humana, ni en ellos se justifique, banalice o incite a la violencia contra las mujeres.

c) Erakundeen arteko lankidetza-mekanismoen bidez, Autonomia Erkidegoaren titulartasun publikoko komunikabideetan sarbidea ematea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakundearteko Batzordeak –emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko eta desberdintasuna ezabatzeko– sustatzen dituen kanpaina instituzionalen publizitate-espazioei, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzko abenduaren 23ko 6/2010 Legearen arabera.

c) Impulsar que mediante los mecanismos oportunos de colaboración institucional se realice en los medios de comunicación de titularidad pública de la Comunidad Autónoma el acceso de espacios publicitarios de las campañas institucionales que promueva la Comisión Interinstitucional para la Igualdad de Mujeres y Hombres con el objetivo de eliminar desigualdades y promover la igualdad de mujeres y hombres, en los términos de la Ley 6/2010, de 23 de diciembre, de Publicidad y Comunicación Institucional de Euskadi.

d) Euskal administrazio publikoek, horien erakunde autonomoek eta haien mendeko edo haiei atxikiriko gainerako erakunde publikoek aurreko puntuan aipatutako kanpainak egiten dituztenean, kanpaina horiek hedatzeaz arduratzea, eta horretarako, publizitaterako diren barruko nahiz kanpoko espazio edo lekuak lagatzea, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzko abenduaren 23ko 6/2010 Legearen arabera.

d) Impulsar la difusión de las campañas referidas en el punto anterior por parte de las administraciones públicas vascas, organismos autónomos y demás entidades públicas dependientes o vinculados a aquéllas, mediante la cesión de sus espacios o lugares tanto interiores como exteriores destinados a publicidad, en los términos de la Ley 6/2010, de 23 de diciembre, de Publicidad y Comunicación Institucional de Euskadi.

e) Publizitate sexistaren gainean egindako kexak jasotzea eta aztertzea, eta, hala badagokio, komunikabidearen edo publizitate-enpresaren aurka ekitea edo jarduera zehapen-ahalmena duten organoetara bideratzea.

e) Recibir y estudiar quejas sobre publicidad con carácter sexista para, en su caso, actuar frente al medio de comunicación o empresa publicitaria o canalizar la actuación hacia los órganos con competencia sancionadora.

f) Publizitate sexistaren alorrean ofizioz jardutea, –hala badagokio– komunikabidearen edo publizitate-enpresaren aurka ekiteko edo jarduera zehapen-eskumena duten organoetara bideratzeko.

f) Actuar de oficio en materia de publicidad con carácter sexista para, en su caso, actuar frente al medio de comunicación o empresa publicitaria o canalizar la actuación hacia los órganos con competencia sancionadora.

2.– Komunikazioaren eremuan, Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeak helburu hauek izango ditu:

2.– En el ámbito de la comunicación, la Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira tendrá los siguientes objetivos:

a) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa errespetatu, ezagutu eta heda dadin sustatzea, eta komunikabidetan edozein motatako desberdintasun eta bereizkeriarik ez agertzeaz arduratzea.

a) Promover el respeto, el conocimiento y la difusión del principio de igualdad de mujeres y hombres, velando por evitar cualquier forma de desigualdad y discriminación por razón de sexo en los medios de comunicación.

b) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa transmititzeari buruz, kode etikoak egoteaz eta horiek titulartasun publikoko komunikabideek aplika ditzaten arduratzea.

b) Velar por la existencia y aplicación de los códigos éticos por parte de los medios de comunicación de titularidad pública sobre la transmisión del principio de igualdad de mujeres y hombres.

c) Titularitate pribatuko komunikabideek autoerregulazio-akordioak har ditzaten sustatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko legedia betetzen laguntzeko eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa transmititzeko, horietan garatzen diren salmenta eta publizitate jarduerak barne direla.

