Sede electrónica

Acceso a la página de inicio del Gobierno Vasco

Euskadi.net

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

122. zk., 2012ko ekainaren 22a, ostirala

N.º 122, viernes 22 de junio de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

XEDAPEN OROKORRAK

DISPOSICIONES GENERALES

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
PRESIDENCIA DEL GOBIERNO
2877
2877

11/2012 LEGEA, ekainaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxena.

LEY 11/2012, de 14 de junio, de Cajas de Ahorros de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Eusko Legebiltzarrak 11/2012 Legea, ekainaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrezki Kutxena onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la Ley 11/2012, de 14 de junio, de Cajas de Ahorros de la Comunidad Autónoma de Euskadi

ZIOEN AZALPENA
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS
– I –
– I –

Finantza-krisia sakona, iraunkorra eta nazioartekoa izatearen ondorioz, eta nazioarteko krisi ekonomikoak gurean ondorio larriagoak izateagatik, higiezinen eta eraikuntzaren sektoreek duten egoera dela-eta, ekonomiaren eta finantzen esparrua eraldatu egin da, eta, beste aldaketa batzuen artean, nabarmen murriztu da banku-sistemaren jarduera.

La profundidad, la permanencia y la internacionalización de la crisis financiera, junto con la superposición de la crisis económica internacional que en nuestro país se ha visto agravada por la situación de los sectores inmobiliario y de la construcción, han dibujado un entorno económico y financiero que, entre otras repercusiones, viene incidiendo en una notable reducción de la actividad del sistema bancario.

Finantza-krisia dela eta, Espainiako kreditu-erakundeek kaudimen-test garrantzitsua pasa behar izan dute, eta, salbuespen txiki batzuk alde batera utzirik, gehienek gainditu egin dute, nahiz eta batzuek arazoak ere izan dituzten, bereziki arrisku-kontzentrazio handiegia zutenek eta kapitalizazio urria. Hori hala izanik ere, krisiaren ondorioek bere horretan dirautenez, kreditu-erakunde gehienek likidezia eta kaudimen-arazoak izaten jarraitzen dute, eta behera egin dute horien ratioek eta gora berankortasunak; esandakoagatik, gero eta zailagoa zaie handizkako merkatuetara jotzea behar bezala finantzatzea lortzeko.

Esta crisis financiera ha supuesto un importante test de solvencia para las entidades de crédito españolas, superado, salvo mínimas excepciones, por la mayoría de ellas, aunque algunas de forma no exenta de dificultad, en especial aquellas con una excesiva concentración de riesgos y escasa capitalización. A pesar de ello, el mantenimiento de los efectos de la crisis continúa afectando en términos de liquidez y solvencia a la mayoría de las entidades de crédito, que han visto reducidos sus diferentes ratios y aumentada su morosidad, lo que se ha traducido en una creciente dificultad para acceder a los mercados mayoristas para su adecuada financiación.

Testuinguru berri horretan, banku-sistema, orokorrean, eta horren barruan aurrezki-kutxen sektorea, bere burua prestatzen ari da erronka berri eta zailei aurre egiteko, errentagarritasun, likidezia eta kaudimenaren inguruan. Erronka horiei aurre egiteko eta krisitik irten ostean ustez izango den finantzen eszenatoki berrian kokatzeko, sektorea sakonki berregituratzeari ekin zaio, eta horrek nahitaez zera esan nahi du, besteak beste: kasu askotan handiago bihurtu beharra, denek efizientzia eta kaudimena hobetu beharra, eta sistemak duen kapital-maila handitzea erraztea eta maila hori indartzea.

Ante este nuevo entorno, el sistema bancario en general, y dentro de él el sector de las cajas de ahorros, se viene preparando para afrontar nuevos y exigentes retos relacionados con la rentabilidad, la liquidez y la solvencia. Para ello, para afrontar estos retos y situarse en el nuevo escenario financiero que se vislumbra que puede salir tras la crisis, se ha acometido un profundo proceso de reestructuración del sector que pasa, inevitablemente, por ganar tamaño en muchos casos, mejorar la eficiencia y la solvencia en su totalidad, así como facilitar y reforzar los niveles de capital del sistema.

Aurrezki-kutxen gobernu-organoei eta araubide juridikoaren beste alderdi batzuei buruzko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretua onartuta, eta sektorea indartzeko asmoz, aurrezki-kutxei buruzko oinarrizko araudia nabarmen eraberritu da, eta oinarrizko bi helburu ditu berritze horrek: kutxen kapitalizazioa lortzea, kategoria goreneko baliabideak eskuratzeko modua izan dezaten beste kreditu-erakunde batzuenak bezalako baldintzetan, eta gobernu-organoen profesionalizazioa.

Con la aprobación del Real Decreto-ley 11/2010, de 9 de julio, de órganos de gobierno y otros aspectos de régimen jurídico de las Cajas de Ahorros, y en aras del fortalecimiento del sector, se ha impulsado una sustancial reforma de la normativa básica de las cajas de ahorros que tiene dos objetivos básicos: su capitalización, facilitando su acceso a recursos de máxima categoría en iguales condiciones que otras entidades, y la profesionalización de sus órganos de gobierno.

Lege honen xedea da egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan daukaten aurrezki-kutxak arautzea, baita egoitza soziala hortik kanpo duten aurrezki-kutxek Autonomia Erkidegoan egiten dituzten jarduerak arautzea ere.

Es objeto de la presente Ley la regulación de las cajas de ahorros con domicilio social en la Comunidad Autónoma de Euskadi, así como de las actividades desarrolladas en la Comunidad Autónoma por cajas de ahorros con domicilio social fuera de ella.

Lege honek denborak aurrera egin ahala sortu diren egoera eta premia berrien ondoriozko lege-egitura jasotzen du, baita aurrezki-kutxen gobernu-organoei eta araubide juridikoaren beste alderdi batzuei buruzko 11/2010 Errege Lege Dekretuan eta finantza-arloa onbideratzeko otsailaren 3ko 2/2012 Errege Lege Dekretuan ezarritako oinarrizko araudi berria ere.

Esta Ley incorpora el entramado legal consecuencia de las nuevas situaciones y necesidades que han ido surgiendo con el tiempo y la nueva normativa básica establecida en el Real Decreto-ley 11/2010, de órganos de gobierno y otros aspectos del régimen jurídico de las Cajas de Ahorros, así como en el Real Decreto-ley 2/2012, de 3 de febrero, de saneamiento del sector financiero.

Euskal Herriaren Autonomia Estatutuak 10.26 artikuluan adierazten duenez, Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa izango du aurrezki-kutxen esparruan, betiere Estatuak kredituaren eta bankuen arloa arautzeko emandako oinarrien eta moneta-politika orokorraren barruan.

El artículo 10.26 del Estatuto de Autonomía para la Comunidad Autónoma de Euskadi atribuye a la Comunidad Autónoma competencia exclusiva en materia de cajas de ahorro en el marco de las bases que sobre ordenación del crédito y la banca dicte el Estado y de la política monetaria general.

Aipaturiko artikulu hori betetzeko asmoz eman zen Euskadiko Autonomi Elkarteko Aurrezki Kutxen azaroaren 8ko 3/1991 Legea, geroago maiatzaren 7ko 3/2003 Legeak aldatua. Lehenengoaren zioen azalpenean esaten denez, legea idazteko arrazoietako bat Euskadiko aurrezki-kutxek ondo funtzionatzeko ezinbestekotzat jotzen ziren gaiei heltzea zen, beharrezko ziren eta, beraz, arauketa uniboko bat merezi zuten uniformetasunak bermatuz eta aurrezki-kutxa bakoitzaren barne-legea osatzen duten estatutu eta erregelamenduen autodeterminazio askeak zehaztu beharreko alderdien zirriborroa eginez.

En aplicación del citado artículo se dictó la Ley 3/1991, de 8 de noviembre, de Cajas de Ahorro de la Comunidad Autónoma de Euskadi, modificada por la Ley 3/2003, de 7 de mayo, que nació, según se desprende de su exposición de motivos, con una vocación de abordamiento de aquellos aspectos que se entendían imprescindibles para la buena marcha de funcionamiento de las cajas de ahorros de Euskadi garantizando las uniformidades precisas, y por lo tanto dignas de una regulación unívoca, y esbozando aquellos aspectos en los que debe actuar la libre autodeterminación de cada uno de los estatutos y reglamentos que constituyen la ley interna de cada entidad denominada caja de ahorros.

Gai horren inguruko Estatuko oinarrizko araudia, lehen aipaturiko araudi autonomikoak garatua, eta, zehazkiago esanda, gobernu-organoei buruzkoa, Aurrezki Kutxen Eraentza Organoei buruzko Oinarrizko Arauak Erregulatzen dituen abuztuaren 2ko 31/1985 Legean zegoen jasota, nahiz eta gerora beste arau batzuek ere aldatu egin zuten, behin edo behin.

La normativa básica del Estado sobre esta materia, y específicamente sobre órganos de gobierno, desarrollada por la normativa autonómica anteriormente citada, venía recogida en la Ley 31/1985, de 2 de agosto, de Regulación de las Normas Básicas sobre Órganos Rectores de las Cajas de Ahorros, modificada puntualmente por normas posteriores.

Dena den, aurrezki-kutxen gobernu-organoei eta araubide juridikoaren beste alderdi batzuei buruzko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege Dekretua eta lege-dekretu hori aldatu zuen Garapena Sustatzeko Funtsari buruzko urriaren 22ko 36/2010 Legea indarrean sartu ostean, nabarmen aldatu zen abuztuaren 2ko 31/1985 Legea, eta, hori dela-eta, berriz ere aldatu egin behar da Euskadiko Autonomi Elkarteko Aurrezki Kutxen 3/1991 Legea, Eusko Legebiltzarrak onartua, eta hori egiteko epea da Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 5/2010 Legearen azken xedapenetako seigarrenean eta Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzko otsailaren 2ko 1/2012 Legearen bigarren xedapen iragankorrean arautzen dena.

No obstante, tras la entrada en vigor del Real Decreto-ley 11/2010, de 9 de julio, de órganos de gobierno y otros aspectos del régimen jurídico de las cajas de ahorros, modificado por la Ley 36/2010, de 22 de octubre, del Fondo para la Promoción del Desarrollo, que, entre otras normas, modifican significativamente la citada Ley 31/1985, de 2 de agosto, procede modificar de nuevo, en el plazo regulado en la disposición final sexta de la Ley 5/2010, de 23 de diciembre, de Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi para el ejercicio 2011, y en la disposición transitoria segunda de la Ley 1/2012, de 2 de febrero, de la Autoridad Vasca de la Competencia, la Ley del Parlamento Vasco 3/1991, de Cajas de Ahorro de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Horrekin batera, kontuan izanda, batetik, kutxen gobernu-organoek ordezkaritza sektorialaren inguruan beste irizpide berri batzuk bete beharko dituztela orain, eta, bestetik, aurreko euskal legea hainbat urtez ezarri ostean lege-egiturako aldaketekin batera egoera eta beharrizan berriak, aurreko legea onartu zenean ezin aurreikusi zirenak, agertu direla, ikusten da gomendagarri eta beharrezko dela Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxak arautuko dituen lege berri bat onartzea, gaia osotasunean eta testu bakar batean arautzeko eta aurretik Autonomia Erkidegoan indarrean zen legeria autonomikoa osotasunean indargabetzeko.

Adicionalmente, la necesidad de trasladar a los órganos de gobierno de las cajas unos nuevos criterios de representación sectorial, unida, además, a que tras varios años de aplicación de la ley vasca, la realidad del entramado legal ha venido acompañada de nuevas situaciones y necesidades imposibles de prever en el momento de dictarse aquella, hace aconsejable y necesario acometer la aprobación de una nueva ley de cajas de ahorros de la Comunidad Autónoma de Euskadi que, en un único texto, regule en su integridad la materia y derogue en su totalidad la anterior normativa legal autonómica vigente.

– II –
– II –

3/1991 Legearekin alderaturik, lege honen I. tituluan sartutako aldaketa nagusiak ondoren zehazten diren kontuei buruzkoak dira:

Los principales cambios con respecto a la Ley 3/1991 introducidos en el Título I de la presente Ley tienen por objeto, entre otros, los siguientes contenidos:

– Araudi berria zehazten da aurrezki-kutxek kreditu-erakunde gisa dagozkien eginkizunak banku-erakunde baten bidez betetzen dituztenerako, finantza-negozio guztia banku horren esku uztearen ondorioz. Horrekin batera, kutxa batek babes-sistema instituzional batean parte hartzea aurreikusten da.

– Nueva regulación para cuando las cajas de ahorros desarrollen su objeto propio como entidad de crédito a través de una entidad bancaria a la que aporten todo su negocio financiero. Asimismo, se prevé la participación de una caja en un sistema institucional de protección (SIP).

– Aurrezki-kutxek, aurreikusitako erregimenaren arabera, beren finantza-jarduera eta gizarte-jarduera bereiztea nola erabaki ahal izango duten arautzen da.

– Se regula la forma en la que las cajas de ahorros podrán acordar la segregación de sus actividades financiera y social mediante el régimen previsto.

– Partaidetza-kuotentzat zegoen erregimena aldatu eta beste bat arautu da, Estatuko araudiarekin bat etorriz, halako eran non kuota horien titularrei aurrezki-kutxa jaulkitzailearen gobernu-organoetan ordezkaritza izateko aukera ematen baitzaie, lege honetan zehazten den moduan.

– Se modifica y regula, de conformidad con la normativa estatal, un nuevo régimen para las cuotas participativas que podrán conferir a sus titulares la representación de sus intereses en los órganos de gobierno de la caja de ahorros emisora, en los términos previstos en la presente ley.

– III –
– III –

II. tituluan egindako aldaketek berrikuntza garrantzitsuak dakartzate. Hauek dira horietako batzuk:

Los cambios introducidos en el Título II suponen importantes modificaciones en diversos aspectos, tales como:

– Beren jarduera zuzenean aurrera eramaten duten aurrezki-kutxentzat, Batzar Orokorraz, Administrazio Kontseiluaz eta Kontrol Batzordeaz gainera, beste gobernu-organo batzuk ezartzen dira: Zuzendaritza Nagusia, Inbertsio Batzordea, Ordainketa eta Izendapen Batzordea eta Gizarte Ekintzako Batzordea.

– Establecimiento de órganos de gobierno adicionales, para las cajas de ahorros que desarrollen su actividad directamente, a la Asamblea General, Consejo de Administración y Comisión de Control, tales como la Dirección General y las comisiones de Inversiones, de Retribuciones y Nombramientos y de Obra Social.

– Sektorea profesionalizatzeko asmoz, Administrazio Kontseiluko kideek eta Kontrol Batzordeko kideek ordainsaria jasotzeko aukera aurreikusten da, eta Batzar Orokorraren eginkizuna izango da hori zehaztea.

– Con el objetivo de profesionalizar el sector, se contempla que el ejercicio de las funciones de vocal del Consejo de Administración y de vocal de la Comisión de Control pueda ser retribuido, correspondiendo a la Asamblea General su determinación.

– Zehazten da aurrezki-kutxa baten gobernu-organoetako kide izatearekin bateraezina izango dela hautetsi politiko izatea, edo goi-kargudun izatea herri-administrazioetan nahiz horiei loturiko edo horien menpeko diren sektore publikoko erakundeetan, zuzenbide publikoko nahiz pribatukoetan.

– Se establece que el ejercicio del cargo de miembro de los órganos de gobierno de una caja de ahorros será incompatible con el de todo cargo político electo y con el de alto cargo de las administraciones públicas, así como de las entidades del sector público, de derecho público o privado, vinculadas o dependientes de aquellas.

– Instituzio publikoek lehen % 50eko ordezkaritza zuten arren, orain izango duten ordezkaritza % 40ra mugatzen da, eta lekua izango dute batzar nagusien eta interes kolektiboak ordezkatzen dituzten erakundeen ordezkariek.

– Se limita la representación de las instituciones públicas al 40%, frente al 50% anterior, dando entrada a la representación de las juntas generales y de las entidades representativas de intereses colectivos.

– «Ex novo» ezartzen da aurrezki-kutxek partaidetza-kuotak zirkulazioan dituztenean, eta horien ondorioz eskubide politikoak sortzen badira, partaidetza dunen interesak ere ordezkatuta egongo direla Administrazio Kontseiluan, eta kasu horretan kontseiluko kide kopurua behar beste handituko da, partaidetza-kuotadunen interesen ordezkaritza errespetatzeko; dena den, Administrazio Kontseiluak ezin izango du inoiz ere 20 kide baino gehiago izan.

– Se establece, «ex novo», que cuando la caja de ahorros mantenga cuotas participativas en circulación, con derechos políticos, estarán también representados en el Consejo de Administración los intereses de los partícipes y las partícipes, ampliándose, en ese caso, el consejo en las vocales y los vocales necesarios a fin de respetar la representación de los intereses de las personas titulares de cuotas participativas, sin que en ningún caso el Consejo de Administración pueda tener más de 20 vocales.

– Legean zehazki arautzen da nola eratu eta jardungo diren Inbertsio Batzordea eta Ordainketa eta Izendapen Batzordea.

– Se incluye en la ley la regulación precisa para la constitución y funcionamiento de la Comisión de Inversiones y de la Comisión de Retribuciones y Nombramientos.

– Esandakoaz gainera, indarra ematen zaio Administrazio Kontseiluko eta Kontrol Batzordeko kideak profesionalak izateko bideari, eta, ondorioz, bete beharreko eginkizunetarako egoki diren ezagutzak eta esperientzia eskatzen zaizkie kide horiei (Administrazio Kontseiluaren kasuan, kideen gehiengoari).

– Se produce, igualmente, un refuerzo de la profesionalidad de las personas integrantes del Consejo de Administración y de la Comisión de Control, exigiéndose (en el caso del Consejo de Administración a la mayoría de sus miembros) un nivel de conocimientos y experiencia adecuados para las funciones a desarrollar.

– Bateratu egiten dira Kontrol Batzordearen eginkizunak, halako eran non lehen b) eta c) idatz-zatietan agertzen zirenak orain definizio orokorrago batean jasotzen baitira, hain zuzen ere 24/1988 Legean Auditoretza Batzordearen esku utzitako eginkizunak ere jasotzeko.

– Se armonizan las funciones de la Comisión de Control, sustituyendo las de sus anteriores apartados b) y c) por otra definición más genérica que recoja las funciones previstas en la Ley 24/1988 para el Comité de Auditoría.

– Gizarte Ekintzako Batzordea ere arautzen da.

– Se establece, asimismo, la regulación sobre la Comisión de Obra Social.

– Bukatzeko, VI. kapituluan, partaidetza-kuotadunen ordezkaritza-eskubideei buruzko araudi berria txertatzen da lege honetan.

– Por último, se introduce un Capítulo VI que traslada la nueva regulación sobre los derechos de representación de los cuotapartícipes y las cuotapartícipes.

– IV –
– IV –

III. tituluan, 75. artikuluari dagokionez, beste modu batean arautzen da, aurretik zegoenarekin alderaturik, zer-nolako prestakuntza teknikoa eta esperientzia izan behar dituen zuzendari nagusiak, eta orobat eginkizun betearazleak dituzten erakundearen Administrazio Kontseiluko kideek; eta, horrekin batera, ezartzen da kutxaren ordezkari gisa egindako jarduerengatik lortu diren diru-sarrerak derrigor kutxari eman beharko zaizkiola. Azkeneko betebehar hori gobernu-organoetako kide guztiek izango dute, aipatutako jarduerak egiten badituzte.

Por lo que respecta al Título III en relación con el artículo 75, se ha regulado de forma diferente a la anterior la preparación técnica y experiencia necesarias para desempeñar el cargo de director o directora general y miembros del Consejo de Administración de la entidad con funciones ejecutivas, estableciéndose igualmente la obligación de ceder a la caja los ingresos que se obtengan por actividades en representación de la caja. Cuestión esta última que se ha ampliado a cada miembro de los órganos de gobierno en el caso de que realicen esas actividades.

– V –
– V –

Bukatzeko, xedapen gehigarri bat, zazpi xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen ezartzen dira. Laugarren xedapen iragankorrak ezartzen du ezen, kutxen gobernu-organo guztiak osatzeko orduan, lege honetan ezarritako arauak bete beharko direla, eta horretarako bi hilabeteko epea egongo dela, aurrezki-kutxen estatutuak eta erregelamenduak onartzen direnetik zenbatzen hasita.

Por último, se establecen una disposición adicional, siete disposiciones transitorias, una derogatoria y dos disposiciones finales. La disposición transitoria cuarta establece que la constitución de todos los órganos de gobierno de las cajas se realizará íntegramente de acuerdo con las normas establecidas en la presente Ley y dentro de los dos meses siguientes al de la aprobación de los estatutos y reglamentos de las cajas de ahorros.

I. TITULUA
TÍTULO I
XEDAPEN OROKORRAK
DISPOSICIONES GENERALES
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
IZAERA ETA EGINKIZUNAK
NATURALEZA Y FUNCIONES

1. artikulua.– Legearen xedea.

Artículo 1.– Objeto de la ley.

1.– Lege honen xedea da egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten aurrezki-kutxak arautzea, baita egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo duten aurrezki-kutxek Autonomia Erkidegoan egiten dituzten jarduerak arautzea ere.

1.– Es objeto de la presente Ley la regulación de las cajas de ahorros con domicilio social en la Comunidad Autónoma de Euskadi, así como las actividades desarrolladas en la Comunidad Autónoma por cajas de ahorros con domicilio social fuera de ella.

2.– Lege honen ondorioetarako, honako hau da aurrezki-kutxa bat, bahitetxea eduki edo ez eduki: irabazi-asmorik gabeko kreditu-erakundea, fundazio publiko edo pribatukoa eta gizarte-izaerakoa, eta beste enpresa, instituzio edo erakunde baten mende ez dagoena.

2.– A los efectos de la presente Ley se entenderá por caja de ahorros, con o sin monte de piedad, la entidad de crédito sin ánimo de lucro, de fundación pública o privada y carácter social, no dependiente de otra empresa, institución o entidad.

2. artikulua.– Kutxen xedea.

Artículo 2.– Objeto de las cajas.

1.– Hauek dira kutxen berezko xedeak: aurrezpena sustatzea; legeriak onartutako finantza– eta ekonomia-eragiketak egitea, betiere erakunde horien eskuetan utzitako funtsen egonkortasuna eta segurtasuna bermatzen dituzten politiken bidez; eta beren jarduera-esparruaren garapena zuzenean edo zeharka bultzatzen duten jarduerak egitea, bereziki gizarte-ekintza.

1.– El objeto propio de las cajas será el fomento del ahorro, la realización de las operaciones económicas y financieras permitidas por las leyes, a través de políticas que garanticen la estabilidad y seguridad de los fondos en ellas depositados, y el desarrollo de aquellas actividades que directa o indirectamente contribuyen al desarrollo de su zona de actuación, en especial la obra social.

2.– Likidezia-soberakinak honetarako erabiliko dira: erreserbak osatzeko, gizarte-ekintza egiteko, batez ere Euskadin, eta, hala badagokio, partaidetza-kuotak ordaintzeko, arlo horretako legeriaren arabera.

2.– Los excedentes líquidos se dedicarán a la constitución de reservas, a la realización de la obra social, preferentemente en Euskadi, y a remunerar, en su caso, las cuotas participativas, de acuerdo con la legislación en esta materia.

3. artikulua.– Eusko Jaurlaritzaren kontrola: printzipioak.

Artículo 3.– Control del Gobierno Vasco: principios.

Euskal Autonomia Erkidegoak, aplikatu beharreko araudiaren barruan, aurrezki-kutxen babes eta kontrol publikoaren eginkizunak izango ditu, printzipio hauen arabera:

La Comunidad Autónoma de Euskadi, en el marco de la normativa que resulte de aplicación, ejercerá las funciones de protectorado y control público de las cajas de ahorros de acuerdo con los siguientes principios:

a) Ekonomiaren eta gizartearen garapena areagotzen lagunduko duten era guztietako jardueren alde egitea.

a) Favorecer la realización de toda clase de actividades que contribuyan a incrementar el desarrollo económico y social.

b) Aurrezki-kutxek ekonomian eta gizartean duten eginkizuna betetzen duten zaintzea, aurrezpena ondo administratu eta inbertitzeko eta soberakinak banatzeko politika egokia egin dezaten.

b) Vigilar el cumplimiento de su función económica y social, de forma que realicen una adecuada política de administración e inversión del ahorro y de distribución de sus excedentes.

c) Kutxen inbertsio-kudeaketa ikuskatzea, eta gizarte-ekintzaren arloan jarraibideak ezartzea, premia nagusiak eta lehentasunak zein diren erabakitzen laguntzeko.

c) Supervisar la gestión inversora de las cajas, y establecer directrices en materia de obra social para orientar esta a las principales necesidades y prioridades.

d) Kutxen eta instituzio publikoen arteko harremanak sustatzea, kultura- eta gizarte-ekintzak sortzeko eta mantentzeko xedez.

d) Promover las relaciones de las cajas con las instituciones públicas, a efectos de creación y mantenimiento de obras de carácter social y cultural.

e) Kutxen gobernu-organoen hautaketan, osaeran eta funtzionamenduan demokratizazio-, profesionaltasun-, independentzia- eta gardentasun-printzipioak betetzen direla bermatzea.

e) Garantizar el cumplimiento de los principios de democratización, profesionalización, independencia y transparencia en la elección, composición y funcionamiento de sus órganos de gobierno.

f) Aurrezki-kutxen bezeroen eskubide eta interesak babestea.

f) Proteger los derechos e intereses de la clientela de las cajas de ahorros.

g) Aurrezki-kutxek kreditu-erakundeei aplikatu behar zaizkien antolamendu- eta diziplina-arauak betetzen dituzten zaintzea.

g) Vigilar el cumplimiento por las cajas de ahorros de las normas de ordenación y disciplina aplicables a las entidades de crédito.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
SORTZEA, BAT EGITEA, LIKIDATZEA ETA ERREGISTRATZEA
CREACIÓN, FUSIÓN, LIQUIDACIÓN Y REGISTRO

4. artikulua.– Sortzea.

Artículo 4.– Creación.

Finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari dagokio:

Corresponde al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera:

1.– Aurrezki-kutxa berriak sortzeko baimena ematea, eta haien estatutuak eta erregelamenduak onartzea, indarrean dagoen araudia betetzen badute. Ondorio horietarako, erregelamendu bidez zehaztutako agiriak aurkeztu beharko dituzte aipatutako sailean.

1.– La autorización para la creación de nuevas cajas de ahorros, con la aprobación de sus estatutos y reglamentos, previo cumplimiento de la normativa vigente. A estos efectos, se presentará en el citado departamento la documentación que reglamentariamente se señale.

2.– Batzar Orokorrak estatutu eta erregelamenduetan egindako edozein aldaketa onartzea; halaber, indarrean dagoen legeria betetzen ez duten manuak aldatzeko agindu ahal izango du.

2.– La aprobación de cualquier modificación de los estatutos y de los reglamentos acordada por la Asamblea General, pudiendo ordenar la modificación de los preceptos que no se ajusten a la legalidad vigente.

3.– Aurrezki-kutxek, beren gizarte-ekintza kudeatzeko eta administratzeko, beren aldetik edo erakunde laguntzaileekin elkartuta, eratu ahal dituzten fundazio edo patronatuen estatutuak zein horien aldaketak baimentzea.

3.– La autorización de los estatutos de las fundaciones o patronatos que las cajas de ahorros, solas o en asociación con entidades colaboradoras, pudieran constituir para la gestión y administración de la obra social, así como de sus modificaciones.

5. artikulua.– Jarduera hastea.

Artículo 5.– Inicio de la actividad.

1.– Behin estatutuak eta erregelamenduak onartu, eta erakundea eratzeko baimena eman ondoren, erakundearen fundazio-eskritura egiletsiko da, eta finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailean aurkeztu beharko da. Sail horrek egiaztatzen duenean fundazio-eskritura baimenaren baldintzekin bat datorrela, eta zuzkidura-funtsa egokia eta nahikoa dela erakundearen xede eta helburuetarako, kutxa berria Euskadiko Aurrezki Kutxen Erregistroan inskribatuko da.

1.– Una vez concedida la autorización con aprobación de los estatutos y reglamentos, se otorgará la escritura fundacional de la entidad, que será presentada en el departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera. Comprobado por este que aquella se ajusta a los términos de la autorización y la adecuación y suficiencia del fondo de dotación para el objeto y fines de la institución, se procederá a la inscripción de la nueva caja en el Registro de Cajas de Ahorros de Euskadi.

2.– Inskribatzen den unetik aurrera, kutxak nortasun juridikoa izango du eta bere jarduerak egiten hasi ahal izango da.

2.– Desde el momento de la inscripción, la caja gozará de personalidad jurídica y podrá iniciar sus actividades.

3.– Kutxa fundatzeko borondatea testamentuan jasota badago, fundatzaileak izendatutako pertsonek eratuko dute fundazioa; pertsona horiek lege honetan aurreikusitakoaren arabera egiletsiko dute fundazioaren eskritura publikoa, eta horrela gauzatuko dute aipatutako borondatea.

3.– Si la voluntad fundacional estuviese recogida en testamento, será ejecutada por las personas designadas por el fundador, las cuales otorgan la escritura pública de fundación en la forma prevista en la presente Ley, complementando así la mencionada voluntad.

6. artikulua.– Hasierako Patronatua.

Artículo 6.– Patronato inicial.

1.– Fundazio-eskrituran adieraziko da nortzuek osatuko duten fundazioaren hasierako Patronatua, eta pertsona horiek, eskritura horretan bertan, administratzaile nagusia izendatuko dute, eta eratzen den lehenengo Administrazio Kontseiluak berronetsi beharko du gero izendapen hori.

1.– En la escritura fundacional se indicarán las personas que constituirán el Patronato inicial de la fundación, y estas, en la misma escritura, nombrarán un administrador o administradora general, que habrá de ser ratificado o ratificada por el primer Consejo de Administración que se constituya.

2.– Fundazioaren Patronatuak Administrazio Kontseiluari dagozkion eginkizunak izango ditu, eta kutxaren barne-erregelamenduak onartuko ditu.

2.– El Patronato de la fundación tendrá atribuidas las funciones propias del Consejo de Administración y aprobará los reglamentos internos de la caja.

3.– Patronatuak lehen Batzar Orokorra eratzeko prozesua bideratuko du, kutxaren jarduera hasi eta, gehienez, sei hilabeteko epean.

3.– El Patronato habrá de llevar a cabo el proceso de constitución de la primera Asamblea General en un plazo no superior a seis meses desde la iniciación de la actividad de la caja.

4.– Kutxaren lehen Administrazio Kontseiluan, aukeratutako kideez gain, Fundazio Patronatuaren kideek ere hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izango dute; lehen Batzar Orokorra eratu eta bi urtera, azken horiek beren kargua utziko dute, baina Administrazio Kontseiluko kide gisa aukeratuak izateko eskubidea izango dute.

4.– En el primer Consejo de Administración de la caja, además de las vocales y los vocales elegidos, figurarán con voz y voto las personas integrantes del Patronato fundacional, que cesarán a los dos años de la constitución de la primera Asamblea General, sin perjuicio de que puedan ser elegidas como vocales.

7. artikulua.– Xurgatzeak eta bat-egiteak.

Artículo 7.– Absorciones y fusiones.

1.– Xurgatzeak eta bat-egiteak, oinarrizko araudian debekatutako prozesuetakoak izan ezik, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak baimenduko ditu, bat egin nahi duten erakundeek elkarren artean egindako eskabide arrazoitua aurkeztu ondoren. Bat-egiteak eta xurgatzeak egiteko orduan, baimenak ukatu ahal izateko, baita lege honetako I. tituluko III., IV. eta V. kapituluetan jasotako erakunde-antolamenduari buruzko aldaketak egiteko baimenak ukatzeko ere, ezinbestekoa izango da ebazpen arrazoitua, betiere erakunde eskatzaileek edo sortutako erakundeak aplikatu behar den legerian aurreikusitako betekizun objektiboetatik edozein betetzen ez badute.

1.– Las absorciones y fusiones, salvo en los procesos en los que la normativa básica lo prohíba, serán autorizadas por el departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera, previa solicitud conjunta y razonada de las entidades que pretenden la fusión. La denegación de la autorización para las absorciones y fusiones, así como para los cambios de organización institucional a que se refieren los capítulos III, IV y V del Título I de la presente Ley, solo podrá producirse mediante resolución motivada cuando las entidades solicitantes o la entidad resultante pudieran incumplir cualquiera de los requisitos objetivos previstos en la legislación aplicable.

