Sede electrónica

Acceso a la página de inicio del Gobierno Vasco

Euskadi.net

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

89. zk., 2012ko maiatzaren 8a, asteartea

N.º 89, martes 8 de mayo de 2012


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

BESTELAKO XEDAPENAK

OTRAS DISPOSICIONES

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
DEPARTAMENTO DE EMPLEO Y ASUNTOS SOCIALES
2040
2040

AGINDUA, 2012ko maiatzaren 8koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek garatzen dituzten prestakuntza-ekintza estrategikoak egiteko 2012ko ekitaldiko laguntza ekonomikoak lortzeko deialdia egiten duena.

ORDEN de 8 de mayo de 2012, de la Consejera de Empleo y Asuntos Sociales, por la que se convocan en el ejercicio 2012 ayudas económicas para la realización de acciones estratégicas formativas que se desarrollen por parte de las empresas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dago, 1995eko irailaren 27an sinatu zenetik, Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide arteko Akordioa, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Etengabeko Prestakuntzarako Hiruko Akordioa ere, Eusko Jaurlaritzak gizarte-agentek adosturiko eredua bere gain hartzeko baliatu zuena eta alderdi guztiek onartzen zituzten betebeharrak zehazten zituena.

En la Comunidad Autónoma del País Vasco se encuentran vigentes, desde su suscripción el 27 de septiembre de 1995, el Acuerdo Interprofesional sobre Formación Continua y el posterior Acuerdo Tripartito para la Formación Continua en la Comunidad Autónoma del País Vasco, por el que el Gobierno Vasco asumía el modelo acordado por los agentes sociales y se concretaban las obligaciones que las partes aceptaban.

Hiruko akordio horri jarraiki Hobetuz Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa sortu zen, EAEko langile landunen prestakuntzaren kudeaketaz eta zuzendaritzaz arduratzeko eta enpresa, langile eta ikastetxeen artean etengabeko lanbide-heziketarako interesa eta jarduera horrek ahalik eta zabalkunde eta eraginkortasun handiena erdiesteko baldintzak sustatzeko erantzukizun orokorra hartzeko.

En base a este Acuerdo Tripartito se creó la Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa-Hobetuz, con el objeto de asumir la gestión y dirección de la formación de los trabajadores ocupados en la CAPV, y la responsabilidad general de promover entre empresas, trabajadores y centros educativos el interés por la formación profesional continua y las condiciones para que esta actividad alcance la máxima extensión y eficacia.

Lehendakariaren maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Sailak sortu, ezabatu eta aldatzeaz gain sail horien egitekoak eta jardun arloak finkatzen dituenak, uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuak emandako idazkuntzan, Enplegu eta Gizarte Gaietako Salari ematen dio, enplegu-politikari dagozkion eginkizunen barnean, enplegurako lanbide-heziketako azpisistemaren gaineko eskumen osoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak pertsonen bizitza osoan baitako etengabeko ikaskuntzari dagokionez dituen eskumenak aparte utzi gabe.

El Decreto 4/2009, de 8 de mayo, del Lehendakari, de creación, supresión y modificación de los Departamentos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de determinación de funciones y áreas de actuación de los mismos, en la redacción dada por el Decreto 20/2009, de 30 de julio, atribuye al Departamento de Empleo y Asuntos Sociales, dentro de las funciones relativas a la política de empleo, la competencia sobre el subsistema de formación profesional para el empleo en su integridad, sin perjuicio de las competencias del Departamento de Educación, Universidades e Investigación en relación al aprendizaje permanente de las personas a lo largo de toda la vida.

Bestalde, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari atxikitako Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua honako helburu hau betetzeko sortu zen: enplegu egonkor eta kalitatezkorako eskubidearen garapen osoari laguntzea, eta langileen enplegagarritasuna bermatzen modu eraginkorrean lagunduko duen lan-merkatuaren garapenaren alde lan egitea, eta enpresaren eskakizunei egokitutako langileen premiak asetzea, baita gizartearen eta lurraldearen kohesioari laguntzea ere, betiere esleitzen zaizkion enplegu-politikak kudeatuz eta lan-arloko legeria egikarituz, urriaren 13ko indarreko 3/2011 Legean ezarritakoari jarraiki. 2011ko urtarrilaren 1ean martxan jarriz gero, Lanbidek hartu du bere gain Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruko eginkizunak eta zerbitzuak kudeatzeko ardura, baita ordura arte Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila garatzen ari zen enpleguko politika aktiboen esparruko eginkizunak kudeatzekoa ere.

Por otro lado, el organismo autónomo Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, adscrito al Departamento de Empleo y Sociales, fue creado con la finalidad de contribuir al pleno desarrollo del derecho al empleo, estable y de calidad, y favorecer la configuración de un mercado de trabajo que contribuya de forma eficiente a garantizar la empleabilidad de las personas trabajadoras, y a cubrir las necesidades de personal adaptado a los requerimientos de las empresas, así como a favorecer la cohesión social y territorial, a través de la gestión de las políticas de empleo y de ejecución de la legislación laboral que le sean encomendadas, tal y como al efecto se encuentra establecido en la vigente Ley 3/2011, de 13 de octubre. Desde el inicio de su actividad el 1 de enero de 2011, Lanbide asumió la gestión de las funciones y servicios traspasados a la Comunidad Autónoma de Euskadi en materia de ejecución de la legislación laboral en el ámbito del trabajo, el empleo y la formación profesional para el empleo, así como la gestión de las funciones que en materia de políticas activas de empleo venía desarrollando el Departamento de Empleo y Asuntos Sociales.

Bere helburuak betetzeko, Lanbideri dagozkio, beste zenbait eginkizunen artean, enplegu-programen kudeaketa, enplegurako eta autoenplegua sustatzeko prestakuntza eta enpresen sorkuntza. Enpleguaren prestakuntzaren barruan, batez ere landunentzako prestakuntza dago, eskarirako, enpresen prestakuntza-ekintzak eta prestakuntzako banakako baimenak bilduta, zein eskaintzarako, batez ere langile landunentzako prestakuntza-lanak bilduta.

Para el cumplimiento de sus fines, Lanbide tiene encomendadas, entre otras funciones, la gestión de los programas de empleo, formación para el empleo y de fomento del autoempleo y la creación de empresas. Dentro de la formación para el empleo, se encuentra la formación dirigida prioritariamente a personas ocupadas, tanto de demanda, que abarca las acciones formativas de las empresas y los permisos individuales de formación, como de oferta, que comprende los planes de formación dirigidos prioritariamente a trabajadores y trabajadoras ocupadas.

3/2011 Lege horren 8. artikuluan xedaturikoari jarraiki, Lanbideren Administrazio Kontseiluari dagokio laguntza-deialdiak egitea enplegu– eta prestakuntza-arloan.

De conformidad con lo dispuesto en el artículo 8 de la citada Ley 3/2011 corresponde al Consejo de Administración de Lanbide, la elaboración de las convocatorias de ayudas en materia de empleo y formación.

Bereziki langile landunenei zuzenduriko enplegurako lanbide-heziketa funtsezkoa da bizitza osoan baitako prestakuntza ziurtatzeko, langileak eta enpresak ezagutza oinarrian duen gizartera egokitzeko eta Europako Enplegurako Estrategiaren esparruan garatzen diren produkzio-prozesuek izan ditzaketen aldaketen aurrean langileen gaitasun profesionalari eusteko.

