Sede electrónica

Acceso a la página de inicio del Gobierno Vasco

Euskadi.net

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

228. zk., 2012ko azaroaren 26a, astelehena

N.º 228, lunes 26 de noviembre de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
DEPARTAMENTO DE INTERIOR, JUSTICIA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA
5186
5186

236/2012 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua arautzen duena.

DECRETO 236/2012, de 21 de noviembre, por el que se regula el Instituto Vasco de Medicina Legal.

328/1998 Dekretua, abenduaren 1ekoa, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua arautzen duena, aitzindaria izan zen Estatu mailan eta oinarrizko zutabea Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren jardueran.

El Decreto 328/1998, de 1 de diciembre, por el que se crea el Instituto Vasco de Medicina Legal supuso una experiencia pionera a nivel estatal y ha constituido el pilar fundamental de la actuación del Instituto Vasco de Medicina Legal.

Hala ere, hainbat arrazoi direla eta, komeni da abenduaren 1eko 328/1998 Dekretuaren edukia egokitu, berrantolatu eta sinplifikatzea. Hori dela eta, testu artikulatu berri batean Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua arautzea erabaki da.

Sin embargo, diversas circunstancias han puesto en evidencia la oportunidad de adaptar, reorganizar y simplificar el contenido del Decreto 328/1998, de 1 de diciembre redactando un nuevo articulado que regule el Instituto Vasco de Medicina Legal.

Alde batetik, Dekretu honetan bateratzen da Zuzendaritza Kontseiluaren eta Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordearen eremuan azaroaren 22ko 394/2005 Dekretuak ezarritakoa, abenduaren 1eko 328/1998 Dekretua aldatzean.

Por un lado, se refunde en este Decreto lo establecido por el Decreto 394/2005, de 22 de noviembre, que modificó el Decreto 328/1998, de 1 de diciembre, con relación al Consejo de Dirección y a la Comisión de Docencia e Investigación.

Bestetik, abenduaren 1eko 328/1998 Dekretuak Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren lanpostuen zerrenda jasotzen zuenez gero, lanpostuen zerrendan egin beharreko aldaketa bakoitzak Institutu hau sortzen duen Dekretua aldarazi du. Horregatik eta testuaren argitasunaren mesederako, komenigarritzat jo da testu bakar batean Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua arautzea, eta beste berariazko Dekretu batean haren lanpostuen zerrenda soilik onartzea.

Por otro lado, el hecho de que el Decreto 328/1998, de 1 de diciembre, estableciera la relación de puestos de trabajo del Instituto Vasco de Medicina Legal ha supuesto que cada cambio en la relación de puestos trajera consigo la modificación del Decreto de creación de este Instituto. En consecuencia, en aras a una mayor claridad, se estima conveniente recoger en un único Decreto la regulación del Instituto Vasco de Medicina Legal y aprobar de forma específica y exclusiva su relación de puestos de trabajo a través de otro Decreto.

Nolanahi ere, Dekretu honetan ezartzen dira zeintzuk diren Institutuaren lanpostuen zerrendako destino-zentroak, horrela aurreikusten baita Botere Judizialaren uztailaren 1eko Lege Organikoaren 521 artikuluan. Artikulu horren arabera, Auzitegi Medikuntzako Institutuak sortzen dituzten arauek zehaztuko dute zeintzuk izango diren destino-zentroak Institutu bakoitzean. Horiek horrela, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan lau destino-zentro izango dira: destino-zentro bat Zuzendariordetza bakoitzeko, eta, goriez gain, Zuzendaritzako destino-zentroa.

No obstante lo anterior, el presente Decreto identifica los centros de destino que existen en la relación de puestos de trabajo del Instituto, tal y como se dispone en el artículo 521 de la Ley Orgánica 6/1985, de 1 de julio, del Poder Judicial, por el que la relación de puestos de trabajo de los Institutos de Medicina Legal tendrán como centros de destino aquéllos que se establezcan como tales en sus normas de creación. Concretamente, el Instituto Vasco de Medicina Legal cuenta con cuatro centros de destino, es decir, el de cada una de las tres Subdirecciones y el de la Dirección.

Egiturari dagokionez, alde batetik, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren Zuzendaritzaren menpean daude bai Auzitegiko Laborategi Zerbitzua, bai Dekretu honetan aurreikusten den auzitegi-medikuntzaren arloan prestakuntza-jarduerak bultzatzeko Irakaskuntza Unitatea. Bestaldetik, Zuzendariordetza bakoitza hiru zerbitzutan egituratzen da – edo hiru arlotan Arabako Zuzendariordetzaren kasuan, tamaina dela-eta-: Auzitegiko Patología Zerbitzua, Auzitegiko Klinika Zerbitzua eta Zerbitzu Erkide Orokorra, azken honek aurreko Administrazio-Zerbitzua ordezkatzen du. Auzitegiko Patologia Zerbitzuak, berriz, bi atal ditu –Autopsiak eta Gorpuak hartzeko Atala eta Anatomia Patologikoaren atala-, eta Auzitegiko Klinika Zerbitzuak, bestalde, hiru atal ditu –Medikuntza Orokorreko Atala, Auzitegiko Traumatologia Atala eta Auzitegiko Psikiatria Atala-. Gainera, Auzitegiko Psikiatria Atalaren barnean Osoko Auzitegi Balorazioarako Unitatea dago, diziplina anitzeko lantalde batek osatzen duena genero-indarkeria eta familia barruko indarkeria kasuetan irizpen integralak emateko.

En cuanto a la estructura se refiere, cabe señalar, por una parte, que de la Dirección del Instituto Vasco de Medicina Legal dependen el Servicio de Laboratorio Forense y la Unidad Docente prevista para las actividades formativas en materia de medicina legal y, por otra parte, que cada Subdirección se estructura en tres servicios –o áreas, en el caso de Álava en razón de su dimensión-, como son el Servicio de Patología Forense, el Servicio de Clínica Médico-Forense y el Servicio Común General, que sustituye al anterior Servicio Administrativo. A su vez, el Servicio de Patología Forense se compone de dos secciones –la Sección de Patología y la Sección de Anatomía Patológica- y el Servicio de Clínica Médico Forense de tres –la Sección de Medicina General, la Sección de Traumatología Forense y la Sección de Psiquiatría Forense-. Además, en la Sección de Psiquiatría Forense se integra la Unidad de Valoración Forense Integral compuesto por un equipo disciplinar para elaborar dictámenes de carácter integral en casos de violencia de género y violencia intrafamiliar.

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuari ere eragin diote Justizia Administrazioaren erreforma prozesuak eta Bulego Judizial berriaren ezarpenak. Hala, Institutuan ere islatzen da Bulego Judizialeko zerbitzu erkide prozesal orokorren konfigurazioa eta, ondorioz, zerbitzu administratiboak zerbitzu erkide orokorrak bilakatzen dira, eta kalitatea kudeatzean oinarritutako antolakuntza bati jarraituz jardungo dute.

El proceso de modernización de la Administración de Justicia y el despliegue de la nueva Oficina Judicial también alcanza al Instituto Vasco de Medicina Legal. Así, se traslada al ámbito de este Instituto la configuración de los servicios comunes procesales generales de la Oficina Judicial y, en consecuencia, los servicios administrativos adoptan la forma de servicios comunes generales, que actuarán, igualmente, bajo las premisas de una organización basada en la gestión de la calidad.

Euskararen erabilera sustatzeko helburuz, ekimenak bultzatuko dira Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen zerbitzuak bi hizkuntza ofizialetan eman daitezen, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 435. artikuluaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzari buruzko ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuaren arabera.

Con el fin de fomentar el uso del euskera, se promoverán iniciativas que faciliten la provisión de los servicios del Instituto Vasco de Medicina Legal en las dos lenguas oficiales, de acuerdo con lo establecido en el artículo 231 de la Ley Orgánica 6/1985, de 1 de julio, del Poder Judicial y del Decreto 174/2010, de 29 de junio, de Normalización Lingüística de la Administración de Justicia en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua kalitatea kudeatzeko sistema baten barruan arituko da. Aldi berean, kalitatea kudeatzeko sistema horrek koherentea izan beharko du eta sinergiak sortu beharko ditu Euskal Erkide Autonomoan Bulego Judizialak eta Bulego Fiskalak dituzten kalitatearen kudeaketa-sistemekin.

El Instituto Vasco de Medicina Legal actuará en el marco de un sistema de gestión de la calidad, que sea coherente y cree sinergias con los sistemas de gestión de la calidad de la Oficina Judicial y de la Oficina Fiscal en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Zuzendariaren agindupean jardungo du Zuzendaritza Kontseilu batek, bere eskumeneko gaietako organo aholku-emaile moduan.

Bajo la dependencia directa de la Directora o del Director, existirá un Consejo de Dirección, que tendrá el carácter de órgano asesor en las materias de su competencia.

Orobat, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua sortzen duen abenduaren 1eko 328/1998 Dekretuko 13. artikuluan araututako Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordea eratzen da, bere partaidetza zehaztuz.