Kutxen arteko bat-egitea Espainiako Bankuak erabakitako berregituratze-prozesu baten barruan gertatzen denean, bankuen berregituraketari buruzko ekainaren 26ko 9/2009 Errege Lege Dekretuan xedatutakoa bete beharko da.

Cuando la fusión entre cajas forme parte de un proceso de reestructuración acordado por el Banco de España, se estará a lo dispuesto en el Real Decreto-ley 9/2009, de 26 de junio, sobre reestructuración bancaria.

2.– Baldintza hauek bete beharko dira:

2.– Será necesario el cumplimiento de las condiciones siguientes:

a) Bat egin nahi duten erakundeak edo xurgatutakoa likidatze-prozesuan ez egotea.

a) Que la entidad absorbida o las que deseen fusionarse no estén en liquidación.

b) Integratu nahi duten aurrezki-kutxetako ezarle edo hartzekodunen bermeentzako kalterik ez egotea.

b) Que de ello no derive perjuicio para las garantías de las personas impositoras o acreedoras de las cajas de ahorros que pretendan integrarse.

c) Sortutako erakunde berriak edo erakunde xurgatzaileak desagertuko diren erakundeen gizarte-ekintzekin jarraituko dutela bermatzea.

c) Que se garantice la continuidad de las obras sociales de las entidades a extinguir por parte de la entidad de nueva creación o de la entidad absorbente.

3.– Baimena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta sozietatearen egoitza dagoen lurraldeko zabalkunde handieneko egunkarietan argitaratuko da.

3.– La autorización será publicada en el Boletín Oficial del País Vasco, en el Boletín Oficial del Estado y en el boletín oficial del territorio histórico y diarios de mayor difusión en el territorio de su domicilio social.

4.– Bat-egiteak edo lege honetako I. tituluko III., IV. eta V. kapituluetan jasotako erakunde-antolamenduari buruzko aldaketak egiteko baimena eman eta hiru hilabeteko epean, gehienez ere, eratzen den erakundearen estatutuak eta erregelamenduak aurkeztu beharko dira, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak onar ditzan.

4.– En el plazo máximo de tres meses a partir de la autorización de la fusión o de los cambios de organización institucional a que se refieren los capítulos III, IV y V del Título I de la presente Ley, deberán presentarse los estatutos y reglamentos de la entidad que se constituya para su aprobación por el departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera.

8. artikulua.– Xurgatze bidezko bat-egitea.

Artículo 8.– Fusión por absorción.

Bat-egitea xurgatze bidez gauzatuz gero, xurgatutako kutxaren gobernu-organoak deuseztatu egingo dira, eta kutxa hori xurgatu duen aurrezki-kutxak bere egingo ditu haren administrazioa, kudeaketa, ordezkaritza eta kontrola.

En el caso de fusión por absorción, los órganos de gobierno de la caja absorbida quedarán disueltos, y la administración, gestión, representación y control de esta corresponderá a los de la caja de ahorros absorbente.

9. artikulua.– Desegite bidezko bat-egitea.

Artículo 9.– Fusión con disolución.

1.– Aurrezki-kutxen bat-egitea erakunde berri bat sortuz gauzatzen bada –bat egin duten erakundeen desegitez–, sei hilabeteko epea egongo da gobernu-organo berriak aukeratzeko, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak estatutuak eta erregelamenduak onartzen dituenetik zenbatzen hasita.

1.– En el caso de fusión de cajas de ahorros con creación de nueva entidad mediante disolución de las entidades fusionadas, la elección de los nuevos órganos de gobierno se realizará en el plazo de seis meses a partir de la aprobación de los estatutos y reglamentos por el departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera.

2.– Gobernu-organo berriak aukeratu arteko aldirako, hauek izango dira sortzen den erakundearen gobernu-organoak: Batzar Orokorra, Administrazio Kontseilua, Kontrol Batzordea eta Gizarte Ekintzako Batzordea. Bat egindako erakundeen gobernu-organoetako kide guztiek osatuko dituzte organo horiek, bat egiteko hitzarmenek kopuru txikiagoa aurreikusten ez badute, behintzat.

2.– Los órganos de gobierno de la entidad resultante, para el periodo que transcurra hasta la elección de los nuevos órganos de gobierno, estarán constituidos por una Asamblea General, un Consejo de Administración, una Comisión de Control y una Comisión de Obra Social integrados por todas las personas integrantes de los órganos de gobierno de las entidades fusionadas, salvo que los pactos de fusión prevean un número menor.

3.– Bat egitearen ondorioz sortzen den aurrezki-kutxaren erakunde fundatzailetzat joko dira bat egindako kutxen estatutuetan horrelakotzat hartzen direnak. Pertsona edo erakunde fundatzaile bat baino gehiago izanez gero, bakoitzari dagokion ordezkaritza zehazteko, bat egiteko hitzarmenetan xedatutakoari jarraituko zaio. Horrelakorik jasota egon ezean, ordezkaritza paritarioki banatuko da.

3.– Se consideran entidades fundadoras de la caja de ahorros resultante de la fusión las que aparezcan como tales en los estatutos de las cajas fusionadas. Caso de ser varias las personas o entidades fundadoras, para determinar la representación que corresponde a cada una se estará a lo dispuesto en los pactos de fusión. De no consignarse este extremo, la representación se repartirá paritariamente.

10. artikulua.– Administrazioaren controla.

Artículo 10.– Control de la Administración.

1.– Aurrezki-kutxak desegiteko eta likidatzeko erabakiak finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak berretsi beharko ditu.

1.– Los acuerdos de disolución y liquidación de las cajas de ahorros deberán ser ratificados por el departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera.

2.– Likidazio-prozesua Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari batek kontrolatuko du beti. Ordezkari hori finantza-politikako eginkizunak esleituta dituen saileko titularrak izendatuko du.

2.– El proceso de liquidación será controlado siempre por una persona representante de la Administración autónoma, designada por quien ostente la titularidad del departamento que tenga atribuidas las funciones de política financiera.

3.– Likidazioaren ondoriozko ondasunen esleipena Eusko Legebiltzarrak fundazio pribatuei buruz onartutako legeriak xedatutakoari egokitu behar zaio.

3.– La adjudicación de los bienes resultantes de la liquidación se debe ajustar a lo dispuesto por la legislación aprobada por el Parlamento Vasco sobre fundaciones privadas.

11. artikulua.– Aurrezki Kutxen Erregistroa.

Artículo 11.– Registro de Cajas de Ahorros.

1.– Finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak Euskadiko Aurrezki Kutxen Erregistroa izango du, eta bertan hauek agertuko dira, nahitaez:

1.– El departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera dispondrá de un Registro de Cajas de Ahorros de Euskadi, en el que se harán constar necesariamente:

a) Erakundearen izena.

a) Denominación de la institución.

b) Helbidea.

b) Domicilio.

c) Pertsona edo erakunde fundatzaileen identifikazioa.

c) Identificación de las personas o entidades fundadoras.

d) Erakundea arautzen duten estatutuak eta erregelamenduak.

d) Los estatutos y reglamentos por los que se rige la entidad.

Honako hauek ere inskribatuko dira, erregelamendu bidez ezarritako eran: estatutu-aldaketak, xurgatzeak, bat-egiteak, lege honetako I. tituluko III., IV. eta V. kapituluetan jasotako erakunde-antolamenduari buruzko aldaketak, desegiteak eta likidatzeak, eta, halakorik egonez gero, jarritako zehapenak.

Se inscribirán también, en la forma en que reglamentariamente se determine, las modificaciones de estatutos, absorciones, fusiones, los cambios de organización institucional a que se refieren los capítulos III, IV y V del Título I de la presente Ley, disolución y liquidación y, en su caso, las sanciones recaídas.

2.– Euskadiko Aurrezki Kutxen Erregistroa publikoa izango da. Interesa duen edonork eskuratu ahal izango ditu erregistro horretan ageri diren datuei buruzko egiaztagiriak.

2.– El Registro de Cajas de Ahorros de Euskadi será público. Cualquier persona interesada podrá obtener certificación de los datos obrantes en él.

3.– Aipatutako inskripzioen ondorioek ez diete kalterik ekarriko, edo eragozpenik eragingo, indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren arabera nahitaez egin beharreko beste inskripzio batzuetatik eratorritako ondorioei.

3.– Los efectos de las inscripciones antedichas se entenderán sin perjuicio ni menoscabo de los que hayan de derivar de otras inscripciones preceptivas de conformidad con el ordenamiento jurídico vigente.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
AURREZKI KUTXEN FINANTZA JARDUERAREN ZEHARKAKO GARAPENA
EJERCICIO INDIRECTO DE LA ACTIVIDAD FINANCIERA DE LAS CAJAS DE AHORROS

12. artikulua.– Finantza-jardueraren zeharkako garapena.

Artículo 12.– Ejercicio indirecto de la actividad financiera.

1.– Aurrezki-kutxek kreditu-erakunde gisa duten berezko xedea banku-erakunde baten bitartez garatu ahal izango dute, beren finantza-negozio osoa hari eskualdatu ondoren. Halaber, atxikita dituzten aktibo ez finantzario batzuk edo guztiak eskualdatu ahal izango dituzte.

1.– Las cajas de ahorros podrán desarrollar su objeto propio como entidad de crédito a través de una entidad bancaria a la que aportarán todo su negocio financiero. Igualmente, podrán aportar todos o parte de sus activos no financieros adscritos a este.

2.– Aurrezki-kutxak kreditu-erakunde gisa jarduteko baliatzen duen banku-erakundeak, bere izen sozialean eta bere jardueran, beraren izaera instrumentala identifikatzeko moduko adierazpideak erabili ahal izango ditu, bera mendeko duen aurrezki-kutxaren izenak barne.

2.– La entidad bancaria a través de la cual la caja de ahorros ejerza su actividad como entidad de crédito podrá utilizar en su denominación social y en su actividad expresiones que permitan identificar su carácter instrumental, incluidas las denominaciones propias de la caja de ahorros de la que dependa.

3.– Beren gobernu-organoetan interes kolektiboek duten ordezkaritza zehaztearren, beren jarduera banku-erakunde baten bitartez zeharka garatzen duten aurrezki-kutxek lege honetako 44.1.b.i) eta ii) eta 44.1.c) artikuluan xedatutakoa aplikatuko dute.

3.– A efectos de determinar la representación de los intereses colectivos en sus órganos de gobierno, las cajas de ahorros que desarrollen su actividad de forma indirecta a través de una entidad bancaria aplicarán lo dispuesto en el artículo 44.1.b.i) y ii) y 44.1.c) de esta Ley.

4.– Aurrezki-kutxa batek kontrola izateari uzten badio, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan adierazitako moduan, edo bere partaidetza gutxitzen badu eta xedapen honetan aipatzen den kreditu-erakundearen boto-eskubideen % 25era iristen ez bada, uko egin beharko dio kreditu-erakunde gisa jarduteko baimenari, finantza-legerian aurreikusitakoaren arabera, eta legeria orokor autonomikoaren mendeko izaera bereziko fundazio bihurtu beharko du.

4.– Si una caja de ahorros dejase de ostentar el control, en los términos del artículo 42 del Código de Comercio, o redujese su participación de modo que no alcance el 25% de los derechos de voto de la entidad de crédito a la que se refiere la presente disposición, deberá renunciar a la autorización para actuar como entidad de crédito según lo previsto en la legislación financiera, y proceder a su transformación en fundación de carácter especial sujeta a la legislación general autonómica en materia de fundaciones.

Zehazki, kontrola galtzen bada eta baterako partaidetza aurreko lerrokadan jasotako mugatik behera gutxitzen bada, horren ondorioz partaide guztiek kreditu-erakunde izaera galduko dute eta izaera bereziko fundazio bihurtuko dira.

En particular, la pérdida de control y la reducción de la participación conjunta por debajo del límite contemplado en el párrafo anterior darán lugar a la pérdida de la condición de entidades de crédito de todas las integrantes y a su transformación en fundaciones especiales.

Hainbat aurrezki-kutxak elkarrekin parte hartzen badute kreditu-erakunde gisa beren xedea banku-erakunde baten bitartez garatuz, aurreko lerrokadan aurreikusitakoa batera zenbatuko da parte hartzen duten aurrezki-kutxa guztiei dagokienez.

En el caso de que varias cajas de ahorros participen conjuntamente desarrollando su objeto como entidad de crédito a través de una entidad bancaria, lo previsto en el párrafo anterior se computará de forma conjunta respecto a la totalidad de cajas de ahorros participantes.

5.– Baliabide propioen araudian ezarritakoa betetzea eragotzi gabe, artikulu honetan aipatzen diren aurrezki-kutxek ezin izango dute erabilera libreko soberakinen % 10 baino gehiago bideratu haien gizarte-ekintzan jasotzen ez diren gastuetarako, salbu eta Espainiako Bankuak baimena eman badie portzentaje handiagoak erabiltzeko, erakundeen funtsezko funtzionamendu-gastuei aurre egiteko beharrezkoak direlako.

5.– Sin perjuicio del cumplimiento de lo dispuesto en la normativa de recursos propios, las cajas de ahorros a las que se refiere el presente artículo no podrán destinar más del 10% de los excedentes de libre disposición a gastos diferentes a los correspondientes a su obra social, a no ser que el Banco de España les haya autorizado el destino de porcentajes superiores necesarios para atender gastos esenciales de funcionamiento de las entidades.

Kreditu-erakunde gisa duten xedea banku-erakunde baten bidez eta artikulu honetan aurreikusitakoaren arabera garatzen duten aurrezki-kutxen gobernu-organoetako kideek, aldi berean kutxa horien ordezkari gisa banku-erakundeko administrazio-organoetan karguak baldin badituzte bankutik edozein ordainsari edo kalte-ordain jasoz, ezin izango dute inolako ordainsari edo kalte-ordainik jaso aurrezki-kutxetatik. Halaber, betetzen dituzten eginkizunengatik bankuak edozein ordainsari edo kalte-ordain ematen dien goi-zuzendaritzako langileek edo parekoek ezin izango dute inolako ordainsari edo kalte-ordainik jaso aurrezki-kutxetatik. Ondorio horietarako, ezin izango da aplikatu lege honetako 44.3 eta 75.2 artikuluetan ezarritakoa.

Las personas integrantes de los órganos de gobierno de las cajas de ahorros que desarrollen su objeto propio como entidad de crédito a través de una entidad bancaria conforme a lo previsto en este artículo, y que, a su vez, ostenten cargos en los órganos de administración de la entidad bancaria en representación de aquellas percibiendo del banco cualquier tipo de retribución o indemnización, no podrán percibir de las cajas de ahorros remuneración ni indemnización de ningún tipo. Asimismo, el personal de alta dirección o asimilado que, a su vez, ejerza funciones por las que perciba del banco cualquier tipo de retribución o indemnización no podrá percibir de las cajas de ahorros remuneración ni indemnización de ningún tipo. A estos efectos no resultará de aplicación lo establecido en los artículos 44.3 y 75.2 de esta Ley.

6.– Aurrezki-kutxaren finantza-jarduera finantza-negozio guztia hartzen duen banku-erakunde baten bitartez zeharka garatuz gero, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak onartu beharko du eta, gainera, zeharkako garapenaren oinarrizko baldintzak jaso beharko dira estatutuetan.

6.– El ejercicio indirecto de la actividad financiera de la caja de ahorros mediante una entidad bancaria a la que aporta todo el negocio financiero debe ser aprobado por el departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera y requiere la incorporación a los estatutos de las condiciones básicas del ejercicio indirecto.

7.– Artikulu honetan aipatzen diren aurrezki-kutxetako batzar orokorrak ohikoak edo ezohikoak izan daitezke.

7.– Las asambleas generales de las cajas de ahorros a las que se refiere el presente artículo podrán ser ordinarias o extraordinarias.

Ohiko batzarrak urtean behin egingo dira. Ezohiko batzarrak, berriz, haietara berariaz deitzen den guztietan egingo dira.

Las asambleas ordinarias se celebrarán una vez al año. Por su parte, las asambleas extraordinarias se celebrarán tantas veces cuantas sean expresamente convocadas.

Batzar Orokorra biltzeko deia Administrazio Kontseiluak egingo du Merkataritza Erregistroaren Aldizkari Ofizialean eta kutxaren web-orrian argitaratutako iragarkiaren bidez, gutxienez 15 eguneko aurrerapenarekin. Deialdian ondorengoak adieraziko dira: eguna, tokia eta aztergaien zerrenda, baita bigarren deialdiaren eguna eta bilera-ordua ere.

La Asamblea General será convocada por el Consejo de Administración mediante anuncio publicado en el Boletín Oficial del Registro Mercantil y en la página web de la caja, con 15 días, al menos, de antelación. La convocatoria expresará la fecha, lugar y orden del día, así como la fecha y hora de reunión en segunda convocatoria.

Estatutuetan ezarri ahal izango da, aurreko sistemaren ordez, deialdia kutxaren web-orrian argitaratutako iragarki bidez egin dadila, edo kontseilari nagusi guztiek iragarkia jasotzen dutela ziurtatzen duen edozein komunikazio-prozedura indibidual eta idatziren bidez.

Los estatutos podrán establecer, en sustitución del sistema anterior, que la convocatoria se realice mediante anuncio publicado en la página web de la caja, o por cualquier procedimiento de comunicación, individual y escrita, que asegure la recepción del anuncio por todos los consejeros o consejeras generales.

8.– Kreditu-erakunde gisa duten xedea banku-erakunde baten bidez eta artikulu honetan aurreikusitakoaren arabera garatzen duten aurrezki-kutxak salbuetsita egongo dira lege honetako III. tituluko IV. kapituluan jasota dauden betebeharretatik.

8.– Las cajas de ahorros que desarrollen su objeto propio como entidad de crédito a través de una entidad bancaria conforme a lo previsto en este artículo estarán eximidas de las obligaciones contenidas en el Capítulo IV del Título III de esta Ley.

Edonola ere, aurreko lerrokadan jasotako betebeharra aurrezki-kutxek beren jarduerarako baliatzen duten banku-erakundeak beteko du.

En todo caso, la obligación contemplada en el párrafo anterior será cumplimentada por la entidad bancaria a través de la cual las cajas de ahorros ejercen su actividad.

9.– Xedapen honetan ezarritakoa aplikatu egingo zaie, orobat, kreditu-erakunde gisa duten xedea, esklusiboki, eta elkarrekin hitzartuta, dagokion finantza-legeriaren arabera eurek guztiek batera kontrolatutako kreditu-erakunde baten bidez garatzen duten aurrezki-kutxei.

9.– Lo establecido en la presente disposición será también de aplicación a aquellas cajas de ahorros que, de forma concertada, ejerzan en exclusiva su objeto como entidades de crédito a través de una entidad de crédito controlada conjuntamente por todas ellas conforme a lo dispuesto en la legislación financiera correspondiente.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
BABES SISTEMA INSTITUZIONALAK
SISTEMAS INSTITUCIONALES DE PROTECCIÓN

13. artikulua.– Babes-sistema instituzionalak.

Artículo 13.– Sistemas institucionales de protección.

1.– Aurrezki-kutxek babes-sistema instituzional batean parte hartu ahal izango dute, baina, nolanahi ere, finantza-bitartekarien inbertsio-koefiziente, baliabide propio eta informazio-betebeharrei buruzko maiatzaren 25eko 13/1985 Legean ezarritako oinarrizko baldintzak edo unean-unean aplikatu beharreko arauetan ezarritakoak bete beharko dira.

1.– Las cajas de ahorros podrán participar en un sistema institucional de protección, debiendo respetar en todo caso las condiciones básicas establecidas en la Ley 13/1985, de 25 de mayo, de coeficientes de inversión, recursos propios y obligaciones de información de los intermediarios financieros, o las que se establezcan en las normas que sean de aplicación en cada momento.

2.– Beren gobernu-organoetan interes kolektiboek duten ordezkaritza zehaztearren, babes-sistema instituzional bat osatzen duten aurrezki-kutxek bakoitzak sistema horretan dituen partaidetza-baldintzak ezarri beharko dituzte integrazio-akordioetan.

2.– A efectos de determinar la representación de los intereses colectivos en sus órganos de gobierno, las cajas de ahorros integrantes de un sistema institucional de protección deberán fijar en sus acuerdos de integración las condiciones de participación de cada una de ellas en aquel.

Aurreko lerrokadan xedatutakoaz gain, babes-sistema instituzional bat osatzen duten aurrezki-kutxek lege honetako 44.1.b.i) eta ii) eta 44.1.c) artikuluan eta 48 eta 50. artikuluetan xedatutakoa aplikatu beharko dute.

Además de lo dispuesto en el párrafo anterior, las cajas de ahorros integrantes de un sistema institucional de protección aplicarán lo dispuesto en el artículo 44.1.b.i) y ii) y 44.1.c) y en los artículos 48 y 50 de esta Ley.

Babes-sistema instituzionaleko erakunde zentralak erakunde zentral horretan dauden bulego eta gordailuen zerrenda eman beharko die sistema osatzen duten kutxa guztiei, eta azken horiek beren kontrol-batzordeei, hauteskunde-batzorde gisa, aurreko lerrokadan aurreikusitako ondorioetarako.

La entidad central del sistema institucional de protección deberá facilitar a cada caja integrante de aquel, y estas, a su vez, a sus respectivas comisiones de control, como comisión electoral, la relación de oficinas y depósitos existentes en dicha entidad central, a los efectos previstos en el párrafo anterior.

3.– Aurrezki-kutxaren batek babes-sistema instituzional batean parte hartzen badu, lege honetako 12. artikuluko 4. paragrafoan aurreikusitako boto-eskubideen partaidetza eta mugak, paragrafo horretan aurreikusitako ondorioetarako, sistema hori osatzen duten aurrezki-kutxa guztiekin batera zenbatuko dira.

3.– En caso de que una caja de ahorros participe en un sistema institucional de protección, la participación de los derechos de voto y los límites previstos en el apartado 4 del artículo 12 de la presente Ley se computarán, a los efectos previstos en dicho apartado, de forma conjunta respecto a la totalidad de cajas de ahorros integrantes de dicho sistema.

4.– Aurrezki-kutxaren batek babes-sistema instituzional batean parte hartu nahi badu, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak onartu beharko du.

4.– La participación de una caja en un sistema institucional de protección debe ser aprobada por el departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera.

5.– Banku-negozio bakoitzari atxikitako aktibo eta pasibo guztien titulartasuna babes-sistema instituzional bateko erakunde zentralari emanez gero, ulertuko da partaide diren aurrezki-kutxei lege honetako aurreko artikuluan aurreikusten den zeharkako garapeneko erregimena aplikatuko zaiela.

5.– En caso de aportación de la titularidad de todos los activos y pasivos afectos al respectivo negocio bancario a la entidad central de un sistema institucional de protección, se considerará que a las cajas de ahorros integrantes se les aplicará el régimen de ejercicio indirecto previsto en el artículo anterior de esta Ley.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
AURREZKI KUTXAK IZAERA BEREZIKO FUNDAZIO BIHURTZEA
TRANSFORMACIÓN DE CAJAS DE AHORROS EN FUNDACIONES DE CARÁCTER ESPECIAL

14. artikulua.– Izaera bereziko fundazio bihurtzea.

Artículo 14.– Transformación en fundaciones de carácter especial.

1.– Aurrezki-kutxek beren finantza-jarduera eta gizarte-jarduera bereiztea erabaki dezakete, artikulu honetan aurreikusitako erregimenaren arabera, honako kasu hauetan:

1.– Las cajas de ahorros podrán acordar la segregación de sus actividades financiera y social mediante el régimen previsto en este artículo en los siguientes casos:

a) 12. artikuluko 4. paragrafoan eta 13. artikuluko 3. paragrafoan aurreikusitakoaren arabera.

a) Conforme a lo previsto en el apartado 4 del artículo 12 y en el apartado 3 del artículo 13.

b) Kreditu-erakunde gisa jarduteko baimenari uko egiten diotenean, eta baimen hori kentzen zaien gainerako kasuetan.

b) Como consecuencia de la renuncia a la autorización para actuar como entidad de crédito y en los demás supuestos de revocación.

c) Kreditu-erakundean esku hartzea gertatzen denean, Kreditu Erakundeen Diziplina eta Interbentzioari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legean aurreikusitako kasuetan.

c) Como consecuencia de la intervención de la entidad de crédito en los supuestos previstos en la Ley 26/1988, de 29 de julio, de Disciplina e Intervención de las Entidades de Crédito.

Horretarako, beren finantza-jarduerari atxikitako ondare osoa beste kreditu-erakunde bati eskualdatuko diote, azken horren akzioen truke, eta izaera bereziko fundazio bihurtuko dira, kreditu-erakunde izaera galduta.

A tal efecto, traspasarán todo el patrimonio afecto a su actividad financiera a otra entidad de crédito a cambio de acciones de esta última y se transformarán en una fundación de carácter especial perdiendo su condición de entidad de crédito.

Paragrafo honetako a) eta c) idatz-zatietan ezarritakoa aplikatu egingo zaie, orobat, kreditu-erakunde gisa duten xedea, esklusiboki, eta elkarrekin hitzartuta, eurek guztiek batera kontrolatutako kreditu-erakunde baten bidez garatzen duten aurrezki-kutxei. Kasu horretan, partaide diren aurrezki-kutxek beren finantza-jarduerari atxikitako ondare osoa beste kreditu-erakunde bati eskualdatuko diote, azken horren akzioen truke, eta izaera bereziko fundazio bihurtuko dira, kreditu-erakunde izaera galduta.

Lo establecido en las letras a) y c) de este apartado será también de aplicación a aquellas cajas de ahorros que, de forma concertada, ejerzan en exclusiva su objeto como entidades de crédito a través de una entidad de crédito controlada conjuntamente por todas ellas. En tal caso, las cajas integrantes traspasarán todo el patrimonio afecto a su actividad financiera a otra entidad de crédito, a cambio de acciones de esta última, y se transformarán en fundaciones de carácter especial, perdiendo su condición de entidad de crédito.

Fundazioaren jardueraren ardatza bere gizarte-ekintza aurrera eramatea eta garatzea izango da, eta, horretarako, bere balore-zorroa kudeatu ahal izango du. Fundazioak bere gizarte-helbururako erabili beharko ditu bere ondarea osatzen duten funts, partaidetza eta inbertsioetatik lortutako etekinak. Horretaz gain, modu osagarrian, finantza-hezkuntza sustatzeko jarduerak egin ahal izango ditu.

La fundación centrará su actividad en la atención y desarrollo de su obra social, para lo cual podrá llevar a cabo la gestión de su cartera de valores. La fundación deberá destinar a su finalidad social el producto de los fondos, participaciones e inversiones que integren su patrimonio. Con carácter auxiliar, podrá llevar a cabo la actividad de fomento de la educación financiera.

2.– Fundazio bihurtzeko erabakiarekin batera, kutxako Batzar Orokorrak, edo kutxetakoak batera, izaera bereziko fundazioak eratzea erabakiko du, eta haien estatutuak onartuko ditu eta haien patronatua izendatuko. Finantza-jardueraren bereiztea, berriz, Merkataritza Sozietateen Egitura Aldaketei buruzko apirilaren 3ko 3/2009 Legean ezarritakoren arabera egingo da.

2.– Junto con el acuerdo de transformación, la Asamblea General de la caja, o la de las cajas de manera conjunta, acordará la constitución de fundaciones de carácter especial, con aprobación de sus estatutos y designación de su patronato. La segregación de la actividad financiera, por su parte, se regirá por lo establecido en la Ley 3/2009, de 3 de abril, sobre Modificaciones Estructurales de las Sociedades Mercantiles.

3.– Kapitulu honetan aipatzen diren izaera bereziko fundazioak ikuskatzeko eta kontrolatzeko Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenak finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak gauzatuko ditu.

3.– Las competencias que correspondan a la Comunidad Autónoma de Euskadi sobre supervisión y control de las fundaciones de carácter especial a las que se refiere el presente Capítulo serán ejercidas por el departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera.

Kapitulu honetan aipatzen diren izaera bereziko fundazioek nortasun juridikoa izango dute haien eraketaren eskritura publikoa inskribatzen denetik finantza arloan eskumena duen sailean horretarako eratuko den erregistro berezian.

Las fundaciones de carácter especial a las que se refiere el presente Capítulo gozarán de personalidad jurídica desde la inscripción de la escritura pública de su constitución en el correspondiente registro especial que al efecto se constituya en el departamento competente en materia de finanzas.

4.– Autonomia Erkidegoko izaera bereziko fundazioen araubidea fundazioen arloko legeria orokor autonomikoa izango da. Finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak fundazioaren babes-eginkizuna beteko du eta kide bat izendatuko du gobernu-organoan.

4.– Las fundaciones de carácter especial de la Comunidad Autónoma se regirán por la legislación general autonómica en materia de fundaciones. El departamento del Gobierno Vasco competente en materia de finanzas ejercerá el protectorado de la fundación y designará un miembro o una miembro en el órgano de gobierno.

5.– Aurrezki-kutxak izaera bereziko fundazio bihurtzeko, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren baimena behar da.

5.– Las transformaciones de cajas de ahorros en fundaciones especiales deben ser autorizadas por el departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera.

VI. KAPITULUA
CAPÍTULO VI
KOEFIZIENTEAK, INBERTSIOAK ETA HEDAPENA
COEFICIENTES, INVERSIONES Y EXPANSIÓN

15. artikulua.– Aktiboen kalifikazioa.

Artículo 15.– Calificación de activos.

Politika monetarioaren eta Estatuaren kredituaren antolamenduaren esparruan, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak kalifikatuko ditu egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten aurrezki-kutxek indarrean dagoen legerian momentu bakoitzean aurreikusitako inbertsio-betebeharrak gauzatzeko baliatuko dituzten aktiboak.

En el marco de la política monetaria y de la ordenación del crédito del Estado, el departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera calificará los activos en que las cajas de ahorros con domicilio social en la Comunidad Autónoma de Euskadi habrán de materializar las obligaciones de inversión previstas en cada momento en la legislación vigente.

16. artikulua.– Aldez aurreko baimena.

Artículo 16.– Autorización previa.

1.– Aurrezki-kutxak dituen baliabide propioen edo baliabide guztien arabera, edo kopuru edo portzentaje jakin bati dagokionez, aldez aurretik baimena eskatu beharra dagoela zehaztu ahal izango du Eusko Jaurlaritzak, ondorengo kasuetarako: higiezin, akzio, partaidetza edo beste aktibo monetario batzuetarako inbertsioak egiteko, kreditu handiak emateko edo pertsona edo talde batekiko arrisku-kontzentraziorako.

1.– El Gobierno Vasco podrá establecer, en función de los recursos propios o totales de la caja de ahorros o en relación con una cantidad o porcentaje determinados, la necesidad de autorización previa para las inversiones en inmuebles, acciones, participaciones u otros activos monetarios, la concesión de grandes créditos o la concentración de riesgos con una persona o grupo.

2.– Finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren eskumena izango da baimen horiek ematea.

2.– La concesión de estas autorizaciones corresponde al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera.

Eskumena duen sailak, aldez aurretik, egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten aurrezki-kutxen inbertsioak baimenduko ditu, betiere sozietatearen kontrola hartzea dakartenean eta inbertsioen zenbatekoa aurrezki-kutxaren bitarteko propio konputagarrien % 5 baino handiagoa denean, Espainiako Bankuaren araudiaren arabera.

El departamento competente autorizará, con carácter previo, las inversiones de las cajas de ahorros que tengan su domicilio social en la Comunidad Autónoma de Euskadi, siempre que impliquen la toma de control de la sociedad y su importe supere el 5% de los recursos propios computables de la caja, de acuerdo con la normativa del Banco de España.

Aurreko lerrokadan ezarritakoa aplikatu egingo da, halaber, inbertsioaren zenbatekoak, sozietatearen kontrola hartzerik ekarri gabe ere, aurrezki-kutxaren talde kontsolidatuaren aktibo guztien % 2 gainditzen duenean.

Lo establecido en el párrafo anterior será también de aplicación en aquellos casos en que la inversión, aun no suponiendo la toma de control de la sociedad, supere en su importe el 2% de los activos totales del grupo consolidado de la caja.

17. artikulua.– Hedatzea.

Artículo 17.– Expansión.

1.– Aurrezki-kutxek bulegoak zabaldu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak emandako arauen eta aplikatu beharreko gainerakoen arabera. Edonola ere, edozein aurrezki-kutxak Autonomia Erkidegoan bulegoren bat zabaldu edo ixten duenean, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari jakinarazi beharko zaio.

1.– Las cajas de ahorros podrán abrir oficinas en el territorio de la Comunidad Autónoma de Euskadi, de acuerdo con las normas que dicte el departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera y las restantes que les sean de aplicación. En todo caso, la apertura y el cierre de oficinas por cualquier caja de ahorros dentro del territorio de la Comunidad Autónoma deberán ser comunicados al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera.