La formación profesional para el empleo dirigida prioritariamente a personas trabajadoras ocupadas es un instrumento esencial para garantizar la formación a lo largo de la vida, la adaptación de las personas trabajadoras y de las empresas a la nueva sociedad basada en el conocimiento y el mantenimiento de la capacitación profesional de las personas trabajadoras en supuestos cambios y mutaciones de los procesos productivos en el marco de la Estrategia Europea para el Empleo.

Langileei lan-bizitzan beharko duten kualifikazioa emateaz gain, prestakuntza aldaketa teknologiko, ekonomiko eta soziala dakarten prozesuetan lehentasunezko balio bat da eta, hori horrela, funtsezkoa da enpleguaren egonkortasuna eta gizarte-kohesioa lortzeko.

Además de proporcionar a las personas trabajadoras la cualificación que puedan necesitar a lo largo de su vida laboral, la formación constituye un valor estratégico prioritario en los procesos de cambio tecnológico, económico y social y es, por eso, un instrumento esencial para la estabilidad en el empleo y la cohesión social.

Testuinguru horretan, prestakuntza-ekintzen bitartez –Agindu honen bitartez arautzen da horien finantzaketa– Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek bere langileen gaitasun eta kualifikazioak hobetzeko prestakuntza-ekintzak programatzea ahalbidetzen da.

En este contexto, por medio de las acciones formativas cuya financiación se regula a través de la presente Orden, se posibilita que las empresas de la Comunidad Autónoma del País Vasco programen acciones de formación dirigidas a la mejora de las competencias y cualificaciones de sus personas trabajadoras.

Hori dela-eta, 2012ko apirilaren 27ko bilkuran hartutako Erabakiari jarraiki Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak proposatuta, honako hau

Por todo ello, y a propuesta del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, según Acuerdo adoptado en su sesión de 27 de abril de 2012,

EBAZTEN DUT:
RESUELVO:

1. artikulua.– Xedea.

Artículo 1.– Objeto.

1.– Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek bere langileen gaitasun eta kualifikazioak hobetzeko programaturiko prestakuntza-ekintzak (prestakuntzako estrategia-ekintzak) garatzeko laguntza ekonomikoen 2012. urterako deialdia egitea.

1.– Es objeto de la presente Orden la convocatoria para el año 2012 de las ayudas económicas para el desarrollo de acciones de formación (acciones estratégicas de formación) programadas por las empresas de la Comunidad Autónoma del País Vasco dirigidas a la mejora de las competencias y cualificaciones de sus personas trabajadoras.

Estrategia-ekintzak dira enpresaren proiektuari zuzenean lotuta egonik premien diagnostiko batean edo antzeko dokumentu batean, aurkezturiko ekintzen eta horiek hartuko dituzten langileen lehentasunaren adierazgarri den batean, jasangarriak direnak.

Son acciones estratégicas aquellas directamente vinculadas al proyecto de la empresa y que puedan estar soportadas en un diagnóstico de necesidades o documento similar, expresivo de la prioridad de las acciones presentadas y las personas trabajadoras a quienes se dirigen.

2.– Deialdi hau finantzatzeko erabiliko diren baliabide ekonomikoak 5.200.000 euro izango dira gehienez, eta horietatik 3.016.000 euro 2012ko ordainketa-kredituari dagozkio eta 2.184.000 euro, aldiz, 2013ko konpromiso-kredituari dagozkio.

2.– Los recursos económicos que se dedicarán a la financiación de la presente convocatoria ascienden a un máximo de 5.200.000 euros, de los cuales 3.016.000 euros corresponden al crédito de pago de 2012 y 2.184.000 euros corresponden al crédito de compromiso de 2013.

3.– Agindu honetan bilduriko laguntzak ez dira bateragarriak izango prestakuntza-ekintza berak egiteko laguntzen onuradunek jaso ahalko dute beste edozein diru-laguntza publikorekin.

3.– Las ayudas contempladas en la presente Orden serán incompatibles con cualquier otra subvención pública que puedan percibir sus beneficiarios para la realización de las mismas acciones formativas.

4.– Dena den, Agindu honetan bilduriko diru-laguntzak etengabeko lanbide-prestakuntzako estatuko egungo ereduaren barruan aurreikusitako hobariekin osagarriak direla bermatuko da.

4.– En todo caso, se garantizará la complementariedad de las subvenciones a que se refiere esta Orden con las bonificaciones previstas dentro del actual modelo estatal de formación profesional continua.

– Horri begira, estatuko hobari-sisteman agortu beharko dute enpresek ekitaldirako kreditu erabilgarria, eta bestela, agortu gabeko kredituaren kopurua azken diru-laguntzatik deskontatuko da.

– A estos efectos, las empresas deberán consumir el crédito disponible para el ejercicio en el sistema estatal de bonificaciones, descontándose en caso contrario de la subvención final la cantidad de crédito no consumida.

– Gainera, egikaritzeko diru-laguntza eskatzen duten ekintzek estatuko ereduan hobaririk jasotzen ez dutela bermatu beharko dute enpresa eskatzaileek.

– Además, las empresas solicitantes deberán garantizar que las acciones para cuya ejecución se solicita la subvención no son objeto de bonificación en el modelo estatal.

Bikoiztasunak eta prestakuntza-ekintzen gainfinantzaketa saihesteko, Agindu honetan eskatzen dizkieten puntu guztiak egiaztatu beharko dituzte eskatzaileek.

A fin de evitar duplicidades y la sobrefinanciación de las acciones formativas, los solicitantes deberán acreditar cuantos extremos les sean requeridos en la presente Orden.

5.– Publikotasun–, lehia– eta objektibotasun-printzipioak kontuan izanda emango dira laguntza horiek.

5.– La concesión de las citadas ayudas, se realizará atendiendo a los principios de concurrencia, publicidad y objetividad.

2. artikulua.– Aplikazio-eremua.

Artículo 2.– Ámbito de aplicación.

1.– Agindu honetako laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoan dauden lantokietarako sustatzen diren prestakuntza-ekintzei aplikatuko zaizkie.

1.– Las ayudas objeto de la presente Orden se aplicarán a las acciones formativas que se promuevan para los centros de trabajo sitos en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Agindu honetan bildurikoaren araberako enpresa eta enpresa taldeak dira laguntzen onuradun, eta haietako langileek parte har dezakete prestakuntza-ekintzetan.

2.– Son beneficiarios de las ayudas las empresas y grupos de empresa en los términos contemplados en la presente Orden y pueden participar en las acciones formativas sus personas trabajadoras.

3.– Honako kolektibo hauek ere diru-laguntzak jaso ahalko dituzten prestakuntza-ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute:

3.– Podrán además participar en las iniciativas formativas susceptibles de ser subvencionadas los siguientes colectivos:

1) Lan elkartuko kooperatibetako bazkide diren langileak, Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) kotizatzen dutenak, elkarte horietako estatutuek hori xedatzen dutenean.

1) Personas trabajadores socios de cooperativas de trabajo asociado que coticen en el Régimen Especial de Trabajadores Autónomos (RETA) cuando así lo dispongan sus estatutos.

2) Enpresari zuzenean loturiko langileak eta Legearen arabera besteren kontura kontratatu ezin direnak, nahitaez Langile Autonomoen Araubide Berezian (administratzaileak, senitartekoak) kotizatu behar dutenak).

2) Personas trabajadoras directamente vinculadas a la empresa y que por Ley no pueden ser contratados o contratadas por cuenta ajena, estando obligados a cotizar en el Régimen Especial de Trabajadores Autónomos (administradores, familiares).

