Sede electrónica

Acceso a la página de inicio del Gobierno Vasco

Euskadi.net

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

66. zk., 2013ko apirilaren 8a, astelehena

N.º 66, lunes 8 de abril de 2013


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y POLÍTICAS SOCIALES
1663
1663

AGINDUA, 2013ko martxoaren 27koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Honen bidez, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko 2013. urtean gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak eta 2013. urtean laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak finkatzen dira; eta, horretaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko, Udal eta Mankomunitate bakoitzarentzat 2013rako aurrekontu-mugak finkatzen dira.

ORDEN de 27 de marzo de 2013, del Consejero de Empleo y Políticas Sociales, por la que se establecen, para el año 2013, las cuantías máximas para cada uno de los gastos específicos contemplados en las Ayudas de Emergencia Social, se señalan los criterios para la distribución de los créditos consignados para su cobertura y se fija el límite presupuestario que, para el año 2013, corresponde a cada uno de los Territorios Históricos y Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Diru-sarrerak bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak honako baliabide hauek arautzen ditu: bazterkeria-arriskua saihestekoak, bazterkeria pertsonala nahiz gizarte- eta lan-arloko bazterkeriako egoerak arintzekoak, eta herritarren gizarte-eskubideak benetan baliatzeko behar adina baliabide pertsonal, sozial edo ekonomikoak ez dituztenen gizarteratzea erraztekoak. Horien artean daude Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL).

La Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, regula los instrumentos orientados a prevenir el riesgo de exclusión, a paliar situaciones de exclusión personal, social y laboral, y a facilitar la inclusión de quienes carezcan de los recursos personales, sociales o económicos suficientes para el ejercicio efectivo de los derechos sociales de ciudadanía. Entre ellos, las Ayudas de Emergencia Social (AES).

«Larrialdirako laguntza» kontzeptuaren funtsa hain zuzen ere une jakin batean (denbora-epea) eta norberaren borondateaz besteko edo aparteko arrazoiak eraginda sortutako baliabide ekonomikorik gabeko edo gutxiko egoera artatzeko premia larria da. Egoera horiek estaldura izatea eskatzen dute, herrialdean dagoen ongizate-mailarekin eta EAEko diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazio-estaldurak ezartzen dituen gehieneko mugetan ezarritakoarekin bat datorren bizimodua eramateko.

La clave del concepto de ayuda de emergencia es precisamente la necesidad perentoria y urgente de atender una situación de carencia o estrechez de recursos económicos que se produce en un momento dado (plazo temporal), motivada por causas ajenas o sobrevenidas. Dichas situaciones precisan de su cobertura para poder mantener una vida acorde al bienestar existente en el país y a la establecida en los topes máximos que la cobertura de prestaciones de la renta de garantía de ingresos ofrece en la CAPV.

Ezusteko gertaera batek edo aldizkako prestazio ekonomikoen ondoriozko baliabide ekonomiko urriek sortutako larrialdiko egoera ekonomikoak estaltzean datza. Egoera horiek une jakin batean gerta daitezke edo une desberdinetan, pertsonaren bizitzako denboraldi luzeetan. GLLak premiazko gabezia eta gabetasunak biltzen dituzten egoerak saihesteko baliabide aringarri modura erabiltzen dira.

Se trata de cubrir situaciones económicas de emergencia provocadas por un acontecimiento inesperado y por la escasez de recursos económicos provenientes de prestaciones económicas de carácter periódico. Estas situaciones se pueden presentar en una circunstancia determinada, o en diferentes momentos, a lo largo de periodos extensos de la vida de las personas. Las AES se utilizan como un recurso paliativo que evita situaciones que pueden conllevar a privaciones y carencias de primera necesidad.

Laguntza horiek izan behar duten xederako ulertuta, hau da, larrialdi-laguntza gisa eta ezarritako araudiari jarraiki, aurten jadanik laguntza mota hori sortu zen erabilerara pixkanaka-pixkanaka egokitzeko irizpideen eta baldintzen berregokitze-prozesua hasi da.

Entendidas como lo que deben de ser, es decir ayudas de emergencia, lo que se está haciendo, con la normativa establecida ya para el año actual, es iniciar la readaptación de los criterios y requisitos para que paulatinamente vaya adaptándose al uso para el que se crearon.

Gizarte-larrialdietarako laguntza bat emateko gizarte-diagnostiko bat hartu behar da oinarritzat, hau da, larrialdi izaera duen premia-egoera ziurtatzen duen preskripzio-teknikoa, eta betiere baliabide ekonomikoen gabeziak eragindako gizarte-bazterketako egoeren prebentzio gisa hartuko da.

La concesión de una ayuda de emergencia social debe de estar basada en un diagnóstico social, en una prescripción técnica que avala la situación de necesidad con carácter de emergencia y considerada como preventiva de situaciones de exclusión social sobrevenidas por la escasez de recursos económicos.

Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 49. artikuluan gizarte-larrialdietarako laguntzetarako zenbatekoa zehazteko kontuan hartu beharreko irizpideak ezartzen dira. Zehazki, 1. paragrafoan inoiz ere gainditu ezin izango den kopuruetariko bat jasotzen da, hau da, aurreikusten den gastu berezi bakoitzeko araudi bidez gehienez finkatutako diru-kopurua.