Además, se establece la Comisión de Docencia e Investigación regulada en el artículo 13 del Decreto 328/1998, de 1 de diciembre, por el que se crea el Instituto Vasco de Medicina Legal, y se detalla su composición.

Bestalde, funtsezkotzat jotzen da koordinazioa eta lankidetza bultzatzea Justizia arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Sailaren eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren artean, azken horrek ematen dituen zerbitzuek ondo funtziona dezaten eta etengabe hobetzearren. Horretarako, hain zuzen ere, Koordinatu eta Hobetzeko Batzordea ezartzen da honako kide hauekin: Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren zuzendaria, hiru zuzendariordeak eta pertsonalaren ordezkaritza bat, eta AMEIren eremuan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzen ordezkaritza bat.

Por otro lado, resulta fundamental fomentar la coordinación y la colaboración entre el Departamento competente en materia de justicia del Gobierno Vasco y el Instituto Vasco de Medicina Legal para el buen funcionamiento y la mejora continua de los servicios que éste presta. Para ello, se establece la Comisión de Coordinación y Mejora compuesta por la Directora o el Director, las o los tres Subdirectores y una representación del personal del Instituto Vasco de Medicina Legal y una representación de las Direcciones del Gobierno Vasco con competencias en materia del IVML.

Halaber, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren, Bulego Judizialaren eta Bulego Fiskalaren jardueren arteko koordinazioa bultzatuko da, sortuta dauden edo sortuko diren mekanismo egokien bitartez.

Asimismo, se promoverá la coordinación de actuaciones del Instituto Vasco de Medicina Legal con la Oficina Judicial y con la Oficina Fiscal a través de los mecanismos existentes o de nueva creación que se consideren oportunos.

Horiek horrela, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak proposatuta, behin Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiaren aldeko txostena jasota, behin Justizia Ministerioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gobernu Sala, haren Gobernu Idazkaritza, Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusia eta erakunde sindikalak jakinaren gainean jarrita, eta 2011ko bilkuran Gobernu Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, honako hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Justicia y Administración Pública, con el informe favorable del Consejo General del Poder Judicial e informados el Ministerio de Justicia, la Sala de Gobierno del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco y su Secretaría de Gobierno, la Fiscalía Superior de la Comunidad Autónoma del País Vasco y las organizaciones sindicales, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 21 de noviembre de 2012,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen xedea Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren –AMEI aurrerantzean- izaera, egitura, antolakuntza eta funtzionamendua arautzea da.

Es objeto del presente Decreto la regulación de la naturaleza, la estructura, la organización y el funcionamiento del Instituto Vasco de Medicina Legal –en adelante, IVML-.

2. artikulua.– Izaera, menpekotasun-organikoa eta funtzioak.

Artículo 2.– Naturaleza, dependencia orgánica y funciones.

1.– AMEI organo tekniko bat da, Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia Administrazioari laguntza emateko eginkizuna duena.

1.– El IVML es un órgano técnico cuya misión es auxiliar a la Administración de Justicia en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– AMEI organikoki, Eusko Jaurlaritzan justizia arloan eskumena duen sailari adskribitzen zaio.

2.– El IVML está adscrito orgánicamente al Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de justicia.

3.– AMEIk medikuntzako aditu-probak egingo ditu, hala proba tanalogikoak, nola proba klinikoak eta laborategikoak. Era berean, auzitegi-medikuntzarekin zerikusia duten irakaskuntza- eta ikerketa- jarduerak ere egin ahal izango ditu. Inola ere ezingo da egin izaera pribatuko jarduera tanatologikorik edo perizialik.

3.– El IVML realizará la práctica de pruebas periciales médicas, tanto tanatológicas, como clínicas y de laboratorio. Asimismo, podrá llevar a cabo actividades docentes y de investigación relacionadas con la medicina forense. En ningún caso se realizarán actividades tanalógicas ni periciales de carácter privado.

4.– Eginkizun teknikoei dagokionez, AMEI beregaintasun-printzipioan oinarrituko da bere zereginetan, eta egokitzat jotzen dituen zientzia-ikerketako irizpideen arabera egingo ditu txostenak.

4.– El IVML actúa bajo el principio de independencia en sus funciones técnicas y emite sus informes de acuerdo con los criterios de investigación científica que estime adecuadas.

3. artikulua.– Egitura.

Artículo 3.– Estructura.

1.– AMEI honako hauek osatzen dute: Zuzendaritza eta bere menpeko Auzitegi Laborategiko Zerbitzua; eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Zuzendariordetzak.

1.– El IVML se compone de la Dirección, de la que depende el Servicio de Laboratorio Forense, y de las Subdirecciones de Álava, de Bizkaia y de Gipuzkoa.

2.– Zuzendaritza Kontseilua eta Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordea AMEIko organo aholku-emaileak dira.

2.– El Consejo de Dirección y la Comisión de Docencia e Investigación serán órganos asesores del IVML.

3.– Koordinatu eta Hobetzeko Batzordea AMEIren eta justizian eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailaren arteko koordinaziorako organoa da.

3.– La Comisión de Coordinación y Mejora es el órgano de coordinación entre el IVML y el Departamento del Gobierno Vasco con competencias en materia de justicia.

4.– Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordeak eta Zuzendaritza Kontseiluak proposaturik Irakaskuntza Unitate bat sor daiteke.

4.– A propuesta de la Comisión de Docencia e Investigación y del Consejo de Dirección podrá crearse una Unidad Docente.

4. artikulua.– Zuzendaritza.

Artículo 4.– La Dirección.

1.– AMEIren Zuzendaritzak Bilbon du egoitza, eta AMEIren zuzendariak darama. Bestalde, zuzendaria, funtzionalki, Bulego Judizial eta Fiskalaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzaren Zuzendaritzapean dago, eta, organikoki, Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden langileen eremuan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzapean.

1.– La Dirección de IVML tiene su sede en Bilbao y es ejercida por la Directora o el Director del IVML, que depende funcionalmente de la Dirección del Gobierno Vasco competente en materia de Oficina Judicial y Fiscal, y orgánicamente de la Dirección con competencias en materia de personal al servicio de la Administración de Justicia.

2.– Zuzendariaren agindupean jardungo du Zuzendaritza Kontseilu batek, bere eskumeneko gaietako organo aholku-emaile moduan.

2.– Bajo la dependencia directa de la Directora o del Director, existirá un Consejo de Dirección, que tendrá el carácter de órgano asesor en las materias de su competencia.

3.– Halaber, Zuzendaritzaren menpean daude, bai Auzitegi Laborategiko Zerbitzua, bai Irakaskuntza Unitatea sortu eta gero.

3.– Asimismo, dependen funcionalmente de la Dirección el Laboratorio Médico Forense y la Unidad Docente, cuando ésta última se cree.

5. artikulua.– Zuzendariordetzak.

Artículo 5.– Las Subdirecciones.

1.– Zuzendariorde batek zuzenduko du Zuzendariordetza bakoitza. Zuzendariordeak, funtzionalki, AMEIren Zuzendaritzapean daude, eta, organikoki, Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden langileen eremuan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzapean.

1.– Las Subdirecciones estarán dirigidas por un Subdirector o una Subdirectora y dependen funcionalmente de la Dirección del IVML y orgánicamente de la Dirección del Gobierno Vasco con competencias en materia de personal al servicio de la Administración de Justicia.

2.– Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Zuzendariordetzak bakoitzari dagokion lurralde historikoan arituko dira, eta egoitzak Gasteizen, Bilbon eta Donostian izango dituzte, hurrenez hurren.

2.– Las Subdirecciones de Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, cuyo ámbito territorial de actuación es el del Territorio Histórico correspondiente, tienen sus sedes en Vitoria-Gasteiz, Bilbao y Donostia-San Sebastián, respectivamente.

3.– Bizkaiko eta Gipuzkoako Zuzendariordetzak hiru zerbitzutan egituratzen dira eta Arabakoa, berriz, hiru arlotan:

3.– Las Subdirecciones de Bizkaia y Gipuzkoa se estructuran en tres servicios y la Subdirección de Álava en tres áreas:

a) Auzitegiko Patologia Zerbitzua/Arloa.

a) Servicio/Área de Patología Forense.

b) Auzitegiko Klinika Zerbitzua/Arloa.

b) Servicio/Área de Clínica Médico-Forense.

c) Zerbitzu/Arlo Erkide Orokorra.

c) Servicio/Área Común General.

6. artikulua.– Auzitegiko Patologia Zerbitzua/Arloa.

Artículo 6.– Servicio/Área de Patología Forense.

1.– Auzitegiko Patologia Zerbitzuak/Arloak honako eginkizun hauek bete behar ditu:

1.– Al Servicio/Área de Patología Forense le corresponde las siguientes funciones:

a) Bortxazko heriotzen eta ustezko krimen guztien lege-medikuntzako ikerketa egitea, epaileak hala agintzen duenean.

a) La investigación médico-legal en todos los casos de muerte violenta o sospechosa de criminalidad, cuando sea ordenado por la autoridad judicial.

b) Hilotzak eta gorpuzkinak identifikatzea.

b) La identificación de cadáveres y restos humanos.