3) Gizarte Segurantzaren Nekazaritza Araubide Berezira (GSNAB) edo itsasoko langileen Araubide Berezira bilduriko langileak.

3) Personas trabajadores acogidas al Régimen Especial Agrario de la Seguridad Social (REASS) o al Régimen Especial de los trabajadores y trabajadoras del mar.

4) Autonomoak.

4) Personas autónomas.

5) Landun ez direla ere, honako egoera hautakoren batean daudenak:

5) Aquellos y aquellas que, aún no estando ocupados u ocupadas, se encuentren en alguna de las siguientes situaciones:

– Denbora partzialean lan egiten duten langileak (finko aldizkakoak), lanik egiten ez duten aldietan.

– Personas trabajadoras a tiempo parcial (fijos discontinuos y fijas discontinuas) en sus períodos de no-ocupación.

– Prestakuntzaldian daudenean langabeziara igarotzen diren langileak.

– Personas trabajadoras que pasen a la situación de desempleo cuando se encuentren en período formativo.

– Enplegu-etenaldietan enplegu-erregulaziora bilduriko langileak.

– Personas trabajadoras acogidas a regulación de empleo en sus períodos de suspensión de empleo.

Salbuespen gisa, nazioartekotze-prozesuetan sartuta dauden enpresen kasuan, eta betiere behar bezalako justifikazioarekin, laguntzaren enpresa onuradunarekin loturiko enpresei dagozkien langileek parte hartu ahalko dute finantzaturiko prestakuntza-ekintzetan. Horri begira, hirugarren herrialdeetan benetan ezartzeko prozesuak nazioartekotze-prozesuak dira.

Excepcionalmente, en el caso de empresas inmersas en procesos de internacionalización, y siempre que exista la debida justificación, podrán participar en las acciones formativas financiadas personas trabajadoras pertenecientes a empresas vinculadas con la empresa beneficiaria de la ayuda. A estos efectos, son procesos de internacionalización los de efectiva implantación en terceros países.

4.– Ezin izango dute onuradun izan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatu duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluaren 5. idatz-zatian ezarritako kausaren batean sartuta daudenak.

4.– No podrán ser beneficiarios quienes se hallen incursos o incursas en alguna de las causas establecidas en el apartado 5 del artículo 50 del Texto Refundido de la Ley de Principios de la Hacienda General del País Vasco, modificado por la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

5.– Finantzaketa jaso ahalko dute, 2012. urteko Agindu honetan, 2012ko urtarrilaren 1etik 2013. urteko ekainaren 28ra bitarte garatzen diren prestakuntza-ekintzak. Minimis erregelan sar ezin daitekeen diru-laguntza bat bada, eskaera egin ondoren eman behar zaio hasiera (800/08 Erregelamenduaren 8.2 artikuluaren eragin pizgarria).

5.– Serán susceptibles de financiación, en esta Orden del año 2012, las acciones formativas que se desarrollen entre el 1 de enero de 2012 y el 28 de junio del año 2013. Cuando se trate de una subvención no encuadrable en la regla de minimis, las acciones deben iniciarse después de formularse la solicitud (efecto incentivador del artículo 8.2 del Reglamento 800/08).

6.– Deialdi honetako 9.II artikuluan ezarritako irizpideen arabera, gutxieneko puntuazioa merezi duela egiaztatzen ez duen aurkezturiko ekimenik ez da finantzatuko.

6.– No será financiada ninguna de las iniciativas presentadas y cuya valoración no acredite ser merecedora de una valoración mínima de 30 puntos, según criterios establecidos en el artículo 9.II de la presente Orden.

3. artikulua.– Prestakuntza-ekintzak.

Artículo 3.– Acciones formativas.

1.– Agindu honi dagokionez, prestakuntza-ekintza irakasteko eta ikasteko prozesua da, enpresaren prestakuntza-proiektuaren barnean (Prestakuntza Plana) hartzen dena eta helburu, eduki eta iraupen sistematizatuak dituena, parte-hartzaile guztientzat erkideak.

1.– A los efectos de la presente Orden, se entiende por acción formativa el proceso de enseñanza-aprendizaje enmarcado en el proyecto formativo de la empresa (Plan de Formación), con objetivos, contenidos y duración sistematizados, comunes a todos sus participantes.

Ez dira finantzatuko nagusiki prestakuntza-prozesu (irakaskuntza-ikaskuntza) bat garatzea bilatzen ez duten ekintzak, helburutzat enpresaren produkzio-prozesuarekin zuzenean loturiko gaitasun eta kualifikazioak hobetzea duen prestakuntza-prozesu bat, hain zuzen ere.

No serán objeto de financiación las acciones cuyo componente fundamental no sea el desarrollo de un proceso de formación (enseñanza-aprendizaje) cuya finalidad sea la mejora de competencias y cualificaciones directamente relacionadas con el proceso productivo de la empresa.

2.– Oro har, prestakuntza-ekintzek, indibidualek zein taldekoek, gutxienez 6 ordu eta gehienez 270 ordu iraungo dute parte-hartzaile bakoitzeko. Muga horrek salbuespenak izan ditzake, betiere premiazkoa dela justifikatzen bada. Prestakuntza-jarduerek egunean gehienez 8 ordu iraungo dute betiere.

2.– Con carácter general, las acciones formativas, tanto individuales como de grupo, tendrán una duración mínima por participante de 6 horas y máxima de 270. Este límite se podrá excepcionar siempre y cuando se justifique su necesidad. En ningún caso, la impartición de las acciones formativas podrá superar las 8 horas diarias.

3.– Prestakuntza-ekintzak honako modalitate hauetakoren batean eman beharko dira: presentziala, ez-presentziala edo mistoa.

3.– Las acciones formativas deberán ser impartidas en alguna de estas modalidades: presencial, no presencial o mixta.

a) Prestakuntza presentzialtzat jotzen da, ikasgela batean, irakasleek ikasle talde bati ezagutza berak eta aldi berean transmititzen dizkiotenean, edozein motatako baliabide didaktiko erabilita.

a) Se entiende por formación presencial aquella que tiene lugar en un aula, con la presencia de profesorado, que transmite los mismos conocimientos y en el mismo tiempo a un grupo de alumnos y alumnas, independientemente del tipo de recursos didácticos que utilice.

b) Prestakuntza ez-presentzialtzat jotzen da parte-hartzaileak bere ikaskuntzaren erritmoak norberaren denborara egokitzen dituenean; horretarako, prestakuntza-prozesua egingo den tokiaz gain, tutore/irakasleak izango ditu, bere zalantzak argitzeko eta aurrerapausoak egiaztatzeko. Modu horretan, erabilitako materialen edukiak osatu edo sendotuko ditu.

b) Se entiende por formación no presencial aquella en la que los participantes acomodan los ritmos de su aprendizaje a su disponibilidad individual, contando a tal fin, independientemente del lugar en el que se realice el proceso formativo, con un tutor o tutora/profesor o profesora, con el fin de resolver sus dudas y comprobar sus progresos, complementando así los contenidos de los materiales utilizados.