El artículo 49 de la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, enumera los criterios que habrán de ser tenidos en cuenta para la fijación de las cuantías de las prestaciones otorgadas en concepto de AES. En concreto, en su párrafo 1 está recogido uno de los límites que, en ningún caso, podrá ser superado y que está constituido por las cuantías máximas que, con carácter general y para cada uno de los gastos específicos previstos, se establezcan reglamentariamente.

Legean jasotzen den aurreikuspen horretan oinarrituz, urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuak 9. artikuluan ezartzen duenez, gizarte-larrialdietarako laguntza gisa urte bakoitzean gehienez emango diren diru-kopuruak urtero ezarriko dira, agindu bidez ezarri ere.

En base a dicha previsión legal, el Decreto 4/2011, de 18 de enero, por el que se regulan las Ayudas de Emergencia Social, remite en su artículo 9 a una Orden anual la concreción de las mencionadas cuantías anuales máximas a conceder, con carácter general, para cada uno de los gastos específicos.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak emateko esleitutako kredituak banatzeko irizpideei dagokienez, komenigarritzat jo dugu Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2011ko abenduaren 28ko Aginduan erabilitako berberei eustea. Irizpide horiek gaur egun bizi dugun zailtasun ekonomikoen zikloak osatutako errealitate sozio-ekonomikoari erantzuten diote, baita Etxebizitzarako Prestazio Osagarriaren aplikazioari ere.

En lo que respecta a los criterios para la distribución de los créditos consignados para la cobertura de las Ayudas de Emergencia Social, se ha estimado conveniente mantener los ya utilizados en la Orden de la Consejera de Empleo y Asuntos Sociales de 28 de diciembre de 2011, dando con ello respuesta a la realidad socioeconómica configurada por el actual ciclo económico de dificultades financieras en que nos encontramos y la aplicación de la prestación del Complemento de Vivienda.

Beharrizanei dagokienez, laguntza ia soilik eskatzaileen ohiko etxebizitzarekin zerikusia duten gastuetarako erabiltzen ari zela ikusi zen. Gizarte-larrialdietarako laguntzen programa betearaztean azken urteotan izan dugun esperientziatik ondorioztatu zenez, dauden baliabideen ehuneko handi bat –guztia ere batzuetan– etxebizitzaren alokairuak, aprobetxamenduak eta mantentzeak sortutako gastuei aurre egiteko erabiltzen zen, eta oinarrizko beharrizanei dagozkien gastuen kontzeptuek, ordea, estaldura txikiagoa lortzen zuten.

En relación con la cobertura de estas necesidades, en los últimos años se había detectado una utilización casi exclusiva del programa para hacer frente a los gastos relacionados con la vivienda habitual de los solicitantes. De la experiencia obtenida en la ejecución del programa de las AES se deducía que un alto porcentaje de los recursos disponibles, cuando no la totalidad de los mismos, se destinaban a los conceptos que tienen que ver con los gastos generados por el alquiler, disfrute y mantenimiento de la vivienda o alojamiento habitual de los solicitantes, obteniendo una menor cobertura los conceptos de gasto relativos a las necesidades primarias.

Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriari (EGPO) buruzko urtarrilaren 12ko 2/2010 Dekretua indarrean jarri izanak erantzuna ematen die Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaileen etxebizitza-gastuei, alokairu, azpierrentamendu, baterako errentamendu, ostatu-emate, apopilotza edo logela-alokairuaren modalitateetan.

La entrada en vigor del Decreto 2/2010, de 12 de enero, de prestación complementaria de vivienda (PCV) viene a dar respuesta a la cobertura de gastos de alojamiento, en su modalidad de alquiler, subarriendo, coarriendo, hospedaje, pupilaje o alquiler de habitación, de los perceptores de la Renta de Garantía de Ingresos.

Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarri berriari esker urrats garrantzitsu bat eman da GLLen berezko izaera, hasierakoa, berreskuratzeko da, hau da, ez-aldizkako prestazioa izatea. Ohiko bizitokiak eragindako gastuak estaltzearen ondorioz, sisteman ia aldizkako prestazio bihurtu zen, baina prestazioaren diseinua zela-eta, zailtasun handiak eragiten zituen kudeatzeko garaian, baita asegabetasunak ere, herritar potentzialki hartzaileen artean eta aplikatzen zuten profesionalen artean.

La puesta en marcha de la Prestación Complementaria de Vivienda, ha supuesto además un hito para que las AES adquieran su verdadero carácter, aquél para el que fueron concebidas en su origen, de ser prestaciones no periódicas. La cobertura de los gastos derivados del alojamiento habitual la habían transformado de hecho en una prestación casi periódica del sistema, que por el diseño de su naturaleza generaba serias dificultades de gestión y diversos grados de insatisfacción tanto entre la ciudadanía potencialmente perceptora como entre las/os profesionales que la aplicaban.

GLLak ezin dira ulertu edozein arrazoi dela-eta diru-sarrerak bermatzeko errentan edo beste edozein prestazio ekonomikotan bilduta ez daudenen oinarrizko premiak betetzen dituen aldizkako prestazio ekonomiko gisa eta horregatik, GLLak emateko ezartzen diren aldiak kasu batzuetan gehieneko 4 hilabetekoak izaten dira edo 6 hilabetekoak, gizarte-zerbitzuen txostena horren aldekoa bada.

