Sede electrónica

Acceso a la página de inicio del Gobierno Vasco

Euskadi.net

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

132. zk., 2012ko uztailaren 6a, ostirala

N.º 132, viernes 6 de julio de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
PRESIDENCIA DEL GOBIERNO
3068
3068

15/2012 LEGEA, ekainaren 28koa, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa.

LEY 15/2012, de 28 de junio, de Ordenación del Sistema de Seguridad Pública de Euskadi.

Eusko Legebiltzarrak 15/2012 Legea, ekainaren 28koa, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzekoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 15/2012, de 28 de junio, de Ordenación del Sistema de Seguridad Pública de Euskadi.

ZIOEN AZALPENA
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS
I
I

Lege honen xedea Euskadiko segurtasun publikoaren sistema antolatzea da. Sistema horretan, herri-administrazio guztiek hartuko dute parte, eta printzipio hauek izan behar ditu oinarrian: osagarritasuna, lankidetza, koordinazioa, elkarlana, elkarrekiko informazioa eta erakundeen arteko leialtasuna.

Es objeto de esta ley la configuración del sistema de seguridad pública de Euskadi, participado por las diferentes administraciones públicas y basado en los principios de complementariedad, cooperación, coordinación, colaboración, información recíproca y lealtad institucional.

Segurtasun publikoaz aritzerakoan, beharrezkoa da ikuspegi sistematiko eta integral bat hartzea, zeinak artikulatzen baitu administrazio publikoek abian jartzen duten xedapen, prozedura, bitarteko eta baliabide sorta bat, helburu duena baldintzak sortzea eta oztopoak ezabatzea pertsonek bete-betean disfruta ditzaten beren eskubideak eta askatasunak eta posible izan dezaten bizikidetza baketsuan, ongizatean eta gizarte kohesionatuan bizitzea, hartarako ahal den neurrian murriztuz arriskuak eta perilak, nahita edo nahi gabe gertatu ohi direnak, pertsonen eskubideei eta askatasunei dagokienez, bai eta pertsonen euren, beraien ondasunen eta ondare kolektiboaren segurtasunari dagokionez ere.

La seguridad pública debe entenderse desde una perspectiva sistemática e integral, que articula el conjunto de disposiciones, procedimientos, medios y recursos destinados por las administraciones públicas a promover condiciones y remover obstáculos para que las personas puedan disfrutar del pleno ejercicio de sus derechos y libertades y desarrollar su vida en espacios de convivencia en paz, bienestar y cohesión social, reduciendo en la medida de lo posible los riesgos y peligros, intencionados o no, que pudieran perturbar sus derechos y libertades y su seguridad y la de sus bienes y el patrimonio colectivo.

Halako segurtasunaren eskean daude, gero eta gehiago, gaur egungo gizarte moderno eta aurreratuak, eta eskari horri erantzuteko helburua dauka, hain zuzen, lege honek, segurtasuna hori lortzeko beharrezko baldintza objektiboak taxutzeko tresna eta erremintak emanez.

La seguridad, así entendida, es una demanda creciente en las sociedades modernas y avanzadas, a la que la presente ley pretende dar respuesta impulsando los mecanismos que promuevan condiciones objetivas para su logro.

Horra hor nola ulertzen den segurtasun publikoa, eta horregatik hain zuzen ere, politika publikoek herritarra dute ardatz, zerbitzu publikoak erabili behar dituen subjektu aktibo modura ulerturik. Ardatza ez da, beraz, garai batean bezala, soil-soilik Estatuaren segurtasuna eta ordena publiko materiala zaindu beharra.

Esta visión de la seguridad pública focaliza las políticas públicas hacia la ciudadanía como sujeto activo destinatario de prestaciones públicas, y no, como antiguamente, exclusivamente hacia la seguridad del Estado y el mantenimiento del orden público material.

Ikuspuntu berri horretatik abiaturik, aginte publikoek herritarrak eta antolakundeak eta erakundeak mehatxuetatik babesten saiatu behar dute, mehatxu horiek eskubideen eta ondasunen aurkakoak izan, edo ongizatearen eta gizartearen onuraren aurkakoak izan, nahita sortutakoak, edo nahi gabe gertatutakoak.

Desde esta nueva perspectiva los poderes públicos han de procurar la protección de los ciudadanos y ciudadanas, así como de las organizaciones e instituciones, frente a las amenazas a sus derechos y bienes, a su bienestar y a la prosperidad de la sociedad, ya deriven las amenazas de comportamientos intencionados ya de otros eventos no deseados.

Autonomia Estatutuaren 17. artikuluaren aginduz, Euskal Autonomia Erkidegoak badu ordena eta segurtasun publikoaren inguruko eskumenik, eta horri jarraiki oso-osorik kudeatzen du Euskadiko segurtasun publikoa, salbu eta Estatutuak berak zehazten dituen erkidegoz gaindiko eta kanpoko gaiak.

La Comunidad Autónoma de Euskadi tiene, conforme al artículo 17 del Estatuto de Autonomía, competencias en materia de orden y seguridad públicas, y en su virtud gestiona de un modo integral, a salvo de cuestiones supra o extracomunitarias recogidas en el propio Estatuto, la seguridad pública en Euskadi.

Eskumen hori eta segurtasun publikoarekin lotura zuzena duten beste eskumen espezifiko batzuk –funtsean polizia bereziaren jarduntzat hartzen baitira zentzu publikoan– baliatuta, gure autonomia-erkidegoak segurtasun publikoari buruzko bere berariazko ordenamendua osatu zuen joan den mendeko azken hamarkadan. Eta, hala, besteak beste, lege hauek onartu zituen: Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legea; Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legea; Jendaurreko ikuskizunei eta jolas jarduerei arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legea; edo Euskal Herriko Autonomia Elkartean jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legea.

Nuestra Comunidad Autónoma se dotó de un ordenamiento específico en materia de seguridad pública durante la última década del siglo pasado, haciendo uso de tal habilitación competencial, así como de otros títulos competenciales específicos con conexión directa con la seguridad pública en cuanto que se configuran esencialmente como actividades de policía especial en sentido clásico. Así fueron promulgándose la Ley 4/1992, de 17 de julio, de Policía del País Vasco; la Ley 1/1996, de 3 de abril, de gestión de emergencias; la Ley 4/1995, de 10 de noviembre, de espectáculos públicos y actividades recreativas; o la Ley 4/1991, de 8 de noviembre, reguladora del Juego en la Comunidad Autónoma del País Vasco, entre otras.

Eskarmentuak erakutsi duenez, segurtasun publikoarekin zerikusia duten osagaien eta arlo-politiken artean bada hainbat lotune eta sinergia, eta derrigorra zen begi bistan jartzea, indartzea eta koordinatzea.

La experiencia adquirida con el transcurso del tiempo ha permitido apreciar la existencia de conexiones y sinergias entre los distintos componentes y políticas sectoriales relacionadas con la seguridad pública que era preciso poner de manifiesto, realzar y coordinar.

Eta hori guztia ikusita, beharrezko gertatzen da Euskadiko segurtasun publikoaren arau-sistema berriro antolatzea. Abiapuntua izango litzateke segurtasun publikoa arragoa moduko baten modura ulertzea, hainbat azpisistemaren helburuen, oinarrizko printzipioen eta elementu erkide batzuen arragoa.

Por ello es preciso proceder a una reordenación de sistema normativo de la seguridad pública en Euskadi partiendo de la concepción de la seguridad pública como englobante en fines, principios básicos y ciertos elementos compartidos, de varios subsistemas.

Segurtasun publikoaren sistemaren barruan daude polizia eta herritarren segurtasunarena eta larrialdiak eta babes zibilarena. Badira, hala ere, jarduera administratiboaren beste arlo batzuk, hala nola zirkulazioa eta bide-segurtasuna, jokoa, ikuskizunak eta jolas-jarduerak, eta bada segurtasun publikoari loturik dauden edo segurtasun publikoaren osagarri diren beste jarduera batzuen araubidea ere (hala nola segurtasun pribatua), eta haietako bakoitzak bere arautegia du.

El sistema de seguridad pública comprende los de policía y seguridad ciudadana y de emergencias y protección civil, sin perjuicio de otros ámbitos de la actuación administrativa tales como los relacionados con el tráfico y la seguridad vial, o el juego, los espectáculos y actividades recreativas, así como de la regulación de otras actividades conexas o complementarias con la seguridad pública como el sector de la seguridad privada, que se sujetan a sus respectivas regulaciones.

Horrela, bada, gure ordenamendu juridikoan –itxura batean inongo loturarik gabe– arau-ildo ezberdinetan bilduta ageri ziren hainbat azpisistema sistema komun batean egituratzen ditu lege honek, guztiek azken helburu bera eta hartarako gaitzen duen bide bera baitituzte: segurtasun publikoa. Arau honen helburua da segurtasun publikoaren arloko euskal antolamenduaren erpina edo arau ardatza izatea, alegia, sektore horretako gainerako lege guztien aterpe izatea, denak ere segurtasun publikoaren arauen azpisistema honetan bil daitezen.

En este sentido, esta ley articula, dentro de un sistema común, diversos subsistemas que en nuestro ordenamiento jurídico aparecían aparentemente desconectados, bajo presupuestos normativos dispares, cuando todos ellos tenían una finalidad última y habilitante común: la seguridad pública. La presente norma tiene la pretensión de representar la cúspide o norma troncal del ordenamiento vasco en materia de seguridad pública, la norma que da cobijo al resto de leyes sectoriales llamadas a integrarse en este subsistema normativo de la seguridad pública.

II
II

Proiektuaren I. tituluaren I. kapituluan arautzen dira legearen xedea, segurtasun publikoaren sistemaren kontzeptua, bere baitan dituen zerbitzuak, administrazio eskumendunak eta sisteman parte hartzen dutenak, eta zein printzipio diren bide-argi segurtasun-publikoko politikak osatzeko, administrazioaren jardunerako eta erakunde arteko harremanetarako.

El Capítulo I del Título I del proyecto regula el objeto de la ley, el concepto de sistema de seguridad pública, los servicios que engloba y las administraciones competentes y participantes en el sistema, así como los principios que orientan la formación de las políticas de seguridad pública, la actuación administrativa y las relaciones interinstitucionales.

Sistemaren integrazioaren oinarriak dira: jarduteko printzipio komun batzuk izatea, erakundeen arteko koordinaziorako eta elkarlanerako organismo formalak egotea eta administrazioek segurtasun publikoaren arloan garatu behar dituzten politika publikoak era mailakatu eta koherente batean planifikatzea.

La integración del sistema se fundamenta en unos principios de actuación comunes, la existencia de organismos de coordinación y cooperación institucionales de carácter formal y la planificación escalonada y coherente de las políticas públicas a desarrollar en materia de seguridad pública por las distintas administraciones.

Nola jardun jakiteko, segurtasun publikoaren sistema osorako printzipioak ere finkatzen ditu legeak. Printzipio horien artean aipagarria da sistema hau herritarren eskubide-askatasunak eta pertsonen eta ondasunen segurtasuna mehatxatzen dituzten arriskuen prebentzio proaktibora bideratzen duena, hau da, aurretiaz eta kalteei aurrea hartzeko moduan planifikatu behar dela Administrazioak zer egingo duen.

La ley establece los principios de actuación comunes al conjunto del sistema de seguridad pública. Entre tales principios destaca la orientación del sistema hacia la prevención proactiva de los riesgos que pudieran amenazar el libre ejercicio de derechos y libertades de la ciudadanía y la seguridad de personas y bienes, lo cual se traduce en la planificación previa y preventiva de las acciones administrativas en esta materia.

Nahiz eta segurtasun publikoaren eskumena autonomia-erkidegoko erakunde komunena izan, udalerriek eta lurralde historikoek ere parte hartzen dute segurtasun-politikak formulatzen eta gauzatzen, bakoitzari dagozkion sektoreko eskumenetan.

Si bien la competencia en materia de seguridad pública reside en las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma, en la formulación y ejecución de las políticas de seguridad participan entre otros los municipios y los territorios históricos en atención a las competencias sectoriales que pueden ostentar.

I. tituluaren II. kapituluan, segurtasun publikoaren sistemako partizipazio– eta koordinazio-organoak datoz zehazturik, hala nola, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua; eta Segurtasunean Parte Hartzeko herri-kontseiluak (herritarrek ere segurtasun publikoko politikan parte hartuko dutela bermatzen dutenak).

El Capítulo II del Título I contempla los órganos de participación y de coordinación del sistema de seguridad pública, tales como el Consejo de Seguridad Pública de Euskadi y los consejos locales de participación en la seguridad (que aseguran la participación ciudadana en la política de seguridad pública).

Organo horiei esker, herri-administrazio guztiek, agintariek, polizia-kidegoek eta segurtasunarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu publikoek parte hartuko dute segurtasun publikoko politikak diseinatzen, aplikatzen eta ebaluatzen.

Tales órganos posibilitan la participación de todas las administraciones públicas, autoridades, cuerpos policiales y demás servicios públicos relacionados con la seguridad en el diseño, aplicación y evaluación de las políticas de seguridad pública.

Lan hori egingo dute, baina, arlo honetan jarduten duten beste organoei ez eginkizunetan ez aginpidetan ezer kendu gabe, gaur egungo legediaren arabera hainbat organo baitago segurtasun publikoan eta polizian, ausazko jokoetan, ikuskizunetan eta jolas-jardueretan, larrialdietan eta babes zibilean, zirkulazioan eta bide-segurtasunean eta baita segurtasun pribatuan ere.

Las funciones que asumen tales órganos se realizan sin perjuicio de las funciones y competencias de los órganos que la legislación vigente establece en los sectores de la seguridad pública y la policía, los juegos de azar, los espectáculos y actividades recreativas, las emergencias y la protección civil, el tráfico y la seguridad vial, y la seguridad privada.

Legeak zehazten du partizipazioko organo horiek eta planifikazioko tresnek zer-nolako harremana eduki behar duten segurtasun publikoarekin zerikusia duten beste organoekin, hala nola bide-segurtasunean, babes zibilean, jokoetan, genero indarkerian edo antzeko beste arloetan lan egiten duten organoekin.

La ley prevé la relación de tales órganos de participación y de los instrumentos de planificación con aquellos otros, relacionados con la seguridad pública, en materia de seguridad vial, protección civil, juego, espectáculos, violencia de género u otros similares.

Lege honen arabera, herritarrak berak ere parte hartuko du bere segurtasun-arazoak konpontzeko orduan, eta, horrela, sistemak hobeto ulertu ahal izango du herritarren segurtasun-gabezien nondik norakoa. Lege honen arabera, herritarra bera ere bada bere segurtasuna eraikitzeko arduretan bide-lagun. Horra hor, helburu horretan lagungarri, tokian tokiko segurtasunean parte hartzeko kontseiluak sortu eta segurtasun publikoaren sistema hobetzeko herritar-ekimenen Bulegoa eraberritzea.

La ley incorpora la participación de los ciudadanos en la solución de sus problemas de seguridad, lo que permite al propio sistema comprender mejor la naturaleza de los problemas de inseguridad sufridos por la ciudadanía, y se hace al ciudadano corresponsable en la construcción de su propia seguridad. A tal fin contribuye la creación de consejos de participación en la seguridad en el ámbito local y el redimensionamiento de la oficina de iniciativas ciudadanas para la mejora del sistema de seguridad pública.

I. tituluaren III. kapituluak arautzen du segurtasunaren planifikazioa, bai erkidegorako, bai eta herrirako ere. Euskadiko Segurtasun Plan Orokorrean dator jasota, era berean, orokorrean zer-nolako aurreikuspenak espero diren arriskuetarako, jardueretarako eta baliabideetarako, segurtasun pribatua barne, arlo hauetan: herritarren segurtasunean, larrialdietan, bide-segurtasunean eta Euskadin herritarren elkarbizitzarekin eta pertsonen eta ondasunen segurtasunarekin zerikusia duten beste batzuetan.

El Capítulo III del Título I regula la planificación de la seguridad a nivel tanto autonómico como local. El plan general de seguridad de Euskadi integra las previsiones generales de riesgos, actuaciones y medios, incluidos los de seguridad privada, en materia de seguridad ciudadana, emergencias, seguridad vial y otras que afecten a la convivencia ciudadana y la seguridad de las personas y los bienes en Euskadi.

Arkitektura txukuna eta egituraketa zuzena ematea ez da nahikoa segurtasun publikoaren sistemaren eraginkortasunerako, horretaz gainera, esku artean ditugun baliabideak zuzen eta arrazoi-legez erabili beharko ditugu, hartara, segurtasunaren esparruan erdietsi nahi ditugun helburuak artezago lortu ahal izateko.

La eficacia del sistema de seguridad pública no depende sólo de su correcta arquitectura y su estructuración, sino igualmente de la eficiencia en el uso racional y sostenible de los recursos disponibles, del cual deriva un mayor grado de eficacia en la consecución de los resultados deseables en el entorno de la seguridad.

Horretarako, lege honen I. tituluaren IV. kapituluak zenbait mekanismo jartzen ditu Segurtasun Publikoaren Administrazioaren efizientzia, ekonomikoa nahiz antolakuntzakoa, integratu, arrazionalizatu eta bilatzeko. Hala, segurtasun publikoaren sistemaren baitako zerbitzu guztiak komunikazioetarako eta kudeaketa koordinaturako sistema bakar batean biltzea sustatzeko agintzen du. Sistema bakar hori erabilita, datuak eta informazioak transmititzeko bidea eta gertakariak eta baliabideak kudeatzeko eta konpontzeko bidea izan beharko du, hartara, sistemaren baliabideak koordinatzeko sostengua izateko denbora errealean. Halaber, zenbait bitarteko eta baliabide baditu sistema osorako, esate baterako, herritarrek aukera izatea segurtasun publikoaren sistemara jotzeko larrialdi eta emergentzietako telefono-zenbaki bakarraren bitartez (112); segurtasun publikoaren sistema hobetzeko herritarren ekimenak biltzeko bulegoa, edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia, titulu berezia ere baduena.

Para ello el Capítulo IV del Título I de la ley instrumenta diversos mecanismos tendentes al logro de integración, racionalización y búsqueda de la eficiencia económico-organizativa de la Administración de la Seguridad Pública. Así, se impulsa la integración de los sistemas informáticos y de comunicaciones en un sistema de coordinación único para el conjunto de los servicios del sistema de seguridad pública que permita la transmisión de datos e informaciones y la gestión y despacho de incidentes y recursos, que den soporte en tiempo real a la coordinación de los distintos recursos del sistema. En igual sentido se contempla la existencia de medios y recursos propios del conjunto del sistema, como el acceso de los ciudadanos al sistema de seguridad pública a través del teléfono único de urgencias y emergencias 1-1-2; la oficina de iniciativas ciudadanas para la mejora del sistema de seguridad pública, o la Academia Vasca de Policía y Emergencias, a la que se dedica un título específico.

Halatsu, segurtasun publikoaren arloan administrazio-kontratazioa arrazoi-legez egiteko hainbat neurri jaso da.

Igualmente se regulan una serie de medidas destinadas a la racionalización de la contratación administrativa en el ámbito de la seguridad pública.

III
III

II. tituluan, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia lantzen da, nola sortu eta arautuko den, alegia. Eginkizunetan orain arteko Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia ordezkatuko du, baina zeregin berriak zehaztuko zaizkio, segurtasun publikoaren sistema osoa harturik aintzakotzat.

El Título II aborda la creación y regulación de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, que sucede en sus funciones a la hasta ahora Academia de Policía del País Vasco, si bien se redefinen sus funciones atendiendo al conjunto del sistema de seguridad pública.

Hainbat zerbitzu dabil helburu bera erdietsi nahian, alegia, pertsonei segurtasuna ematea eta pertsona horien ondasunak babestea, eta zerbitzu horiek elkarrekin ibili beharko dute eta elkarri lagundu beharko diote, erakunde berri horrek zerbitzu horiek prestakuntzaren aldetik hobeto integratzen laguntzeko. Gainera, segurtasuneko eta larrialdietako zerbitzuen etengabeko prestakuntzak ekonomiaren eta administrazioaren aldetik dakartzan kostuak arrazoitzen laguntzen du, aukera ematen baitu sinergiak sortzeko eta guztiek erabiltzeko moduko azpiegiturak sortzeko, prestakuntzarako eta ikasketetarako baliabideak bikoizten ibili beharrik gabe.

Ello favorece la integración formativa de servicios llamados a interrelacionarse y colaborar entre sí con un mismo objetivo, de proporcionar seguridad a las personas y proteger sus bienes; al tiempo que racionaliza los costes económico-administrativos de la formación continua de los servicios de seguridad y emergencias, al permitir sinergias y aprovechamientos comunes de infraestructuras y evitar la duplicación de recursos formativos y académicos.

Akademiaren taxu berriak aldaketak ekarriko ditu Zuzendaritza Kontseiluaren osaketan, tarteko diren erakunde guztiek beren tokia izan dezaten; gainera, akademiaren berezko prestakuntza-eremuan sartuta dauden beste zerbitzuetako langileei ere emango zaie aukera irakaskuntzako zereginetan aritzeko.

La nueva configuración de la academia se traduce en novedades respecto a la composición del Consejo Rector para dar cabida a todas las instituciones implicadas, así como en cuanto a la apertura de las funciones docentes a personal de otros servicios incluidos en el ámbito formativo propio de la academia.

IV
IV

III. tituluan, polizia-sistema edo herritarren segurtasuneko sistema arautzen da; segurtasun publikoaren sistemaren osagai modura arautu ere, eta, alde horretatik, Autonomia Erkidegoko polizia-eredua osatzera dator. Bertan aurreikusten dira Euskal Herriko polizia-zerbitzuak koordinatzeko eta elkarlanean aritzeko tresnak, eta baita zerbitzu horien jarduera osagarriak integratzeko tresnak ere.

El Título III regula el sistema policial o de seguridad ciudadana como parte integrante del sistema de seguridad pública, y en tal sentido configura el modelo policial de la Comunidad Autónoma y prevé los mecanismos de coordinación y cooperación de los servicios de la Policía del País Vasco, así como los de integración de las actividades complementarias a los mismos.

Araudiarekin euskal polizia-eredua sendotu eta modernizatu nahi da, eta horrela, gizarteak eskatzen eta behar duena kontuan izanda, erantzuteko gaitasun egokia izateaz gainera, lege honetan zehazten diren erakunde politikoetan eta partaidetzako erakundeetan finkatutako politikak garatzeko aukera izan dezala lortu nahi da.

La regulación trata de consolidar y modernizar el modelo policial vasco, de modo que, teniendo en cuenta las demandas y necesidades de la comunidad, pueda, además de disponer de una capacidad reactiva apropiada, implementar las políticas de seguridad definidas en las instancias políticas y participativas definidas en esta ley.

Legeak aldarrikatzen duen polizia-ereduak aurreko araudiaren oinarrizko ildoei jarraitzen die: Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoa egongo da, Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzaren menpe, eta hori izango da ereduaren muina, polizia orokor eta integrala izango den neurrian, eta horren osagarri, udalerrietako udaltzaingoa egongo da. Bi kidego horiek Euskal Herriko Polizia osatuko dute, estatutuen erregimen komun eta homogeneoa duena, nahiz eta berezitasunen batzuk ere egongo diren.

El modelo policial que propugna la ley sigue las líneas básicas de la regulación precedente: existencia de un cuerpo policial autonómico, la Ertzaintza, dependiente del Gobierno Vasco, que asume la centralidad del modelo como policía general e integral, complementada por los cuerpos de Policía local dependientes de los municipios. Ambos tipos de cuerpos constituyen conjuntamente la Policía del País Vasco, sujeta a un régimen estatutario común y homogéneo, salvo algunas particularidades.

Lege honetan egiten diren proposamenek bi arrazoi nagusi dituzte; batetik, Ertzaintzak Euskal Autonomia Erkidegoko polizia integral gisa lortutako heldutasun eta prestigio sozialaren aitormena, eta bestetik, udaltzaingoak, lehen udal demokratikoak lanean hasi zirenetik berrantolaturik, egindako lan eredugarria.

Las propuestas contenidas en esta ley parten tanto del reconocimiento de la madurez y prestigio social alcanzada por la Ertzaintza como policía integral de la Comunidad Autónoma de Euskadi, como de la ejemplaridad de la labor de las policías locales reorganizadas desde los primeros ayuntamientos democráticos.

Herrietako udaltzaingoak beren borondatez hasi ziren herritarrek segurtasunaren arloan egiten zituzten eskariei erantzuten, egungo polizia-eredua gauzatu aurretik zeuden hutsune legal edo instituzionalei aurre egiten, eta abian ipini zituzten gerora beste autonomia-erkidego batzuentzat eredugarri izan ziren zerbitzu aitzindariak.

Las policías locales vinieron a cubrir voluntariamente las demandas de seguridad de la ciudadanía frente a las insuficiencias legales o institucionales anteriores a la consolidación del modelo policial actual, dando lugar a servicios precursores que han servido de ejemplo a otras comunidades autónomas.

Baina polizia-zerbitzu bakoitzak bere edo elkarbanaturik izango dituen eskumenak alde batera utzita, legearen asmoa euskal erakundeetako polizia-kidegoen ahaleginak batzea da, guztien artean segurtasun publikoa lortzeko.

Pero, más allá de las atribuciones privativas o compartidas de cada servicio policial, la ley pretende sumar los esfuerzos del conjunto de los cuerpos policiales de las diversas instituciones vascas en el logro de la seguridad pública.

Horretarako, lehentasunezkoa da polizia-zerbitzuak arrazionalizatzea, zerbitzua eskaini ahal izateko behar besteko egitura eta baliabide egokiak izanda.

Para ello considera prioritario impulsar la racionalización de los servicios policiales, con estructuras y medios suficientes y adecuados para la prestación del servicio.

Ondorioz, udaltzaingoen arteko koordinazioari bultzada nabarmena eman beharko zaio, hain zuzen ere egituretan, plantilletan eta baliabideetan dagoen hainbesteko aldeak ez diezaion kalterik egin polizien arteko lankidetza eta koordinazioari.

A tal objeto debe darse un impulso notable a la coordinación de las policías locales, con el fin de evitar que la enorme heterogeneidad de estructuras, plantillas, medios y recursos repercuta en las posibilidades de cooperación y coordinación policial.

Hori lortzeko, legeak udaltzaingoak koordinatzeko bide formal eta materialak sustatzen ditu, bereziki Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea, eta udaltzaingoen erregistroa eta lanbidea egiaztatzeko bideak ere arautzen ditu.

Para ello la ley impulsa los mecanismos formales y materiales de la coordinación de las policías locales, singularmente la Comisión de Coordinación de Policías Locales, y se regulan el registro de las policías locales y los medios de acreditación profesional.

Udaltzaingoak arautzeko orduan, kontzeptualki, ezaugarriei nahiz eskumenei dagokienez, osotasun bakartzat hartzen dira, baina horrek ez du esan nahi kidego horren barruan dauden errealitate ezberdinak ahazten direnik, bai plantillen artean, bai benetan egiten diren lanen artean, beharrizanak ere askotarikoak izatearen ondorioz.

Los cuerpos de Policía local son regulados de modo unitario en conceptuación, naturaleza y atribuciones; sin embargo, ello no implica desconocer la disparidad de realidades existentes entre los cuerpos policiales en cuanto a plantillas y tareas efectivamente realizadas, que deriva de unas necesidades también diversas.

Legeak kontuan hartzen du konplexutasun hori, eta tokian tokiko biztanle kopuruaren eta egitura profesionalaren arteko lotura homogeneoa egotea bultzatzen du; horren barruan, udaltzaingoa zer den ulertzeko kontzeptu bakarra izanik ere, talde handiagoak edo txikiagoak egongo direnez, eginkizun gehiago edo gutxiago eskuratuko lituzkete, Ertzaintzarekin harremanetan edo lankidetzan jardunda.

La ley atiende a tal complejidad e impulsa la existencia de una correlación homogénea entre población local y estructura profesional, que permita diferenciar, dentro de un concepto unitario de la policía local, diferentes tamaños que a la postre podrán asumir más o menos tareas en relación o cooperación con la Ertzaintza.

Hori hala izanik, eta udaltzaingoari buruzko kontzeptua bakarra izatea nahastu gabe, polizia-kidego handiek, beste txikiago batzuekin alderatuta, nolako ekarpena egin dezaketen balioesten uzten da, eta aukera ematen da Ertzaintzaren eta udaltzaingoaren artean koordinaturik zein eginkizun burutuko diren zehazteko, lurralde-eremu bakoitzaren ezaugarri bereziekin bat.

De este modo, y sin desdibujar el concepto unitario de la policía local, se permite estimar la capacidad que puedan aportar los grandes cuerpos de Policía local frente a otros más pequeños, habilitando que se pueda acordar la delimitación de cometidos a desarrollar de modo coordinado entre Ertzaintza y Policía local más apropiada a las peculiaridades de cada ámbito territorial.

Azken batean, nahiz eta orokorrean hitz eginda udaltzaingoen talde guztiek eginkizun berak izan, taldearen tamainak, esperientziak, gaitasunak eta baliabideek konpromiso handiagoa edo txikiagoa izatea ekar dezakete, polizien arteko elkarlanaz ari garela, segurtasuna zaintzean.

En definitiva, si bien todos los cuerpos de Policía local tienen genéricamente unos mismos cometidos, el tamaño, experiencia, capacitación y medios pueden determinar, en el espacio de la cooperación interpolicial, un mayor o menor compromiso con las tareas propias de la policía de la seguridad.