Prestakuntza ez-presentziala, ikaskuntza sistematizatua dakarten euskarri didaktikoekin eman beharko da, eta nahitaez laguntza tutorialarekin osatuko da. Eskaerak egiten diren unean adierazi beharko dira materiala bidaltzeko prozedura, tutoretza presentzialak edo ez-presentzialak, jarraipen-kontrolak eta irakaskuntza programatuak eskatzen dituen probak. Teknologia berrien bidezko teleprestakuntza denean, prestakuntza egikaritzen dela egiaztatzeko, hori egikaritzeko erabiltzen diren plataforma informatikoetara sartzeko pasahitzak eskatuko dira.

La formación no presencial deberá llevarse a cabo con soportes didácticos que supongan un proceso de aprendizaje sistematizado, que necesariamente será complementado con asistencia tutorial. Al momento de formular las correspondientes solicitudes se detallará el procedimiento de envío de material, las tutorías presenciales o no presenciales, los controles de seguimiento y pruebas que conlleve la enseñanza programada. Cuando se trate de teleformación a través de nuevas tecnologías, con el fin de verificar la realización de la formación, se solicitarán claves de acceso a las plataformas informáticas que se utilicen en su ejecución.

Agindu honi begira, Baliabideetako Ikastetxeetan emandako prestakuntza, prestakuntza ez-presentziala balitz bezala ulertuko da. Baliabideetako Ikastetxe gisa ulertuko da, norberak erabil dezakeen ekipamendu didaktiko jakina duen instalazioa; parte-hartzaileak bertara joaten dira, hainbat euskarriren bidez prestakuntza eskuratzeko eta, bertan, beren zalantzak argitzeko tutoretza-motaren bat edukiko dute.

A efectos de esta Orden, se considerará la formación impartida en los Centros de Recursos como formación no presencial. Se entiende por Centro de Recursos la instalación con un determinado equipamiento didáctico de uso individual, al que los participantes acuden para adquirir la formación a través de diferentes soportes, teniendo además a su disposición algún tipo de tutoría para resolver sus dudas.

c) Prestakuntza mistotzat jotzen da, prestakuntzaren irakaskuntza modalitate presentzialaz eta ez-presentzialaz baliatuz ematen denean, kasu bakoitzean beharrezkotzat jotzen den orduen ehunekoan.

c) Se entiende por formación mixta aquella en la que la impartición de la formación se lleva a cabo haciendo uso de las modalidades presencial y no presencial en el porcentaje de horas que en cada caso resulte necesario.

4.– Prestakuntza-ekintza bakoitzaren parte-hartzaile kopurua zehazteko, eraginkortasun-irizpideak aplikatuko dira, enpresen finantza-baliabideen optimizazioa eta premia espezifikoen estaldura bateragarri egiteko.

4.– El número de participantes en cada acción de formación se determinará aplicando criterios de eficacia y eficiencia que permitan compatibilizar la optimización de los recursos financieros y cubrir las necesidades específicas de las empresas.

Prestakuntza-ekintza ez-presentzialetan, parte hartzen duten 70 ikasleko tutore bat izan beharko da gutxienez.

En las acciones de formación no presencial se dispondrá como mínimo de un tutor o tutora por cada 70 alumnos o alumnas participantes.

5.– Langile batek gehienez 270 prestakuntza-ordu jaso ditzake, salbu eta ekintza bakarrean parte hartzen badu eta ekintza horren muga salbuespentzat hartu bada, artikulu honetako 2. idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera.

5.– Una misma persona trabajadora no podrá recibir más de 270 horas de formación, salvo que participe en una única acción cuyo límite haya sido excepcionado de acuerdo con lo previsto en el apartado 2 de este artículo.

6.– Enpresak kontratatutako kanpo-agenteek hartu ahalko dute prestakuntza-ekintzen ardura (kanpo-prestakuntza) edo behar bezala gaituriko barne-agenteek (barne-prestakuntza).

6.– Las acciones formativas, podrán ser impartidas por agentes externos contratados por la empresa (formación externa) o por agentes internos debidamente capacitados (formación interna).

7.– Prestakuntza-ekintzek barne-prestakuntza biltzen dutenean, osorik edo zati batean, ikaskuntza-prozesu sistematizatua izateko moduan diseinatu eta egituratu beharko da aldez aurretik prestakuntza hori.

7.– Cuando las acciones formativas incluyan, en todo o en parte, formación interna, ésta deberá estar previamente diseñada y estructurada de manera que suponga un proceso de aprendizaje sistematizado.

4. artikulua.– Laguntzen onuradunak.

Artículo 4.– Beneficiarias de las ayudas.

1.– Agindu honetako laguntzak 2. artikuluko enpresek eskatuko ahalko dituzte, betiere 35 langileko edo langile gehiagoko plantilla bat badute.

1.– Podrán solicitar las ayudas a que se refiere la presente Orden las empresas a que se refiere el artículo 2 y que cuenten además con una plantilla de 35 o más personas trabajadoras.

Salbuespen gisa plantilla horretara iristen ez diren enpresek aurkezturiko planak subentzionatu ahalko dira. Kasu horietan, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak, Hobetuzek proposatuta, prestakuntza-plana burutzeko duen gaitasuna aztertuko du eta arrazoiak azalduta ebatziko du.

Excepcionalmente podrán subvencionarse planes presentados por empresas que no alcancen la citada plantilla. En esos casos, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, a propuesta de Hobetuz, analizará su capacidad para llevar a cabo el plan de formación presentado y resolverá motivadamente.

2.– Plantillan 50 langile edo gehiago dituzten enpresa taldeek ere laguntzak eskatu ahalko dituzte. Honako zirkunstantzia hauetakoren bat egiaztatzen dutenak hartuko dira enpresa taldetzat:

2.– También podrán solicitar ayudas los Grupos de Empresa que cuenten en su conjunto con 50 o más personas trabajadoras en plantilla. Se considerarán grupos de empresas aquellos en los que se acredite alguna de las siguientes circunstancias:

a) Balantzeak kontsolidatuak edukitzea.

a) Que consoliden sus balances.

b) Enpresa nagusi beraren filialez osatuta egotea.

b) Que estén formados por filiales de una misma empresa matriz.

c) Zuzendaritza eraginkor erkidea edukitzea.

c) Que tengan una dirección efectiva común.

Kasu horretan, taldea osatzen duten enpresetako edozein izan daiteke eskaeraren titularra.

En este supuesto, la titular de la solicitud será cualquiera de las empresas que conforman el grupo.

3.– Dena den, enpresa berak ezin izango du laguntza-eskaera bat baino gehiago aurkeztu deialdi honen barruan.

3.– En cualquier caso, una misma empresa no podrá presentar más de una solicitud de ayuda en el seno de la presente convocatoria.

5. artikulua.– Eskaeren aurkezpena.

Artículo 5.– Presentación de solicitudes.

1.– Hobetuzek bere web-orrian jarriko dituen eredu normalizatuetan beteko dira eskaerak: www.hobetuz.com.

1.– Las solicitudes se cumplimentarán en los modelos normalizados que Hobetuz pondrá a disposición en su página web: www.hobetuz.com.

2.– Hobetuzen egoitzetan aurkeztu beharko dira eskaerak.

2.– Las solicitudes se presentarán en las Sedes de Hobetuz.

– Arabako Lurralde Egoitza, Dato, 14-16. zenbakiak, 3. solairua, 01005 Vitoria-Gasteiz.
– Sede Territorial de Álava, Dato n.º 14-16, 3.ª planta, 01005 Vitoria-Gasteiz.
– Bizkaiko Lurralde Egoitza, Kale Nagusia, 35. zenbakia - 6. solairua, 48009 Bilbao.
– Sede Territorial de Bizkaia, Gran Vía n.º 35, 6.ª planta, 48009 Bilbao.
– Gipuzkoako Lurralde Egoitza, Manterola, 4. zenbakia, 1., 20008 Donostia-San Sebastián.
– Sede Territorial de Gipuzkoa, Manterola n.º 4, 1.º, 20008 Donostia-San Sebastián.

