Sede electrónica

Acceso a la página de inicio del Gobierno Vasco

Euskadi.net

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

217. zk., 2012ko azaroaren 9a, ostirala

N.º 217, viernes 9 de noviembre de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
DEPARTAMENTO DE INTERIOR, JUSTICIA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA
4940
4940

203/2012 DEKRETUA, 2012ko urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoen Erregistroa eta Udaltzaingoko kideen akreditazio profesionalerako sistemak arautzeko dena.

DECRETO 203/2012, de 16 de octubre de 2012, por el que se regula el Registro de Policías Locales de Euskadi, así como los sistemas de acreditación profesional de los miembros de la Policía Local.

Segurtasun publikoaren arloan indarrean dagoen ordenamenduak elkartu egiten ditu segurtasunaren eta poliziaren arloko udal-autonomiaren proiekzioa eta arlo horretan euskal administrazioek izan behar duten jarduera eraginkortasunez antolatzeko errekerimendua.

El ordenamiento vigente en materia de seguridad pública conjuga la proyección de la autonomía municipal en materia de seguridad y policía, con el requerimiento de ordenar eficazmente la actividad de las administraciones vascas en este campo.

Ildo horretatik, biziki nabarmentzen da udaltzainen eta Ertzaintzako kideen estatutua eta prestakuntza berdinak izan behar direla, gerora bermatu ahal izateko polizia guztiak gai direla euren egitekoa gauzatzeko, eta lortu ahal izateko Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoen arteko homogeneotasuna eta interkomunikazioa. Legeak, halaber, homogeneizatzeko arauak aurreikusten ditu, eta ekintza-mailaraino doazen koordinazio- eta lankidetza-mekanismoak ezartzen ditu, lurralde berean jarduten duten polizia kidegoen aniztasunak ez dezan ekarri eraginkortasun-maila apalagoa askatasuna bermatzeko eta delitua prebenitzeko.

A este respecto, incide con intensidad en la identidad de estatuto y formación de los policías locales y de los miembros de la Ertzaintza para garantizar a futuro que todos los policías sean competentes para el desarrollo de su misión, y conseguir la homogeneidad e intercomunicación dentro los Cuerpos de Policía del País Vasco. Igualmente, prevé la ley normas homogeneizadoras, y establece mecanismos de coordinación y colaboración que descienden al nivel operativo, en aras de evitar que la pluralidad de cuerpos policiales actuantes sobre un mismo territorio se traduzca en un menor nivel de eficacia en la garantía de las libertades y prevención del delito.

Ekainaren 28ko 15/2012 Legeak, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema antolatzeari buruzkoak, Udaltzaingoen koordinazio-eremua definitzen du, zeina Eusko Jaurlaritzari esleitutako eskumen-sorta batean islatzen baita. Honako hauek dira, besteak beste, eskumen horiek: Udaltzaingoen antolamendu- eta funtzionamendu-erregelamenduetarako esparru-arau bat ezartzea, plantillen, baliabide teknikoen, uniformetasunaren eta egiaztatze-sistemen homogeneizazioa, elkarri informazioa ematea ahalbidetuko duten irizpideak, prozedurak eta baliabideak ezartzea, edo koordinaziorako beharrezkoak diren ikuskapen-neurriak hartzea.

La Ley 15/2012, de 28 de junio, de Ordenación del Sistema de Seguridad Pública de Euskadi define el ámbito de coordinación de las policías locales, que se refleja en un haz de facultades atribuidas al Gobierno Vasco, que van desde el establecimiento de una norma marco para los reglamentos de organización y funcionamiento de los Cuerpos de Policía Local, la homogeneización de plantillas, medios técnicos, uniformidad y sistemas de acreditación; fijar criterios, procedimientos y medios que posibiliten la información recíproca, o ejercer los medios de inspección precisos para las funciones de coordinación, entre otras facultades.

Bestalde, segurtasun-sistemaren eragile guztien arteko koordinazioa gauzatzeko zutabeetako bat da sistema integral bat ezartzea, datuak transmititzea eta gertakari nahiz baliabideak kudeatzea eta bideratzea ahalbidetuko duena, horiek guztiek unean-unean euskarria emango baitiote sistemak dituen baliabideen koordinazio horri. Horregatik, erregistro bat sortu behar da, udaltzaingoetako kideak sistemara sartzeko eta baimenak lortzeko beharrezko tresna modura.