c) Promover la adopción por parte de los medios de comunicación de titularidad privada de acuerdos de autorregulación que contribuyan al cumplimiento de la legislación en materia de igualdad de hombres y mujeres y tendentes a la transmisión del principio de igualdad de mujeres y hombres, incluyendo las actividades de venta y publicidad que en ellos se desarrollen.

d) Jarduerak egiteko eskumen-eremua Euskal Autonomia Erkidegoan duten gizarte-komunikabideen edukietan, pertsonek –sexu batekoak edo bestekoak izateagatik– giza duintasun txikiagoa edo handiagoa dutela eta objektu sexual soilak direla adieraz ez dadin sustatzea.

d) Favorecer que los contenidos de los medios de comunicación social cuya actividad se encuentre sometida al ámbito competencial de la Comunidad Autónoma de Euskadi no presenten a las personas como inferiores o superiores en dignidad humana en función de su sexo, ni como meros objetos sexuales.

e) Jarduerak egiteko eskumen-eremua Euskal Autonomia Erkidegoan duten gizarte-komunikabideen edukietan ez dela emakumeenganako indarkeria justifikatzen eta hutsaltzen edo horretara bultzarazten sustatzea.

e) Favorecer que los contenidos de los medios de comunicación social cuya actividad se encuentre sometida al ámbito competencial de la Comunidad Autónoma de Euskadi no justifiquen, banalicen o inciten a la violencia contra las mujeres.

f) Gizarte-komunikabideek sexu bien irudi berdintzailea, orekatua, plurala eta edertasun-kanon eta sexu-estereotiporik gabea, eta emakumeek bizitzaren eremuetan betetzen dituzten funtzioetan duten partaidetza aktiboa berma dezaten sustatzea, bereziki kontuan hartuta haur eta gazteentzako programazioaren edukiak.

f) Promover que los medios de comunicación social garanticen la emisión de una imagen igualitaria, equilibrada y plural de ambos sexos, al margen de cánones de belleza y estereotipos sexistas, así como una participación activa de las mujeres en las funciones que desempeñen en los diferentes ámbitos de la vida, con especial incidencia en los contenidos de la programación dirigida a la población infantil y juvenil.

g) Gizarte-komunikabideek hizkera ez-sexista erabil dezaten sustatzea.

g) Favorecer que los medios de comunicación social hagan un uso no sexista del lenguaje.

5. artikulua.– Egitekoak.

Artículo 5.– Funciones.

Aipatutako helburuak betetzeko, Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeak egiteko hauek izango ditu:

Para el cumplimiento de los objetivos señalados, la Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira realizará las siguientes funciones:

a) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloari dagokionez, solasaldirako eta bateratzeko organoa izatea, komunikazioaren eta publizitatearen eremuan.

a) Servir de órgano de interlocución y de espacio de puesta en común en materia de igualdad entre mujeres y hombres en el ámbito de la comunicación y la publicidad.

b) Titulartasun publikoko eta pribatuko komunikabideetan eta publizitate-euskarrietan igortzen den komunikazioa eta publizitatea aztertzea eta horren segimendua egitea.

b) Estudiar y hacer seguimiento de la comunicación y la publicidad no sexista que se transmite en los medios de comunicación de titularidad pública y privada, y en los soportes publicitarios.

c) Komunikazioaren eta publizitate ez sexistaren alorrean prestakuntza eta aholkuak ematea titulartasun publikoko eta pribatuko komunikabideetako, publizitate-enpresa eta -agentzietako eta tartean dauden beste antolakunde batzuetako zuzendariei eta teknikariei.

c) Formar y asesorar en materia de comunicación y publicidad no sexista a personal directivo y técnico de los medios de comunicación de titularidad pública y privada, y de las empresas y de las agencias de publicidad y de otras organizaciones implicadas.

d) Sexismoari buruzko irizpideak ezartzea komunikazioan eta publizitatean, eta irizpide alternatiboak ezartzea.

d) Establecer criterios sobre el sexismo en la comunicación y en la publicidad, y establecer criterios alternativos.