Baina aldi berean, saihestu nahi da polizia-kidegoak besterik gabe sortzea, baldin eta polizia-kidego horiek ez badute zerbitzua etengabe eskaintzeko behar besteko azpiegiturarik. Eta, ildo horretatik, bai lege honetan eta bai Euskal Herriko Poliziaren Legea aldatzeko legean, zenbait alternatiba ere jartzen dira aukeran, polizia-zerbitzua emateko nahiko bitarteko ez daukaten herrietarako, hala nola figura espezifikoak sortzea, adibidez, estatutu juridiko erabatekoa daukaten udal-zaindariak, edo udalerrien arteko elkarlana bultzatzeko mekanismoak jartzea, edo Ertzaintzarekin batera jarduteko aukera ematea.

Pero, al mismo tiempo, se pretende evitar la creación indiscriminada de cuerpos policiales con estructuras insuficientes para prestar el servicio policial permanente. Y en tal sentido se arbitran, tanto en esta ley como en la ley de modificación de la Ley de Policía del País Vasco, alternativas para los municipios que carezcan de medios para la prestación del servicio policial, que van desde la regulación de figura específicas como los vigilantes municipales con un estatuto jurídico pleno a los mecanismos de cooperación intermunicipal, pasando por la colaboración de la Ertzaintza.

Azken batean, deskribatu diren neurri horiei guztiei esker, udalek autonomia izango dute beren baitako polizia-kidegoak egituratzeko, eta aukera izango dute, aldi berean, polizia-zerbitzua eratzean bide bat baino gehiago baliatzeko, egoera bakoitzeko ezaugarriak kontuan izanda, baina betiere polizia-zerbitzuaren oinarrizko ezaugarriak bermaturik, halakotzat har dezaten.

En definitiva, el conjunto de medidas descritas permite compatibilizar la autonomía municipal a la hora de estructurar sus cuerpos de policía, abriendo la oportunidad a que cada municipio configure el servicio policial conforme a distintas posibilidades en función de las peculiaridades de cada situación, garantizando al tiempo las características básicas del servicio policial que lo hagan reconocible como tal.

Bukatzeko, polizia-eredua ixteko, aipatu den ordenamenduaz gainera, polizien arteko koordinaziorako eta elkarlanerako bideak garatu beharra ere badago, eta legean xehetasunez heltzen zaio gai horri, lankidetzaren alde eginda, kidego bakoitzaren barruko koordinazioa sustatuta, edo baliabideak elkarbanatzearen alde eginda.

Por último, el cierre del modelo policial requiere, además de la citada ordenación, la implementación de los mecanismos de cooperación y colaboración interpolicial a los que la ley se dedica de modo detallado, fomentando la cooperación recíproca, la coordinación dentro de las atribuciones de cada uno, o la utilización compartida de medios y recursos.

Ildo horretatik, Ertzaintzak eta udaltzaingoek akordioak izenpetzeko ohiko tresnak ere arautzen dira, horrela elkarrekin lankidetzan aritzeko bideak egon daitezen, bakoitzak dituen eskumenen barruan; edo elkarlana eta eginkizunak banatzea izan dezaten, bi poliziek egiteko modukoak diren zereginetan, edo zerbitzua elkarrekin ematea izan dezaten, hala behar duen kasuetan, eta baita eginkizunak nahiz zerbitzuak eskuordetzea izan dezaten, aurreikusiko diren kasuetan eta baldintzetan.

En este sentido, se regulan los instrumentos convencionales a través de los cuales Ertzaintza y policías locales podrán formalizar acuerdos que permitan la colaboración mutua con respeto a las atribuciones de cada cual, la cooperación o reparto de tareas en funciones indistintas o, en su caso, la prestación de servicios conjuntos, o incluso la delegación de tareas o servicios en los casos y con las condiciones que se prevean.

Gainera, baliabideak elkarbanatzea errazten duten neurriak ere jasotzen dira, dagoeneko badaudenak arrazionalizatzeko eta beharrezkoak ez diren bikoiztasunak saihesteko.

Igualmente se contemplan medidas tendentes a favorecer el empleo compartido de medios y recursos, con vistas a racionalizar los medios y recursos existentes y evitar duplicidades innecesarias.

Asmo hori bera du Euskal Herriko Poliziaren Datu Bilketarako Zentroa arautzeak, III. tituluaren III. kapituluan; datu pertsonalak babesteko indarrean den araudiak dioena kontuan hartuta egiten da hori, eta polizien artean datu-baseak eta komunikazioa elkarbanatzea aurreikusten da.

En ese espíritu se halla también la regulación del Centro de Elaboración de Datos de la Policía del País Vasco en el Capítulo III de este título, atendiendo a la normativa vigente sobre protección de datos de carácter personal y previendo la compartición de bases de datos y comunicación de datos entre cuerpos policiales.

V
V

III. tituluaren V. kapituluan, segurtasunaren osagarriak diren beste jarduera batzuekin lankidetzan eta koordinaturik aritzeko bideak aurreikusten dira.

El Capítulo V del Título III prevé los mecanismos de cooperación y coordinación de actividades complementarias con la seguridad.

Gaur egun, polizia-zerbitzuak ez ezik, badira beste eragile batzuk herritarren segurtasuna hobetzeko lan egiten dutenak (oso orotara hartuta, segurtasun pribatuko industriak emandako zerbitzuak ere bai).

En la actualidad, además de los servicios de policía, existen otros actores que tienen por objetivo mejorar la seguridad de la población (entre los que podemos incluir en un sentido laxo los servicios prestados por la industria de la seguridad privada).

Segurtasun pribatuak eta publikoak bakoitzak muga batzuk ditu, eta norabideak eta lehentasunak askotarikoak izan daitezke; hori hala izanik, segurtasun pribatuak lehentasuna ematen dio kalteei eta galerei aurrea hartzeari, eta ez delituari aurre egiteari. Jarrera hori, baina, ez da nahikoa ikuspegi publiko batetik begiratuta, ez delako arazoaren iturburura jotzen. Hala ere, eta azaldutakoaren ildotik, segurtasunaren ikuspegi zabala baldin badugu, ezin da ukatu badirela beste eragile batzuk pertsona eta ondasunak babesten, eta horiekin sinergia positiboak lortzea egon daiteke, segurtasuna erdiestearen ikuspegitik.

La seguridad privada y la pública tienen sus propias fronteras y pueden responder a diferentes orientaciones y prioridades; así, la seguridad privada se focaliza más hacia la prevención de daños y pérdidas que a combatir el delito, lo cual resulta insuficiente desde la perspectiva pública, dado que no ataja las causas de los problemas. Sin embargo, no cabe, desde la comprensión de la seguridad en sentido amplio expuesta, eludir la existencia de otros actores que operan en el ámbito de la protección de personas y bienes que pueden construir sinergias positivas cara a la consecución del logro de la seguridad.

Gaur egun segurtasun pribatuari buruz indarrean den legediak era horretako zerbitzuen esparrua zein den zehaztu eta mugatu egiten du, Administrazioaren kontrol zorrotza ezartzen die, eta segurtasun publikoko agintaritzekin eta polizia-kidegoekin aktiboki lankidetzan aritzera behartzen ditu.

La legislación vigente sobre seguridad privada determina y constriñe el ámbito de los servicios de tal índole, los sujeta a un férreo control administrativo y los obliga a colaborar activamente con las autoridades de seguridad pública y los cuerpos policiales.

Baina segurtasunaren Administrazioa ezin da mugatu segurtasunaren arloko sektore pribatuaren jarduna zorrozki kontrolatzera; horren ordez, jardun horren ekarpena segurtasun publikoaren sisteman jasotzen saiatu behar du, eta, horretarako, kontrol-neurriez gainera, benetako lankidetzaren alde egingo duten beste neurri batzuk garatu behar ditu.

Pero la Administración de la seguridad no puede limitarse a ejercer una labor de férreo control administrativo de las actividades del sector privado de la seguridad, sino que ha de procurar la integración de su aportación en el conjunto del sistema de seguridad pública, implementando, además de las medidas de control, otras encaminadas a asegurar su colaboración efectiva.

Hori da, hain zuzen ere, segurtasun pribatua koordinatzeko batzorde mistoa sortzeko arrazoia, segurtasun pribatuaren eta Administrazioaren artean esperientziak elkartrukatzea errazteko.

En este sentido se crea una comisión mixta de coordinación de la seguridad privada, con el fin de facilitar el encuentro e intercambio de experiencias entre el sector de la seguridad privada y la Administración.

Esandakoaz gainera, segurtasun publikoko eskumena duen sailari gaitasuna ematen zaio zenbait kasutan babes-neurriak jarri behar ote diren edo ez ebazteko. Horren bidez, aukera izango du mehatxaturik dauden edo jazarpenen bat jasaten duten pertsona edo erakundeak babesteko zerbitzuak nola eskaini behar diren planifikatu eta zuzentzeko, poliziaren zerbitzu publikoaren bidez edo segurtasunaren arloko enpresa pribatuen bidez. Era berean, eraikin eta instalazio publikoetan segurtasun-neurriak jartzeari buruz ere erabaki ahal izango du, betiere eraikinaren edo instalazioaren titularrarekin ados jarrita.

De igual modo se habilita al departamento competente en seguridad pública para resolver sobre el establecimiento de medidas de protección en determinados casos. Así, se le confiere capacidad para planificar y dirigir la prestación de servicios de protección a personas o entidades objeto de amenazas o persecución con el servicio público policial o mediante empresas de seguridad privada. Igualmente puede resolver sobre el establecimiento de medidas de protección en edificios e instalaciones públicas, a través de acuerdo con el titular del edificio o instalación.

Berebiziko garrantzia duten azpiegiturez ari garela, hau da, horiek desegiteak oinarrizko zerbitzu publikoetan inpaktu larria eragitea ekarriko lukeen kasuetan, horien kudeatzaileei segurtasun-planak egitea eskatzeko aukera aurreikusten da legean, nahita egindako erasoei aurre hartu ahal izateko, betiere Europako eta Estatuko araudiek gai horren inguruan diotena kontuan izanda.

Se prevé la posibilidad de obligar a los gestores de infraestructuras críticas, es decir, aquellas cuya destrucción pudiera tener un grave impacto sobre los servicios públicos esenciales, a elaborar planes de seguridad frente a ataques deliberados contra ellas, atendiendo a lo que disponga la normativa europea y estatal en la materia.

Plan horien osagarri, laguntzako beste plan operatibo batzuk egin beharko ditu segurtasun publikoko eskumena duen sailak, eta koordinatu egin beharko dira larrialdietarako eta babes zibileko araudiaren arabera eskatzekoak diren beste plan batzuekin nahiz derrigorrezkoak diren gainerako segurtasun-neurriekin, segurtasun pribatuko araudian esaten denaz bat.

Dichos planes deben complementarse con planes de apoyo operativo elaborados por el departamento competente en seguridad pública, y coordinarse con los planes exigibles por la normativa de emergencias y protección civil y el resto de medidas de seguridad obligatorias conforme a la normativa de seguridad privada.

Aurreikusitakoaren arabera, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak prestakuntza eskainiko die eraikin eta instalazio publikoetan eta azpiegitura kritikoetan babes eta segurtasunaz arduratuko direnei, eta baita segurtasun publikoko eskumena duen sailak planifikatu eta zuzenduta pertsonak babesteko zerbitzuetan dihardutenei ere. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak edo arlo publikoko beste erakunde batzuek deialdia egin eta zaintza eta segurtasuneko zerbitzuei buruzko kontratu publikoak eskuratzen dituzten enpresek derrigor eskaini beharko diete prestakuntza hori langileei.

Se prevé que la Academia Vasca de Policía y Emergencias imparta actividades formativas dirigidas específicamente al personal que realice funciones de protección y seguridad en los edificios e instalaciones públicas y las infraestructuras críticas, así como para los servicios de protección personal que planifique y dirija el departamento competente en seguridad pública. Las empresas adjudicatarias de contratos públicos de servicios de vigilancia o seguridad convocados por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi o los entes que componen su sector público están obligadas a prestar dicha formación a su personal.

VI
VI

IV. tituluan, larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistema jasotzen da, hain zuzen ere lege honetan jasotako printzipio komunen barruan eta Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legean eta lege hori garatzen duten erregelamenduetan jasotako araudi sektoriala ere kontuan izanda; era berean, babes zibilari buruz Estatuko legediak dioena ere hartu beharko da kontuan. Eta hori guztia, larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemaren araudien asmoa larrialdietan eman beharreko erantzuna planifikatzea delako, dauden erakunde maila guztietan, urratsez urrats, modu bateragarri eta integratuan.

El Título IV contempla el sistema vasco de atención de emergencias y protección civil, en el marco de los principios comunes plasmados en esta ley y por remisión a su normativa sectorial contemplada en la Ley 1/1996, de 3 de abril, de gestión de emergencias, y sus desarrollos reglamentarios, así como en la legislación estatal de protección civil. Y ello porque el contenido propio de las regulaciones del sistema vasco de atención de emergencias y protección civil es precisamente la planificación de la respuesta ante emergencias en los diferentes niveles institucionales de un modo escalonado, compatible e integrable.

Hori hala izanik ere, lege honek segurtasun publikoaren eremu osoan bete beharreko printzipioak ezartzen dizkio larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemari, eta horrekin batera, babes zibilaren planifikazioa segurtasun publikoaren arloko planifikazio orokorrean integratzea aurreikusi da.

No obstante, la presente ley aporta al sistema vasco de atención de emergencias y protección civil unos principios generales comunes a toda la seguridad pública, y se prevé la integración de la planificación de protección civil con la planificación general en materia de seguridad pública.

Bestalde, koordinaziorako berariazko irizpideak ere jarri dira, berebiziko garrantzia duten azpiegiturak babesteari dagokionez eta ekintza kriminalen edo hainbat biktimatako larrialdiko egoeretan esku-hartzeari dagokionez.

Por otro lado, se fijan criterios específicos de coordinación en el caso de protección de infraestructuras críticas e intervención en caso de emergencias derivadas de acciones criminales o con múltiples víctimas.

VII
VII

V. tituluan zenbait aurreikuspen jasotzen dira segurtasun publikoaren arloko politikak beste politika sektorial batzuekin elkarlotzeko; hala nola, trafiko eta bide-segurtasuneko politikekin edo ikuskizun publiko eta jolas-jardueren arloko politikekin. Beste horrenbeste egiten da segurtasun publikoko politikak lurraldearen eta hirigintzaren plangintzarekin elkarlotzeko.

El Título V contiene ciertas previsiones para interrelacionar las políticas de seguridad pública con otras políticas sectoriales tales como las de tráfico y seguridad vial o las de espectáculos públicos y actividades recreativas. E igualmente en cuanto a la interrelación de las políticas de seguridad pública con la planificación territorial y urbanística.

I. kapituluan zenbait neurri aurreikusten dira bide-segurtasunaren esparrurako, eta lehen aldiz, lege mailako arau batean Euskadiko Bide Segurtasuneko Batzordea arautzen da; batzorde horrek bide-segurtasunaren arloko plan estrategikoak eta jarduerak aztertzen ditu, hain zuzen ere gai horretan esku hartzen duten agente guztien ahaleginak koordinatzeko.

El Capítulo I prevé una serie de medidas en el ámbito de la seguridad vial, regulando por primera vez en una norma con rango de ley la Comisión de Seguridad Vial de Euskadi, que conoce los planes estratégicos y de actuación en materia de seguridad vial, para coordinar los esfuerzos de los diversos agentes implicados en la misma.

Euskadiko Bide Segurtasunaren arloko Plan Estrategikoa eta bide-segurtasunaren arloko beste jardute-plan batzuk arautzen dira, eta aukera egongo da herri barruko bide-segurtasunaren arloko planak zehazteko ere, Euskadiko Bide Segurtasunaren arloko Plan Estrategikoan jarritako jarraibideekin bat.

Se regula el Plan Estratégico de Seguridad Vial de Euskadi y planes de actuación en materia de seguridad vial, y la posibilidad de planes de seguridad vial en el ámbito urbano atendiendo a las directrices que se fijen en el Plan Estratégico de Seguridad Vial de Euskadi.

II. kapituluan ikuskizun eta jolas-jardueretarako establezimendu publikoetako segurtasun-neurriak antolatzeko aukera aurreikusten da, gune horien kontrako delituei aurre hartzeko, hirugarrenei zuzeneko arriskua eragitea gerta badaiteke edo bereziki kalteberak baldin badira.

El Capítulo II prevé la posibilidad de ordenar medidas de seguridad en establecimientos públicos de espectáculos y actividades recreativas para prevenir la comisión de los actos delictivos que se puedan cometer contra ellos, cuando generen riesgos directos para terceros o sean especialmente vulnerables.

Zehazki esanda, ikuskizun eta jolas-jarduerek segurtasun-zerbitzu pribatua izan beharko dute, horiek antolatzen diren lekuetan 700 pertsona baino gehiago sartzen baldin badira.

Singularmente prevé la obligación de que los espectáculos y actividades recreativas cuenten con servicio de seguridad privada cuando se celebren en locales o recintos con un aforo superior a 700 personas.

Erregelamendu bidez erabaki ahal izango da gune publikoetan edo jolas-jarduerak burutzen diren lekuetan sarrera emateko zerbitzu berezitua jarri beharra, eta horietan modu egokian identifikatutako eta egiaztatutako langileak egotea, gaikuntza bereziaren bidez. Sarrera emateko zerbitzu horretan posible izango da segurtasun pribatuko langileak egotea, baina soilik segurtasuneko zaintzaile gisa lanean ari ez badira.

En los casos que se determinen reglamentariamente podrá disponerse la obligación de que establecimientos públicos y actividades recreativas dispongan de un servicio de admisión específico con personal adecuadamente identificado y acreditado con una habilitación apropiada. Dicho servicio de admisión podrá desempeñarse por personal de seguridad privada sólo si no está trabajando como vigilante de seguridad.

III. kapituluan esaten da segurtasun publikoaren plangintzan aurreikusitako helburuak derrigor hartu beharko direla kontuan lurraldeko nahiz hirigintzako plangintza idazterakoan, nahiz azpiegitura handien proiektuak idazterakoan, horiek guztiek herritarren segurtasunean nolako eragina duten, arrisku orokorrak zein diren eta bide-segurtasunarekiko eragina zein den ebaluatu beharko baita.

El Capítulo III incorpora el deber de tomar en consideración los objetivos previstos en la planificación de la seguridad pública en la redacción de la planificación territorial y urbanística y los proyectos de grandes infraestructuras, evaluando la posible incidencia de los mismos en la seguridad ciudadana, los riesgos colectivos existentes y la seguridad vial.

Bukatzeko, IV. kapituluan aurrea hartzen zaio emakumeen aurkako indarkeriari administrazioen arteko plangintzaren eta jardunaren bitartez.

Por último, el Capítulo IV previene la violencia contra las mujeres por medio de la planificación y la actuación interadministrativa.

I. TITULUA
TÍTULO I
SEGURTASUN PUBLIKOAREN SISTEMA
EL SISTEMA DE SEGURIDAD PÚBLICA
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Lege honen xedea da Euskadiko Autonomia Erkidegoak segurtasun publikoaren arloan dituen eskumenak antolatzea, bereziki poliziaren eta herritarren segurtasunaren arloetakoak, eta segurtasun-sistema orokor propio batean, zeinetan parte hartuko baitute arlo horretako eskumenak dituzten gainerako administrazioek ere, integratzea bai eskumen horiek eta bai beste batzuk, hala nola larrialdien eta babes zibilaren arlokoak, trafiko eta bide-segurtasunaren arlokoak, eta joko, ikuskizun eta jolas-jardueren arlokoak.

1.– Es objeto de esta ley la ordenación de las competencias de la Comunidad Autónoma de Euskadi en materia de seguridad pública, especialmente las de policía y seguridad ciudadana, y su integración con otras tales como las de emergencias y protección civil; tráfico y seguridad vial; juego; espectáculos y actividades recreativas, y seguridad privada, en un sistema general de seguridad propio, participado por las otras administraciones con competencias en esta materia.

Horren guztiaren helburua da herritarrak mota guztietako arriskuen aurrean babestea eta haiek beren eskubide eta askatasun guztiak era baketsuan eta aske erabil ditzaten bermatzea.

Todo ello con la finalidad de proporcionar a la ciudadanía la protección frente a toda clase de riesgos y garantizar el libre y pacífico ejercicio de derechos y libertades de una forma integral.

2.– Hartara, lege honetan hauek arautzen dira:

2.– A tal fin, en la presente ley se regulan:

a) Euskadiko segurtasun publikoaren sistemaren jarduera-printzipio erkideak.

a) Los principios de actuación comunes al sistema de seguridad pública de Euskadi.

b) Sistema integratzen laguntzen duten mekanismoak, hala nola planifikazioa, sistemaren koordinazio-organoak eta sisteman parte hartzeko organoak.

b) Los mecanismos que favorecen la integración del sistema, tales como su planificación y los órganos de coordinación y participación en aquél.

c) Segurtasun publikoaren sistema hobetzeko eta arrazionalizatzeko administrazio-neurriak; bertan sartzen da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia sortzea.

c) Un conjunto de medidas administrativas destinadas a la mejora y racionalización del sistema de seguridad pública, que incluyen la creación de la Academia Vasca de Policía y Emergencias.

d) Udaltzaingoen koordinazioa.

d) La coordinación de las policías locales.

e) Poliziaren eta herritarren segurtasunaren azpi-sistemak eta larrialdietakoak eta babes zibilekoak berezko izaten dituzten integrazio–, elkarlan– eta koordinazio-mekanismoak.

e) Los mecanismos de integración, cooperación y colaboración propios de los subsistemas de policía y seguridad ciudadana y de emergencias y protección civil.

3.– Estatuko Administrazio orokorraren koordinazioa eta lankidetza antolamendu juridikoan aurreikusitako mekanismoen bitartez egingo da, eta, bereziki, Ertzaintzaren eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen koordinazioari dagokionez, Segurtasunerako Batzordearen bitartez, Autonomia Estatutuaren 17.4 artikuluan ezarritakoaren arabera.

3.– La coordinación y cooperación con la Administración General del Estado se realizará mediante los mecanismos previstos en el ordenamiento jurídico, y particularmente, en cuanto a la coordinación entre la Ertzaintza y las Fuerzas y Cuerpos de Seguridad del Estado, por la Junta de Seguridad de acuerdo con el artículo 17.4 del Estatuto de Autonomía.

2. artikulua.– Kontzeptua.

Artículo 2.– Concepto.

1.– Euskadiko segurtasun publikoaren sistemak barne hartzen du xedapen, prozedura, bitarteko eta baliabide sorta bat, zeina euskal administrazioek erabiltzen baitute, prebentzio– eta babes-politika publikoen bidez, bai herritarren eta ondasunen segurtasuna eta herritarren eskubideen eta askatasunen erabilera librea bermatzeko, bai herritarrak asaldatzen dituzten egintzak borrokatzeko.

1.– Constituye el sistema de seguridad pública de Euskadi el conjunto integrado de disposiciones, procedimientos, medios y recursos destinados por las administraciones públicas vascas a garantizar la seguridad de personas y bienes y el libre ejercicio de los derechos y libertades de la ciudadanía, y a combatir los actos que los perturben, mediante políticas públicas destinadas a su prevención y protección.

2.– Euskadiko segurtasun publikoaren sistemak polizia eta herritarren segurtasuna, bide-segurtasuna eta larrialdi eta babes zibilaren kudeaketa hartzen ditu, zein bere araudi espezifikoarekin, bai eta pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatzeko eta eskubideen eta askatasunen erabilera librea bermatzeko beste politika publiko sektorial batzuk ere.

2.– El sistema de seguridad pública de Euskadi comprende la policía y seguridad ciudadana, la seguridad vial y la gestión de emergencias y protección civil, regulados en sus normativas específicas, así como otras políticas públicas sectoriales destinadas a garantizar la seguridad de personas y bienes y el libre ejercicio de los derechos y libertades.

3.– Politika publiko horien xedea da baldintzak sustatzea eta eragozpenak kentzea pertsonek bete-betean disfruta ditzaten beren eskubideak eta askatasunak eta posible izan dezaten bizikidetza baketsuan, ongizatean eta gizarte kohesionatuan bizitzea eta jardutea, hartarako ahal den neurrian murriztuz pertsonen eskubideak eta askatasunak asalda ditzaketen arrisku eta peril nahita edo nahi gabe gertatuak, bai eta pertsonen euren, beraien ondasunen eta ondare kolektiboaren segurtasuna asalda ditzaketenak ere.

3.– Dichas políticas públicas estarán orientadas a promover condiciones y remover obstáculos para que las personas puedan disfrutar del pleno ejercicio de sus derechos y libertades y desarrollar su vida y actividad en espacios de convivencia en paz, bienestar y cohesión social, reduciendo en la medida de lo posible los riesgos y peligros intencionados o que pudieran perturbar los derechos y libertades de las personas y la seguridad de las mismas, sus bienes y el patrimonio colectivo.

4.– Ulertzen da Euskadiko segurtasun publikoaren sisteman sartuta daudela euskal administrazio publikoek ondoko organo eta zerbitzuen bidez ematen eta gauzatzen dituzten jarduerak, zerbitzuak eta prestazioak:

4.– Se entienden englobados en el sistema de seguridad pública de Euskadi el conjunto de actuaciones, servicios y prestaciones que dispensan las administraciones públicas vascas a través de los órganos y servicios siguientes:

a) Segurtasun publikoaren arloan eskumena daukaten agintariak, bai eta herritarren segurtasunean, larrialdietan eta babes zibilean eskumena daukatenak ere.

a) Las autoridades con competencias en materia de seguridad pública, así como las competentes en seguridad ciudadana, emergencias y protección civil.

b) Euskal Herriko polizia-kidegoak, bai eta udalerrien mendeko jagole eta udalerrien mendeko mugikortasun-agenteak ere.

b) Los cuerpos de la policía del País Vasco, así como los vigilantes municipales y agentes de movilidad dependientes de los municipios.

c) Larrialdietako eta babes zibileko zerbitzuak, larrialdietako koordinazio-zentroak eta suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuak eta salbamendu-zerbitzuak, eta larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistema osatzen duten gainerakoak.

c) Los servicios de emergencias y protección civil, los centros de coordinación de emergencias, y los servicios de prevención y extinción de incendios y de salvamento y demás integrantes del sistema vasco de atención de emergencias y protección civil.

d) Segurtasun publikoaren arloko koordinazio-organoak, kontsulta-organoak eta parte hartzeko organoak.

d) Los órganos de coordinación, consultivos y de participación en el ámbito de la seguridad pública.

5.– Era berean, Euskadiko segurtasun publikoaren sisteman parte hartzen dute bai segurtasun-zerbitzu pribatuek bai ondasunak eta pertsonak babesten laguntzeko xedea duten gainerako zerbitzuek, lege honetan ezarritako baldintzen arabera eta zerbitzu publikook edo pribatuok arautzen dituen araudiak xedatutakoaren arabera.

5.– Igualmente participan del sistema de seguridad pública de Euskadi los servicios privados de seguridad y el resto de servicios que puedan coadyuvar a la protección de las personas y bienes en los términos contenidos en la presente ley y conforme a lo que disponga la normativa que los regula.

6.– Ordenamenduan aurreikusitako lankidetza-betebeharrak betez parte hartzen dute herritarrek segurtasun publikoaren sisteman; baita boluntario gisa ere, larrialdien eta babes zibilaren gaineko araudian aurreikusitako boluntario-erakundeen bidez; eta, orobat, politika publikoak lantzen eta zehazten eta lege honetan aurreikusitako ekimenak aurkezten parte hartzeko ezarritako formulen bidez ere.

6.– La ciudadanía participa en el sistema de seguridad pública mediante el cumplimiento de los deberes de colaboración contemplados en el ordenamiento; su concurso voluntario a través de las organizaciones de voluntariado previstas en la normativa sobre emergencias y protección civil, y las fórmulas de participación social en la formulación de políticas públicas y presentación de iniciativas previstas en esta ley.

3. artikulua.– Denentzako printzipioak.

Artículo 3.– Principios comunes.

1.– Euskadiko segurtasun publikoaren sistemak printzipio gidari hauek ditu:

1.– El sistema de seguridad pública de Euskadi tiene por principios orientadores los siguientes:

a) Arriskuen eta mehatxuen prebentzioa.

a) Prevención de los riesgos y de las amenazas.

b) Herritarrek dituzten beharrizanak ezagutzea eta zerbitzu publikoa haiei egokitzea.

b) Conocimiento de las necesidades ciudadanas y la adaptación del servicio público a las mismas.

c) Herritarrekiko hurbiltasuna eta arin erantzutea.

c) Proximidad a los ciudadanos y rapidez en la respuesta.

d) Ekintza publikoaren eraginkortasuna eta segurtasun- eta larrialdi-zerbitzu publikoetako baliabideak eta bitartekoak efizientziaz jokatzea.

d) Eficacia de la acción pública y eficiencia en la asignación de recursos y medios de los servicios públicos de seguridad y emergencias.

e) Arazoak identifikatzea, erantzuna planifikatzea eta emaitzak ebaluatzea.

e) Identificación de los problemas, planificación de la respuesta y evaluación de los resultados.

f) Segurtasunarekin zerikusia duten eta gizarte-bazterkeriaren kontrako borrokan eginkizunen bat duten instituzio, zerbitzu eta erakunde publiko edo pribatuekiko eragina.

f) Interacción con las instituciones, servicios y organizaciones públicas o privadas relacionadas con la seguridad que tengan alguna misión en la lucha contra la exclusión social.

g) Gardentasuna eta herritarrentzako informazioa.

g) Transparencia e información a los ciudadanos.

h) Herritarrek beren ordezkaritza erakundeen bidez, organo espezifikoen eta programen bitartez, parte hartzea delinkuentzia eta arriskuak prebenitzeko prozesuetan eta politiketan.

h) La participación ciudadana mediante sus organizaciones representativas, a través de órganos específicos y programas en las políticas y en los procesos de prevención de la delincuencia y los riesgos.

i) Jarduerak egokitzea bitartekoen eta baliabideen osagarritasunaren eta subsidiariotasunaren arabera, eta babes zibileko larrialdi-planak aplikatzean integrazioa, gaitasuna eta nahikotasuna bilatuz.

i) La adecuación de las actuaciones conforme a la complementariedad y subsidiariedad de medios y recursos y a la integración, capacidad y suficiencia en la aplicación de los planes de emergencia de protección civil.