Por otra parte, uno de los pilares en los que se debe materializar la coordinación entre todos los actores del sistema de seguridad es la creación de un sistema integral que permita la transmisión de datos e informaciones y la gestión y despacho de incidentes y recursos, que den soporte en tiempo real a la citada coordinación de los distintos recursos del sistema. Para ello, el registro se constituye como herramienta necesaria de autorizaciones y de acceso al sistema por parte de los miembros de las policías locales.

Helburu horrekin, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 40. artikuluaren bidez, Udaltzaingoen Erregistroa sortu da, segurtasun publikoaren eskumena duen sailari atxikitako tresna gisa, «kapitulu honetan jorratutako koordinazio-lan hori ondo betetzeko, akreditazio profesionalerako dokumentuak emateko eta denok erabiltzeko sare eta sistema informatikoetara jo ahal izateko».

A tales fines, el artículo 40 de la Ley 15/2012, de 28 de junio, de Ordenación del Sistema de Seguridad Pública de Euskadi crea el Registro de las Policías Locales como instrumento adscrito al departamento competente en materia de seguridad pública, para el cumplimiento de las funciones de coordinación comprendidas en este capítulo, la expedición de los documentos de acreditación profesional, y el acceso a las redes y sistemas informáticos de uso común.

Bestalde, lege horren 41. artikuluan ezarritakoaren arabera, «Udaltzaingoetako kide guztiek eraman beharko dute aldean akreditazio profesionalaren agiria, zeina segurtasun publikoaren eskumena duen sailak egingo eta dagokion udal-organo edo -agintaritzak emango baitu. Agiriak arauz ezarritako ezaugarri fisiko eta segurtasunezko komunak jasoko ditu».

Por su parte, el artículo 41 de dicha ley dispone que todos los miembros de los cuerpos de Policía Local deberán llevar un documento de acreditación profesional, elaborado por el departamento competente en materia de seguridad pública y expedido por el órgano o autoridad municipal correspondiente, con las características físicas y de seguridad comunes que se determinen reglamentariamente.

Ildo horretatik, dekretu honen xedea da EAEko Udaltzaingoen Erregistroari eta Udaltzaingoetako kideen akreditazio profesionalaren agiriari aplikatuko zaien erregimena arautzea, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 40. eta 41. artikuluetan ezarritakoa betez.

En este sentido, es objeto del presente Decreto la regulación del régimen aplicable al Registro de Policías Locales de Euskadi, así como al documento de acreditación profesional de los miembros de la Policía Local, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 40 y 41 de la Ley 15/2012, de 29 de junio, de Ordenación del Sistema de Seguridad Pública de Euskadi.

Akreditazio profesionalerako bitartekoak eta Udaltzaingoen Erregistroa arautzea koordinazio-tresna garrantzitsua da; izan ere, tresna horrek lagunduko du Udaltzaingoak modernizatzen eta horiek egokitzen egun gizarteak eskatzen dituen beharretara, eta, hartara, Udaltzaingoen jarduna hobetu eta identifikazio korporatibo hobea ahalbidetuko da.

La regulación de los medios de acreditación profesional y del Registro de Policías Locales constituyen un importante instrumento de coordinación, que favorece tanto la modernización y adecuación de los Cuerpos de Policías Locales a las exigencias que la sociedad actualmente demanda, mejorando su actuación y permitiendo una mejor identificación corporativa.

Ondorioz, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau

En su virtud, a propuesta de la Consejera de Interior, Justicia y Administración Pública, de acuerdo con la Comisión Jurídica Asesora, previa deliberación y aprobación del Consejo de Gobierno en su sesión celebrada el día 16 de octubre de 2012,

XEDATZEN DUT:
DISPONGO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

Dekretu honen xedea da EAEko Udaltzaingoen Erregistroari eta Udaltzaingoetako kideen akreditazio profesionalaren agiriari aplikatuko zaien erregimena arautzea, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 40. eta 41. artikuluetan ezarritakoa betez.