e) Herritarrek eta erakundeek jarritako kexak jasotzea eta aztertzea, eta hala badagokio, organo eskudunetara bideratzea, zehapen-espediente bat hasteko edo ekintza judizialak baliatzeko legez kontrako publizitatearen aurka, Lehia Desleialari buruzko urtarrilaren 10eko 3/1991 Legean eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legean ezarritakoaren arabera.

e) Recibir y estudiar quejas ciudadanas e institucionales y, en su caso, derivarlas a los órganos competentes para incoar un procedimiento sancionador o para la interposición de acciones judiciales frente a la publicidad ilícita, de conformidad con lo establecido en la Ley 3/1991, de 10 de enero, de Competencial Desleal, y en la Ley 6/2003, de 22 de diciembre, de Estatuto de las Personas Consumidoras y Usuarias.

f) Zehapen-prozedura bat irekitzea proposatzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean ezarritakoari jarraituz.

f) Proponer la incoación de un procedimiento sancionador, de conformidad con lo establecido en la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

g) Urteko txosten edo memoria bat egitea, zeina Eusko Legebiltzarrean aurkeztu beharko den.

g) Elaborar un informe o memoria anual que habrá de ser presentada ante el Parlamento Vasco.

h) Egindako azterlanak eta jarduerak zabaltzea.

h) Difundir los estudios realizados y la actuación llevada a cabo.

i) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari proposatzea legez kontrako publizitatearen aurkako neurriak har ditzala, Publizitateari buruzko azaroaren 11ko 34/1988 Lege Orokorrean ezarritakoarekin bat etorriz.

i) Proponer a Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer la adopción de medidas que se consideren oportunas en materia de publicidad ilícita, de conformidad con lo establecido por la Ley 34/1988, de 11 de noviembre, General de Publicidad.

j) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak izendatzen dion beste edozein egiteko.

j) Cualesquiera otras que le atribuya Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.

6. artikulua.– Atxikipena.

Artículo 6.– Adscripción.

Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordea Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari atxikirik dago.

La Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira está adscrita a Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.

7. artikulua.– Osaera.

Artículo 7.– Composición.

1.– Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordea batzordeburuak eta batzordekideek osatuko dute.

1.– La Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira está compuesta por la Presidencia y las Vocalías.

2.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko idazkari nagusia izango da batzordeburu. Egiteko hauek izango ditu:

2.– La Presidencia la ostentará la Secretaria o Secretario General de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, y tendrá las siguientes funciones:

a) Batzordearen ordezkari nagusia izatea.

a) Ostentar la superior representación de la Comisión.

b) Bilkuren ohiko eta ezohiko deialdiak erabakitzea eta gai-zerrenda finkatzea, gainerako batzordekideek garaiz egindako eskaerak aintzat hartuta.

b) Acordar las convocatorias ordinarias y extraordinarias de las sesiones y la fijación del orden del día, teniendo en cuenta, en su caso, las peticiones de las demás personas miembros, formuladas con la suficiente antelación.

c) Bilkuretan buru izatea, eta eztabaidak moderatu eta gidatzea.

c) Presidir las sesiones, moderar y dirigir el desarrollo de los debates.

d) Bozketetan berdinketarik gertatuz gero, kalitateko botoaz ebaztea.

d) Dirimir los empates de las votaciones con su voto de calidad.

e) Arauak betetzen direla zaintzea.

e) Velar por el cumplimiento de las normas.

f) Batzordearen erabakien aktei eta egiaztagiriei oniritzia ematea.

f) Visar las actas y certificaciones de los acuerdos de la Comisión.

g) Batzordeburu izateak berez dakartzan egiteko guztiak.

g) Ejercer cuantas funciones sean inherentes a su condición de Presidenta o Presidente de la Comisión.

3.– Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko kideak:

3.– La Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira está compuesta por las y los siguientes vocales:

● Publizitatearen alorrean Eusko Jaurlaritzaren aholku- eta kontsulta-organoko kide bat, Lehendakaritzako idazkari nagusiak izendatua.