2.– Segurtasun publikoaren arloko administrazio-jarduerak honako printzipio hauek arautuko dituzte:

2.– Las actuaciones administrativas en materia de seguridad pública se regirán por los siguientes principios:

a) Legezkotasun-printzipioa. Eskubideak eta askatasunak murriztea edo baldintzatzea dakarten egintzek lege-mailako arau baten baimena beharko dute. Nolanahi ere, murriztapenik gutxien dakarren neurria hautatuko da, eta arrazoitu egin beharko da interes publikoa babesteko beharrezkoa dela eta gauzatu nahi den helbururako egokia dela azalduz, bazterkeria dakarren traturik inolaz ere eragin gabe.

a) Principio de legalidad, de modo que los actos que supongan restricción o condicionamiento de derechos y libertades habrán de estar habilitados en una norma con rango de ley, optando, en todo caso, por la medida menos restrictiva y motivando su necesidad para la protección del interés público, así como su adecuación al fin perseguido y sin que en ningún caso suponga trato discriminatorio.

b) Subsidiariotasun-printzipioa: segurtasun publikoaren arloan eskumena duten agintarien esku-hartzeak ez ditu eragotziko beste botere publikoei dagozkien ahalmenak eta betebeharrak; esku-hartze hori subsidiarioa izango da polizia bereziko administrazio-ahalen peko gaiei dagokienez.

b) Principio de subsidiariedad, de forma que la intervención de las autoridades competentes en materia de seguridad pública no desplace las facultades y deberes que pudieran corresponder a otros poderes públicos, y sea subsidiaria respecto de las materias sujetas a potestades administrativas de policía especial.

c) Egokitasun-printzipioa edo diskrezionalitate-tartea erabakitzeko zein esku-hartze izango den, esku-hartzearen hartzaile nortzuk izango diren eta egoerak eskaintzen dituen legezko aukeren artean erabili beharreko bitartekorik egokienak zein diren erabakitzeko.

c) Principio de oportunidad o margen de discrecionalidad para decidir la intervención, sus destinatarios y los medios idóneos a emplear entre las alternativas legales que la situación ofrezca.

d) Esku-hartze publikoaren proportzionalitate-printzipioa eta bitartekoak iritsi nahi diren helburuen arabera egokitzeko printzipioa.

d) Principio de proporcionalidad en la intervención pública y principio de adecuación de los medios a los fines perseguidos.

3.– Segurtasun publikoaren arloan jarduten diren euskal herri-administrazioek eta haien ardurapeko zerbitzuek lankidetzaren, koordinazioaren eta elkarlanaren printzipioen arabera izango dituzte elkarrekiko harremanak.

3.– El conjunto de administraciones públicas vascas que participan en la seguridad pública y los servicios a su cargo se relacionan entre sí conforme a los principios de cooperación, coordinación y colaboración.

4. artikulua.– Segurtasunaren arloko agintari publikoak.

Artículo 4.– Autoridades públicas en materia de seguridad.

1.– Segurtasunaren arloko agintari publikoak dira:

1.– Son autoridades públicas en materia de seguridad pública:

a) Eusko Jaurlaritza, segurtasunaren arloan organo gorena den aldetik, bere eginkizuna lehendakariaren zuzendaritzapean betetzen duena.

a) El Gobierno Vasco, como órgano superior en materia de seguridad, bajo la dirección del lehendakari.

b) Segurtasun publikoaren eskumena duen sailburua.

b) El consejero o consejera del departamento competente en seguridad pública.

c) Segurtasun publikoko eskumena duen saileko organoetan, segurtasun publikoaren arloan eskumenak dituzten titularrak.

c) Las personas titulares de órganos del departamento competente en seguridad pública con competencias en materia de seguridad pública.

2.– Lege honek mugatzen duen esparruaren barruan eta bakoitza bere eskumenen alorrean agintari den neurrian, honakoek hartzen dute parte segurtasun publikoaren sisteman:

2.– Participan en el sistema de seguridad pública como autoridades en el ámbito de sus respectivas competencias y en el marco previsto en esta ley:

a) Alkateek eta udal-organoetako beste titular batzuek, bakoitzak bere eskumenen esparruan.

a) Los alcaldes, y otros titulares de órganos municipales en el marco de sus competencias.

b) Lurralde historikoetako diputatu nagusiek, bakoitzak bere eskumenen esparruan.

b) Los diputados generales de los territorios históricos en el marco de sus competencias.

3.– Aurreko paragrafoetan xedatutakoaren kontra ez doan heinean, dagokien agintariek jarraituko dute tokiko araubidearen arloko legediaren arabera dagokien polizia bereziaren ahalmena erabiltzen, baita trafiko, ikuskizun publiko, jolas-jarduera eta babes zibila bezalako arloen gaineko legedia eta gainerako antolamendu juridikoa ere

3.– Sin perjuicio de lo dispuesto en los apartados anteriores, las autoridades correspondientes seguirán ejerciendo las facultades de policía especial que les correspondan de acuerdo con la legislación en materia de régimen local, así como la legislación correspondiente a materias tales como tráfico, espectáculos públicos y actividades recreativas, protección civil, y el resto del ordenamiento jurídico.

5. artikulua.– Segurtasun publikoarem eskumena duen saila.

Artículo 5.– Departamento competente en seguridad pública.

Segurtasun publikoaren eskumena duen sailari dagozkio segurtasun publikoaren arloko honako eginkizun hauek:

Corresponden al departamento competente en seguridad pública las funciones siguientes en materia de seguridad pública:

a) Eskubide eta askatasunen alde jardutea, beste erakunde batzuek arlo horretan dauzkaten zereginaz aparte.

a) Velar por la defensa de los derechos y libertades, sin perjuicio de las atribuciones de otras instituciones en tal materia.

b) Eusko Jaurlaritzaren segurtasun publikoko politika zuzentzea.

b) Dirigir la política de seguridad pública del Gobierno Vasco.

c) Herritarren segurtasuna prebenitu, mantendu eta berrezartzea.

c) Prevención, mantenimiento y restablecimiento de la seguridad ciudadana.

d) Interes bereziko pertsonen, eraikinen, instalazioen, jardueren eta objektuen segurtasuna planifikatu eta koordinatzea, eta horretarako neurriak onar daitezen proposatu edo xedatzea, edo beharrezkoak diren arauak onartzea.

d) Planificar y coordinar la seguridad de las personas, edificios, instalaciones, actividades y objetos de especial interés, proponiendo o disponiendo la adopción de las medidas, o la aprobación de las normas que sean necesarias.

e) Ertzaintzaren agintaritza gorena betetzea.

e) Ejercer el mando superior de la Ertzaintza.

f) Udaltzaingoak koordinatze aldera, lege honek jasotzen dituen ahalmenak betetzea, udalerrien autonomia errespetatuz.

f) Ejercer las facultades de coordinación de las policías locales previstas en esta ley, con respeto a la autonomía de los municipios.

g) Ertzaintzaren eta herrietako polizien arteko lankidetzako mekanismoei bultzada ematea.

g) Promover los mecanismos de cooperación entre la Ertzaintza y las policías locales.

h) Larrialdietan eta babes zibilaren esparruko egoeretan, prebentzioari, planifikazioari eta erantzunari legez dagozkion eskudantziak baliatzea.

h) Ejercer las atribuciones que le correspondan legalmente en relación con la prevención, planificación y respuesta ante emergencias y situaciones propias de la protección civil.

i) Legez dagozkion eskudantziak baliatzea trafiko eta bide-segurtasunean, ikuskizun publiko eta jolas-jardueretan, ausazko jokoetan eta segurtasun pribatuan.

i) Ejercer las atribuciones que le correspondan legalmente en relación con el tráfico y la seguridad vial, los espectáculos públicos y actividades recreativas, los juegos de azar y la seguridad privada.

j) Esku-hartze subsidiarioa polizia bereziaren administrazio-ahalmenen barruan, ahalmenok berariaz esleitu ez direnean, herritarren arteko elkarbizitza ziurtatzeko, bortizkeria ezabatzeko, espazio publikoak bakez erabiltzeko eta delituei eta faltei aurrea hartzeko.

j) Intervención subsidiaria en materias sujetas a potestades administrativas de policía especial no atribuidas expresamente con la finalidad de asegurar la convivencia ciudadana, la erradicación de la violencia y la utilización pacífica de los espacios públicos, así como con el objeto de prevenir la comisión de delitos y faltas.

k) Legeak beteko direla ziurtatzeko, beharra duten beste agintari publiko batzuei behar duten laguntza exekutiboa ematea.

k) Auxilio ejecutivo necesario a cualesquiera otras autoridades públicas que lo requieran para asegurar el cumplimiento de las leyes.

l) Lege hau garatzeko eta aplikatzeko erregelamendu-arau orokorrak egin eta Gobernuari aurkeztea, onar ditzan.

l) Elaborar y someter a la aprobación del Gobierno las normas reglamentarias generales de desarrollo y aplicación de la presente ley.

m) Euskadiko segurtasun publikoaren plan orokorra prestatu eta Gobernuari aurkeztea, onar dezan.

m) Elaborar y someter a la aprobación del Gobierno el plan general de seguridad pública de Euskadi.

n) Lege honen xedeak erdiesteko beharrezkoak diren ekintzak bultzatu eta koordinatzea.

n) Impulsar y coordinar las acciones necesarias para alcanzar las finalidades de la presente ley.

ñ) Eusko Legebiltzarrari urteko memoria igortzea Euskal Herriko Poliziaren jarduerari buruz, zeinean aipatuko baitira lurralde eta udalerri bakoitzean egin diren delituak, delitu mota, zenbat epaitu eta kondenatzen diren eta zenbat gelditzen diren epaitzeko.

ñ) Remitir al Parlamento Vasco una memoria anual sobre la actividad de la Policía del País Vasco, con referencia a delitos cometidos por cada territorio y municipio, su tipología, y cuántos alcanzan la vía judicial con condena y cuántos quedan pendientes.

6. artikulua.– Udalerriak.

Artículo 6.– Municipios.

Udalerriek segurtasun publikoari eusteko lanetan parte hartzen dute honako lege hauetan ezarritakoaren arabera: lege hau, toki– araubideari buruzko legedia, Herritarren Segurtasuna Babesteari buruzko Lege Organikoa, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legea eta larrialdien eta babes zibilaren, trafikoaren eta bide-segurtasunaren, ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren arloetan indarrean dagoen araudia.

Los municipios participan en el mantenimiento de la seguridad pública en los términos establecidos en esta ley, la legislación de régimen local, la Ley Orgánica de Protección de la Seguridad Ciudadana, la Ley de Policía del País Vasco y la normativa vigente en materia de emergencias y protección civil, tráfico y seguridad vial, y espectáculos públicos y actividades recreativas.

7. artikulua.– Lurralde historikoak.

Artículo 7.– Territorios históricos.

Lurralde historikoetako foru-aldundiek segurtasun publikoari eusten parte hartzen dute lege honetan, Lurralde Historikoei buruzko Legean, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legean eta larrialdien eta babes zibilaren arloetan indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.

Las diputaciones forales de los territorios históricos participan en el mantenimiento de la seguridad pública en los términos establecidos en esta ley, la Ley de Territorios Históricos, la Ley de Policía del País Vasco y la normativa vigente en materia de emergencias y protección civil.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
SEGURTASUN PUBLIKOAREN SISTEMAN PARTE HARTZEKO ETA SISTEMA KOORDINATZEKO ORGANOAK
ÓRGANOS DE PARTICIPACIÓN Y DE COORDINACIÓN DEL SISTEMA DE SEGURIDAD PÚBLICA

8. artikulua.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua.

Artículo 8.– Consejo de Seguridad Pública de Euskadi.

1.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua sortzen da Euskal Autonomia Erkidegoko kontsulta-organo eta parte hartzeko organo goren gisa, segurtasun publikoari buruzko politikarekin zerikusia duten eta haren eragina jasaten duten era bateko eta besteko entitate eta erakundeen jardueren koherentziaren aldeko ideiak eta esperientziak trukatzearren.

1.– Se crea el Consejo de Seguridad Pública de Euskadi, como órgano consultivo y de participación superior en la Comunidad Autónoma de Euskadi con el objetivo de intercambiar ideas y experiencias para favorecer la coherencia en las actuaciones de las diversas entidades e instituciones implicadas y afectadas por la política de seguridad pública.

2.– Kontseiluaren eginkizunak dira:

2.– Son funciones del consejo:

a) Euskadiko segurtasun publikoaren egoera orokorra analizatu, aztertu eta ebaluatzea, segurtasunaren inguruan nabarmenenak diren erreferenteetatik abiatuta, EAEko segurtasun publikoaren sisteman sartuta dauden zerbitzuei egoera zehatz eta baloragarrien gainean eragiteko aukera emango dieten jokabideen azterlanak eta egoeren analisiak sustatuz.

a) Analizar, estudiar y evaluar la situación global de seguridad pública en Euskadi, a partir de los referentes más significativos que giran en torno a la seguridad, promoviendo estudios de comportamiento y análisis de situación que permitan operar sobre circunstancias concretas y valorables a los servicios englobados en el sistema de seguridad pública de Euskadi.

b) Herritarren arteko elkarbizitza baketsua asaldaraz dezaketen faktoreen jarraipena egitea, hala nola terrorismoa, kaleko bortizkeria eta talde-bortizkeria eta antzeko talde edo fenomenoak, genero-bortizkeria, xenofobia edo arrazismoa, herritarrak edo gizarteko baliorik funtsezkoenak arriskuan jar ditzaketen gatazkak eta arriskuak prebenitze aldera.

b) Efectuar seguimientos de aquellos factores que puedan perturbar una pacífica convivencia ciudadana, tales como el terrorismo, la violencia callejera y de grupos o fenómenos similares, la violencia de género, la xenofobia o el racismo, a fin de prevenir conflictos y peligros que puedan poner en riesgo a los ciudadanos o a los valores más esenciales de la sociedad.

c) Segurtasun-egoera hobetzeko neurri orokorrak sustatzea eta segurtasun publikoarekin zerikusia duten herri-administrazio batzuek eta besteek ematen dituzten zerbitzuak hobetzeko ekimenak bultzatzea.

c) Promover medidas generales de mejora de la situación de la seguridad e impulsar iniciativas orientadas a mejorar los servicios de las distintas administraciones públicas relacionadas con la seguridad pública.

d) Euskadiko segurtasun publikoko plan orokorrari buruzko txostena egitea.

d) Informar el plan general de seguridad pública de Euskadi.

3.– Kontseilu horren kide izango dira, gutxienez, honako ordezkari hauek:

3.– Formarán parte de dicho consejo, al menos, representantes de:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa; segurtasun publikoaren eskumena duen saila ere nahitaez sartzen da haren ordezkaritzan.

a) La Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi, cuya representación integra necesariamente al departamento competente en seguridad pública.

b) Estatuko Administrazio orokorra.

b) Administración General del Estado.

c) Toki-administrazioa.

c) Administración local.

d) Foru-administrazioa.

d) Administración foral.

e) Euskal Herriko Justizia Administrazioa.

e) Administración de Justicia en el País Vasco.

Era berean, tratatu beharreko gaien arabera, larrialdien eta babes zibilaren, zirkulazioaren eta bide-segurtasunaren, jokoaren, ikuskizun eta jolas-jardueren arloko arduradunek ere parte hartu behar izango dute; baita beste pertsona fisiko edo juridiko batzuek ere, publiko nahiz pribatuek, baldin eta Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluaren helburuetarako interesgarriak badira.

Igualmente deberán asistir, en función de las materias a tratar, responsables en materia de emergencias y protección civil, tráfico y seguridad vial, juego, espectáculos y actividades recreativas, u otras personas físicas o jurídicas, ya sean públicas o privadas, que resulten de interés a los fines del Consejo de Seguridad Pública de Euskadi.

4.– Erregelamenduz ezarriko dira Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluaren antolaketan eta funtzionamenduan jarraitu beharreko arauak.

4.– Reglamentariamente se establecerán las normas que hayan de regir la organización y funcionamiento del Consejo de Seguridad Pública de Euskadi.

9. artikulua.– Herritarren segurtasunean parte hartzeko toki-kontseiluak.

Artículo 9.– Consejos locales de participación en la seguridad ciudadana.

1.– Udalerriek aukeran daukate herritarren segurtasunen parte hartzeko tokiko kontseiluak sortzea, betiere, beren eskumenen esparrua gainditu gabe, udalerriko segurtasuna hobetzeko neurriak aztertu eta arlo horretan eskumena daukaten organoei neurri horiek proposatzeko.

1.– Los municipios podrán promover la constitución de consejos locales de participación en la seguridad ciudadana en el ámbito de sus competencias, con la finalidad de estudiar y proponer a los órganos competentes medidas orientadas a mejorar la situación de seguridad en el correspondiente término municipal.

2.– Parte hartzeko moduak, bitartekoak eta prozedurak tokiko araugintza-ahalmenak erabiliz burutuko dira. Kontseilu horietan, ezinbestean egon behar dute udalerrian aritzen diren Euskal Herriko Poliziako kidegoek.

2.– La regulación de las formas, medios y procedimientos de participación se llevará a cabo a través del ejercicio de las potestades normativas locales. En todo caso participarán en dichos consejos los cuerpos de la Policía del País Vasco presentes en el municipio.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
SEGURTASUNA PLANIFIKATZEA
PLANIFICACIÓN DE LA SEGURIDAD

10. artikulua.– Segurtasuna planifikatzea.

Artículo 10.– Planificación de la seguridad.

Segurtasunaren arloan eskumena duten agintariek planifikatu egingo dituzte beren helburuak, estrategiak eta jarduera-lerroak, lege honetako 3. artikuluan azaldutako printzipioei, organo gorenek eta koordinaziokoek onartutako segurtasun-politikaren helburuei eta Eusko Jaurlaritzak onartutako segurtasun-plan orokorraren jarraibide teknikoei jarraituz, horien koherentzia, homogeneotasuna eta integrazioa bideratze aldera.

Las autoridades competentes en materia de seguridad planificarán sus objetivos, estrategias y líneas de actuación atendiendo a los principios expuestos en el artículo 3 de esta ley y a los objetivos de las políticas de seguridad acordadas por los órganos superiores y de coordinación y las directrices técnicas que establezca el plan general de seguridad aprobado por el Gobierno Vasco, con el objeto de facilitar su coherencia, homogeneidad e integración.

11. artikulua.– Euskadiko Segurtasun Plan Orokorra.

Artículo 11.– Plan general de seguridad de Euskadi.

1.– Euskadiko segurtasun-plan orokorrak arriskuen, jardueren eta bitartekoen azterketa eta aurreikuspen orokorrak hartzen ditu ondoko arlo hauetan: herritarren segurtasuna, larrialdiak, bide-segurtasuna eta Euskadiko herritarren elkarbizitzari eta pertsonen eta ondasunen segurtasunari eragiten dieten beste batzuk

1.– El plan general de seguridad de Euskadi integra el análisis y las previsiones generales de riesgos, actuaciones y medios, en materia de seguridad ciudadana, emergencias, seguridad vial y otras que afecten a la convivencia ciudadana y la seguridad de las personas y los bienes en Euskadi.

2.– Plan hori Eusko Jaurlaritzak egin eta onartzen du bost urtean behin, segurtasun publikoaren eskumena duen sailburuak proposatuta eta Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseiluak aldez aurretik txostena eginda. Onartzen den plana Eusko Legebiltzarrera igorriko da, zein urtero informatuko baitu segurtasun publikoaren eskumena duen sailak.

2.– Dicho plan se elabora y se aprueba por el Gobierno Vasco cada cinco años, a propuesta del consejero o consejera del departamento competente en seguridad pública, previo informe del Consejo de Seguridad Pública de Euskadi. El plan aprobado será remitido al Parlamento Vasco, el cual será informado anualmente por el departamento competente en seguridad pública sobre su cumplimiento.

12. artikulua.– Segurtasun-planak.

Artículo 12.– Planes de seguridad.

1.– Segurtasun-planek aztertu beharko dute plangintzan sartzen den eremuaren segurtasun-egoera; definitu beharko dituzte helburu orokorrak eta lehentasunak, bai eta helburuok lortzeko balia daitezkeen bitarteko eta errekurtso eskuragarriak ere, eta zehaztu beharko ditu abiatu beharreko ekintzak, aplikazio-egutegia, jarraipen- eta ebaluazio-metodo egokiak eta indarraldia.

1.– Los planes de seguridad habrán de analizar la situación de seguridad respecto al ámbito planificado; definir los objetivos generales y las prioridades, los medios y los recursos disponibles que pueden utilizarse para alcanzarlos; y especificar las acciones que deben emprenderse, con el calendario de aplicación, los métodos de seguimiento y evaluación adecuados y el período de vigencia.

2.– Segurtasun publikoaren eskumena duen saileko titularrak kontuan eduki beharko ditu segurtasun-planetan ezarritako jarraibideak.

2.– La persona titular del departamento competente en seguridad pública deberá tener en cuenta las directrices fijadas en los planes de seguridad.

3.– Toki-agintariek aukera daukate bakoitzak bere herrirako segurtasuneko udal-plan orokorrak, sektorialak, urtarokoak edo espezifikoak onartzeko; betiere, beren eskumenen barruan eta eskuragarri dituzten baliabideen arabera, eta Euskadiko segurtasun-plan orokorrean ezarritako printzipio eta jarraibideen arabera. Segurtasun publikoaren eskumena duen sailari jakinarazi behar zaizkio plan horiek.

3.– Las autoridades locales podrán aprobar planes municipales generales, sectoriales, estacionales o específicos de seguridad para el municipio respectivo, dentro de su ámbito competencial y recursos disponibles y atendiendo a los principios y directrices recogidos en el plan general de seguridad de Euskadi. Dichos planes serán puestos en conocimiento del departamento competente en seguridad pública.

13. artikulua.– Beste plangintza-tresna batzuekiko integrazioa.

Artículo 13.– Integración con otros instrumentos de planificación.

Segurtasun-planek kontuan hartu behar dituzte, zeinek bere eremuan, ondoko arloen gaineko planetan sartzen diren aurreikuspenak: babes zibila, trafiko eta bide-segurtasuna, joko eta ikuskizunetako segurtasuna eta planei eragin diezaieketen bestelakoak.

Los planes de seguridad deben tener en cuenta, en su ámbito respectivo, las previsiones contenidas en los planes de protección civil, tráfico y seguridad vial, seguridad en juego y espectáculos y demás que puedan afectarlos.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
SISTEMA ARRAZIONALIZATZEKO NEURRIAK
MEDIDAS PARA LA RACIONALIZACIÓN DEL SISTEMA

14. artikulua.– Segurtasun publikoaren sistemako zerbitzuen koordinaziorako sistema integrala

Artículo 14.– Sistema integral de coordinación de los servicios del sistema de seguridad pública.

1.– Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak, baliabideen koordinazioa unean-unean egin ahal izateko, euskal administrazioetako segurtasun publikoko zerbitzu guztiek erabili beharreko estandarrak ezarriko ditu informatika eta telekomunikazioen arloan, datuak transmititu eta gertakari nahiz baliabideak kudeatu zein bideratu ahal izateko.

1.– El departamento competente en seguridad pública, con el objeto de poder hacer efectiva la coordinación en tiempo real de los distintos recursos, establecerá los estándares en materia de informática y telecomunicaciones a adoptar por el conjunto de servicios de seguridad pública de las administraciones vascas, que permitan la transmisión de datos y la gestión y despacho de incidentes y recursos.

2.– Datuen transmisioa egiterakoan, bete beharrekoak izango dira Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1998 Lege Organikoan eta Izaera Pertsonaleko Datuen Titulartasun Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean jasotako aurreikuspenak.

2.– La transmisión de datos deberá efectuarse en los términos previstos en la Ley Orgánica 15/1998, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, y la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos.

15. artikulua.– Larrialdietako 1-1-2 telefonoa.

Artículo 15.– Teléfono de emergencias 1-1-2.

1.– Urgentzia eta larrialdi kasuan, segurtasun publikoaren sistemara sarbidea izateko eskubidea bermatzen zaie herritarrei 1-1-2 telefonoaren bitartez; segurtasun publikoaren eskumena duen sailean larrialdien eta babes zibilaren arloko erantzukizuna duten organoek kudeatzen dute telefono hori.

1.– Se garantiza el acceso a los ciudadanos al sistema de seguridad pública, en caso de urgencias y emergencias, a través del teléfono 1-1-2, que es gestionado por los órganos responsables en materia de emergencias y protección civil del departamento competente en seguridad pública.

2.– 1-1-2 telefonoa izango da Euskadiko segurtasun publikoaren sistemako zerbitzu guztiek erabili eta publizitatu beharko duten urgentziazko telefono bakarra. Zerbitzuok ezingo dute ezarri ez publizitatu 1-1-2az besteko telefonorik horretarako. Nolanahi ere, ezar ditzakete beste telefono batzuk bestelako zeregin batzuetarako.

2.– El teléfono 1-1-2 será el único teléfono de emergencias a utilizar y publicitar por todos los servicios del sistema de seguridad pública de Euskadi, éstos no podrán ni implementar ni publicitar teléfonos diferentes del 1-1-2 para este fin, sin perjuicio de la existencia de otros teléfonos específicos de cada servicio o cuerpo para sus fines.

3.– 1-1-2 telefono-zenbakiaren bidez ematen den larrialdietarako zerbitzuaren eta SOS Deiak larrialdiak koordinatzeko zentroen kudeaketa Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legean eta lege hori garatzeko araudian xedatutakoaren arabera egin behar da; horrela bermatuko da laguntza eskatzeko deiei erantzuteko zerbitzua aurretik badauden taktika operatiboetan eta mobilizazio-prozeduren barruan baitaratuta geratuko dela.

3.– La gestión del servicio de atención de urgencias a través del número telefónico 1-1-2 y de los centros de coordinación de emergencias SOS-Deiak se rige por lo dispuesto en la Ley 1/1996, de 3 de abril, de gestión de emergencias, y su normativa de desarrollo, que garantizara la integración de los servicios de respuesta a las llamadas de auxilio en las tácticas operativas y procedimientos de movilización previstos.

16. artikulua.– Segurtasun publikoko sistema hobetzeko herritar-ekimenen bulegoa.

Artículo 16.– Oficina de iniciativas ciudadanas para la mejora del sistema de seguridad pública.

1.– Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak, zerbitzu horien kalitatea hobetze aldera, herritar-ekimenen bulegoa sortuko du segurtasun publikoaren sistema hobetzeko, herritarrek segurtasun publikoaren sistemari eta sistema horrek eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko kexak, iruzkinak eta hobekuntzarako iradokizunak eta abar egiteko aukera izan dezaten.

1.– En el departamento competente en seguridad pública se creará una oficina de iniciativas ciudadanas para la mejora del sistema de seguridad pública, que facilite a los ciudadanos y ciudadanas la formulación de quejas, comentarios y sugerencias de mejora sobre el sistema de seguridad pública y los servicios que presta a la ciudadanía, con miras a mejorar la calidad de tales servicios.

2.– Bulegoak kexak edo ekimenak dagozkion administraziora bideratuko ditu, baldin eta kexok edo ekimenok zerikusirik ez badute segurtasun publikoaren eskumena duen sailak zuzenean ematen dituen zerbitzuekin.

2.– La oficina derivará las quejas e iniciativas que no se refieran a los servicios prestados directamente por el departamento competente en seguridad pública a las administraciones correspondientes.

Euskal herri-administrazioek bulegoari jakinaraziko dizkiote segurtasun publikoaren sistemari buruz herritarrengandik jasotako edo aztertutako ekimenak eta iradokizunak, zerbitzuak hobetzeko helburuz.

Las distintas administraciones públicas vascas pondrán en conocimiento de la oficina las iniciativas y sugerencias ciudadanas que hubieran recibido o atendido en relación con el sistema de seguridad pública con miras a mejorar la calidad de los servicios.

3.– Bulego honetatik kanpo geratzen dira arauketa espezifikoa duten bai administrazio-ekintzei bai zigor-arloko ekintzei eta bai beste arlo batetik eratorritako ekintzei ere dagozkien eskaerak.

3.– Quedan excluidas del ámbito de esta oficina las peticiones derivadas de acciones administrativas, penales o de otro orden sujetas a regulación específica.

4.– Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak segurtasun publikoaren sistema hobetzeko herritar-ekimen eta -kexen bulegoaren jarduerei buruzko memoria egingo du urtero eta Eusko Legebiltzarrari bidaliko dio.

4.– El departamento competente en seguridad pública elaborará una memoria anual de actividades de la oficina de iniciativas y quejas ciudadanas para la mejora del sistema de seguridad pública, que remitirá al Parlamento Vasco.

17. artikulua.– Informatizazio- plan eta -programak eta komunikazio-sistemak Autonomia Erkidegoko arlo publikoan

Artículo 17.– Planes y programas de informatización y sistemas de comunicación en el sector público autonómico.