1.– Es objeto del presente Decreto la regulación del régimen aplicable al Registro de Policías Locales de Euskadi, así como al documento de acreditación profesional de los miembros de la Policía Local, de conformidad con lo dispuesto en los artículos 40 y 41 de la Ley 15/2012, de 29 de junio, de Ordenación del Sistema de Seguridad Pública de Euskadi.

2. artikulua.– Erregistroaren helburua.

Artículo 2.– Finalidad del Registro.

EAEko Udaltzaingoen Erregistroaren helburua da errolda bat izatea, EAEko Udaltzaingoetako kideen daturik garrantzitsuenak eta kidego horiei buruzko datu orokorrak jasoko dituena. Errolda horrek ahalbidetuko du Eusko Jaurlaritzak Udaltzaingoen koordinazioaren arloan dituen eskumenak baliatzea, eta, bereziki, erraztu egingo du akreditazio profesionalaren agiria ematea eta erabilera komuneko sare eta sistema informatikoetara sartzea.

La finalidad del Registro de Policías Locales de Euskadi consiste en disponer de un censo con los datos más relevantes de los miembros de los cuerpos de Policía Local de Euskadi y de datos generales sobre dichos cuerpos, para permitir el ejercicio de las competencias que corresponden al Gobierno Vasco en materia de coordinación de Policías Locales y, en especial, facilitar la expedición del documento de acreditación profesional y el acceso a las redes y sistemas informáticos de uso común.

3. artikulua.– Izaera.

Artículo 3.– Naturaleza.

EAEko Udaltzaingoen Erregistroa ez da publikoa; horregatik, bertako datuetara bakar-bakarrik sartu ahal izango dira, batetik, Eusko Jaurlaritzan –segurtasun publikoaren arloko eskumena duen sailaren barruan– Udaltzaingoen koordinazioaren arloan eskumena duen zuzendaritza, eta, bestetik, udalak, beren zerbitzura lanean diharduten langileei buruzko datuen kasuan.

El Registro de Policías Locales de Euskadi no tiene carácter público, teniendo acceso a sus datos, exclusivamente, la Dirección competente en materia de coordinación de Policías Locales del Departamento competente en materia de seguridad pública y los ayuntamientos respecto del personal a su servicio.

4. artíkulua.– Adskripzioa.

Artículo 4.– Adscripción.

EAEko Udaltzaingoen Erregistroa adskribatuko zaio segurtasun publikoaren arloan eskumena duen sailaren barruan Udaltzaingoen koordinazioaren arloko eskumena duen zuzendaritzari.

El Registro de Policías Locales de Euskadi se adscribe a la Dirección competente en materia de coordinación de Policías Locales del Departamento competente en materia de seguridad pública.

5. artikulua.– Datuak eguneratzeko betebeharra.

Artículo 5.– Deber de actualización de los datos.

Udalek eguneratuta izan behar dituzte beti EAEko Udaltzaingoen Erregistroko datuak, euren antolamenduari eta langileei buruzkoak (dekretu honen 6. artikulua).

Los ayuntamientos deberán mantener permanentemente actualizados los datos del Registro de Policías Locales de Euskadi referentes a su organización y personal a los que se refiere el artículo 6 de este Decreto.

6. artikulua.– Edukia eta egitura.

Artículo 6.– Contenido y estructura.

1.– EAEko Udaltzaingoen Erregistroan sartzen dira, batetik, polizia kidegoetako langileak eta euskal udaletako langileak, hain zuzen ere, zaindari, jagole, aguazil edo antzeko izen batekin, Euskadiko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 117.1 artikuluan adierazten diren egitekoak burutzen dituztenak, eta, bestetik, kasuan kasuan eta indarrean dagoen legeriaren arabera, hiriko trafikoa agindu, seinaleztatu eta zuzentzeko sor daitezkeen funtzionarioen kidegoak.

1.– El Registro de Policías Locales de Euskadi comprende tanto al personal de los cuerpos de policía como igualmente al personal de los Ayuntamientos vascos, que bajo la denominación de guardas, vigilantes, alguaciles o análogos realicen las funciones a que se refiere el artículo 117.1 de la Ley 4/1992, de 17 de julio, de Policía del País Vasco y aquellos cuerpos de funcionarios que se pudieran, en su caso y bajo la legislación vigente, crear para ordenar, señalizar y dirigir el tráfico en el casco urbano.