Las AES no pueden ser consideradas una prestación económica periódica que cubra necesidades básicas a quienes no entran por otros motivos en la prestación de RGI o cualquier otra prestación económica, y por ello, los períodos de concesión que se establecen como máximo son, en algunos conceptos, de 4 meses, que pueden ampliarse a 6 meses con informe en tal sentido de los servicios sociales.

Laguntzak emateari dagokionez, abenduaren 23ko 18/2008 Legeko 50.1 artikuluak xedatzen duenez, oinarrizko gizarte-zerbitzuek benetako premia-egoera dagoela eta helburu horretarako kontsignatutako kreditua ere badagoela konprobatu eta gero emango dira gizarte-larrialdietarako laguntzak.

Por lo que respecta a la concesión de estas ayudas, el artículo 50.1 de la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, dispone que las AES se concederán, en todo caso, previa comprobación de la existencia de una situación real de necesidad por parte de los servicios sociales de base y de la existencia de crédito consignado para esa finalidad.

Horren ildotik, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorrak 2012ko ekitaldirako onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legean xedatutako aurrekontu-luzapenaren arabera, 17.300.000 euroko ordainketa-kreditua dago ekitaldi honetan diru-laguntza horietarako, eta horiek dira agindu honetan esleitzen direnak.

En este sentido, de conformidad con la prórroga presupuestaria de lo establecido en la Ley 6/2011, de 23 de diciembre, por la que se aprueban los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2012, se dispone para el presente ejercicio de un crédito de pago destinado a estas ayudas por importe de 17.300.000 euros, que son objeto de asignación en esta Orden.

Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 88. artikuluko g) eta h) idatzi-zatietan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dagokie gizarte-larrialdietarako laguntzak onartu edo ukatzea eta ordaintzea. Horretarako, udalek aldez aurretik jakin behar dute urtero gehienez erabil dezaketen diru kopurua, betiere aurrekontu-ekitaldi bakoitzean laguntza horietara zuzendutako guztizko aurrekontu-esleipenaren barruan.

De conformidad con lo previsto en el artículo 88.g) y h) de la Ley 18/2008, de 23 de diciembre, para la Garantía de Ingresos y para la Inclusión Social, corresponde a los Ayuntamientos de nuestra Comunidad Autónoma el reconocimiento, denegación y pago de estas ayudas, para lo cual deberán conocer previamente su límite anual de disposición, siempre dentro de las consignaciones presupuestarias totales habilitadas al efecto para cada ejercicio presupuestario.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzen dituen Dekretu arautzaileak ezartzen du programari esleitutako urteko baliabideak udalei banatzeko eta transferitzeko prozedura. Baliabideen banaketa, beraz, printzipio hauetan oinarritzen da:

El Decreto regulador de las ayudas de emergencia social establece el procedimiento para la distribución y transferencia a los ayuntamientos de los recursos anuales asignados al programa. La distribución de los recursos se basa en los siguientes principios:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan, urtero, gizarte-larrialdietarako laguntzak ordaintzeko behar beste baliabide ekonomiko esleitu beharko da.

a) En los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi se consignarán anualmente los recursos económicos necesarios para la financiación de las cuantías de las AES.

b) Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordeak aztertu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan gizarte-larrialdietarako laguntzak ordaintzeko dagoen dirua erkidego barruko udalerrien artean nola banatuko diren zehazteko irizpideak gizarte-zerbitzuetako eskumena daukan Eusko Jaurlaritzaren sailak zehaztuko ditu urtero, eta beharren adierazleei begira zehaztu beharko ditu batez ere.

b) Una vez analizados por la Comisión Interinstitucional para la Inclusión Social, el Departamento del Gobierno Vasco competente en la materia establecerá con carácter anual, atendiendo principalmente a indicadores de necesidad, los criterios que habrán de regir la distribución por Municipios de la Comunidad Autónoma de los créditos consignados para la cobertura de las Ayudas de Emergencia Social en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

c) Irizpide horiek aplikatuz, Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuetako eskumena daukan sailak udal bakoitzari dagokion gehieneko zenbatekoa finkatuko du.

c) En base a la aplicación de los criterios de referencia, el Departamento del Gobierno Vasco competente en la materia fijará el límite presupuestario que corresponde a cada uno de los Ayuntamientos.

d) Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuetako eskumena daukan sailak diru-baliabideak banatzeko irizpideak berraztertuko ditu aurrekontu-ekitaldiaren barruan. Hartara, behar izanez gero, udal bakoitzarentzat ezarritako kredituak egokitu ahal izango ditu, eta horretarako, udal bakoitzak urtero gehienez ordain ditzakeen zenbatekoak finkatuko ditu.

d) El Departamento del Gobierno Vasco competente en la materia revisará dentro del ejercicio presupuestario los criterios de distribución de recursos previstos pudiendo, tanto reajustar los créditos asignados a cada Ayuntamiento, fijando los nuevos límites presupuestarios de disposición anual para cada uno de ellos, como establecer unos nuevos criterios de distribución.

Prozedura hori aplikatuz, banaketarako irizpideak eta aurrekontuetako gehieneko zenbatekoak ezarri dituzten Aginduak argitaratu ditu Sail honek urtero. Horretaz gain, ekitaldiaren amaieran, esleitutako kredituak birdoitzen zituzten eta aurrekontu-muga berriak ezartzen zituzten aginduak eman dira.

En aplicación de este procedimiento el Departamento ha publicado sucesivas Órdenes anuales por las que se han establecido los criterios de distribución y se han fijado los límites presupuestarios de disposición. Igualmente, a la finalización del ejercicio se han dictado las correspondientes Órdenes de reajuste de créditos asignados y de fijación de nuevos límites presupuestarios.