2.– Auzitegiko Patologia Zerbitzua/Arloak bi atal ditu:

2.– El Servicio/Área de Patología se estructura en dos secciones:

a) Autopsiak eta Gorpuak hartzeko Atala: hilotzen identifikazioa eta azterketa egingo da bertan, analisi fotografikoen, erradiologikoen, makroskopikoen eta kriminalistikoen bitartez.

a) La Sección de Recepción de Cadáveres y Autopsias, que realiza la identificación y el estudio de los cadáveres mediante los análisis fotográficos, radiológicos, macroscópicos y criminalísticos.

b) Anatomia Patologikoaren Atala: ehunak aztertuko ditu teknika eta ikerketa histopatologikoen bitartez.

b) La Sección de Anatomía Patológica, que investiga los tejidos mediante técnicas y estudios histopatológicos.

3.– Auzitegiko Patologia Zerbitzuan/Arloan Auzitegi Patologian edota Anatomia Patologikoan adituak diren auzitegi-medikuek lan egingo dute.

3.– En el Servicio/Área de Patología Forense estarán destinados las y los médicos forenses expertos en Patología Forense o en Anatomía Patológica.

7. artikulua.– Auzitegiko Klinika Zerbitzua/Arloa.

Artículo 7.– Servicio/Área de Clínica Médico-Forense.

1.– Auzitegiko Klinika Zerbitzuak/Arloak honako eginkizun hauek bete behar ditu:

1.– Al Servicio/Área de Clínica Médico-Forense le corresponde las siguientes funciones:

a) Lege-medikuntzako peritajeak egitea.

a) La realización de peritajes médico-legales.

b) Lesionatuak aldizka kontrolatzea eta gorputzeko lesioak neurtzea, baldin eta lesio horiek auzi-prozeduretan kontuan hartzekoak badira.

b) El control periódico de las personas lesionadas y la valoración de daños corporales que sean objeto de prácticas procesales.

c) Epailearen esku dauden atxilotuei mediku-laguntza edo zaintza eskaintzea.

c) La asistencia o vigilancia facultativa a las personas detenidas que se encuentren a disposición judicial.

d) Genero-indarkeriaren edota familia barruko indarkeriaren biktimei –dela tratu fisikoagatik edo psikikoagatik laguntzea, eta, halaber, txosten osoak edo diziplina anitzekoak egitea gai horien gainean.

d) La asistencia a las víctimas de maltrato físico o psíquico en el ámbito de la violencia contra la mujer e intrafamiliar y la realización de informes integrales y multidisciplinares.

2.– Auzitegi Klinika Zerbitzua/Arloa hiruna atal daude:

2.– El Servicio/Área de Clínica Médico-Forense constan de tres secciones:

a) Medikuntza Orokorreko Atala.

a) La Sección de Medicina General.

b) Auzitegiko Traumatologia Atala.

b) La Sección de Traumatología Forense.

c) Auzitegiko Psikiatria Atala, bere baitan Osoko Auzitegi Baloraziorako Unitatea duena.

c) La Sección de Psiquiatría Forense, que incluye la Unidad de Valoración Forense Integral.

3.– Medikuntza Orokorreko Atalean jasoko dira barruti judizialen eskaera guztiak, baina, hala badagokio, eskaerak atal espezializatuetara bidaliko dira, idatziz eta arrazoituz/arrazoiak azalduz, bi kasutan: kontsulta jakin bat egiteko, edota eskaera behin betiko atal espezializatuen esku uzteko.

3.– En la Sección de Medicina General se atenderán todas las peticiones de asistencia de los partidos judiciales, si bien, en su caso, éstas podrán ser remitidas a las secciones especializadas y mediante escrito motivado, en dos supuestos: para realizar una consulta puntual o para derivar de forma definitiva el expediente a las secciones especializadas.

4.– Aitzitik, dagokion araudietan edo protokoloetan hala aurreikusiz gero, barruti judizialeko laguntza eskaerak zuzenean bidali ahal izango dira Auzitegiko Traumatologia edota Auzitegiko Psikiatria Ataletara, aurretik Medikuntza Orokorreko Ataletik pasatu behar gabe.

4.– No obstante lo establecido en el párrafo anterior, en los supuestos en los que así se disponga reglamentaria o protocolariamente, las solicitudes de asistencia de los partidos judiciales podrán derivarse directamente a las Secciones de Traumatología Forense y Psiquiatría Forense sin ser reconocidas previamente en la Sección de Medicina General.

5.– Auzitegiko Psikiatria Atalean dauden Osoko Auzitegi Baloraziorako Unitateak psikiatrian adituak diren auzitegi-medikuez, psikologoz eta gizarte-langilez osatuta daude. Hartara genero-indarkeriako kasuetan eta familia barruko indarkeriako kasuetan irizpen integralak emateko gai izango den lantalde diziplina anitzekoa eratzeko.

5.– Las Unidades de Valoración Forense Integral de la Sección de Psiquiatría Forense se componen de médicos forenses expertos en psiquiatría, de psicólogos y psicólogas y trabajadores y de trabajadoras sociales, con el objeto de conformar un equipo multidisciplinar capaz de elaborar un dictamen integral en los casos de violencia de género y violencia intrafamiliar.

6.– Hitzarmenak egingo dira osasun-sare publikoarekin Auzitegiko Klinika Zerbitzuan/Atalean aurreikusita ez dauden beste espezialitate batzuetan medikuntzako peritazioak edo txostenak egiteko edota Zerbitzu/Arlo honek ez dituen baliabideak erabiltzeko.

6.– La realización de peritajes e informes médicos sobre otras especialidades a las no previstas en el Servicio/Área de Clínica Médico Forense, así como la utilización de medios distintos a los asignados a este Servicio/Área será concertada con la red pública de salud.

7.– Hitzarmena eginez gero, dagokion osasun-zerbitzuetako erakundeari dagokion kostua ordaindu beharko zaio, tarifa eta prezio publikoei buruz indarrean dauden arauetan ezarritakoaren arabera.

7.– Cuando se produzca esta concertación, la organización de servicios sanitarios correspondientes percibirá el coste que proceda, de conformidad con las normas sobre tarifas o precios públicos vigentes.

8.– Medikuntza Orokorreko Atalean egingo dute lan auzitegi-mediku generalista guztiek. Bestalde, Auzitegiko Traumatologia eta Psikiatria ataletan arlo horietan adituak diren auzitegi-medikuak egongo dira.

8.– Las y los médicos forenses generalistas desempeñarán sus funciones en la Sección de Medicina General y en las Secciones de Traumatología Forense y Psiquiatría Forense las y los médicos forenses expertos en dichas disciplinas.

9.– Psikologoek eta gizarte-langileek Auzitegi-Klinikako Zerbitzuan/Arloan egingo dute lan, lehenetsiz Auzitegiko Psikiatria Ataleko lana.

9.– Las psicólogas y psicólogos y las trabajadoras y trabajadores sociales desempeñarán sus funciones en el Servicio/Área de Clínica Médico-Forense y prioritariamente en la Sección de Psiquiatría Forense.

10.– Zerbitzuen premiengatik, eta hala eskatzen badute Zerbitzuburuek, Zuzendariordeek edo Zuzendariak, auzitegi-medikuek Zuzendariordetzan ez dagokien beste atal edo zerbitzu/arlo batean ere bete ahal izango dituzte funtzioak. Muturreko larrialdietan, beste zuzendariordetza batean jarduteko eskatu ahal izango zaie auzitegi-mediku guzti-guztiei.

10.– Cuando por necesidades del servicio así lo requieran las Jefaturas, las Subdirecciones o la Dirección, las y los médicos forenses podrán ejercer sus funciones también en otras secciones o Servicios/Áreas de su Subdirección. En situaciones de extrema gravedad, todas y todos los médicos forenses podrán ser requeridos para actuar en otra Subdirección.

8. artikulua.– Zerbitzu/Arlo Erkide Orokorra.

Artículo 8.– Servicio/Área Común General.

1.– Zerbitzu/Arlo Erkide Orokorrak zerbitzu administratiboak ematen ditu, auzitegi-medikuei beren eginkizunetan laguntza emanez.

1.– El Servicio/Área Común General presta los servicios de carácter administrativo, auxiliando a las y los médicos forenses en el ejercicio de sus funciones.

2.– Zerbitzu/Arlo Erkide Orokorrean Justizia Administrazioaren menpeko honako kidego hauetako funtzionarioek egingo dute lan: Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegokoa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegokoa eta Laguntza Judizialeko Kidegokoa.

2.– En el Servicio/Área Común General están destinados las funcionarias y funcionarios de los Cuerpos de Gestión Procesal y Administrativa, Tramitación Procesal y Administrativa y de Auxilio Judicial del personal al servicio de la Administración de Justicia.

3.– Dagokion Zuzendariordetzako Zerbitzu/Arlo Erkide Orokorrak zerbitzua emango die AMEIko Zuzendaritzari, Auzitegi Laborategiko Zerbitzuari eta, behin sortu ostean, Irakaskuntza Unitateari.