2.– EAEko Udaltzaingoen Erregistroak bi atal izango ditu, osagarriak eta automatizatuak.

2.– El Registro de Policías Locales de Euskadi constará de dos secciones complementarias y automatizadas.

3.– Lehenengo atalean sartuko dira datu pertsonalak zein profesionalak, bai Udaltzaingoetako kideenak, bai laguntzaile, zaindari, jagole, aguazil edo antzeko langileenak. Horretarako, datu hauek bilduko dira:

3.– En la sección primera figurarán los datos tanto personales como profesionales relativos a los componentes de los Cuerpos de Policía Local y los auxiliares, guardias, vigilantes, alguaciles o personal análogo. A tal efecto se recogerán los siguientes datos:

a) Datu pertsonalak:

a) Datos personales:

● Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

● Número del Documento Nacional de Identidad.

● Izen-deiturak.

● Nombre y apellidos.

● Jaioteguna eta jaioterria.

● Fecha y lugar de nacimiento.

● Sexua.

● Sexo.

b) Datu profesionalak:

b) Datos Profesionales:

● Jagoleen edo antzekoen kasuan, egungo lanbide-zenbakia edo langileen erregistroko zenbakia.

● Número profesional vigente o número del registro de personal en el caso de vigilantes o análogos.

● Lanbide-kategoria.

● Categoría profesional.

● Ikasketa-tituluak.

● Titulación académica.

● Prestakuntza profesional poliziala.

● Formación profesional policial.

● Agente bakoitzaren gidabaimenak.

● Permisos de conducir de cada agente.

● Egoera: zerbitzu aktiboa, bigarren jarduera edo zerbitzuan baja emanda.

● Situación de servicio activo, segunda actividad o baja en el servicio.

4.– Halaber, dagokion udalerriarekin hala hitzartzen bada, lehen atalean sartu ahal izango dira agente bakoitzari buruzko datu hauek: beste prestakuntza-ikastaro batzuk, kondekorazioak eta sariak, eta arauzko armak.

4.– Asimismo, cuando así se acuerde con el municipio respectivo, la sección primera podrá incluir datos relativos a otros cursos de formación, condecoraciones y distinciones, y armas reglamentarias de cada agente.

5.– Udalek erregistroan inskribatu behar dute beren langileen alta, eta erregistroa eguneratuta egoteko aldaketa eta oharrak ere jarri behar dituzte.

5.– Los ayuntamientos deberán inscribir en el registro el alta de su personal y los cambios y anotaciones necesarias para un mantenimiento actualizado del mismo.

6.– Bigarren atalean sartuko dira tokiko erakunde bakoitzeko Udaltzaingoari buruzko datu orokorrak, edo laguntzaile, zaindari, jagole, aguazil edo antzeko langileei buruzkoak. Besteak beste, honako datu hauek sartuko dira:

6.– En la sección segunda figurarán los datos generales referidos al Cuerpo de policía local de cada entidad local, o de los auxiliares, guardias, vigilantes, alguaciles o personal análogo, incluyendo, entre otros, los siguientes datos:

● Udalerriaren erroldan sartuta dagoen bizilagun-kopurua.

● Número de habitantes censados del municipio.

● Udaltzaingoaren ezkutua eta Udalaren ikurra.

● Escudo de la Policía Local y el emblema del Ayuntamiento.

● Udalerri berean egon daitezkeen udaltzaingo-zentroen helbidea edo kokapena.

● Dirección o ubicación de los distintos centros de la policía local que puedan existir en un mismo municipio.

● Udal bakoitzarekin harremanak izateko erabiliko diren bitartekoak eta harreman horietarako pertsonen izenak (helbide postala, telefonoak, faxa, helbide elektronikoa,...).

● Personas de contacto y medios que se utilizarán como medio de comunicación con cada Ayuntamiento (domicilio postal, teléfonos, fax, correo electrónico, etcétera).

● Udal bakoitzak izenpetutako protokolo-zerrenda, Udaltzaingoarekin zerikusia duten gaietan lankidetzan jarduteko.