2.– Sail horri jakinarazi beharko zaio, halaber, egoitza soziala Autonomia Erkidegoan duten aurrezki-kutxek bulegoren bat hortik kanpo zabaldu edo ixten dutenean.

2.– También deberán comunicarse al citado departamento las aperturas y los cierres de oficinas efectuados fuera de la Comunidad Autónoma por las cajas de ahorros con domicilio social en ella.

VII. KAPITULUA
CAPÍTULO VII
EMAITZAK BANATZEA
DISTRIBUCIÓN DE RESULTADOS

18. artikulua.– Emaitzak banatzea.

Artículo 18.– Distribución de resultados.

1.– Finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari dagokio Batzar Orokorrak onartutako emaitzen banaketa baimentzea, eta bereziki:

1.– Corresponde al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera autorizar la distribución de resultados aprobada por la Asamblea General, y en particular:

a) Urteko aurrekontu-zuzkidurak, aurrez ezarrita dagoen gizarte-ekintza propioari eta lankidetzakoari eusteko, baita haien gauzatzearen eta likidazioaren gainean kontuak emateko txostenen kontrola eta ikuskapena ere.

a) Las dotaciones presupuestarias anuales para sostenimiento de la obra social, propia y en colaboración, establecida con anterioridad, así como el control e intervención de los correspondientes informes de rendición de cuentas de su ejecución y liquidación.

b) Gizarte-ekintza berriak egiteko diru-izendapenak. Horretarako, aipatutako sailari jakinarazi beharko zaizkio helburua, inbertsioaren zenbatekoa eta lan horiek mantentzeko aurrekontuan sartutako urteko gastua.

b) Las asignaciones para realización de nuevas obras sociales. Con este fin, el citado departamento deberá ser informado de su finalidad, importe de la inversión y gasto anual presupuestado para su mantenimiento.

2.– Aurrezki-kutxa babes-sistema instituzional baten barruan badago, gizarte-ekintzetara edo gizarte-ekintzari dagozkion jardueretara bideratzen diren kopuruak, taldearen emaitzen mutualizazio-sistemaren araberako talde kontsolidagarriaren emaitzaren banaketatik datozenean, kutxaren gizarte-ekintzaren edo lankidetzakoaren eta gizarte-ekintza kudeatzeko sortzen diren fundazioen urteko aurrekontuari gehitu beharko zaizkio, eta, ondorio guztietarako, kutxaren gizarte-ekintzaren parte izango dira. Era berean, kutxaren gizarte-ekintzaren edo lankidetzakoaren eta gizarte-ekintza kudeatzeko sortzen diren fundazioen urteko aurrekontuari gehitu beharko zaizkio, eta, ondorio guztietarako, kutxaren gizarte-ekintzaren parte izango dira kutxak gizarte-ekintzetara edo gizarte-ekintzari dagozkion jardueretara bideratzen dituen kopuruak, kutxak kreditu-erakunde gisa bere jarduera guztia egiteko baliatzen duen banku-erakundearen emaitzaren banaketatik datozenean, 12. artikuluan aurreikusitako kasuan.

2.– Si la caja de ahorros formara parte de un sistema institucional de protección, las cantidades que se destinen a obras sociales o actividades propias de la obra social procedentes de la distribución del resultado del grupo consolidable conforme al sistema de mutualización de resultados del grupo deberán incorporarse al presupuesto anual de la obra social propia o en colaboración y de las fundaciones que se creen para la gestión de la obra social, formando parte, a todos los efectos, de la obra social de la caja. De la misma manera, deberán incorporarse al presupuesto anual de la obra social propia o en colaboración y de las fundaciones que se creen para la gestión de la obra social, y formarán parte, a todos los efectos, de la obra social de la caja las cantidades que la caja destine a obras sociales o actividades propias de la obra social procedentes de la distribución del resultado de la entidad bancaria a través de la cual la caja ejerce en exclusiva su actividad como entidad de crédito, en el supuesto previsto en el artículo 12.

VIII. KAPITULUA
CAPÍTULO VIII
INFORMAZIOA
INFORMACIÓN

19. artikulua.– Eusko Jaurlaritza informatzeko betebeharra.

Artículo 19.– Obligación de informar al Gobierno Vasco.

Indarrean dagoen oinarrizko legeriak ezarritako informazio-betebeharren kalterik gabe, Euskadiko aurrezki-kutxak behartuta daude finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari lege honetan eta beronen garapeneko erregelamenduzko xedapenetan eskatzen den informazioa ematera beren jarduerari eta kudeaketari buruz, erregelamendu bidez zehaztutako moduan.

Sin perjuicio de las obligaciones de información establecidas por la legislación básica vigente, las cajas de ahorros de Euskadi estarán obligadas a facilitar al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera, en la forma que reglamentariamente se determine, la información sobre su actividad y gestión requerida en la presente Ley y en las disposiciones reglamentarias que la desarrollen.

20. artikulua.– Sei hilabetean behingo informazioa.

Artículo 20.– Información semestral.

Edonola ere, aurrezki-kutxek, beren Kontrol Batzordearen bitartez, sei hilabetean behin igorriko diote finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari txosten bat, honako hauek bilduko dituena:

En todo caso, las cajas de ahorros, a través de su Comisión de Control, remitirán semestralmente al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera un informe que deberá contener:

a) Administrazio Kontseiluak eta, hala badagokio, Batzorde Betearazleak egindako kudeaketaren azterketa, non adieraziko baita kudeaketa horretan bete ote den indarrean dagoen araudiak, kutxaren estatutuek eta Batzar Orokorraren jarraibide eta ebazpenek diotena.

a) Análisis de la gestión del Consejo de Administración, y de la Comisión Ejecutiva en su caso, con indicación de su adecuación a la normativa vigente, estatutos de la caja y directrices y resoluciones de la Asamblea General.

b) Ondorengo arloetan egindakoen azterketa:

b) El análisis de las actuaciones en las materias siguientes:

– Kutxaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa.

– Gestión económica y financiera de la caja.

– Eragiketa aktibo eta pasiboetako politika orokorra.

– Política general en operaciones activas y pasivas.

– Langileen kudeaketa. Plantillaren bilakaera, kopuruari eta kostuari dagokienez.

– Gestión del personal. Evolución de la plantilla en número y costes.

– Gizarte-ekintzaren kudeaketa, horren aurrekontuen betekuntza eta gastu eta inbertsioen egokitzapena.

– Gestión de la obra social, cumplimiento de los presupuestos de esta y adecuación de los gastos e inversiones.

– Arriskuei buruzko politika orokorra eta horien estaldura pasiboa.

– Política general de riesgos y su cobertura pasiva.

– Kontabilitateko arauen betekuntza, izandako aldaketen berri emanda.

– Cumplimiento de normas contables, indicando las modificaciones que se introduzcan.

– Egoki iritzitako beste edozein datu.

– Cualesquiera otros datos que estime pertinentes.

c) Kanpoko auditoretzaren txostenak, non sozietateen finantza-egoerak ere ikuskatu beharko baitira, sozietate horietan zuzeneko edo zeharkako kontroleko posizioa dagoen kasuetan.

c) Los informes de la auditoría externa, que deberá extenderse a los estados financieros de las sociedades en las que exista posición de control directo o indirecto.

21. artikulua.– Kanpoko auditoretza.

Artículo 21.– Auditoría externa.

Aurrezki-kutxek ekitaldi bakoitzeko finantza-egoerei buruzko agiriak kanpoko auditoretzaren mende jarriko dituzte, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak zehaztutako irismen eta edukiarekin.

Las cajas de ahorros deberán someter los estados financieros de cada ejercicio a auditoría externa con el alcance y contenido que determine el departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera.

22. artikulua.– Informazioa gordetzeko betebeharra.

Artículo 22.– Obligación de reserva.

1.– Aurrezki-kutxak behartuta daude beren bezeroen saldo, posizio, transakzio eta gainerako eragiketei buruzko informazioa gordetzera hirugarrenei jakinarazi gabe eta haren zabalkunderik egin gabe.

1.– Las cajas de ahorros están obligadas a guardar reserva de las informaciones relativas a los saldos, posiciones, transacciones y demás operaciones de sus clientes, sin que estas puedan ser comunicadas a terceras personas u objeto de divulgación.

2.– Betebehar horretatik kanpo egongo dira informazioak baldin eta bezeroak edo legeek baimentzen badute haiek hirugarren batzuei jakinaraztea edo zabaltzea, edo agintari judizialek eta ikuskapenekoek eskatzen badizkiete edo haiei bidali beharrekoak badira. Kasu horretan, bezeroak berak edo legeek diotena bete beharko da informazioa lagatzean.

2.– Se exceptúan de este deber las informaciones respecto de las cuales el cliente o clienta o las leyes permitan su comunicación o divulgación a terceras personas o que en su caso les sean requeridas o hayan de remitir a las respectivas autoridades judiciales y de supervisión. En este caso, la cesión de la información deberá ajustarse a lo dispuesto por el propio cliente o clienta o por las leyes.

3.– Isilpekotasun-betebehar horretatik kanpo geratuko dira, halaber, talde kontsolidagarri berekoak diren kreditu-erakundeen arteko informazio-trukatzeak.

3.– Quedan asimismo exceptuadas del deber de confidencialidad los intercambios de información entre entidades de crédito pertenecientes a un mismo grupo consolidable.

IX. KAPITULUA
CAPÍTULO IX
IKUSKAPENA, ZEHAPENA ETA ESKU HARTZEA
INSPECCIÓN, SANCIÓN E INTERVENCIÓN

23. artikulua.– Eskumena duen organoa.

Artículo 23.– Órgano competente.

Euskal Autonomia Erkidegoak dituen eskumenen barruan, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak ikuskatzeko, zehatzeko eta esku hartzeko ahalmena gauzatuko du, indarrean dagoen legerian jasotako moduan.

En el marco competencial propio de la Comunidad Autónoma de Euskadi, el departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera ejercitará las facultades de inspección, sanción e intervención previstas en la legislación vigente.

24. artikulua.– Subjektu zehagarriak.

Artículo 24.– Sujetos sancionables.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan, lege honetan aipatzen diren aurrezki-kutxak eta horietan administrazio, kontrol eta zuzendaritzako karguak dituztenak zehatu ahal izango dituzte egindako arau-hausteen ondorioz, lege honetako eta indarrean dagoen oinarrizko legeriako arauekin bat etorriz.

1.– En el ámbito de la Comunidad Autónoma de Euskadi, las cajas de ahorros a que se refiere la presente Ley, así como quienes ostenten cargos de administración, control y dirección en ellas, podrán ser sancionados por las infracciones que pudieran cometer, de conformidad con las normas contenidas en la presente Ley y en la legislación básica vigente.

Ondorio horietarako, administrazio-karguak dituzte aurrezki-kutxen administratzaileek edo administrazio-organoetako kideek, zuzendari nagusiek edo parekoek eta Kontrol Batzordeko kideek.

A estos efectos, ostentan cargos de administración las personas administradoras o miembros de los órganos de administración de las cajas de ahorros, las directoras o directores generales o asimilados y miembros de la Comisión de Control.

2.– Era berean, erantzukizuna izango dute Euskadiko Aurrezki Kutxen Erregistroan inskribatuta egon gabe lurralde horretan halako erakundeei dagozkien eragiketak egiten dituzten pertsona edo erakundeek, edo inskribatutako aurrezki-kutxen jarduerarekin nahas daitezkeen izenak edo beste elementu identifikagarri, propagandistiko edo publizitario batzuk erabiltzen dituztenek.

2.– Asimismo, incurrirán en responsabilidad las personas o entidades que, sin estar inscritas en el Registro de Cajas de Ahorros de Euskadi, realicen en ese territorio operaciones propias de este tipo de entidades o utilicen denominaciones u otros elementos identificativos, propagandísticos o publicitarios que puedan prestarse a confusión con la actividad de las cajas de ahorros inscritas.

3.– Aurreko paragrafoetan aipatzen den administrazio-erantzukizuna zehagarri izango da kapitulu honetan aurreikusitakoaren arabera, aplikatu beharreko beste araudirik baztertu gabe.

3.– La responsabilidad administrativa a que se refieren los apartados anteriores será sancionable de acuerdo con lo previsto en el presente Capítulo, sin perjuicio de otra normativa que resulte aplicable.

4.– Finantza arloan eskumena duen sailak izango du zehapen-espedienteak instruitzeko eskumena. Espedienteak izapidetzerakoan, interesdunek zer dioten entzungo da.

4.– La competencia para la instrucción de los expedientes sancionadores corresponde al departamento competente en materia financiera. En la tramitación del expediente se dará audiencia a las personas interesadas.

25. artikulua.– Arau-hauste oso larriak.

Artículo 25.– Infracciones muy graves.

1.– Hauek dira arau-hauste oso larriak:

1.– Constituyen infracciones muy graves:

a) Aldez aurretik Administrazioaren baimena izatea derrigorrezkoa izan arren, baimen hori gabe, edo baimen horretan ezarritako oinarrizko baldintzak bete gabe, edo baimena adierazpen faltsuei edo beste bide irregularren bati esker lortuta, beste kreditu-erakunde batzuei dagokienez bat-egite, xurgatze, banantze edo eskuratze eragiketak egitea, lege honetako I. tituluko III., IV. eta V. kapituluetan aipatzen diren erakunde-antolamenduko aldaketak egitea, erreserbak banatzea eta atzerrian bulegoak irekitzea.

a) La realización, sin autorización administrativa previa cuando esta sea preceptiva o sin observar las condiciones básicas fijadas en ella, o con autorización obtenida por declaraciones falsas o por otro medio irregular, de operaciones de fusión, absorción, escisión, adquisición de otras entidades de crédito, cambios de organización institucional a que se refieren los capítulos III, IV y V del Título I de la presente Ley, distribución de reservas y apertura de oficinas en el extranjero.

b) Aurrezki-kutxa moduan jardun ahal izateko baimena lortzeko eskatzen dena baino baliabide propio gutxiago izatea sei hilabetez.

b) El mantenimiento, durante un periodo de seis meses, de unos recursos propios inferiores a los exigidos para obtener la autorización para funcionar como caja de ahorros.

c) Baliabide propioen koefizientea nahitaez eduki beharreko gutxienekoaren % 80tik behera mantentzea gutxienez sei hilabetez.

c) El mantenimiento del coeficiente de recursos propios durante al menos seis meses por debajo del 80% del mínimo obligatorio.

d) Kutxaren xedearekin zerikusirik ez duten jardueretan aritzea etengabe.

d) El ejercicio permanente de actividades ajenas al objeto social de la caja.

e) Eskatzen den kontabilitaterik ez izatea edo kontabilitate hori kutxaren egoera zein den erakusten ez duen moduan eramatea, eta kanpoko kontu-auditoretarik ez izatea, nahiz eta lege honen 21. artikuluak hala eskatzen duen.

e) La carencia de la contabilidad exigida o llevar esta de forma que impida conocer la situación de la caja, así como la no realización de la auditoría externa de cuentas exigida en el artículo 21 de esta Ley.

f) Ikuskatze-lanari oztopoak jartzea edo ezetz esatea, nahiz eta berariaz eta idatziz adierazi ikuskatze-lana egin beharra dagoela.

f) La resistencia o negativa a la actividad inspectora, mediando requerimiento expreso y escrito al respecto.

g) Finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailera bidali beharreko agiriak ez bidaltzea, edo sail horrek eskatutako datuak ez bidaltzea, nahiz eta behin eta berriz hori egiteko eskatu, eta bidalitako datuak egiazkoak ez izatea.

g) La no remisión al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera de la documentación que deba enviarse, o de los datos que este le requiera, tras haber sido reiteradamente solicitada, así como la falta de veracidad en ellos.

h) Bezeroei eta orokorrean jende guztiari egiazko informazioa emateko betebeharra ez betetzea, baldin eta informazio horren ondorioen garrantziagatik ez-betetze hori oso larritzat joko balitz.

h) El incumplimiento del deber de veracidad informativa a la clientela y al público en general si, por la importancia de sus efectos, se considerase muy grave.

i) Antolamendu– eta diziplina-arau baten bidez debekaturik dauden egintza edo eragiketak egitea behin eta berriz.

i) La realización reiterada de actos u operaciones prohibidas por una norma de ordenación y disciplina.

j) Iruzur egitea edo zuzenean lortuz gero arau-hauste larritzat joko litzatekeen emaitza bat iristeko xedez tartean beste pertsona fisiko edo juridiko batzuk jartzea.

j) La realización de actos fraudulentos o la utilización de personas físicas o jurídicas interpuestas con el fin de conseguir un resultado que, de ser obtenido directamente, sería calificado como infracción grave.

k) Beste arau-hauste larri bat egitea aurrekoari buruzko erabakia irmoa zenetik bost urte igaro baino lehen.

k) La reiteración de un mismo tipo de infracción grave antes de haber transcurrido cinco años desde la anterior sancionada en firme.

l) Kreditu-erakundeetan partaidetza nabarmenak eskuratzea edo areagotzea, indarrean dagoen legeriak dioena urratuz.

l) La adquisición de participaciones significativas en entidades de crédito o el aumento de aquellas, infringiendo lo establecido en la legislación vigente.

m) Partaidetza nabarmen baten titularraren eraginez kreditu-erakunde baten kudeaketa arriskuan jartzea.

m) La puesta en peligro de la gestión de una entidad de crédito mediante la influencia ejercida por el titular de una participación significativa.

n) Kutxak edo kide den talde kontsolidagarriak hutsuneak edukitzea administrazioaren antolaketan, kontabilitatearen antolaketan edo barne-kontroleko prozeduretan –arriskuaren kudeaketari buruzkoak ere barruan direla–, hutsune horiek erakundearen kaudimena edo bideragarritasuna arriskuan jartzen badute.

n) Presentar, la caja o el grupo consolidable al que pertenezca, deficiencias en la organización administrativa y contable o en los procedimientos de control interno, incluidos los relativos a la gestión de riesgos, cuando tales deficiencias pongan en peligro la solvencia o la viabilidad de la entidad.

ñ) Gobernu-organoetako kideak aukeratzeko eta izendatzeko hauteskunde-prozesuen arauak urratzea, eta horrela hauteskunde-prozesuen emaitzetan aldaketak eragitea.

ñ) La vulneración de las normas reguladoras de los procesos electorales para la elección y designación de los órganos de gobierno que afecte al resultado de los procesos electorales.

o) Ezohiko batzar orokorrera ez deitzea, estatu sozialen arabera eskatzen denean.

o) La no convocatoria de asamblea general extraordinaria cuando sea solicitada de acuerdo con los estatutos sociales.

p) Estatutuak eta hauteskunde-prozedurako erregelamenduak legez aurreikusitako epeetan ez egokitzea.

p) La no adaptación de los estatutos y reglamentos de procedimiento electoral en los plazos legalmente previstos.

2.– Zehazki, Kontrol Batzordeko kideen arau-hauste oso larriak dira honako hauek:

2.– Específicamente, constituyen infracciones muy graves de las personas integrantes de la Comisión de Control:

a) Zabarkeria larri eta etengabea legez dagozkien eginkizunak betetzeko orduan.

a) La negligencia grave y persistente en el ejercicio de las funciones que legalmente tienen atribuidas.

b) Eskumena duen sailari ez proposatzea administrazio eta zuzendaritzako organoak edo kargudunek hartutako erabakiak eten ditzala, horiek argi eta garbi legea urratzen dutenean eta aurrezki-kutxaren ondare-egoerari, emaitzei, kredituari edo haren ezarleei edo bezeroei modu bidegabean eta larrian eragiten dietenean, edo kasu horietan lehendakariari ezohiko batzar orokor batera deitzeko ez eskatzea.

b) No proponer al departamento competente la suspensión de acuerdos adoptados por el órgano o los cargos de administración y dirección cuando estos infrinjan manifiestamente la ley y afecten injusta y gravemente a la situación patrimonial, a los resultados, al crédito de la caja de ahorros o a sus impositores e impositoras o clientela, o no requerir en tales casos al presidente o presidenta para que convoque asamblea general con carácter extraordinario.

c) Arau-hauste larria egitea, aurreko bost urteetan arau-hauste mota beragatik zehapen irmoa ezarri baldin bada.

c) La comisión de una infracción grave si en los cinco años anteriores hubiera sido impuesta sanción firme por el mismo tipo de infracción.

26. artikulua.– Arau-hauste larriak.

Artículo 26.– Infracciones graves.

1.– Hauek dira arau-hauste larriak:

1.– Constituyen infracciones graves:

a) Egintza edo eragiketak Administrazioaren baimenik gabe egitea baimen hori derrigorrezkoa den kasuetan, edo baimenean zehaztutako oinarrizko baldintzak bete gabe edo baimena adierazpen faltsuei edo beste bide irregularren bati esker lortuta egitea egintzak edo eragiketak, non eta ez den arau-hauste oso larria.

a) La realización de actos u operaciones sin autorización administrativa cuando esta sea preceptiva o sin observar las condiciones básicas fijadas en ella, o con autorización obtenida por declaraciones falsas o por otro medio irregular, salvo que constituya infracción muy grave.

b) Kutxaren organo errektoreen osaerari buruzko komunikaziorik ez egotea.

b) La ausencia de comunicación de la composición de los órganos rectores de la caja.

c) Kutxaren xedearekin zerikusirik ez duten jardueretan aritzea noiz edo behin.

c) El ejercicio ocasional de actividades ajenas al objeto social de la caja.

d) Indarrean dauden arauak ez betetzea, direla arriskuak mugatzeari buruzko arauak edo direla zenbait eragiketa aktibo edo pasiboren bolumenari muga kuantitatiboak –absolutuak edo erlatiboak– ezartzen dizkieten arauak.

d) El incumplimiento de las normas vigentes en materia de límites de riesgos o de cualesquiera otras que impongan limitaciones cuantitativas, absolutas o relativas, al volumen de determinadas operaciones activas o pasivas.

e) Indarrean dagoen legeriaren arabera baliabide propio nahikorik ez izatea, gutxienez sei hilabetez, betiere arau-hauste oso larria ez bada.

e) La insuficiencia de recursos propios de acuerdo con la normativa vigente, permaneciendo así por un periodo de al menos seis meses, siempre que no constituya infracción muy grave.

f) Laguntza publikoez egindako kreditu-eragiketetan, kasuan kasuko araudiak eskatzen dituen baldintza eta betekizunak ez betetzea.

f) El incumplimiento de las condiciones y requisitos exigidos por la normativa correspondiente, en las operaciones crediticias que gocen de ayudas públicas.

g) Derrigorrezko erreserbetan eta kaudimengabeziei aurre egiteko aurreikuspenetan behar besteko kopururik ez izatea.

g) La dotación insuficiente de las reservas obligatorias y de las previsiones para insolvencias.

h) Finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailera bidali beharreko agiriak ez bidaltzea, edo sail horrek bere eginkizunak betez eskatutako datuak ez bidaltzea, eskaria egitean zehaztutako epean.

h) La falta de remisión al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera de la documentación a remitir, o de los datos que aquel requiera en el ejercicio de sus funciones, dentro del plazo dado al formular el requerimiento.

i) Administrazio Kontseiluak Batzar Orokorrari gertakari batzuen berri ez ematea, nahiz eta eskumena duen administrazio-organoak hori egiteko eskatu.

i) La falta de comunicación por parte del Consejo de Administración a la Asamblea General de aquellos hechos cuya comunicación haya sido ordenada por el órgano administrativo competente.

j) Emandako informazioa egiazkoa izateko betebeharra ez betetzea, baldin eta arau-hauste oso larria ez bada, eta isilpean gordetzekoak diren kontuak isilpean ez gordetzea.

j) El incumplimiento del deber de veracidad informativa, siempre que no constituya infracción muy grave, así como el incumplimiento de la obligación de guardar secreto respecto de las cuestiones que lo requieran.

k) Kontabilitateko arauak ez betetzea, eta finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailera derrigorrez bidali beharrekoak diren finantza-egoerari buruzko agiriak ez egitea.

k) El incumplimiento de normas sobre contabilidad y formulación de estados financieros de obligada remisión al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera.

l) Lege-mailakoak diren arauetan antolaketa eta diziplinari buruz debekatzen diren egintzak egitea noiz edo noiz, edo antolaketari eta diziplinari buruzko erregelamenduetan debekatutako egintza edo eragiketak egitea, non eta ez diren noizean behingoak edo bakanak.

l) La realización ocasional de actos prohibidos por normas de ordenación y disciplina con rango de ley, o la realización de actos u operaciones prohibidas por normas reglamentarias de ordenación y disciplina salvo que tengan carácter ocasional o aislado.

m) Arau-hauste arina egitea, aurreko bost urteetan arau-hauste mota beragatik zehapen irmoa ezarri baldin bada.

m) La comisión de una infracción leve si en los cinco años anteriores hubiera sido impuesta sanción firme por el mismo tipo de infracción.

n) Eragiketen gardentasunari eta bezeroak babesteari buruzko araudia ez betetzea dakarten egintza edo eragiketak egitea.

n) La realización de actos u operaciones que supongan el incumplimiento de la normativa sobre transparencia de las operaciones y protección de la clientela.

ñ) Iruzur egitea edo antolamendu– eta diziplina-arauen aurkako emaitza bat lortzeko xedez tartean beste pertsona fisiko edo juridiko batzuk jartzea, baldin eta arau-hauste oso larritzat jotzen ez bada.

ñ) La realización de actos fraudulentos o la utilización de personas físicas o jurídicas interpuestas con el fin de conseguir un resultado contrario a las normas de ordenación y disciplina y que no sean calificadas como infracción muy grave.

o) Kutxak edo bera kide den talde kontsolidagarriak hutsuneak edukitzea administrazioaren antolaketan, kontabilitatearen antolaketan edo barne-kontroleko prozeduretan –arriskuaren kudeaketari buruzkoak ere barruan direla–, baldin eta hutsune horiek arau-hauste oso larriak ez badira.

o) Presentar, la caja o el grupo consolidable al que pertenezca, deficiencias en la organización administrativa y contable o en los procedimientos de control interno, incluidos los relativos a la gestión de riesgos, siempre que ello no constituya infracción muy grave.

p) Partaidetza nabarmen bat eskualdatu edo murriztea, indarrean dagoen legeriak dioena urratuz.

p) La transmisión o disminución de una participación significativa, infringiendo lo establecido en la legislación vigente.

q) Kutxan zuzenbidez administrazio edo zuzendaritzako kargurik ez duten pertsonak benetan lan horietan aritzea.

q) La efectiva administración o dirección de la caja por personas que no ejerzan de derecho en ella un cargo de dicha naturaleza.

r) Lege honen 22. artikuluan esaten dena ez betetzea.

r) El incumplimiento de lo dispuesto en el artículo 22 de la presente Ley.

s) Gobernu-organoetako kideak aukeratzeko eta izendatzeko hauteskunde-prozesuen arauak urratzea.

s) La vulneración de las normas reguladoras de los procesos electorales para la elección y designación de los órganos de gobierno.

t) Finantza-eragiketa, -produktu eta -zerbitzuei buruzko publizitatearen arloan Eusko Jaurlaritzak ezarritako betebeharrak ez betetzea.

t) El incumplimiento de las obligaciones que en materia de publicidad sobre operaciones, productos y servicios financieros establezca el Gobierno Vasco.

u) Aurrezki-kutxek erabiltzea kutxaren identitateari buruz jendea oker pentsatzera eraman dezaketen edo egoitza soziala Autonomia Erkidegoan duen beste kreditu-erakunde baten izenarekin nahas daitezkeen izenak edo kutxen beste elementu identifikagarri, propagandistiko edo publizitario batzuk.

u) La utilización por las cajas de ahorros de denominaciones u otros elementos identificativos, propagandísticos o publicitarios propios de las cajas o que puedan inducir a error al público sobre la identidad de la propia caja o confusión con la denominación de otra entidad de crédito con domicilio social en la Comunidad Autónoma.

2.– Kontrol Batzordeko kideen arau-hauste larriak dira honako hauek, hark Kontrol Batzorde gisa edo Hauteskunde Batzorde gisa diharduela:

2.– Constituyen infracciones graves de las personas integrantes de la Comisión de Control, actúe bien como tal o bien como Comisión Electoral:

a) Zabarkeriaz aritzea legeak izendatzen dizkien eginkizunak betetzeko orduan, arau-hauste oso larria ez bada.

a) La negligencia en el ejercicio de las funciones que legalmente tienen encomendadas, si no constituye infracción muy grave.

b) Finantza arloan eskumena duen sailari bidali beharreko datuak eta txostenak ez bidaltzea, edo atzerapen nabarmenarekin bidaltzea.

b) La falta de remisión al departamento competente en materia financiera de los datos e informes que deban hacerle llegar, o su remisión con notorio retraso.

3.– Arau-hauste larria da aurrezki-kutxen gobernu-organoetan karguak betetzen dituztenek kargu horietan legez eskatutako baldintzak bete gabe jardutea.

3.– Constituye infracción grave de quienes ejerzan cargos de órganos de gobierno de las cajas el ejercicio de dichos cargos sin cumplir los requisitos exigidos por la ley.

27. artikulua.– Arau-hauste arinak.

Artículo 27.– Infracciones leves.

Arau-hauste arinak izango dira antolamendu eta diziplina arloan egiten direnak, baldin eta lege honetan xedatutakoaren arabera larriak edo oso larriak ez badira.

Constituyen infracciones leves aquellas infracciones a las normas de ordenación y disciplina que no constituyen infracción grave o muy grave, conforme a lo dispuesto en esta Ley.

28. artikulua.– Zehapenak.

Artículo 28.– Sanciones.

Aurreko artikuluetan aipatutako kasuetan, kutxari honako zehapen hauetako bat edo gehiago aplikatuko zaio:

En los supuestos a que se refieren los artículos anteriores, serán aplicables a la caja una o más de las siguientes sanciones:

1.– Arau-hauste oso larriak egiteagatik:

1.– Por la comisión de infracciones muy graves:

a) Baliabide propioen % 1era arteko isuna, edo 300.000 eurora arteko isuna, aipatutako portzentaje hori kopuru horretara iristen ez bada.

a) Multa por importe de hasta el 1% de sus recursos propios, o hasta 300.000 euros si aquel porcentaje fuera inferior a esta cifra.

b) Erakundeari emandako baimena ezeztatzea, eta Euskadiko Aurrezki Kutxen Erregistrotik kanpo uztea.

b) Revocación de la autorización de la entidad, con exclusión del Registro de Cajas de Ahorros de Euskadi.

c) Publikoki ohartaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gertatutakoaren berri emanda.

c) Amonestación pública con publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

2.– Arau-hauste larriak egiteagatik:

2.– Por la comisión de infracciones graves:

a) Baliabide propioen % 0,5era arteko isuna, edo 150.000 eurora arteko isuna, aipatutako portzentaje hori kopuru horretara iristen ez bada.

a) Multa de hasta el 0,5% de sus recursos propios, o hasta 150.000 euros si aquel porcentaje fuera inferior a esta cifra.

b) Publikoki ohartaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gertatutakoaren berri emanda.

b) Amonestación pública con publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

3.– Arau-hauste arinak egiteagatik:

3.– Por la comisión de infracciones leves:

a) Modu pribatuan ohartaraztea.

a) Amonestación privada.

b) 60.000 eurora arteko isuna.

b) Multa de hasta 60.000 euros.

29. artikulua.– Zehapenak doloz edo zabarkeriaz jarduteagatik.

Artículo 29.– Sanciones por dolo o negligencia.

1.– Aurreko artikuluan aurreikusitako zehapenez gainera, ondoren zehazten direnetako bat jarriko zaie, egitezko edo zuzenbidezko administrazio- edo zuzendaritza-karguren bat izanik, arau-haustearen erantzukizuna izan dutenei, doloz edo zabarkeriaz jarduteagatik:

1.– Además de las sanciones previstas en el artículo anterior, se impondrá una de las siguientes sanciones a quienes, ostentando cargos de administración o dirección de hecho o de derecho, sean responsables de la infracción por su conducta dolosa o negligente:

1.1.– Arau-hauste oso larriak egiteagatik:

1.1.– Por la comisión de infracciones muy graves:

a) 150.000 eurora arteko isuna.

a) Multa de hasta 150.000 euros.

b) Hiru urtekoa baino gehiagokoa izango ez den epe batean, egitekoez gabetzea.

b) Suspensión en el ejercicio del cargo por un plazo no superior a tres años.

c) Kargutik kentzea eta kutxa berean administrazio edo zuzendaritzako karguak betetzeko gaitasunik gabe uztea, gehienez ere bost urtean.

c) Separación del cargo con inhabilitación para ejercer cargos de administración o dirección en la misma caja por un plazo máximo de cinco años.

d) Kargutik kentzea eta edozein kutxatan administrazio edo zuzendaritzako karguak betetzeko gaitasunik gabe uztea, gehienez ere 10 urtean.

d) Separación del cargo con inhabilitación para ejercer cargos de administración o dirección en cualquier caja por un plazo máximo de 10 años.