Gizarte-larrialdietarako laguntzei dagozkien baliabide ekonomikoak banatu behar dizkie Eusko Jaurlaritzak udalei, horiek Foru Aldundiarekin bestelako prozedurarik adostu ezean. Aipatutako aukeraz baliatu diren udalek ez badiote Sail honi orain arte horren berririk eman, hartutako akordioaren egiaztagiria bidali behar diotela ezartzen da xedapen honen bitartez.

La distribución de los recursos económicos destinados a las ayudas de emergencia social ha de realizarse desde el Gobierno Vasco a los Ayuntamientos, salvo que éstos hubieran acordado otro procedimiento diferente con su respectiva Diputación Foral. Para el supuesto de que los Ayuntamientos hayan ejercitado la mencionada opción y no lo hayan comunicado a este Departamento, la presente disposición establece la obligación de remitir al mismo una certificación del acuerdo adoptado.

Azkenik, gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzen dituen Dekretuak dekretua bera garatu eta gauzatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko ahalmena ematen dio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari.

Por último, el Decreto regulador de las ayudas de emergencia social, faculta al Consejero de Empleo y Políticas Sociales para adoptar las disposiciones necesarias para el desarrollo y ejecución de dicho Decreto.

Horiek horrela, honako hau

En su virtud,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Agindu honen xedea honako hau da: 2013ko ekitaldirako, gizarte-larrialdietarako laguntzetan (GLL) bildutako gastu espezifiko bakoitzari orokorrean eman beharreko gehienezko zenbatekoak finkatzea eta laguntza horiek emateko esleitutako kredituak hainbat udalerriren artean banatzeko irizpideak ezartzea. Horretaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko eta Udal bakoitzari urte honetan dagokion aurrekontu-muga zehazten da.

Es objeto de la presente Orden establecer, para el ejercicio 2013, las cuantías máximas a conceder, con carácter general, para cada uno de los gastos específicos contemplados en las Ayudas de Emergencia Social (AES) y señalar los criterios para la distribución de los créditos consignados para la cobertura de dichas ayudas entre los distintos municipios. Se fija, asimismo, el límite presupuestario que para el año corresponde a cada uno de los Territorios Históricos y Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2. artikulua.– Urteko gehienezko diru-kopuruak.

Artículo 2.– Cuantías anuales máximas.

1.– 2013rako Gizarte Larrialdietarako Laguntzen gehieneko zenbatekoak, bizikidetza-unitate (hemendik aurrera, BU) bakoitzeko eta gastu espezifiko bakoitzerako, honako hauek dira:

1.– Para el año 2013 las cuantías anuales máximas de las Ayudas de Emergencia Social, por unidad de convivencia (en adelante UC), destinadas a cada uno de los gastos específicos a que se refiere el artículo anterior, son las siguientes:

a) Alokairu-gastuengatik:

a) Por gastos de alquiler:

a.1.– Maizter bakar bat duten etxebizitzen kasuan, edo BU eskatzaile bakarra izanik, maizter bat baino gehiagoko edo azpierrentan emandako etxebizitzen kasuan, hileroko gehieneko kopurua 250 euro izango da, eta ezin izango du etxebizitzaren alokairuaren % 70 gainditu.

a.1.– En los casos de viviendas con un solo arrendatario, o aquellas coarrendadas o subarrendadas con una sola UC solicitante el tope máximo será de 250 euros mensuales, sin poder superar el 70% del precio del alquiler de la vivienda.

a.2.– Etxebizitzan maizter bat baino gehiago badago edo azpierrentak egin badira, ez dira bi eskaera baino gehiago onartuko, indarrean den araudian xedatutakorekin koherente izanik, eta bizikidetza-unitateen kopuruarekin zatituko da. Bi bizikidetza-unitaterentzat ezarritako muga hileko 125 euro izango da baina biak batuta ezin izango dute etxebizitzaren alokairu-prezioaren % 80 gainditu.

a.2.– Si la vivienda está coarrendada o hay en ella subarrendamientos, no se admitirán más de dos solicitudes, en coherencia con lo establecido en la normativa vigente, dividiéndose por el número de unidades de convivencia. El límite para dos unidades de convivencia será 125 euros mensuales, sin poder superar entre ambas el 80% del precio del alquiler de la vivienda.

a.3.– Etxebizitzan ostatu- edo apopilotza-kontraturik egonez gero, kontratu mota hori duen eskatzaile kopuruaren muga bi izango da aurrekoarekin koherente izanik eta laguntzaren muga hileko 125 euro izango da.

a.3.– Si en la vivienda existen contratos de hospedaje o pupilaje, el límite para el número de solicitudes con este tipo de contratos es de dos en coherencia con lo anterior, el límite de la ayuda será 125 euros mensuales.

a.4.– Legez eratutako hotel, hotel-apartamentu eta pentsioetan bizi direnen kasuan, muga hileko 250 euro izango da. Kasu horretan, BUren muga ez da bi izango, baizik eta establezimenduan legez onartutako gehieneko gela kopuruaren araberakoa izango da.

a.4.– En los casos de alojamiento en hoteles, hoteles-apartamentos y pensiones legalmente constituidos, el límite será 250 euros mensuales. En este caso el límite de UC no será de dos, sino que vendrá dado por el número máximo de habitaciones legalmente reconocidas del establecimiento.