● Una persona que forme parte del órgano consultivo y de asesoramiento del Gobierno Vasco en materia de publicidad, designada por la Secretaria o Secretario General de la Presidencia del Gobierno-Lehendakaritza.

● Eusko Jaurlaritzan kulturaren alorrean eskudun den sailaren ordezkari bat, sailburuak izendatuta.

● Una persona en representación del Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de cultura, designada por la o el titular del Departamento.

● EITBren ordezkari bat, aipatu entitateak izendatua.

● Una persona en representación del ente público de derecho privado ente público Euskal Irrati Telebista/Radio Televisión Vasca, designada por la citada entidad.

● Eusko Jaurlaritzan merkataritzaren alorrean eskudun den sailaren ordezkari bat, sailburuak izendatuta.

● Una persona en representación del Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de comercio, designada por la o el titular del Departamento.

● Eusko Jaurlaritzan hezkuntza alorrean eskudun den sailaren ordezkari bat, sailburuak izendatuta.

● Una persona en representación del Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de educación, designada por la o el titular del Departamento.

● Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko komunikazioaren eremuaren ordezkari den irakasle bat, aipatu fakultateko dekanoak izendatua.

● Una persona docente en representación del ámbito de la comunicación de la Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), designada por la o el Decano de la citada Facultad.

● Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko publizitatearen eremuaren irakasle ordezkari bat, aipatu fakultateko dekanoak izendatua.

● Una persona docente en representación del ámbito de la publicidad de la Facultad de Ciencias Sociales y de la Comunicación de la Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), designada por la o el Decano de la citada Facultad.

● Genero-berdintasunean eta komunikazioan aditu den pertsona bat, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak izendatua.

● Una persona experta en materia de igualdad de género y comunicación, nombrada por la Directora o Director de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.

● Genero-berdintasunean eta publizitatean aditu den pertsona bat, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak izendatua.

● Una persona experta en materia de igualdad de género y publicidad, nombrada por la Directora o Director de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.

● Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Aholku Batzordeko kide bat, Aholku Batzordeak izendatua.

● Una vocal de la Comisión Consultiva de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, designada por la Comisión Consultiva.

● Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan ezarpen dituzten Kontsumitzaileen Elkarteek edo horien federazioek izendatutako pertsona bat. Izendapena urtero txandatuko da horien artean.

● Una persona designada por las Asociaciones de Consumidoras y Consumidores o de sus Federaciones con implantación en el ámbito de la CAE. La designación irá rotando anualmente entre éstas.

4.– Batzordekideei dagokie:

4.– Corresponde a las y los Vocales:

a) Bilkurarako deialdia –gai-zerrenda eta behar den dokumentazioarekin batera– garaiz jasotzea.

a) Recibir con antelación la convocatoria de la sesión conteniendo el orden del día de las reuniones y la documentación precisa.

b) Batzordearen ekimenetan eta bilkuretako eztabaidetan parte hartzea.

b) Participar en las iniciativas de la Comisión y en los debates de las sesiones.

c) Boto-eskubideaz baliatzea eta boto partikularra ematea, eta emandako botoaren esanahia eta hori justifikatzen duten arrazoiak adieraztea.

c) Ejercer su derecho al voto y formular su voto particular, así como expresar el sentido de su voto y los motivos que lo justifican.

d) Galde-eskeak egitea.

d) Formular ruegos y preguntas.

e) Izendatuta dituzten egitekoak betetzeko behar den informazioa lortzea.

e) Obtener la información precisa para cumplir las funciones que tienen asignadas.

f) Batzordekide izateak berez dakartzan gainerako egiteko guztiak.

f) Cuantas otras funciones sean inherentes a su condición de vocales de la Comisión.

5.– Dekretu hau indarrean sartzen denean, erakunde interesdunek hautatu ondoren, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak batzordekideak izendatuko ditu, bai eta –hala badagokio– ordezkoak ere. Hautatuek onarpena ematen dutenetik aurrera izango dute efektua izendapenek.