● Relación de protocolos firmados por parte de cada Ayuntamiento para la cooperación en diversas materias relacionadas con la Policía Local.

● Udaltzaingoak bere jarduera-eremuaren barruan hartzen dituen egitekoak.

● Funciones que tiene asumidas la Policía Local en su ámbito de actuación.

● Udaltzaingoaren edo antzeko langileen Lanpostu Zerrenda: lanpostuak zehaztu egingo dira, bakoitzari dagokion plaza-kopuruarekin batera.

● Relación de Puestos de Trabajo del Cuerpo de Policía Local o personal análogo: se detallarán los puestos, junto con el número de plazas que corresponde a cada puesto.

● Kidegoaren Burutza.

● Jefatura del Cuerpo.

● Kudeaketa polizialeko informatika-sistemak.

● Sistemas informáticos de gestión policial.

● Atxilotuen eta ibilgailuen gordailua.

● Existencia de depósito de detenidos o vehículos.

● Udaltzaingoen esku dauden arauzko armen kopurua: adieraziko da zein arma-mota den eta zein kalibretakoa.

● Número de armas reglamentarias que constan en poder de las policías locales: indicando el tipo de armas y calibre de las mismas.

● Beste arauzko defentsa batzuen kopurua eta mota.

● Número y tipo de otro tipo de defensas reglamentarias.

● Kidego bakoitzak duen ibilgailu kopurua eta mota (bereizi egingo dira polizia-bereizgarriak dituztenak).

● Número y tipo de vehículos que posee cada Cuerpo (distinguiendo aquellos que cuentan con distintivos policiales).

● Dauzkaten transmisio-elementuak: digitalak edo analogikoak; adierazi egingo da elementu horien kopurua eta mota.

● Elementos de transmisión que poseen: digitales o analógicas, indicando el tipo y número de los mismos.

7. artikulua.– Erregistroaren funtzionamendua.

Artículo 7.– Funcionamiento del Registro.

1.– Segurtasun publikoaren arloan eskumena duen sailak ezarriko ditu EAEko Udaltzaingoen Erregistroaren funtzionamendurako irizpide teknikoak eta prozedura: udalen eta erregistroaren ardura duen unitatearen arteko harremanetarako izapidetze telematikoa, datuen kofidentzialtasuna, segurtasuna eta osotasuna bermatzeko beharrezkoak diren antolaketa- eta kudeaketa-neurriak, baita izaera pertsonaleko datuak babesteko legerian aitortutako berme, obligazio eta eskubideak betetzeko beharrezkoak direnak ere.

1.– Por el Departamento competente en materia de seguridad pública se establecerán los criterios técnicos y de procedimiento para el funcionamiento del Registro de Policías Locales de Euskadi; la tramitación telemática de las comunicaciones entre los diferentes ayuntamientos y la unidad encargada del registro, las medidas de organización y gestión necesarias para asegurar, en todo caso, la confidencialidad, seguridad e integridad de los datos, así como las conducentes a hacer efectivas las garantías, obligaciones y derechos reconocidos en la legislación de protección de datos de carácter personal.

2.– Erregistroko alta/bajen eta datu-aldaketen izapideak egiteko, aplikazio informatiko batean jasoko diren eredu normalizatuak beteko dira. Aplikazio informatiko hori segurtasun publikoaren arloan eskumena duen zuzendaritzak jarriko die eskuragarri udalei, EAEko Udaltzaingoen Erregistroko prozedurak izapidetu ahal izateko.

2.– La tramitación de las altas y bajas y modificaciones de los datos del Registro se realizará cumplimentando los modelos normalizados que figurarán en la aplicación informática que el Departamento competente en materia de seguridad pública pondrá a disposición de los ayuntamientos para la tramitación de los procedimientos en el Registro de Policías Locales de Euskadi.

Aplikazio informatiko hori izango da bitarteko-multzo bat, zeinen bidez ahalbidetuko den udalen eta EAEko Udaltzaingoen Erregistroa zuzentzeko ardura duen unitatearen artean dauden erregistroko komunikazioak bide telematikoa erabiliz aurkeztea.

Dicha aplicación informática se configura como el conjunto de medios que permite la presentación telemática de las comunicaciones registrales entre los ayuntamientos y la unidad directiva encargada del Registro de Policías Locales de Euskadi.