b) Gizarte-larrialdiko egoera baino lehenagoko etxebizitza edo bizitokia erosteko kredituen interesen eta amortizazioaren gastuengatik, 250 euro gehienez hilero, eta ezin izango da kredituaren hileroko interesen edo amortizazioaren kopuruaren % 70 gainditu.

b) Por gastos derivados de intereses y de amortización de créditos, contraídos con anterioridad a la situación de emergencia social, como consecuencia de la adquisición de una vivienda o alojamiento, hasta 250 euros mensuales, sin poder superar el 70% del montante de los intereses mensuales y la amortización mensual del crédito.

c) Etxebizitza edo ohiko bizitokia erabiltzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren beste gastu batzuengatik (energiaren, uraren, zaborraren eta estolderiaren gastuak), eta hiri- eta landa-higiezinen gaineko zergarengatik, gehienez 1.110 euro urtean. Bi BUren kasuan, bakoitzari gehienez 555 euro urtean.

c) Por otros gastos necesarios para el disfrute y mantenimiento de la vivienda o alojamiento habitual, que incluye los conceptos de gastos de energía, agua, basura y alcantarillado e impuesto sobre bienes inmuebles de naturaleza urbana y rústica, hasta 1.110 euros anuales. En el caso de dos UC hasta 555 euros anuales cada una.

d) «Linea zuriko» etxe-tresna elektrikoen eta altzarien gastuak direla-eta, gehienez 1.850 euro urtero. Bi BUren kasuan, bakoitzari gehienez 925 euro urtean.

d) Por gastos de mobiliario y de electrodomésticos de la denominada «línea blanca», hasta 1.850 euros anuales. En el caso de dos UC hasta 925 euros anuales cada una.

e) Etxebizitza konpontzeko, egokitzeko eta/edo oinarrizko instalazioak egiteko gastuak direla eta, gehienez 1.850 euro urtero. Bi BU baldin badira, bakoitzari gehienez 925 euro urtean.

e) Por gastos de adaptación, reparación y/o de instalaciones básicas en la vivienda, hasta 1.850 euros anuales. Si son dos UC hasta 925 euros anuales cada una.

f) Bizikidetza-unitateko kide batek edo gehiagok dituzten oinarrizko premiei buruzko gastuengatik, esate baterako: jantziak, hezkuntza eta prestakuntzakoak eta osasun-arretakoak, betiere sistema publikoek gastu horiek estaltzen ez dituztenean, urtean 1.850 euro gehienez.

f) Por gastos relativos a las necesidades primarias de una o más personas miembros de la unidad de convivencia, tales como vestido, educación y formación y atención sanitaria, no cubiertas por los diferentes sistemas públicos, hasta 1.850 euros anuales.

g) Aurretiko zorpetze-gastuak direla-eta, gehienez 3.000 euro urtero. Bi BUren kasuan, bakoitzari gehienez 1.500 euro urtean.

g) Por gastos de endeudamiento previo, hasta 3.000 euros anuales. En el caso de dos UC hasta 1.500 euros anuales cada una.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa alde batera utzi gabe, a), b), c), d), e) eta f) idatzi-zatietan aipatutako kontzepturen batengatik aurretik ezarritako zorrengatiko gastuak direla-eta urtean gehienez ezar daitezkeen diru-kopuruak ezin izango dira kasu bakoitzean aipatutako idatzi-zatietan kontzeptu horietarako aurreikusitako gehieneko diru-kopuruak baino handiagoak izan.

Sin perjuicio de lo establecido en el párrafo anterior, las cuantías anuales máximas por gastos de endeudamiento previo originados por alguno de los conceptos a que se refieren los apartados a), b), c), d), e) y f) no podrán superar, en cada caso, las cuantías máximas previstas en los citados apartados para dichos conceptos.

2.– Eusko Jaurlaritzak, beste administrazio publikoek edo administrazioaren mendeko entitateek sustatutako babes publikoko etxebizitzen kasuan ez dira Etxebizitza edo bizitokiaren alokairuaren edo erosteko kredituen interesen eta amortizazioaren gastuengatik dagozkion gizarte larrialdietarako laguntzak emango, udal bakoitzeko oinarrizko gizarte-zerbitzuek eskaera-espedienteari atxikitako txosten sozialaren bidez justifikatutako salbuespenezko egoeratzat emandako kasuetan izan ezik.

2.– En los casos de viviendas de protección pública, promocionadas por el Gobierno Vasco u otras Administraciones Públicas o entidades dependientes de ésta, no se abonarán AES por concepto de alquiler ni por gastos de intereses y de amortización de créditos contraídos como consecuencia de la adquisición de una vivienda o alojamiento, salvo situaciones excepcionales entendidas así por los servicios sociales de base de cada municipio y justificadas mediante informe social adjunto al expediente de solicitud.

3.– Nolanahi ere, artikulu honetako 1. paragrafoko «a», «b», «c», «d» eta «e» idatzi-zatietan aipatzen diren kontzeptuei dagozkien GLLak jasotzea ez da bateragarria EGPO jasotzearekin; ez eta, artikulu honetako 1. paragrafoko «a» idatzi-zatiari dagokionez, DBE jasotzearekin ere, horren modalitateetako edozeinetan.