3.– El Servicio/Área Común General de la Subdirección correspondiente dará servicio igualmente a la Dirección del IVML, al Servicio de Laboratorio Forense, así como a la Unidad Docente.

4.– Zerbitzu/Arlo Erkide Orokor bakoitzean gutxienez kudeatzaile arduradun bat egongo da, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegokoa.

4.– En cada Servicio/Área Común General habrá, al menos, una gestora o gestor responsable, perteneciente al Cuerpo de Gestión Procesal y Administrativa.

5.– Barakaldoko, Bergarako, Durangoko, Eibarko, Getxoko, Gernikako, Irungo eta Tolosako barruti judizialetan dagokion Zuzendariordetzako Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario batek emango dio Auzitegi Klinikari administrazio-laguntza.

5.– En los partidos judiciales de Barakaldo, Bergara, Durango, Eibar, Getxo, Gernika, Irun y Tolosa el apoyo administrativo a la Clínica Médico-Forense será proporcionado por una funcionaria o funcionario del Cuerpo de Tramitación Procesal y Administrativa destinado en la Subdirección correspondiente.

6.– Balmasedako, Azpeitiko eta Amurrioko bulego judizialetan, dagokion Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorreko Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko funtzionario batek emango dio Auzitegiko Klinikari administrazio-laguntza. Funtzionario hori, funtzionalki, Zerbitzu Erkide Prozesaleko idazkari zuzendariaren menpean arituko da, betiere 16. artikuluko prozeduren eskuliburuan jasotako Auzitegiko Klinikari laguntza emateko prozedurari jarraituz.

6.– En las oficinas judiciales de Balmaseda, Azpeitia y Amurrio, el apoyo administrativo a la Clínica Médico-Forense será proporcionado por una funcionaria o funcionario del Cuerpo de Tramitación Procesal y Administrativa destinado en el Servicio Común Procesal General correspondiente, bajo la dependencia funcional de la Secretaria o Secretario Director del Servicio Común Procesal. Dicho funcionario o funcionaria aplicará, en todo caso, el procedimiento de asistencia a la Clínica Médico-Forense del manual de procedimientos del artículo 16.

7.– Zerbitzu/Arlo Erkide Orokorrak honako zerbitzu hauek ematen ditu:

7.– El Servicio/Área Común General presta los siguientes servicios:

a) Posta, dokumentazioa eta ofizioak jaso eta katalogatzea.

a) Recepcionar y catalogar el correo, documentación y oficios.

b) Eskaerak sailkatu, erregistratu, espediente administratiboa egin eta tramitatzea.

b) Filtrar las solicitudes, registrar, formar y tramitar el expediente administrativo correspondiente.

c) Mediku-azterketetarako aldez aurreko zitak eta interesdunekiko gainerako jarduerak antolatu eta kontrolatzea.

c) Organizar y controlar las citas previas para reconocimientos médicos y demás actuaciones con las y los interesados.

d) Azterketak prestatzea eta herritarrez eta erabiltzaileez arduratzea.

d) Preparar los reconocimientos y atender al público y a las personas usuarias.

e) Auzitegi-medikoek egindako txostenak eta beste agiri administratibo batzuk transkribatzea.

e) Transcribir los informes emitidos por las y los médicos forenses y otros documentos de carácter administrativo.

f) Auzitegi-txostenak izapidetzea hasieratik azkenera arte.

f) Tramitar los informes forenses desde su oficio hasta su destino final.

g) Epaiketetara agertzeak antolatzea agenda bidez.

g) Organizar la agenda de comparecencias en juicio.

h) Agenda eta sistema informatikoa etengabe eguneratzea, AMEIko datu-baseak barne.

h) Actualizar permanentemente la agenda y el sistema informático, incluidas las distintas bases de datos del IVML.

i) Bideokonferentziak prestatzea eta bideokonferentzietan auzitegi-medikuari laguntzea.

i) Preparar las videoconferencias y asistir a la o al médico forense en ellas.

j) Posta, faxak, eta artxiboa egin, fotokopiatu, eskaneatu eta digitalizatzea.

j) Realizar el correo, los faxes y el archivo, fotocopiar, escanear y digitalizar.

k) Zerbitzutik ateratzen den guztia kudeatzea –agiri fisikoak zein telematikoak, espedienteak eta zerrendak, besteak beste–, bermatu ahal izateko modu zuzenean egin dela eta kontroleko adierazleak betetzen dituela.

k) Gestionar cualquier salida del Servicio -documentos físicos o telemáticos, expedientes y listados, entre otros- de manera que se asegure que la salida es correcta y responde a los indicadores de control del mismo.

l) Herritarrei eta erabiltzaileei telefonoz eta aurrez aurre kasu egitea eta dagokion informazioa ematea.

l) Atender telefónica y presencialmente al público y a las personas usuarias, proporcionando la información que proceda.

Ll) Zerbitzua kudeatzea, eta estatistikak eta kontrolak egitea.

Ll) Gestionar el servicio y confeccionar estadísticas y controles.

h) Laginei etiketak jarri eta dagokien laborategira bidaltzea, betiere zaintza-katea mantenduz.

m) Etiquetar las muestras y remitirlas al laboratorio correspondiente, manteniendo la cadena de custodia.

9. artikulua.– Auzitegiko Laborategi Zerbitzua.

Artículo 9.– El Servicio de Laboratorio Forense.

1.– Auzitegiko Laborategi Zerbitzua, funtzionalki, AMEIren Zuzendaritzapean dago, eta, organikoki, Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden langileen eremuan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzapean.

1.– El Servicio de Laboratorio Forense depende funcionalmente de la Dirección del IVML y orgánicamente de la Dirección del Gobierno Vasco con competencias en materia de personal al servicio de la Administración de Justicia.

2.– Bilbon du egoitza, eta Euskal Autonomia Erkidego osoan jarduten da. Hala ere, Justiziak eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako Sailak horrela erabakitzen badu, Auzitegiko Laborategi Zerbitzuko jarduera batzuk Zuzendariordetzetan garatzeko modua ere izango da.

2.– Con sede en Bilbao, extiende su ámbito de actuación a toda la Comunidad Autónoma del País Vasco, sin perjuicio de que ciertas actuaciones del Servicio de Laboratorio Forense se puedan desarrollar igualmente en las Subdirecciones, si así lo decide el Departamento del Gobierno Vasco con competencias en materia de justicia.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialek eskatutako analisi biologikoak, klinikoak eta toxikologikoak egitea dagokio Auzitegi Laborategiko Zerbitzuari. Nolanahi ere, Toxikologiako Institutu Nazionala erreferentziako zentro gisa jardungo du bere espezialitatearekin zerikusia duten gaietan.

3.– Al Servicio de Laboratorio Forense le corresponde la realización de los análisis biológicos, clínicos y de toxicología demandados por todos los órganos judiciales de la Comunidad Autónoma del País Vasco, sin perjuicio de las competencias del Instituto Nacional de Toxicología, que actuará como centro de referencia en materia de su especialidad.

10. artikulua.– Irakaskuntza Unitatea.

Artículo 10.– La Unidad Docente.

1.– Irakaskuntza Unitatea, zuzendariaren menpe arituko da, eta auzitegi-medikuntzaren arloko prestakuntza-jarduerak bultzatuko ditu, intereseko beste erakunde edota entitateekin lankidetzan.

1.– Unidad Docente, bajo la dependencia funcional de la Directora o Director, promoverá actividades formativas en materias relacionadas con la medicina legal, en colaboración con otras instituciones y entidades de interés.

2.– Irakaskuntza Unitatearen lana Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordearen erabakietan oinarrituko da, eta baita Zuzendaritza Kontseiluak bultzatutako beste jarduera-ildoetan ere.

2.– La Unidad Docente trabajará sobre la base de lo acordado en la Comisión de Docencia e Investigación y sobre otras líneas de actuación promovidas por el Consejo de Dirección.

11. artikulua.– Zuzendariaren funtzioak.

Artículo 11.– Funciones de la Directora o del Director.