Era berean, 30/1992 Legeak, 1992ko azaroaren 26koak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidea ezartzen duenak, bere 38.4 artikuluan aurreikusitako bulegoetan aurkez daitezke eskaerak.

Asimismo, se podrá presentar las solicitudes en cualquiera de las dependencias previstas en el artículo 38.4 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

Paperean eta Hobetuzek www.Hobetuz.com webgunean deialdi honetarako eskainitako euskarri informatikoan aurkeztuko dira eskaerak. Paperean aurkeztutako datuen eta euskarri informatiko bidez aurkeztutakoen artean desadostasunik badago, paperean aurkeztutako datuak hartuko dira baliagarritzat.

Las solicitudes se cumplimentarán en soporte papel y en el soporte informático facilitado por Hobetuz en www.Hobetuz.com. En caso de existir discrepancia entre los datos presentados en soporte papel y los introducidos en el soporte informático prevalecerán los datos presentados en soporte papel.

3.– Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindu hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

3.– El plazo para la presentación de solicitudes será de un mes desde el día siguiente a la publicación de esta Orden en el BOPV.

6. artikulua.– Eskaeraren baldintzak.

Artículo 6.– Requisitos de la solicitud.

Honako hauek jaso beharko dira diru-laguntza eskaeran:

En la solicitud de subvención deberá hacerse constar:

1.– Eskatzailearen izen soziala, IFK, Gizarte Segurantzaren inskripzio-zenbakia, Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionala (EJSN), sektoreko Hitzarmen Kolektiboa eta batez besteko plantilla Agindu hau argitaratzen den egunaren aurre-aurreko hamabi hilabeteetan. Dokumentazio hori behar bezala sinatuta eta zigilatuta aurkeztu behar da.

1.– Nombre y razón social del solicitante, CIF, número de inscripción en la Seguridad Social, Censo Nacional de Actividades Económica (CNAE) y Convenio Colectivo de sector y plantilla media de los doce meses inmediatamente anteriores a la fecha de publicación de la presente Orden. Esta documentación deberá presentarse debidamente firmada y sellada.

2.– Enpresa taldeko plan batean parte hartzen duten enpresa guztiek parte hartzeko konpromisoa adierazi behar dute (2A eranskina).

2.– El compromiso de participación (anexo 2A) de todas y cada una de las empresas que participen en un plan de grupo de empresas.

3.– Aurkezturiko proiektuaren ardura hartzeko enpresak izendatu duen pertsona.

3.– Persona de la empresa responsable del proyecto presentado.

4.– Jarraian azaltzen diren dokumentuak ere aurkeztuko dira, baldin eta aurreko deialdietan Hobetuzen eskura utzi ez badira, edo aldatu egin badira aldez aurretik aurkeztutakoen aldean:

4.– En los casos que esta documentación no haya sido entregada a Hobetuz en anteriores convocatorias o haya sufrido modificaciones con respecto a las presentadas con anterioridad:

a) Planaren titularraren zerga-identifikaziorako txartelaren fotokopia.

a) Fotocopia de la Tarjeta de Identificación Fiscal de la empresa Titular del Plan.

b) Ordezkariaren gaitasuna egiaztatzen duen dokumentazioaren originala, kopia konpultsatua edo kopia (Hobetuzek konpultsa dezan).

b) Original, copia compulsada o copia para su compulsa por Hobetuz, de la documentación acreditativa de la capacidad del representante.

5.– Halakorik izanez gero, finantzaketa jaso dezakeen prestakuntza-planean aurkezturiko ekintzak biltzen dituen prestakuntza-premiak detektatzeko azterlana/azterketa.

5.– En caso de disponer de él, Estudio/Análisis de detección de necesidades formativas en el que se enmarquen las acciones presentadas en el plan de formación susceptible de ser financiado.

6.– Garatu beharreko prestakuntza-ekintzak deskribatzea, lehentasunak ezarriz, hau da, ekintzak egikaritzeari dagokionez lehentasunen ordena ipiniz, ekintza bakoitzaren izena, iraupena eta parte-hartzaile kopurua adierazita, Agindu honi erantsitako inprimaki normalizatuetan zehaztutako banantzea barne. Dena den, honako hauek jaso beharko dira:

6.– Descripción de las acciones formativas a desarrollar debidamente priorizadas, entendiendo esta prioridad como preferencia en la ejecución, con indicación de su denominación, duración y número de participantes en cada una de ellas, con el desglose que se determine en los impresos normalizados que se adjuntan a la presente Orden. En todo caso, se deberá hacer constar:

a) Talde hartzaileak kategoria edo talde profesionalen, lan-egoeraren eta Gizarte Segurantzarako afiliazio-araubidearen arabera.

a) Colectivos destinatarios por categorías o grupos profesionales, situación laboral y régimen de afiliación a la Seguridad Social.

b) Prestakuntza-ekintzen aurreikusitako kostua.

b) Coste estimado de las acciones formativas.

c) Prestakuntza-ekintzak egikaritzeko aurreikusitako egutegia eta lan-orduen kopurua.

c) Calendario previsto de ejecución y horas laborales que se ocuparán en las acciones formativas.

d) Prestakuntza-ekintzak emateko aurreikusitako prestakuntza-erakundeak, tokia, instalazioak eta baliabideak.

d) Entidades de formación, lugar, instalaciones y medios previstos para impartir las acciones formativas.

e) Parte-hartzaileak hautatzeko irizpideak.

e) Criterios de selección de los y las participantes.

f) Harremanetarako pertsona eta programaturiko prestakuntza-ekintzen jarraipena egiteko modua, eta jarraian prestakuntza-programak ebaluatzeko baliagarri izango diren irizpide eta metodologiak.

f) Persona de contacto y modo de efectuar el seguimiento de las acciones formativas programadas, así como los criterios y metodologías que servirán para la posterior evaluación de los programas de formación.

7.– 2011ko ekitaldian enpresak edo enpresek ordainduriko lanbide-prestakuntzako kuotaren urteko zenbatekoaren ardurapeko aitorpena, EAEn dauden lantokiei dagokienez.

7.– Declaración responsable del montante anual de la cuota de formación profesional ingresada por la empresa o empresas durante el ejercicio 2011 en relación con los centros de trabajo situados en la CAPV.

8.– Erakunde eskatzailearen ardurapeko aitorpena, edozein Administrazio Publikok prestakuntza-arloan emandako diru-laguntzak itzultzeko prozedura baten eraginpean ez dagoela, edo, hala badagokio, eskatutako itzulketak egin dituela, adierazten duena.

8.– Declaración responsable de la entidad solicitante de no encontrarse incursa en procedimientos de reintegro, o en su caso de haber realizado las devoluciones exigidas, por subvenciones otorgadas en materia de formación por cualquier Administración Pública.

9.– Erakundeak zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik jaso ez izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik jaso ez izana egiaztatzen duen ardurapeko aitorpena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

9.– Declaración responsable en la que se acredite que la entidad no está sancionada ni penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni estar incursa en prohibición legal alguna que le inhabilite para ello, con inclusión de las que se hayan producido por incurrir en discriminación por razón de sexo, en virtud de la Ley 4/2005, de 18 de febrero, para la Igualdad de Mujeres y Hombres.