5.– Una vez se produzca la entrada en vigor de este Decreto, previa designación por parte de las instituciones interesadas, la Directora o Director de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer procederá al nombramiento de las personas vocales que integran la Comisión, así como, en su caso, de las correspondientes suplentes. Los nombramientos surten efecto desde la fecha de la aceptación por parte de la persona designada.

Batzordekideak lau urterako izenda daitezke, nahiz eta berriz hautatu daitezkeen. Berritzea, kontrako izendapenik ezean, agintaldia amaitzearekin betera egingo da.

Las personas miembros de la Comisión, podrán ser designadas para un periodo de cuatro años, sin perjuicio de su reelección. La renovación, salvo designación en contrario, será simultánea a la finalización de su mandato.

6.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko Programen Arloko arduradun teknikaria izango da Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko idazkari. Ez da kide anitzeko organoaren kide izango; beraz, organoaren erabakietan ez du botorik izango. Egiteko hauek ditu:

6.– La Secretaría de la Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira recaerá en la persona técnica responsable del Área de Programas de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, quien no será miembro del órgano colegiado y por tanto no ostentará voto sobre las decisiones del mismo. Sus funciones son las siguientes:

a) Bileretara joatea, hitzarekin baina botorik gabe.

a) Asistir a las reuniones con voz pero sin voto.

b) Bilkuretarako deialdia egitea, batzordeburuak aginduta, bai eta kideei zitazioak egitea ere.

b) Efectuar la convocatoria de las sesiones de la Comisión por orden de la Presidencia, así como las citaciones a sus miembros.

c) Kideek Batzordeari egiten dizkioten komunikazioak jasotzea, baita jakinarazpenak, datu-eskaerak, zuzenketak eta idazki orokorrak ere, jakin beharrekoak direnean.

c) Recibir las comunicaciones de las y los miembros con la Comisión, así como las notificaciones, peticiones de datos, rectificaciones y escritos generales de los que se deba tener conocimiento.

d) Gaiak prestatzea, eta bilkuretako aktak idatzi eta baimentzea.

d) Preparar los asuntos, redactar y autorizar las actas de las sesiones.

e) Batzordearen kontsulta, erabaki eta jarduera orokorrei buruzko egiaztagiriak egitea.

e) Expedir certificaciones de las consultas, acuerdos y actuaciones generales de la Comisión.

f) Batzordeari dagozkion gaiak bultzatzea eta horien segimendua egitea.

f) Impulsar y realizar el seguimiento de los asuntos que correspondan a la Comisión.

g) Batzordeak egindako jarduerak jasotzen dituzten dokumentuak artxibatu eta zaintzea.

g) Archivar y custodiar los documentos en que consten las actuaciones desarrolladas por la Comisión.

h) Batzordeburuak agintzen dizkion kudeaketa- eta koordinazio-ekintzak egitea.

h) Realizar actos de gestión y coordinación que le sean encomendados por la Presidencia.

i) Batzordeko idazkari izateak berez dakartzan gainerako egitekoak.

i) Cualesquiera otras funciones inherentes a su condición de Secretaria o Secretario de la Comisión.

7.– Batzordea trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten kideez osatzea eta emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izatea sustatuko da, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 3.7 eta 23. artikuluekin bat etorriz.

7.– En la composición de la Comisión se promoverá un presencia equilibrada de mujeres y hombres con capacitación, competencia y preparación adecuada, de conformidad con el artículo 3.7 y 23 de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la igualdad de mujeres y hombres.

8. artikulua.– Bilkuren araubidea eta funtzionamendua.

Artículo 8.– Régimen de sesiones y funcionamiento.

1.– Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordea urtean bi aldiz batzartuko da gutxienez, seihilean behin; ezohiko bilerak egitea ere erabaki daiteke, batzordeburuak beharrezko iritziz gero, edo batzordekideen bi herenak eskatuta, idatziz, eta landuko diren gaiak eta zergatiak adierazita.