1.– Zuzendariak honako eginkizun hauek izango ditu:

1.– Corresponden a la Directora o al Director las siguientes funciones:

a) AMEIren zerbitzuek ondo funtzionatzen dutela zaintzea.

a) Velar por el buen funcionamiento de los servicios del IVML.

b) Zuzendariordeei eta Auzitegi Laborategiko zerbitzuburuari beren eskumenen eremuan aritzeko gidalerroak edota instrukzioak ematea.

b) Proporcionar a las Subdirecciones y a la Jefatura de Servicio de Laboratorio Forense las directrices y/o instrucciones a seguir en su ámbito competencial.

c) AMEI ordezkatzea.

c) Ostentar la representación del IVML.

d) AMEIren urteko jarduera-plana eta urteko aurrekontuaren proposamena egin eta Justizian eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako Sailaren aurrean aurkeztea.

d) Formular y presentar el plan anual de actuación y la propuesta del presupuesto anual del IVML ante el Departamento del Gobierno Vasco con competencias en materia de justicia.

e) AMEIren zerbitzuen, lanen eta jardueren urteko txostena aurkeztea justizia arloko eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailaren aurrean.

e) resentar ante el Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de justicia la memoria anual de los servicios, trabajos y actuaciones del IVML.

f) AMEIn egin beharreko lanen banaketari buruzko proposamenak onartzea, Zuzendari-ordetzetako zerbitzu batzuei eta besteei aplikatzeko irizpide homogeneoak kontuan hartuz.

f) Aprobar la propuesta de distribución de trabajos a realizar en el IVML, teniendo en cuenta criterios homogéneos de actuación aplicables a los servicios de las Subdirecciones.

g) Zuzendariordetzak aurkeztutako guardiako txanden proposamenak onartzea, bai jurisdikzio-organoetan etengabe egon behar duten mediku-txandak, baita Justizi Administrazioaren gainerako organoetan edozein unetan lantokira joateko prest egon behar dutenak ere. Guardien banaketa irizpide homogeneoetan oinarrituko da, guardien arloan indarrean dauden arauak betez.

g) Aprobar la propuesta de distribución de los turnos de guardias presentadas por las Subdirecciones, tanto en los órganos jurisdiccionales que exijan la presencia continuada, como las de disponibilidad del resto de los órganos de la Administración de Justicia, aplicando la debida homogeneidad en la distribución de las guardias, de acuerdo con la normativa vigente en materia de guardias.

h) AMEIko lanpostuen zerrendaren aldaketak proposatzea eta, behar izanez gero, AMEIko pertsonalaren kontra zigor-espedienteak irekitzeko proposatzea eta justizian eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari igortzea.

h) Proponer las modificaciones de la relación de puestos de trabajo del IVML y, en su caso, la incoación de expedientes disciplinarios al personal destinado en el IVML y elevarlas al Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de justicia.

i) Justizian eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari prestakuntza eta baliabide materialen arloetako beharrizanak aurkeztea.

i) Elevar al Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de justicia las necesidades de formación y de adquisición de medios materiales.

j) Justizian eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Sailari AMEIren ikerketa- eta irakaskuntza- proiektuak aurkeztea, Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordearen iritzia entzun ondoren.

j) Proponer al Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de justicia los proyectos de investigación y actividades docentes del IVML, oída la Comisión de Docencia e Investigación.

k) Toxikologiako Erakunde Nazionalaren lankidetza eskatzea, hala komeni dela uste denean, ikerketaren emaitzetarako, prestakuntzarako eta balioztatze analitikoetarako.

k) nteresar la colaboración del Instituto de Toxicología en aquellos supuestos que pudiera considerarse conveniente para los resultados de la investigación, así como en materia de formación y validaciones analíticas.

l) Zuzendariordeak ordezkatzea hiru kasu hauetan: beren lanpostuak hutsik daudenean, lantokitik kanpo daudenean edo gaixo daudenean. Era berean, zerbitzuburuak ere ordezkatuko ditu kasu horietan, baldin eta zuzendariordeek ezin badituzte eginkizun horiek bete beste ordezkapen bat egiten ari direlako.

l) Sustituir a las y los Subdirectores en caso de vacante, ausencia o enfermedad o a las y los Jefes de Servicio, en los mismos supuestos, cuando dichas funciones no puedan ser asumidas por aquéllos, por tener asumida alguna sustitución de igual carácter.

Ll) Justizian eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Sailari auzitegi-medikuntzako protokoloak aurkeztea, onar ditzan.

Ll) Elevar al Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de justicia los protocolos médico-forenses para su aprobación.

2.– Zuzendariari egotzitako funtzioak bateragarriak dira auzitegi-medikuaren funtzioekin, betiere lehentasuna izanik artikulu honen lehen puntuan jasotzen direnak.

2.– Las funciones atribuidas a la Directora o Director se compatibilizarán con las del puesto de médico forense, si bien se priorizarán las recogidas en el párrafo 1 del presente artículo.

12. artikulua.– Zuzendariordeen funtzioak.

Artículo 12.– Funciones de las Subdirectoras y los Subdirectores.

1.– Zuzendariordeei dagozkie funtzio hauek:

1.– Corresponden a las y los Subdirectores las siguientes funciones:

a) AMEI ordezkatzea dagokion lurraldean.

a) Ostentar la representación del IVML en su respectivo ámbito territorial.

b) Zuzendariari bere eginkizunak betetzen laguntzea.

b) Auxiliar a al Director o Directora en el ejercicio de sus funciones.

c) Zuzendariari Zuzendariordetzaren urteko jarduera-plana eta urteko aurrekontuaren proposamena aurkeztea.

c) Elaborar y presentar a la Directora o Director el plan anual de actuación, así como la propuesta de presupuesto anual de la Subdirección.

d) Zuzendariordetzaren esparruan egin beharreko lanen banaketa onartzea, betiere Zuzenda-ritzak ezarritako gidalerro orokorrak errespetatuz.

d) Aprobar la distribución de los trabajos a realizar en el ámbito de la Subdirección en el marco de las directrices generales establecidas por la Dirección.

e) Zuzendariordetzaren zerbitzuek ondo funtziona dezaten zaintzea.

e) Velar por el buen funcionamiento de los servicios de la Subdirección.

f) Zuzendariordetzan egin beharreko guardien txandak -indarrean dagoen araudiaren arabera egin beharrekoak- proposatzea zuzendariari.

f) Proponer a la Dirección los turnos de guardias a efectuar en la Subdirección de acuerdo con la normativa vigente.

g) Zuzendariordetzako lanpostuen zerrendaren aldaketak proposatzea zuzendaritzari, eta, halaber, zuzendaritzaordetzaren mendeko langileen jardunen bat zigor-espedientea abiarazteko zergatikoa izan litekeenean, horren berri ematea zuzendaritzari.

g) Proponer las modificaciones de la relación de puestos de trabajo de la Subdirección e informar a la Dirección sobre actuaciones del personal dependiente de la respectiva Subdirección, que pudieran ser motivo de la apertura de expediente disciplinario.

h) Zuzendariordetzak prestakuntza eta baliabide materialen arloan dituen beharrak aurkeztea zuzendariari.

h) Trasladar al Director o Directora las necesidades de formación y de recursos materiales de su respectiva Subdirección.

i) Egokitzat jotzen diren ikerketa- eta irakaskuntza-proiektuak proposatzea zuzendariari.

i) Proponer a la Directora o al Director los proyectos de investigación y actividades docentes que se consideren oportunos.

j) Zuzendaria ordezkatzea hiru kasuotan: kanpoan denean, lanpostua hutsik dagoenean, edo gaixo dagoenean. Eginkizun hori urtero AMEIko zuzendariorde bati egokituko zaio, bata bestearen ondoren.

j) Sustituir al Director o Directora en los casos de ausencia, vacante o enfermedad, recayendo esa función, con carácter anual y sucesivamente en cada Subdirector o Subdirectora del IVML.

k) Zerbitzuburuak ordezkatu gaixorik edo kanpoan daudenean edo lanpostua hutsik dagoenean.

k) Sustituir a las Jefas o los Jefes de Servicio en caso de enfermedad, ausencia o vacante.

2.– Zuzendariordeei egotzitako funtzioak bateragarriak dira auzitegi-medikuaren funtzioekin, betiere lehentasuna izanik artikulu honen lehen puntuan jasotzen direnak.

2.– Las funciones atribuidas a las Subdirectoras o Subdirectores se compatibilizarán con las del puesto de médico forense, si bien se priorizarán las recogidas en el párrafo 1 del presente artículo.

13. artikulua.– Zerbitzuburuen funtzioak.

Artículo 13.– Funciones de las Jefas y los Jefes de Servicio.

1.– Honako hauek izango dira zerbitzuburuen funtzioak:

1.– Serán funciones de los Jefes y las jefas de Servicio:

a) Zerbitzuaren funtzionamendua antolatzea, ahalik eta etekin handien lortzeko asmoz eta kide bakoitzaren obligazioak betetzen direla zainduz.

a) Organizar el funcionamiento del servicio, tendiendo a obtener el máximo rendimiento del mismo y cuidando del cumplimiento de las obligaciones de cada uno de sus miembros.

b) Zerbitzuaren jarduera koordinatzea eta gainbegiratzea, baita medikuena eta zerbitzuari adskribitutako gainerako langileena ere.

b) Coordinar y supervisar la actividad de su servicio, así como la de las y los facultativos y demás personal adscrito al mismo.

c) AMEIren zuzendaritzak eta zuzendariordetzak emandako jarraibideen berri ematea zerbitzuko kide guztiei.

c) Transmitir a todos los miembros del servicio las directrices recibidas de la Dirección y Subdirección del Instituto.

d) Beren zuzendariordetzak agindutako bestelakoak, eta, Mediku Laborategiko Zerbitzuaren kasuan, Zuzendaritzak agindutakoak.

d) Las demás funciones que le sean encomendadas por su respectiva Subdirección o por la Dirección en el caso de la jefatura del Servicio de Laboratorio Forense.

2.– Zerbitzuburuei egotzitako funtzioak bateragarriak dira auzitegi-medikuaren funtzioekin.

2.– Las funciones recogidas en el párrafo 1 del presente artículo se compatibilizarán con las del puesto de médico forense.