1.– Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak ezarriko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren segurtasun publikorako ekintzetan erabiliko diren informatizazio-plan eta -programak eta komunikazio-sistemak, zeinetan sartuko baitira behar diren ekintzen aurreikuspenak ere.

1.– El departamento competente en seguridad pública establecerá los planes y programas de informatización y sistemas de comunicación destinados a actividades de seguridad pública correspondientes al sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi, que incluirán las previsiones de acción al efecto.

2.– Jaurlaritzaren berariazko dekretu baten bidez arautuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoak segurtasun publikoan erabiltzen dituen informatika- eta komunikazio-ondasunak eta -zerbitzuak erosi, alokatu, mantendu, besterendu edo bestela eskuratzeko egintzak eta kontratuak.

2.– Los actos y contratos relativos a la adquisición, arrendamiento, mantenimiento, enajenación o cualquier forma de disposición de bienes y servicios informáticos y de comunicaciones destinados a fines de seguridad pública correspondientes al sector público de la Comunidad Autónoma de Euskadi serán objeto de regulación específica por decreto del Gobierno.

18. artikulua.– Segurtasun publikoaren arloko administrazio-kontratazioa arrazionalizatzea Autonomia Erkidegoko arlo publikoan.

Artículo 18.– Racionalización de la contratación administrativa en el ámbito de la seguridad pública en el sector público autonómico.

1.– Halaber, segurtasun publikorako ondasunen eta zerbitzuen kontratazioa teknikoki arrazionalizatzeko mekanismoak ezarriko dira, hala nola esparru-akordioak egitea, sistema dinamikoen artikulazioa edo obrak, zerbitzuak eta hornidurak segurtasun publikoaren eskumena duen sailaren zerbitzu espezializatu batean zentralizatzea.

1.– Se habilitarán mecanismos de racionalización técnica de la contratación de bienes y servicios destinados a la seguridad pública tales como la conclusión de acuerdos marco, la articulación de sistemas dinámicos o la centralización de la contratación de obras, servicios y suministros en un servicio especializado del departamento competente en seguridad pública.

2.– Segurtasun publikoan aritzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko beste lurralde-erakunde batzuek, eta bakoitzaren sektore publikoaren erakundeek, bat egin ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kontratazio-organoek segurtasun publikoaren arloan sustatutako kontratuekin, betiere arauek xedatzen duten moduan.

2.– Otras instituciones territoriales de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y las entidades de su sector público respectivo, que participen en el ámbito de la seguridad pública podrán adherirse a las contrataciones impulsadas en el citado ámbito por los órganos de contratación de la Administración de la Comunidad Autónoma de Euskadi en la forma que se determine reglamentariamente.

19. artikulua.– Segurtasun publikoko teknikak berritzea eta garatzea Autonomia Erkidegoko arlo publikoan.

Artículo 19.– Innovación y desarrollo en técnicas de seguridad pública en el sector público autonómico.

1.– Segurtasun publikoaren eskumena duen saileko kontratazio-organoek eta bere organismo autonomoek ikerketa– eta garapen-kontratuak egin ahal izango dituzte, bai eta segurtasun publikoko bitarteko, material eta baliabide operatiboen prototipoak fabrikatu eta probatzeko kontratuak ere, zerbitzu publikoaren beharretarako merkatuan direnak baino konponbide tekniko eta teknologiko berritzaile eta abantailatsuagoak eskuratzearren.

1.– Los órganos de contratación del departamento competente en seguridad pública y sus organismos autónomos podrán celebrar contratos de investigación y desarrollo, así como otros para la fabricación y prueba de prototipos de medios, materiales y recursos operativos destinados a la seguridad pública, con el fin de aportar soluciones técnicas y tecnológicas innovadoras más ventajosas con las necesidades del servicio público que las existentes en el mercado.

2.– Sektore publikoko kontratuen legedian kasu horietarako xedatutakoak arautuko ditu kontratu horiek.

2.– Dichos contratos se regirán por lo dispuesto para tales casos en la legislación de contratos del sector público.

3.– Kontratu horiek gauzatzeko, indarrean dagoen legediaren arabera, segurtasun-neurri bereziak behar direnean, edo Estatuaren segurtasunerako funtsezko interesak babestu behar direlako segurtasun-neurri horiek ezarri behar direnean, kontratu horiek ezkutukoak edo erreserbatuak izendatu ahal izango dira.

3.– Cuando su ejecución deba ir acompañada de medidas de seguridad especiales conforme a la legislación vigente, o cuando lo exija la protección de intereses esenciales para la seguridad del Estado, podrán ser declarados secretos o reservados.

II. TITULUA
TÍTULO II
POLIZIA ETA LARRIALDIETAKO EUSKAL AKADEMIA
LA ACADEMIA VASCA DE POLICÍA Y EMERGENCIAS
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES

20. artikulua.– Sortzea, xedea eta helburua.

Artículo 20.– Creación, objeto y finalidad.

1.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia sortuko da Administrazio-izaerako organismo autonomoa izango da, eta bere helburuak betetzeko berezko nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izango ditu.

1.– Se crea la Academia Vasca de Policía y Emergencias como organismo autónomo de naturaleza administrativa dotado de personalidad jurídica propia y plena capacidad de obrar para el cumplimiento de sus fines.

2.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren helburua da herritarren segurtasuna lortzeko zerbitzu publikoak ematen jarduten diren edo parte hartzen duten pertsonek beharrezkoa den lanbide-heziketa eskuratzeko baldintzak eta bitartekoak sortzea, eta gaikuntza hori beste pertsona batzuei ere eskaintzea, baldin eta, segurtasun publikoko zerbitzuetakoak izan ez arren, interes profesionala badute edo beren jarduerak zerbitzu horien garapenean eragiten badu.

2.– La finalidad de la Academia Vasca de Policía y Emergencias es crear las condiciones y medios para lograr que las personas que desarrollan su actividad o participan en la prestación de los servicios públicos dedicados a procurar la seguridad de la ciudadanía adquieran la formación profesional precisa, así como extender tal capacitación a otras personas que, sin pertenecer a los servicios de seguridad pública, tengan interés profesional o cuya actividad incida en el desarrollo de los mismos.

3.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren xedea da Gobernuak segurtasun publikoaren arlorako duen prestakuntza-, hautaketa-, ikerketa- eta berrikuntza-politika gauzatzea, hala Euskal Herriko Poliziari dagozkion arloetan nola babes zibilari eta larrialdi-zerbitzuei dagozkienetan. Horretarako, Euskadiko erakunde erkideei dagozkien eskumenen eremuaren barruan eta lege honetan ezarritakoarekin bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko segurtasun publikoko politika gauzatzen jarduten edo esku hartzen duten giza baliabideen prestakuntza eta, hala dagokionean, hautaketa planifikatu eta kudeatu beharko ditu.

3.– La Academia Vasca de Policía y Emergencias tiene por objeto ejecutar la política formativa, de selección y de investigación e innovación del Gobierno en la materia de seguridad pública, tanto en las áreas correspondientes a la Policía del País Vasco como en las de protección civil y emergencias. Para ello, dentro del ámbito competencial correspondiente a las instituciones comunes del País Vasco y de conformidad con lo establecido en la presente ley, deberá planificar y gestionar la formación y, cuando proceda, la selección de los recursos humanos que se dedican o intervienen en la ejecución de la política de seguridad pública de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

4.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak prestakuntzarako duen eskaintzak honako kolektibo hauek izango ditu kontuan:

4.– La oferta formativa de la Academia Vasca de Policía y Emergencias tendrá en cuenta a los colectivos siguientes:

a) Euskal Herriko polizia-kidegoetako langileak, bai eta udaleko jagole edo udalerrien mendeko mugikortasun-agenteak.

a) El personal de los cuerpos de la Policía del País Vasco, así como los vigilantes municipales o agentes de movilidad dependientes de los municipios.

b) Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuetako langileak.

b) El personal de los servicios de prevención y extinción de incendios y de salvamento.

c) Larrialdietako eta babes zibileko zerbitzuetako langileak, bai eta larrialdiak koordinatzeko zentroetakoak ere.

c) El personal propio de los servicios de emergencias y protección civil y de los centros de coordinación de emergencias.

d) Segurtasun publikoaren eta larrialdien eta babes zibilaren kudeaketaren ardura duten agintariak eta beste hautetsi publiko batzuk.

d) Las autoridades y otras personas de elección pública responsables de la seguridad pública, la gestión de emergencias y la protección civil.

e) Osasun-zerbitzuetako langileak, basogintza-zerbitzuetakoak edo larrialdiko eta babes zibileko egoeretan ondasunak eta pertsonak babestearekin zerikusia duten eginkizunak dituzten beste zerbitzu publiko batzuetako langileak.

e) El personal sanitario, de servicios forestales o de otros servicios públicos cuyas funciones guarden relación con la protección de personas y bienes en situaciones de emergencias y protección civil.

f) Segurtasun pribatuko langileak, batez ere lege honetako 52., 53. eta 54. artikuluetan aipatzen diren jagoletza- eta babes-eginkizunetan dabiltzanak.

f) El personal de seguridad privada, singularmente quienes estén ocupados en tareas de vigilancia y protección a las que se refieren los artículos 52, 53 y 54 de esta ley.

g) Segurtasun publikoaren edo pribatuaren arloetan, larrialdien kudeaketan edo babes zibilean eragiten duten jardueretan dabiltzan profesionalak.

g) Otros profesionales cuya actividad incida en el ámbito de la seguridad pública o privada, la gestión de emergencias o la protección civil.

h) Babes zibileko zerbitzuei eta larrialdien kudeaketako zerbitzuei laguntzen dieten boluntarioak eta beste agente batzuk, bai eta, hala balegokio, herritarrak eurak ere.

h) Los voluntarios y otros agentes colaboradores de la protección civil y la atención a emergencias, así como, en su caso, la ciudadanía en general.

21. artikulua.– Atxikipena eta aplika daitekeen Arandia.

Artículo 21.– Adscripción y normativa aplicable.

1.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia segurtasun publikoaren arloan eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailari dago atxikia, sail horren egitura organikoa ezartzen duen dekretuak ezarritako eran.

1.– La Academia Vasca de Policía y Emergencias se adscribe al departamento del Gobierno Vasco con competencias en materia de seguridad pública, en la forma que determine el decreto que establezca su estructura orgánica.

2.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, bere helburuak betetzeko orduan, Eusko Jaurlaritzaren eta segurtasun publikoaren arloan eskumena duen eta Akademiako goi-zuzendaritza eta ikuskaritza gauzatzen duen sailaren plangintzako eta politika orokorreko jarraibideei jarraitu beharko die.

2.– La Academia Vasca de Policía y Emergencias está sometida en el cumplimiento de sus fines a las directrices de planificación y política general del Gobierno Vasco y del departamento competente en seguridad pública, que ejerce la alta dirección e inspección de la academia.

3.– Bere jarduera-eremuari dagokion araudi espezifikoak arautuko du Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren jarduera, bereziki Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak, Larrialdiak Kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legeak, lege honek beronek eta horretarako onartuko den antolakuntza- eta jarduera-araudiari buruzko erregelamenduak. Administrazio-ahalak baliatzerakoan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak arautuko du haren jarduera.

3.– La Academia Vasca de Policía y Emergencias se rige, en cuanto al desarrollo de la actividad se refiere, por la normativa específica reguladora de las materias propias de su ámbito de actuación, en particular por la Ley 4/1992, de 17 de julio, de Policía del País Vasco, y la Ley 1/1996, de 3 de abril, de gestión de emergencias, por la presente ley y por el reglamento de organización y funcionamiento que a tal fin se apruebe. Cuando ejerza potestades administrativas someterá su actividad a la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

22. artikulua.– Egoitza.

Artículo 22.– Sede.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Arkautin izango du egoitza nagusia, Gasteizko udalerrian. Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batzuetan ere sor ditzake bulegoak eta beste instalazio tekniko batzuk bere jarduerak gauzatzeko.

La Academia Vasca de Policía y Emergencias tendrá su sede central en Arkaute, en el municipio de Vitoria-Gasteiz; no obstante, podrá crear oficinas y otras instalaciones técnicas para desarrollar sus actividades en otras localidades de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

23. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 23.– Funciones.

1.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eginkizunak izango dira, Poliziari eta herritarren segurtasunari eta arlo horretako jarduera osagarriei dagokienez:

1.– Son funciones de la Academia Vasca de Policía y Emergencias en lo referente a la Policía y la seguridad ciudadana y sus actividades complementarias:

a) Ertzaintzaren eskala eta kategorietan sartzeko hautaketa-prozesuen oinarriak ezartzea, hautaketa-prozesu horietarako deialdiak egitea, epaimahai kalifikatzaileak izendatzea eta, oro har, hautaketa-prozesuak egiteari dagozkion eskudantzia guztiak.

a) Establecer las bases de los procesos selectivos para el ingreso en las escalas y categorías de la Ertzaintza, convocarlos, designar a los tribunales calificadores y, en general, cuantas atribuciones correspondan al desarrollo de los procesos selectivos.

b) Toki-administrazioaren mendeko polizia-kidegoetako eskala eta kategorietan sartzeko oinarrizko arauak egitea. Arauok Ertzaintzan beste horien baliokide diren eskala eta kategorietarako ezarritakoen antzeko irizpideei egokituko zaizkie. Orobat, eta batez ere, guztientzako berdinak eta nahitaez aplikatzekoak diren hautaketa-prozesuetako programa, eduki eta egiturak egitea.

b) Elaborar las reglas básicas para el ingreso en las distintas escalas y categorías de los cuerpos de policía dependientes de la Administración local, que se ajustarán a criterios análogos a los establecidos para las de la Ertzaintza que sean equivalentes, y en particular los programas, contenido y estructura de los procesos selectivos que hubieran de resultar comunes y de obligada aplicación.

c) Euskal Herriko Polizia osatzen duten kidegoetako eskaletan eta kategorietan sartzeko aldez aurreko prestakuntza-ikastaroak eta praktikaldiak programatu, antolatu eta garatzea, eta Euskal Herriko Poliziako kideen etengabeko prestakuntza eta espezializaziorako prestakuntza antolatu eta garatzea. Horretarako, akademiak, dagozkien administrazioekin batera, kidego horien prestakuntza-beharrizanak ebaluatuko ditu aldiro-aldiro. Akademiak toki-erakundeen prestakuntza-zentroei eskuordetu ahal izango dizkiete, hala eskatzen badute, beren menpeko polizia-kidegoetako eskala eta kategorietan sartu aurreko prestakuntza-ikastaroen eta praktikaldien antolaketa eta garapena.

c) Programar, organizar y desarrollar los cursos de formación y períodos de prácticas previos al ingreso en las escalas y categorías de los cuerpos que integran la Policía del País Vasco, así como organizar y desarrollar la formación para la especialización y la formación continua de los miembros de la Policía del País Vasco. A tales efectos, la academia evaluará periódicamente con las correspondientes administraciones las necesidades formativas de dichos cuerpos. La academia podrá delegar en los centros de formación de aquellas entidades locales que así lo soliciten la organización y desarrollo de los cursos de formación y períodos de prácticas previos al ingreso en las escalas y categorías de los cuerpos de policía dependientes de las mismas.

Hizkuntza-trebakuntzarako ikastaroak programatu, antolatu eta garatzea Ertzaintzako kideak euskalduntzea lortzeko.

Programar, organizar y desarrollar los cursos de capacitación lingüística tendentes a conseguir la euskaldunización de los miembros de la Ertzaintza.

d) Udalerrien mendeko karrerako funtzionarioen prestakuntza-planetarako oinarrizko irizpideak prestatzea, haien garapena koordinatzea eta gauzatzen laguntzea.

d) Elaborar los criterios básicos a los que habrán de ajustarse los planes de formación de los funcionarios de carrera dependientes de los municipios, coordinar su desarrollo y prestarles asistencia en su ejecución.

e) Udal-jagole edo mugikortasun-agente sartzeko oinarrizko arauak egitea, eta horien prestakuntza-ikastaroak programatu, antolatu eta garatzea. Akademiak hala eskatzen duten toki-erakundeen prestakuntza-zentroen gain utzi ahal izango du langile horien prestakuntza-ikastaroen antolaketa eta garapena.

e) Elaborar las reglas básicas para el ingreso como vigilantes municipales o agentes de movilidad, así como programar, organizar y desarrollar sus cursos de formación. La academia podrá delegar en los centros de formación de aquellas entidades locales que así lo soliciten la organización y desarrollo de los cursos de formación de dicho personal.

f) Dagokion udalerriak akademiaren esku uzten duenean, toki-administrazioaren mendeko polizia-kidegoen eskala eta kategorietan sartzeko hautaketa-prozesuak gauzatzea. Era berean, udalerriekin elkarlanean aritu ahal izango da, eta laguntza teknikoa ere eskaini ahal izango die, polizia-kidegoetako funtzionarioen hautaketari dagozkion gaietan. Halaber, udalerriek hautaketa-prozesuetarako deialdiak egiten dituztenean, eginkizunak egokiro betetzeko behar dituzten lankidetza-materiala eta laguntza teknikoa eskuratu ahal izango dizkie epaimahaiei.

f) Cuando así se le encomiende por el municipio respectivo, la ejecución de los procesos selectivos para el ingreso en las escalas y categorías de los cuerpos de policía dependientes de la Administración local. Asimismo, podrá prestar colaboración y asistencia técnica a los municipios en materias relativas a la selección de los funcionarios pertenecientes a sus cuerpos de policía, y facilitar a los tribunales, en los procesos selectivos convocados por aquéllas, la colaboración material y el auxilio técnico que les sean precisos para el adecuado ejercicio de sus funciones.

g) Segurtasun pribatuko langileak gaitzeko prestakuntza– edo zabalkunde-jarduerak garatzea, eta herritarrak babesten jarduten diren beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin batera elkarlanean jardutea, beren helburuak betetzeko egokia den prestakuntza sustatuz eta garatuz.

g) Desarrollar actividades de carácter formativo o de divulgación destinadas a la capacitación del personal de seguridad privada, y colaborar con otras entidades públicas o privadas dedicadas a tareas de protección ciudadana, promoviendo y desarrollando la formación que pueda resultar adecuada para el cumplimiento de sus fines.

2.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eginkizunak, larrialdiei erantzuteko eta babes zibileko eremuan, honako hauek dira:

2.– Son funciones de la Academia Vasca de Policía y Emergencias en lo referente al área de la atención de emergencias y protección civil:

a) Larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemaren barruan euskal administrazioen menpeko diren eta arauz ezarrita dauden funtsezko edo oinarrizko zerbitzuetako langile izateko aurretiko prestakuntza-ikastaroak eta praktikaldiak programatu, antolatu eta garatzea. Akademiak toki-erakundeen prestakuntza-zentroei eskuordetu ahal izango dizkiete, hala eskatzen badute, larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemako funtsezko edo oinarrizko zerbitzuetako eskala eta kategorietan sartu aurreko prestakuntza-ikastaroen eta praktikaldien antolaketa eta garapena.

a) Programar, organizar y desarrollar los cursos de formación y períodos de prácticas previos al ingreso como personal de los servicios esenciales o básicos del sistema vasco de atención de emergencias y protección civil dependientes de las administraciones vascas que se establezcan legal o reglamentariamente. La academia podrá delegar en los centros de formación de aquellas entidades locales que así lo soliciten la organización y desarrollo de los cursos de formación y períodos de prácticas previos al ingreso en las escalas y categorías de los servicios esenciales o básicos del sistema vasco de atención de emergencias y protección civil dependientes de las mismas.

b) Larrialdietako eta babes zibileko gaiei buruzko prestakuntza-ekintzak planifikatu, programatu, antolatu eta ematea, larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sisteman zuzenean edo zeharka esku hartzen duten profesional eta langile mota guztientzat, diren enplegatu publikoak, erakunde pribatuetako enplegatuak edo boluntarioak.

b) Planificar, programar, organizar e impartir acciones formativas en las materias de emergencias y protección civil destinadas a toda clase de profesionales y personal que intervengan en el sistema vasco de atención de emergencias y protección civil, directa o indirectamente, sean empleados públicos o de entidades privadas o voluntariado.

c) Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuetan eta salbamendu-zerbitzuetan sartzeko eta zerbitzu horietako lanpostuetan gora egiteko hautaketa-prozesuak, edo prozesuaren zatiren bat, planifikatu, antolatu eta gauzatzen laguntzea, dagokion prozesuaren ardura duen administrazioak gomendio uzten dionean. Nolanahi ere, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak laguntza teknikoa eta aholkularitza eskainiko dizkie administrazio-eskudunei, hala eskatzen diotenean.

c) Colaborar en la planificación, organización y ejecución de los procesos de selección, o partes de ellos, para el ingreso y promoción en los servicios de prevención y extinción de incendios y salvamento, cuando así le sea encomendado por la administración responsable del proceso de que se trate. En todo caso, la academia, previo acuerdo, prestará a las administraciones competentes el apoyo técnico y la asistencia que le sean requeridos.

d) Foru- eta toki-administrazioekin elkarlanean aritzea, suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuetako eta salbamenduko zerbitzuetako langileak hautatzeko behar diren profilak, ezagupenak eta eskumenak zehazteko orduan, eta hautaketa-prozesuetako probak eta metodoak helburu horiei egokitzea.

d) Colaborar con las administraciones forales y locales en la determinación de los perfiles, conocimientos y competencias requeridos para la selección del personal de los servicios de prevención y extinción de incendios y salvamento, y la adecuación a esos objetivos de las pruebas y métodos de los procesos selectivos.

e) Curriculumak lan daitezela eta programak homologa daitezela sustatzea, larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistema eratzen duten mailetan kualifikaziorik onena eta prestakuntza-baliokidetasuna lortze aldera.

e) Promover el desarrollo de los currículos y la homologación de los programas a fin de lograr la mejor cualificación y equivalencia formativa en los diferentes niveles profesionales que integran el sistema vasco de atención de emergencias y protección civil.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak ahaleginak egingo ditu hitzarmenak eta akordioak lotzeko Euskadiko su-itzaltze eta -aurreikuspeneko eta salbamenduko zerbitzuen entitate titularretako organo eskudunekin, emango dituzten ikastaroak baliozkotzeko helburuz. Izan ere, litekeena da ikastaro horiek ere kontuan hartzea zerbitzu horietarako hautaketa-probetan edo, zenbait kasutan, barne-promozioan.

La Academia Vasca de Policía y Emergencias promoverá convenios y acuerdos con los órganos competentes de las entidades titulares de los servicios de prevención, extinción de incendios y salvamento del País Vasco, con el objeto de convalidar los cursos que impartan, a los efectos de su posible valoración en los procesos de selección para los servicios citados o, en su caso, para la promoción interna en dichos servicios.

3.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eginkizunak dira, orobat, honako hauek:

3.– Son igualmente funciones de la Academia Vasca de Policía y Emergencias las siguientes:

a) Ikerketa eta berrikuntza sustatzea eta bultzatzea segurtasun publikoaren arloan, unibertsitateekin eta bestelako ikerketa-zentroekin lankidetzan.

a) Promover y fomentar la investigación e innovación en materia de seguridad pública en colaboración con las universidades y otros centros de investigación.

b) Segurtasun publikoaren arloko zuzendaritza-postuetako lana behar bezala egiteko prestakuntza diseinatu eta garatzea, eta segurtasun publikoaren arloan erakunde publiko nahiz pribatuek zuzendaritza-postuetarako ematen dituzten beste ikastaro batzuk ere egiaztatzea eta homologatzea, edukiak eta irakastorduak kontuan hartuta.

b) Diseñar y desarrollar la formación para el desempeño de puestos directivos del ámbito de la seguridad pública, así como acreditar y homologar otros cursos de formación directiva del ámbito de la seguridad pública impartidos por instituciones públicas o privadas atendiendo a sus contenidos y horas lectivas.

c) Akademiak ematen dituen ikastaroak gainditu izana edo haietan parte hartu izana egiaztatzen duten tituluak eta diplomak ematea, eta ikastaro horiek baliozkotu edo ez erabakitzea.

c) Expedir los títulos y diplomas acreditativos de la superación o asistencia a los cursos impartidos por la academia y decidir sobre la convalidación de los mismos.

d) Prestakuntzarako edo zabalkunderako argitalpenak lantzea Euskal Herriko Poliziako funtzionarioentzat eta larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemako esku-hartzaileentzat, haien kualifikazio profesionala eta espezializazioa lortze aldera.

d) Elaborar publicaciones de carácter formativo e informativo destinadas a los funcionarios de la Policía del País Vasco y a los intervinientes en el sistema vasco de atención de emergencias y protección civil, dirigidas a su cualificación profesional y especialización.

e) Unibertsitateko, hezkuntzako eta lanbide-heziketako erakundeekiko edo izaera berdintsuko helburua duten beste zentro edo eskola batzuekiko lankidetza sustatzea.

e) Promover la colaboración con la universidad, instituciones educativas y de formación profesional u otros centros o escuelas cuyo objeto sea de similar naturaleza.

f) Segurtasun publikoaren arloko dokumentazio-zentro bat sortzea, segurtasun-zerbitzuetako eta larrialdi-zerbitzuetako ikasle eta langileen prestakuntza eta eguneratze iraunkorrean lagun dezan.

f) Establecer un centro de documentación en materia de seguridad pública que contribuya a la formación y actualización permanente de los alumnos y el personal de los servicios de seguridad y emergencias.

g) Lege honek esleitzen dizkionak edo beste lege edo xedapen batzuek aitortzen dizkiotenak.

g) Las demás que le atribuya la presente ley o le reconozcan otras leyes o disposiciones.

4.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak ahalegina egingo du eskumena daukan administrazioak bateratasun akademikoa eman dezan, bere mendeko zentroetan ematen diren ikasketetarako. Horretarako, akademiak ahalegina egingo du ikastaro horien izaera eta iraupena eta ikasten hasteko eskatu beharreko titulazioa hezkuntza-administrazioaren eskakizunetara egokitzeko; gainera, hezkuntza-administrazioaren, unibertsitatearen, Botere Judizialaren eta ikaskuntzarako lagungarri izan daitezkeen beste erakunde, zentro edo ikastetxeen lankidetza ere sustatuko da.

4.– La Academia Vasca de Policía y Emergencias promoverá la convalidación académica, por la administración competente, de los estudios que se cursen en centros de ella dependientes. Para ello la academia procurará adecuar a las exigencias de la Administración educativa la naturaleza y duración de dichos estudios y las titulaciones exigidas para el acceso a cada uno de ellos, y se promoverá la colaboración institucional de la Administración educativa, universidad, Poder Judicial y otras instituciones, centros o establecimientos que específicamente interesen a los fines docentes.

Hezkuntza-sistema orokorreko unibertsitate-ikasketen barruan, segurtasun publikoari eta larrialdiei dagokion prestakuntza emateko, aukeran dago Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako prestakuntzako unibertsitate-zentroa sortzea. Horretarako sortutako kontseilu akademikoak aginduko lituzke zentro horretarako alderdi akademikoak, eta egitura– eta funtzionamendu-alderdiak, berriz, prestakuntzaz arduratzen den organoak. Hori guztia bat etorrita unibertsitate-legeriarekin, unibertsitateko berezko araudiarekin eta atxikipena arautzen duen lankidetza-hitzarmenarekin, zeinak zentroaren egitura, irakaskuntza-jarduerak, finantziazioa eta funtzionamendua arautuko baititu.

Con el fin de impartir la formación correspondiente a los estudios universitarios del sistema educativo general en el ámbito de la seguridad pública y emergencias, podrá crearse un centro universitario de formación adscrito a la Universidad del País Vasco, dependiendo, en los aspectos académicos, de un consejo académico creado a tal efecto, y en los estructurales y de funcionamiento del órgano responsable de la formación. Todo ello de conformidad con lo previsto en la legislación de universidades, la normativa propia de la universidad y el convenio de colaboración regulador de la adscripción, que determinará su estructura y sus actividades docentes, financiación y funcionamiento.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
GOBERNATZEA, ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA
GOBIERNO, ORGANIZACIÓN Y FUNCIONAMIENTO

24. artikulua.– Zuzendaritzako goi-organoak.

Artículo 24.– Órganos superiores de dirección.

1.– Hauek dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren gobernu- eta kudeaketa-organoak:

1.– Son órganos de gobierno y gestión de Academia Vasca de Policía y Emergencias los siguientes:

a) Zuzendaritza Kontseilua.

a) El Consejo Rector.

b) Akademiaren Zuzendaritza Nagusia.

b) La Dirección General de la Academia.

c) Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza.

c) La Dirección de Administración y Servicios.

2.– Eusko Jaurlaritzak akademiaren antolaketako eta funtzionamenduko erregelamendua onartuko du dekretu bidez.

2.– El Gobierno Vasco aprobará mediante decreto el reglamento de organización y funcionamiento de la academia.

25. artikulua.– Zuzendaritza Kontseilua.

Artículo 25.– Consejo Rector.