1.– La Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira se reunirá al menos dos veces al año, una por semestre, pudiendo acordarse reuniones extraordinarias por parte de la Presidencia en los casos en que ésta considere necesario, o a petición de 2/3 de las personas vocales, quienes habrán de realizar su petición por escrito y explicitar la propuesta motivada de los asuntos a tratar.

2.– Batzordeak Osoko Bilkuratan jardungo du. Lan-talde edo -batzordeetan ere jardun dezake, zenbait gai aztertu eta proposatzeko hala komeni denean.

2.– La Comisión funcionará en Pleno, pudiendo también funcionar en Comisiones o Grupos de trabajo para el estudio y propuesta de cuestiones que así lo requieran.

3.– Batzordea legez eratutzat joko da, baldin eta lehen deialdian, batzordeburuaz gain –edo horren ordezkoaz gain–, gutxienez kideen erdiak badaude. Lehen deialdian aipatu pertsona kopura biltzen ez bada, Batzordeak bigarren deialdia egingo du: bilera hasteko jarritako ordua baino ordu erdi geroago egingo da, eta nahikoa izango da kideen herenak egotea, batzordeburua –edo ordezkoa– barne.

3.– Se considerará legalmente constituida la Comisión en las reuniones a las que asistan, en primera convocatoria, además de la Presidencia, o quien la sustituya, la mitad, al menos, de las y los restantes miembros. Si en la primera convocatoria no concurriera el número de personas señalado, la Comisión se reunirá en segunda convocatoria, media hora más tarde de la señalada para el comienzo de la reunión, para la que será suficiente la presencia de un tercio de las y los miembros, incluida la Presidenta o Presidente de la Comisión o quien la o le sustituya.

4.– Erabakiak gehiengo soilez hartuko dira; berdinketarik egonez gero, batzordeburuaren kalitateko botoaz ebatziko dira. Batzordeko kide guztiek, idazkariak izan ezik, boto bat izango dute.

4.– Los acuerdos se adoptarán por mayoría simple de votos, dirimiendo los empates el voto de calidad de la Presidencia. Cada miembro de la Comisión, a excepción de la Secretaria o Secretario, dispondrá de un voto.

5.– Batzordeko edozein kidek gehiengoaren erabakiaren aurka boto partikularra aurkez dezake edo aurkeztuko duela iragarri, bilkura amaitu baino lehen, betiere. Horrelakoetan, idatziz bidaliko dio batzordeburuari, hiru eguneko epean, gehienez ere. Emandako epean boto partikularraren testua aurkeztu ezean, uko egin zaiola esan nahiko du.

5.– Cualquier miembro de la Comisión podrá presentar voto particular contra el acuerdo de la mayoría o anunciarlo, siempre que sea antes de levantarse la sesión. En tal caso, lo remitirá por escrito a la Presidencia de la Comisión dentro de un plazo no superior a tres días. Transcurrido el plazo concedido, sin que se haya presentado el texto del voto particular, éste se entenderá renunciado.

6.– Gai-zerrendan ez dauden gaiei buruzko erabaki baliozkorik ezingo da hartu, kide guztiak presente daudela gaia premiazkoa dela gehiagoz erabakitzen denean salbu. Erabakiak botoen gehiengoz hartuko dira.

6.– No se podrán tomar acuerdos válidos sobre asuntos que no estén incluidos en el orden del día, salvo que estén presentes todas las personas miembros, y sea declarada la urgencia del asunto por el voto favorable de la mayoría. Los acuerdos se adoptarán asimismo por mayoría de votos.

9. artikulua.– Administrazio-kudeaketa eta aurrekontua.

Artículo 9.– Gestión administrativa y presupuesto.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeari dagokio laguntza teknikoa eta administratiboa ematea Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordearen funtzionamendurako eta batzordearen baitan sortzen diren batzordeen funtzionamendurako. Horretarako behar diren baliabideak Erakundearen aurrekontuetan kontsignatu behar dira.

Corresponde a Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer prestar la asistencia técnica y administrativa necesaria para el funcionamiento de la Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira, así como, en su caso, de la Comisiones que se constituyan en su seno, consignando en los presupuestos del Instituto los recursos necesarios a tal fin.