1.2.– Arau-hauste larriak egiteagatik:

1.2.– Por la comisión de infracciones graves:

a) 90.000 eurora arteko isuna.

a) Multa de hasta 90.000 euros.

b) Kargutik kentzea eta edozein kutxatan administrazio edo zuzendaritzako karguak betetzeko gaitasunik gabe uztea, gehienez ere urtebetez.

b) Separación del cargo con inhabilitación para ejercer cargos de administración o dirección en cualquier caja por un plazo máximo de un año.

c) Publikoki ohartaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gertatutakoaren berri emanda.

c) Amonestación pública con publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

d) Modu pribatuan ohartaraztea.

d) Amonestación privada.

2.– 1.1 paragrafoko b), c) eta d) idatz-zatietan eta 1.2 paragrafoko b) idatz-zatian aipatzen diren zehapenak bi paragrafo horietako a) idatz-zatian aipatzen diren zehapenekin batera jartzeko modua egongo da.

2.– Las sanciones previstas en las letras b), c) y d) del apartado 1.1, y b) del apartado 1.2, podrán imponerse simultáneamente a las sanciones previstas en la letra a) de ambos apartados.

3.– Ez da kutxek edo horien administrazio– edo zuzendaritza-organoek egindako arau-hauste oso larri edo larrien erantzule izango, honako kasu hauetan:

3.– No se considerará responsable de las infracciones muy graves o graves cometidas por las cajas o sus órganos de administración o dirección en los siguientes supuestos:

a) Arau-hausteak eragin zituzten erabaki edo akordioen inguruan kontra bozkatu edo beren botoa babestu baldin bazuten edo ez baziren joan kasuan kasuko bileretara, justifikatutako arrazoia izanda.

a) Cuando hubieran votado en contra o salvado su voto en relación con las decisiones o acuerdos que hubiesen dado lugar a las infracciones, o no hubieran asistido por causa justificada a las reuniones correspondientes.

b) Arau-hauste horiek kutxan eginkizun betearazleak dituzten pertsonei bakarrik egoztekoak diren kasuetan.

b) Cuando dichas infracciones sean exclusivamente imputables a personas con funciones ejecutivas en la caja.

30. artikulua.– Zehapenak zehaztea.

Artículo 30.– Determinación de las sanciones.

Arau-hauste administratiboak egiteagatik kasu bakoitzean aplikatzeko zehapenak honako irizpide hauen arabera zehaztuko dira:

Las sanciones aplicables en cada caso por la comisión de infracciones administrativas se determinarán con base en los siguientes criterios:

a) Arau-haustearen izaera.

a) La naturaleza de la infracción.

b) Egitateen larritasuna.

b) La gravedad de los hechos.

c) Eragindako kalteak edo sortutako arriskua.

c) Los perjuicios ocasionados o el peligro ocasionado.

d) Arau-hauste diren egintzen edo ez-egiteen ondorioz lortutako irabaziak, halakorik izan bada.

d) Las ganancias obtenidas, en su caso, como consecuencia de los actos u omisiones constitutivas de la infracción.

e) Arau-haustea egin duen aurrezki-kutxaren garrantzia, balantzearen zenbateko osoaren arabera neurtua.

e) La importancia de la caja de ahorros infractora, medida en función del importe total de su balance.

f) Arau-haustea norbere ekimenez zuzendu izana.

f) La circunstancia de haber procedido a la subsanación de la infracción por propia iniciativa.

g) Aurrezki-kutxak edo norbanako arduradunek hari dagozkion antolamendu– eta diziplina-arauei buruz aurretik izandako jokabidea, azken bost urteetan ezarritako zehapen irmoak kontuan hartuta, halakorik ezarri bada.

g) La conducta anterior de la caja de ahorros o de las personas individuales responsables en relación con las normas de ordenación y disciplina que le afecten, considerando las sanciones firmes que le hubieran sido impuestas durante los cinco últimos años.

h) Arau-hausteak Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomian izandako eragina.

h) La incidencia de la infracción en la economía de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

i) Euskal Autonomia Erkidegoko finantza-sisteman izandako ondorioa.

i) La repercusión en el sistema financiero de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

j) Kasuan kasuko egitateetan norbanakoek duten erantzukizun-maila.

j) El grado de responsabilidad de los hechos que concurran en las personas individuales.

k) Norbanakoek duten ordezkaritza-maila.

k) El grado de representación que las personas individuales ostenten.

31. artikulua.– Arau-hausleen erantzukizuna.

Artículo 31.– Responsabilidad de las personas infractoras.

Arau-hausteen erantzuleek itzuli egin beharko dituzte arau-haustearen ondorioz galdu ziren ondasun edo eskubideak, eta, era berean, eragindako kaltea konpondu eta kalte-galerak ordaindu beharko dituzte.

Las personas responsables de las infracciones deberán proceder a la restitución de los bienes o derechos que se privaron como consecuencia de una infracción, así como reparar el daño causado e indemnizar de los daños y perjuicios.

32. artikulua.– Zehapenak ezartzeko eskumena.

Artículo 32.– Competencia sancionadora.

Egoki diren zehapenak ezartzeko, diruaren inguruko arauei edo kreditu-sistemaren egonkortasunari eragiten dietenen kasuan izan ezik, honako eskumen-arauak beteko dira:

Para la imposición de las sanciones pertinentes, salvo aquellas que afecten a normas de carácter monetario o a la estabilidad del sistema crediticio, se seguirán las siguientes reglas competenciales:

a) Gobernu Kontseiluak ezarriko ditu arau-hauste oso larriengatiko zehapenak.

a) La imposición de sanciones para infracciones muy graves corresponderá al Consejo de Gobierno.

b) Finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak ezarriko ditu arau-hauste larri eta arinengatiko zehapenak.

b) La imposición de sanciones por infracciones graves y leves corresponderá al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera.

33. artikulua.– Behin-behineko eginkizun-gabetzea.

Artículo 33.– Suspensión provisional.

1.– Espedienteari hasiera emateko erabakian edo espedientea izapidetzen den bitartean, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak, zuzenbidean oinarritutako ebazpen baten bidez, kutxako administrazio– edo zuzendaritza-kargudunen behin-behineko eginkizun-gabetzea erabaki ahal izango du, baldin arau-hauste larri edo oso larrien ustezko erantzule gisa agertzen badira, eta baldin eta hori egitea beharrezkoa bada finantza-sistema eta ukitutako interes ekonomikoak babesteko.

1.– En el acuerdo de incoación del expediente o durante la tramitación de este, el departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera podrá disponer, mediante resolución fundada en derecho, la suspensión provisional de quienes ostenten cargos de administración o dirección en la caja de ahorros y aparezcan como presuntos responsables de infracciones graves o muy graves, siempre que ello resulte necesario para la protección del sistema financiero y de los intereses económicos afectados.

2.– Eginkizun-gabetzea erabaki aurretik, interesdunari entzungo zaio bost eguneko epe komunaren barruan. Aurretiazko entzunaldiaren ordez, epe berean egindako ondorengo alegazioak ere onartu ahal izango dira, baldin eta eginkizun-gabetzeak eraginkortasuna galduko balu hartarako erabakia aurretiazko entzunaldia izapidetu arte atzeratuz gero.

2.– Con carácter previo a acordar la suspensión se dará audiencia al interesado por un plazo común de cinco días. La audiencia previa podrá sustituirse por unas alegaciones posteriores por idéntico plazo, en el supuesto de que la suspensión perdiera su virtualidad si se pospone su adopción hasta la realización del trámite de audiencia previa.

3.– Edonola ere, behin-behineko eginkizun-gabetzea ezin izango da luzatu hartarako erabakiaren helburuak betetzeko ezinbestekoa den epeaz haratago, eta ezingo du sei hilabete baino gehiago iraun.

3.– En todo caso, la suspensión provisional no podrá prorrogarse más allá de lo que resulte indispensable para cumplir los objetivos por los que fue adoptada, no pudiendo tener una duración superior a seis meses.

34. artikulua.– Baimenik gabe jardutea.

Artículo 34.– Actuación sin autorización.

1.– Pertsona edo erakunderen batzuek, beharrezko baimena eskuratu gabe eta aurrezki-kutxa gisa Euskadiko Aurrezki Kutxen Erregistroan edo Herritarren Aurrezkiko Kutxa Orokorren Erregistroan inskribatu gabe, kreditu-erakundeenak diren eragiketak egiten baldin badituzte Autonomia Erkidegoan, edo baimena duten aurrezki-kutxen jarduerarekin nahas daitezkeen izenak edo beste identifikagarri propagandistiko edo publizitario batzuk erabiltzen badituzte, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak 150.000 eurora arteko isuna jarriko die pertsona edo erakunde horiei.

1.– El departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera sancionará con multa de hasta 150.000 euros a las personas o entidades que, sin haber obtenido la oportuna autorización y sin haber sido inscritas como cajas de ahorros en el Registro de Cajas de Ahorros de Euskadi o en el Registro de Cajas Generales de Ahorro Popular, efectúen operaciones en el territorio de la Comunidad Autónoma propias de dichas cajas, o utilicen denominaciones u otros elementos de identificación propagandísticos o publicitarios que puedan confundirse con la actividad de las cajas de ahorros autorizadas.

2.– Aurreko paragrafoan aipatzen diren pertsona edo erakundeei eskatzen bazaie utz diezaiotela izen horiek erabiltzeari edo jarduera horiek egiteari, eta hala ere berdin jarraitzen badute, 300.000 eurora arteko isuna ezarriko zaie, eta gerora berriz ere eskaria egin eta berdin jarraitzen badute, berriro jarri ahal izango zaie isun hori.

2.– Si, requeridas las personas o entidades a que hace referencia el apartado anterior para que cesen en la utilización de las denominaciones o en la realización de las actividades, las continuaran utilizando o realizando, serán sancionadas con multa de hasta 300.000 euros, que podrá ser reiterada con ocasión de posteriores requerimientos.

35. artikulua.– Hertsatzeko isunak.

Artículo 35.– Multas coercitivas.

1.– Arau-hausleak zehapen gisa ezarritako betebeharra betetzen ez badu, edo bere osotasunean betetzen ez badu, hertsatzeko isunak jarriko dira, ezarritako betebeharra edo zehapena osotasunean bete dadin.

1.– Cuando el infractor no cumpla con una obligación impuesta como sanción, o lo haga de una forma incompleta, se impondrán multas coercitivas a fin de que se cumpla íntegramente la obligación o sanción establecida.

Hertsatzeko isunak bereiziak izango dira, eta egindako arau-hausteari zehapen gisa dagozkion isunekin bateragarriak.

Las multas coercitivas serán independientes y compatibles con las multas que procedan como sanción por la infracción cometida.

2.– Hertsatzeko isunak errepikatu ahal izango dira hilabetetik gorako denbora-tarteetan, eta haien zenbatekoak ezin izango du gainditu zehapen gisa ezarritako isunaren zenbatekoaren % 30. Isun horiek ezartzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

2.– Las multas coercitivas podrán ser reiteradas por periodos de tiempo no inferiores a un mes y su cuantía no podrá exceder del 30% de la cuantía de la multa impuesta como sanción, teniendo en cuenta para su fijación los criterios siguientes:

a) Zuzentzeko betebeharra betetzen izandako atzerapena.

a) El retraso en el cumplimiento de la obligación de subsanar.

b) Betebeharrak ez betetzeko orduan intentzionalitatea edo errepikapena egotea.

b) La existencia de intencionalidad o reiteración en el incumplimiento de las obligaciones.

c) Eragindako kalteen izaera.

c) La naturaleza de los perjuicios causados.

36. artikulua.– Zehapenak argitara ematea.

Artículo 36.– Publicidad de las sanciones.

Arau-hauste oso larrien ondoriozko zehapen irmoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta kasuan kasuko lurralde historikoko aldizkarian argitaratu beharko dira.

Las sanciones firmes por infracciones muy graves deberán ser publicadas en el Boletín Oficial del País Vasco y en el del territorio histórico correspondiente.

37. artikulua.– Esku-hartzea.

Artículo 37.– Intervención.

1.– Administrazio-organoen behin-behineko ordezpena eta esku-hartzea Eusko Jaurlaritzak aginduko ditu, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak proposatuta, erakundearen egonkortasuna arriskuan jartzen duen irregulartasun administratibo edo ekonomiko larriak hala gomendatzen duenean. Urgentziazko arrazoiengatik, finantza-politikako eginkizunak esleituta dituen saileko titularrak eman ahal izango du agindua, nahiz eta erabakiak Eusko Jaurlaritzaren berrespena beharko duen.

1.– La sustitución provisional de los órganos de administración y la intervención serán decretadas por el Gobierno Vasco a propuesta del departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera, cuando así lo aconsejen situaciones de grave irregularidad administrativa o económica que pongan en peligro su estabilidad. Por razones de urgencia podrá ordenarlas la persona titular del departamento que tenga atribuidas las funciones de política financiera, que someterá el acuerdo a la ratificación del Gobierno Vasco.

2.– Kutxaren gobernu-organoen eskaera arrazoituaren bidez ere eman ahal izango da esku hartzeko agindua.

2.– También podrá decretarse la intervención mediante petición fundamentada de los órganos de gobierno de la caja.

3.– Esku hartzeko edo ordezteko erabakia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta egoki den erregistroetan inskribatuko.

3.– El acuerdo de intervención o sustitución será publicado en el Boletín Oficial del Estado e inscrito en los registros correspondientes.

4.– Esku hartzen bada, eragindako gastu guztiak kutxaren kontura izango dira.

4.– En caso de intervención, los gastos ocasionados por esta serán a cargo de la caja afectada.

38. artikulua.– Arau-hausteen eta zehapenen preskripzioa.

Artículo 38.– Prescripción de las infracciones y sanciones.

1.– Lege honetan tipifikatutako arau-hauste oso larriek bost urtera preskribatuko dute, larriek hiru urtera eta arinek urtebetera, arau-haustea egin den egunetik kontatzen hasita.

1.– Las infracciones muy graves tipificadas en esta Ley prescribirán a los cinco años, las graves a los tres años y las leves al año, contados desde la fecha en que la infracción se hubiese cometido.

2.– Falta oso larrien ondorioz ezarritako zehapenek bost urtera preskribatuko dute, larriek hiru urtera eta arinek urtebetera, zehapena ezarri duen ebazpena irmo bihurtu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

2.– Las sanciones impuestas por faltas muy graves prescribirán a los cinco años, las graves a los tres años y las leves al año, contados a partir del día siguiente a aquel en que adquiera firmeza la resolución por la que se imponga la sanción.

39. artikulua.– Berrerortzea.

Artículo 39.– Reincidencia.

Lege honen ondorioetarako, berrerortzea gertatuko da arau-hausteen erantzule diren pertsona fisikoek edo juridikoek bi urteko epean izaera bereko arau-hauste bat baino gehiago egiten dutenean eta ebazpen irmoaren bidez hala deklaratu denean.

A los efectos de la presente Ley, existirá reincidencia cuando las personas físicas o jurídicas responsables de las infracciones cometieran, en el término de dos años, más de una infracción de la misma naturaleza y así haya sido declarado por resolución firme.

40. artikulua.– Zehatzeko prozedura.

Artículo 40.– Procedimiento sancionador.

Lege honek aipatzen dituen zehapenak ezartzeko prozedura Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legeak araututakoa izango da.

El procedimiento para la imposición de las sanciones a que se refiere la presente ley será el regulado en la Ley 2/1998, de 20 de febrero, de la Potestad Sancionadora de las Administraciones Públicas del País Vasco.

X. KAPITULUA
CAPÍTULO X
AURREZKI KUTXEK PARTAIDETZA KUOTAK JAULKITZEA
EMISIÓN DE CUOTAS PARTICIPADAS POR LAS CAJAS DE AHORROS

41. artikulua.– Jaulkitzeko aukera.

Artículo 41.– Posibilidad de emisión.

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxek partaidetza-kuotak jaulki ahal izango dituzte finantza-legerian aurreikusitakoaren arabera.

Las cajas de ahorros de la Comunidad Autónoma de Euskadi podrán emitir cuotas participativas de conformidad con lo previsto en la legislación financiera.

42. artikulua.– Partaidetza-kuotak.

Artículo 42.– Cuotas participativas.

1.– Aurrezki-kutxen partaidetza-kuotak balore negoziagarriak dira, iraupen zehaztugabeko diruzko ekarpenak ordezkatzen dituztenak, eta fundazio-funtsen eta erakundearen erreserben proportzio berean eta xede bererako aplika daitezke.

1.– Las cuotas participativas de las cajas de ahorros son valores negociables que representan aportaciones dinerarias de duración indefinida, que pueden ser aplicadas en igual proporción y a los mismos destinos que los fondos fundacionales y las reservas de la entidad.

2.– Partaidetza-kuotek titularrei aurrezki-kutxa jaulkitzailearen gobernu-organoetan beren interesak ordezkatzeko aukera emango diete, lege honetan xedatutakoaren arabera.

2.– Las cuotas participativas podrán conferir a sus titulares la representación de sus intereses en los órganos de gobierno de la caja de ahorros emisora en los términos previstos en la presente Ley.

43. artikulua.– Egonkortze-funtsa.

Artículo 43.– Fondo de estabilización.

1.– Jaulkipen-erabakiak hala ezartzen badu, Batzar Orokorrak egonkortze-funtsa eratzea erabaki ahal izango du, kuoten ordainketan gorabeherak saihesteko.

1.– Si el acuerdo de emisión así lo establece, la Asamblea General podrá acordar la constitución de un fondo de estabilización cuya finalidad es evitar fluctuaciones en la retribución de las cuotas.

2.– Halaber, Batzar Orokorrari dagokio partaidetza-kuoten ordainketak zehaztea.

2.– Igualmente, corresponde a la Asamblea General determinar las retribuciones de las cuotas participativas.

II. TITULUA
TÍTULO II
GOBERNU ORGANOAK
ÓRGANOS DE GOBIERNO
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
PRINTZIPIO OROKORRAK
PRINCIPIOS GENERALES

44. artikulua.– Gobernu-organoen printzipio orokorrak.

Artículo 44.– Principios generales de los órganos de gobierno.

1.– Aurrezki-kutxen administrazioa, kudeaketa, ordezkaritza eta kontrola gobernu-organo hauei dagokie: Batzar Orokorra, Administrazio Kontseilua eta Kontrol Batzordea. Horiez gain, aurrezki-kutxen organo izango dira Zuzendaritza Nagusia eta Inbertsio Batzordea, Ordainketa eta Izendapen Batzordea eta Gizarte Ekintzako Batzordea.

1.– La administración, gestión, representación y control de las cajas de ahorros corresponde a los siguientes órganos de gobierno: Asamblea General, Consejo de Administración y Comisión de Control. Adicionalmente, serán órganos de las cajas de ahorros la Dirección General y las comisiones de Inversiones, de Retribuciones y Nombramientos y de Obra Social.

Gizonen eta emakumeen presentzia orekatuaren printzipioarekin bat etorriz, Batzar Orokorrerako, Administrazio Kontseilurako eta Kontrol Batzorderako aurkezten diren hautagaitzak gizonek eta emakumeek modu orekatuan osatuta egotea bilatuko da.

De acuerdo con el principio de presencia equilibrada de hombres y mujeres, las candidaturas que se presenten para la Asamblea General, el Consejo de Administración y la Comisión de Control procurarán tener una composición equilibrada de mujeres y hombres.

Hala eta guztiz ere, beren jarduera lege honetako I. tituluko III. eta IV. kapituluetan aurreikusitakoaren arabera zeharka burutzen duten aurrezki-kutxei honako berezitasun hauek aplikatuko zaizkie:

No obstante, a las cajas de ahorros que desarrollen su actividad indirectamente de acuerdo con lo previsto en los capítulos III y IV del Título I de la presente Ley les serán de aplicación las siguientes especialidades:

a) Kutxaren gobernu-organoak Batzar Orokorra, Administrazio Kontseilua eta, aukeran, Kontrol Batzordea izango dira. Kontrol Batzorderik ez bada, kutxaren estatutuek aurreikusi eta arautu beharko dute zer osaera eta jardute-prozedura izango dituen hauteskunde-prozesuak kontrolatzeko eta gobernu-organoen izendapenerako prozesuak kontrolatzeko eginkizunak eta lege honetan batzorde horri ematen zaizkion informazio-eginkizunak bete behar dituen organoak.

a) Los órganos de gobierno de la caja serán la Asamblea General, el Consejo de Administración y, potestativamente, la Comisión de Control. En el caso de que no exista Comisión de Control, los estatutos de la caja deberán prever y regular la composición y procedimiento de actuación del órgano que vaya a ejercer las funciones de control de los procesos electorales y de control de los procesos de designación de los órganos de gobierno, así como las de información atribuidas en esta Ley a la citada comisión.

b) Ezarleen, kutxaren erakunde fundatzaile ez diren toki-korporazioen eta langileen interes kolektiboek gobernu-organoetan izango duten ordezkaritza honela ezarriko da:

b) La representación de los intereses colectivos de las personas impositoras, de las corporaciones locales que no tuviesen la condición de entidad fundadora de la caja y de los trabajadores y trabajadoras en sus órganos de gobierno se establecerá de la siguiente manera:

i) Toki-korporazioen ordezkaritzarako, aurrezki-kutxak bere finantza-jarduera burutzeko baliatzen duen banku-erakundeak bulegoa duen udalerria hartuko da oinarri.

i) La representación de las corporaciones municipales se llevará a cabo sobre la base de aquellas en cuyo término tenga abierta oficina la entidad bancaria a través de la que la caja de ahorros desarrolle su actividad financiera.

Ii) Ezarle eta langileen ordezkaritzarako, aurrezki-kutxak bere finantza-jarduera burutzeko baliatzen duen banku-erakundearen kolektibo horiek hartuko dira oinarri. Langile horiek gobernu-organoetan izango duten ordezkaritzak aurrezki-kutxako langileak ere barne hartuko ditu.

Ii) La representación de los grupos de impositores e impositoras y del personal se llevará a cabo sobre la base de los correspondientes colectivos de la entidad bancaria a través de la que la caja de ahorros desarrolle su actividad financiera. La representación de ese personal en los órganos de gobierno incluirá asimismo a los empleados y empleadas de la caja de ahorros.

c) Gobernu-organoetako kideen kopurua, eta bilkuren maiztasuna ere, aurrezki-kutxaren estatutuek egokituko dituzte erakundearen dimentsio ekonomikora eta jarduerara.

c) El número de miembros de los órganos de gobierno, así como la periodicidad de sus sesiones, serán ajustados a la dimensión económica y a la actividad de la entidad por los estatutos de la caja de ahorros.

2.– Aurrezki-kutxa baten gobernu-organoetako kideak ezingo dira jarduera-esparru bereko beste finantza-erakunde baten gobernu-organoetako kide izan aldi berean, salbu kutxaren beraren ordezkari gisa badaude egoera horretan. Ezingo dira kutxa baten gobernu-organoetako kide izan, halaber, kutxa horren mendekoa ez den beste finantza-erakunderen batean lan-harreman aktiboa dutenak.

2.– Ningún miembro de los órganos de gobierno de una caja de ahorros podrá serlo simultáneamente de los de otra entidad financiera del mismo ámbito de actuación, salvo que se halle en dicha situación en representación de la propia caja. Tampoco podrán formar parte de los órganos de gobierno de una caja quienes mantengan relación laboral activa en otras entidades financieras no dependientes de aquella.

3.– Batzar Orokorreko kide gisa dituzten eginkizunetan ari direla, kontseilari nagusiek ezingo dute bertaratze eta joan-etorrien ondoriozko dietez gainera bestelako ordainsaririk jaso.

3.– En el ejercicio de sus funciones como miembros de la Asamblea General, los consejeros y consejeras generales no podrán percibir retribuciones distintas de las dietas por asistencia y desplazamiento.

Administrazio Kontseiluko eta Kontrol Batzordeko kideek, kargu horiei dagozkien eginkizunetan aritzeagatik, ordainsariak jaso ahal izango dituzte, eta Batzar Orokorrak zehaztu beharko ditu horiek. Dedikazio esklusiboa behar bada, ordainsaria bateraezina izango da ordaindutako beste edozein jarduera publiko edo pribaturekin, non eta ez den ondare propioa administratzea edo kutxaren ordezkari gisa egiten den jardueraren bat.

El ejercicio de las funciones de vocal del Consejo de Administración y de vocal de la Comisión de Control podrá ser retribuido, correspondiendo a la Asamblea General su determinación. En el caso de que se trate de dedicación exclusiva, la retribución será incompatible con cualquier otra actividad retribuida, tanto de carácter público como privado, salvo la administración del propio patrimonio y aquellas actividades que ejerzan en representación de la caja.

Edonola ere, kutxaren gobernu-organoetako kideek hari laga beharko dizkiote beraren ordezkari gisa egiten dituzten kanpoko jarduera edo ordezkatzeen ondorioz lortutako diru-sarrerak.

En todo caso, los ingresos que obtenga cualquier miembro de los órganos de gobierno de la caja como consecuencia de actividades externas que ejerza en representación de aquella, deberán cederse a la caja por cuya cuenta realiza dicha actividad o representación.

Lege honetako I. tituluko III. eta IV. kapituluetan aurreikusitako kasuetan, erakunde zentraleko Administrazio Kontseiluan kutxek dituzten kontseilari dominikalek haien ordezkari gisa egindako kanpoko jardueren ondorioz lortzen dituzten diru-sarrerak, paragrafo honetako lehen bi lerrokadetan adierazitako kontzeptuak izan ezik, aipatutako erakunde zentralari laga beharko dizkiote.

En los casos previstos en los capítulos III y IV del Título I de esta Ley, los ingresos que obtengan los consejeros o consejeras dominicales de las cajas en el Consejo de Administración de la entidad central, salvo los conceptos señalados en los dos primeros párrafos de este apartado, como consecuencia de actividades externas que ejerzan en representación de aquella, deberán cederse a dicha entidad central.

4.– Administrazio Kontseiluaren, Kontrol Batzordearen eta gainerako batzordeen eztabaida eta erabakiak isilpekoak izango dira. Hori betetzen ez bada, lege honen 26. artikuluko j) idatz-zatian jasotako arau-hauste larria egingo da, eta lege honen beronen 53. artikuluko A) idatz-zatian aurreikusitako bateraezintasuna eragin.

4.– Las deliberaciones y acuerdos del Consejo de Administración, de la Comisión de Control y de las demás comisiones tendrán carácter secreto, constituyendo su incumplimiento infracción grave de las previstas en el artículo 26.j) de la presente Ley y motivo de la incompatibilidad prevista en el apartado A) del artículo 53 de esta Ley.

5.– Edonola ere, bateraezinak izango dira aurrezki-kutxa baten gobernu-organoetako kide izatea eta kargu politiko hautetsia edo herri-administrazioetako edo horien mendeko edo horiei loturiko sektore publikoko –zuzenbide publiko edo pribatuko– erakundeetako goi-kargudun izatea. Bateraezintasun horrek aipatutako goi-kargudunek kargua utzi ondorengo bi urteetan iraungo du, honako kasu hauetan:

5.– En todo caso, el ejercicio del cargo de miembro de los órganos de gobierno de una caja de ahorros será incompatible con el de todo cargo político electo y con el de alto cargo de las administraciones públicas, así como de las entidades del sector público, de derecho público o privado, vinculadas o dependientes de aquellas. Tal incompatibilidad se extenderá durante los dos años siguientes a la fecha del cese de los citados altos cargos, cuando se dé cualquiera de los siguientes supuestos de hecho:

a) Goi-kargudunek, horiek proposatutako nagusiek edo mendeko organoen titularrek, eskuordetuta edo ordeztuta, aurrezki-kutxen inguruko ebazpenen bat eman izana.

a) Que los altos cargos, sus superiores a propuesta de ellos o las personas titulares de sus órganos dependientes, por delegación o sustitución, hubieran dictado resoluciones en relación con cajas de ahorros.

b) Aurrezki-kutxei buruzko erabaki edo ebazpenen bat onartu duten kide anitzeko organoen bileretan parte hartu izana.

b) Que hubieran intervenido en sesiones de órganos colegiados en las que se hubiera adoptado algún acuerdo o resolución en relación con cajas de ahorros.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
BATZAR OROKORRA
ASAMBLEA GENERAL

45. artikulua.– Batzar Orokorraren osaera.

Artículo 45.– Composición de la Asamblea General.

1.– Batzar Orokorra da aurrezki-kutxen gobernurako eta erabakiak hartzeko organo gorena. Kontseilari nagusiek osatzen dute, honako talde hauen ordezkari direla:

1.– La Asamblea General es el órgano supremo de gobierno y decisión de las cajas de ahorros. Estará constituida por consejeros o consejeras generales en representación de los grupos siguientes:

a) Erakunde fundatzaileak, % 17ko ordezkaritzarekin.

a) Las entidades fundadoras, con una representación del 17%.

b) Aurrezki-kutxako ezarleak, % 48ko ordezkaritzarekin.

b) Las personas impositoras de la caja de ahorros, con una representación del 48%.

c) Aurrezki-kutxako langileak, % 7ko ordezkaritzarekin.

c) Los empleados y empleadas de la caja de ahorros, con una representación del 7%.

d) Erakundeak bulegoren bat duen udalerriko toki-korporazioak, % 17ko ordezkaritzarekin.

d) Las corporaciones municipales en cuyo término tenga oficina la entidad, con una representación del 17%.

e) Interes kolektiboak ordezkatzen dituzten erakundeak, zientzia, gizarte, ekonomia edo lanbide arloan nabarmenak izan eta aurrezki-kutxak jarduten duen lurralde-eremuan –bereziki erakundearen jatorrizko lurralde-eremuan– ezarrita daudenak, % 5eko ordezkaritzarekin.

e) Entidades representativas de intereses colectivos, de carácter científico, social, económico o profesional relevante, implantadas en el ámbito territorial de actuación de la caja de ahorros, especialmente en el originario de la entidad, con una representación del 5%.

f) Aurrezki-kutxak egoitza soziala duen lurralde historikoa, % 6ko ordezkaritzarekin.

f) Territorio histórico donde tiene el domicilio social la caja de ahorros, con una representación del 6%.

Batzar Orokorrean ordezkaritza duten taldeetako kide kopurua zehazteko paragrafo honetan ezarri diren portzentajeak batzarra osatzen duten kideen kopuru osoari dagokionez aplikatuko dira. Portzentaje horiek aplikatzearen ondorioz zenbaki hamartarrak ateratzen direnean, hamarrena bost edo handiagoa bada, gorantz biribilduta lortzen den zenbaki osoa hartuko da, eta bost baino txikiagoa bada, beherantz biribilduta lortutakoa. Biribiltzearen ondorioz Batzar Orokorreko kide gutxiegi edo gehiegi ateratzen badira, honela jokatuko da: kide gutxiegi ateratzen badira, batzarrean ordezkari gehien duen taldean edo taldeetan handituko da kopurua, eta kide gehiegi ateratzen badira, biribiltzearen eraginak izan dituen eta batzarrean ordezkari gehien duen taldean edo taldeetan murriztuko da kopurua.

Los porcentajes establecidos en este apartado para determinar el número de miembros de cada uno de los grupos representados en la Asamblea General se aplicarán sobre el número total de miembros que la compongan. Si de la aplicación de dichos porcentajes se obtuviera un número decimal, se tomará el número entero que resulte de redondear por exceso la cifra de las décimas igual o superior a cinco y por defecto la cifra inferior. Si por resultado de la aplicación del redondeo se produjera un defecto o un exceso en el número de miembros de la Asamblea General, se procederá de la forma siguiente: en caso de defecto se aumentará al grupo o grupos que tengan mayor número de representantes en la asamblea, y en caso de exceso se disminuirá al grupo o grupos afectados por el redondeo que tengan mayor número de representantes en la asamblea.

2.– Batzar Orokorreko kideen kopurua kutxa bakoitzak, bere dimentsio ekonomikoaren arabera, estatutuetan libreki ezarritakoa izango da; gutxienez 60 eta gehienez 160 kide izango dira.

2.– El número de miembros de la Asamblea General será el que libremente fijen los estatutos de cada caja en función de su dimensión económica, entre un mínimo de 60 y un máximo de 160.