1.– Zuzendaritza Kontseilua kide hauek osatuko dute:

1.– El Consejo Rector estará integrado por los siguientes miembros:

a) Lehendakaria: segurtasun publikoaren eskumena duen sailburuak izango du kargu hori. Bere egitekoa izango da beharrezko egokitzapenak sustatzea akademia bat etor dadin Gobernuaren eta segurtasun publikoaren eskumena duen sailaren planifikazio-jarraibideekin eta politika orokorrarekin, eta akademiaren goi-zuzendaritza eta -ikuskaritza eramatea.

a) Presidente o presidenta: el consejero o consejera del departamento competente en seguridad pública, al que corresponde promover la adecuación de la academia a las directrices de planificación y política general del Gobierno y del departamento competente en seguridad pública, y ejercer la alta dirección e inspección de la academia.

b) Lehendakariordea: segurtasun publikoaren eskumena duen sailburuak izendatutako sailburuordea, segurtasun-arloan dituen eskumenak aintzat hartuta. Lehendakariaren ordez jardutea dagokio hura falta bada, gaixo badago edo bere zeregina betetzen uzten ez dion beste edozer gorabehera gertatzen bada.

b) Vicepresidente o vicepresidenta: el viceconsejero o viceconsejera que designe el titular del departamento competente en seguridad pública en atención a sus competencias en seguridad. Le corresponde sustituir al presidente en caso de ausencia, enfermedad y cualquier otra circunstancia que le impida ejercer sus funciones.

c) Kontseilukideak:

c) Vocales:

1) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia.

1) El director o directora general de la Academia Vasca de Policía y Emergencias.

2) Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak aukeratutako bost ordezkari, sailburuak izendatuak besteak beste arlo hauetan dituzten erantzukizunak aintzat hartuta: polizia eta herritarren segurtasuna; larrialdiak eta babes zibila; trafikoa; udaltzaingoen koordinazioa; kudeaketa ekonomikoa eta aurrekontuak, eta giza baliabideak.

2) Cinco representantes del departamento competente en seguridad pública designados por su consejero o consejera en atención a sus responsabilidades en áreas como las siguientes: policía y seguridad ciudadana; emergencias y protección civil; tráfico; coordinación de policías locales; gestión económica y presupuestos, y recursos humanos.

3) Jaurlaritzan aurrekontu-, ogasun- eta finantza-arloko ardura daukan saila ordezkatzen duen pertsona bat, sail horretako sailburuak aukeratutakoa eta segurtasun publikoaren eskumena duen sailburuak izendatutakoa.

3) Una persona en representación del departamento del Gobierno responsable del área de presupuestos, hacienda y finanzas del mismo designada por quien sea titular de dicho departamento y nombrada por el titular del departamento competente en seguridad pública.

4) Hiru pertsona Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien ordezkari gisa. Horietako bi Euskal Autonomia Erkidegoan hedatuen dagoen udalen elkarteak aukeratuko ditu, eta segurtasun publikoaren eskumena duen sailburuak izendatuko ditu. Hirugarrena hiriburuek aukeratuko dute, ados jarrita, beren ordezkari izateko, eta segurtasun publikoaren eskumena duen sailaren titularrak izendatuko du.

4) Tres personas en representación de los municipios del País Vasco. Dos de ellas serán designadas por la asociación de municipios de mayor implantación en la Comunidad Autónoma de Euskadi y nombradas por el titular del departamento competente en seguridad pública. La tercera será designada de común acuerdo por las capitales, en representación de estas, y nombrada igualmente por el titular del departamento competente en seguridad pública.

5) Hiru pertsona lurralde historikoen ordezkari gisa, lurralde historikoen artean adostasunez aukeratutakoak eta segurtasun publikoaren eskumena duen sailburuak izendatutakoak.

5) Tres personas en representación de los territorios históricos, designadas de común acuerdo entre ellos y nombradas por el titular del departamento competente en seguridad pública.

6) Ertzaintzan ordezkaritza handiena duten bi erakunde sindikaletako ordezkari bana, erakunde sindikalek beraiek aukeratutakoak.

6) Un representante de cada una de las dos organizaciones sindicales que cuenten con mayor representatividad en la Ertzaintza, designados por las mismas.

7) Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Administrazioan ordezkaritzarik handiena duen erakunde sindikalak aukeratutako ordezkari bat.

7) Un representante designado por la organización sindical con mayor representatividad en la Administración Local del País Vasco.

d) Idazkaria: Administrazio eta Zerbitzuetako Zuzendaritzaren titularra, hitza eta boto eta guzti.

d) Secretario: el titular de la Dirección de Administración y Servicios, con voz y voto.

2.– Zuzendaritza Kontseiluari dagokio:

2.– Corresponde al Consejo Rector:

a) Akademiaren aurrekontuen aurreproiektua eta urteko memoria onartzea.

a) Aprobar el anteproyecto de presupuestos de la academia y su memoria anual.

b) Zuzendaritza Nagusiak proposatuta, akademiaren jardueren urteko plana onartzea eta plan hori betetzen dela zaintzea.

b) Aprobar, a propuesta de la Dirección General, el plan anual de actividades de la academia y cuidar de su cumplimiento.

c) Akademiaren barne-araubideari buruzko xedapen orokorren txostena egitea, onartu aurretik.

c) Informar, previamente a su aprobación, las disposiciones de carácter general sobre régimen interno de la academia.

d) Zuzendari Nagusiak proposatuta, hautaketa- eta prestakuntza-plan orokorrak onartzea.

d) Aprobar, a propuesta de la Dirección General, los planes generales de selección y formación.

e) Akademiak, bere eginkizunen esparruan, erakunde publiko edo pribatuekin sina ditzakeen hitzarmenak onartzea.

e) Aprobar los convenios que la academia pueda suscribir con otras entidades públicas o privadas en el ámbito de sus funciones.

f) Akademiaren antolaketa- eta funtzionamendu-arauak onartzea. Arau horiek, akordioen araubideari dagokionez, administrazio-prozeduraren legedian kide anitzeko organoetarako xedatutakoa beteko dute.

f) Aprobar sus normas de organización y funcionamiento, que en cuanto al régimen de acuerdos se ajustarán a lo dispuesto en la legislación del procedimiento administrativo para los órganos colegiados.

g) Kideetako edozeinek proposatutako gaien ardura hartzea eta txostena egitea, eta egoki iritzitako jarduerak Zuzendaritza Nagusiari eskatu eta proposatzea.

g) Conocer e informar cuantos asuntos sean sometidos a su consideración por cualquiera de sus miembros y requerir y proponer a la Dirección General las actuaciones que estime convenientes.

26. artikulua.– Akademiaren Zuzendaritza Nagusia.

Artículo 26.– Dirección General de la Academia.

1.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritza Nagusia da erakunde autonomoaren organo betearazlea, erakundearen ohiko zuzendaritza eta ordezkaritza dagozkio, eta akademia osatzen duten zerbitzuen funtzionamendu egokiaz arduratzen da.

1.– La Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias constituye el órgano ejecutivo del organismo autónomo y le corresponde su dirección y representación ordinaria, y es responsable del funcionamiento de los servicios que la integran.

2.– Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez izendatu eta kenduko da kargutik haren titularra, segurtasun publikoaren eskumena duen sailburuak proposatuta, eta goi-karguduna izango da sailburuorde mailarekin.

2.– El nombramiento y cese de su titular tendrá lugar, por decreto del Gobierno Vasco, a propuesta del titular del departamento competente en seguridad pública, y tendrá el carácter de alto cargo con rango de viceconsejero o viceconsejera.

3.– Akademiaren Zuzendaritza Nagusiak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren legezko ordezkaritza dauka, eta haren titularrari dagozkio ikastegiko zerbitzuen eta jardueren zuzendaritza, kudeaketa, koordinazioa eta ikuskapena, baita erakunde autonomoari agintzen zaizkion helburuak betetzeko gainerako eginkizun guztiak ere, baldin eta eginkizun horiek ez bazaizkie beste organo batzuei esleitu.

3.– La Dirección General de la Academia ostenta la representación legal de la Academia de Policía y Emergencias del País Vasco, y a su titular corresponde la dirección, gestión, coordinación e inspección de sus servicios y actividades, así como el ejercicio de todas aquellas facultades para el cumplimiento de los fines encomendados al organismo autónomo que no se encuentren atribuidas a otros órganos.

27. artikulua.– Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza.

Artículo 27.– Dirección de Administración y Servicios.

Akademiaren Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza ekonomia, ondare eta aurrekontuaren kudeaketa zuzenaren arduraduna izango da, eta akademiako zerbitzu orokorren eta giza baliabideen kudeaketarena, erregelamenduz ezarritako eran. Halaber dagokio akademiaren zuzendari orokorrak, hala dagokionean, eskuordetutako eskumenak betearaztea, baita zuzendaria ordeztea ere, ez dagoenean, haren postua hutsik dagoenean edo gaixorik dagoenean.

Corresponde a la Dirección de Administración y Servicios de la Academia ejercer la responsabilidad directa de la gestión económica, patrimonial y presupuestaria, y la gestión de los servicios generales y recursos humanos de la academia en los términos que se establezcan reglamentariamente, así como las competencias que, en su caso, le delegue el director o directora general de la academia y sustituirle temporalmente en los casos de vacante, ausencia o enfermedad.

28. artikulua.– Plangintza eta programazioa.

Artículo 28.– Planificación y programación.

1.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren jarduerak plan estrategikoan, zerbitzu-kartan, prestakuntzarako eta ikerketarako gida-planean eta jardueren urteko planetan oinarritu behar dira.

1.– Las actividades de la Academia Vasca de Policía y Emergencias deben fundamentarse en un plan estratégico, una carta de servicios, un plan director de formación e investigación y unos planes anuales de actividades.

2.– Bere ikasketa-plan eta -programak idazteko, bere baitan horretarako sortuko den batzorde akademikoak emandako aholku eta laguntza jasoko du akademiak; dena delako ikasketa arloko profesionalak eta adituak bilduko ditu batzorde horrek. Zuzendaritza Kontseiluak izendatuko du batzordea.

2.– La academia contará en la redacción de sus planes y programas de estudios con el asesoramiento de un comité académico que se cree en su seno, con presencia de profesionales y expertos en las áreas formativas de que se trate. Este comité será designado por el Consejo Rector.

3.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren plana eta urteko programazioa egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako eskumendun organoek, urte bakoitzeko ekainaren bata baino lehen, akademiari jakinaraziko dizkiote polizia arloetan hurrengo urterako dituzten lanpostuen dotazioari buruzko aurreikuspenak, postu kopurua eta postuen izenak, baita ikastaroaren aurreko hautaketa-prozesuaren deialdia egiteko eta prozesua amaitzeko aurreikusten diren datak ere. Hori guzti hori, bakoitzaren plantilla organikoek eta lan-eskaintza publikoek xedatutakoarekin bat egingo da.

3.– Con el fin de elaborar el plan y la programación anual de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, los órganos competentes de las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma de Euskadi notificarán a la academia, con anterioridad al uno de junio de cada año, sus previsiones sobre dotación de puestos de trabajo para el año siguiente en las áreas de policía, el número y denominación de los puestos y la previsión de fechas de convocatoria y de finalización del procedimiento de selección previo al curso, de conformidad con lo que dispongan las respectivas plantillas orgánicas y ofertas públicas de empleo.

Modu berean jokatuko da akademiari larrialdi-zerbitzuetako eta babes zibileko langileen eta suteak prebenitzeko eta itzaltzeko eta salbamendu-zerbitzuetako langileen hautaketa-prozesuen kudeaketaren ardura emanez gero.

Se procederá del mismo modo en caso de que se encomiende a la academia la gestión de procesos selectivos para el personal de emergencias y protección civil y prevención y extinción de incendios y salvamento.

4.– Era berean, aldizkakotasun berarekin, akademiari jakinaraziko dizkiote espezializazio ikastaroei, etengabeko prestakuntzari eta birziklatzeari dagokienez dituzten beharrizanak, horrela, hala badagokio, prestakuntza-planean integratu ahal izateko.

4.– Asimismo, y con idéntica periodicidad, pondrán en conocimiento de la academia sus necesidades de cursos de especialización, formación permanente y reciclaje, para que, en su caso, puedan ser integradas en el plan de formación.

5.– Akademiak prestakuntza-planaren proiektuan sartuko ditu egokitzat sortzen diren ikastaroak. Horrekin batera, ikastaroen oinarrizko edukiak –gai eta arloka banatuta–, plaza-kopurua, iraupena eta prestakuntza-ekintza bakoitza zein alditan egingo den adieraziko ditu proeiktuan.

5.– La academia incluirá los correspondientes cursos en el proyecto de plan de formación, junto con su contenido básico, estructurado en materias y áreas, número de plazas, duración y período en que se vaya a realizar cada acción formativa.

Akademiak prestakuntza-plana bidaliko die prestakuntzako eskaintza jasoko duten administrazioei, urria baino lehen bidali ere, beren errekurtsoak planifikatzen hasteko.

La academia remitirá a las administraciones destinatarias de la oferta formativa el plan de formación aprobado antes del mes de octubre para que procedan a planificar sus recursos.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
ARAUBIDE JURIDIKOA ETA EKONOMIKOA
RÉGIMEN JURÍDICO Y ECONÓMICO

29. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Artículo 29.– Recursos económicos.

Akademiak, funtzionamendurako, honako baliabide hauek ditu:

Para su funcionamiento, la academia cuenta con los recursos siguientes:

a) Urtero Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ezartzen diren diru-izendapenak.

a) Las asignaciones que anualmente se establezcan a cargo de los presupuestos de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

b) Akademiaren jardueragatik legez ezartzen diren tasak eta diru-sarrera publikoak.

b) Las tasas y los demás ingresos públicos que legalmente se establezcan por su actividad.

c) Akademiari emandako diru-laguntzak, ekarpenak eta dohaintzak eta Estatuko edo Erkidegoko funtsetatik akademiaren helburuak betetzeko datozen ekarpenak.

c) Las subvenciones, aportaciones y donaciones otorgadas a su favor, así como las aportaciones procedentes de fondos estatales o comunitarios destinados al cumplimiento de sus finalidades.

d) Bere ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen errendimenduak, eta ondaretatik sortutako produktu eta errentak.

d) Los rendimientos de los bienes y derechos que constituyan su patrimonio, así como los productos y rentas del mismo.

e) Akademiak egiten dituen hitzarmenetatik eta haren jarduerengatik jaso ditzakeen ordainak.

e) Las contraprestaciones que pueda percibir de convenios que celebre y por las actividades de la academia.

f) Legezko edo erregelamenduzko xedapenen arabera dagokion beste edozein baliabide.

f) Cualquier otro recurso que le pueda corresponder de acuerdo con las disposiciones legales y reglamentarias.

30. artikulua.– Ondare- eta kontratazio-araubidea.

Artículo 30.– Régimen patrimonial y de contratación.

Akademiaren ondare- eta kontratazio-araubidea Euskal Autonomia Erkidegoko ondareari buruzko legedian ezarritakoak eta herri-administrazioen kontratazio-arau orokorrek arautuko dute.

El régimen patrimonial y de contratación de la academia se regirá con arreglo a lo establecido en la legislación vigente sobre el patrimonio de la Comunidad Autónoma de Euskadi y por las normas generales de contratación de las administraciones públicas.

31. artikulua.– Aurrekontu- eta ekonomia-araubidea.

Artículo 31.– Régimen presupuestario y económico.

1.– Akademiak urtero aurrekontu-aurreproiektua egin behar du, ogasun-arloan eskumena duen sailak adierazitako egiturarekin, eta segurtasun publikoaren eskumena duen sailera bidali behar du, sailaren aurrekontu-aurreproiektuan sar dezan.

1.– La academia debe elaborar anualmente un anteproyecto de presupuesto, con la estructura que señale el departamento competente en materia de hacienda, y debe remitirlo al departamento competente en seguridad pública para que lo incorpore en su anteproyecto de presupuesto.

2.– Akademiaren aurrekontu-araubidea Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruzko Legeak ezarritakoa da, irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren arabera.

2.– El régimen presupuestario de la academia es el que establece la Ley de Régimen Presupuestario de Euskadi con arreglo al Decreto Legislativo 1/1994, de 27 de septiembre.

3.– Araubide ekonomiko eta finantzarioa eta kontrol ekonomikoaren eta kontabilitatearen araubidea Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde autonomoentzat ezarritakoa izango da.

3.– El régimen económico-financiero y el régimen de control económico y contabilidad será el previsto para los organismos autónomos de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

32. artikulua.– Langileak.

Artículo 32.– Personal.

1.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako lanpostuak lan-kontratuko langileei gordetako lanpostu gisa sailkatzen dira. Lanpostuen edukia eta espezialitatea kontuan izanda, zehaztu egin ahal izango da irakaskuntzako, hautaketako edo ikerketako eginkizunak dituzten lanpostuetatik zeintzuk bete ditzaketan polizia-kidegoetako langileek edota suteak prebenitzeko eta itzaltzeko zerbitzuetako edo edozein administrazio publikotako babes zibileko zerbitzuetako langileek.

1.– Los puestos de trabajo de la Academia Vasca de Policía y Emergencias se clasifican como reservados a personal laboral. En consideración a su contenido y especialidad, podrán determinarse puestos de trabajo que tengan atribuidas funciones de carácter docente, selectivo o de investigación, que puedan ser ocupados por personal de los cuerpos de policía, de los servicios de prevención y extinción de incendios y salvamento o de los servicios de protección civil de cualquier administración pública.

2.– Antolaketa eta funtzionamendua arautzeko erregelamenduak zehaztuko ditu bai dibisio-buruzagitzen kopurua bai zer funtzio izango duten, kontuan hartuta kokapen hierarkiko berezia eta antolakuntzaren barruko erantzukizun berezia. Dibisio-buruzagitza horiei aplikatuko zaien araubidea izango da segurtasun publikoaren eskumena duen saileko segurtasun-administrazioko zerbitzu lagungarrietako zein Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaritza-kideentzat modu orokorrean aurreikusten dena.

2.– El reglamento de organización y funcionamiento definirá el número y funciones de las jefaturas de división, atendiendo a los criterios de especial posición jerárquica y especial responsabilidad en la organización. El régimen aplicable a tales jefaturas de división será el previsto con carácter general para el personal directivo de los servicios auxiliares de la Administración de Seguridad del departamento competente en seguridad pública y de la Academia Vasca de Policía y Emergencias.

3.– Polizia-kidegoetako funtzionarioei, suteak prebenitzeko eta itzaltzeko eta salbamenduko zerbitzuetako funtzionarioei, babes zibileko zerbitzuetako funtzionarioei, baita Segurtasun Administrazioko zerbitzu lagungarrietako langileei eta beste enplegatu publiko batzuei ere, irakaskuntzako, hautaketako edo prestakuntzako eginkizunak esleitu ahal izango zaizkie aldi baterako, zerbitzu-eginkizunetan, esleitzean publizitate-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak aintzat hartuta.

3.– Podrá atribuirse al personal funcionario de los cuerpos de policía, de los servicios de prevención y extinción de incendios y salvamento y de los servicios de protección civil, así como al personal de los servicios auxiliares de la Administración de Seguridad y a otros empleados públicos, el ejercicio temporal de funciones de carácter docente, selectivo o de investigación, bajo el régimen de comisión de servicios, atendiendo en su concesión a los principios de publicidad, mérito y capacidad.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako zerbitzu-eginkizunak, gehienez lau urterako eman ahal izango dira, eta iraupen bereko beste aldi batez luzatu ahal izango dira.

Las comisiones de servicio previstas en el párrafo anterior podrán ser conferidas por un período no superior a cuatro años, prorrogable por otro de igual duración máxima.

Zerbitzu-eginkizunetan atxikitako langileak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritza Nagusiaren menpe egongo dira funtzionalki, eta lanpostuei edo eginkizunei esleitutako ordainsariak jasoko dituzte. Zerbitzu-eginkizuna, eginkizun batzuk egiteko bada, ordainsariak ezin izango dira inoiz jatorrizko lanposturako adierazitakoak baino txikiagoak izan.

El personal adscrito en comisión de servicios dependerá funcionalmente de la Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias y percibirá las retribuciones asignadas a los puestos de trabajo o a las funciones desempeñadas. Si se trata de una comisión de servicios para desempeño de funciones las retribuciones no podrán ser en ningún caso inferiores a las señaladas al puesto de trabajo de origen.

4.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak ikertzaileak kontratatu ahal izango ditu Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren ekainaren 1eko 14/2011 Legean ezarritakoaren arabera.

4.– La Academia Vasca de Policía y Emergencias podrá contratar a personal investigador conforme a lo previsto en la Ley 14/2011, de 1 de junio, de la Ciencia, la Tecnología y la Innovación.

5.– Giza baliabideen arloan, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari dagokio bere lan-eskaintza finkatzea, lanpostura iristeko sistema zehaztea, hautaproben betekizunak eta ezaugarriak zehaztea, baita lanpostuen horniketa eta lanbide-sustapeneko prozeduren deialdia, kudeaketa eta ebazpena ere. Akademiako langileen mugikortasun-araubidea kasuan kasuko enplegu-harremanaren izaerari dagokiona izango da.

5.– En materia de gestión de recursos humanos corresponde a la Academia Vasca de Policía y Emergencias la fijación de su oferta de empleo, la determinación del sistema de acceso, y los requisitos y características de las pruebas de selección, así como la convocatoria, gestión y resolución de los procedimientos de provisión de puestos de trabajo y promoción profesional. El régimen de movilidad del personal de la academia será el correspondiente a la naturaleza de la relación de empleo de que se trate.

33. artikulua.– Errekurtsoen araubidea.

Artículo 33.– Régimen de recursos.

1.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren administrazio-egintzek ematen diote amaiera administrazio-bideari.

1.– Los actos administrativos de la Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias y del Consejo Rector ponen fin a la vía administrativa.

Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritzak emandako administrazio-egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritza Nagusiari.

Los actos administrativos dictados por la Dirección de Administración y Servicios serán recurribles en alzada ante la Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias.

2.– Berrikusteko errekurtso berezia aurkaratutako egintza eman duen organoari aurkeztu behar zaio, administrazio-prozeduraren legediak araututako kasuetan. Organo hori da, era berean, ebazpena emateko eskumena duena.

2.– El recurso extraordinario de revisión debe interponerse ante el órgano que ha dictado el acto que se impugna en los supuestos regulados por la legislación de procedimiento administrativo. Dicho órgano es también el órgano competente para su resolución.

3.– Auzibide zibilera edo lan-auzibidera jo aurretiko erreklamazioa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Zuzendaritza Nagusiari aurkeztu behar zaio, hori baita ebazteko eskumena duena.

3.– La reclamación previa a las vías civil o laboral debe presentarse ante la Dirección General de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, que es también el competente para su resolución.

34. artikulua.– Ikasleen diziplina-araubidea.

Artículo 34.– Régimen disciplinario de los alumnos.

1.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako ikasleen diziplina-araubidea erregelamendu bidez ezarriko da, eta hutsegiteak, zehapenak eta irakaskuntzako diziplina-prozedura adieraziko dira.

1.– Reglamentariamente se establecerá el régimen disciplinario de los alumnos de la Academia Vasca de Policía y Emergencias, indicando las faltas, las sanciones y el procedimiento disciplinario docente.

2.– Hutsegiteen tipifikazioan kontuan izan behar dira bertaratzeko, ikasteko eta ebaluatzeko betebehar akademikoak haustea dakarten egintzak eta, era berean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako ikasleen bizikidetza-, segurtasun-, uniformetasun- eta jarduera-arauen eta baliabideen kontserbazioko arauen kontrako jokabideak sartu behar dira.

2.– La tipificación de las faltas debe considerar los actos que comporten incumplimiento de las obligaciones académicas de asistencia, estudio y evaluación y debe incluir las conductas contrarias a las normas de convivencia, seguridad, uniformidad, conservación de recursos y actuación de los alumnos del Academia Vasca de Policía y Emergencias.

Amonestazioak eta ikasle izateak berez dakartzan eskubideak kentzea izango dira diziplina-zehapenak.

Las sanciones disciplinarias deben consistir en amonestaciones y en privaciones de derechos inherentes a la condición de alumno o alumna.

3.– Ikasleari dagokion edo ikasleak iritsi nahi duen kidegoaren edo egitura profesionalaren diziplina-araubidea aplikatuko da zuzenean, diziplina-hutsegite akademikoak ez diren hutsegite larrien kasuan.

3.– Será de aplicación directa el régimen disciplinario del cuerpo o de la estructura profesional a que se desee acceder o a que se pertenezca a los supuestos en que los hechos puedan considerarse faltas de carácter grave no constitutivos de falta de disciplina académica.

4.– Diziplina-araubideak behar adina bermatuko du arau-hauste eta zehapenen tipizitate-printzipioa, horien arteko proportzionaltasuna eta entzuera-eskubidea, halatan non espedientatu orok alegazioak egin eta frogak proposatu ahal izan ditzan, dagokion ebazpena eman baino lehen, egozten zaizkion jokabideen inguruan.

4.– El reglamento disciplinario garantizará suficientemente el principio de tipicidad de infracciones y sanciones, la proporcionalidad entre las mismas y el derecho de audiencia de cualquier expedientado de manera que pueda formular alegaciones y proponer pruebas, con anterioridad a la resolución que proceda, en relación con las conductas que se le imputen.

III. TITULUA
TÍTULO III
EUSKAL HERRIKO POLIZIAREN ZERBITZUEN KOORDINAZIOA ETA JARDUERA OSAGARRIEN INTEGRAZIOA
COORDINACIÓN DE LOS SERVICIOS DE LA POLICÍA DEL PAÍS VASCO E INTEGRACIÓN DE LAS ACTIVIDADES COMPLEMENTARIAS

35. artikulua.– Integrazioa eta koordinazioa.

Artículo 35.– Integración y coordinación.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren segurtasun-sistema Euskal Herriko Poliziaren kidego eta agintariek –Ertzaintzak eta udaltzaingoek– osatzen dute, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei Autonomia Estatutuaren 17. artikuluarekin bat etorriz esleitutako eskumenen kontra ez doan heinean.

1.– El sistema de seguridad ciudadana de la Comunidad Autónoma de Euskadi está compuesto por el conjunto de autoridades y cuerpos de la Policía del País Vasco, constituida por la Ertzaintza y las policías locales, sin perjuicio de las competencias atribuidas a las Fuerzas y Cuerpos de Seguridad del Estado conforme al artículo 17 del Estatuto de Autonomía.

2.– Lege honen ondorioetarako, Euskal Herriko Poliziaren zerbitzuen koordinazio-mekanismoak honako hauek dira:

2.– A los efectos de esta ley, constituyen mecanismos de integración de los servicios de la Policía del País Vasco los siguientes:

a) Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideek udaltzaingoak koordinatzeko dituzten ahalmenak, lege honetan definitutakoak.

a) Las potestades de coordinación de policías locales que ostentan las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma, definidas en esta ley.

b) Polizia-kolaboraziorako eta -lankidetzarako titulu honetan aurreikusitako mekanismo formalak, eta horiek bultzatzeko baliabideak.

b) Los mecanismos formales de colaboración y cooperación policial previstos en este título y los instrumentos destinados a favorecerlas.

3.– Ertzaintzaren eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen arteko koordinazioa Autonomia Estatutuaren 17.4 artikuluan ezarritako Segurtasun Batzordearen bidez egingo da.

3.– La coordinación entre la Ertzaintza y las Fuerzas y Cuerpos de Seguridad del Estado se realizará a través de la Junta de Seguridad prevista en el artículo 17.4 del Estatuto de Autonomía.

4.– Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak, lege honetan eta aplikatzekoa den gainontzeko araudian xedatutakoarekin bat etorriz, neurri zehatzak agindu ahal izango ditu segurtasuneko politika publikoetan parte har dezaten bai nahitaezko segurtasun-neurriak izan behar dituzten eta segurtasunerako garrantzitsuak diren jarduerek bai segurtasun pribatuko zerbitzuek.

4.– El departamento competente en seguridad pública podrá ordenar, de conformidad con lo dispuesto en esta ley y en el resto de normativa aplicable, medidas precisas para asegurar la participación en las políticas públicas de seguridad de aquellas actividades relevantes para la misma que deban disponer de medidas de seguridad obligatorias, así como de los servicios de seguridad privada.

I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
UDALTZAINGOEN KOORDINAZIOA
COORDINACIÓN DE POLICÍAS LOCALES

36. artikulua.– Kontzeptua.

Artículo 36.– Concepto.

Kapitulu honetan jasotakoen ondorioetarako, koordinazioaz ari garenean, elkarri informazioa eman, baliabide material eta giza baliabideen dotazioa homogeneo izan eta elkarrekin aritzeko aukera ematen duten bitarteko eta baliabideak finkatzeko jardun-sistemen multzoaz ari gara, alegia, udalerriei nahiz Euskal Autonomia Erkidegoari agindutako jardun-ahalmenek bat egiteko moduan.

A los efectos de este capítulo, se entiende por coordinación el conjunto de sistemas de actuación dirigidos a la fijación de medios y métodos de relación que hagan posible la información recíproca, la homogeneidad en la dotación de los medios personales y materiales y la acción conjunta, de tal modo que se consiga la integración de las respectivas actuaciones atribuidas a los municipios y a la Comunidad Autónoma de Euskadi.

37. artikulua.– Edukia.

Artículo 37.– Contenido.