10. artikulua.– Dietak eta kalte-ordainak.

Artículo 10.– Dietas e indemnizaciones.

Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko kideek dagozkien kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute, zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei eta dietei buruzko araudian ezarritakoarekin bat etorriz.

Las personas miembros de la Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira tendrán derecho, en su caso, a las indemnizaciones que correspondan de conformidad con lo establecido en la normativa que regule las dietas e indemnizaciones por razón de servicio.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Batzordekideak izendatzea, Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordea eratzeko.

Nombramiento de las y los Vocales para la constitución de la Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira.

Dekretu hau indarrean sartzen denetik hilabeteko epean, Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordean ordezkatuta dauden instituzio, erakunde eta antolakundeek dagozkien kideak eta ordezkoak izendatuko dituzte, dekretu honen 6.3 artikuluaren arabera.

En el plazo de un mes a partir de la entrada en vigor del presente Decreto las Instituciones, Entidades y Organizaciones representadas en la Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira, de conformidad con el artículo 6.3 del presente Decreto, designarán las y los vocales que les corresponden, así como, en su caso, los y las correspondientes suplentes.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen da apirilaren 27ko 78/1998 Dekretua, Begira / Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholku eratzekoa.

Queda derogado el Decreto 78/1998, de 27 de abril, por el que se crea la Comisión Asesora de Publicidad no sexista / Begira / Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitza.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen urriaren 31ko 214/2006 Dekretua aldatzea.
DISPOSICIÓN FINAL PRIMERA.– Modificación del Decreto 214/2006, de 31 de octubre, por el que se establece la estructura orgánica y funcional de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer.

1.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen urriaren 31ko 214/2006 Dekretuaren 3. artikuluaren 2. paragrafoaren c) idatzi-zatia honela geratuko da:

1.– El apartado c) del párrafo 2 del artículo 3 del Decreto 214/2006, de 31 de octubre, por el que se establece la estructura orgánica y funcional de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, queda redactado de la siguiente manera:

«c) Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordea»

«c) Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira.»

2.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen urriaren 31ko 214/2006 Dekretuaren 18. artikuluaren 2. paragrafoaren f) idatzi-zatia honela geratuko da:

2.– El apartado f) del párrafo 2 del artículo 18 del Decreto 214/2006, de 31 de octubre, por el que se establece la estructura orgánica y funcional de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer, queda redactado de la siguiente manera:

«f) Begira / publizitate eta komunikazio ez-sexista erabiltzeko Aholku Batzordeko batzordeburu izatea eta haren administrazio-kudeaketaz arduratzea».

«f) Presidir la Comisión asesora para un uso no sexista de la publicidad y la comunicación / Begira y asumir su gestión administrativa.»

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA.– Ordezko araubidea.
DISPOSICIÓN FINAL SEGUNDA.– Régimen supletorio.

Dekretu honetan aurreikusi gabekoari azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 22. artikuluan eta hurrengoetan kide anitzeko organoei buruz xedatutakoa aplikatuko zaio (30/1992 Legea, Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

En lo no previsto en el presente Decreto, será de aplicación lo dispuesto en los artículos 22 y siguientes de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, sobre órganos colegiados.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA.– Erregelamendu bidezko garapena.
DISPOSICIÓN FINAL TERCERA.– Desarrollo reglamentario.

Dekretu hau garatu eta aplikatzeko beharrezko diren beste xedapen emateko ahalmena ematen zaio Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari.

Se faculta a la Directora o Director de Emakunde-Instituto Vasco de la Mujer para dictar cuantas disposiciones sean necesarias para el desarrollo y aplicación del presente Decreto.

AZKEN XEDAPENETATIK LAUGARRENA.– Indarrean sartzea.
DISPOSICIÓN FINAL CUARTA.– Entrada en vigor.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 11.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 11 de junio de 2013.

El Lehendakari,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Análisis documental

Euskadi, bien común