14. artikulua.– Zerbitzu Erkide Orokorretako kudeatzaile arduraduna.

Artículo 14.– Gestor o gestora responsable en los Servicios Comunes Generales.

1.– Dagokion Zuzendariordetzako Zerbitzu/Arlo Erkide Orokorrak kudeatzaile arduradun bat edo gehiago izango ditu. Kudeatzaile arduraduna Justizia Administrazioko Prozesua eta Administrazio Kudeaketako Kidegokoa da, eta dagokion zuzendariordearekin lankidetza estuan egingo du lan, eta, funtzionalki, bere menpean izango da.

1.– En el Servicio/Área Común General de la Subdirección correspondiente habrá uno o varios gestores o gestoras responsables pertenecientes al Cuerpo de Gestión Procesal y Administrativa del personal al servicio de la Administración de Justicia, que trabajarán en estrecha colaboración con la Subdirectora o Subdirector correspondiente del IVML y bajo su dependencia funcional.

2.– Kudeatzaile arduradunek, espezifikoki eta lehentasunez, hurrengo ardura hauek beteko dituzte:

2.– Las gestoras o gestores responsables se ocuparán, específica y prioritariamente, de:

a) Kalitate-sistema kudeatzea.

a) Gestionar el sistema de gestión de calidad.

b) Izapidegileak eta laguntzaileak antolatzea, zuzendariordearen gidalerro eta irizpideei jarraituz.

b) Organizar a los tramitadores y tramitadoras y a los auxiliadores y auxiliadoras, bajo las directrices y criterios establecidos por la Subdirectora o el Subdirector.

c) Pertsonaleko gaiez arduratzea.

c) Ocuparse de las cuestiones relacionadas con los asuntos de personal.

d) Prozeduren eskuliburuan kudeatzaile arduradunari egokitutako funtzioak eta eginkizunak betetzea.

d) Realizar las funciones y tareas asignadas al gestor o gestora responsable en el manual de procedimientos.

e) Zuzendariordetzak eskatutako beste edozein administrazio-laguntza ematea.

e) Llevar a cabo otros cometidos de apoyo administrativo que la Subdirección requiera.

15. artikulua.– AMEIko pertsonalaren funtzioak.

Artículo 15.– Las funciones del personal del IVML.

AMEIko pertsonalaren funtzioak hemen daude jasota: Botere Judizialaren Lege Organikoan, kidego bakoitzari dagokion berariazko araudian, auzitegi-medikuntzako protokoloetan eta prozeduren eskuliburuan.

Las funciones del personal del IVML son las recogidas en la Ley Orgánica del Poder Judicial, en la normativa específica de cada uno de los cuerpos que lo componen, así como las especificadas en los protocolos de actuación médico-forenses y en el manual de procedimientos.

16. artikulua.– Prozeduren eskuliburua.

Artículo 16.– Manual de procedimientos.

1.– AMEIren zuzendariordetzako zerbitzuak prozeduren eskuliburuko prozedurei jarraituz emango dira.

1.– La prestación de los servicios propios de las Subdirecciones del IVML se realizarán conforme a los procedimientos recogidos en el manual de procedimientos.

2.– Prozeduren eskuliburuak sei prozedura jasotzen ditu; hala ere, badago prozeduren kopurua aldatzerik horretarako arrazoiak izanez gero. Hona hemen zeintzuk diren sei prozedura horiek:

2.– El manual de procedimientos contiene los siguientes seis procedimientos, sin perjuicio de que por razones motivadas este número se pueda ver modificado:

a) Sarrerak eta katalogazioa.

a) Entrada y catalogación.

b) Azterketak eta txostenak.

b) Reconocimientos e informes.

c) Agerraldiak.

c) Comparecencias.

d) Irteerak.

d) Salidas.

e) Informazioa.

e) Información.

f) Klinika periferikoak.

f) Clínicas Periféricas.

3.– Prozeduren eskuliburuan zehazten da zein kidegori dagokion prozedura bakoitzean aurreikusten diren jardunak betetzea. Kidego edo postu arduradun bat baino gehiago izendatzen direnean eginkizun jakin bat betetzeko, lehenbizi izendatutakoak izango du eginkizun horren ardura; gainerakoek, berriz, zerbitzuaren beharraren ikuspuntutik ezinbestekoa denean bakarrik beteko dituzte eginkizun horiek, betiere izendapen-hurrenkeraren arabera.

3.– El manual de procedimientos identifica los cuerpos responsables de llevar a cabo las tareas previstas en cada en cada uno de los procedimientos. Cuando se recojan dos o más cuerpos o puestos responsables en la realización de una actuación determinada, será el cuerpo o puesto designado en primer lugar el responsable de la misma y únicamente en el caso de que así lo exijan las necesidades el servicio, acometerán dichas tareas los demás cuerpos o puestos por orden de aparición.

17. artikulua.– AMEIko zuzendariordetzeen barne- antolakuntza.

Artículo 17.– Organización interna de las Subdirecciones del IVML.

AMEIko zuzendariordetzeen barne- antolakuntza zuzendariordearen irizpideetan oinarrituko da, betiere auzitegi-medikuntzako protokoloek ezarritakoaren arabera eta kalitatea kudeatzeko sistema barneko prozeduren eskuliburua kontuan hartuta.

La organización interna de las Subdirecciones del IVML se realizará de acuerdo con los criterios adoptados por el Subdirector o Subdirectora, de acuerdo con lo establecido en los protocolos médico-forenses y en el manual de procedimientos integrado en el sistema de gestión de calidad.

18. artikulua.– Kalitatea kudeatzeko sistema.

Artículo 18.– Sistema de Gestión de la Calidad.

1.– AMEI osoaren antolakuntza kalitatea kudeatzeko sistema bati lotuta egongo da. Sistema hori Bulego Judizialaren arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzak diseinatu eta koordinatuko du, AMEIko zuzendariarekin, zuzendariordeekin, auzitegi-medikuekin eta langileekin, orokorrean.

1.– La organización del conjunto del IVML estará sujeto a un sistema de gestión de calidad diseñado y coordinado por la Dirección del Gobierno Vasco competente en materia de Oficina Judicial, en estrecha colaboración con el Director o Directora, los Subdirectores o Subdirectoras, las y los médicos forenses y, en general, con el personal del IVML.

2.– Kalitatea kudeatzeko sistemak jarduteko protokoloak eta prozeduren eskuliburua jasoko ditu, eta AMEIko zerbitzuak etengabe hobetzen joan daitezen honako ekintza lerro hauek sustatuko ditu: plangintza, helburuen betetze-mailaren neurketa, disfuntzioen analisia, eta neurri zuzentzaileak hartzea. Aldi berean, hobetzeko aukerak, helburuak eta kalitate-sistema bera ebaluatuko dira.

2.– El sistema de gestión de calidad integrará los protocolos de actuación y el manual de procedimientos del IVML e impulsará la planificación, la medición del cumplimiento de objetivos, el análisis de las disfunciones y la adopción de medidas correctoras en beneficio de una mejora continua de los servicios del IVML, evaluando, al mismo tiempo, las oportunidades de mejora y los objetivos e incluso el propio sistema de calidad.

3.– Kalitatea kudeatzeko sistemak parte-hartzea, motibazioa, prestakuntza, informazioa eta komunikazioa sustatuko ditu.

3.– El sistema de gestión de calidad promoverá la participación, la motivación, la formación, la información y la comunicación.

4.– Kalitatearen eskuliburuak prozeduren eskuliburua jasoko du eta prozesuak eta hartutako konpromisoak deskribatu eta dokumentatuko ditu, zerbitzuak kalitatez, arin eta eraginkortasunez hornitzeko, herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Gutunetik eratorritako konpromisoak betez.

4.– El manual de calidad integrará el manual de procedimientos y describirá y documentará los procesos y los compromisos que se asuman para que la prestación de los servicios se efectúe con calidad y de manera ágil, eficiente y eficaz, en cumplimiento de los compromisos derivados de la Carta de Derechos de la Ciudadanía ante la Justicia.

19. artikulua.– Euskararen erabilera sustatzea.

Artículo 19.– Promoción del uso del euskera.

1.– AMEIren jardueretan euskararen erabilera sustatuko da, zerbitzuak bi hizkuntza koofizialetan ematen laguntzen duten ekimenen bidez.

1.– Se promoverá el uso del euskera en las actividades del IVML a través de iniciativas que faciliten la provisión de los servicios en las dos lenguas cooficiales.

2.– Bai herritarrek bai erabiltzaileak, euskaraz nahiz gaztelaniaz egiteko aukera izango dute AMEIrekiko harremanetan. Bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztutako dokumentu guztiek erabateko balioa eta eraginkortasuna dute.

2.– Las y los ciudadanos y usuarios que se dirijan al IVML podrán hacerlo, oralmente o por escrito, tanto en euskera como en castellano. Los documentos presentados en cualquiera de estos idiomas oficiales tendrán plena validez y eficacia.

20. artikulua.– Destino-zentroa.

Artículo 20.– Centros de destino.