1.– Euskadiko udaltzaingoen jardueraren koordinazioa tokiko autonomia errespetatuz egin behar da beti, lege honetan ezarritako beste jardueren kontra joan gabe. Jarduera horien barruan, hauexek:

1.– La coordinación de las policías locales de Euskadi habrá de respetar en todo caso la autonomía local, y, sin perjuicio de aquellas otras previstas en esta ley, comprenderá:

a) Esparru-arauak zehaztea, udaltzaingoen antolamendu- eta funtzionamendu-erregelamenduak esparru horretara egokitu daitezen.

a) Determinar las normas marco a que tendrán que ajustarse los reglamentos de organización y funcionamiento de los cuerpos de Policía local.

b) Udaltzaingoen egituraren, langile-plantillaren, baliabide teknikoen, uniformetasunaren eta egiaztatze profesionalerako dokumentazioaren homogeneizazioa bultzatzea.

b) Propiciar la homogeneización de la estructura, plantillas de personal, medios técnicos, uniformidad y documentación para la acreditación profesional de los cuerpos de la Policía local.

c) Aplikatzekoa den araudiaren esparruan, udaltzaingoetako kideen hautaketa, prestakuntza, sustapen eta mugikortasunerako oinarrizko irizpideak finkatzea.

c) Fijar los criterios básicos de selección, formación, promoción y movilidad de los miembros de los cuerpos de Policía local en el marco de la normativa aplicable.

d) Tokiko polizien prestakuntza profesionala koordinatzea.

d) Coordinar la formación profesional de los policías locales.

e) Udaltzaingoetako kideen araubide juridikoa (eskubideak, betebeharrak eta diziplina-araubidea) finkatzea, aplikatzekoa den araudiaren esparruan.

e) Fijar el régimen jurídico (derechos, deberes y régimen disciplinario) de los miembros de los cuerpos de Policía local en el marco de la normativa aplicable.

f) Udalerrien arteko lankidetza aurreikusi eta bilatzea, inoiz premiazko egoera bereziren batean halakorik behar izanez gero, laguntza hartu edo eman ahal izateko.

f) Prever y procurar la colaboración entre los diversos municipios para atender eventualmente sus necesidades en situaciones especiales o extraordinarias.

g) Estandarrak ezartzea informatika eta telekomunikazioen arloan, datuak eta txostenak transmititu eta gertakari nahiz baliabideak kudeatu zein bideratu ahal izateko, datuen babesari buruzko araudian ezartzen den eran.

g) Establecer los estándares en materia de informática y telecomunicaciones que permitan la transmisión de datos e informes y la gestión y despacho de incidentes y recursos, atendiendo a lo dispuesto en la normativa de protección de datos.

h) Arau bidez zehaztea udaltzainek zer-nolako armak erabili behar dituzten.

h) Determinar reglamentariamente los tipos de armas que deben utilizar las policías locales.

i) Uniformeen, ikurren, bereizgarrien, ekipoen, ibilgailuen eta uniformatzeko moduko gainerako udaltzain-osagarrien ezaugarri komunak zein izango diren zehaztea, operazioetako efektibitatea bermatzeko eta udaltzainak jendartean erraz identifikatzeko modukoak izan daitezen; halere, udalerri bakoitzak aukera izango du bere osagarri bereziak ere jartzeko.

i) Establecer las características comunes de los uniformes, insignias, distintivos, equipo, vehículos y demás complementos de las policías locales que puedan ser uniformados, para garantizar la efectividad operativa y la identificación pública de los policías locales, sin perjuicio de que cada municipio pueda añadir elementos característicos propios.

j) Informazioa eta aholkua ematea kontu horiei buruz galde egiten dieten tokiko erakundeei.

j) Proporcionar a las entidades locales que lo soliciten información y asesoramiento en estas materias.

k) Koordinazio-tresnei ikuskapenak egiteko neurriak hartzea.

k) Ejercer medidas de inspección respecto a los instrumentos de coordinación.

2.– Koordinazioko zereginak udalerrietan segurtasun-lanak egiten dituzten langileetara ere zabaltzen dira, direla jagoleak edo mugikortasun-agenteak.

2.– Las funciones de coordinación se extienden igualmente al personal de los municipios que realice funciones de seguridad con la denominación de vigilantes y agentes de movilidad.

38. artikulua.– Koordinatzeko organoak.

Artículo 38.– Órganos de coordinación.

Udaltzaingoen koordinazio-organoak hauexek dira:

Son órganos de coordinación de las policías locales:

a) Gobernu Kontseilua: lege honen barruan, koordinazio-arau orokorrak agintzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordearen txostena aztertu ondoren.

a) El Consejo de Gobierno, al que corresponde dictar las normas generales de coordinación en el marco de la presente ley, previo informe de la Comisión de Coordinación de las Policías Locales del País Vasco.

b) Segurtasun publikoaren eskumena duen sailaren egitura-dekretuan zehazten diren organoak, eta haien eginkizuna izango da udaltzaingoak koordinatzeko neurriak bultzatzea, haien eragingarritasuna zaintzea eta laguntza eta aholkua ematea udalei, baldin eta koordinazio-arau orokorrak betetze aldera halakorik eskatzen badute.

b) Los órganos del departamento competente en seguridad pública que se establezcan en su decreto de estructura, a los que corresponderá impulsar medidas para la coordinación de las policías locales, velar por su efectividad y prestar asesoramiento y asistencia a los municipios que lo requieran en la aplicación de las normas generales de coordinación.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea.

c) La Comisión de Coordinación de las Policías Locales del País Vasco.

39. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea.

Artículo 39.– Comisión de Coordinación de las Policías Locales del País Vasco.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea da udaltzaingoak koordinatzeko kontsultarako organoa, eta segurtasun publikoaren eskumena duen sailari dago atxikia.

1.– La Comisión de Coordinación de las Policías Locales del País Vasco es el órgano consultivo en materia de coordinación de las policías locales, adscrito al departamento competente en seguridad pública.

2.– Honako kide hauek osatzen dute batzordea:

2.– La comisión estará integrada por los siguientes miembros:

a) Segurtasun publikoaren eskumena duen sailburuak, lehendakari gisa.

a) El consejero o consejera del departamento competente en seguridad pública, que actuará como presidente.

b) Segurtasun publikoaren eskumena duen saileko hiru ordezkarik, sailaren titularrak izendatuak.

b) Tres representantes del departamento competente en seguridad pública, designados por su titular.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetako hiriburuetako alkateek, edo beren ordezkari izateko hautatu dituzten zinegotziek.

c) Los alcaldes de las capitales de los territorios históricos de la Comunidad Autónoma de Euskadi, o concejales en los que deleguen.

d) Udalerrietako lau ordezkarik: Euskal Autonomia Erkidegoko euskal udalen elkarterik edo federaziorik zabalduenak izendatuko ditu alkateen artean, edo alkateek ordezkari izendatzen duten zinegotzien artean.

d) Cuatro representantes de los municipios, designados, de entre quienes ostenten la condición de alcalde, o concejales en que deleguen, por la asociación o federación de municipios vascos con mayor implantación en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

e) Udaltzaingoetako funtzionario batek, Euskal Herriko Tokiko Administrazioan ordezkari gehien daukan sindikatuak izendatua.

e) Un funcionario de los cuerpos de Policía local, designado por la organización sindical con mayor representación en la Administración Local del País Vasco.

f) Autonomia-erkidegoko administrazioko karrerako funtzionario batek: segurtasun publikoko eskumena duen sailburuak izendatuko du, Zuzenbideko Lizentziatura daukatenen artetik. Idazkari jardungo du, hitza bai baina botorik ez duela.

f) Un funcionario de carrera de la Administración de la Comunidad Autónoma, designado por el consejero o consejera del departamento competente en seguridad pública de entre quienes ostenten la condición de licenciado en Derecho, que actuará como secretario, con voz y sin voto.

3.– Batzordearen bileretan egoteko eskubidea izango dute bilera horretarako deia jaso duten aholkulari eta espezialistek, hitza bai baina botorik ez dutela, hala nola udaltzaingoko agintarien elkargo ofizialetako ordezkariek.

3.– A las reuniones de la comisión podrán asistir, con voz y sin voto, los asesores y especialistas que a ellas sean convocados, tales como representantes de asociaciones profesionales de mandos de la policía local.

4.– Honako zereginak ditu batzordeak:

4.– La comisión tendrá las siguientes funciones:

a) Txostenak ematea, gehienez hilabeteko epean, udaltzaingoen arloko xedapen orokorren inguruko proiektuei buruz.

a) Emitir informe en el plazo máximo de un mes sobre los proyectos de disposiciones generales en materia de policía local.

b) Poliziaren zerbitzuak hobetzeko, poliziako langileen prestakuntza eta perfekzionamendua hobetzeko eta beren esku dauden baliabide tekniko eta materialen homogenizazioa lortzeko neurriak proposatu.

b) Proponer la adopción de medidas de mejora de la prestación de los servicios policiales, la formación y el perfeccionamiento del personal y la homogeneización de los recursos técnicos y materiales a su disposición.

c) Lege honek koordinatzen dituen kontuetan aholku ematea segurtasun publikoaren eskumena duen sailari, sail horrek eskatzen dizkion txosten tekniko guztiak prestatuz Udaltzaingoaren egitura, antolaketa, funtzionamendu eta bitarteko teknikoei buruz edo horrekin lotutako beste edozein gairi buruz.

c) Asesorar al departamento competente en seguridad pública en las materias objeto de coordinación de la presente ley, con los informes técnicos que le solicite, sobre la estructura, organización, funcionamiento y medios técnicos de la Policía local, o sobre cualquier otra materia relacionada.

40. artikulua.– Udaltzaingoen Erregistroa.

Artículo 40.– Registro de las Policías Locales.

1.– Udaltzaingoen Erregistroa eratzen da honen bidez, segurtasun publikoaren eskumena duen sailari atxikia, kapitulu honetan jorratutako koordinazio-lan hori ondo betetzeko, akreditazio profesionalerako dokumentuak emateko eta denok erabiltzeko sare eta sistema informatikoetara jo ahal izateko.

1.– Se crea el Registro de las Policías Locales como instrumento adscrito al departamento competente en seguridad pública para el cumplimiento de las funciones de coordinación comprendidas en este capítulo, la expedición de los documentos de acreditación profesional y el acceso a las redes y sistemas informáticos de uso común.

2.– Erregistro horren barruan sartzen dira udaltzaingoetako kide guztiak, bai eta, arauak hala ezarri ahala, udal-jagoleak eta mugikortasun-agenteak ere.

2.– El ámbito de dicho registro comprenderá a todos los miembros pertenecientes a los cuerpos de Policía local, así como, en la medida en que se determine reglamentariamente, a los vigilantes municipales y los agentes de movilidad.

3.– Erregistroan jarriko dira izena eta abizenak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia, jaiteguna eta sexua, zenbaki profesionala, maila profesionala eta zerbitzuko alta- edo baja-egoera; halaber, jarriko dira ondoko eginkizunetarako behar-beharrezko, egoki eta ez-gehiegizko diren eta araubidez zehaztuko diren datu profesionalak ere: akreditazio profesionalerako dokumentuak emateko eta mantentzeko; erabilera komuneko sare eta sistema informatikoetarako sarbidea errazteko, hala behar bada, eta kapitulu honetan aurreikusten diren koordinazio-eskumenak betetzeko. Datu guztiak jarrito dira izaera pertsonaleko datuak babesteko legedian ezarritakoari jarraiki.

3.– En el registro se anotará el nombre y apellidos, número del documento nacional de identidad, fecha de nacimiento y sexo, número profesional, categoría profesional, y situación de alta o baja en el servicio, así como otros datos profesionales que se determinen reglamentariamente que sean pertinentes, adecuados y no excesivos para la expedición y mantenimiento de los documentos de acreditación profesional; facilitar, en su caso, el acceso a las redes y sistemas informáticos de uso común, y el ejercicio de las competencias de coordinación previstas en este capítulo, de acuerdo con la legislación de protección de datos de carácter personal.

4.– Udalek erroldan jasotzen diren beren langileen datuak eguneratuta izan beharko dituzte.

4.– Los ayuntamientos deberán tener actualizados los datos de su personal que consten en el registro.

41. artikulua.– Akreditazio profesionalaren egiaztagiria.

Artículo 41.– Documento de acreditación profesional.

Udaltzaingoetako kide guztiek eraman beharko dute aldean akreditazio profesionalaren agiria, zeina segurtasun publikoaren eskumena duen sailak egingo eta dagokion udal-organo edo -agintaritzak emango baitu. Agiriak arauz ezarritako ezaugarri fisiko eta segurtasunezko komunak jasoko ditu, eta bertan agertuko da, gutxienez, zein udalerritan daukan jatorria, zein kategoria profesionaletakoa den eta erregistro indibidualaren zenbakia.

Todos los miembros de los cuerpos de Policía local deberán llevar un documento de acreditación profesional, elaborado por el departamento competente en seguridad pública y expedido por el órgano o autoridad municipal correspondiente, con las características físicas y de seguridad comunes que se determinen reglamentariamente, en el que constarán, al menos, el municipio de pertenencia, la identificación de la categoría profesional y el número de registro individual.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
POLIZIEN ARTEKO LANKIDETZA ETA ELKARLANA
COLABORACIÓN Y COOPERACIÓN POLICIAL

42. artikulua.– Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko lankidetza.

Artículo 42.– Colaboración entre la Ertzaintza y las policías locales.

1.– Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak eta udalerriek Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko jarduera koordinatu eta bateratua bideratuko dute, behar izanez gero, beren eskumen-eremuan sortzen diren arazoei eraginkortasun handiagoz aurre egiteko, bakoitzak bere eskumenen barruan eta kapitulu honetan ezarritako koordinazio-mekanismoen arabera.

1.– El departamento competente en seguridad pública y los municipios propiciarán la actuación coordinada y conjunta de la Ertzaintza y los cuerpos de Policía local para abordar más eficazmente las problemáticas que se produzcan en su ámbito de competencia y así lo requieran, dentro de sus respectivas atribuciones y atendiendo a los mecanismos de cooperación previstos en este capítulo.

2.– Ertzaintzak eta udaltzaingoek elkarri lagundu eta informazioa eman beharko diote, bakoitzak bere eginkizunen barruan.

2.– La Ertzaintza y las policías locales deberán prestarse mutuo auxilio e información recíproca en el ejercicio de sus funciones respectivas.

3.– Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak erabilera komuneko komunikazio-sare bat sortu eta mantenduko du konektatzeko bai Ertzaintza eta udaltzaingoak elkarrekin bai bi horiek segurtasun publikoaren sistemako gainontzeko zerbitzu profesionalekin ere.

3.– El departamento competente en seguridad pública creará y mantendrá una red de comunicación de uso común para la interconexión de la Ertzaintza y las policías locales y de ambas con el resto de los servicios profesionales del sistema de seguridad pública.

Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak eta udalerriek Ertzaintzaren eta udaltzaingoen komunikazio-zentralen arteko komunikazioa gauzatuko dute.

El departamento competente en seguridad pública y los municipios intercomunicarán las centrales de comunicación de la Ertzaintza y de las policías locales.

4.– Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak behar diren neurriak hartuko ditu udaltzaingoak Euskal Herriko Poliziaren Datu Bilketarako Zentroan sar daitezen, lege honen 46. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

4.– El departamento competente en seguridad pública adoptará las medidas precisas para que los cuerpos de Policía local se integren en el Centro de Elaboración de Datos de la Policía del País Vasco conforme a lo dispuesto en el artículo 46 de esta ley.

5.– Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak eta udalerriek polizia-instalazioen erabilera partekatua eta zerbitzu komunen sorrera bultzatuko dute, eta, era berean, agiri, inprimaki eta formulario komunen erabilera bultzatuko dute, udaltzaingoek eta Ertzaintzak erabiltzeko, bakoitzak bere eskumenen barruan.

5.– El departamento competente en seguridad pública y los municipios propiciarán el uso compartido de instalaciones policiales y la creación de servicios comunes, así como potenciarán la utilización de documentos, impresos y formularios comunes para ser utilizados por la Policía local y la Ertzaintza en el ámbito de sus respectivas competencias.

43. artikulua.– Tokiko polizia-koordinaziorako batzordeak.

Artículo 43.– Comisiones de coordinación policial de ámbito local.

1.– Tokiko polizia-koordinaziorako batzordeak polizia-zerbitzuen esku-hartzeak koordinatzeko organoak dira, Autonomia Estatutuaren 17. artikuluko 4. paragrafoan Ertzaintzaren eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen arteko koordinazioari buruz xedatutakoaren kalterik gabe.

1.– Las comisiones de coordinación policial de ámbito local son órganos de coordinación de los servicios policiales en la ejecución de intervenciones de esa índole, sin perjuicio de lo dispuesto en el apartado 4 del artículo 17 del Estatuto de Autonomía respecto de la coordinación de la Ertzaintza y las Fuerzas y Cuerpos de Seguridad del Estado.

2.– Herri-mailako poliziak koordinatzeko batzordeak eratuko dira hiriburuetan eta Ertzaintzaren lurralde-mugape bakoitzean, arauz ezarritako baldintzetan.

2.– Existirán comisiones de coordinación policial de ámbito local en las capitales y en cada una de las demarcaciones territoriales de la Ertzaintza en los términos que se fijen reglamentariamente.

3.– Herri-mailako poliziak koordinatzeko batzordeetan egongo da Ertzaintzako eta dagokion lurralde-mugapeko udaltzaingoko arduradunik eta bai polizia-kidego propiorik ez edukitzeagatik bat egiten duten beste udalerrietako arduradunik ere.

3.– En las comisiones de coordinación policial de ámbito local estarán presentes responsables del Cuerpo de la Ertzaintza y de las policías locales de la demarcación correspondiente, así como de otros municipios que se adhieran cuando no tengan cuerpo policial propio.

4.– Ertzaintzaren eta udaltzaingoen polizia-zerbitzuen koordinazioa eta lankidetza dira tokiko polizia-koordinaziorako batzordeen helburua, esleituta dituzten eginkizunak betetzen dituztenean, betiere, kidego bakoitzaren eskumenak errespetatuz; horretarako, hauek egin ahal izango dituzte:

4.– Las comisiones de coordinación policial de ámbito local tendrán como finalidad la coordinación y colaboración de los servicios policiales de la Ertzaintza y de las policías locales en la ejecución de las funciones que tienen atribuidas, respetando, en todo caso, las competencias propias de cada cuerpo, y a tal fin podrán:

a) Dagokion lurralde-esparruan, segurtasun publikoaren egoera aztertzea.

a) Analizar la situación de la seguridad pública en el ámbito territorial correspondiente.

b) Polizia- eta delitu-jardueren hileko laburpenak, informazioa eta datu estatistikoak trukatzeko prozedurak eta eduki zehatzak ezartzea, udalerri bakoitzean udalerriko segurtasunerako garrantzitsutzat jotzen diren alderdiak zehaztuz.

b) Establecer procedimientos y contenidos concretos de intercambio de información, datos estadísticos y resúmenes mensuales de actividad policial y delictiva, con detalle de los aspectos que en cada municipio se consideren de relevancia para la seguridad en el municipio.

c) Jarduteko irizpide berdinak sortzea denentzat eta prebentzioko segurtasunaren arloko erantzukizun operatiboak banatzea, eta lankidetzarako arau eta prozedurak finkatzea.

c) Elaborar criterios de actuación comunes y el reparto de responsabilidades operativas en materia de seguridad preventiva, y fijar normas y procedimientos de colaboración.

d) Delitu-egintzak prebenitzeko protokolo eta jarduera-planak egitea, segurtasun publikoaren plangintzatik eratorritako irizpide eta jarraibideak kontuan hartuta.

d) Elaborar protocolos y planes de actuación para prevenir la comisión de hechos delictivos, atendiendo a los criterios y directrices emanados de la planificación de la seguridad pública.

e) Ertzaintzak toki-erakundeei legez ezarritako kasuetan egindako laguntza-eskabideez arduratzea, horien gaineko informazioa ematea eta bideratzea.

e) Conocer, informar y canalizar las solicitudes de asistencia por la Ertzaintza a las entidades locales en los supuestos legalmente previstos.

f) Polizia-zerbitzuen artean elkarrekiko informaziorako eta datuak koordinatzeko sistemak aplikatzean sor daitezkeen gorabeherak ebaztea.

f) Resolver aquellas cuestiones que puedan suscitarse en la aplicación de los sistemas de información recíproca y coordinación de datos entre servicios policiales.

g) Batzordearen esparruan jarduten duten Euskal Herriko polizia-kidegoen arteko gorabeherez arduratzea.

g) Conocer de los incidentes entre los cuerpos de policía del País Vasco actuantes en el ámbito de la comisión.

5.– Tokiko polizia-koordinaziorako batzordeen osaera eta araubidea erregelamendu bidez arautuko dira.

5.– La composición y régimen de funcionamiento de las comisiones de coordinación policial de ámbito local serán regulados reglamentariamente.

44. artikulua.– Hitzarmenak.

Artículo 44.– Convenios.

1.– Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak polizia-lankidetzarako hitzarmenak sinatzeko aukera dauka horretarako interesa duten udalekin, lankidetzarako eta elkarlanerako modu eta prozedurak zehazteko.

1.– El departamento competente en seguridad pública podrá suscribir convenios de colaboración policial con los ayuntamientos interesados con el objeto de concretar las formas y procedimientos de cooperación y colaboración.

2.– Lankidetza-hitzarmenetan, gutxienez, hauek ezarriko dira:

2.– Los convenios de colaboración establecerán, al menos:

a) Helburuak eta xedeak.

a) Sus objetivos y finalidades.

b) Kidegoen artean zerbitzuak mugatzea eta esleitzea, legez ezarritako eginkizunen arabera, kidego bakoitzak berak bakarrik eskaintzen dituen zerbitzuak eta zerbitzu konpartituak zeintzuk diren adieraziz.

b) La delimitación y asignación de servicios entre los cuerpos, según las funciones legalmente atribuidas, con indicación de los que prestan con carácter propio y exclusivo y de los compartidos.

c) Presentzia polizialaren estandar orokorrak.

c) Los estándares generales de presencia policial.

d) Lankidetzaren irismena eta protokoloak polizia-informazioaren alorrean eta koordinazio operatiboaren esparruan eta, hala badagokio, batera jarduteko planak egiteari edo baterako kudeaketako zerbitzuak eskaintzeari dagokienez.

d) El alcance y los protocolos de la cooperación en materia de información policial y coordinación operativa y, en su caso, la elaboración de planes de actuación conjunta o prestación de servicios de gestión conjunta.

e) Emaitzak ebaluatzeko adierazleak.

e) Los indicadores de evaluación de resultados.

3.– Dena delako lurraldeko polizia-baliabideak optimizatzeko asmoz, hitzarmen horien bidez, udaltzaingoek polizia judizialeko zereginetan ere lagun dezatela erabaki ahal izango da, salaketak jasotzeko lanetan eta zehaztutako legez kontrako egintzei eta arloei buruzko ekintzen ikertze-lanetan, betiere, udaltzaingoko kideek ardura horiek hartzeko besteko gaitasun operatiboa, baliabide teknikoak, prestakuntza eta esperientzia badituzte.

3.– Dichos convenios podrán y con la finalidad de optimizar los recursos policiales disponibles en el territorio, acordar la colaboración de la policía local en funciones de policía judicial en lo que se refiere a la recepción de denuncias como a la investigación de los hechos referentes a los tipos de ilícitos y materias que se determinen, atendiendo a la suficiencia de capacidad operativa, disponibilidad de medios técnicos, formación y experiencia de los componentes del cuerpo de policía local para asumir tales responsabilidades.

4.– Lurralde historikoetako hiriburuetako udaltzaingoen kasuan, lankidetza-hitzarmenetan jasota utziko da Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 27. artikuluak udaltzainentzat bereziki jasotzen dituen zereginez aparte, hiritarren segurtasuna bermatzeko zerbitzu eta zereginetan ere parte hartuko dutela, baita hurbileko poliziaren eta polizia judizialaren zereginetan ere, parte-hartze horren eremu materialaren barruan definitu eta mamituko diren arauen arabera.

4.– Los convenios de colaboración contemplarán, singularmente en el caso de los cuerpos de Policía local de las capitales de los territorios Históricos, además de las funciones recogidas en el artículo 27 de la Ley 4/1992, de 17 de julio, de Policía del País Vasco, como propias de la Policía local, su participación en servicios y funciones de mantenimiento de la seguridad ciudadana, como policía de proximidad, así como en el ejercicio de las funciones de policía judicial, en el marco de lo que establezcan las normas que puedan definir y concretar el ámbito material de esta participación.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
EUSKAL HERRIKO POLIZIAREN DATU BILKETARAKO ZENTROA
CENTRO DE ELABORACIÓN DE DATOS DE LA POLICÍA DEL PAÍS VASCO

45. artikulua.– Euskal Herriko Poliziaren Datu Bilketarako zentroa.

Artículo 45.– Centro de Elaboración de Datos de la Policía del País Vasco.

1.– Segurtasun publikoaren eskumena duen sailaren egitura organikoaren barruan, Euskal Herriko Poliziaren Datu-bilketarako Zentroa sortzen da, datuak fitxategi automatizatuetan biltzeko, gordetzeko, lantzeko, sailkatzeko eta kontserbatzeko administrazio-organo izateko. Polizia-zerbitzuek beren eginkizunak betetzeko beharrezko dituzten datuak izango dira datu horiek, bai eta subjektu baimenduei jakinarazteko datuak ere.

1.– Se crea en la estructura orgánica del departamento competente en seguridad pública el Centro de Elaboración de Datos de la Policía del País Vasco, como órgano administrativo para la recogida, depósito, elaboración, clasificación y conservación, en ficheros automatizados con soporte físico, de datos que sean precisos a los servicios policiales para el ejercicio de sus funciones, así como su comunicación a los sujetos autorizados.

2.– Arauak ezarriko dira Euskal Herriko Poliziaren Datu Bilketarako Zentroaren egitura eta segurtasun-baldintzak zein izango diren finkatzeko. Polizia-zerbitzuari lotutako izaera pertsonaleko datuak dauzkaten fitxategiak segurtasun publikoaren eskumena duen saileko titularraren agindu baten bidez sortuko dira.

2.– Reglamentariamente se establecerá la estructura del Centro de Elaboración de Datos de la Policía del País Vasco, así como su estructura y condiciones de seguridad. Los ficheros que contengan datos de carácter personal vinculados al servicio policial se crearán mediante orden del titular del departamento competente en seguridad pública.

3.– Zentroa segurtasuneko beste indar eta kidego batzuekin koordinatuko da, indarrean dagoen legedian aurreikusitako baldintzetan.

3.– El centro se coordinará con otras fuerzas y cuerpos de seguridad distintos, en los términos previstos en la legislación vigente.

46. artikulua.– Udaltzaingoen integrazioa.

Artículo 46.– Integración de los cuerpos de Policía local.

1.– Udaltzaingoak Euskal Herriko Poliziaren Datu Bilketarako Zentroan integratuko dira eta beren datuak erantsiko dituzte, segurtasun publikoko eskumena duen sailaren eta kasuan kasuko udalen arteko protokolo egokietan zehazten den eran eta moduan.

1.– Las policías locales se integrarán, incorporando sus datos, en el Centro de Elaboración de Datos de la Policía del País Vasco, de la forma y modo que se determine en los correspondientes protocolos entre el departamento competente en seguridad pública y los ayuntamientos respectivos.

2.– Txertaketa horren helburua da polizia-jarduna eraginkorra izango dela bermatzea, Udaltzaingoei aukera emanez Euskal Herriko Poliziaren Datu Bilketarako Zentroan jasotako informazioa eskuratzeko, Udaltzaingoaren zereginetarako behar dutena, betiere, horretarako ezarritako segurtasun-mailen eta mugen barruan. Horrez gain, udaltzainek herritarrei segurtasuna ematen eta Polizia judizialari laguntzen sortzen duten poliziarako informazioa ere Euskal Herriko Poliziaren Datu Bilketarako Zentroan txertatuko da berdin-berdin.

2.– Dicha integración tendrá como finalidad garantizar la eficacia policial mediante el acceso por parte de los cuerpos de Policía local a la información del Centro de Elaboración de Datos de la Policía del País Vasco que resulte pertinente para el ejercicio de las atribuciones propias de la Policía local, con los niveles de seguridad y de restricciones que se determinen, así como que la información policial que genere la Policía local en el ejercicio de las funciones de seguridad ciudadana y auxilio a la Policía judicial se integre igualmente en el mencionado Centro de Elaboración de Datos de la Policía del País Vasco.

3.– Arau-hauste penal eta administratiboen, eta herritarren segurtasunaren eta polizia judizialaren arloan udaltzaingoek egiten dituzten jarduerekin lotutako pertsona eta ibilgailuen gaineko datuak, Euskal Herriko Poliziaren Datu Bilketarako Zentroan sartuko dituzte udaltzaingoek, segurtasun publikoaren eskumena duen sailak ezartzen dituen prozedura eta irizpideen arabera.

3.– Los datos sobre infracciones penales y administrativas, personas y vehículos relacionados con las actuaciones de las policías locales en materia de seguridad ciudadana y policía judicial serán introducidos por éstas en el Centro de Elaboración de Datos de la Policía del País Vasco según los procedimientos y criterios establecidos por el departamento competente en seguridad pública.

4.– Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak, Euskal Herriko Poliziaren Datu Bilketarako Zentroan txertatzeko protokoloek agintzen dutena betez, beharrezko erreminta eta tresna guztiak emango dizkie udalerriei, beren datuak zentro horretara transferitzea erabat segurua izan dadin.

4.– El departamento competente en seguridad pública, en el marco de lo que dispongan los correspondientes protocolos sobre integración en el Centro de Elaboración de Datos de la Policía del País Vasco, facilitará a los municipios las herramientas que permitan la transmisión de forma segura de los datos a dicho centro.

47. artikulua.– Datuen babesa.

Artículo 47.– Protección de datos.

1.– Euskal Herriko Poliziaren Datu Bilketarako Zentroaren funtzionamendua abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoan, eta otsailaren 25eko 2/2004 Legean, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoan, xedatutakora egokituko da, polizia-xedeetara lotutako datuei buruz ezarritako berezitasunekin.