10.– Beharrezkoa bada, prestakuntzan legearen edo hitzarmen kolektiboaren arabera dagokion inbertsioa egin izana egiaztatzen duen ziurtagiria, baita justifikazio-dokumentuak ere. Dokumentazio hori behar bezala sinatuta eta zigilatuta aurkeztu behar da.

10.– En caso de que fuera necesario, certificación acreditativa de haber realizado en formación la inversión que por ley o convenio colectivo corresponda, así como documentos justificativos. Esta documentación deberá presentarse debidamente firmada y sellada.

11.– Lantokien zerrenda, bakoitzari buruz zer ekintzatan parte hartzeko asmoa duten, zer herritan kokatuko den, langileen eta benetako parte-hartzaileen guztizko kopurua eta ordezkaritza sindikalik baduten edo ez zehaztuta.

11.– Relación de los centros de trabajo, especificándose respecto de cada uno de ellos las acciones en las que tiene previsto participar, la localidad de ubicación, el número total de personas trabajadoras y el de participantes efectivos, así como la existencia o no de representación sindical.

12.– Aurkeztutako ekimenaren enpresa titularraren ziurtagiri egiaztagarri eguneratuak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko eta/edo Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearekiko betebeharrak egunean dituela ziurtatzen dutenak.

12.– Certificados actualizados acreditativos de estar al corriente en las obligaciones tributarias y con la Seguridad Social y/o Entidad de Previsión Social, correspondientes a la empresa titular de la iniciativa presentada.

13.– Enpresa hartzekodunen konkurtsoko egoera edo enplegu-erregulazioko egoeran dagoela frogatzen duen egiaztapena, hala badagokio.

13.– Acreditación, en su caso, de que la empresa se encuentra incursa en situación de concurso de acreedores o de regulación de empleo.

14.– Agindu honetan aurreikusitako laguntzak estatuko ereduaren aurreikusitakoekiko osagarriak direnez eta diru-laguntzen/hobarien bikoiztasuna eta laguntzako prestakuntza-ekintzen gainfinantziazioa saihestearren, eskatzaileak ardurapeko aitorpen bat aurkeztu beharko du halakorik gerta daitekeenean, eta aitorpen horretan adieraziko du ezein kasutan ere dituela ekintza/parte-hartzaile berak aurkeztuko estatuko sisteman bilduriko hobarien sistema eta jarduera bererako beste Administrazio Publiko batzuek edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako beste diru-sarrera osagarrien berri eman beharko da eta horien zenbatekoa adierazi beharko da. Ondoren gertatzen den edozein aldaketa Hobetuzi jakinarazi beharko zaio, eta egoki iritzitako erabakia proposatuko dio Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuari.

14.– Dado que las ayudas contempladas en la presente Orden son complementarias a las previstas en el modelo estatal y con el fin de evitar la duplicidad en las subvenciones/bonificaciones y la sobrefinanciación de las acciones formativas objeto de la ayuda, el solicitante deberá presentar una declaración responsable manifestando que en ningún caso presentará las mismas acciones/participantes en el sistema de bonificaciones contemplado en el modelo estatal, así como la existencia y cuantía de otros ingresos adicionales o ayudas concedidas para la misma actividad, procedentes de otras Administraciones Públicas o de otros Entes Públicos o Privados. Cualquier variación que se produjera con posterioridad deberá ser comunicada a Hobetuz, que propondrá a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo la decisión que resulte oportuna.

15.– Langileen legezko ordezkaritzarako informaziorako eta kontsultarako dokumentua (3A eranskina, Hobetuzek eskainitako informatika-euskarrian eskainiko dena), behar bezala zigilatua eta sinatua.

15.– Documento de información y consulta a la representación legal de los trabajadores (anexo 3A, que se facilitará en el soporte informático facilitado por Hobetuz) debidamente sellado y firmado.

16.– Nazioartekotze-prozesuetan sartuta dauden enpresen loturaren dokumentu bidezko egiaztapena.

16.– Acreditación documental de la vinculación de las empresas inmersas en procesos de internacionalización.

17.– Ardurapeko aitorpena, kasuan kasu, eskaturiko diru-laguntzak, zenbatekoa kontua izanda, mininis erregelaren barruan sar daitezkeela adierazten duena, betiere Batzordearen 1998/2006 Erregelamendua aurreikusitakoaren arabera (2006-12-28ko EBAO).

17.– Declaración responsable, en su caso, de que las subvenciones solicitadas, por su cuantía, son encuadrables en la regla de minimis de acuerdo con lo previsto en el Reglamento 1998/2006, de la Comisión (DOUE de 28-12-2006).

7. artikulua.– Langileei eman beharreko informazioari eta egin beharreko kontsultari buruzko eskakizunak.

Artículo 7.– Requisitos de información y consulta a las personas trabajadoras.

1.– Eskaera Hobetuzi aurkeztu aurretik, eskatzaileak informazioa emango dio Langileen Legezko Ordezkaritzari egikaritzeko diru-laguntza lortu nahi den prestakuntza-ekintzei buruz, horretarako aurreko artikuluaren 5., 6. eta 7. idatz-zatietako dokumentuen kopia osoa emanez eta eskaeraren 3A eranskina betetzeko eskatuta.

1.– Con anterioridad a la presentación de la solicitud ante Hobetuz, el solicitante informará a la Representación Legal de las Personas trabajadoras (RLT) sobre las acciones formativas para cuya ejecución se pretende la subvención, facilitando al efecto una copia completa de los documentos a que se refieren los apartados 5, 6 y 7 del artículo anterior y solicitando la cumplimentación del anexo 3A de la solicitud.

2.– Langileen Legezko Ordezkaritzak 15 eguneko epea izango du txostena egiteko, dokumentazioa jasotzen duen egunetik aurrera zenbatzen hasita. Txosten hori (3C eranskina) enpresari eta Hobetuzi helarazi ahalko die Langileen Legezko Ordezkaritzak.

2.– La RLT dispondrá de un plazo de 15 días a partir de la recepción de la documentación para emitir su informe. Este informe (anexo 3C) podrá ser remitido por la RLT a la empresa y a Hobetuz.

3.– Horretarako, Langileen Legezko Ordezkaritza Planean parte hartzen duten lantoki guzti-guztiei dagokiena izango da. Enpresa-batzordeek edo langileen ordezkariek eman behar dituzte 3A eranskinak, dauden guztien % 51n gutxienez.

3.– A estos efectos, la Representación Legal de las personas trabajadoras (RLT) será la correspondiente a todos y cada uno de los centros de trabajo que participan en el Plan. Los anexos 3A deberán ser emitidos por el/los comités de empresa o por delegados o delegadas de personal en número no inferior al 51 por ciento de los existentes.

Lantoki batean edo batzuetan ordezkaritza sindikalik ez dagoela adieraztea ziurtagiritzat joko da ondorio guztietarako.

La manifestación de no-existencia de representación sindical en alguno o todos los centros de trabajo tendrá la consideración de certificación a todos los efectos.

4.– Prestakuntza-ekintzak hasi aurretik, Enpresako Langileen Ordezkaritzari igorri beharko zaio prestakuntza-ekintza horietako parte-hartzaileen zerrenda.