3.– En todo caso, la percepción de AES en los conceptos a los que se refieren los apartados «a», «b», «c», «d» y «e» del párrafo 1 de este artículo son incompatibles con la percepción de PCV y en relación al apartado «a» del párrafo 1 de este artículo con la percepción de la RGI en cualquiera de sus modalidades.

4.– Eskabide bakoitzari eslei dakiokeen zenbatekoa eskatzailearen eta bizikidetza-unitateko gainerako kideen baliabideen arabera eta bizikidetza unitatea osatzen duten kide-kopuruaren arabera ezartzen den ehunekoa aplikatzearen emaitza izango da. Ehuneko hori artikulu honetan kontzeptu bakoitzerako ezartzen den gehienezko kopuruaren gainean aplikatuko da, edo benetako gastuaren kopuruaren gainean, kopuru hori kontzeptuko gehienezko kopurua baino txikiagoa bada, Gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzen dituen Dekretuko 10.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. I. eranskinean, kalkulatzeko behar diren bi taulak daude: populazio orokorrari dagokiona eta pentsiodunei dagokiena.

4.– La cuantía asignable a cada solicitud será el resultado de la aplicación de un porcentaje calculado en función de los ingresos de la persona solicitante y del resto de miembros de su unidad de convivencia, así como del número total de miembros que componen dicha unidad, sobre la cuantía máxima que para cada concepto se establece en este artículo, o sobre el importe del gasto efectivo cuando este sea inferior a dicha cuantía máxima por concepto, de acuerdo con lo señalado en el artículo 10.2 del Decreto por el que se regulan las ayudas de emergencia social. En el anexo I constan las dos tablas precisas para el cálculo: la correspondiente a la población general, y la aplicable a pensionistas.

5.– Kasu partikular bakoitzean aplika daitekeen zenbatekoa Udal eskudunak murriztu beharko du, dauden aurrekontu-baliabideak kontuan hartuta; kasu horretan, kontzeptu bakoitzarengatik eman daitekeen gehieneko zenbatekoa eskatzaile guztien eskaerari modu berean erantzuteko Udalaren ustez nahikoa den ehuneko negatiboan murriztu beharko da.

5.– La cuantía aplicable en cada caso particular deberá ser minorada por el Ayuntamiento competente teniendo en cuenta las disponibilidades presupuestarias existentes, en cuyo caso deberá minorarse la cuantía máxima concesible para cada concepto en el porcentaje negativo que considere suficiente el Ayuntamiento para dar cobertura por igual a la demanda de todas las personas solicitantes.

3. artikulua.– Eskaera-pilaketa eta GLLak eska ditzaketen BUen gehieneko kopurua.

Artículo 3.– Concurrencia de solicitudes y número máximo de UC que pueden solicitar AES.

Etxebizitza berean bizi diren gehienez ere 2 BUk eska ditzakete Diru-sarrerak Bermatzeko euskal sistemako prestazioak (GLLak barne hartuta). Hortaz, zenbaketa hori egiteko, sistemako edozein prestazio kobratzeko sortu diren BUak izango dira kontuan: DBE, EGPO edo baita GLLak ere, baina lehentasuna izango du zuzenbideko prestazioak –alegia, DBEa eta EGPOa– jasotzeak.

El número máximo de UC en un mismo domicilio que pueden solicitar prestaciones del sistema Vasco de Garantía de Ingresos, incluidas las AES, será de 2. Por lo tanto, para el citado cómputo se tendrán en cuenta las UC formadas para el cobro de cualquiera de las prestaciones del sistema: RGI, PCV o las propias AES, teniendo prioridad la percepción de las prestaciones de derecho, la RGI y la PCV.

GLLren bi eskaera baino gehiago pilatuz gero, eskaeraren antzinatasunaren arabera artatuko dira, baldin eta dagozkien Gizarte Zerbitzuek bestelako irizpiderik finkatu ezean, Txosten Sozialaren bidez.

En el caso de concurrencia de más de dos solicitudes de AES se atenderán por orden de antigüedad de la solicitud, excepto criterio distinto de los Servicios Sociales correspondientes, manifestado en Informe Social.

4. artikulua.– Kredituak banatzeko irizpideak.

Artículo 4.– Criterios de distribución de créditos.

1.– 2013. urtean, gizarte-larrialdietarako laguntzen kredituak banatzeko irizpideak batez ere egoeraren larritasuna zenbaterainokoa den kontuan izanik zehazten dira, udalerrietako honako parametroen arabera eta parametro horietako bakoitzari honako ponderazio-koefiziente hauek aplikatuz:

1.– Los criterios para la distribución de los créditos consignados para la cobertura de las Ayudas de Emergencia Social, que deben ser establecidos atendiendo principalmente a indicadores de necesidad, se fijan para el año 2013 en función de los siguientes parámetros municipales y con los siguientes coeficientes de ponderación de cada uno de ellos:

a) Etxebizitzako Gastuetarako Prestazio Osagarria jaso gabe Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten unitateen kopurua: 0,24.

a) El número de unidades perceptoras de la Renta de Garantía de Ingresos que no perciben la PCV: 0,24.

b) Langabetuen kopurua: 0,56.

b) El número de personas en desempleo: 0,56.

– Langabetuen guztizko kopurua: 0,46.

– Número total de desempleados: 0,46.

– Emakume langabeen kopurua: 0,10.

– Número de mujeres en desempleo: 0,10.

c) Etorkinen kopurua: 0,20.

c) El número de personas inmigrantes: 0,20.