Herri-administrazioen ordezkaritza-muga nahiz artikulu honetan aurreikusitako taldeen ordezkaritza-portzentajeak partaidetza-kuotadunei egokitu zaizkienak guztizkotik kendu ondoren geratzen diren boto-eskubideen arabera bete behar dira, lege honen 70. artikuluan xedatutakoaren arabera.

El límite de representación de las administraciones públicas, así como los porcentajes de representación por grupos previstos en este artículo, se deben cumplir respecto de los derechos de voto resultantes una vez deducidos del total los que hayan correspondido, en su caso, a los cuotapartícipes o las cuotapartícipes, de conformidad con lo establecido en el artículo 70 de esta Ley.

3.– Batzar Orokorreko lehendakari Administrazio Kontseiluko lehendakaria izango da, eta lehendakariorde eta idazkari ere kontseiluan kargu hori dutenak izango dira.

3.– Presidirá la Asamblea General el presidente o presidenta del Consejo de Administración, y actuarán de vicepresidente o vicepresidenta y de secretario o secretaria quienes lo sean del consejo.

Lehendakaria eta lehendakariordea falta baldin badira, Batzar Orokorrak bertako kideen artetik jarduneko lehendakari bat aukeratuko du dena delako bilera zuzentzeko.

En ausencia de las personas que ostenten la presidencia y la vicepresidencia, la Asamblea General nombrará de entre sus miembros un presidente o presidenta en funciones para dirigir la sesión de que se trate.

46. artikulua.– Erakunde fundatzaileen eta udalbatzen ordezkariak.

Artículo 46.– Representantes de entidades fundadoras y corporaciones municipales.

1.– Erakunde fundatzaileak ordezkatzeko kontseilari nagusiak zuzenean izendatuko dituzte erakunde horiek. Erakunde fundatzaile batek ere ezin izango ditu kontseilari nagusiak izendatu Euskal Autonomia Erkidegoan zuzenean edo zeharka jarduten duen beste ezein kutxatan.

1.– Los consejeros o consejeras generales representantes de entidades fundadoras serán nombrados directamente por estas. Ninguna entidad fundadora podrá nombrar consejeros o consejeras generales en otra caja de las que actúen directa o indirectamente en la Comunidad Autónoma de Euskadi.

2.– Erakunde fundatzaile diren udalbatzak ordezkatzeko kontseilari nagusiak zuzenean udalbatzek aukeratuko dituzte, beren araudiarekin bat etorriz.

2.– Los consejeros o consejeras generales representantes de las corporaciones municipales que tengan la condición de entidades fundadoras serán elegidos directamente por ellas de acuerdo con su normativa reguladora.

3.– Aurrezki-kutxaren erakunde fundatzaile diren udalbatzek erakunde fundatzaile gisa izango dute ordezkaritza, eta ezin izango dira aldi berean udalbatzen taldean ordezkatuta egon, salbu eta udalbatzen taldeko ordezkaritzaren bidez kontseilari nagusi gehiago lortzen badituzte; talde horretan kontseilari nagusi gehiago lortuz gero, gainetik lortutako kontseilari kopurua bakarrik izango dute aldi berean dagokion ordezkaritzan.

3.– Las corporaciones municipales que tengan la condición de entidad fundadora de una caja de ahorros ostentarán en ella su representación como tal entidad fundadora, no pudiendo estar representadas simultáneamente en el grupo de corporaciones municipales, salvo que por esta última representación obtuvieran mayor número de consejeros o consejeras generales, en cuyo caso solo podrá simultanearse el exceso en la representación correspondiente.

47. artikulua.– Lurralde historikoen ordezkariak.

Artículo 47.– Representantes de los territorios históricos.

Dagozkien batzar nagusiek izendatuko dituzte lurralde historikoak ordezkatzeko kontseilari nagusiak, eta ospe eta profesionaltasun handikoak izan beharko dute kontseilariok. Erakunde horien osoko bilkuretan aukeratuko dituzte, batzarkide-talde bakoitzak duen kide kopuruari dagokion proportzioan, batzar nagusiek berek erabakitako prozeduren arabera.

Los consejeros o consejeras generales representantes de los territorios históricos serán designados por las juntas generales correspondientes, deberán poseer reconocido prestigio y profesionalidad, y serán elegidos por los plenos de dichas instituciones proporcionalmente al número de miembros de los distintos grupos junteros integrantes de aquellas, de acuerdo con los procedimientos que las propias juntas determinen.

48. artikulua.– Ezarleen ordezkariak.

Artículo 48.– Representantes de las personas impositoras.

1.– Aurrezki-kutxen ezarleak ordezkatzeko kontseilari nagusiak, eta haien ordezkoak, konpromisarioek aukeratuko dituzte haien artetik. Kontseilariren batek kargua utziz gero, ordezko batek beteko du haren postua.

1.– Los consejeros y consejeras generales representantes de impositores e impositoras de la caja de ahorros, y sus correspondientes suplentes, serán elegidos de entre ellos por compromisarios o compromisarias. En caso de cese de un consejero o consejera, se cubrirá su vacante por una persona suplente.

2.– Aukeratu beharreko kontseilari nagusiak bider 30 egitetik ateratzen den kopurua izango da izendatuko diren konpromisarioen kopurua. Izendapena zozketa publiko bidez egingo da, notarioaren aurrean, lege honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten erakundeko ezarleen artean.

2.– Se designará un número de compromisarios o compromisarias equivalente al resultado de multiplicar por 30 el número de consejeros o consejeras generales a elegir, efectuándose la designación mediante sorteo público notarial entre las personas impositoras de la entidad que reúnan los requisitos previstos en la presente Ley.

3.– Konpromisarioak aukeratzeko, ezarleak zerrenda bakarretan jarriko dira, autonomia-erkidegoka.

3.– Para la elección de compromisarios o compromisarias, las personas impositoras se relacionarán en listas únicas por comunidades autónomas.

4.– Autonomia-erkidego batean baino gehiagotan bulegoak dituzten kutxek, ezarleak ordezkatzeko, kontseilari nagusi kopuru bat esleituko diote erkidego bakoitzari; kopuru hori kasuan kasuko autonomia-erkidegoko gordailuen –soil-soilik pertsona fisikoen gordailuen– saldoaren eta pertsona fisiko horiek kutxan dituzten gordailu guztien arteko proportzioaren araberakoa izango da.

4.– Las cajas que tengan abiertas oficinas en diferentes comunidades autónomas deben atribuir a cada comunidad un número de consejeros o consejeras generales representantes de las personas impositoras proporcional al saldo de los depósitos de la respectiva comunidad autónoma, correspondientes exclusivamente a personas físicas, en relación con el total de depósitos de estas de la respectiva caja.

Aurrezki-kutxek babes-sistema instituzional batean parte hartzeari buruz lege honetako I. tituluko IV. kapituluan azaltzen den egoeran, sektore horretako kontseilari nagusien banaketa aurrezki-kutxak hartutako gordailuak –soil-soilik pertsona fisikoei dagozkienak– oinarri hartuta egingo da, eta orobat aurrezki-kutxak, beste aurrezki-kutxa batzuekin hitzartuta, bere finantza-jarduera zeharka garatzeko baliatzen duen banku-erakundeak hartutako gordailuak oinarri hartuta; betiere, aurretiaz lurraldekatuta, 3. paragrafoan eta aurreko lerrokadan xedatutakoaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, ezarleek aurrezki-kutxa bakoitzean izango duten ordezkaritza zehazteko, erakunde fundatzaileak kokatuta dauden lurralde historikoko udalerriak bakarrik hartuko dira kontuan.

En la situación contemplada en el Capítulo IV del Título I de esta Ley, relativa a la participación de la caja de ahorros en un sistema institucional de protección, los consejeros y consejeras generales de este sector se distribuirán sobre la base de los depósitos captados por la caja de ahorros, correspondientes exclusivamente a personas físicas, así como por la entidad bancaria a través de la que la caja de ahorros, de forma concertada con otras cajas de ahorros, desarrolle indirectamente su actividad financiera, y en todo caso previa territorialización de conformidad con lo dispuesto en el apartado 3 anterior y en el párrafo precedente. Para el caso de la Comunidad Autónoma de Euskadi, la representación de las personas impositoras en cada una de las cajas se realizará atendiendo exclusivamente a los municipios del territorio histórico en que se ubiquen sus entidades fundadoras.

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden bulegoei dagozkien banku-erakundearen gordailuak kutxa bakoitzari esleituko zaizkio kutxek beren finantza-jarduera zeharka burutzeko baliatzen duten banku-erakundearen kapitalean haietako bakoitzak duen partaidetza-kuotaren proportzioan.

La asignación de los depósitos de la entidad bancaria atribuidos a las oficinas ubicadas fuera de la Comunidad Autónoma de Euskadi se realizará a cada caja en proporción a la cuota de participación de cada una de ellas en el capital de la entidad bancaria a través de la que realicen indirectamente su actividad financiera.

5.– Aurreko paragrafoko prozedura berari jarraituko zaio lege honetako I. tituluko III. kapituluan azaltzen den egoeran ere. Kasu honetan, banku-erakunde instrumentaleko pertsona fisikoen gordailu guztiak oinarri hartuta esleituko dira kontseilari nagusiak.

5.– El mismo procedimiento del apartado anterior se seguirá en la situación contemplada en el Capítulo III del Título I de esta Ley, asignando, en este caso, los consejeros y consejeras generales en función de la totalidad de los depósitos de las personas físicas de la entidad bancaria instrumental.

6.– Zerrenda bakoitzetik aukeratutako ordezkarien esleipena proportzionaltasun-irizpideekin bat etorriz egingo da, D'Hondt metodoaren arabera.

6.– La asignación de las personas representantes elegidas de cada lista se hará de acuerdo con criterios de proporcionalidad atendiendo al método D'Hondt.

7.– Ez dira kontuan hartuko emandako boto baliodunen % 5 gutxienez lortzen ez duten hautagai-zerrendak.

7.– No serán tenidas en cuenta aquellas candidaturas que no obtengan, por lo menos, el 5% de los votos válidos emitidos.

8.– Behin betiko zerrendako konpromisarioen datu pertsonalak –izena, abizenak eta helbidea– aurkeztutako hautagai-zerrendetako zerrenda-buruei lagako zaizkie, hauteskunde-prozesuaren ondorioetarako soil-soilik.

8.– Los datos de carácter personal de los compromisarios y compromisarias integrantes de la lista definitiva, consistentes en nombre, apellidos y domicilio, serán cedidos a quienes encabecen las distintas candidaturas presentadas, a los únicos y solos efectos del proceso electoral.

49. artikulua.– Langileen ordezkariak.

Artículo 49.– Representantes del personal.

1.– Langileak ordezkatzeko kontseilari nagusiak sistema proportzionalaren bidez aukeratuko dituzte enplegatuen legezko ordezkariek. Hautagaiek, gutxienez, hiru urteko antzinatasuna izan beharko dute erakundearen plantillan.

1.– Los consejeros y consejeras generales representantes del personal serán elegidos mediante sistema proporcional por la representación legal de los empleados y empleadas. Las personas candidatas habrán de tener como mínimo una antigüedad de tres años en la plantilla de la entidad.

Langileak, eurak ordezkatzeko taldearen bidez bakarrik sartu ahal izango dira Batzar Orokorrean. Salbuespen gisa, udalbatzak ordezkatzen dituen taldearen bidez sartu ahal izango dira, langileak ordezkatzen dituzten kontseilari nagusien % 50 baino proportzio txikiagoan, eta ezin izango dira ezein kasutan erakunde fundatzailearen edo ezarleen ordezkari gisa sartu.

Los empleados y empleadas solo accederán a la Asamblea General por el grupo de representación del personal, pudiendo hacerlo, excepcionalmente, por el grupo de representación de las corporaciones locales en una proporción inferior al 50% de los consejeros o consejeras generales representantes del personal, sin que sea posible en ningún caso su acceso en representación de la entidad fundadora o de las personas impositoras.

Ezohiko izendapena egiteko proposamena ezohiko egoera justifikatzen duen txosten arrazoituarekin batera aurkeztuko zaio, Kontrol Batzordearen bidez, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari, eta sail horrek erabakiko du izendapen hori egiteko arrazoirik dagoen edo ez.

La propuesta de nombramiento excepcional deberá elevarse junto con informe razonado que justifique la excepcionalidad, a través de la Comisión de Control, al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera, que apreciará la existencia o no, en su caso, de causas justificativas para dicho nombramiento.

2.– Langileak ordezkatzen dituzten kontseilari nagusiek Langileen Estatutuaren 68.c) artikuluan langileen legezko ordezkarientzat ezarritako berme berak izango dituzte.

2.– Los consejeros y consejeras generales representantes del personal tendrán las mismas garantías que las establecidas en el artículo 68.c) del Estatuto de los Trabajadores para la representación legal de estos.

3.– Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokiei atxikitako langileak babes-sistema instituzionala osatzen duten kutxetako bakoitzari esleituko zaizkio bakarrik, beraien erakunde fundatzaileak dauden lurralde historikoa kontuan hartuta.

3.– El personal adscrito a los centros de trabajo situados en la Comunidad Autónoma de Euskadi será atribuido exclusivamente a cada una de las cajas integrantes del sistema institucional de protección, atendiendo al territorio histórico en el que se ubiquen sus entidades fundadoras.

Gainerako autonomia-erkidegoetan kokatutako lantokiei atxikitako langileak babes-sistema instituzionala osatzen duten kutxetako bakoitzari esleituko zaizkio, kutxek beren finantza-jarduera zeharka burutzeko baliatzen duten banku-erakundeak kutxa bakoitzari izendatutako kapitalean hark duen partaidetza-kuota kontuan hartuta.

El personal adscrito a los centros de trabajo situados en el resto de las comunidades autónomas será atribuido a cada una de las cajas integrantes del sistema institucional de protección, atendiendo a la cuota de participación en el capital asignado a cada caja por la entidad bancaria a través de la que realicen indirectamente su actividad financiera.

4.– Lege honetako I. tituluko III. kapituluan azaldutako egoeran ere aurreko paragrafoan azaldutako prozedura berari jarraituko zaio.

4.– El mismo procedimiento del apartado anterior se seguirá en la situación contemplada en el Capítulo III del Título I de esta Ley.

5.– Kontseilari nagusitarako hautagarrien taldea eta hautagaien taldea osatzen dituzten langileen izaera pertsonaleko datuak, hau da, izena, abizenak eta langunea edo lantokia, haien legezko ordezkariei lagako zaizkie, soil-soilik, hauteskunde-prozesurako erabil daitezen.

5.– Los datos de carácter personal de las personas empleadas que constituyan el cuerpo de elegibles y el cuerpo de candidatos o candidatas a consejeros o consejeras generales, consistentes en nombre, apellidos y lugar o centro de trabajo, serán cedidos a sus representantes legales, a los solos y únicos efectos del proceso electoral.

50. artikulua.– Udalbatzen ordezkariak.

Artículo 50.– Representantes de las corporaciones municipales.

1.– Udalbatzak ordezkatzen dituzten kontseilari nagusiak zuzenean udalbatzek aukeratuko dituzte, beren araudiarekin bat etorriz.

1.– Los consejeros y consejeras generales representantes de las corporaciones municipales serán elegidos directamente por ellas, de acuerdo con su normativa reguladora.

2.– Kontseilari nagusi izateko, bizilekua ez da, nahitaez, ordezkatzen den udalerrian izan beharko.

2.– La condición de consejero o consejera general no tendrá que ir unida necesariamente a la de residente en el municipio que represente.

3.– Autonomia-erkidego batean baino gehiagotan bulegoak dituzten kutxek, udalbatzak ordezkatzeko, kontseilari nagusi kopuru bat esleituko diote erkidego bakoitzari; kopuru hori kasuan kasuko autonomia-erkidegoko gordailuen –soil-soilik pertsona fisikoen gordailuen– saldoaren eta pertsona fisiko horiek kutxan dituzten gordailu guztien arteko proportzioaren araberakoa izango da.

3.– Las cajas que tengan abiertas oficinas en diferentes comunidades autónomas deben atribuir a cada comunidad un número de consejeros o consejeras generales representantes de las corporaciones municipales proporcional al saldo de los depósitos de la respectiva comunidad autónoma, correspondientes exclusivamente a personas físicas, en relación con el total de depósitos de estas de la respectiva caja.

4.– Autonomia-erkidego bakoitzerako, dagozkion kontseilari nagusien kopuruarekin bat etorriz, udalbatzek ordezkari kopuru bat aukeratuko dute; kopuru hori udalerri bakoitzean dauden bulegoetako gordailuen –soil-soilik pertsona fisikoen gordailuen– zenbatekoaren eta pertsona horiek autonomia-erkidegoan dituzten gordailu guztien arteko proportzioaren araberakoa izango da, eta ezin izango dira, ezein kasutan, udalerriak hauteskunde-barrutika batu, ezta udalerri bat baino gehiagori dagozkion gordailuak metatu ere. Proportzionaltasuna D'Hondt metodoaren arabera zehaztuko da.

4.– Para cada comunidad autónoma, de acuerdo con el número de consejeros generales que le corresponda, las corporaciones municipales elegirán un número de representantes de forma proporcional a la cifra de depósitos de las oficinas en cada municipio, correspondientes exclusivamente a personas físicas, respecto al total de depósitos de estas en la comunidad autónoma, sin que en ningún caso sea posible ni la agrupación de municipios por circunscripciones electorales, ni la acumulación de depósitos correspondientes a diferentes municipios. La proporcionalidad se determinará atendiendo al método D'Hondt.

5.– Aurrezki-kutxek babes-sistema instituzional batean parte hartzeari buruz lege honetako I. tituluko IV. kapituluan azaltzen den egoeran, toki-korporazioen ordezkaritzarako, kutxak bulegoak dituen udalerriak hartuko dira oinarri, bai eta aurrezki-kutxak, beste aurrezki-kutxa batzuekin hitzartuta, bere finantza-jarduera zeharka garatzeko baliatzen duen banku-erakunde zentralak bulegoak dituen udalerriak ere; betiere, aurretiaz lurraldekatuta, aurreko 3 eta 4. paragrafoetan xedatutakoaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, toki-korporazioek aurrezki-kutxa bakoitzean izango duten ordezkaritza zehazteko, erakunde fundatzaileei dagokien lurralde historikoko udalerriak bakarrik hartuko dira kontuan.

5.– En la situación contemplada en el Capítulo IV del Título I de esta Ley, relativa a la participación de la caja de ahorros en un sistema institucional de protección, la representación de las corporaciones municipales se llevará a cabo sobre la base de aquellas en cuyo término tenga abiertas oficinas la caja, así como la entidad bancaria central a través de la que la caja de ahorros, de forma concertada con otras cajas de ahorros, desarrolle indirectamente su actividad financiera, en todo caso previa territorialización de conformidad con lo dispuesto en los apartados 3 y 4 anteriores. Para el caso de la Comunidad Autónoma de Euskadi, la representación de las corporaciones municipales en cada una de las cajas se realizará atendiendo exclusivamente a los municipios del territorio histórico correspondiente a sus entidades fundadoras.

Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden bulegoei dagozkien banku-erakundearen gordailuak kutxa bakoitzari esleituko zaizkio kutxek beren finantza-jarduera zeharka burutzeko baliatzen duten banku-erakundearen kapitalean hark duen partaidetza-kuotaren proportzioan.

La asignación de los depósitos de la entidad bancaria atribuidos a las oficinas ubicadas fuera de la Comunidad Autónoma de Euskadi se realizará a cada caja en proporción a la cuota de participación de cada una de ellas en el capital de la entidad bancaria a través de la que realicen indirectamente su actividad financiera.

6.– Aurreko paragrafoko prozedura berari jarraituko zaio lege honetako I. tituluko III. kapituluan azaltzen den egoeran ere. Kasu honetan, banku-erakunde instrumentalaren bulego guztiak oinarri hartuta esleituko dira kontseilari nagusiak.

6.– El mismo procedimiento del apartado anterior se seguirá en la situación contemplada en el Capítulo III del Título I de esta Ley, asignando, en este caso, los consejeros o consejeras generales en función de la totalidad de las oficinas de la entidad bancaria instrumental.

51. artikulua.– Interes kolektiboen ordezkariak.

Artículo 51.– Representantes de intereses colectivos.

Interes kolektiboak ordezkatzen dituzten erakundeak, zientzia, gizarte, ekonomia edo lanbide arloan nabarmenak izan eta aurrezki-kutxak jarduten duen lurralde-esparruan, bereziki erakundearen jatorrizkoan, ezarrita daudenak –erakunde politiko, enpresarial edo sindikalen mende daudenak alde batera utzita–, biltzen dituen taldea ordezkatzen duten kontseilari nagusiak notario aurreko zozketaren bidez izendatuko dira, erakundean kontua zabalik dutenen artean. Xede horretarako, Administrazio Kontseiluak baldintza horiek betetzen dituztenen zerrenda egingo du, zozketa-zakuan sartzeko.

Los consejeros o consejeras generales representantes del grupo de entidades representativas de intereses colectivos, de carácter científico, social, económico o profesional relevante, con exclusión de las dependientes de organizaciones políticas, empresariales o sindicales, implantadas en el ámbito territorial de actuación de la caja de ahorros, especialmente en el originario de la entidad, serán designados, entre las que tuvieran cuenta abierta en la entidad, mediante sorteo notarial. A tal fin, el Consejo de Administración confeccionará la lista de los que cumplan dichos requisitos, para su insaculación.

52. artikulua.– Konpromisario edo kontseilari nagusi izateko betekizunak.

Artículo 52.– Requisitos para ser compromisario o compromisaria y consejero o consejera general.

Indarreko legerian aurreikusitako betekizun pertsonalak betetzeaz gain, ezarleen ordezkari zuzen gisa konpromisario edo kontseilari nagusi aukeratua izateko, dena delako aurrezki-kutxako ezarle izan behar da; zozketa egiten den unean, bi urtetik gorako antzinatasuna izan beharko da ezarle gisa, eta, egun horren aurreko seihilekoan, kontuetan batez beste 300 euroko edo gehiagoko saldoa eduki beharko da. Gutxieneko hori aldian-aldian berrikusi egin ahal izango da, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak zehaztutako irizpideen edo diruaren balioaren arabera.

Además del cumplimiento de los requisitos personales previstos en la legislación vigente, para ser elegido compromisario o compromisaria o consejero o consejera general en representación directa de los impositores e impositoras se requerirá ser persona impositora de la caja de ahorros a que se refiera la designación con antigüedad superior a dos años en el momento del sorteo, así como haber mantenido en el semestre anterior a esta fecha un saldo medio en cuentas no inferior a 300 euros. Dicho mínimo podrá ser objeto de revisión periódica en función del valor del dinero o de los criterios que determine el departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera.

53. artikulua.– Bateraezintasunak.

Artículo 53.– Incompatibilidades.

Ezin izango dute konpromisario edo kontseilari nagusi kargua izan:

No podrán ostentar el cargo de compromisario o compromisaria o consejero o consejera general:

A) Porrot egin dutenek eta birgaitu gabeko konkurtsopekoek, kargu publikoetarako desgaitzea dakarten zigorretara kondenatutakoek, eta arau-hauste larriengatik administrazio-zehapena hartu dutenek. Era berean, ezin izango dute kontseilari nagusi kargua izan dolozko delituengatik aurrekari penalak dituztenek.

A) Las personas quebradas y las concursadas no rehabilitadas, las condenadas a penas que lleven aneja la inhabilitación para el ejercicio de cargos públicos y las que hubieran sido sancionadas administrativamente por infracciones graves. Asimismo, no podrán ostentar el cargo de consejero o consejera general quienes tengan antecedentes penales por delitos dolosos.

Ondorio horietarako, arau-hauste larritzat hartuko dira ordenamendu juridikoak halakotzat jotakoak izanik auzitegiek eta eskumena duten administrazio-organoek hautemandakoak.

A estos efectos, se considerarán infracciones graves aquellas a las que el ordenamiento jurídico confiera expresamente tal carácter y hayan sido apreciadas por los tribunales y órganos administrativos competentes.

B) Beste kreditu-erakunde edo finantza-erakunde batzuetako lehendakariek, kontseilariek, administratzaileek, zuzendariek, gerenteek, aholkulariek edo parekoek, edo beste kreditu- edo finantza-erakunde edo establezimendu batzuk bultzatu, sostengatu edo bermatzen dituzten korporazio edo erakundeetan kargu horiek berak dituztenek. Idatz-zati honetan aurreikusitakotik kanpo geratzen dira kutxa ordezkatuz edo kutxak bultzatuta beste kreditu-erakunde batzuetan karguak dituztenak.

B) Los presidentes o presidentas, consejeros o consejeras, administradores o administradoras, directores o directoras, gerentes, asesores o asesoras o asimilados de otra entidad de crédito o entidad financiera, o de corporaciones o entidades que propugnen, sostengan o garanticen otras instituciones o establecimientos de crédito o financieros. Se exceptúa de lo previsto en el presente apartado a quienes ostenten cargos en otras entidades de crédito en representación de la caja o promovidos por ella.

C) Estatuko edo Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuan dauden pertsonek, baldin eta zuzenean aurrezki-kutxen berezko jarduerekin lotutako eginkizunak badituzte.

C) Las personas al servicio de la Administración del Estado o de la Comunidad Autónoma con funciones a su cargo que se relacionen directamente con las actividades propias de las cajas de ahorros.

D) Aurrezki-kutxarekin edo hark kapitalean % 20tik gorako partaidetza duen beste sozietate batekin lotuta dauden pertsonek obra-, zerbitzu- edo hornidura-kontratu bidez edo lan ordainduko kontratu bidez. Bateraezintasun horrek loturak irauten duen bitartean eta beste bi urtetan jarraituko du, lotura amaitzen denetik zenbatzen hasita, lan-lotura salbu 49.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan.

D) Las personas que estén ligadas a la caja de ahorros, o a sociedad de cuyo capital posea aquella una participación superior al 20%, por contratos de obras, servicios, suministros o trabajos retribuidos. La incompatibilidad se mantendrá mientras tengan tal relación y hasta dos años después, contados a partir del cese de la relación, salvo la laboral en los supuestos previstos en el artículo 49.1.

E) Nork bere izenean edo beste pertsona edo erakunde batzuen ordezkari gisa:

E) Las personas que, por sí mismas o en representación de otras personas o entidades:

a) Karguak aukeratzeko momentuan, aurrezki-kutxan edozein motatako zor mugaeguneratuak eta galdagarriak dituztenek.

a) Mantuviesen, en el momento de ser elegidas los cargos, deudas vencidas y exigibles de cualquier clase frente a la caja de ahorros.

b) Kontseilari-karguan egon diren bitartean, kutxarekin beren gain hartuak zituzten obligazioak bete ez dituztenek, kreditu edo maileguak direla-eta edo erakundearekiko edozein motatako zorrak ez ordaintzeagatik.

b) Durante el ejercicio del cargo de consejero o consejera hubieran incurrido en incumplimiento de las obligaciones contraídas con la caja con motivo de créditos o préstamos o por impago de deudas de cualquier clase frente a la entidad.

54. artikulua.– Agintaldiaren iraupena.

Artículo 54.– Duración del mandato.

1.– Kontseilari nagusiak lau urterako izendatuko dira, eta berriz ere iraupen bereko beste aldi batzuetarako aukeratu ahal izango dira baldin eta 52. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen jarraitzen badute eta kutxaren estatutuetan edo erregelamenduetan ezarritakoa betetzen bada.

1.– Los consejeros o consejeras generales serán nombrados por un periodo de cuatro años, pudiendo ser reelegidos por otros periodos iguales si continuasen cumpliendo los requisitos establecidos en el artículo 52 y de acuerdo con lo señalado en los estatutos o reglamentos de cada caja.

Kontseilari nagusien erdiak berrituko dira aldi bakoitzean, 45. artikuluan ezarritako ordezkaritzen proportzionaltasuna errespetatuz.

La renovación de los consejeros o consejeras generales será acometida por mitades, respetando la proporcionalidad de las representaciones previstas en el artículo 45.

Kontseilari nagusiak berritzeko, berriz aukeratzeko eta haien postu hutsak betetzeko prozedura eta baldintzak aurrezki-kutxa bakoitzaren estatutuetan edo erregelamenduetan zehaztuko dira.

El procedimiento y condiciones para la renovación, la reelección y provisión de vacantes de consejeros o consejeras generales se determinarán en los estatutos o reglamentos de cada caja de ahorros.

2.– Kontseilari nagusiek kargua utzi beharko dute honako kasu hauek gertatzean:

2.– Los consejeros y consejeras generales cesarán en el ejercicio de sus cargos en los siguientes supuestos:

a) Izendapenaren epea amaitzea.

a) Por cumplimiento del plazo para el que fueron designados.

b) Uko egitea.

b) Por renuncia.

c) Kargua betetzea nabarmen eragozten dien gaixotasuna izatea.

c) Por enfermedad que les incapacite notoriamente para el ejercicio del cargo.

d) Heriotza, heriotza-deklarazioa edo legezko absentzia.

d) Por defunción, declaración de fallecimiento o ausencia legal.

e) Lege honetan araututako berariazko bateraezintasunen bat izatea.

e) Por incurrir en alguna de las incompatibilidades específicas reguladas en esta Ley.

f) Gerora sortutako bateraezintasuna.

f) Por incompatibilidad sobrevenida.

g) Aukeratzeko edo izendatzeko eskatutako betekizunen bat galtzea.

g) Por pérdida de cualquiera de los requisitos exigidos para su elegibilidad o designación.

h) Batzar Orokorrak kargutik kentzeko erabakia hartzea, bidezko arrazoia balego. Bidezko arrazoia dagoela ulertuko da kontseilari nagusiak karguari berez dagozkion betebeharrak betetzen ez dituenean, edo bere jarduera publiko zein pribatuarekin kutxaren ospeari, izen onari edo jarduerari kalte egiten badio.

h) Por acuerdo de separación adoptado por la Asamblea General si se apreciara justa causa. Se entenderá que existe justa causa cuando el consejero o consejera general incumpla los deberes inherentes a su cargo o perjudique con su actuación, pública o privada, el prestigio, buen nombre o actividad de la caja.

3.– Aurrezki-kutxa baten gobernu-organo bateko kide izan direnek ezin izango dute egin kutxa horrekin, ezta kutxa horrek parte hartzen duen bat-egite prozesutik sortutako kutxarekin ere, obra-,zerbitzu- edo hornidura-kontraturik edo lan ordainduko kontraturik, gutxienez bi urteko epean, gobernu-organoko kargua utzi dutenetik zenbatzen hasita, kutxako langileen lan-harremanaren kasuan izan ezik.

3.– Quienes hayan sido miembros de un órgano de gobierno de una caja de ahorros no podrán establecer con ella, ni con la caja resultante de un proceso de fusión en que aquella participe, contrato de obras, suministros, servicios o trabajos retribuidos, durante un periodo mínimo de dos años, contados a partir del cese en el correspondiente órgano de gobierno, salvo la relación laboral para el personal de la caja.

4.– Kontseilari nagusi batek agintaldia amaitu aurretik kargua uzten duenean edo kargutik kentzen dutenean, lege honetan ezarritako kasuetan, dagokion ordezkoa jarriko da haren lekuan, geratzen den aldirako, karguan egon den kontseilaria izendatu zuten erakunde berek izendatuta. Horrelakoetan, ezarleen ordezkari diren kontseilari nagusiei dagokienez, jadanik aukeratuta dauden ordezkoak jarriko dira haien lekuan.

4.– En el caso de cese o separación del cargo, en los supuestos previstos en la presente Ley, de un consejero o consejera general antes del término de su mandato, será sustituido o sustituida durante el periodo restante por la correspondiente persona suplente, que será designada por las mismas instituciones, organismos o entidades que designaron al consejero o consejera saliente. A estos efectos, los consejeros o consejeras generales representantes de las personas impositoras serán sustituidos por sus respectivos suplentes ya elegidos.

5.– Agintaldiaren iraupena ezin izango da 12 urte baino luzeagoa izan, duten ordezkaritza zeinahi dela ere. Eta 12 urteko agintaldia jarraian edo etenekin bete, eta azkenekoz bete zenetik zortzi urte igaro ostean, berriz aukeratu ahal izango dituzte, lege honetan jasotako baldintzetan.

5.– La duración máxima del mandato no podrá superar los 12 años, sea cual sea la representación que ostenten. Cumplido el mandato de 12 años de forma continuada o interrumpida, y transcurridos ocho años desde dicha fecha, podrán volver a ser elegidos en las condiciones establecidas en la presente Ley.

55. artikulua.– Batzar Orokorraren eskumenak.

Artículo 55.– Competencias de la Asamblea General.

1.– Kutxaren gobernu-organo goren gisa jarduteko duen ahalmena eragotzi gabe, batzarraren ahalmenak lege honetan eta lege hau garatzeko arauetan ezarritakoak izango dira, eta estatutuetan berariaz esleitutakoak.