4.– Antes del comienzo de las acciones formativas, deberá remitirse a la Representación de las personas Trabajadoras en la Empresa la lista de los participantes en dichas acciones formativas.

Hiru hilean behin, prestakuntza-planaren egikaritzapenari buruzko informazioa emango diete enpresek langileen ordezkariei.

Con carácter trimestral, las Empresas informarán de la ejecución del Plan de Formación a los representantes de las personas trabajadoras.

8. artikulua.– Laguntza zehaztea.

Artículo 8.– Determinación de la ayuda.

1.– Eskatzaile bakoitzari ematen zaion diru-laguntzak gehieneko laguntzako izaera izango du eta honela zehaztuko da:

1.– La subvención que se conceda a cada solicitante tendrá el carácter de ayuda máxima y se determinará:

a) Ekintza bakoitzaren benetako garrantzira egokitutako ordu kopurua parte-hartzaile kopuruarekin eta dagokion moduluaren zenbatekoarekin biderkatuz.

a) Multiplicando su número de horas, ajustado a la real entidad de cada acción, por el número de participantes y por el importe del módulo correspondiente.

b) Ondoren, planaren balorazio teknikoa egingo da, eta finantza daitekeen gehieneko zenbatekoaren ehunekoa zehaztuko du, aurkeztutako eskaerak eta eskura dauden funtsen zenbatekoa ikusita ezartzen diren tarteak kontuan izanik.

b) A continuación, se llevará a cabo la valoración técnica del plan, que determinará el porcentaje de la ayuda máxima financiable atendiendo a los tramos que se establezcan a la vista de las solicitudes presentadas y la cuantía de los fondos disponibles.

c) Azken doikuntza finantza-baliabide erabilgarrien arabera egingo da.

c) El ajuste final se realizará según los recursos financieros disponibles.

2.– Ondoriozko gehieneko guztizko laguntzak ezin izango du 1,5 alditan gainditu enpresa handientzat eta 5 alditan enpresa txikiagoentzat Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen lanbide-heziketako kuotaren urteko zenbatekoa, enpresa kooperatibek izan ezik, horien langile bazkideek Langile Autonomoen Araubide Berezian kotizatzen badute, eta gehieneko guztizko laguntza kalkulatzeko kontuan hartuko den diru-kopurua enpresak dauzkan langileen kopurua 5 langile baino gehiagoko enpresa sortu berrietarako oro har ezarritako langile bakoitzeko batez besteko hobariarekin (65 euro) biderkatzearen ondorio izango da.

2.– La ayuda total máxima resultante no podrá superar, en 1,5 veces para grandes empresas y en 5 veces para las empresas de menor tamaño, el montante anual de la cuota de formación profesional de la empresa en la Comunidad Autónoma del País Vasco, a excepción de las empresas cooperativas, cuyas personas socias trabajadoras coticen en el Régimen Especial de Trabajadores Autónomos, donde la cantidad que se tomará en consideración a efectos del cálculo de la ayuda total máxima será el resultado de multiplicar el número de personas trabajadoras que dispone la empresa por la bonificación media por personas trabajadora establecida con carácter general para las empresas de nueva creación de más de 5 personas trabajadoras (65 euros).

Laguntza kalkulatzeari begira, Euskal Autonomia Erkidegoko plantilla titularra hartuko da kontuan.

A efectos del cálculo de la ayuda se considerará la plantilla del titular en la Comunidad Autónoma del País Vasco.

3.– Azkenik, aplikatzekoa den Europako Erkidegoko araudian ezarritako gehieneko intentsitateak aplikatuta zehaztuko da laguntza (Agindu honen eranskina).

3.– Finalmente se determinará la ayuda aplicando las intensidades máximas establecidas en la normativa comunitaria que resulte de aplicación (anexo a esta Orden).

9. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

Artículo 9.– Criterios de valoración.

Honako irizpide hauei jarraiki burutuko da planen balorazio teknikoa.

La valoración técnica de los planes se llevará a cabo siguiendo los siguientes criterios.

I – Lehentasunezko irizpide orokorrak:

I.– Criterios generales de prioridad:

1.– Honako ezaugarri hauetakoren bati erantzuten dioten prestakuntza-ekintzek lehentasuna izango dute:

1.– Se primarán especialmente aquellas acciones formativas que respondan a alguna de las siguientes características:

a) Prestakuntza-ekintzen jatorriari dagokionez:

a) Respecto al origen de las acciones formativas:

– Izaera estrategikoko izaerak, premien azterlan edo azterketaren batean justifikatuta.

– Acciones de carácter estratégico, justificado en algún tipo de estudio o análisis de necesidades.

– Lanaldia murrizteko, birmoldaketako edo kontratuak aldi baterako eteteko prozesuen ondoriozko ekintzak.

– Acciones derivadas de procesos de reducción de jornada, de reconversión o de suspensión temporal de contratos.

– Lan-munduan euskararen erabilera normalizatzeko helburua duten ekintzak.

– Acciones cuyo objetivo sea normalizar el uso del euskera en el mundo laboral.

b) Prestakuntzaren hartzaileei dagokienez:

b) Respecto a los destinatarios de la formación:

– Enpresa txiki eta ertainetako langileen lehiakortasuna eta enplegagarritasuna hobetzeko helburua izatea. Ildo horretan, lehentasuna izango dute EAEko enpresa txiki eta ertaineko aurkezturiko prestakuntza-planek, arreta berezia emanez enpresa txikiek aurkezturiko prestakuntza-planei.

– Estar dirigidas a la mejora de la competitividad y empleabilidad de las personas trabajadoras de pequeñas y medianas empresas. En este sentido, tendrán prioridad los planes de formación presentados por las pequeñas y medianas empresa de la CAPV, con especial atención a los planes de formación presentados por las pequeñas empresas.

c) Ekimenen nondik norakoari dagokionez:

c) Respecto a la naturaleza de las propias iniciativas:

– Metodologiarengatik, edukiarengatik edo beste edozein arrazoirengatik Enplegurako Prestakuntzarako berritzaileak diren ekimenak.

– Las iniciativas que bien por su metodología o contenido u otra característica resulten innovadoras para la Formación para el Empleo.

2.– Agindu honetan ez da lehentasunezkotzat jotzen izaera generikoa eta zeharkakoa duten prestakuntza-ekintzen finantzaketa, salbu eta justifikatuta eta enpresaren jarduerarekin zuzenean lotuta dauden kasuetan.

2.– No se contempla como prioritaria dentro de esta Orden, la financiación de acciones formativas de carácter genérico y transversal, salvo en aquellos casos en que estén justificadas y directamente relacionadas con la actividad de la empresa.

3.– Aurkezturiko ekintzen lehentasunezko tratamendua baliatu ahal izateko, eta eskaera-inprimakietan biltzen den informazioa alde batera utzita, eskatzaileak egokitzat jotzen duen dokumentazio osagarri guztia aurkeztu behar du.

3.– Para poder optar al tratamiento prioritario de las acciones presentadas, y con independencia de la información consignada en los impresos de solicitud, el solicitante deberá entregar toda documentación adicional que considere oportuna.

4.– Ekintzei lehentasuna emateko kontuan harturiko baldintzak funtsean aldatzen badira ekintza egikaritzen den bitartean, lehentasunezko izaera dela-eta lorturiko finantzaketa gehigarria berrikusi ahalko da.

4.– Si las condiciones que determinaron la prioridad de las acciones varían de forma substancial durante su ejecución, la financiación adicional obtenida por su carácter prioritario podrá ser revisada.