2.– Aurreko paragrafoan ezarritakoa alde batera utzita, orobat, 400 biztanle baino gutxiagoko udalerrientzat gutxieneko kopuru bat bermatzen da gizarte-larrialdietarako laguntzen programa gauzatzeko. Kopuru hori, hain zuzen ere, udalerri horiei guztira legokiekeenaren batez bestekoa izango da.

2.– Independientemente de lo señalado en el párrafo anterior, se garantiza, asimismo, a todos los municipios de menos de 400 habitantes, para la ejecución del programa de Ayudas de Emergencia Social, una cantidad mínima equivalente a la media de la cantidad que le correspondería al conjunto de dichos municipios.

3.– Udalerri bakoitzari bermatzen zaio aurreko ekitaldian GLLen banaketa arautu zuen 2011ko abenduaren 28ko Aginduan egindako banaketaren % 95 jasoko duela.

3.– Asimismo, se garantiza a cada municipio el 95% de la cuantía asignada en el reparto realizado en la Orden de 28 de diciembre de 2011, que reguló la distribución de las AES el pasado ejercicio.

5. artikulua.– Aurrekontu-mugak.

Artículo 5.– Límites presupuestarios.

4. artikuluan adierazitako irizpideak aplikatuta, Euskal Autonomia Erkidegoko udal bakoitzak 2013an gizarte-larrialdietarako laguntzak ordaintzeko zenbat diru erabil dezakeen ezarri da aurrekontuetan. Agindu honen II. eranskinean ageri dira zenbatekoak.

En aplicación de los criterios señalados en el artículo 4 se fijan, para el ejercicio 2013, los límites presupuestarios para la ejecución del programa de Ayudas de Emergencia Social correspondientes a cada uno de los Ayuntamientos de la Comunidad Autónoma, que se señalan en el anexo II a la presente Orden.

6. artikulua.– Egiaztagiria bidaltzea.

Artículo 6.– Remisión de certificación.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak Foru Aldundien bitartez jasotzeko akordioa duten udalek akordioaren egiaztagiria igorri beharko diote Sail honi, aurretik jakinarazi ez baldin badiote.

Los Ayuntamientos que, hubieran acordado con su respectiva Diputación Foral la distribución a través de ésta de los recursos económicos destinados a las ayudas de emergencia social y no lo hayan puesto en conocimiento de este Departamento, deberán remitir al mismo una certificación del acuerdo adoptado.

7. artikulua.– Aurrekontu-mugak eta laguntzak banatzeko irizpideak aldatzea.

Artículo 7.– Revisión de los límites presupuestarios y de los criterios de distribución.

1.– 2013ko lehen hiru hiruhilekoen amaieran, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak zera egiaztatu beharko du, laguntzak banatzeko irizpideak udal bakoitzak duen eskariaren arabera aplikatzen direla. Irizpideak desegokiak direla egiaztatzen badu, kredituak beste modu batera banatuko ditu, eta horretarako, udal bakoitzak gehienez ordain dezakeen zenbatekoa aldatuko du, ekitaldi bakoitzean laguntza horien aurrekontuan ezarritako kreditua gainditu gabe.

1.– El Departamento de Empleo y Políticas Sociales comprobará, al finalizar cada uno de los tres primeros trimestres del año 2013, que la aplicación de los criterios de distribución vigentes se está ajustando a la demanda formulada ante cada Ayuntamiento, pudiendo, en caso de detectar desajustes, realizar una nueva distribución de los créditos asignados, fijando unos nuevos límites presupuestarios de disposición para cada uno de los Ayuntamientos, siempre dentro de las consignaciones presupuestarias totales habilitadas al efecto para el ejercicio presupuestario.

2.– Halaber, laguntzak banatzeko irizpideak aldatzea beharrezkotzat joz gero, Sail horrek, Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordearen azterlanean oinarrituta, laguntzak banatzeko beste irizpide batzuk ezarri ahal izango ditu, eta, hartara, Udal bakoitzak gehienez ordain ditzakeen zenbatekoak aldatuko ditu, ekitaldi bakoitzean laguntza horien aurrekontuan ezarritako kreditua gainditu gabe.

2.– Asimismo, en los casos en los que se estime necesaria la revisión de los criterios de distribución, previo análisis de la Comisión Interinstitucional para la Inclusión Social, dicho Departamento podrá fijar unos nuevos criterios de distribución y, en consecuencia, procederá a reordenar los nuevos límites de disposición para cada uno de los Ayuntamientos, siempre dentro de las consignaciones presupuestarias totales habilitadas al efecto para el ejercicio presupuestario.

8. artikulua.– Agiriak bidaltzea.

Artículo 8.– Remisión de documentación.

1.– Hiruhilean behin egin beharreko ordainketak bidali eta hurrengo hilabeteko lehenengo hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan eman dituzten laguntzen berri eman beharko diote udalek Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari, frogagiriekin batera. Aipatutako informazioa eta dokumentazioa Gizarte Zerbitzuei buruzko Informazioaren Euskal Sistemaren bidez emango da, dagokion gastu-kalkuluarekin batera.

1.– Dentro de la primera quincena del mes posterior a la remisión de los pagos trimestrales correspondientes, los Ayuntamientos suministrarán al Departamento de Empleo y Políticas Sociales la información correspondiente a las prestaciones concedidas en el trimestre anterior y los documentos justificativos. La remisión de la información y documentación antedichas se realizará a través del Sistema Vasco de Información sobre Servicios Sociales, con el correspondiente cálculo de gasto.