1.– Sin perjuicio de su facultad general de actuación como órgano supremo de gobierno de la caja, serán facultades de la asamblea las que prevea la presente Ley y las normas que la desarrollen, así como aquellas otras que expresamente le asignen los estatutos.

2.– Batzar Orokorraren eskumenekoak dira berariaz:

2.– Compete específicamente a la Asamblea General:

a) Administrazio Kontseiluko kideen, Kontrol Batzordeko kideen eta Gizarte Ekintzako Batzordeko kideen izendapenak, beraren eskumenekoak badira, bai eta agintaldia bukatu aurretik kargutik kentzeko erabakiak hartzea ere, lege honetan ezarritakoarekin bat etorriz.

a) Los nombramientos, que sean de su competencia, de las vocales y los vocales del Consejo de Administración y personas integrantes de la Comisión de Control y de la Comisión de Obra Social, así como la adopción de los acuerdos de separación del cargo antes del cumplimiento de su mandato, de acuerdo con lo establecido en la presente Ley.

b) Estatutuak eta erregelamenduak onartu eta aldatzea.

b) La aprobación y modificación de los estatutos y reglamentos.

c) Erakundea desegitea eta likidatzea, beste batzuekin bat egitea edo integratzea, izaera bereziko fundazio bilakatzea eta jarduera zeharka garatzeko erabakia hartzea, lege honetan ezarritakoarekin bat etorriz.

c) La disolución y liquidación de la entidad, su fusión o integración con otras, su transformación en una fundación de carácter especial y la decisión de desarrollar su actividad de manera indirecta conforme a lo previsto en la presente Ley.

d) Erakundearen ekintza-planaren ildo nagusiak urtero definitzea, Administrazio Kontseiluak eta Kontrol Batzordeak beren lanean oinarri gisa erabili ahal izateko.

d) Definir anualmente las líneas generales del plan de actuación de la entidad, para que pueda servir de base a la labor del Consejo de Administración y de la Comisión de Control.

e) Hala badagokio, Administrazio Kontseiluaren kudeaketa, memoria, urteko balantzea eta emaitzen kontua onartzea, eta, era berean, emaitza horiek aurrezki-kutxaren berezko helburuetara bideratzeko modua onartzea.

e) La aprobación, en su caso, de la gestión del Consejo de Administración, memoria, balance anual y cuenta de resultados, así como de la aplicación de estos a los fines propios de la caja de ahorros.

f) Gizarte-ekintzak eratzea eta desegitea, bai eta horien urteko aurrekontuak eta aurrekontuen kudeaketa eta likidazioa onartzea ere.

f) La creación y disolución de obras sociales, así como la aprobación de sus presupuestos anuales y de la gestión y liquidación de estos.

g) Partaidetza-kuoten jaulkipena onartzea, lege honen 41. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta urtero horien ordainsaria zehaztea.

g) Aprobar la emisión de cuotas participativas según lo establecido en el artículo 41 de la presente Ley, así como fijar anualmente su retribución.

h) Administrazio Kontseiluko eta Kontrol Batzordeko kideen ordainsariei buruzko zehaztapena eta zenbatekoa onartzea.

h) Aprobar la determinación y cuantía de la retribución de las personas integrantes del Consejo de Administración y de la Comisión de Control.

i) Lehendakari exekutiboa izendatu eta haren ahalmenak finkatzen dituzten eta halaber zuzendari nagusia izendatzen duten Administrazio Kontseiluaren erabakiak berrestea, berrautatzearen kasuan edo jada esleituta dituzten ahalmen berak berrestearen kasuan izan ezik.

i) Ratificar los acuerdos del Consejo de Administración por los que se designe a la presidenta o presidente ejecutivo y se fijen sus facultades, y por los que se nombre al director o directora general, salvo en el caso de reelección o de ratificación de las mismas facultades que tuvieran otorgadas.

j) Kontu-ikuskariak izendatzea.

j) Nombrar los auditores o auditoras de cuentas.

k) Ahalmena duten organoek batzarraren esku jarritako gainerako gaiak.

k) Cualesquiera otros asuntos que se sometan a su consideración por los órganos facultados al efecto.

3.– Batzar Orokorrak hartutako erabakiak aktan jasoko dira, eta hark akta hori bileraren amaieran zuzenean onartzen ez badu, lehendakariak eta batzarrak berariaz izendatu dituen bi kontu-ikuskatzailek onartu beharko dute, gehienez ere 15 eguneko epean.

3.– Los acuerdos de la Asamblea General constarán en acta, que deberá aprobarse, en un plazo máximo de 15 días, por la presidenta o el presidente y dos personas interventoras designadas al efecto por la propia asamblea, si esta no la hubiese aprobado directamente al término de la reunión.

Hala ere, Administrazio Kontseiluak fede-emaile publikoa egotea eska dezake, batzarraren akta egin dezan. Akta hori onartzeko izapiderik ez da egingo, eta batzarraren aktatzat hartuko da eta indar betearazlea izango du ixten den momentutik.

No obstante, el Consejo de Administración podrá requerir la presencia de fedataria o fedatario público para que levante acta de la asamblea, que no se someterá a trámite de aprobación, y tendrá consideración de acta de la asamblea y fuerza ejecutiva desde su cierre.

Onartutako akta Kontrol Batzordearen lehendakariari helaraziko zaio.

Se dará traslado del acta aprobada a la Presidencia de la Comisión de Control.

56. artikulua.– Ohiko eta ezohiko batzarrak.

Artículo 56.– Asambleas ordinarias y extraordinarias.

1.– Batzar orokorrak ohikoak edo ezohikoak izango dira.

1.– Las asambleas generales podrán ser ordinarias y extraordinarias.

Ohiko batzarrak urtean bitan egingo dira; egutegiko seihileko bakoitzean, bat. Lehendakariak deituko du haietara, Administrazio Kontseiluak erabakia hartu ondoren.

Las asambleas ordinarias se celebrarán dos veces al año, una en cada semestre natural, convocadas por el presidente o presidenta previo acuerdo del Consejo de Administración.

Ezohiko batzarrak haietara berariaz deitzen den adina aldiz egingo dira, baina batzar horietan deialdian jarritako gaia baino ez da eztabaidatuko.

Las asambleas extraordinarias se celebrarán tantas veces cuantas sean expresamente convocadas, pero solo podrá tratarse en ellas del objeto establecido en la convocatoria.

Ezohiko batzarraren deialdia, estatutu sozialetan ezarritako prozeduraren arabera, lehendakariak egingo du, honako kasu hauetan:

La asamblea extraordinaria será convocada, según procedimiento establecido en los estatutos sociales, por el presidente o presidenta, en los siguientes supuestos:

a) Lehendakariaren beraren borondatez.

a) Por voluntad propia del presidente o presidenta.

b) Administrazio Kontseiluaren erabakiz.

b) Por acuerdo del Consejo de Administración.

c) Administrazio Kontseiluko kideen heren baten eskariz, gutxienez.

c) A requerimiento de al menos un tercio de las vocales y los vocales del Consejo de Administración.

d) Kontseilari nagusien heren baten eskariz, gutxienez.

d) A requerimiento de al menos un tercio de los consejeros y consejeras generales.

e) Kontrol Batzordeak eskatuta.

e) A petición de la Comisión de Control.

Batzar Orokorraren deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, bai eta dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean eta aurrezki-kutxaren jarduera-eremuan hedapen handia duten egunkarietan ere, batzarra egin baino 15 egun lehenago gutxienez. Deialdian eguna, tokia eta aztergaien zerrenda adieraziko dira, baita bigarren deialdiaren eguna eta bilera-ordua ere.

La convocatoria de la Asamblea General se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco y en el Boletín Oficial del Estado, así como en el boletín oficial del territorio histórico y diarios de amplia difusión en la zona de actuación de la caja de ahorros, con 15 días, al menos, de antelación. La convocatoria expresará la fecha, lugar y orden del día, así como la fecha y hora de reunión en segunda convocatoria.

Batzar Orokorra lehen deialdian behar bezala eratuta egongo da bertaratutako kontseilari nagusiek eta, hala badagokio, partaidetza-kuotadun bertaratuek edo ordezkatuek boto-eskubideen % 50 gutxienez dutenean. Bigarren deialdian behar bezala osatuta egongo da bertaratutakoen kopurua edozein dela ere. Kontseilari nagusiak ezin izango dituzte ordezkatu ez beste kontseilari batzuek, ez beste pertsona fisiko edo juridiko batzuek.

La Asamblea General quedará válidamente constituida en primera convocatoria cuando los consejeros y consejeras generales presentes y, en su caso, los cuotapartícipes y las cuotapartícipes presentes o representados posean, al menos, el 50% de los derechos de voto. La constitución en segunda convocatoria será válida cualquiera que sea el número de asistentes. Los consejeros y consejeras generales no podrán estar representados por otro consejero o consejera o por tercera persona, sea física o jurídica.

2.– Batzar Orokorraren erabakiak, oro har, bertaratutakoen botoen gehiengo soilez hartuko dira, 55. artikuluko 2. paragrafoko b) eta c) idatz-zatietan jasotako kasuetan izan ezik. Kasu horietan, nahitaezkoa izango da boto-eskubideen gehiengoa ordezkatzen duten kontseilari nagusiak eta, hala badagokio, partaidetza-kuotadunak bertaratzea, eta nahitaezkoa, gainera, bertaratutakoen boto-eskubideen bi herenen botoa, gutxienez, aldekoa izatea.

2.– Los acuerdos de la Asamblea General se adoptarán como regla general por mayoría simple de los votos de las personas que concurran, excepto en los supuestos que contemplan las letras b) y c) del apartado 2 del artículo 55, en los que se requerirá siempre la asistencia de consejeros y consejeras generales, y en su caso cuotapartícipes, que representen la mayoría de los derechos de voto, siendo necesario, además, el voto favorable de, como mínimo, dos tercios de los derechos de voto de las personas asistentes.

Titulu honen VI. kapituluan ezarritakoaren kalterik gabe, kontseilari nagusi bakoitzak boto baterako eskubidea izango du, eta bileraburuak kalitatezko botoa izango du, baldin eta botoa emateko eskubidea badauka. Behar bezala hartutako erabakiak kontseilari nagusi guztiek eta, hala badagokio, partaidetza-kuotadunek bete beharrekoak izango dira, disidenteak eta bertaratu ez direnak barne.

Sin perjuicio de lo previsto en el Capítulo VI de este Título, cada consejero o consejera general tendrá derecho a un voto, otorgándose a quien presida la reunión voto de calidad, en el supuesto de que tenga derecho a voto. Los acuerdos válidamente adoptados obligan a todos los consejeros y consejeras generales y a los cuotapartícipes y las cuotapartícipes, en su caso, incluyendo a las personas disidentes y ausentes.

Batzarrean hitza izango dute, baina botorik ez, kontseilari nagusi ez diren Administrazio Kontseiluko kideek eta erakundeko zuzendari nagusiak.

Asistirán a las asambleas con voz y sin voto las vocales y los vocales del Consejo de Administración que no sean consejeros o consejeras generales y el director o directora general de la entidad.

3.– Batzar orokorretara deitzeko eta batzarren funtzionamendurako gainerako baldintzak kutxa bakoitzaren estatutuetan eta erregelamenduetan zehaztuko dira.

3.– Las demás condiciones de convocatoria y funcionamiento de las asambleas generales se determinarán en los estatutos y reglamentos de cada caja.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
ADMINISTRAZIO KONTSEILUA
EL CONSEJO DE ADMINISTRACIÓN

57. artikulua.– Definizioa.

Artículo 57.– Definición.

1.– Administrazio Kontseilua Batzar Orokorraren organo eskuordetua da kutxa eta kutxaren gizarte-ekintza kudeatu eta administratzeaz arduratzeko.

1.– El Consejo de Administración es el órgano delegado de la Asamblea General para la gestión y administración de la caja, así como de su obra social.

Administrazio Kontseiluak funtzionamendu-arau eta prozedura egokiak ezarri behar ditu, kide guztiek une oro beren betebeharrak bete ditzaten ahalbidetzeko eta dagozkien erantzukizunak –kreditu-erakundeen antolamendu– eta diziplina-arauekin eta aurrezki-kutxei aplikatzekoak zaizkien gainerako xedapenekin bat etorriz dagozkienak– har ditzaten ahalbidetzeko.

El Consejo de Administración debe establecer normas de funcionamiento y procedimientos adecuados para facilitar que la totalidad de sus miembros pueda cumplir en todo momento sus obligaciones y asumir las responsabilidades que les corresponden de acuerdo con las normas de ordenación y disciplina de las entidades de crédito y las restantes disposiciones que sean de aplicación a las cajas de ahorros.

Kutxak behar bezala funtzionatzeko behar den guztietan bilduko da, eta, gutxienez, bi hilabetean behin.

Se reunirá siempre que sea necesario para la buena marcha de la caja y como mínimo cada dos meses.

2.– Gutxienez 13 kidek eta gehienez 20 kidek osatuko dute Administrazio Kontseilua.

2.– El Consejo de Administración estará constituido por un mínimo de 13 y un máximo de 20 vocales.

Administrazio Kontseiluan Batzar Orokorreko talde guztietako ordezkariak egongo direla ziurtatu beharko da, eta Batzar Orokorrerako ezarritakoaren antzeko proportzionaltasuna bete beharko da horien banaketan. Talde bakoitzeko kide kopurua zehazteko, lege honen 45. artikuluan ezarritako portzentajeak aplikatuko dira, Administrazio Kontseilua osatzen duten kide guztiak kontuan hartuta. Portzentaje horiek aplikatzearen ondorioz zenbaki hamartarrak ateratzen direnean, hamarrena bost edo handiagoa bada, gorantz biribilduta lortzen den zenbaki osoa hartuko da, eta bost baino txikiagoa bada, beherantz biribilduta lortutakoa. Biribiltzearen ondorioz Administrazio Kontseiluko kide gutxiegi edo gehiegi ateratzen badira, honela jokatuko da: kide gutxiegi ateratzen badira, kontseiluan ordezkari gehien duen taldean edo taldeetan handituko da kopurua, eta kide gehiegi ateratzen badira, biribiltzearen eraginak izan dituen eta kontseiluan ordezkari gehien duen taldean edo taldeetan murriztuko da kopurua.

En el Consejo de Administración deberá asegurarse la presencia de representantes de todos los grupos presentes en la Asamblea General, y en su distribución se guardará una proporcionalidad semejante a la establecida para aquella. Para determinar el número de miembros de cada uno de los grupos se aplicarán los porcentajes, fijados en el artículo 45 de la presente Ley, sobre el número total de miembros componentes del Consejo de Administración. Si de la aplicación de dichos porcentajes se obtuviera un número decimal, se tomará el número entero que resulte de redondear por exceso la cifra de las décimas igual o superior a cinco y por defecto la cifra inferior. Si por resultado de la aplicación del redondeo se produjera un defecto o un exceso en el número de miembros del Consejo de Administración, se procederá de la forma siguiente: en caso de defecto se aumentará al grupo o grupos que tengan mayor número de representantes en el consejo, y en caso de exceso se disminuirá al grupo o grupos afectados por el redondeo que tengan mayor número de representantes en él.

Aurrezki-kutxak partaidetza-kuotak dituenean zirkulazioan, Administrazio Kontseiluan partaidetza-kuotadunen interesak ere egongo dira ordezkatuta. Kasu horretan, kontseiluko kide kopurua gehitu egingo da, partaidetza-kuotadunen interesen ordezkaritza bermatzeko behar beste, baina, nolanahi ere, Administrazio Kontseiluan ez da ezein kasutan 20 kide baino gehiago egongo. Aurreko muga bete ahal izateko, beharrezkoa balitz, taldeek Administrazio Kontseiluan duten ordezkaritza proportzioan txikituko da, kutxaren estatutuetan ezarritako prozedurarekin bat etorriz, partaidetza-kuotadunen interesen ordezkaritza bermatzeko.

Cuando la caja de ahorros mantenga cuotas participativas en circulación, estarán también representados en el Consejo de Administración los intereses de las personas titulares de cuotas participativas, ampliándose, en ese caso, el consejo en las vocales y los vocales necesarios a fin de respetar la representación de los intereses de dichas personas, sin que en ningún caso el Consejo de Administración pueda tener más de 20 vocales. A efectos de cumplir con el límite anterior, si fuera necesario, la representación de los diferentes grupos en el Consejo de Administración se disminuirá proporcionalmente, de conformidad con el procedimiento establecido en los estatutos de la caja, para respetar la representación de los intereses de las personas titulares de cuotas participativas.

Kide batek kargua uzten duenean edo kargutik kentzen dutenean, dagokion ordezkoa jarriko da haren lekuan, geratzen den aldirako. Ordezkari-talde bakoitzeko, ondorio hauetarako baino ez, kide adina ordezko izendatuko dira, kideak izendatzeko prozedura berarekin.

Cuando se produzca el cese o separación del cargo de un vocal o una vocal, será sustituido o sustituida durante el periodo restante por su correspondiente suplente. Por cada grupo de representación serán nombradas, a estos solos efectos, tantas personas suplentes como vocales y por igual procedimiento que estos.

3.– Administrazio Kontseilua erakundearen ordezkaria izango da erakundearen igorpen- eta trafiko-gai guztietarako, baita auzipeko gaietarako ere.

3.– El Consejo de Administración será el representante de la entidad para todos los asuntos pertenecientes al giro y tráfico de esta, así como para los litigiosos.

Administrazio Kontseiluak estatutuetan ezarritakoaren eta Batzar Orokorrak hartutako erabakien arabera baliatuko ditu bere ahalmenak.

El ejercicio de sus facultades se regirá por lo establecido en los estatutos y en los acuerdos de la Asamblea General.

58. artikulua.– Osaera.

Artículo 58.– Composición.

1.– Taldeetako bakoitza ordezkatzen duten Administrazio Kontseiluko kideak eta dagozkien ordezkoak Batzar Orokorrak izendatuko ditu, dagokion taldeko kontseilarien % 10ek gutxienez proposatuta, taldea osatzen dutenen artetik.

1.– Las vocales y los vocales del Consejo de Administración, y sus correspondientes suplentes en representación de cada uno de los grupos, serán nombrados por la Asamblea General a propuesta de al menos un 10% de los consejeros o consejeras integrantes del grupo correspondiente y de entre quienes lo compongan.

2.– Ordezkari-talde bakoitzak, autonomoki, dagozkion kideak eta horien ordezkoak proposatuko ditu izendatzeko. Talde batean proposamen bat baino gehiago baldin badago, aurkeztutako hautagaitzen inguruko bozketa egingo da, baina talde hori osatzen duten kontseilariek baino ez dute botoa emango. Administrazio Kontseiluko kideak esleitzeko, D'Hondt metodoa aplikatuko zaie ateratako emaitzei. Zerrendak itxiak izango dira, eta izendatu beharreko kide beste titular eta dagozkien ordezkoak egongo dira zerrendan.

2.– Cada grupo de representación propondrá para su nombramiento, autónomamente, las vocales o los vocales que le correspondan y sus correspondientes suplentes. En el supuesto de que en un grupo hubiere más de una propuesta, se votarán, exclusivamente por los consejeros o consejeras que integren ese grupo, las diversas candidaturas presentadas. La asignación de miembros del Consejo de Administración se realizará aplicando a los resultados obtenidos el método D'Hondt. Las listas serán cerradas y deberán contener igual número de titulares, con sus correspondientes suplentes, que vocalías hayan de ser cubiertas.

3.– Taldeetako batek ez badio Batzar Orokorrari hautagaitza-proposamenik egiten, lehendakariak egingo du proposamena.

3.– En el supuesto de que alguno de los grupos no eleve propuesta de candidatura a la Asamblea General, esta se formulará por la Presidencia.

4.– Udalbatzen taldea ordezkatzen duten kideak taldeko kontseilari nagusien artetik edo beste pertsona batzuen artetik izendatu ahal izango dira; nolanahi ere, kontseilari nagusi ez badira, eginkizunak betetzeko profesionaltasun-baldintza egokiak izan beharko dituzte. Batzarrekoak ez diren pertsonen kasuan, gehienez bi kide izango dira halakoak.

4.– Las vocales y los vocales representantes del grupo de corporaciones municipales podrán ser designados entre los propios consejeros o consejeras generales del grupo o entre terceras personas, debiendo reunir, si no son consejeros o consejeras generales, los adecuados requisitos de profesionalidad para ejercer sus funciones. En el caso de terceras personas que no pertenezcan a la asamblea, el número máximo de vocales será de dos.

5.– Ezarleen taldea ordezkatzeko, Batzar Orokorrekoak ez diren ezarle bi izendatu ahal izango dira gehienez, baldin eta eginkizunak betetzeko profesionaltasun-baldintza egokiak badauzkate.

5.– En representación del grupo de personas impositoras podrán nombrarse hasta dos vocales que no pertenezcan a la Asamblea General, siempre que reúnan los adecuados requisitos de profesionalidad para ejercer sus funciones.

6.– Kontseiluan postuak hutsik geratzen direnean agintaldia bukatu baino lehen, titularrei beren hautagai-zerrendetan dagozkien ordezkoek beteko dituzte postuok, eta ordezkoak agintaldia bukatu arte egongo dira.

6.– Las vacantes que se produzcan en el consejo con anterioridad a la finalización del mandato se cubrirán, por el periodo que reste hasta dicha finalización, por la persona suplente que correspondiese a la titular en la candidatura en que resultó elegida.

59. artikulua.– Kide izateko baldintzak.

Artículo 59.– Requisitos de las vocales y los vocales.

1.– Lege honetan kontseilari nagusientzat ezartzen diren baldintza berak bete beharko dituzte Administrazio Kontseiluko kideek, eta, gainera, 70 urtetik beherakoak izan beharko dute, edo estatutuetan –betiere, urte horiez azpitik– ezarritako gehienezko adinetik beherakoak.

1.– Las vocales y los vocales del Consejo de Administración deberán reunir los mismos requisitos que se establecen en esta Ley respecto a los consejeros y consejeras generales, además de ser menores de 70 años o de la edad que como máximo, y siempre inferior a esta última, establezcan los estatutos.

2.– Administrazio Kontseiluko kideen gehiengoak, gutxienez, bere eginkizunak betetzeko berariazko ezagutzak eta esperientzia izan beharko ditu. Eusko Jaurlaritzaren dekretu baten bidez, baita kutxen estatutuetan ere, irizpideok zehaztu egingo dira eta egiaztatzeko prozedura ezarriko.

2.– Al menos la mayoría de las vocales y los vocales del Consejo de Administración deberán tener conocimientos y experiencia específicos para el ejercicio de sus funciones. Mediante decreto del Gobierno Vasco, así como en los estatutos de las cajas, se concretarán estos criterios y se establecerá el procedimiento para su verificación.

3.– Dena dela, Administrazio Kontseiluan eginkizun betearazleak dituzten kideek 75. artikuluko 1. paragrafoan aurreikusten diren prestakuntza teknikoa eta esperientzia izan beharko dituzte.

3.– En todo caso, las personas integrantes del Consejo de Administración con funciones ejecutivas deberán poseer la preparación técnica y la experiencia adecuadas previstas en el apartado 1 del artículo 75.

60. artikulua.– Hautaezintasun-arrazoiak.

Artículo 60.– Causas de no elegibilidad.

1.– Administrazio Kontseiluko kide izendatzeko hautaezintasunaren eta kargu hori betetzeko bateraezintasunaren kausa dira honako hauek:

1.– Constituirán causas de inelegibilidad para el nombramiento y de incompatibilidad para el ejercicio del cargo de vocal del Consejo de Administración:

a) Konpromisarioei eta kontseilari nagusiei buruz 53. artikuluan ezarritakoak.

a) Las establecidas en el artículo 53 respecto a los compromisarios o compromisarias y consejeros o consejeras generales.

b) Lau merkataritza-sozietate edo kooperatiba baino gehiagotako Administrazio Kontseiluko edo parekoa den organoko kide izatea. Ondorio horietarako, ez dira kontuan hartuko merkataritza-sozietateen Administrazio Kontseiluan edo parekoa den organoan betetako postuak, baldin eta interesdunek, horien ezkontideak, aurreko ahaideek edo ondorengoek –elkarrekin edo bakoitzak bere aldetik– dituzten akzioak edo partaidetzak ondoko kopurua baino gutxiago ez badira: kapital soziala Administrazio Kontseiluko kide kopuruaz zatitzetik ateratzen den zatidura. Arau bera aplikatuko da adingabeen, bertaratu ez direnen edo ezinduen legezko ordezkariei dagokienez. Nolanahi ere, ezingo da kide izan zortzi kontseilu baino gehiagotan.

b) Pertenecer al Consejo de Administración u órgano equivalente de más de cuatro sociedades mercantiles o entidades cooperativas. A estos efectos no se computarán los puestos ocupados en Consejo de Administración u órgano equivalente de sociedades mercantiles en las que las personas interesadas, su cónyuges, ascendientes o descendientes, juntos o separadamente, sean propietarios de un número de acciones o participaciones no inferior al cociente de dividir el capital social por el número de vocales del Consejo de Administración. La misma norma se aplicará a los casos de representación legal de menores y personas ausentes o incapacitadas. En cualquier caso, el número total de consejos no será superior a ocho.

2.– Administrazio-kontseiluetako kideek, horien ezkontideek, aurreko ahaideek edo ondorengoek, edo sozietateek, baldin eta pertsona horiek –bakoitzak bere aldetik edo elkarrekin– kapitalaren partaidetzaren gehiengoa badute, edo sozietate horietan lehendakari, kontseilari, administratzaile, gerente, zuzendari nagusi edo horren pareko den kargua baldin badute, ezin izango dute kasuan kasuko kutxaren kreditu, abal edo bermerik eskuratu, ez eta kutxari beren jabetzako edo erakunde horiek jaulkitako ondasun edo baloreak eskualdatu ere, baldin eta kutxaren Administrazio Kontseiluaren erabakirik ez badago eta finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak berariazko baimena eman ez badu.

2.– Las vocales y los vocales de los consejos de administración, así como sus cónyuges, ascendientes o descendientes y las sociedades en que dichas personas participen mayoritariamente en el capital, bien de forma aislada o conjunta, o en las que desempeñen los cargos de presidente o presidenta, consejero o consejera, administrador o administradora, gerente, director o directora general o persona asimilada, no podrán obtener créditos, avales ni garantías de la caja respectiva o enajenar a ella bienes o valores de su propiedad o emitidos por tales entidades sin que exista acuerdo del Consejo de Administración de la caja y autorización expresa del departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera.

Debeku hori ez zaie aplikatuko etxebizitzak eskuratzeko kutxak emandako kreditu, abal edo bermeei, titularrak behar besteko berme erreala jarri badu; eta betiere eragingo die, ez soilik gorago aipatutako pertsona edo erakundeek zuzenean egindako eragiketei, baita tartean hainbat pertsona fisiko edo juridiko duten eragiketei ere. Era berean, ez da aplikatzekoa izango langileen ordezkariei dagokienez; izan ere, horien kasuan, lan-hitzarmenetan xedatutakoaren arabera emango dira kredituak, Kontrol Batzordeak txostena egin ondoren. Finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak erabaki ahal izango du kreditu–, abal– eta berme-bolumen jakin bateraino ez dela nahitaezkoa izango sail horren berariazko baimena.

Esta prohibición no será aplicable a los créditos, avales o garantías para la adquisición de viviendas concedidos por la caja con aportación por la persona titular de garantía real suficiente, y se extenderá en todo caso no solo a las operaciones realizadas directamente por las personas o entidades referidas, sino a aquellas otras en que pudieran aparecer una o varias personas físicas o jurídicas interpuestas. Tampoco será de aplicación respecto a representantes del personal, para quienes la concesión de créditos se regirá por los convenios laborales, previo informe de la Comisión de Control. El departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera podrá establecer que hasta determinado volumen de crédito, aval o garantía no sea preceptiva la autorización expresa del departamento.

61. artikulua.– Agintaldiaren iraupena.

Artículo 61.– Duración del mandato.

1.– Administrazio Kontseiluko kideen jardunaren iraupena estatutuetan zehaztutako huraxe izango da, baina inoiz ez lau urte baino luzeago. Estatutuek aukera eman dezakete kidea berriz hautatzeko, epe berdinak betetzeko berriro, betiere hasierako izendapeneko baldintza, betekizun eta izapide guztiak betetzekotan.

1.– La duración del ejercicio del cargo de vocal del Consejo de Administración será la señalada en los estatutos, sin que pueda exceder de cuatro años. Los estatutos podrán prever la posibilidad de reelección por otros periodos iguales y siempre que se cumplan las mismas condiciones, requisitos y trámites que en el nombramiento.

2.– Partaidetza-kuotadunek aukeratu ez dituzten Administrazio Kontseiluko kideak erdika berrituko dira, kontseilu hori osatzen duten ordezkaritzen proportzionaltasuna errespetatzeko moduan, edonola ere.

2.– Las vocales y los vocales del Consejo de Administración que no hayan sido designados por titulares de cuotas participativas se renovarán por mitades, respetando en todo caso la proporcionalidad de las representaciones que componen dicho consejo.

3.– Kontseiluko kideak berritzeko, berriz hautatzeko edo kideon postu hutsak betetzeko prozedura eta baldintzak kutxa bakoitzaren estatutuetan zehaztuko dira; alabaina, ezin izango da behin-behineko izendapenik egin.

3.– El procedimiento y condiciones para la renovación, la reelección y provisión de vacantes de vocales se determinarán en los estatutos de cada caja, sin que puedan efectuarse nombramientos provisionales.

4.– Administrazio Kontseiluko kideei lege honetako 54. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan kontseilari nagusiei ezartzeko jasota datozen salbuespen berberak ezarriko zaizkie. Horrez gain, 57. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoa ere kontuan hartu beharrekoa da.

4.– A las vocales y los vocales del Consejo de Administración les serán de aplicación las mismas salvedades previstas para los consejeros o consejeras generales en los apartados 2 y 3 del artículo 54 de la presente Ley. Además se deberá considerar lo previsto en el apartado 2 del artículo 57.

5.– Agintaldiaren iraupena 12 urtekoa izan daiteke gehienera, partaidetza-kuoten titularrek izendatutako kideen kasuan izan ezik, kide horien iraupenak ez baitauka gehienezko mugarik. Jarraian edo etenekin 12 urteko agintaldia betetakoan, eta ordutik zortzi urte igaro ostean, berriz aukeratua izateko modua egongo da, lege honetan jasotako baldintzetan.

5.– La duración máxima del mandato no podrá superar los 12 años, excepto en los casos de las vocales y los vocales designados por titulares de cuotas participativas, para los que no habrá límite máximo. Cumplido el mandato de 12 años de forma continuada o interrumpida, y transcurridos ocho años desde dicha fecha, podrán volver a ser elegidos en las condiciones establecidas en la presente Ley.

62. artikulua.– Lehendakaritza eta Lehendakariordetza.

Artículo 62.– Presidencia y Vicepresidencia.

1.– Administrazio Kontseiluko lehendakari–, lehendakariorde– eta idazkari-karguetarako izendapenak kontseiluak berak egingo ditu, bere kideen artetik aukeratuta. Izendapena jaso duten lehendakariak eta lehendakariordeak, erakundean ez ezik, Batzar Orokorrean ere izango dute kargu hori.

1.– La designación de los cargos de presidente o presidenta, vicepresidente o vicepresidenta y secretario o secretaria del Consejo de Administración se efectuará por este y de entre sus miembros. El presidente o presidenta y el vicepresidente o vicepresidenta así nombrados lo serán a la vez de la entidad y de la Asamblea General.

2.– Administrazio Kontseiluak osoko bilkuraren bidez jardun dezake, edo eginkizun batzuk Batzorde Betearazleari, Lehendakaritzari edo Zuzendaritza Nagusiari eskuordetuta. Nolanahi ere, ezingo du eskuordetu Batzar Orokorrari proposamenak aurkezteko eginkizuna, eta kontseiluari bereziki eskuordetutako ahalmenak ere ezingo ditu eskuordetu, horretarako berariazko baimena eman ez bazaio.

2.– El Consejo de Administración podrá actuar en pleno o delegar funciones en la Comisión Ejecutiva, la Presidencia o la Dirección General, con excepción de las relativas a la elevación de propuestas a la Asamblea General o cuando se trate de facultades especialmente delegadas en el consejo, salvo que fuese expresamente autorizado para ello.

Bertaratutako kontseilarien gehiengoaren bidez hartuko dira erabakiak. Lehendakariak boto erabakigarria izango du berdinketa gertatuz gero.

Los acuerdos se adoptarán por mayoría de los consejeros y consejeras asistentes. El presidente o presidenta tendrá voto dirimente en caso de empate.