1.– AMEIren lanpostuen zerrendako destino-zentroak honako hauek izango dira:

1.– Los centros de destino del personal funcionario en la relación de puestos de trabajo del IVML serán los siguientes:

a) Zuzendaritza.

a) La Dirección.

b) Arabako Zuzendariordetza.

b) La Subdirección de Araba/Álava.

c) Bizkaiko Zuzendariordetza.

c) La Subdirección de Bizkaia.

d) Gipuzkoako Zuzendariordetza.

d) La Subdirección de Gipuzkoa.

2.– Auzitegi Laborategiko Zerbitzua eta Irakaskuntza Unitatea Zuzendaritzako destinu zentrua dute.

2.– El Servicio de Laboratorio Forense y la Unidad Docente se integran en el centro de destino de la Dirección.

21. artikulua.– Zuzendaritza Kontseilua.

Artículo 21.– Consejo de Dirección.

1.– Honakoak izango dira Zuzendaritza Kontseiluko kideak: zuzendaria –Kontseiluko burua izango da-, zuzendariordeak, zerbitzuburuak, zuzendariordetzetako auzitegi-mediku bana, AMEIko auzitegi-medikuez besteko teknikarien ordezkari bat eta kudeatzaile arduradun bat.

1.– El Consejo de Dirección estará presidido por el Director o Directora e integrado por los Subdirectores y Subdirectoras, por los Jefes y Jefas de los Servicios, así como por una o un médico forense por cada una de las tres Subdirecciones, una o un representante del personal técnico que no ostente la condición de médico forense y una gestora o gestor responsable.

2.– Zuzendariak edo zuzendariorde batek aldi berean zerbitzuburu lana ere eginez gero, zerbitzuan antzinatasun handiena duen auzitegi-medikuak -prestakuntza espezializatua izatea lehenetsiko da- ordezkatuko du zerbitzu hori Zuzendaritza Kontseiluan.

2.– En el supuesto de que el Director o Directora o las Subdirectoras o Subdirectores ejerzan, al mismo tiempo, una Jefatura de Servicio, será el o la médico forense de mayor antigüedad de dicho Servicio -prioritariamente con formación especializada- quien lo represente en el Consejo de Dirección.

3.– Zuzendaritza Kontseiluan parte hartuko duten auzitegi-medikuek dagokien Zuzendariordetzeetako auzitegi-medikuek aukeratuko dituzte, eta teknikarien ordezkaria eta kudeatzaile arduraduna, aldiz, auzitegi-medikuak ez diren teknikariek eta kudeatzaile arduradunek aukeratuko dituzte, hurrenez hurren. Ordezkarien aukeraketa prozedura AMEIren gainean antolakuntza eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendariak ezarriko du.

3.– Los y las médicos forenses, la o el técnico que no ejerza como médico forense y el gestor o gestora responsable que vayan formar parte del Consejo de Dirección serán elegidos por mayoría entre los y las médicos forenses de cada una de las Subdirecciones, entre el personal técnico del IVML que no ostente la condición de médico forense y entre las gestoras y gestores responsables, de acuerdo con el procedimiento de elección de representantes que establezca al efecto el Director o Directora del Gobierno Vasco con competencias organizativas en materia del IVML.

4.– Hona hemen Zuzendaritza Kontseiluaren eginkizunak:

4.– Serán funciones del Consejo de Dirección las siguientes:

a) Zuzendariari aholkuak ematea, bere eginkizunak gauzatu ditzan.

a) Asesorar al Director o a Directora en el ejercicio de sus funciones.

b) Zuzendariordetzen urteko jarduera-planak berrestea, eta AMEIren urteko plana egitea eta zuzendariari proposatzea.

b) Ratificar los planes anuales de actuación de las Subdirecciones y diseñar y proponer a la Directora o Director el plan anual del IVML.

c) Zuzendariordetzek onartutako lan-banaketak homogeneoak izan daitezen koordinatzea, lan-banaketa horietan beharrezkoak diren aldaketa-proposamenak egitea eta zuzendariari lan-banaketen proposamen aurkeztea.

c) Coordinar la homogeneidad en las distribuciones del trabajo aprobadas por las Subdirecciones, realizar las propuestas de modificación necesarias y elevar la propuesta de distribución de trabajos al Director o a la Directora.

d) Zuzendariordetzek egindako guardiako.

d) Coordinar la debida homogeneidad de las propuestas de turno de guardias efectuadas por las Subdirecciones, elevándolas a la Directora o Director para su aprobación.

Txandetarako proposamenak koordinatzea, behar bezain homogeneoak izan daitezen, eta zuzendariari aurkeztea, berak onar ditzan.

e) Prestakuntza-beharren proposamenak behar bezain homogeneoak eta koordinatuak izan daitezen begiratzea, eta proposamen horiek zuzendariari aurkeztea.

e) Velar por la adecuada homogeneidad y coordinación en las propuestas de necesidades de formación y elevarlas al Director o a la Directora.

f) AMEIko zerbitzuen, lanen eta jardueren txostena urtero egitea, zuzendariordeek aurkeztutako proposamenetan oinarrituta. Justizia Administrazioak ematen dituen zerbitzuak hobetzeko egokitzat jotzen diren iradokizun eta oharrak bilduko ditu txosten horrek.

f) Elaborar anualmente, en base a las propuestas presentadas por los Subdirectores y Subdirectoras, la memoria de los Servicios, trabajos y actuaciones del IVML, que recogerá cuantas observaciones y comentarios se estimen pertinentes para la mejora de los servicios prestados por la Administración de Justicia.

g) Zuzendariordetzetako urteko aurrekontuen proposamenak aztertzea edo, hala badagokio, berrestea, eta AMEIren urteko aurrekontuaren aurreproiektuaren proposamena zuzendariarekin koordinatzea.

g) Estudiar y ratificar, en su caso, las propuestas de presupuestos anuales de las respectivas Subdirecciones y coordinar con a la Directora o Director la elaboración de la propuesta de presupuesto anual del IVML.

h) Behin betiko onartutako aurrekontuaren eta horren kudeaketaren berri zuzendariaren bidez jasotzea, horretarako ezarritako aldizkakotasunarekin.

h) Ser informado, a través del Director o de la Directora, del presupuesto definitivamente aprobado y de su gestión, con la periodicidad que se determine.

i) AMEIko teknika- eta kontsulta-materiala eskuratzeko proposamenak koordinatzea eta zuzendariari aurkeztea.

i) Coordinar y presentar a la Directora o Director la propuesta de adquisición de material técnico y de consulta del IVML.

j) Justizia arloko eskumena duen sailburuordeari Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordearen kideen izenak proposatzea.

j) Proponer al Viceconsejero o Viceconsejera competente en materia de Justicia la designación de las o los miembros de la Comisión de Docencia e Investigación que corresponda.

k) Eusko Jaurlaritzan justizian eskumena duen sailak onartu behar dituen auzitegi-medikuntzako protokoloak egitea.

k) Elaborar los protocolos médico-forenses que se elevarán al Departamento del Gobierno Vasco competente en materia de justicia para su aprobación.

5.– Zuzendaritza Kontseiluak nahi beste aldiz egingo du bilera, eta, gutxienez, urtean bitan. Kontseiluko presidenteak egingo du kontseilua biltzeko deia; gutxienez kontseiluko erdiak eskatuta ere, deia egin ahal izango da.

5.– El Consejo de Dirección se reunirá cuantas veces se considere oportuno y, como mínimo, dos veces al año. La convocatoria del mismo corresponderá a su Presidente o Presidenta, pudiendo realizarse la misma, igualmente, a instancia de los miembros del mismo que representen, al menos, la mitad de sus integrantes.

6.– Zuzendaritza Kontseiluak botoen gehiengoz onartuko ditu ebazpenak. Botoen berdinketa gertatuz gero, Zuzendaritza Kontseiluko presidenteak izango du kalitateko botoa.

6.– Los acuerdos del Consejo se adoptarán por mayoría de votos. El Presidente o Presidenta del Consejo de Dirección tendrá voto de calidad en caso de empate.

22. artikulua.– Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordea.

Artículo 22.– Comisión de Docencia e Investigación.

1.– Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordea sortzen da, AMEIri aholku emateko organo gisa. Hona nortzuek osatuko duten: unibertsitateko katedradun edo irakasle bat; AMEIren aldetik, zuzendaria, hiru auzitegi-mediku, hurrenez hurren, psikiatrian, traumatologian edo patologian adituak, auzitegi-mediku generalista bat, eta Auzitegi-Laborategiko Zerbitzuko teknikari-fakultatibo bat; Osakidetzako mediku bat ikerketan aditua; eta Toxikologiako Institutu Nazionaleko fakultatibo bat.

1.– Se crea la Comisión de Docencia e Investigación como órgano asesor del IVML, que está compuesta por un catedrático o catedrática o profesora o profesor universitario, quien presidirá la Comisión; por parte del IVML, por el Director o Directora, por tres médicos forenses expertos, respectivamente, en psiquiatría, traumatología y patología, por una o un médico forense generalista, y por una o un técnico facultativo del Servicio de Laboratorio Forense; una o un médico experto en investigación de Osakidetza-Servicio vasco de salud; y una o un facultativo del Instituto Nacional de Toxicología.