3.– Udalek, inskripzioak, aldaketak, eguneratzeak egiteko, baita datuak zuzentzeko edo horietara beste edozein sarrera egiteko ere, bitarteko elektroniko seguruak eta sinadura elektroniko aitortua –telematikoki erregistratua– erabili ahal izango dituzte, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan eta hori garatzeko xedapenetan ezarritakoa betez.

3.– Los Ayuntamientos podrán tramitar las inscripciones, modificaciones, actualizaciones, y también las rectificaciones o cualquier otro acceso a los datos, con medios electrónicos seguros y firma electrónica reconocida y registrada telemáticamente, atendiendo a lo dispuesto en el Decreto 21/2012, de 21 de febrero, de Administración Electrónica y las normas de desarrollo de este Decreto.

Era berean, balio eta ondorio juridikoak izango dituzte Erregistroaren eta jardueren titularren arteko komunikazio eta jakinarazpen telematikoek.

Asimismo, las comunicaciones y notificaciones telemáticas entre el Registro y los titulares de las actividades, tendrán validez y efectos jurídicos.

4.– Segurtasun publikoaren arloan eskumena duen sailaren barruan Udaltzaingoen koordinaziorako eskumena duen zuzendaritzak, Udaltzaingoen Erregistroaren ardura duen organoa den aldetik, baliozkotu egingo du inskripzio-, aldaketa-, eguneratze-, zuzenketa- edo deuseztatze-eskabidea, eta dagokion udalari jakinaraziko dio, bide telematikoa erabilita.

4.– La Dirección competente en materia de coordinación de Policías Locales del Departamento competente en materia de seguridad pública, órgano encargado del Registro de Policías Locales, validará la solicitud de inscripción, modificación, actualización, rectificación o cancelación, y lo comunicará, por vía telemática, al Ayuntamiento respectivo.

8. artikulua.– Datuak babesteko erregimena.

Artículo 8.– Régimen de protección de datos.

1.– Erregistroaren lehen atalean datuak sartuta dituen langileak bere datu pertsonaletara sartu ahal izango du, izaera pertsonaleko datuak babesteko araudian ezarritako moduan.

1.– El personal cuyos datos figuren en la sección primera del Registro tendrá acceso a sus datos personales en los términos previstos en la normativa sobre protección de datos de carácter personal.

2.– Segurtasun publikoaren arloan eskumena duen sailaren barruan Udaltzaingoen koordinaziorako eskumena duen zuzendaritzak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu, bermatuta gera dadin EAEko Udaltzaingoen Erregistroan jasota dauden datu pertsonal guztiak honako arau hauetan ezarritako segurtasun-neurri guztiak betetzen dituztela: 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa; eta lege hori garatzen duen urriaren 18ko 308/2005 Dekretua.

2.– La Dirección competente en materia de coordinación de Policías Locales del Departamento competente en materia de seguridad pública adoptará las medidas oportunas para garantizar que todos los datos de carácter personal que consten en el Registro de Policías Locales de Euskadi queden sometidos a las medidas de seguridad de la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos y del Decreto 308/2005, de 18 de octubre, por el que se desarrolla la misma.

9. artikulua.– Akreditazio profesionalaren agiria.

Artículo 9.– Documento de acreditación profesional.

1.– EAEko udaltzaingoetako kide guztiek, alegia, segurtasun-zerbitzuen eremuko lanpostuetan zerbitzu aktiboan, bigarren jardueran edo zerbitzu berezietan daudenek, akreditazio profesionalaren agiri bat izango dute, eta agiri horrek balioko du funtzionarioa identifikatzeko.

1.– Todos los miembros de las policías locales de Euskadi en situación de servicio activo, segunda actividad y servicios especiales en puestos del ámbito de los servicios de seguridad, dispondrán de un documento de acreditación profesional que servirá como elemento de identificación de la persona funcionaria.

2.– Polizia-funtzioak eta -egitekoak burutzerakoan, agiri profesionala –betiere jatorrizkoa bada eta indarrean baldin badago– titularraren egoera profesionala zehazki egiaztatzen duen bitarteko bakarra da. Agiri horrek titularraren lanpostua edo kargua ere egiaztatzen du, baita agiri horretan jasotzen diren datu guztiak ere, eta bestelako agiriek ez dute balio identifikazio profesionalerako.