3.– Administrazio Kontseiluaren erabakiak –baita 63. artikuluan definitutako Batzorde Betearazlearen erabakiak ere, halakorik balego– aktan jaso behar dira, eta aktaren kopia bat Kontrol Batzordearen lehendakariari helarazi beharko zaio.

3.– Los acuerdos del Consejo de Administración y, en su caso, de la Comisión Ejecutiva definida en el artículo 63 constarán en acta, cuya copia se trasladará al presidente o presidenta de la Comisión de Control.

63. artikulua.– Batzorde Betearazlea.

Artículo 63.– Comisión Ejecutiva.

1.– Kutxaren zenbait arlo jakin kudeatu eta administratzeko, Administrazio Kontseiluak Batzorde Betearazle bat sor dezake bere kideen artetik; batzordeak kontseiluaren eskuordetzez jardungo du eta haren aurrean erantzun beharko du. Kontseilua osatzen duten talde guztiek egon behar dute ordezkatuta batzorde horretan.

1.– Para la gestión y administración de determinadas áreas de la caja, el Consejo de Administración podrá crear de entre sus miembros una Comisión Ejecutiva que, actuando por delegación de aquel, responda ante el mismo. Todos los grupos que componen el consejo deberán estar representados en esta comisión.

2.– Batzorde Betearazlearen osaera, eginkizunak, eraketa eta funtzionamenduaren nondik norakoak estatutuetan ezarriko dira.

2.– La composición, funciones, constitución y funcionamiento de la Comisión Ejecutiva serán las que se establezcan en los estatutos.

64. artikulua.– Inbertsio Batzordea.

Artículo 64.– Comisión de Inversiones.

Aurrezki-kutxaren Administrazio Kontseiluak Inbertsio Batzorde bat eratuko du bere baitan, hiru kidez osatua, eta helburua izango du kontseiluari informazioa ematea kutxak, zuzenean edo bere taldeko beste erakunde batzuen bitartez, egin asmo dituen inbertsio eta desinbertsio estrategiko eta finkoei buruz, bai eta inbertsio horien bideragarritasun finantzarioari eta erakundearen aurrekontuekiko eta plan estrategikoekiko egokitasunari buruz ere. Batzorde horretako kideak Administrazio Kontseiluak izendatuko ditu, bere kideen artetik, haien gaitasun teknikoa eta lanbide-esperientzia aintzat hartuta. Kideak izendatzeko prozesuan hautagai-zerrenda bat baino gehiago aurkezten bada, dagokion bozketa egin ondoren, ateratako emaitzei D'Hondt metodoa aplikatuko zaie batzordeko kideak esleitzeko.

El Consejo de Administración de la caja de ahorros constituirá en su seno una Comisión de Inversiones, formada por tres personas, que tendrá la función de informar al consejo sobre las inversiones y desinversiones de carácter estratégico y estable que se proponga efectuar la caja, ya sea directamente o a través de entidades de su mismo grupo, así como la viabilidad financiera de las citadas inversiones y su adecuación a los presupuestos y planes estratégicos de la entidad. Las personas que integrarán la comisión serán designadas atendiendo a su capacidad técnica y experiencia profesional por el Consejo de Administración de entre sus miembros. Si en el proceso de designación de miembros se presentase más de una candidatura, tras la votación correspondiente, la asignación de miembros de la comisión se realizará aplicando a los resultados obtenidos el método D'Hondt.

Inbertsio Batzordeak, urtero, txosten bat bidaliko dio Administrazio Kontseiluari, non, gutxienez, inbertsio horien laburpen bat sartu beharko den. Horrez gain, urteko txostenean adierazi beharko da zeintzuk eta zer-nolakoak diren batzordeak emandako txostenak. Inbertsio Batzordeak urtero prestatu beharreko txosten hori erakundearen gobernu korporatiboaren txostenari gehituko zaio.

La Comisión de Inversiones remitirá anualmente al Consejo de Administración un informe en el que, al menos, deberá incluirse un resumen de dichas inversiones. Igualmente, se incluirá en el informe anual la relación y sentido de los informes emitidos por la citada comisión. Este informe anual de la Comisión de Inversiones se incorporará al informe de gobierno corporativo de la entidad.

Estrategikoa izango da, hain zuzen, edozein sozietate kotizaturen edozein partaidetza esanguratsu eskuratu edo saltzea, edo, enpresa baten kudeaketan edo gobernu-organoetan parte-hartzaile izanik, enpresa horren proiektuetako partaidetza eskuratu edo saltzea.

Se entenderá como estratégica la adquisición o venta de cualquier participación significativa de cualquier sociedad cotizada o la participación en proyectos empresariales con presencia en la gestión o en sus órganos de gobierno.

Inbertsio Batzordearen funtzionamendu-araubidea kutxaren estatutuetan eta batzordearen barne-araudian ezarriko da.

El régimen de funcionamiento de la Comisión de Inversiones será establecido por los estatutos de la caja y su propio reglamento interno.

65. artikulua.– Ordainketa eta Izendapen Batzordea.

Artículo 65.– Comisión de Retribuciones y Nombramientos.

1.– Aurrezki-kutxaren Administrazio Kontseiluak Ordainketa eta Izendapen Batzordea eratuko du bere baitan, honako eginkizun hauek bete ditzan:

1.– El Consejo de Administración de la caja de ahorros constituirá en su seno una Comisión de Retribuciones y Nombramientos que tendrá las siguientes funciones:

a) Administrazio Kontseiluko eta Kontrol Batzordeko kideei eta zuzendaritzako kideei emateko ordainketen eta pizgarrien gaineko politika orokorraz iritzia ematea, eta politika hori bete dadin lan egitea.

a) Informar la política general de retribuciones e incentivos para las personas integrantes del Consejo de Administración y de la Comisión de Control y personal directivo y velar por la observancia de dicha política.

b) Administrazio Kontseiluko kideen eta Kontrol Batzordeko kideen kargua betetzeko lege honek ezartzen dituen betekizunak betetzen direla bermatzea, bai eta zuzendari nagusiaren karguaren betekizunak ere.

b) Garantizar el cumplimiento de los requisitos previstos en la presente ley para el ejercicio del cargo de miembro del Consejo de Administración y de la Comisión de Control, así como de los previstos en el caso del director o directora general.

2.– Gobernu-organoetako edozein kidek batzordea jakinaren gainean jarri beharko du gatazkaren bat sortzen bada, zuzenean edo zeharka, kutxaren interesak direla-eta, edo kutxak bete beharreko eginkizun soziala dela-eta. Kideren bat halako gatazkaren batean badabil, dena delako eragiketatik alde batera utzi beharko du bere burua.

2.– Cualquier miembro de los órganos de gobierno comunicará a esta comisión cualquier situación de conflicto, directo o indirecto, que pudieran tener con los intereses de la caja y con el cumplimiento de su función social. En caso de conflicto, la persona afectada por él habrá de abstenerse de intervenir en la operación de que se trate.

3.– Batzordean, gehienez ere, bost kide izango dira, Batzar Orokorrak aukeratuak Administrazio Kontseiluko kide diren kontseilari nagusien artetik. Kideak izendatzeko prozesuan hautagai-zerrenda bat baino gehiago aurkezten bada, dagokion bozketa egin ondoren, ateratako emaitzei D'Hondt metodoa aplikatuko zaie batzordeko kideak esleitzeko.

3.– La comisión estará formada por un máximo de cinco personas, elegidas por la Asamblea General de entre los consejeros o consejeras generales que sean vocales del Consejo de Administración. Si en el proceso de designación de miembros se presentase más de una candidatura, tras la votación correspondiente, la asignación de miembros de la comisión se realizará aplicando a los resultados obtenidos el método D'Hondt.

4.– Ordainketa eta Izendapen Batzordearen funtzionamendu-araubidea kutxaren estatutuetan eta batzordearen barne-araudian ezarriko da. Horietan, 1. paragrafoko a) eta b) idatz-zatietan jasotako eginkizunak Ordainketa Batzorde bati eta Izendapen Batzorde bati eslei dakizkieke, hurrenez hurren, eta batzordeoi artikulu honetan xedatutakoa aplikatuko zaie, kide kopuruari dagokiona izan ezik, hiruna kide izango dituzte-eta.

4.– El régimen de funcionamiento de la Comisión de Retribuciones y Nombramientos será establecido por los estatutos de la caja y su propio reglamento interno, que podrán atribuir las funciones previstas en las letras a) y b) del apartado 1 a una Comisión de Retribuciones y otra de Nombramientos respectivamente, a las que les resultará de aplicación el presente artículo, salvo en lo relativo a su número de miembros, que será, en ese caso, de tres para cada una de ellas.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
KONTROL BATZORDEA
LA COMISIÓN DE CONTROL

66. artikulua.– Osaera.

Artículo 66.– Composición.

1.– Kontrol Batzordea Batzar Orokorraren organo eskuordetua da Administrazio Kontseiluaren eta Batzorde Betearazlearen jarduna ikuskatzeko eta zaintzeko.

1.– La Comisión de Control es el órgano delegado de la Asamblea General para la supervisión y vigilancia de la actuación del Consejo de Administración y de la Comisión Ejecutiva.

Bere ahalmenen esparruan, beharrezko iruditzen zaizkion aurrekariak eta informazioa eskatu ahal izango dizkie ikuskatzen dituen organoei.

En el ámbito de sus facultades, podrá recabar de los órganos supervisados cuantos antecedentes e información considere necesarios.

2.– Batzar Orokorrak izendatuko ditu Kontrol Batzordeko kideak, kontseilari nagusien artetik, betiere kontseilari horiek 59. artikuluak aipatzen dituen ezagutza eta esperientzia egokiak biltzen badituzte, eta ez badira Administrazio Kontseiluko kide. Batzar Orokorreko ordezkari-talde bakoitzak, autonomoki, dagozkion batzordekideak proposatuko ditu izendatzeko. Talde batean proposamen bat baino gehiago baldin badago, aurkeztutako hautagaitzen inguruko bozketa egingo da, baina talde hori osatzen duten kontseilariek baino ez dute botoa emango. Batzordeko kideak esleitzeko D'Hondt metodoa aplikatuko zaie ateretako emaitzei.

2.– Las personas integrantes de la Comisión de Control serán nombradas por la Asamblea General de entre los consejeros o consejeras generales que, reuniendo los conocimientos y experiencia adecuados a los que se refiere el artículo 59, no sean vocales del Consejo de Administración. Cada grupo de representación de la Asamblea General propondrá para su nombramiento, autónomamente, las personas comisionadas que le correspondan. En el supuesto de que en un grupo hubiere más de una propuesta, se votará, exclusivamente por los consejeros y consejeras que integren ese grupo, a las diversas candidaturas presentadas. La asignación de miembros de la comisión se realizará aplicando a los resultados obtenidos el método D'Hondt.

Gehienez 13 kidek osatuko dute Kontrol Batzordea. Administrazio Kontseilua osatzen duten talde beretako ordezkariek egon behar dute Kontrol Batzordean, proportzionaltasun-irizpideei jarraituz. Osaera zehazteko, 57.2 artikuluan aurreikusitako metodologia aplikatuko da.

El número de miembros de la Comisión de Control será como máximo de 13 vocales. En ella deberán existir representantes de los mismos grupos que compongan el Consejo de Administración, respetando criterios de proporcionalidad. A efectos de determinar la composición de esta comisión, se aplicará la metodología prevista en el artículo 57.2.

Aurrezki-kutxak partaidetza-kuotak baldin baditu zirkulazioan, Kontrol Batzordean partaidetza-kuotadunen ordezkari gehigarri batzuk egongo dira, Batzar Orokorreko proportzio berean. Finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak ordezkari bat izenda dezake, Kontrol Batzordeko kide izan gabe haren bileretan izango dena, hitzarekin baina botorik gabe. Karguaren iraupenerako eta batzordekideak berritzeko eta hautagaitzak aurkezteko araubidea Administrazio Kontseiluko kideentzat ezarritako bera izango da.

En caso de que la caja de ahorros mantenga cuotas participativas en circulación, en la Comisión de Control existirán representantes adicionales de los cuotapartícipes y las cuotapartícipes, en idéntica proporción que en la Asamblea General. El departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera podrá designar una persona representante, que sin formar parte de la Comisión de Control asistirá a las reuniones con voz y sin voto. La duración del ejercicio del cargo, la renovación de las personas comisionadas y la presentación de candidaturas se regirá por lo dispuesto para las vocales y los vocales del Consejo de Administración.

3.– Batzordekideren batek bere agintaldia amaitu aurretik kargua uzten badu edo galtzen badu, haren ordezkoak beteko du amaitu bitarteko aldia. Ordezkari-talde bakoitzeko, betiere paragrafo honetan adierazitako ondorioetarako bakarrik, batzordekide adina ordezko izendatuko dira, batzordekideak izendatzeko prozedura berarekin.

3.– Cuando se produzca el cese o revocación de una persona comisionada antes del término de su mandato, será sustituida por el periodo restante por su correspondiente suplente. Por cada grupo de representación, y a los solos efectos indicados en este apartado, serán nombradas tantas personas suplentes como comisionadas y por igual procedimiento que estas.

4.– Batzordeak berak izendatuko ditu, kideen artetik, lehendakaria, zeinak boto erabakigarria izango baitu, lehendakariordea eta idazkaria.

4.– La comisión nombrará, de entre sus miembros, al presidente o presidenta, que tendrá voto dirimente, un vicepresidente o vicepresidenta y un secretario o secretaria.

Batzordearen erabakiek edo akordioek gehiengo absolutua behar dute, eta aktan jasoko dira. Akta lehendakariak eta idazkariak sinatuko dute.

Las decisiones o acuerdos de la comisión se tomarán por mayoría absoluta y constarán en acta, rubricada por el presidente o presidenta y por el secretario o secretaria.

67. artikulua.– Batzordekide izateko baldintzak.

Artículo 67.– Requisitos de las personas comisionadas.

Administrazio Kontseiluko kideen betekizun berberak izango dituzte batzordekideek, eta bateraezintasun eta muga berak halaber.

Las personas comisionadas deberán reunir los mismos requisitos y tendrán las mismas incompatibilidades y limitaciones que las vocales o los vocales del Consejo de Administración.

68. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 68.– Funciones.

Honako eginkizunak izango ditu Kontrol Batzordeak:

La Comisión de Control ejercitará las siguientes funciones:

a) Erakundearen ekonomia- eta finantza-kudeaketa aztertzea; horretarako, sei hilean behin gutxienez, lege honetan 20. artikuluan aipatzen den txostena aurkeztu beharko dio finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari.

a) Analizar la gestión económica y financiera de la entidad, presentando semestralmente como mínimo al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera el informe a que se refiere el artículo 20 de esta Ley.

b) Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriak Auditoretza Batzordearentzat ezarrita dauzkan zereginak.

b) Las previstas para el Comité de Auditoría en la disposición adicional decimoctava de la Ley 24/1988, de 28 de julio, del Mercado de Valores.

c) Bere kudeaketari buruzko txostena aurkeztea Batzar Orokorrari, eta iritzia ematea ikuskatu dituen organoek egin duten kudeaketari buruz.

c) Elevar a la asamblea el informe relativo a su gestión, emitiendo su opinión respecto de la gestión de los órganos sometidos a su supervisión.

d) Indarrean dauden arauek aurreikusitako kasuetan, lehendakariari eskatzea Batzar Orokorraren ezohiko bilerara deitu dezala.

d) Requerir del presidente o presidenta la convocatoria de Asamblea General con carácter extraordinario en los supuestos previstos en las normas vigentes.

e) Hauteskunde-prozesuak nahiz gobernu-organoak izendatzeko prozesuak kontrolatzea, hauteskundeak direla-eta aurkeztutako aurkaratze edo erreklamazioei barne-instantzia bakarrean erantzunez, eta eskumena daukaten jurisdikzio-organoetan jar daitezkeen demandak eragotzi gabe.

e) Controlar los procesos electorales, y de designación de los órganos de gobierno, respondiendo en única instancia interna de las impugnaciones o reclamaciones electorales, sin perjuicio de las correspondientes demandas ante los órganos jurisdiccionales competentes.

f) Finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari proposatzea, behin betiko ebatz dezan –geroago bidezko izan daitezkeen akzioak eragotzi gabe–, ikuskaritzapean dauden organoen erabakien eraginkortasuna etetea, arauek edo estatutuek ezarritako kasuetan.

f) Proponer al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera que resuelva definitivamente, y sin perjuicio de acciones que posteriormente procedan, la suspensión de eficacia de los acuerdos de los órganos sometidos a supervisión en los supuestos normativa o estatutariamente establecidos.

Ahalmen hori erregela hauen mende egongo da:

Dicha facultad se sujetará a las siguientes reglas:

i) Aurrezki-kutxako Administrazio Kontseiluaren akordioak eta erabakiak zein Batzorde Betearazlearenak, lehendakariarenak eta zuzendari nagusiarenak etetea proposatu ahal izango da, kontseiluak haien esku utzitako eginkizunetan dihardutenean.

i) Podrán ser objeto de propuesta de suspensión los acuerdos y decisiones del Consejo de Administración de la caja, así como de la Comisión Ejecutiva, del presidente o presidenta y del director o directora general cuando ejerzan funciones delegadas por el consejo.

Ii) Proposamena aurkeztea dagokio baldin batzordeak uste badu erabaki horiek indarrean dauden xedapenak urratzen dituztela edo kutxaren ondarearen egoerari, emaitzei edo kredituari edo haren ezarle edo bezeroei modu bidegabean eta larrian kalte egiten dietela. Proposamena nahitaez 15 eguneko epean aurkeztu beharko da, erabakiak jasotzen direnetik.

Ii) Procederá elevar la propuesta cuando la comisión entienda que dichos acuerdos vulneran las disposiciones vigentes o afectan injusta y gravemente a la situación patrimonial, a los resultados o al crédito de la caja o a sus impositores e impositoras o clientela. La propuesta habrá de elevarse necesariamente dentro de los 15 días siguientes a la fecha de recepción de los acuerdos.

Iii) Proposamenak arrazoitua izan beharko du eta Euskal Autonomia Erkidegoko sail eskudunari aurkeztuko zaio.

Iii) La propuesta, que deberá ser motivada, se elevará al departamento competente de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

Iv) Eteteko proposamena aurkeztean, Kontrol Batzordeko lehendakariak Administrazio Kontseiluari eskatuko dio, kontseiluko lehendakariari zuzendutako idazki baten bidez, dei dezala ezohiko batzar orokor batera.

Iv) Al elevar la propuesta de suspensión, el presidente de la Comisión de Control requerirá al Consejo de Administración, mediante escrito dirigido a su presidente, para que convoque una asamblea general extraordinaria.

g) Finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari informazioa ematea zuzendari nagusiaren izendapen, kargu-uzte eta berrautaketari buruzko erabakien gainean.

g) Informar al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera de los acuerdos de nombramiento, cese y reelección del director o directora general.

h) Indarrean dauden arauek edo estatutuek edo Batzar Orokorrak agindutako beste edozein eginkizun.

h) Cualquier otra que le sea asignada por las normas vigentes o le sea atribuida por los estatutos o por mandato de la Asamblea General.

V. KAPITULUA
CAPÍTULO V
GIZARTE EKINTZAKO BATZORDEA
LA COMISIÓN DE OBRA SOCIAL

69. artikulua.– Gizarte Ekintzako Batzordea.

Artículo 69.– Comisión de Obra Social.

1.– Aurrezki-kutxaren gizarte-ekintza behar bezala beteko dela bermatzeko, Gizarte Ekintzako Batzordea sortuko da.

1.– Para garantizar el cumplimiento de la obra social de la caja de ahorros se creará una Comisión de Obra Social.

2.– Batzar Orokorrak izendatutako 10 kontseilari nagusik osatuko dute batzorde hau, partaidetza-kuotadunen boto-eskubideak kontuan hartu gabe, halakorik balego. Kontseilariok gizarte-ekintzaren arloko ezagutzak izan beharko dituzte.

2.– La comisión estará integrada por 10 consejeros o consejeras generales que nombre la Asamblea General sin tener en cuenta los derechos de voto de los cuotapartícipes o las cuotapartícipes, si los hubiere, y que tengan conocimientos en el ámbito social.

Kideak izendatzeko prozesuan hautagai-zerrenda bat baino gehiago aurkezten bada, dagokion bozketa egin ondoren, ateratako emaitzei D'Hondt metodoa aplikatuko zaie batzordeko kideak esleitzeko.

Si en el proceso de designación de miembros se presentase más de una candidatura, tras la votación correspondiente, la asignación de miembros de la comisión se realizará aplicando a los resultados obtenidos el método D'Hondt.

3.– Aurreko paragrafoan adierazitako pertsonez gain, Gizarte Ekintzako Batzordeko kide izan daitezke kontseilari nagusi ez diren bi pertsona, gehienez ere, baldin eta eskatzen zaien profesionaltasuna badaukate gizarte-laguntzaren edo gizarte-zerbitzuen arloan. Adituok izendatzeko prozesuan zerrenda bat baino gehiago aurkezten bada, 2. paragrafoko bigarren lerrokadan xedatutakoari jarraituko zaio.

3.– Además de las personas indicadas en el apartado anterior, podrán formar parte de la Comisión de Obra Social hasta un máximo de dos personas que reúnan adecuados requisitos de profesionalidad en el ámbito de la asistencia social o los servicios sociales y no sean consejeros o consejeras generales. Si en el proceso de designación de estas personas expertas se presentase más de una lista, se estará a lo dispuesto en el párrafo segundo del apartado 2.

4.– Gizarte Ekintzako Batzordeko kide izango dira, halaber, Eusko Jaurlaritzak izendatutako ordezkari bat eta aurrezki-kutxak bere gordailu guztien % 10 baino gehiago hartu duen autonomia-erkidego bakoitzeko ordezkari bat.

4.– También formará parte de la Comisión de Obra Social una persona representante designada por el Gobierno Vasco y otra representante de cada comunidad autónoma en que la caja de ahorros haya captado más de un 10% del total de sus depósitos.

5.– Gizarte Ekintzako Batzordearen eginkizuna izango da aholku ematea, proposamenak prestatzea eta aurrezki-kutxaren gizarte-ekintza ikuskatzea, eta orobat ekintza horretarako aurrekontuen proposamenari eta betekuntzari buruz informatzea Batzar Orokorra eta finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saila.

5.– Serán funciones de la Comisión de Obra Social el asesoramiento, la elaboración de propuestas y la supervisión de la obra social de la caja de ahorros, así como informar sobre la propuesta y cumplimiento de los presupuestos de dicha obra a la Asamblea General y al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera.

6.– Zuzenean edo zeharka Euskadin aritzen diren aurrezki-kutxek, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan ez dutenak barne, beren gizarte-jarduerari dagokionez, ondoko zenbatekoa duten gastu edo inbertsioak egin beharko dituzte Autonomia Erkidegoan: gutxienez, beren gizarte-jardueraren urteko aurrekontuaren zati proportzionala, Euskadin hartutako gordailu guztiei dagokienez. Zenbateko horren helburu garrantzitsua izango da, besteak beste, enplegua sortzea.

6.– Las cajas de ahorros, incluyendo las no domiciliadas en la Comunidad Autónoma de Euskadi, que operen de forma directa o indirecta en Euskadi deberán realizar gastos o inversiones correspondientes a su actividad social en la Comunidad Autónoma cuya cuantía sea, como mínimo, la parte del presupuesto anual de su actividad social proporcional a los depósitos totales captados en Euskadi con respecto al total de la caja, que tendrá como finalidad relevante, entre otras, la creación de empleo.

Aurrezki-kutxen erakunde zentralek ondoko dokumentazioa bidali beharko dute Euskadiko beren lurralde-ordezkaritzara eta finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailera, urte bakoitzeko lehen hiruhilekoaren barruan:

Las entidades centrales de las cajas de ahorros deberán remitir a su delegación territorial en el País Vasco y al departamento competente en materia de finanzas del Gobierno Vasco, dentro del primer trimestre de cada año, la siguiente documentación:

a) Kutxaren edo/eta banku instrumentalaren gordailu guztien bolumena.

a) Volumen de depósitos totales de la caja y/o banco instrumental.

b) Euskadin hartutako gordailu guztien bolumena.

b) Volumen de depósitos totales captados en Euskadi.

c) Urte bakoitzeko gizarte-ekintzaren aurrekontu osoaren zenbatekoa.

c) Importe del presupuesto anual total de obra social de cada año.

d) Euskadin egindako gizarte-ekintzaren urteko aurrekontuaren zenbatekoa.

d) Importe del presupuesto anual de obra social realizada en Euskadi.

e) Lanpostu berriak sortzeko Euskadin finantzatutako eta gauzatutako ekintzen kontakizuna.

e) Relato de las acciones financiadas y ejecutadas en Euskadi en la creación de puestos de trabajo nuevos.

f) Euskadin egitekoa zen gizarte-ekintzaren aurrekontuaren likidazioa, aurreko ekitaldiari dagokiona.

f) Liquidación del presupuesto de obra social a realizar en Euskadi, correspondiente al ejercicio anterior.

VI. KAPITULUA
CAPÍTULO VI
PARTAIDETZA KUOTADUNEN ORDEZKARITZA ESKUBIDEA
DERECHOS DE REPRESENTACIÓN DE LOS CUOTAPARTÍCIPES O LAS CUOTAPARTÍCIPES

70. artikulua.– Batzar Orokorreko partaidetza.

Artículo 70.– Participación en la Asamblea General.

1.– Aurrezki-kutxaren batek eskubide politikodun partaidetza-kuotak jaulkitzen baditu, partaidetza-kuotadunek boto kopuru proportzionala izango dute Batzar Orokorrean, beren partaidetza-kuotek kutxaren guztizko ondare garbitik daukaten portzentajearen araberakoa. Boto kopuru hori kontuan hartuko da bai erabakiak hartzeko orduan, bai eta Batzar Orokorra behar bezala eratzeko bertaratze-quorumerako ere.

1.– En caso de que una caja de ahorros emita cuotas participativas con derechos políticos, las personas titulares de dichas cuotas dispondrán en la Asamblea General de un número de votos proporcional al porcentaje que supongan sus cuotas participativas sobre el patrimonio neto total de la caja, que se computará tanto a efectos de adopción de acuerdos como de quórum de asistencia para la válida constitución de la Asamblea General.

Taldeen ordezkaritza-portzentajeak partaidetza-kuotadunei dagozkienak guztizkotik kendu ondoren geratzen diren boto-eskubideen arabera bete beharko dira.

Los porcentajes de representación por grupos deberán cumplirse respecto de los derechos de voto resultantes una vez deducidos del total los que hayan de corresponder a los cuotapartícipes o las cuotapartícipes.

2.– Partaidetza-kuotadunek eskubidea izango dute aurrezki-kutxa jaulkitzaileak egiten dituen batzar orokorretara joateko; baita botoa emateko ere, erabakiak lege honek agindutako moduan behar bezala hartzeko beharrezkoa den borondatea osa dadin.

2.– Las personas titulares de cuotas participativas tendrán derecho a asistir a las asambleas generales que celebre la caja de ahorros emisora y a votar para formar la voluntad necesaria para la válida adopción de acuerdos en los términos previstos en esta Ley.

Estatutuetan xeda daiteke gutxieneko kuota kopuru bat eduki beharra Batzar Orokorrera joan ahal izateko; kasu horretan, gutxieneko hori ezingo da inoiz izan ordezkaritza-eskubide eta guzti zirkulazioan dauden jaulkitako kuoten milako bat baino handiagoa.

Los estatutos podrán exigir la posesión de un número mínimo de cuotas para asistir a la Asamblea General, sin que en ningún caso el número exigido pueda ser superior al uno por mil del total de cuotas emitidas con derechos de representación que se encuentren en circulación.

Batzar orokorretan egoteko eta botoa emateko eskubidea gauzatzeko, zilegi da kuotak elkartzea.

Para el ejercicio del derecho de asistencia y de voto en las asambleas generales será lícita la agrupación de cuotas.

Batzar Orokorrean egoteko eskubidea daukan partaidetza-kuotadun orok dauka aukera bertan beste norbaiten bidez ordezkatua egoteko, eta ordezkari horrek ez du zertan izan partaidetza-kuoten titular. Ahalmen hori mugatu daiteke estatutuetan. Horretarako, sozietate anonimoetan akziodunak nola ordezkatu arautzeko jarrita dagoen araudia erabiliko da ordezko arau gisa, lege honetan aurreikusitakoaren aurkako ezer ez dioen neurrian.

Cualquier cuotapartícipe que tenga derecho de asistencia podrá hacerse representar en la Asamblea General por medio de otra persona, aunque esta no sea titular de cuotas participativas. Los estatutos podrán limitar esta facultad. A estos efectos, será de aplicación supletoria, en tanto en cuanto no se oponga a lo previsto en esta Ley, la normativa reguladora de la representación de los accionistas en las sociedades anónimas.

3.– Aurreko paragrafoan ezarritakoaren kalterik gabe, partaidetza-kuotadunek Batzar Orokorrean daukaten partaidetzak ez du baldintzatuko zenbat kontseilari nagusi dagozkion interes kolektiboen ordezkari diren taldeetako bakoitzari, indarrean dagoen araudiaren arabera.

3.– Sin perjuicio de lo previsto en el apartado anterior, la participación de las personas titulares de cuotas participativas en la Asamblea General no afectará al número de consejeros generales que, de acuerdo con la normativa vigente, corresponda a los distintos grupos representativos de intereses colectivos.

4.– Erakunde publikoek harpidetuta dituzten partaidetza-kuotetatik eratorritako eskubide politikoak ere kontatu egingo dira herri-administrazioen eta zuzenbide publikoko erakunde eta korporazioen ordezkaritzaren mugak kalkulatzeko, zeintzuk 45.2 artikuluan baitaude jasota.

4.– Los derechos políticos derivados de la suscripción de cuotas participativas por entidades públicas computarán a los efectos del cálculo de los límites a la representación de las administraciones públicas y entidades y corporaciones de derecho público, previstos en el artículo 45.2.

71. artikulua.– Administrazio Kontseiluko partaidetza.

Artículo 71.– Participación en el Consejo de Administración.

1.– Partaidetza-kuotadunek Batzar Orokorrari hautagaiak proposatu ahal izango dizkiote Administrazio Kontseiluko kide izateko.

1.– Las personas titulares de cuotas participativas podrán proponer a la Asamblea General candidatos o candidatas para ser miembros del Consejo de Administración.

Horretarako, jaulkipen bakoitzarekin batera, erakundearen estatutuak aldatu egin beharko dira Administrazio Kontseiluan behar adina kide sartzeko, hartara osaera berrian berdinak izan daitezen partaidetza-kuotadunek proposatutako kideen portzentajea eta jaulkiko diren kuoten bolumenak kutxaren ondarean osatuko duen portzentajea.

A estos efectos, con carácter simultáneo a cada emisión, se modificarán los estatutos de la entidad para incorporar al Consejo de Administración el número de vocales que sea necesario para que, en la nueva composición, el porcentaje de vocales que propongan las personas titulares de cuotas participativas sea igual al porcentaje que el volumen de cuotas a emitir suponga sobre el patrimonio de la caja.

2.– Hala nahi izanda batzuen eta besteen kuotak elkartzen badituzte, eta, horren ondorioz, elkartutako kuota horiek zirkulazioan dauden jaulkitako kuota guztietatik osatzen duten portzentajea handiagoa bada zirkulazioan dauden jaulkitako kuota guztien balioa partaidetza-kuotadunek proposatzen dituzten Administrazio Kontseiluko kideen kopuruaz zatituta ateratzen den portzentajea baino, edo horren berdina bada, halakoetan eskubidea izango dute dagokion proportziotik –frakzio osoak gaindituta– deduzitzen diren kideak izendatzeko. Ahalmen hori erabiltzen bada, hala elkartutako kuoten titularrek ez dute esku hartuko Administrazio Kontseiluko gainerako kideen botazioan.

2.– Las cuotas que voluntariamente se agrupen hasta constituir un porcentaje del total de cuotas emitidas en circulación igual o superior al que resulte de dividir el valor total de cuotas emitidas en circulación por el número de vocales del Consejo de Administración cuya propuesta corresponde a los cuotapartícipes, tendrán derecho a designar los que, superando fracciones enteras, se deduzcan de la correspondiente proporción. En el caso de que se haga uso de esta facultad, las personas titulares de cuotas así agrupadas no intervendrán en la votación de los restantes vocales del Consejo de Administración.