Aurreko hiruhilekoari dagokionez, titularrari eta haren bizikidetza-unitateko kide guztiei buruzko nahiz baliabide ekonomikoei eta ondare-ondasunei buruzko datu pertsonalak eta emandako laguntzen zenbatekoak eta kontzeptuak jaso beharko dituzte aipatutako datuek, emateko edo ukatzeko ebazpenei dagokienez. Era berean, egin behar ez ziren kobrantzak edo ordainketak itzultzeko prozedurak aplikatu behar zaizkien zenbatekoak ere bildu beharko dira.

Los datos mencionados incluirán, en referencia al trimestre anterior, los datos personales de la persona titular y demás miembros de la unidad de convivencia, así como de sus recursos económicos y bienes patrimoniales, y las cuantías y los conceptos de las ayudas concedidas, en relación a las resoluciones de concesión y denegación. De la misma forma serán reflejadas las cuantías sobre las que se deben realizar procedimientos de reintegro por cobros o abonos indebidos.

Hiruhileko natural bakoitzean egindako gastua egiaztatzeko nahikoa izango da Udaleko gizarte-zerbitzuetako pertsona arduradunaren sinatutako justifikazioa. Alabaina, ezinbestekoa izango da erakunde bakoitzeko fede-emaileak urtean egindako gastua egiaztatzea.

En relación con la certificación del gasto realizado en cada trimestre natural será suficiente la justificación firmada por la persona responsable de los servicios sociales municipales. Sin embargo, será imprescindible que la persona fedataria pública correspondiente a cada entidad certifique el gasto anual realizado.

2.– Egindako hiru hileroko ordainketak udalek –osorik edo partzialki– egiaztatu ezean, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak birdoitu egingo ditu geroago egin beharreko hiru hileroko ordainketak. Sailaren aurrekontu-ekitaldia ixten denean, Udal bakoitzari dagozkion kopuru guztiak erregulatu beharko dira behin betiko, aurrekontu-ekitaldi horretan laguntzak emateko benetan hartutako ebazpenetan oinarrituta, eta kontuan hartuz, horretarako, Gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzen dituen Dekretuan artikuluan ezarritakoari jarraiki udalek bidalitako dokumentazioa.

2.– La falta de justificación, total o parcial, por parte de los Ayuntamientos, de los pagos trimestrales realizados dará lugar al reajuste, por parte del Departamento de Empleo y Políticas Sociales, de los pagos trimestrales a realizar posteriormente. Al cierre del ejercicio presupuestario el Departamento procederá a la definitiva regularización de los pagos que correspondan a cada uno de los Ayuntamientos sobre la base de las efectivas resoluciones de ayudas concedidas en el ejercicio, teniendo para ello en cuenta la documentación remitida por los Ayuntamientos en virtud de lo establecido en el decreto regulador de las ayudas de emergencia social.

Udalek prestazioen ordainketari aplikatu gabeko soberakin-zenbatekoak Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiari ordaindu beharko dizkiote.

Los Ayuntamientos deberán reintegrar las cuantías remanentes no aplicadas al pago de las prestaciones a la Tesorería General de País Vasco.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen Dekretuko 33. artikuluan aipatzen diren datuen bidalketa, Gizarte Zerbitzuei buruzko Euskal Informazio Sistemaren funtzionamendua araututa ez dagoen bitartean, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2004ko urriaren 8ko Aginduan ezarritako moduan egingo da. Agindu horren bidez argitaratu zen Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eskabide-eredu berria, eta prestazio horiei buruzko dokumentazioa euskarri informatikoan bidaltzeko modua arautu zen (2004ko azaroaren 17ko EHAA, 220 zenbakikoa). Edo, bestela, aipatutako aginduan ezarritakoa ordezkatzen duen euskarri informatiko estandarizatuaren bitartez, diru-sarrerak bermatzearen eta gizarteratzearen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak zehazten duen moduan, datuen edukiari buruz aipatutako 33. artikuluan eskatzen diren baldintzak betez, betiere.

La remisión de datos a la que hace referencia el artículo 33 del Decreto por el que se regulan las Ayudas de Emergencia Social, en tanto no se encuentre reglamentado y en funcionamiento el Sistema Vasco de Información sobre Servicios Sociales, se efectuará en el modo establecido en la Orden de 8 de octubre de 2004, del Consejero de Justicia, Empleo y Seguridad Social, por la que se procede a la publicación del nuevo modelo de solicitud de las Ayudas de Emergencia Social y por la que se regula la transmisión mediante soporte informático de documentación relativa a estas prestaciones (BOPV n.º 220, de 17 de noviembre de 2004) o, en su caso, mediante aquel soporte informático estandarizado que sustituya al establecido en la orden citada, en la forma que a tal efecto determine el Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de garantía de ingresos y de inclusión social, cumpliendo los requisitos mencionados en el mencionado artículo 33 en lo referente a los contenidos de los datos.

AZKEN XEDAPENA
DISPOSICIÓN FINAL

Agindu honek 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

La presente Orden surtirá efectos desde el día 1 de enero de 2013.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 27a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

En Vitoria-Gasteiz, a 27 de marzo de 2013.

El Consejero de Empleo y Políticas Sociales,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

(Véase el .PDF)

Análisis documental

Euskadi, bien común