1.– El funcionamiento del Centro de Elaboración de Datos de la Policía del País Vasco se ajustará a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, y a la Ley 2/2004, de 25 de febrero, de Ficheros de Datos de Carácter Personal de Titularidad Pública y de Creación de la Agencia Vasca de Protección de Datos, con las especificidades establecidas respecto a los datos vinculados a fines policiales.

2.– Administraziorako besterik biltzen ez diren polizia-zerbitzuari lotutako izaera pertsonaleko datuak dauzkaten fitxategiak, jabetza publikoko fitxategiak direnez, aurreko paragrafoan aipatutako legeetan ezartzen den araubide orokorrari atxikita egongo dira.

2.– Los ficheros creados para el servicio policial que contengan datos de carácter personal recogidos con fines exclusivamente administrativos estarán sujetos, como ficheros de titularidad pública, al régimen general establecido en las leyes citadas en el apartado anterior.

3.– Euskal Herriko Polizia-kidegoek izaera pertsonaleko datuak polizia-xedeetarako biltzea eta tratatzea, datu horien helburuaren berarengatik eta norakoarengatik interesdunaren adostasuna eskatzea ezinezkoa denetan, segurtasun publikorako arrisku benetakoen –ez arrisku hipotetikoen– prebentzioan beharrezko direnetara mugatuko dira, edo arau-hauste penalak erreprimitzeari lotuta egongo dira. Datu horiek, gainera, horretarako sortuko diren berariazko fitxategietan biltegiratuko dira, eta fitxategi horietan, haietan dauden datuen fidagarritasun-mailaren sailkapena jasoaraziko da.

3.– La recogida y tratamiento por los cuerpos de Policía del País Vasco, para fines policiales, de datos de carácter personal en los que por su propia finalidad y destino no quepa recabar el consentimiento del afectado, se limitarán a los necesarios en la prevención de peligros reales, no hipotéticos, para la seguridad pública, o estarán vinculados a la represión de infracciones penales. Su almacenamiento se hará en ficheros específicos creados al efecto, en los que se hará constar la clasificación del grado de fiabilidad de los datos obrantes en ellos.

4.– Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 7.2 eta 3 artikuluaren arabera bereziki babestutako datuak direnean, berriz, datu horiek biltzea eta tratatzea ikerketa zehatz batekin zuzenean lotuta egongo dira, eta lege horretan datu horien tratamenduari eta ezabapenari buruz ezarritako baldintzak aplikatuko dira.

4.– Cuando se trate de datos especialmente protegidos conforme al artículo 7.2 y 3 de la Ley 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, su recogida y tratamiento estará directamente vinculada con una investigación concreta y se aplicarán las condiciones establecidas en dicha ley respecto a su tratamiento y cancelación.

5.– Terrorismoa eta antolatutako delinkuentzia larriak ikertzeko fitxategiei dagokienez, fitxategiko arduradunak datuak babesteko eskumena daukan organoari jakinaraziko dio halako fitxategia badaukatela, eta bere ezaugarri orokorrak eta helburua zein diren ere adieraziko dio, justu fitxategi hori eratu aurretik (hala agintzen du Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 2.2.c) artikuluak).

5.– Respecto a los ficheros establecidos para la investigación del terrorismo y de formas graves de delincuencia organizada, el responsable del fichero comunicará al órgano de protección de los datos competente la existencia del fichero, sus características generales y su finalidad, con carácter inmediato anterior a su creación, de conformidad con lo establecido en el artículo 2.2.c) de la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal.

6.– Berariazko araudiaren bidez eraentzen dira Euskal Herriko Polizia-kidegoek bideo-kamerak erabiliz lortzen dituzten irudi eta soinuetatik datozen datu pertsonalak biltzea eta lantzea, Segurtasun Indar eta Kidegoek toki publikoetan bideo-kamerak erabiltzea arautzen duen abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoarekin bat etorriz, bai eta Eusko Jaurlaritzak lege hori garatzeko emandako erregelamenduzko arauekin bat etorriz ere.

6.– Se rigen por su normativa específica la recogida y tratamiento de los datos personales procedentes de imágenes y sonidos obtenidos mediante la utilización de videocámaras por los cuerpos de la Policía del País Vasco, de conformidad con la Ley Orgánica 4/1997, de 4 de agosto, por la que se regula la utilización de videocámaras por las fuerzas y cuerpos de seguridad en lugares públicos, así como las normas reglamentarias dictadas por el Gobierno Vasco en su desarrollo.

7.– Berariazko araudiaren bidez eraentzen da, era berean, estatistiketarako besterik ez diren eta funtzio estatistiko publikoari buruzko legeen babesean dauden datu pertsonalen tratamendua.

7.– Se rige por su normativa específica el tratamiento de datos personales que sirva a fines exclusivamente estadísticos y estén amparados en la legislación sobre la función estadística pública.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
UDALEN ARTEKO LANKIDETZA
COLABORACIÓN INTERMUNICIPAL

48. artikulua.– Lankidetza-hitzarmenak.

Artículo 48.– Convenios de colaboración.

1.– Polizia-kidegoren bat duten udalerriek hitzartu ahal izango dute, segurtasun publikoaren eskumena duen sailak baimena eman ondoren, beste udalerri batzuetako udaltzaingoko funtzionarioek, banaka zehaztuta, haien udal-mugarteetan jardun ahal izatea aldi jakin batean, funtzio publikoari buruzko legedian jasota datozen mekanismoak aplikatuta, zerbitzuen aldi baterako gutxiegitasuna dela-eta langile-talde baten zuzkidura indartzea beharrezko denean.

1.– Los municipios con cuerpos de policía podrán convenir, previa autorización del departamento competente en seguridad pública, que funcionarios de la Policía local de otros municipios, individualmente especificados, puedan actuar en sus términos municipales por tiempo determinado y mediante la aplicación de los mecanismos previstos en la legislación de función pública, cuando por insuficiencia temporal de los servicios sea necesario reforzar la dotación de una plantilla.

2.– Artikulu honen arabera norberaren udal-mugartetik kanpo egiten diren zerbitzuak, betiere, jarduten den udalerriko alkatearen burutza gorenaren pean egingo dira, eta alkateak berak izendatuko du aginte operatiboa, zerbitzuaren izatasunaren eta berezitasunen arabera.

2.– Los servicios que se realicen fuera del propio término municipal de acuerdo con este artículo se harán bajo la superior jefatura del alcalde del municipio donde actúen, que designará el mando operativo en función de la naturaleza y peculiaridades del servicio.

49. artikulua.– Polizia-zerbitzuak emateko elkartzea.

Artículo 49.– Asociación para prestar servicios policiales.

1.– Elkarren mugan dauden euskal udalerriek aukera daukate bazkidetzeko, segurtasun publikoaren eskumena duen sailak baimena ematen badu, poliziaren zerbitzuak emateko, bakoitzak bere aldetik ez baldin badauka horretarako nahikoa baliabide; nolanahi, elkartutako udalerrietako batek ere ezin ditu eduki 20.000 biztanle baino gehiago, eta elkartuta ere ezingo dute 50.000 biztanle baino gehiago eduki, eta biek ere arauak ezarritako baldintzak errespetatu beharko dituzte.

1.– Los municipios vascos limítrofes podrán asociarse, previa autorización del departamento competente en seguridad pública, para la prestación de servicios policiales cuando no dispongan separadamente de recursos suficientes, ninguno de los asociados tenga más de 20.000 habitantes o en conjunto no sumen más de 50.000 habitantes, y respeten el resto de condiciones que se determinen reglamentariamente.

2.– Elkartze-akordioek, gutxienez, alderdi hauek zehaztu beharko dituzte:

2.– Los acuerdos de asociación deberán precisar, al menos, los siguientes aspectos:

a) Kidegoaren burutza beteko duen kide bakarreko organoa.

a) Órgano unipersonal que ejercerá la jefatura del cuerpo.

b) Zerbitzu-prestazioaren uniformetasuna elkartutako udalerri bakoitzean.

b) Uniformidad de la prestación del servicio en cada uno de los municipios asociados.

c) Burutzaren kokapena eta zerbitzuaren bulegoak.

c) Ubicación de la jefatura y dependencias del servicio.

d) Funtzionatzeko eta finantzatzeko araubidea, eta zein udal-organok hartuko duten laguntzeko zerbitzuen zeregina.

d) Régimen de funcionamiento y financiación, así como órganos municipales que asuman los servicios auxiliares de apoyo.

e) Elkartea desegiteko prozedura.

e) Procedimiento de disolución de la asociación.

f) Elkartearen antolaketarekin, funtzionamenduarekin eta garapenarekin lotutako beste alderdi batzuk.

f) Otros aspectos relacionados con la organización, funcionamiento y desarrollo de la asociación.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
JARDUERA OSAGARRIAK POLIZIAREKIN ETA HERRITARREN SEGURTASUNAREKIN INTEGRATZEA
INTEGRACIÓN DE LAS ACTIVIDADES COMPLEMENTARIAS CON LA POLICÍA Y SEGURIDAD CIUDADANA

50. artikulua.– Arautzea.

Artículo 50.– Regulación.

Eusko Jaurlaritzak erregelamendu bidez garatuko du, segurtasun publikoari eta pribatuari buruzko estatu-legediak eta honako lege honetan xedatutakoak zehazten duten esparruan, pertsonek eta enpresa pribatuek Euskadin segurtasuneko eta ikerketetako eginkizunak betetzeko galda daitezkeen eskakizun eta baldintzak, bai eta, delitu-egintzak prebenitzeko enpresek edo establezimenduek hartu behar dituzten segurtasuneko neurriak ere.

El Gobierno Vasco desarrollará reglamentariamente, en el marco definido por la legislación estatal sobre seguridad pública y privada y lo dispuesto en la presente ley, los requisitos y condiciones exigibles para el ejercicio por personas y empresas privadas de funciones de seguridad e investigación en Euskadi, así como las medidas de seguridad que deban adoptar las empresas o establecimientos con el fin de prevenir la comisión de actos delictivos.

51. artikulua.– Lankidetzako eta koordinazioko neurriak.

Artículo 51.– Medidas de cooperación y coordinación.

Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak segurtasun publikoaren sistemaren eta sistema horren jarduera osagarrien arteko lankidetzako eta koordinazioko mekanismo batzuk jarriko ditu abian, eta horretarako:

El departamento competente en seguridad pública arbitrará mecanismos de cooperación y coordinación entre el sistema de seguridad pública y aquellas actividades complementarias a la misma, para lo cual podrá:

a) Industriako, merkataritzako edo zerbitzuetako enpresek herritarren segurtasuneko eta segurtasun pribatuko legedian delitu-egintzak prebenitzeko aurreikusita dauden segurtasuneko neurriak hartzea agindu ahal izango dute.

a) Ordenar que las empresas industriales, comerciales o de servicios adopten las medidas de seguridad previstas en la legislación de seguridad ciudadana y de seguridad privada para prevenir la comisión de actos delictivos.

b) Komunikazio-kanalak instituzionalizatu ahal izango dituzte, eta segurtasun pribatuko enpresa eta langileei jarraibide eta gidalerroak igortzea erraztu ahal izango dute.

b) Institucionalizar canales de comunicación y facilitar la transmisión de instrucciones y directrices a las empresas y personal de seguridad privada.

c) Gertakari kritikoetan erantzuna planifikatu ahal izango dute, eta segurtasun pribatuko enpresa eta langileentzako laguntza bilatu beren eginkizunak betetzean, polizia-indarrekin edo segurtasun publikoaren sistemako beste alde batzuekin.

c) Planificar la respuesta en incidentes críticos, y procurar el auxilio de las empresas y el personal de seguridad privada en el ejercicio de sus funciones a las fuerzas policiales o a otras partes del sistema de seguridad pública.

d) Segurtasun pribatuko enpresa eta langileen jarduerei buruzko polizia-kontrola segurtatu ahal izango dute.

d) Asegurar el control policial de las actividades de las empresas y el personal de seguridad privada.

e) Polizia-kidegoen eta segurtasun pribatuaren arteko lankidetza gainbegiratu ahal izango dute.

e) Supervisar la colaboración entre los cuerpos policiales y la seguridad privada.

52. artikulua.– Babeseko eta segurtasuneko neurriak eraikin eta instalazio publikoetan.

Artículo 52.– Medidas de protección y seguridad en edificios e instalaciones públicas.

1.– Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak ebatziko du Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eraikin eta instalazio publikoek behar dituzten babes- eta segurtasun-neurriak ezartzeaz, eraikin eta instalazio horien ardura duen administrazioarekin komunikatu eta gero.

1.– El departamento competente en seguridad pública resolverá sobre el establecimiento de medidas de protección y seguridad en edificios e instalaciones públicas pertenecientes a las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma que lo requieran, previa comunicación con la administración de la que estos dependan.

2.– Foruen eta tokiko erakundeen titularitateko eraikin eta instalazio publikoen babesa eta segurtasuna bakoitzaren administrazioaren eskumena da.

2.– La protección y seguridad de los edificios e instalaciones públicas de titularidad foral y local es competencia de sus respectivas administraciones.

53. artikulua.– Mehatxua edo jazarpena jasaten duten pertsona edo erakundeak babesteko neurriak.

Artículo 53.– Medidas de protección de personas o entidades objeto de amenazas o persecución.

1.– Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak, interes publikokoa bada, planifikatu eta koordinatu ahal izango du mehatxua edo jazarpena jasaten duten pertsona edo erakundeak babesteko zerbitzua, bai polizia-zerbitzu publikoaren bitartez, bai berariaz horretarako kontratatutako segurtasun-zerbitzu pribatuak erabiliz.

1.– El departamento competente en seguridad pública podrá, cuando resulte de interés público, planificar y coordinar la prestación de servicios de protección a personas o entidades objeto de amenazas o persecución, a través del servicio público policial o de servicios privados de seguridad contratados al efecto.

2.– Eta, horretarako, eman beharreko jarraibideak emango ditu, Segurtasun Pribatuaren Legearen 1.4 artikuluan ezarritakoaren arabera orokorrean eman daitezkeen jarraibideei kalte egin gabe.

2.– A tal fin impartirá las instrucciones que fueran necesarias, sin perjuicio de las que, en general, puedan dictarse atendiendo a lo dispuesto en el artículo 1.4 de la Ley de Seguridad Privada.

54. artikulua.– Azpiegitura kritikoetako babes-neurriak.

Artículo 54.– Medidas de protección en infraestructuras críticas.

1.– Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak ebatziko du azpiegitura kritikoetan babes-neurriak ezartzearen gainean, baldin eta azpiegitura horien jarraitutasuna oinarrizkoa bada eta haiek eteteak edo hondatzeak eragin larria izan badezake funtsezko zerbitzu publikoetan, gai horri buruzko Europako eta Estatuko araudiak xedatzen duenaren eta lege honen garapenean ematen denaren esparruan.

1.– El departamento competente en seguridad pública resolverá sobre el establecimiento de medidas de protección en infraestructuras críticas cuya continuidad sea básica y su interrupción o destrucción pudiera tener un grave impacto sobre los servicios públicos esenciales, en el marco de lo que disponga la normativa europea y estatal sobre la materia y aquella que se dicte en desarrollo de esta ley.

2.– Azpiegitura kritiko katalogatuen kudeatzaileek segurtasuneko planak eduki beharko dituzte, azpiegitura kritiko horien funtzionaltasuna, jarraitutasuna eta osotasuna segurtatzeko, azpiegitura haien kontra nahita egindako eraso batek sortutako kaltea prebenitze, arintze eta indargabetze aldera, eta jarduketa horiek beste subjektu arduradun batzuetatik, nork bere eskumen-eremuaren barruan, datozen gainerako jardunekin integratzea bermatze aldera.

2.– Los gestores de las infraestructuras críticas catalogadas habrán de disponer de planes de seguridad para asegurar la funcionalidad, continuidad e integridad de las infraestructuras críticas con el fin de prevenir, paliar y neutralizar el daño causado por un ataque deliberado contra las mismas, y garantizar la integración de estas actuaciones con las demás que procedan de otros sujetos responsables dentro del ámbito de su respectiva competencia.

3.– Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak beharrezko diren laguntza operatiboko planak prestatuko ditu, horrelako azpiegitura bakoitzeko segurtasun-arduradunarekin lankidetzan, herri-administrazioen eta gizartearentzako funtsezko zerbitzuak ematen dituzten azpiegituren erakunde eta organismo kudeatzaile edo jabeen arteko koordinazioa eraginkorra izan dadin.

3.– El departamento competente en seguridad pública elaborará los planes de apoyo operativo precisos, en colaboración con el responsable de seguridad de la infraestructura, para la eficaz coordinación de las administraciones públicas y de las entidades y organismos gestores o propietarios de infraestructuras que presten servicios públicos esenciales para la sociedad.

4.– Artikulu honetan aipatzen diren segurtasuneko planak larrialdietako eta babes zibileko araudiak galdatzen dituen planekin integratzea eta koordinatzea bilatuko da, bai eta segurtasun pribatuko araudiaren arabera nahitaezko diren gainerako segurtasun-neurriekin ere.

4.– Se procurará la integración y coordinación de los planes de seguridad a los que se refiere este artículo con los planes exigibles por la normativa de emergencias y protección civil y el resto de medidas de seguridad obligatorias conforme a la normativa de seguridad privada.

55. artikulua.– Segurtasun pribatua.

Artículo 55.– Seguridad privada.

Segurtasun publikoaren eskumena duen sailari dagokio segurtasun pribatuaren arloko Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren legedia betearaztea, eta horretarako, eskuduntza hauetaz baliatzen da:

Corresponde al departamento competente en seguridad pública la ejecución de la legislación del Estado y de la Comunidad Autónoma de Euskadi en materia de seguridad privada, para lo cual ejerce las siguientes atribuciones:

a) Egoitza soziala Euskadin dutela, beren jarduerak Euskadiko lurraldea gainditzen ez duten segurtasun pribatuko enpresei baimena ematea.

a) La autorización de las empresas de seguridad privada que tengan su domicilio social en Euskadi cuando su ámbito de actuación no supere el territorio de Euskadi.

b) Euskadin segurtasun pribatuaren arloan egiten diren jardunak ikuskatzea eta zehatzea.

b) La inspección y la sanción de las actividades de seguridad privada que se presten en Euskadi.

c) Segurtasun pribatuaren arloko langileak prestatzeko zentroak baimentzea.

c) La autorización de los centros de formación del personal de seguridad privada.

d) Segurtasuneko eta ikerketako zerbitzu pribatuak Ertzaintzarekin eta udaltzaingoekin koordinatzea.

d) La coordinación de los servicios de seguridad e investigación privada con la Ertzaintza y las policías locales.

56. artikulua.– Prestakuntza.

Artículo 56.– Formación.

1.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, era berean, lege honetako 52. eta 54. artikuluetan aipatzen diren eraikin, instalazio eta azpiegituretan babeseko eta segurtasuneko eginkizunak egiten dituzten langileei berariaz zuzendutako prestakuntza-jarduerak prestatuko, emango eta baliozkotuko ditu, bai eta 53. artikuluan aipatutako babes-zerbitzuak ere.

1.– La Academia Vasca de Policía y Emergencias elaborará, impartirá o convalidará actividades formativas dirigidas específicamente al personal que realice funciones de protección y seguridad en los edificios, instalaciones e infraestructuras a las que se refieren los artículos 52 y 54 de esta ley, así como los servicios de protección referidos en el artículo 53.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo Administrazio horren sektore publikoa osatzen duten erakundeek deitutako jagoletzako eta segurtasuneko kontratu publikoen baldintza-agiriek klausula bat jaso beharko dute, eta han segurtasun pribatuko enpresen betebeharra ezarriko da, hau da, enpresa horiek halako zerbitzuetara bideratzen dituzten langileei Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak zehazten duen hasierako edo aldizkako prestakuntza ematekoa.

2.– Los pliegos de condiciones de los contratos públicos de servicios de vigilancia o seguridad convocados por la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi o los entes que componen su sector público habrán de contemplar una cláusula en la que se establezca la obligación de las empresas de seguridad privada adjudicatarias de proporcionar al personal que destinen a tales servicios la formación inicial o periódica que se determine por la Academia Vasca de Policía y Emergencias.

57. artikulua.– Euskadiko Segurtasun Pribatua Koordinatzeko Batzorde Misota.

Artículo 57.– Comisión Mixta de Coordinación de la Seguridad Privada de Euskadi.

1.– Euskadiko Segurtasun Pribatua Koordinatzeko Batzorde Mistoa sortzen da, eta xede izango du ordezkatuta dauden sektore guztien esperientziak trukatzea, segurtasuneko enpresen eta Administrazioaren artean koordinatzeko irizpideak proposatzea, segurtasun pribatuko langileen prestakuntzako jarduerak proposatzea eta batzordean ordezkatuta dauden antolakundeei kontsulta egiteko bidea izatea.

1.– Se crea la Comisión Mixta de Coordinación de la Seguridad Privada de Euskadi con el fin de propiciar el intercambio de experiencias de los distintos sectores representados, proponer criterios de coordinación entre las empresas y la Administración de la seguridad, proponer actividades de formación del personal de seguridad privada, y servir de cauce para la consulta a las organizaciones representadas en su composición.

2.– Batzordea osatuko dute segurtasun pribatuko enpresen sektorearen ordezkariek, segurtasun pribatuko antolakunde profesionalen ordezkariek, sektorean ordezkaritzarik handiena duten sindikatuen ordezkariek eta segurtasun-neurriak edukitzera behartuta dauden erekundeen ordezkariek, bai eta segurtasun publikoaren eskumena duen sailaren ordezkariek ere.

2.– Dicha comisión estará integrada por representantes del sector de las empresas de seguridad privada, de organizaciones profesionales de la seguridad privada, de las organizaciones sindicales con mayor representatividad en el sector, y de las entidades obligadas a disponer de medidas de seguridad, así como por representantes del departamento competente en seguridad pública.

3.– Batzorde honen osaera eta antolaketa erregelamendu bidez arautuko da eta aurreko paragrafoan aipatu diren sektoreen ordezkaritza bermatu beharko du.

3.– Reglamentariamente se regulará la organización y composición de la comisión, que deberá garantizar la representación de los sectores aludidos en el párrafo anterior.

IV. TITULUA
TÍTULO IV
LARRIALDIEI AURRE EGITEKO ETA BABES ZIBILERAKO EUSKAL SISTEMA
SISTEMA VASCO DE ATENCIÓN DE EMERGENCIAS Y PROTECCIÓN CIVIL

58. artikulua.– Kontzeptua.

Artículo 58.– Concepto.

1.– Euskal herri-administrazioek, nork bere eskumenen esparruan, larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako sistema bat eratzen dute, sistema integratu eta bateragarria, era guztietako larrialdien arreta eta kudeaketa bilatzen duten Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen multzoaren plan, prozedura, mekanismo, bitarteko eta baliabide guzti-guztiek osatzen dutena.

1.– En el marco de sus respectivas competencias, las administraciones públicas vascas conforman un sistema de atención de emergencias y protección civil, integrado y compatible, constituido por la globalidad de planes, procedimientos, mecanismos, medios y recursos del conjunto de las administraciones públicas del País Vasco que persiguen la atención y gestión de todo tipo de emergencias.

2.– Larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemak honako hau hartzen du bere baitan: etorki natural, teknologiko edo antropikoko era guztietako arriskuek edo mehatxuek pertsonei, ondasunei eta ondare kolektiboari eragindako kalteak ekiditeko, murrizteko edo zuzentzeko ekintza-multzoa, arrisku edo mehatxu horien ondorio potentzial edo eraginkorren zabaltasunak edo larritasunak eraginpe kolektibo larria, hondamendia edo herri-lazeria dakarrenean, bai eta horrelakoak eragin ditzaketen beste urgentzia- eta larrialdi-kasu batzuetan edo hainbat zerbitzu eta operatiboren koordinazioa eskatzen dutenetan ere.

2.– El sistema vasco de atención de emergencias y protección civil comprende el conjunto de acciones dirigidas a evitar, reducir o corregir los daños a personas y bienes y el patrimonio colectivo por toda clase de peligros o amenazas de origen natural, tecnológico o antrópico, cuando la amplitud o gravedad de sus efectos potenciales o efectivos impliquen una afectación colectiva grave, catástrofe o calamidad pública, así como en otros casos de urgencias o emergencias que puedan derivar en aquellas o pudieran requerir de la coordinación de distintos servicios y operativos.

Aurrekoan sartzen dira hondamendiak edo herri-lazeriak eragin ditzaketen gertakari meteorologikoak, bereziki klima-aldaketaren eraginaren ikuspegitik eragin daitezkeenak.

Se incluyen en lo anterior los fenómenos meteorológicos susceptibles de provocar catástrofes o calamidades públicas, especialmente desde la perspectiva de la influencia del cambio climático.

59. artikulua.– Elementu kalteberak.

Artículo 59.– Elementos vulnerables.

Larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistemak babestu beharreko elementu kalteberak, honako hauek dira:

Los elementos vulnerables a proteger por el sistema vasco de atención de emergencias y protección civil son:

a) Pertsonak eta pertsonen osotasuna.

a) Las personas y su integridad.

b) Biztanleentzako oinarrizko edo funtsezko zerbitzuak.

b) Los servicios básicos o esenciales para la población.

c) Azpiegitura kritikoak eta gainerako azpiegitura eta zerbitzu publikoak.

c) Las infraestructuras críticas y el resto de infraestructuras y servicios públicos.

d) Ingurumena eta biodibertsitatea.

d) El medio ambiente y la biodiversidad.

e) Ondasunak, oro har.

e) Los bienes en general.

f) Giza eta gizarte-jarduerak, eta jarduera horien garapen normala.

f) Las actividades humanas y sociales y su normal desenvolvimiento.

60. artikulua.– Oinarrizko zerbitzuak eta zerbitzu osagarriak.

Artículo 60.– Servicios básicos y complementarios.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko pertsona eta ondasunak babesteko, laguntzeko eta sorosteko helburuz jarduten diren elkarte, erakunde edo instituzio guztiek osatzen dute larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako euskal sistema.

1.– Integran el sistema vasco de atención de emergencias y protección civil todas las organizaciones, colectivos, entidades o instituciones que tienen por objeto la protección, asistencia y socorro de las personas y bienes en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Larrialdiei aurre egiteko eta babes zibilerako sistemaren zerbitzu funtsezkotzat eta oinarrizkotzat hartzen dira administrazio batek zuzenean edo zeharrean ematen dituenak, baldin eta beharrezkoak badira larrialdi egoeretan, egonkorrak direlako, hainbat diziplina biltzen dituztelako edo espezialitatekoak direla, hala nola:

2.– Se consideran servicios esenciales o básicos del sistema vasco de atención de emergencias y protección civil aquellos prestados por una administración, de forma directa o indirecta, cuya concurrencia es necesaria en las situaciones de emergencia, dada su disponibilidad permanente, carácter pluridisciplinar o especialidad, tales como los siguientes:

a) Alerta sarearen zerbitzuak, Metereologiako Euskal Zerbitzua barne.

a) Los servicios de la red de alerta, incluido el Servicio Vasco de Meteorología.

b) Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa.

b) El Centro de Coordinación de Emergencias de Euskadi.

c) Koordinatuta Eskuhartzeko Zerbitzua.

c) El Servicio de Intervención Coordinadora.

d) Suteak prebenitu eta itzaltzeko zerbitzuak eta sallbamendu-zerbitzuak.

d) Los servicios de prevención, extinción de incendios y salvamento.

e) Segurtasun-indar eta -kidegoak.

e) Las fuerzas y cuerpos de seguridad.

f) Larrialdietako asistentzia sanitarioko zerbitzuak.

f) Los servicios de asistencia sanitaria en emergencias.

g) Basoko suteen kontrako zerbitzuak.

g) Los servicios de lucha contra incendios forestales.

h) Sorospen, erreskate eta salbamenduko zerbitzuak.

h) Los servicios de socorro, rescate y salvamento.

3.– Ostera, zerbitzu osagarriak dira, hain justu, administrazioek, profesionalen edo boluntarioen talde edo elkarte publiko nahiz pribatuek emandakoak izanda, larrialdietarako mobilizatzen direnak, baina funtsezko zerbitzuen lana osatzeko. Honako hauek dira:

3.– Se consideran servicios complementarios los que, perteneciendo a administraciones, organizaciones o agrupaciones profesionales o voluntarias, públicas o privadas, se movilizan para concurrir en las emergencias, complementando la intervención de los servicios esenciales, tales como los siguientes:

a) Babes zibileko boluntarioak.

a) El voluntariado de protección civil.

b) Segurtasun-arloko elkarte tekniko eta profesionalak, segurtasunaren arau-eremuetako baten batean jarduteko edozein akreditazio izanda, borondatez edo administrazio publikoaren batek eskatu diolako beren laguntza ematen dutenak.

b) Las organizaciones técnicas y profesionales en materia de seguridad que, estando en posesión de cualquier tipo de acreditación para actuar en alguno de los ámbitos reglamentarios de seguridad, prestan colaboración voluntariamente o por requerimiento de las administraciones públicas.

c) Enpresako su-hiltzaileak.

c) Los bomberos de empresa.

d) Administrazio publikoen zerbitzuetatik sistemarako funtsezko edo oinarrizkotzat jotzen ez direnak, esate baterako, errepideak eta obra publikoak zaintzeko zerbitzuak, aterpetxeen eta gizarte-zerbitzuen sarea.

d) Los servicios de las administraciones públicas no clasificados como esenciales o básicos al sistema, tales como los servicios de mantenimiento de carreteras y obras públicas y la red de albergues y servicios sociales.

e) Egiten duten lana dela-eta, herritarrei laguntza emateko zerbitzurako beharrezko jotzen diren enpresak, publikoak nahiz pribatuak. Horren barruan sartzen dira telekomunikazio-sareak, eta ur, gas eta argindarraren sareak hornitzea, mantentzea eta zaintzea.

e) Las empresas públicas o privadas, cuando por la naturaleza de su actividad se consideren necesarias para la prestación de asistencia ciudadana. Se consideran incluidos los servicios de suministro, mantenimiento y conservación de redes de telecomunicaciones, agua, gas y electricidad.

f) Beste bitarteko lagungarri batzuk.

f) Otros medios auxiliares.