3.– Partaidetza-kuotadunek, Administrazio Kontseiluko kide izateko, partaidetza-kuotadunak edo hirugarren batzuk izenda ditzakete. Edonola ere, izendatutakoek behar besteko profesionaltasuna eta ohoragarritasuna eduki behar dute. Haien hautagarritasunaren ondorioetarako, ez dira aplikatuko 53. artikuluko B) eta D) idatz-zatietan ezarritako bateraezintasunak.

3.– La designación de vocales del Consejo de Administración por los cuotapartícipes o las cuotapartícipes podrá recaer sobre estos o sobre terceras personas. En todo caso, las personas designadas deberán reunir los adecuados requisitos de profesionalidad y honorabilidad. A efectos de su elegibilidad, no serán de aplicación las causas de incompatibilidad establecidas en los apartados B) y D) del artículo 53.

72. artikulua.– Kontrol Batzordeko partaidetza.

Artículo 72.– Participación en la Comisión de Control.

Partaidetza-kuotadunek Batzar Orokorrari hautagaiak proposatu ahal izango dizkiote erakunde jaulkitzaileko Kontrol Batzordeko kide izateko, eta eskubidea izango dute haiek izendatzeko, Administrazio Kontseiluko kideentzat jarrita dauden arau berberak erabiliz.

Las personas titulares de cuotas participativas podrán proponer a la Asamblea General candidatos o candidatas para ser miembros de la Comisión de Control de la entidad emisora y tendrán derecho a su designación con arreglo a las mismas reglas establecidas para las vocales y los vocales del Consejo de Administración.

73. artikulua.– Erabakiak aurkaratzea.

Artículo 73.– Impugnación de acuerdos.

Partaidetza-kuotadunek eskubidea izango dute erakunde jaulkitzaileko Batzar Orokorrak edo Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiak aurkaratzeko, kapital-sozietateetan akziodunek junten eta administrazio-organoaren erabaki sozialak aurkaratzen dituzten moduan eta baldintza berberetan.

Las personas titulares de cuotas participativas tendrán derecho a impugnar los acuerdos adoptados por la Asamblea General o por el Consejo de Administración de la entidad emisora en los mismos términos y condiciones que los accionistas y las accionistas respecto de los acuerdos sociales de las juntas y del órgano de administración de la sociedad de capital de la que son socios y socias.

Horretarako, sozietate anonimoetan erabakiak aurkaratzeko jarrita dagoen araudia erabiliko da, ordezko arau gisa, lege honetan aurreikusitakoaren aurkako ezer ez dioen neurrian.

A estos efectos, será de aplicación supletoria, en tanto en cuanto no se oponga a lo previsto en esta Ley, la normativa reguladora de la impugnación de acuerdos en las sociedades anónimas.

74. artikulua.– Informazio-eskaera.

Artículo 74.– Solicitud de información.

Partaidetza-kuoten titularrek, kuota kopuru batetik aurrera, erakundeari informazioa edo azalpenak eskatu ahal izango dizkiote, edo interesatzen zaien edozein gairi buruz idatziz galdetu, eta erakundeak eskatu diotena eman egin behar die eta erantzun, non eta ez den aurrezki-kutxaren interesen edo eginkizun sozialaren kalterako. Horretarako, partaidetza-kuotetan, gutxienez, jaulkita eta zirkulazioan dauden kuota guztien % 5 edo gehiago eduki behar dute.

Las personas titulares de cuotas participativas en, al menos, un porcentaje del total de cuotas emitidas en circulación igual o superior al 5% podrán solicitar de la entidad informaciones o aclaraciones, o formular preguntas por escrito, acerca de cualesquiera asuntos que sean de su interés y la entidad estará obligada a facilitárselas y a responder, salvo que esto perjudique los intereses de la caja de ahorros o el cumplimiento de su función social.

III. TITULUA
TÍTULO III
BESTE XEDAPEN BATZUK
OTRAS DISPOSICIONES
I. KAPITULUA
CAPÍTULO I
ZUZENDARITZA NAGUSIA
LA DIRECCIÓN GENERAL

75. artikulua.– Zuzendaritza Nagusia.

Artículo 75.– Dirección General.

1.– Zuzendari nagusia edo parekoa Administrazio Kontseiluak izendatuko du, kargu horri dagozkion eginkizunak betetzeko nahikoa gaitasun, prestakuntza tekniko eta esperientzia duten pertsonen artetik aukeratuta. Izendapen hori Batzar Orokorrak berretsi beharko du, berariaz horretarako deituta.

1.– La persona que vaya a ser director o directora general o asimilada será designada por el Consejo de Administración entre personas con capacidad, preparación técnica y experiencia suficiente para desarrollar las funciones propias de este cargo. La Asamblea General, convocada al efecto, habrá de confirmar el nombramiento.

Norbaitek aurrezki-kutxa bateko zuzendari nagusi izateko prestakuntza tekniko eta esperientzia egokia duela ulertuko da baldin eta gutxienez bost urtez finantza-erakundeen goi-administrazio, zuzendaritza, kontrol edo aholkularitzako eginkizunak bete baditu, edo antzeko erantzukizuneko eginkizunetan aritu bada gutxienez pareko dimentsioko beste erakunde publiko nahiz pribaturen batean.

Se considera que posee preparación técnica y experiencia adecuadas para ejercer sus funciones como director general de una caja de ahorros quien haya desempeñado, durante un plazo no inferior a cinco años, funciones de alta administración, dirección, control o asesoramiento de entidades financieras o funciones de similar responsabilidad en otras entidades públicas o privadas de, al menos, análoga dimensión.

Legez ezarritako erretiro-adin orokorra duenean, zuzendari nagusiak edo parekoak erretiratu egin beharko du, eta kargua utzi. Kargutik kentzeko aukera ere egongo da, bi modutara:

El director o directora general o persona asimilada cesará por jubilación a la edad de jubilación general establecida legalmente. Podrá, además, ser removido o removida de su cargo:

a) Administrazio Kontseiluaren erabaki bidez. Erabakia finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailera bidali beharko da.

a) Por acuerdo del Consejo de Administración, del que se dará traslado al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera.

b) Autonomia Erkidegoko Administrazioak instruitutako diziplina-espediente baten eraginez.

b) En virtud de expediente disciplinario instruido por la Administración de la Comunidad Autónoma.

2.– Zuzendari nagusia edo parekoa, lehendakaria edo eginkizun betearazleak dituen aurrezki-kutxaren Administrazio Kontseiluko beste edozein kide izateko, dedikazio esklusiboa beharko da, eta, ondorioz, kargu hori bateraezina izango da ordaindutako beste edozein jarduera publiko edo pribaturekin, non eta ez den ondare propioa administratzea edo kutxaren ordezkari gisa egiten den jardueraren bat. Azken kasu horretan, ordezkatzen duen kutxari laga beharko dizkio lortzen dituen diru-sarrerak.

2.– El ejercicio del cargo de director o directora general o asimilado, de presidente o presidenta y de cualquier vocal con funciones ejecutivas del Consejo de Administración de una caja de ahorros requiere dedicación exclusiva, y será, por tanto, incompatible con cualquier actividad retribuida, tanto de carácter público como privado, salvo la administración del propio patrimonio y aquellas actividades que ejerza en representación de la caja. En este último caso, los ingresos que obtenga deberán cederse a la caja por cuya cuenta realiza dicha actividad o representación.

II. KAPITULUA
CAPÍTULO II
GOI KARGUDUNEN ERREGISTROA
REGISTRO DE ALTOS CARGOS

76. artikulua.– Goi Kargudunen Erregistroa.

Artículo 76.– Registro de Altos Cargos.

1.– Kutxek beren gobernu-organoetako kide bakoitzaren eta zuzendari nagusiaren izendapen, kargu-uzte eta berrautaketaren berri eman beharko diote finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari, 15 eguneko epean.

1.– Las cajas de ahorros vendrán obligadas a comunicar al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera, en el plazo de 15 días, el nombramiento, cese y reelección de cada miembro de sus distintos órganos de gobierno y del director o directora general.

2.– Sail horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxetako Goi Kargudunen Erregistroa izango dute, eta komunikazio horiek denak hara bidaliko dira, inskribaturik utz ditzaten, indarrean dagoen arauan zehazturiko moduan eta epeetan.

2.– En el citado departamento existirá un Registro de Altos Cargos de las cajas de ahorros de la Comunidad Autónoma de Euskadi al que se dará traslado, para su inscripción, de las oportunas comunicaciones en la forma y plazos previstos en la norma vigente.

3.– Inskripzioak eragingo dituen ondorioak lege honetako 11. artikuluan jasota daudenak dira.

3.– Los efectos de la inscripción serán los contemplados en el artículo 11 de esta Ley.

III. KAPITULUA
CAPÍTULO III
AURREZKI KUTXEN FEDERAZIOA
FEDERACIÓN DE CAJAS DE AHORROS

77. artikulua.– Euskal federazioa.

Artículo 77.– Federación vasca.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxak federazioen parte izan daitezke. Horretarako federazioek berezko lege-nortasuna izan beharko dute, eta, gutxienez, xede hauek eduki:

1.– Las cajas de ahorros de la Comunidad Autónoma de Euskadi podrán formar parte de federaciones que tengan personalidad jurídica propia y que tengan al menos las siguientes finalidades:

a) Botere publikoen aitzinean bere baitako kutxen ordezkari izatea, dela banaka edo dela denak batera harturik, kutxen eta botere horien arteko lankidetza bateratuta.

a) Ostentar la representación de las cajas federadas, a nivel individual o colectivo, ante los poderes públicos, unificando su colaboración con estos.

b) Aurrezkia hartzen, defendatzen eta hedatzen saiatzea, eta, bakoitzaren jardunaren lurralde-eremuan, federaturiko kutxen inbertsioak orientatzea.

b) Procurar la captación, defensa y difusión del ahorro, y orientar las inversiones de las cajas federadas dentro de su respectivo ámbito de actuación territorial.

c) Zerbitzu teknikoak eta finantza-zerbitzuak eman daitezen sustatzea eta horiek koordinatzea.

c) Promover y coordinar la prestación de servicios técnicos y financieros.

d) Federaturiko kutxak elkarrekin lan egitera bultzatzea eta akuilatzea, hartara baliabideak optimizatzeko, kostuak murrizteko eta finantza-zerbitzuak hobeto eskaintzeko.

d) Potenciar y estimular la actuación conjunta de las cajas federadas, en orden a optimizar sus recursos, disminuir costes y mejorar la prestación de los servicios financieros.

2.– Kontseilu Orokor batek zuzenduko du federazioa. Kontseilu horretan, kutxa federatu bakoitzak bi ordezkari izango ditu, bere estatutuen arabera aukeratuak, eta Euskal Autonomia Erkidegoak beste bi ordezkari. Autonomia Erkidegoak Kontseilu Orokor bakoitzean izan behar dituen ordezkariak Eusko Jaurlaritzak izenda ditzake, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailaren bitartez, eta, izendatzekotan, hartarako modua eta baldintzak zehaztuko ditu.

2.– La federación deberá estar regida por un Consejo General integrado por dos personas representantes de cada caja federada elegidas de acuerdo con lo previsto en sus respectivos estatutos, y dos representantes de la Comunidad Autónoma de Euskadi. El Gobierno Vasco, a través del departamento competente en materia financiera, podrá nombrar las personas representantes de la Comunidad Autónoma en cada Consejo General, estableciendo en su caso la forma y condiciones del nombramiento.

3.– Federazioaren estatutuak Kontseilu Orokorrak idatziko ditu. Gero, kutxen dagokion gobernu-organoak onartu beharko ditu haien estatutuetan ezarritakoaren arabera, eta, ondoren, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailera bidaliko dira, behin betiko onar daitezen.

3.– Los estatutos de la federación serán elaborados por el Consejo General, los cuales, una vez aprobados por el correspondiente órgano de gobierno de las cajas de conformidad con lo establecido en sus estatutos, serán trasladados para su aprobación definitiva al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera.

4.– Hartzen diren erabakiak lotesleak izango dira eta botoen gehiengoz hartuko dira, federazioaren estatutuetan zehaztutako moduan. Xeda daiteke gai batzuk aho batez onartu beharko direla.

4.– Los acuerdos serán vinculantes y se tomarán por mayoría de votos, en la forma que determinen los estatutos de la federación, pudiendo establecerse la necesidad de voto unánime en determinadas materias.

5.– Dagokion gobernu-organoak berariaz berresten ez badu, ezein erabakik ezin die kutxa federatuei obligazio ekonomikorik ekarri.

5.– Ningún acuerdo podrá comportar la asunción de obligaciones económicas por las cajas federadas sin la ratificación expresa del órgano de gobierno correspondiente.

6.– Idazkaritza Orokorra kontseiluaren ildo nagusiak gauzatzeko ardura duen organo iraunkorra da, eta estatutuetan edo indarreko araudian izendatzen zaizkion beste eginkizunak betetzea dagokiona.

6.– La Secretaría General es el órgano permanente que tiene encomendada la ejecución de las directrices del consejo, así como cualquier otra función que le sea encomendada por los estatutos o la normativa vigente.

7.– Indarrean dauden legeetako zehaztapenak betez, Euskadiko aurrezki-kutxak integra daitezke Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuaz gaindiko federazioetan.

7.– Las cajas de ahorros de Euskadi, de conformidad con las determinaciones de la legislación vigente, podrán integrarse en federaciones de ámbito territorial superior al de la Comunidad Autónoma.

78. artikulua.– Beste kutxekin elkartzea.

Artículo 78.– Asociación con otras cajas.

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxak izan daitezke Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioko kide.

Las cajas de ahorros de la Comunidad Autónoma de Euskadi podrán formar parte de la Confederación Española de Cajas de Ahorros.

IV. KAPITULUA
CAPÍTULO IV
BEZEROAK BABESTEA
PROTECCIÓN A LA CLIENTELA

79. artikulua.– Bezeroei arreta ematea.

Artículo 79.– Atención a la clientela.

Egoitza soziala Euskadin duten aurrezki-kutxek bezeroen arretarako sail edo zerbitzu bat eduki beharra daukate. Finantza-zerbitzuak darabiltzatenek, beren interesak eta legez aitortutako eskubideak direla-eta, inolako kexarik edo erreklamaziorik baldin badute, sail edo zerbitzu horren egitekoa izango da horietaz arduratzea eta horiei irtenbidea ematea.

Las cajas de ahorros con domicilio social en Euskadi deberán contar con un departamento o servicio de atención a la clientela encargado de atender y resolver las quejas y reclamaciones que las personas usuarias de servicios financieros puedan presentar, relacionadas con sus intereses y derechos legalmente reconocidos.

80. artikulua.– Bezeroen defendatzailea.

Artículo 80.– Defensoría de la clientela.

1.– Egoitza soziala Euskadin duten aurrezki-kutxek, baita haien ekimenez sortutako finantza-erakundeek ere, bezeroen defendatzaile bat izendatuko dute, bezeroen interes eta eskubideak defenda ditzan haiek kutxa edo finantza-erakunde horien arteko edozeinekin dituzten harremanetan.

1.– Las cajas de ahorros con domicilio social en Euskadi, así como las entidades financieras creadas por iniciativa de aquellas, designarán un defensor o una defensora de la clientela, que se ocupará de la defensa de los intereses y derechos de esta en sus relaciones con cualquiera de las cajas o entidades financieras citadas.

2.– Bezeroen defendatzailea ospe handiko erakunde edo aditu independente bat izango da, eta haren eginkizuna, berriz, aurkezten dizkioten erreklamazioez arduratzea eta haiei irtenbidea ematea, eta orobat bezeroekiko gardentasunaz eta bezeroak babesteaz araudiak dioena bete dadin eta finantza arloko jardunbide eta ohitura egokien arabera joka dadin bultzatzea.

2.– La defensoría de la clientela habrá de ser una entidad o persona experta independiente de reconocido prestigio, a la que corresponderá atender y resolver las reclamaciones que se sometan a su decisión, así como promover el cumplimiento de la normativa de transparencia y protección de la clientela y de las buenas prácticas y usos financieros.

3.– Defendatzaileak hartutako erabakia bete beharrekoa izango da erakundearentzat, erreklamazioan bezeroaren alde egiten duen hartan.

3.– La decisión de esta defensoría vinculará a la entidad en la parte que sea favorable a la reclamación.

Erabakia bete beharrekoa izate horrek ez du esan nahi babes judizialaz baliatzerik egongo ez denik, gatazka konpontzeko beste bide batzuetara jo ez daitekeenik, edo administrazioaren babesa eskatzerik egongo ez denik.

Esta vinculación no será obstáculo para la plenitud de tutela judicial, para el recurso a otros mecanismos de solución de conflictos o para la protección administrativa.

XEDAPEN GEHIGARRIA.– Zehapenak eguneratzea.
DISPOSICIÓN ADICIONAL.– Actualización de las sanciones.

Gobernu Kontseiluari dagokio diru-zehapenen zenbatekoa eguneratzea. Eginkizun hori betetzeko, kontuan hartuko da Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumoko prezioen indizea, eguneratze-datara bitartean pilatutakoa.

Corresponde al Consejo de Gobierno la actualización del importe de las sanciones pecuniarias, que se efectuará teniendo en cuenta el índice de precios al consumo de la Comunidad Autónoma de Euskadi, acumulado a la fecha de la actualización.

XEDAPENAK IRAGANKORRAK
DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.– Partaidetza-kuoten erregimen iragankorra.

Primera.– Régimen transitorio de las cuotas participativas.

Aurrezki-kutxek, 11/2010 Errege Lege Dekretua indarrean sartuz geroztik partaidetza-kuotarik jaulki baldin badute eta dekretuan jartzen duen bezala egin baldin badute, partaidetza-kuotadunen ordezkari berriak gaur egungo beren gobernu-organoetan sar ditzakete.

Las cajas de ahorros que hayan emitido cuotas participativas a partir de la entrada en vigor del Real Decreto-ley 11/2010 y en los términos establecidos en él podrán incorporar a sus actuales órganos de gobierno, en su caso, a la nueva representación de los cuotapartícipes y las cuotapartícipes.

Bigarrena.– Aurrezki-kutxen estatutuak egokitzea.

Segunda.– Adaptación de los estatutos de las cajas de ahorros.

Lege hau indarrean sartzen denetik aurrera, aurrezki-kutxek bi hilabeteko epea izango dute beren estatutuak eta erregelamenduak hemen jasota datozen xedapenetara egokitzeko. Gero, finantza arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailera bidali beharko dituzte hilabeteko epean onartzeko.

En el plazo de dos meses a contar desde la entrada en vigor de la presente Ley, las cajas de ahorros procederán a la adaptación de sus estatutos y reglamentos a las disposiciones de esta, elevándolos al departamento del Gobierno Vasco competente en materia financiera para su aprobación en el plazo de un mes.

Hirugarrena.– Batzar Orokorraren, Administrazio Kontseiluaren eta egungo gainerako gobernu-organoetako kideen kargu-uztea.

Tercera.– Cese de la Asamblea General, Consejo de Administración y demás órganos de gobierno actuales.

Lege honen arabera osatu beharreko organo berriak osatzeaz bat, aurrezki-kutxen gobernu-organoetako gaur egungo kideek kargua utzi beharra izango dute.

Las personas que integren actualmente los órganos de gobierno de las cajas de ahorros cesarán en el ejercicio de sus cargos en el momento de la formación de los nuevos órganos constituidos de acuerdo con las normas establecidas en la presente Ley.

Laugarrena.– Gobernu-organo berriak osatzea eta lehen berrikuntza partziala.

Cuarta.– Constitución de los nuevos órganos de gobierno y primera renovación parcial.

Kutxetako Batzar Orokorra eta gainerako gobernu-organoak bete-betean lege honetan aginduta dagoen bezala osatu behar dira, aurrezki-kutxen estatutuak eta erregelamenduak onartu eta hurrengo bi hilabeteetan.

La constitución de la Asamblea General y de los demás órganos de gobierno de las cajas se realizará íntegramente según las normas contenidas en la presente Ley y dentro de los dos meses siguientes al de la aprobación de los estatutos y reglamentos de las cajas de ahorros.

Salbuespen moduan, lege honetan ezarritakoaren arabera Batzar Orokorra eratu ostean, bi urtez iraungo du kontseilari nagusien, Administrazio Kontseiluko kideen eta Kontrol Batzordeko, Gizarte Ekintzako Batzordeko eta Ordainketa eta Izendapen Batzordeko kideen erdien agintaldiak.

Excepcionalmente, una vez conformada la Asamblea General de acuerdo con lo establecido en la presente Ley, la duración del mandato de la mitad de los consejeros y consejeras generales, vocales del Consejo de Administración y miembros de las comisiones de Control, de Obra Social y de Retribuciones y Nombramientos será de dos años.

Aurreko lerrokadan xedaturikoaren ondorioetarako, ezarleak eta langileak ordezkatzeko kontseilari nagusiak aukeratu beharko dira, baita titularrak halako bi ordezko ere kasu bietan. Sektore horien ordezkariak izendatu eta bi urtera, erdiak kargurik gabe geratuko dira eta dagozkien ordezkoak sartuko dira lau urterako. Ordeztu beharreko erdiok zozketa bidez aukeratuko dira, notario aurrean.

A los efectos de lo dispuesto en el párrafo anterior, serán elegidos los consejeros o consejeras generales representantes de los impositores e impositoras y del personal y el doble de suplentes en ambos casos. Transcurridos dos años desde el nombramiento de las personas representantes de estos sectores, la mitad de ellas, determinada mediante sorteo notarial, será sustituida por las personas suplentes que correspondan, cuyo mandato tendrá una duración de cuatro años.

Aipaturiko ondorioetarako, izendaturik dauden udalbatzek ere dagozkien kontseilari nagusiak aukeratuko dituzte. Kontseilarion izendapena egin eta bi urtera, erdiak ordeztu egin beharko dira, ordeztekoak notario aurrean zozketa bidez zehaztu ostean. Kargua utzi behar dutenak izendatu zituzten erakundeek izendatu beharko dituzte ordezkoak ere, lau urterako.

Asimismo, a los efectos referidos, las corporaciones municipales designadas elegirán los consejeros o consejeras generales que correspondan. Transcurridos dos años desde su nombramiento, la mitad de ellos, determinada mediante sorteo notarial, será sustituida por quienes designen las mismas instituciones que designaron a las cesantes, y su mandato tendrá una duración de cuatro años.

Izendapena egin eta bi urtera, gainerako taldeen ordezkarien erdiak ere ordeztu egin beharko dira. Kargua utzi behar dutenak izendatu zituztenek izendatu beharko dituzte ordezkoak ere, lau urterako.

Transcurridos dos años desde su nombramiento, la mitad de las personas representantes de los restantes grupos será sustituida por aquellas que designen quienes designaron a las cesantes, y su mandato tendrá una duración de cuatro años.

Gobernu-organo bateko kideen kopurua bakoitia baldin bada, lehen berrikuntza partzialean erdiak ken bat berrituko dira, kopuru bakoiti hori hurbileneko goragoko kopuru bikoitia bihurtu ostean.

En el caso de que el número de miembros de un órgano de gobierno sea impar, se renovará, en la primera renovación parcial, un número igual a la mitad menos uno, tras elevar dicho número impar al par más próximo.

Gerora egin beharreko berrikuntza-prozesuetan, bi urtean behingo txandaketa noiz egin jakiteko, lege honetan ezarritakoaren arabera lehenengo Batzar Orokorra osatzen den eguna hartuko da abiapuntu modura.

Los posteriores procesos de renovación tomarán como punto de partida para su cadencia bienal la fecha en que se constituya la primera Asamblea General de acuerdo con lo establecido por la presente Ley.

Bosgarrena.– Lehen berrikuntza partzialerako prozedura.

Quinta.– Procedimiento para la primera renovación parcial.

Laugarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoaren ondorioetarako, kontseilari nagusien, Administrazio Kontseiluko kideen eta Kontrol Batzordeko, Gizarte Ekintzako Batzordeko eta Ordainketa eta Izendapen Batzordeko kideen erdien lehen berrikuntza partzialari dagokionez, honela jokatuko da:

A los efectos de lo previsto en la disposición transitoria cuarta, en relación con la primera renovación de la mitad de los consejeros y consejeras generales, vocales del Consejo de Administración y miembros de las comisiones de Control, de Obra Social y de Retribuciones y Nombramientos, se procederá de la siguiente forma:

1.– Ezarleen, langileen eta udalbatzen ordezkari diren kontseilari nagusien artetik, aldi berean Administrazio Kontseiluko kideak direnak eta batzordekideak direnak kenduko dira.

1.– De los consejeros y consejeras generales representantes de los impositores e impositoras, del personal y de las corporaciones municipales, se excluirá a quienes, a su vez, sean vocales del Consejo de Administración y comisionados o comisionadas.

2.– Horrela lortutako kontseilari nagusien zerrendatik, notario aurreko zozketa bidez zehaztuko dira talde horietako bakoitzean berritu beharreko erdiak.

2.– De la relación de consejeros y consejeras generales así obtenida, se determinará, por cada uno de estos grupos y mediante sorteo notarial, la mitad que haya de ser renovada.

3.– Notario aurreko zozketa bidez zehaztuko dira berritu beharreko talde horietako bakoitzari dagozkion Administrazio Kontseiluko kideen eta batzordekideen erdiak, zeintzuek kontseilari nagusi kargua utzi beharko baitute.

3.– Se determinará, mediante sorteo notarial, la mitad de las vocales o los vocales del Consejo de Administración y personas comisionadas que corresponda a cada uno de estos grupos que hayan de ser renovados, cesando a su vez como consejeros o consejeras generales.

Aurreko lerrokadako zozketa horretan ez dute parte hartuko Administrazio Kontseiluko kide izatera lege honetako 58. artikuluko 4. eta 5. paragrafoak baliatuta iritsi direnek.

No participarán en el sorteo a que se refiere el párrafo anterior quienes hubieran accedido al cargo de vocal del Consejo de Administración al amparo de los apartados 4 y 5 del artículo 58 de la presente Ley.

4.– Gainerako ordezkari-taldeek, kontseilari nagusien artetik, bi urtera berritu behar diren erdiak zehaztuko dituzte. Betiere, berritzekoen zerrenda horretan egon beharko dute kontseilari nagusi eta, aldi berean, Administrazio Kontseiluan eta batzordeetan talde horien ordezkari diren kideen erdiek.

4.– Los restantes grupos de representación determinarán la mitad de los consejeros o consejeras generales que hayan de ser renovados a los dos años, debiendo incluir, entre ellos, en todo caso, a la mitad de quienes, a su vez, sean vocales del Consejo de Administración y comisionados o comisionadas en representación de estos grupos.

5.– Hauteskunde-prozedurako erregelamenduetan, behar diren biribiltze-arauak eta bestelako irizpide eta aurreikuspenak jasota eduki beharko dira, betiere errespeta daitezen lege honetako 45. artikuluko 1. paragrafoan zehazturik dauden proportzionaltasunak.

5.– Los reglamentos de procedimiento electoral deberán contener las reglas de redondeo y los criterios y previsiones necesarias para que, en todo caso, se respeten las proporcionalidades del apartado 1 del artículo 45 de la presente Ley.

6.– Lege honetako laugarren xedapen iragankorrean aurreikusi bezala kontseilari nagusiak berritu ondoren, berehala aukeratuko dira Administrazio Kontseiluko kideak eta Kontrol Batzordeko, Gizarte Ekintzako Batzordeko eta Ordainketa eta Izendapen Batzordeko kideak. Ezin daiteke inor Administrazio Kontseilurako eta batzorde horietarako hautagai izan baldin eta berrikuntza horren ondorioz Batzar Orokorreko kide bihurtuko diren kontseilari nagusietakoa ez bada.

6.– La elección de las vocales o los vocales del Consejo de Administración y miembros de las comisiones las comisiones de Control, de Obra Social y de Retribuciones y Nombramientos se efectuará inmediatamente después de la renovación de los consejeros y consejeras generales prevista en la disposición transitoria cuarta de la presente Ley. Solo podrán ser candidatos o candidatas a vocales del Consejo de Administración y a miembros de dichas comisiones los consejeros o consejeras generales que se hayan de integrar en la Asamblea General como consecuencia de la citada renovación.

Seigarrena.– Kasu jakin batzuetan agintaldi osoa neurtzeko modua.

Sexta.– Cómputo total del mandato en determinados supuestos.

Aurrezki-kutxen gobernu-organoetako edozein kideren agintaldiak oso-osorik neurtzeko, arau hauek hartuko dira kontuan:

Para el cómputo total de mandatos de cualquier miembro de los órganos de gobierno de las cajas de ahorros se tendrán en cuenta las siguientes normas:

a) Norbaitek lege hau indarrean sartu aurretik dena delako kargua izan badu eta atzera berriro aukeratzen badute erakunde berberean, halakoa guztira ezingo da inoiz ere 12 urte baino denbora gehiago egon agintaldian, aurretiaz karguan egon zen denbora ere kontuan hartuta.

a) Si hubiese ostentado el cargo con anterioridad a la entrada en vigor de esta Ley y hubiese sido objeto de nueva elección en la misma entidad, el cómputo total de su mandato no podrá superar en ningún caso los 12 años, teniéndose en cuenta el tiempo que haya desempeñado el cargo con anterioridad.

b) Bat-egite prozesu batetik sortutako erakunde batean norbait aukeratzen badute lehen ere, lege hau indarrean sartu baino lehenago, kargu berberean egon dena bat egindako erakundeetako batean, halakoak gaindi dezake aurreko idatz-zatiaren arabera neurtutako 12 urteko muga, harik eta bat egindako erakundean lehenengo agintaldia osatu arte.

b) Si hubiese sido objeto de elección en una entidad resultante de un proceso de fusión quien hubiese ostentado el cargo con anterioridad a la entrada en vigor de esta Ley en una de las entidades fusionadas, podrá superar el límite de 12 años computado conforme a la letra anterior hasta el cumplimiento de su primer mandato en la entidad fusionada.

Zazpigarrena.– Ordainsariei buruzko informazioa.

Séptima.– Información sobre remuneraciones.

Euskadiko kutxetako Administrazio Kontseiluko eta Kontrol Batzordeko kideen ordainsariei buruzko urteko txostenean jasoko da, gutxienez, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak merkatu ofizialetan negoziaziorako onartutako baloreak jaulkitzen dituzten aurrezki-kutxei eskatzen dien informazioa. Aipatutako informazioa kutxa horietako zuzendari nagusiei eta zuzendariorde nagusiei edo parekoei buruz ere emango da.

El informe anual sobre remuneraciones de las personas integrantes del Consejo de Administración y de la Comisión de Control de las cajas vascas incluirá, al menos, la información que la Comisión Nacional del Mercado de Valores exija a aquellas cajas de ahorros que emitan valores admitidos a negociación en mercados oficiales. Dicha información se extenderá a los directores o directoras generales y a los subdirectores o subdirectoras generales o personas asimiladas de dichas cajas.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA.– Indargabetutako arauak.
DISPOSICIÓN DEROGATORIA.– Derogación normativa.

Indargabetuta geratzen da Euskadiko Autonomi Elkarteko Aurrezki Kutxen 3/1991 Legea, baita maila bereko edo apalagoko arau guztiak ere lege honetan ezarritakoaz bestelakorik dioten edozertan. Hala ere, indarrean mantenduko dira, beren-beregi, aurrezki-kutxei buruzko urriaren 14ko 240/2003 Dekretuaren II. titulua eta Euskadiko Aurrezki Kutxen Erregistroaren eta Goi Kargudunen Erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduari buruzko Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2005eko urtarrilaren 18ko Agindua, horiek ordeztuko dituzten erregelamendu-arauak eman arte.

Quedan derogadas la Ley 3/1991, de Cajas de Ahorro de la Comunidad Autónoma de Euskadi, y cuantas normas de igual o inferior rango en todo aquello que se opongan a lo establecido en la presente Ley. No obstante, se mantienen expresamente vigentes, en tanto no se dicte la normativa reglamentaria que los sustituya, el Título II del Decreto 240/2003, de 14 de octubre, de Cajas de Ahorros, y la Orden de 18 de enero de 2005, de la Consejera de Hacienda y Administración Pública, sobre organización y funcionamiento del Registro de Cajas de Ahorros de Euskadi y del Registro de Altos Cargos.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Baimena.

Primera.– Autorización.

Eusko Jaurlaritzari baimena ematen zaio Lege hau garatzeko beharrezkoak diren neurriak hartu eta xedapenak eman ditzan.

Se autoriza al Gobierno Vasco para adoptar las medidas y dictar las disposiciones que sean necesarias para el desarrollo de la presente Ley.

Bigarrena.– Indarrean sartzea.

Segunda.– Entrada en vigor.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean Lege hau.

La presente Ley entrará en vigor el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 18a.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Azterketa dokumentala

Vitoria-Gasteiz, a 18 de junio de 2012.

El Lehendakari,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.


Análisis documental

Euskadi, bien común