2.– Hona hemen Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordearen eginkizunak:

2.– Serán funciones de la Comisión de Docencia e Investigación:

a) Auzitegi-medikuen prestakuntza iraunkorra eta espezializatua hobetzeko aholkuak ematea.

a) Asesorar en el área de perfeccionamiento de formación continua y especializada de los y las médicos forenses.

b) Prestakuntza-jardueretan elkarlanean aritzea Euskal Autonomia Erkidegoan arlo honetako prestakuntzan eskumena duten organoekin.

b) Colaborar en las actividades de formación con los órganos competentes de la Comunidad Autónoma del País Vasco en esta área.

c) Irakaskuntza- eta ikerketa-jarduerak bultzatzea, bai eta ikerketa-zentroei laguntza ematea ere.

c) Impulsar las tareas docentes y de investigación, así como la colaboración con Centros de Investigación.

d) AMEIren ikerketa-proiektuak proposatzea zuzendariari.

d) Proponer al Director o a la Directora los proyectos de investigación del IVML.

e) Batzordea eratzen denean beren esku uzten diren gainerako eginkizunak.

e) Ocuparse de aquellas otras que les puedan ser encomendadas en el momento de su constitución.

3.– Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordeak ez dauka auzitegi-medikuntzari buruzko txostenak edo peritu irizpenak emateko eskumenik.

3.– Queda expresamente excluida de la competencia de esta Comisión la emisión de informes o dictámenes periciales en materia de medicina legal.

4.– Justizia arloan eskumena duen sailburuordeak izendatuko ditu Irakaskuntza eta Ikerketako Batzordearen kideak, Zuzendaritza Kontseiluak eta ordezkatutako gainerako erakundeek proposatutakoari jarraituz.

4.– La designación de las personas que componen la Comisión de Docencia e Investigación corresponderá a la Viceconsejera o Viceconsejero competente en materia de justicia, a propuesta del Consejo de Dirección y de los demás organismos representados.

5.– Kideak bi urtetarako izendatuko dira, eta epe hori luzatu egin daiteke.

5.– La duración de las designaciones será de dos años prorrogables.

6.– Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordea, printzipioz, urtean bitan bilduko da, eta, eratzeko lehen bileran, idazkari bat izendatuko da kideen artetik aukeratuta.

6.– La Comisión de Docencia e Investigación se reunirá, en principio, dos veces al año, designándose en su primera reunión constitutiva un Secretario o Secretaria elegida entre sus miembros.

7.– Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordeak bere funtzionamendu-arauak egingo ditu.

7.– La Comisión de Docencia e Investigación elaborará sus normas de funcionamiento.

8.– Irakaskuntza eta Ikerketa Batzordeko bileretan parte-hartzeak ez dakar dietarik/dieta jasotzeko eskubiderik.

8.– La participación en las reuniones de la Comisión de Docencia e Investigación no generará derecho a la percepción de dieta alguna por tal concepto.

23. artikulua.– Koordinatu eta Hobetzeko Batzordea.

Artículo 23.– Comisión de Coordinación y de Mejora.

1.– Justizian eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Sailaren eta AMEIren arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzeko helburuz, Koordinatu eta Hobetzeko Batzorde bat ezartzen da, AMEIren zerbitzuen funtzionamendu egokiaren eta etengabeko hobekuntzaren aldera. Batzordea kide hauez osatuta dago: AMEIren aldetik, zuzendaria, zuzendariordeak eta langileen hiru ordezkari; eta AMEIren eremuan eskumena duten Eusko Jaurlaritzako Zuzendaritzen ordezkaritza bat.

1.– Con la finalidad de promover la coordinación y la colaboración entre el Departamento competente en materia de justicia del Gobierno Vasco y el IVML, y el buen funcionamiento de los servicios que presta el IVML y su mejora continua, se establece una Comisión de Coordinación y de Mejora compuesta por una representación del IVML, concretamente, por la Directora o Director, los Subdirectores o Subdirectoras, tres representantes del personal, y por una representación de las Direcciones del Gobierno Vasco con competencias en materia del IVML.

2.– Koordinatu eta Hobetzeko Batzordearen eginkizunak izango dira AMEIn eragina izan dezaketen gai guztiei buruz kideek ematen duten informazioa ezagutzea, eta bere kideen arteko lankidetza eta koordinazioa sustatzea, bai hobekuntza-jarduerak bultzatzeko, bai AMEIn sortzen diren gatazka edo arazoak konpontzeko.

2.– La Comisión de Coordinación y de Mejora tendrá por funciones conocer la información proporcionada por sus miembros con relación a cuestiones de toda índole que incidan en el IVML y promover la colaboración y la coordinación entre sus miembros, tanto para impulsar actuaciones de mejora, como para la resolución de conflictos o de los problemas que puedan surgir.

3.– Bulego Judizial eta Fiskalaren arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzak Koordinatu eta Hobetzeko Batzordearen bileren deialdiak egingo ditu, printzipioz, sei hilez behin, bai bere Kabul, bai kideren batek eskatuta.

3.– La Dirección del Gobierno Vasco competente en materia de Oficina Judicial y Fiscal realizará las convocatorias de las reuniones de la Comisión de Coordinación y de Mejora en principio con carácter semestral, bien de oficio o a petición de algún miembro de la misma.

4.– Koordinatu eta Hobetzeko Batzordearen bileretan parte-hartzeak ez dakar dietarik jasotzeko eskubiderik.

4.– La participación en las reuniones de la Comisión de Coordinación y de Mejora no generará derecho a la percepción de dieta alguna por tal concepto.

5.– Bulego Judizialarekiko eta Bulego Fiskalarekiko eginkizunen koordinazioa bultzatuko da, sortuta dauden edo sortuko diren mekanismo egokien bitartez.

5.– Se promoverá la coordinación de actuaciones con la Oficina Judicial y con la Oficina Fiscal a través de los mecanismos existentes o de nueva creación que se consideren oportunos.

XEDAPEN IRAGANKORRAK
DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.– Lanpostu-zerrenda.

Primera.– La relación de puestos de trabajo.

AMEIren lanpostuen zerrenda berariazko Dekretu batez onartu arte, indarrean dagoen lanpostu-zerrenda mantenduko da.

En tanto no se apruebe la nueva relación de puestos de trabajo del IVML mediante un Decreto específico para tal fin, se mantendrá la actualmente vigente.

Bigarrena.– Funtzionatzen hasteko data zehatza.

Segunda.– Fecha efectiva de entrada en funcionamiento.

Dekretu honetan ezarritako egitura eta antolakuntza funtzionatzen hasteko data zehatza Eusko Jaurlaritzan Justizia Administrazioko langileen arloan eskumena duen zuzendariaren ebazpenaren bidez ezarriko da, behin AMEIren lanpostuen zerrenda onartzen duen Dekretua onartuta eta langileen akoplamenturako prozesua bukatu ondoren.

La fecha efectiva de entrada en funcionamiento de la estructura y la organización establecida en este Decreto será fijada por Resolución de la Directora o Director del Gobierno Vasco competente en materia de personal al servicio de la Administración de Justicia, una vez adoptado el Decreto por el que se aprueba sus relaciones de puestos de trabajo y finalizado el proceso de acoplamiento del personal del IVML.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

328/1998 Dekretua, abenduaren 1ekoa, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua sortzen duena indargabetzen da, hargatik eragotzi gabe xedapen iragankorretan ezarritakoa.

Se deroga el Decreto 328/1998, de 1 de diciembre, por el que se crea el Instituto Vasco de Medicina Legal, sin perjuicio de lo establecido en las disposiciones transitorias.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Erregelamendu bidezko garapena.

Primera.– Desarrollo reglamentario.

Justizian eskumena duen sailburuak Dekretu hau garatzeko edo betetzeko behar diren xedapenak ezartzeko ahalmena dauka.

El Consejero o Consejera competente en materia de justicia podrá dictar las disposiciones pertinentes para el desarrollo y ejecución del presente Decreto.

Bigarrena.– Auzitegiko Laborategi Zerbitzuaren egitura eta funtzionamenduaren Erregelamendua.

Segunda.– Reglamento de estructura y funcionamiento del Servicio de Laboratorio Forense.

Indarrean jarraitzen du 2010eko martxoaren 11ko Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren aginduak, AMEIko Auzitegiko Laborategi Zerbitzuaren egitura eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duenak, betiere ez badago Dekretu honen 9. artikuluan ezarritakoarekin eraginda.

Se mantiene la vigencia del Reglamento de estructura y funcionamiento del servicio de Laboratorio Forense del IVML, aprobado mediante Orden de 11 de marzo de 2010, de la Consejera de Justicia y Administración Pública, en lo que no resulte afectado por lo establecido en el artículo 9 del presente Decreto.

Hirugarrena.– Indarren sartzea.

Tercera.– Entrada en vigor.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean dekretu hau.

El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko azaroaren 21ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 21 de noviembre de 2012.

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

La Consejera de Interior, Justicia y Administración Pública,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Análisis documental

Euskadi, bien común