61. artikulua.– Araubide aplikagarria.

Artículo 61.– Régimen aplicable.

1.– Euskal Herriko herri-administrazioen jarduna, betiere, Larrialdiak Kudeatzeko buruzko apirilaren 3ko 1/1996 Legean xedatutakora egokituko da, alde batera utzita babes zibilaren gaineko estatu-legediak erkidegoaz gaindiko interesen bat dagoenerako xedatzen duena.

1.– La actuación de las administraciones públicas del País Vasco se ajustará a lo previsto en esta ley y en la Ley 1/1996, de 3 de abril, de gestión de emergencias, sin perjuicio de lo que disponga la legislación estatal sobre protección civil para el caso de que esté presente un interés supracomunitario.

2.– Euskal Herriko herri-administrazioek arlo honetan duten jardunak beharrezko jarduketen koordinazio, zuzendaritza eta kontrol eraginkor bati erantzungo dio, eta beren harremanetan lankidetzaren eta leialtasun instituzionalaren printzipioen pean geratuko dira.

2.– La actuación de las administraciones públicas del País Vasco en esta materia responderá a una efectiva coordinación, dirección y control de las actuaciones necesarias, sometiéndose en sus relaciones a los principios de colaboración y lealtad institucional.

62. artikulua.– Ekintza kriminalen edo biktima anitzeko ekintzen ondorio diren larrialdiak.

Artículo 62.– Emergencias derivadas de actuaciones criminales o con múltiples víctimas.

1.– Larrialdien kudeaketari buruzko araudian biltzen diren aurreikuspen orokorrak, orobat, aplikaziokoak izango zaizkie asmo kriminalez eragiten diren larrialdiei, kontuan izanda biktima anitzen edo azpiegitura jakin batzuen babesak eskatzen duen tratamendu berezia.

1.– Las previsiones generales contenidas en la normativa sobre gestión de emergencias resultarán igualmente de aplicación a las emergencias provocadas con intención criminal, teniendo en cuenta el tratamiento singular que requiera la protección de víctimas múltiples o de determinadas infraestructuras.

2.– Babes zibileko kasuan kasuko planetan lehentasunez jasoko dira Ertzaintzak terrorismoaren arloan, legeek ezarritako baldintzetan, betetzen dituen polizia judizialeko eta ikerketa kriminaleko eginkizunak, eta eginkizun horiek aurreikusten diren gainerako neurriekin koordinatuko dira.

2.– En los correspondientes planes de protección civil se contemplarán de modo prioritario las funciones de policía judicial y de investigación criminal en materia de terrorismo que la Ertzaintza ejerce en los términos establecidos por las leyes, que se coordinarán con el resto de medidas previstas.

3.– Biktima anitzeko kasuetan, auzitegietako medikuen eta polizia zientifikoaren jardunak elkarlanean eta batera jarduteko garatuko diren antolaketa arloko protokolo eta prozedurak ere horrelako kasuetarako aurreikusten diren babes zibileko planetan sartuko dira.

3.– Los protocolos y procedimientos organizativos que se desarrollen para la cooperación y actuación conjunta de las actuaciones médico-forenses y de policía científica en caso de víctimas múltiples se integrarán en los planes de protección civil previstos para tales supuestos.

V. TITULUA
TÍTULO V
BESTE SEKTORE POLITIKA BATZUK
OTRAS POLÍTICAS SECTORIALES
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
BIDE SEGURTASUNAREN ARLOKO NEURRIAK
MEDIDAS EN MATERIA DE SEGURIDAD VIAL

63. artikulua.– Euskadiko Bide Segurtasuneko Batzordea.

Artículo 63.– Comisión de Seguridad Vial de Euskadi.

1.– Euskadiko Bide Segurtasuneko Batzordea segurtasun publikoaren eskumena duen sailari atxikitako aholku-organo bat da, honako hauetaz arduratzen dena: alde batetik, bide-segurtasunean eragiten duten eskumenez baliatzen diren herri-administrazioen koordinazioa errazteaz, eta, beste alde batetik, koordinazio horren hobetzea bultzatzeaz, trafikoarekin eta bide-segurtasunarekin lotutako erakunde publiko eta pribatuen elkartzearen eta parte-hartzearen bidez.

1.– La Comisión de Seguridad Vial de Euskadi es el órgano consultivo, adscrito al departamento competente en seguridad pública, encargado de facilitar la coordinación de las administraciones públicas que ejercen competencias que inciden en la seguridad vial, y de impulsar su mejora mediante el encuentro y participación de las entidades públicas y privadas relacionadas con el tráfico y la seguridad vial.

2.– Euskadiko Bide Segurtasuneko Batzordeak prestatzen diren bide-segurtasunaren arloko plan estrategikoak aztertuko ditu, plan horiek Eusko Jaurlaritzak onartu baino lehenago, eta jardute-plan bateratuak proposatu ahal izango ditu, aldez aurretik haietan finkatutako gidalerroak betetzeko edo batzordearen onarpenetik pasarazteko.

2.– La Comisión de Seguridad Vial de Euskadi conocerá los planes estratégicos de seguridad vial que se elaboren de modo previo a su aprobación por el Gobierno Vasco, y podrá proponer planes de actuación conjunta para cumplimentar las directrices previamente marcadas en aquellos o para someterlos a su aprobación.

3.– Euskadiko Bide Segurtasuneko Batzordea osatuko dute polizia, larrialdi eta babes zibil, zirkulazio eta bide-segurtasun, hezkuntza, osasun, garraio eta errepideen eskumenak dituzten euskal administrazio publikoen ordezkariek eta Eudel Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkariek.

3.– La Comisión de Seguridad Vial de Euskadi estará compuesta por representantes de las administraciones públicas vascas con competencias en policía, emergencias y protección civil, tráfico y seguridad vial, educación, sanidad, transportes y carreteras, así como por representantes de la Asociación de Municipios Vascos Eudel.

Erregelamenduaren bidez haunditu ahal izango da batzordearen osaera bide-segurtasunean lan egiten duten beste sektore ekonomiko edo profesionale batzuek ere parte hartzeko, hala nola autoeskolek, autobideen emakidadunek, unibertsitateak eta abarrek.

Reglamentariamente podrá abrirse la composición de la comisión a otros sectores económicos o profesionales implicados en la seguridad vial, tales como autoescuelas, seguros, asociaciones de transportistas, concesionarios de autopistas, universidad, etc.

64. artikulua.– Bide-segurtasunaren arloko plan estrategikoa eta jardute-planak.

Artículo 64.– Plan estratégico y planes de actuación en materia de seguridad vial.

1.– Bide-segurtasunaren arloko plan estrategikoek eta jardute-planek zehazten dituzte bide-segurtasunean inplikatuta dauden eragile publiko zein pribatuen multzoaren lerro estrategikoak, programak eta ekintzak, honako helburu hauekin: zirkulazioko segurtasuna gehitzea, istripu-tasa murriztea, mugikortasun iraunkorra bilatzea, gidakeran eta zirkulazioan aldaketa kulturala bultzatzea, biktimak dituzten istripuen etengabeko beherapena eta trafiko-arloko arrisku handiko portaerekiko arbuioa eragiteko.

1.– Los planes estratégicos y planes de actuación en materia de seguridad vial determinan las líneas estratégicas, programas y acciones del conjunto de actores, tanto públicos como privados, implicados en la seguridad vial, con el fin de incrementar la seguridad en la circulación, reducir la siniestrabilidad, procurar una movilidad sostenible, y el cambio cultural en la conducción y circulación que favorezca la disminución constante de los accidentes con víctimas y el rechazo a los comportamientos de riesgo en el tráfico.

2.– Euskadiko Bide Segurtasunaren arloko Plan Estrategikoa Jaurlaritzaren Kontseiluak onartuko du, segurtasun publikoaren eskumena duen sailburuaren proposamenez eta Euskadiko Bide Segurtasuneko Batzordeak aztertu ondoren.

2.– El Plan Estratégico de Seguridad Vial de Euskadi será aprobado por el Consejo de Gobierno a propuesta del consejero o consejera del departamento competente en seguridad pública y previo conocimiento de la Comisión de Seguridad Vial de Euskadi.

Euskadiko Bide Segurtasunaren arloko Plan Estrategikoa onartu eta Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaio hark ezagutu dezan.

El Plan Estratégico de Seguridad Vial de Euskadi, una vez aprobado, será remitido al Parlamento Vasco para su conocimiento.

3.– Bide Segurtasunaren arloko Plan Estrategiko hori trafikoaren arloan eskudun diren segurtasun publikoaren eskumena duen saileko organoek garatuko dituzten urteko jardute-planen edo sektore-programen bidez jarriko da abian.

3.– El Plan Estratégico de Seguridad Vial será implementado por planes de actuación anuales o programas sectoriales desarrollados por los órganos del departamento competente en seguridad pública competentes en materia de tráfico.

4.– Udalerriek ere beren hiri-eremuan bide-segurtasuneko planak prestatzea sustatuko da, Euskadiko Bide Segurtasunaren Arloko Plan Estrategikoan ezartzen diren gidalerroei jarraituz.

4.– Se promoverá la elaboración por los municipios de planes de seguridad vial en el ámbito urbano, atendiendo a las directrices que se fijen en el Plan Estratégico de Seguridad Vial de Euskadi.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
IKUSKIZUN ETA JOLAS JARDUERETAKO SEGURTASUN NEURRIAK
MEDIDAS DE SEGURIDAD EN ESPECTÁCULOS Y ACTIVIDADES RECREATIVAS

65. artikulua.– Ikuskizun eta jolas-jardueretako segurtasun neurriak.

Artículo 65.– Medidas de seguridad en espectáculos y actividades recreativas.

1.– Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak, herritarren segurtasuneko eta segurtasun pribatuko araudiak xedatzen duenarekin bat etorrita, ikuskizun eta jolas-jardueretan beharrezko segurtasun neurriak hartzea agintzeko ahalmena dauka, dena delako ekitaldi horiek martxan direla norbaitek egin ditzakeen delituak prebenitzeko edo ekitaldiak egiteak ekartzen dituen arriskuak edo kalte-egoerak ekiditeko.

1.– El departamento competente en seguridad pública podrá ordenar, conforme a lo que disponga la normativa de seguridad ciudadana y seguridad privada, la adopción de las medidas de seguridad necesarias en espectáculos y actividades recreativas, para prevenir la comisión de los actos delictivos que se puedan cometer durante su desarrollo o los riesgos o situaciones de vulnerabilidad que su celebración genere.

2.– Segurtasun pribatuko zerbitzua edukitzera behartuta egongo dira, beharrezko gertatzen den proportzio, kopuru eta baldintzetan (eta segurtasun pribatuko legeditan ezarrita dauden baldintza eta eskakizunekin), 700 pertsonatik gorako edukiera duten lokal edo barrunbeetan egiten diren jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak, bai eta, dagoen arriskuari edo kalteberatasunari erantzunez, segurtasun publikoaren eskumena duen saileko organo eskudunek erabakitzen duten beste batzuetan ere.

2.– Vendrán obligados a disponer de servicio de seguridad privada en la proporción, número y condiciones que resulten precisas, y con las condiciones y requisitos establecidos en la legislación de seguridad privada, los espectáculos públicos y actividades recreativas que se celebren en locales o recintos con un aforo superior a 700 personas, y aquellos otros que los órganos competentes del departamento competente en seguridad pública lo determinen atendiendo al riesgo o vulnerabilidad existente.

3.– Jendaurreko ikuskizunetarako eta jolas-jardueratarako aukeran dago sarrera emateko zerbitzu berezia jartzea; behar bezala baimendutako eta identifikatutako langileak arituko dira lanean, zein bezero edo erabiltzaile sartzen diren kontrolatzeko.

3.– Los espectáculos públicos y actividades recreativas podrán disponer de un servicio de admisión específico con personal adecuadamente identificado y acreditado con el fin de proceder al control de acceso de los clientes o usuarios.

Segurtasun pribatuko langileek betetzen ez dituzten sarrera emateko zerbitzuetako langileen eginkizunak, eskakizunak, prestakuntza eta egiaztapena erregelamendu bidez arautuko dira, lege honetan eta Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko Legean xedatutakoa garatzeko.

Las funciones, requisitos, formación y acreditación del personal de los servicios de admisión no cubiertos por personal de seguridad privada se regularán reglamentariamente, en desarrollo de lo dispuesto en esta ley y en la Ley de Espectáculos y Actividades Recreativas.

4.– Sarrera emateko zerbitzuko langileek ezingo dituzte bete, inola ere, segurtasun pribatuko langileentzat ezarritako eginkizunak; segurtasun pribatuko langileek ere ezingo dituzte aldi berean bete beren eginkizunak eta sarrera emateko zerbitzuko langileei dagozkienak; dena dela, segurtasuneko zaintzaile moduan lan egiten ez dutenean, azken eginkizun horiek bete ahal izango dituzte.

4.– El personal de servicio de admisión no podrá desempeñar, en ningún caso, las funciones establecidas para el personal de seguridad privada, ni el personal de seguridad privada podrá simultanear sus funciones con las propias del personal del servicio de admisión, sin perjuicio de poder ejercer estas últimas cuando no se esté trabajando como vigilante de seguridad.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
LURRALDE PLANAK, HIRIGINTZA PLANAK ETA AZPIEGITURA HANDIAK
PLANES TERRITORIALES, URBANÍSTICOS Y GRANDES INFRAESTRUCTURAS

66. artikulua.– Eragina aintzat hartzea.

Artículo 66.– Consideración del impacto.

Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egiten diren lurralde-planen, hirigintza-planen eta azpiegitura edo ekipamendu handien proiektuen sustatzaileek derrigor aintzat hartu behar dute pertsona eta ondasunen segurtasunaren, arrisku kolektiboen, mugikortasunaren eta bide-segurtasunaren eremuetan duten eragina, eta aurreikusi egin beharko dute, behar izanez gero, lege honetan aurreikusitako segurtasun publikoaren plangintzako tresnetan finkatzen diren helburuen betetzea bultzatzen duten neurri zuzentzaileak hartzea.

Los entes promotores de planes territoriales o urbanísticos y de proyectos de grandes infraestructuras o equipamientos que se realicen en el territorio de la Comunidad Autónoma del País Vasco habrán de considerar el impacto que pudieran tener en el ámbito de la seguridad de las personas y bienes, los riesgos colectivos, la movilidad y la seguridad vial, previendo, en su caso, la adopción de medidas correctoras que favorezcan el cumplimiento de los objetivos marcados en los instrumentos de planificación de la seguridad pública previstos en esta ley.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO BORROKA
LUCHA FRENTE A LA VIOLENCIA EJERCIDA CONTRA LAS MUJERES

67. artikulua.– Emakumeen kontrako indarkeria guztiz desagerrarazteko neurriak.

Artículo 67.– Medidas para erradicar la violencia ejercida contra las mujeres.

1.– Euskadiko Segurtasun Plan Orokorrak, bai eta segurtasuneko gainerako lurralde-plan sektorialek ere, kontuan izango dute genero-ikuspegia, eta plan horien lehentasunen artean sartuko dute emakumeen kontrako indarkeria-forma eta -adierazpen guztien aurkako borroka.

1.– El Plan General de Seguridad de Euskadi, así como el resto de planes de seguridad territoriales o sectoriales, tendrá en consideración la perspectiva de género e incluirán entre sus prioridades la lucha frente a todas las formas y manifestaciones de la violencia ejercida contra las mujeres.

2.– Euskal administrazio publikoek, bakoitzaren eskumenen esparruan, emakumeen eta gizonen berdintasunerako indarrean dauden legeetan eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako borrokari buruzko legedi espezifikoan aurreikusitakoarekin bat eginez, ondokoak lortzen saiatuko dira:

2.– Las administraciones públicas vascas, en el ámbito de sus respectivas competencias, de conformidad con lo previsto en la legislación vigente para la igualdad de mujeres y hombres y la específica sobre prevención y lucha frente a la violencia ejercida contra las mujeres, procurarán:

a) Emakumeen kontrako indarkeriaren sorburu diren emakumeen gaineko botere-harremanak sustatzen dituzten eta horiei eusten dieten patroi soziokulturalak kentzea.

a) Remover los patrones socioculturales que promueven y sostienen las relaciones de poder sobre las mujeres que resultan causa de la violencia ejercida contra ellas.

b) Emakumeen kontrako indarkeria marxista sortzen duten egoerak antzematea, eta horiei aurrea hartzea eta aurre egitea.

b) Detectar, prevenir y afrontar las situaciones generadoras de violencia machista contra las mujeres.

c) Emakumeei dagozkien eskubideak bermatzea haiekiko arreta, harrera eta babesari dagokienean, eta orobat, beren erreparazio eta oneratze pertsonalari dagokienean.

c) Garantizar los derechos que corresponden a las mujeres referentes a su atención, acogida y protección, así como a su reparación y recuperación personal.

d) Emakumeen kontrako indarkeria matxista pairatzen dutenei arreta emateko eta horien oneratzean laguntzeko politika publikoen sistema integral koordinatua ezartzea.

d) Instaurar un sistema integral coordinado de las políticas públicas dirigidas a ofrecer atención y ayudar a la recuperación activa de quienes sufren la violencia machista contra las mujeres.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Erreferentziak.

Primera.– Referencias.

Indarrean dagoen ordenamenduan Euskal Herriko Polizia Ikastegiari, haren zuzendaritzari edo haren titularrari egiten zaizkion erreferentziak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari, haren zuzendaritza nagusiari edo haren titularrari egindakotzat ulertuko dira.

Las referencias existentes en el ordenamiento vigente a la Academia de Policía del País Vasco y a su dirección, así como al titular de esta, se entenderán hechas a la Academia Vasca de Policía y Emergencias y a su Dirección General, y al titular de la misma.

Bigarrena.– Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren ondorengo izatea eta langileak integratzea.

Segunda.– Sucesión de la Academia de Policía del País Vasco e integración del personal.

1.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren ondorengo da eskubide, ondare, baliabide, kontratu, zor eta hari dagozkion betebehar guztietan.

1.– La Academia Vasca de Policía y Emergencias sucede a la Academia de Policía del País Vasco en todos los derechos, el patrimonio, los recursos, los contratos, las deudas y las correspondientes obligaciones.

2.– Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren langileak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari atxikitzen zaizkio. Euskal Herriko Polizia Ikastegiaren lan-kontratuko langileei dagokienez, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak subrogatu egiten ditu hark eta segurtasun publikoaren eskumena duen sailak haren zerbitzuko langileei buruz izenpetutako kontratuak.

2.– Se adscribe el personal de la Academia de Policía del País Vasco a la Academia Vasca de Policía y Emergencias. En lo que concierne al personal laboral al servicio de la Academia de Policía del País Vasco, la Academia Vasca de Policía y Emergencias se subroga en los contratos sucritos por aquella o por el Departamento de Interior.

3.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren aurrekontua, jarduerei ekiten dien ekitaldi ekonomikoari dagokiona, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartuko du, eta horren berri emango dio Eusko Legebiltzarreko dagokion batzordeari.

3.– El presupuesto de la Academia Vasca de Policía y Emergencias correspondiente al ejercicio económico en que inicie sus actividades será aprobado por el Consejo de Gobierno, dando cuenta a la comisión correspondiente del Parlamento Vasco.

Jarduerei ekingo zaien ekitaldiari dagokion aurrekontuak, bestalde, Euskal Herriko Polizia Ikastegiari erasantzat leudekeen aurrekontu orokorretako partida guztiak hartuko ditu bere baitan, giza baliabide eta bitarteko materialei buruzkoak ere barne direla, akademia horren jarduera-arlo berrietarako aurreikusten direnez gain.

El presupuesto correspondiente al ejercicio de inicio de las actividades comprenderá todas las partidas de los presupuestos generales que estuvieren afectadas a la Academia de Policía del País Vasco, con inclusión de las relativas a medios personales y materiales, además de las que se prevean para las nuevas áreas de actuación de la misma.

Hirugarrena.– Herritarren segurtasunaren arloko agintari eskudunak autonomia-erkidegoan.

Tercera.– Autoridades autonómicas competentes en seguridad ciudadana.

1.– Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren 17. artikuluak dioenaren babesean, eta beste lege batzuen arabera (martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoa, Segurtasun Indar eta Kidegoena, eta otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoa, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzkoa), segurtasun-kontuen eskumena eta herritarren segurtasuna zaintzeko eta onera ekartzeko beharrezko ekintzak agintzeko eskumena segurtasun publikoaren eskumena duen sailburuak eta sail horretako organoetako titularrek dute, arlo horiei dagozkien arauzko eta legezko xedapenen arabera.

1.– Al amparo de lo dispuesto en el artículo 17 del Estatuto de Autonomía del País Vasco, y de conformidad con lo establecido en las Leyes Orgánicas 2/1986, de 13 de marzo, de Fuerzas y Cuerpos de Seguridad, y 1/1992, de 21 de febrero, sobre Protección de la Seguridad Ciudadana, son autoridades competentes en materia de seguridad y para ordenar las actuaciones necesarias para el mantenimiento y restablecimiento de la seguridad ciudadana el consejero o consejera del departamento competente en seguridad pública y los titulares de los órganos de ese departamento, según las disposiciones legales y reglamentarias correspondientes.

2.– Gobernu Kontseilua eta aurreko paragrafoan aipatutako organoak ere eskudun dira herritarren segurtasunaren arloan legeak zehaztuta dituen arau-hausteen ondoriozko zehapenak eta bestelako neurriak ezartzeko, eskala honen arabera:

2.– El Consejo de Gobierno y los órganos referidos en el apartado anterior serán competentes también para la imposición de las sanciones y demás medidas correspondientes a las infracciones legalmente tipificadas en materia de seguridad ciudadana, según la siguiente escala:

a) Gobernu Kontseiluak 300.506,06 eurotik 601.012,1 eurora arteko isunak ezar ditzake, bai eta arlo horretarako arauz ezarritako beste edozein zehapen ere.

a) El Consejo de Gobierno para imponer multas desde 300.506,06 hasta 601.012,1 euros y cualquiera de las demás sanciones reglamentariamente previstas en la materia.

b) Segurtasun publikoaren eskumena duen sailburuak 60.101,22 eurotik 300.506,05 eurora arteko isunak ezar ditzake, bai eta legeak aurreikusten duen beste edozein zehapen ere.

b) El consejero o consejera del departamento competente en seguridad pública para imponer multas desde 60.101,22 hasta 300.506,05 euros y cualquiera de las demás sanciones legalmente previstas.

c) Artikulu honetako 1. paragrafoak aipatzen dituen gainerako organoek 60.101,21 euro arteko isunak ezar ditzakete, bai eta legeak aurreikusten duen beste edozein zehapen ere.

c) Los restantes órganos a que se refiere el apartado 1 de este artículo para imponer multas de hasta 60.101,21 euros y cualquiera de las demás sanciones legalmente previstas.

Laugarrena.– Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen aldaketa.

Cuarta.– Modificación de la Ley de Tasas y Precios Públicos.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bateginaren IV. tituluan, VIII. kapitulu berri bat sartzen da. Honela geratuko da idatzita:

Se introduce un nuevo Capítulo VIII en el Título IV del texto refundido de la Ley de Tasas y Precios Públicos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco, con la siguiente redacción:

VIII. Kapitulua.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak Ikasketa Egiaztagiriak eta Baliozkotzeak Egiteagatik ordaindu beharreko tasa.

Capítulo VIII.– Tasa por expedición de certificaciones académicas y convalidaciones por la Academia Vasca de Policía y Emergencias.

95 bis artikulua.– Zergapeko egitatea.

Artículo 95 bis.– Hecho imponible.

Tasa honen zergapeko egitatea da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak ikasketa-egiaztagiriak eta beren kopiak, homologazioak, baliozkotzeak eta aitorpenak, eta orobat kopia kautoak edo kautotuak eta aipatutako dokumentuen konpultsa egiteko beharrezkoak diren zerbitzuak ematea.

Constituye el hecho imponible de esta tasa la prestación de los servicios necesarios para la expedición por la Academia Vasca de Policía y Emergencias de las certificaciones académicas y sus duplicados, homologaciones, convalidaciones y reconocimientos, así como la expedición de copias auténticas o autenticadas y de compulsa de los citados documentos.

95 ter artikulua.– Subjektu pasiboa.

Artículo 95 ter.– Sujeto pasivo.

Tasa horren subjektu pasiboak dira ikasketa-egiaztagiri horiek eta beren kopiak, homologazioak, baliozkotzeak eta aitorpenak, eta orobat, kopia kautoak edo kautotuak eta aipatutako dokumentuen konpultsa eskatzen dituztenak.

Son sujetos pasivos de esta tasa los solicitantes de las referidas certificaciones académicas y sus duplicados, así como de las solicitudes de homologación, convalidación o reconocimiento y de la expedición de copias auténticas o autenticadas y de compulsa de los citados documentos.

95 quater artikulua.– Sortzapena.

Artículo 95 quater.– Devengo.

Dagozkion egiaztagiri edo dokumentuak egitean sortuko da tasa. Hala ere, agiria emateko eskabidea egiten den unean ordaintzeko eskatu ahal izango da.

La tasa se devengará al expedirse las correspondientes certificaciones o documentos. No obstante, su pago será exigible al solicitar la expedición de los mismos.

Ikasketa-egiaztagiriak ofizioz egiten direnean, agiriok emateko eskabidearekin sortuko da tasa, eta une horretan eskatuko da bere ordainketa.

En los supuestos de expedición de oficio de certificaciones académicas la tasa se devengará en la solicitud de entrega de estas, exigiéndose el pago de la tasa en dicho momento.

95 quinquies artikulua.– Kuota.

Artículo 95 quinquies.– Cuota.

Tarifa honen arabera eskatuko da tasa (euroak):

La tasa se exigirá según la siguiente tarifa (euros):

a) Homologazioak: 122,98 euro.

a) Homologaciones: 122,98 euros.

b) Ikasketa-egiaztagiriak egitea: 23,83 euro.

b) Expedición de certificaciones académicas: 23,83 euros.

c) Aitorpen- eta baliozkotze-eskabideak: 50,00 euro.

c) Solicitudes de convalidación y reconocimiento: 50,00 euros.

d) Kopiak, kopia kautoak, kautotutako kopiak eta agiriak konpultsatzea: 4,69 euro. Konpultsatu beharreko dokumentuaren orri gehigarria: 0,47 euro.

d) Expedición de duplicados, copias auténticas, autenticadas y compulsa de documentos: 4,69 euros. Página adicional del documento a compulsar: 0,47 euros.

XEDAPEN IRAGANKORRA
DISPOSICIÓN TRANSITORIA

Lege honetako 15. artikuluan aurreikusitako integrazioa gertatzen ez den bitartean, funtzionatzen jarraitu ahal izango dute 1-1-2 telefonoaz bestelako beste telefono batzuek ere, zerbitzu jakin bateko zerbitzu espezifikoetara egindako urgentzia-deiak atenditu ahal izateko.

En tanto no se produzca la integración prevista en el artículo 15 de esta ley, podrán seguir en funcionamiento otros teléfonos diferentes del 1-1-2 con el fin de atender llamadas de urgencia a servicios específicos de un determinado servicio.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA
DISPOSICIÓN DEROGATORIA

Indargabetuta geratzen dira lege honen aurka doazen arau guztiak, eta, bereziki:

Quedan derogadas cuantas normas se opongan a la presente Ley, y en particular:

a) Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen I. tituluaren I. kapituluko («Organoak eta haien aginpideak») 2. atala («Euskal Herriko Polizia Ikastegia»), 6-11. artikuluak, biak barne.

a) La sección 2.ª («Academia de Policía del País Vasco»), artículos 6 a 11 ambos inclusive, del Capítulo I («Órganos y sus competencias») del Título I de la Ley 4/1992, de 17 de julio, de Policía del País Vasco.

b) Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen II. kapitulua («Polizia Zerbitzurako Datu-Bilketarako Zentroa»), IV. kapitulua («Euskal administrazio publikoen arteko elkarlana eta lankidetza») eta V. kapitulua (Polizia-zerbitzuak hobetzeko ekimen-bulegoa).

b) El Capítulo II («El Centro de Elaboración de Datos para el Servicio Policial»); Capítulo IV («Cooperación y colaboración de las administraciones públicas vascas») y Capítulo V («Oficina de iniciativas para la mejora de los servicios policiales») del Título I de la Ley 4/1992, de 17 de julio, de Policía del País Vasco.

c) Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen V. tituluaren III. kapitulua («Udaltzaingoen koordinaketa»).

c) El Capítulo III («Coordinación de policías locales») del Título V de la Ley 4/1992, de 17 de julio, de Policía del País Vasco.

d) Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen hamaikagarren, hamalaugarren, hamazazpigarren eta hemezortzigarren xedapen gehigarriak.

d) Las disposiciones adicionales undécima, decimocuarta, decimoséptima y decimoctava de la Ley 4/1992, de 17 de julio, de Policía del País Vasco.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

La presente Ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 2a.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala

Vitoria-Gasteiz, a 2 de julio de 2012.

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común