2.– En el ejercicio de sus funciones y actuaciones policiales la documentación profesional, original y en vigor, constituye el único medio que acredita fehacientemente la condición profesional de su titular, así como su empleo o cargo y los datos que en ella se consignen, no pudiendo, a efectos de identificación profesional, ser sustituida por ninguna otra.

3.– Akreditazio profesionalaren agiria publikoa, pertsonala eta besterenezina da, eta agiri horren titularrak dira burutzen dituzten egintzen erantzule pertsonal eta zuzenak, egintza horien ondorioz akreditazio horren erabilera okerra egiten dutenean.

3.– El documento de acreditación profesional tiene naturaleza de documento público y carácter personal e intransferible, siendo sus titulares responsables personales y directos de los actos que lleven a cabo y que impliquen una inadecuada utilización de la acreditación.

Titularrek, zerbitzuan dauden bitartean, aldean eraman behar dute agiria, kontrakorik baimentzen ez bada, behintzat, eta, horretaz gain, agerian eraman behar dute, herritarrekin eta Segurtasun Indar eta Kidegoetako kideekin dituzten harreman profesionalek agintaritza-agente gisa identifikatzea eskatzen dieten kasuan.

Sus titulares lo habrán de portar durante el servicio, salvo que medie autorización en contrario, y tendrán la obligación de exhibirlo en todas aquellas ocasiones en que la relación con la ciudadanía y otros miembros de las Fuerzas y Cuerpos de Seguridad por motivos profesionales, pueda requerir su identificación como Agentes de la Autoridad.

Zerbitzuan ez dauden langileek salbuespenez bakarrik erabili ahal izango du akreditazio profesionalaren agiria; hain zuzen ere, legezkotasuna edo herritarren segurtasuna babesteko jardun behar duenean.

El personal que se encuentre fuera de servicio, sólo podrá utilizar el documento de acreditación profesional, excepcionalmente, cuando tenga que actuar en defensa de la legalidad o de la seguridad ciudadana.

4.– Akreditazio profesionalaren agiri horrek hiru osagai ditu: txartel profesionala, plaka-ikurra eta agiriak eramateko zorro trokelatua. Osagai horien diseinua eta oinarrizko ezaugarriak segurtasun publikoaren arloan eskumena duen sailaren titularrak ezarriko ditu, agindu baten bidez.

4.– Dicho documento de acreditación profesional estará compuesto de tres elementos: carné profesional, placa-emblema y cartera portadocumentos troquelada, cuyo diseño y características básicas se determinarán por Orden de la persona titular del Departamento competente en materia de seguridad pública.

Akreditazio profesionalaren agirian honako hauek jasoko dira, gutxienez: udalerriaren izena, funtzionarioaren izena eta kategoria profesionala, agintaritza-agente gisa identifikatzen duen zenbakia, emate-eguna, titularraren argazki txertatua eta dekretu honen garapen-aginduan ezartzen direnak.

En el documento de acreditación profesional constará, al menos, el nombre del municipio, el nombre y categoría profesional del funcionario, número de identificación como Agente de la Autoridad, fecha de expedición, fotografía del titular incorporada, así como otros que se regulen en la Orden de desarrollo de este Decreto.

5.– Akreditazio profesionalaren agiria Eusko Jaurlaritzan segurtasun publikoaren arloan eskumena duen sailak egingo du, eta dagokion udalak emango du.

5.– El documento de acreditación profesional será elaborado por el Departamento competente en materia de seguridad pública del Gobierno Vasco y expedido por el ayuntamiento respectivo.

6.– Akreditazio profesionalaren agiria kasu hauetan berritu edo ordezkatuko da:

6.– El documento de acreditación profesional será renovado o sustituido en los siguientes casos:

a) Agirian inskribatuta dagoen iraungitze-eguna iristean, betiere ordezkatu edo baliogabetu den agiria entregatu ondoren.

a) Al llegar la fecha de caducidad inscrita en el mismo, previa entrega del documento sustituido o invalidado.

b) Agiria puskatzen, galtzen edo lapurtzen bada (aurrez behar bezala justifikatu behar da).

b) En los casos de destrucción, pérdida o sustracción, previa justificación de los mismos.

7.– Agiri profesionala kendu behar denean, dagokion udalak agiria kentzeko akta beteko du, eta horren berri emango dio segurtasun publikoaren arloan eskumena duen sailaren barruan Udaltzaingoen koordinazioaren arloko eskumena duen zuzendaritzari; halaber, kendutako akreditazio-agiria entregatu egingo du.

7.– En los supuestos en que proceda la retirada de la documentación profesional, el ayuntamiento respectivo procederá a cumplimentar el acta de retirada correspondiente y dará cuenta de ello a la Dirección competente en materia de coordinación de Policías Locales del Departamento competente en materia de seguridad pública, con entrega del documento de acreditación retirado.

XEDAPEN GEHIGARRIA
DISPOSICIÓN ADICIONAL

Zenbaki profesionalarekin lotutako gorabeherak errazago identifikatzeko, historial bat edukiko da, hain zuzen ere, funtzionarioak bere bizitza profesionalean zehar –udaltzaingoen erregistroan lehenengo inskripzioa egin zuenetik aurrera– izan dituen zenbaki profesionalak jasoko dituena.

A los efectos de facilitar la identificación de las circunstancias asociadas al número profesional, se mantendrá un histórico con los distintos números profesionales que el funcionario o funcionaria ha ido adoptando a lo largo de su vida profesional desde la primera inscripción en el registro de policías locales.

Halaber, beste historial bat edukiko da, agente bakoitzari bere bizitza profesionalean zehar eman zaizkion kredentzialak jasoko dituena.

Asimismo, se mantendrá un histórico de las emisiones de credenciales que se han efectuado para cada agente a lo largo de su vida profesional.

XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Udalek emandako akreditazio profesionalaren agiriak, baldin eta segurtasun publikoaren arloan eskumena duen sailaren titularrak dekretu honen 9.4 artikuluan adierazten den agindua eman aurrekoak badira, berritu egin beharko dira araudi berriaren arabera, agindu hori indarrean jarri eta hemezortzi hilabeteko epean. Nolanahi ere, salbuespen izango dira, ekitaldi honetan, segurtasun publikoaren arloan eskumena duen sailaren barruan Udaltzaingoen koordinazioaren arloko eskumena duen zuzendaritzak egin dituen agiriak, baldin eta araudi horrek ezartzen dituen baldintza eta ezaugarriak betetzen badituzte.

Los documentos de acreditación profesional expedidos por los ayuntamientos con anterioridad a la Orden del Consejero del Departamento competente en materia de seguridad pública a la que se refiere el apartado 4.º del artículo 9 de este Decreto deberán ser renovados de conformidad con la nueva regulación en el plazo de dieciocho meses desde la entrada en vigor de dicha Orden, salvo aquellos que hayan sido elaborados por la Dirección competente en materia de coordinación de Policías Locales del Departamento competente en materia de seguridad pública durante el presente ejercicio, y que cumplan con los requisitos y características de dicha regulación.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Segurtasun Publikoaren arloan eskumena duen sailburuak izango du ahalmena dekretu hau garatu eta betetzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko, eta, zehazki, datu pertsonalen tratamenduari buruzko fitxategia sortzeko, eta inskripzio-formularioak eta irizpide teknikoak ezartzeko, hain zuzen ere, udalen eta Erregistroaren arteko harremanak bitarteko informatikoen bitartez egin ahal izateko.

Primera.– Se faculta al Consejero del Departamento competente en materia de seguridad pública para dictar las disposiciones necesarias para el desarrollo y ejecución del presente Decreto, y particularmente, en cuanto a la creación del fichero correspondiente al tratamiento de datos personales así como al establecimiento de formularios de inscripción y criterios técnicos para la comunicación entre los ayuntamientos y el Registro por medios informáticos.

Bigarrena.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Segunda.– El presente Decreto entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 16an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LóPEZ áLVAREZ.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala

Dado en Vitoria-Gasteiz, a 16 de octubre de 2012.

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

La Consejera de Interior, Justicia y Administración Pública,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Análisis documental

Euskadi, bien común