5.– Idatz-zati honetan bilduriko irizpideek guztira 35 puntuko balorazioa izango dute 100 punturen gain.

5.– Los criterios contenidos en el presente apartado tendrán se ponderarán hasta un total de 35 puntos sobre 100.

II.– Kalitate- eta koherentzia-irizpideak:

II.– Criterios de Calidad y Coherencia:

1.– Aurkezturiko prestakuntza-ekintzen kalitatea eta koherentzia balioesteko, honako hauek hartuko dira kontuan:

1.– Se tendrán en cuenta para valorar la calidad y la coherencia de las acciones de formación presentadas, los siguientes aspectos:

a) Enpresaren prestakuntza-estrategia:

a) Estrategia formativa de la empresa:

– Enpresak premiak aztertu eta detektatzeko azterlana egin izana, proposaturiko prestakuntza-ekintzak deskribatzeko.

– La existencia de un Estudio de Análisis y Detección de necesidades realizado por la empresa, en la que se describen las acciones de formación propuestas.

– Ekintza horiek enpresaren proiektuari loturiko prestakuntza-plan batean biltzea, eta inbertsio estrategiko berriei zor ahalko zaiona, enpresa barruko inbertsioak, ekipamendu berriak, sistema berrien ezarpena, merkatu berriak zabaltzea, enpleguetako balioaniztasuna, eta abar.

– El enmarque de estas acciones en un Plan de Formación vinculado al proyecto de la empresa, y que puede estar motivado por nuevas inversiones estratégicas, innovaciones dentro de la empresa, nuevos equipamientos, implantación de nuevos sistemas, apertura de nuevos mercados, polivalencia en los empleos, etc.

– Enpresak hausnarketa-prozesua abian jarri izana, prestakuntza-ekintza horien lehentasuna erabakitzeko.

– El proceso de reflexión llevado a acabo por la empresa y que determine la prioridad de estas acciones de formación.

– Aurrez aipatutako azterlanean aurkeztutako ekintza bakoitzaren deskribapena eta kokapena.

– Descripción y ubicación de cada una de las acciones presentadas en el estudio anteriormente mencionado.

– Ekintza bakoitzarekin lortu nahi diren helburuak.

– Objetivos a conseguir con cada una de las acciones.

– Prestakuntza-ekintzen ebaluazioa.

– Evaluación de las acciones formativas.

– Aurkezturiko ekintzen koherentzia orokorra.

– Coherencia general de las acciones presentadas.

b) Eskatzaileak proiektuan duen inplikazioa.

b) Implicación del solicitante en el proyecto.

– Proiektua egikaritzeko baliabide propioak.

– Los recursos propios destinados a la ejecución del proyecto.

– Langileak ekintzen diseinuan inplikatzea.

– Implicación de los trabajadores y trabajadoras en el diseño de las acciones.

– Eraginkortasuna hornitzaileak hautatu eta kudeatzerakoan.

– Eficiencia en la selección y gestión de proveedores.

2.– Idatz-zati honetan bilduriko irizpidek guztira 65 puntuko balorazioa izango dute 100 punturen gain. Idatz-zati honetan gutxienez 30 puntuko puntuazioa lortzen ez duten eskaerek ezin izango dute diru-laguntzarik jaso.

2.– Los criterios contenidos en este apartado se ponderarán hasta un total de 65 puntos sobre 100. Las solicitudes que en el presente apartado no alcancen una puntuación mínima de 30 puntos no podrán ser subvencionadas.

III.– Aurreko egikaritzapen- eta betetze-maila:

III.– Grado de ejecución y cumplimiento anteriores:

Balorazio teknikoan Hobetuzek argitaratu edota kudeaturiko aurreko deialdietan eskatzaileak egiaztaturiko egikaritzapen- eta betetze-maila hartuko da kontuan, eta gehienez 10 puntuz gehitu edo murriztu ahalko da balorazio teknikoa lorturiko guztizkoaren gain, 100 puntutik gorakoa inoiz ere izango ez dena.

En la valoración técnica se tendrá en cuenta el grado de ejecución y cumplimiento acreditados por la persona solicitante en convocatorias anteriores publicadas y/o gestionadas por Hobetuz, pudiendo aumentar o reducir por esta causa la valoración técnica hasta 10 puntos sobre el total obtenido, que nunca podrá superar los 100 puntos.

10. artikulua.– Modulu ekonomikoak.

Artículo 10.– Módulos económicos.

1.– Prestakuntza-ekintza presentzialak.

1.– Acciones formativas presenciales.

Aurkezturiko prestakuntza-ekintzen balorazio ekonomikoa modulua hauek aplikatuta burutuko da (euro/ordu/parte-hartzaile):

La valoración económica de las iniciativas formativas presentadas se llevará a cabo aplicando los siguientes módulos (euros/hora/participante):

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

2.– Prestakuntza-ekintza ez-presentzialak.

2.– Acciones formativas no presenciales.

Oro har, modulua 7,5 euro/ordu/parte-hartzaile izango da prestakuntza ez-presentziala bada eta dagokion ikaskuntza-prozesua lineako informazio- eta komunikazio teknologien laguntzarekin garatzen bada (teleprestakuntza).

Con carácter general, el módulo será de 7,5 euros/hora/participante cuando se trate de formación no presencial cuyo proceso de aprendizaje se desarrolle con el apoyo de tecnologías de información y comunicación en línea (teleformación).

Urrutiko prestakuntza konbentzionala bada, 5,5 euro/ordu/parte-hartzaile izango da.

Cuando se trate de formación a distancia convencional, el módulo será de 5,5 euros/hora/participante.

3.– Prestakuntza-ekintza mistoak.

3.– Acciones formativas mixtas.

Prestakuntza-denbora presentzialaren ordu/parte-hartzaile kostua aurreko 1. idatz-zatian deskribaturikoaren arabera lortuko da. Prestakuntza-denbora ez-presentzialaren ordu/parte-hartzaile kostua aurreko 2. idatz-zatian deskribaturikoaren arabera lortuko da. Ekintzaren guztizko kostua bi kostu partzialen batura izango da.

El coste hora/participante del tiempo de formación presencial se obtendrá según lo descrito en el apartado 1 anterior. El coste hora/participante del tiempo de formación no presencial se obtendrá según lo descrito en el apartado 2 anterior. El coste total de la acción será la suma de ambos costes parciales.

11. artikulua.– Izapidetzea eta ebaztea.

Artículo 11.– Instrucción y resolución.

1.– Behin eskaerak aurkeztu ondoren, aurkeztutakoa osatzeko informazioa eskatzeko aukera izango da. Interesdunari eskatuko zaio hamar eguneko epearen barruan zuzen dezala hutsunea edo aurkez dezala nahitaezko dokumentazioa; orobat, ohar hau egingo dio, hori egin ezean, eskabideari uko egin diola joko dela; horretarako, baina, ebazpen bat eman beharko du aldez aurretik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluak ezarritakoari jarraituz.

1.– Presentadas las solicitudes, se podrá requerir información adicional a la aportada. Se requerirá a la persona interesada para que en un plazo de diez días subsane la falta o acompañe los documentos preceptivos con indicación de que, si así no lo hiciera, se le tendrá por desistido de su petición previa resolución dictada de conformidad con lo establecido en el artículo 42 de la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común.

2.– Hobetuzek aurkeztu diren eskaerak aztertuko ditu, eta aurkeztutako laguntza-eskaera bakoitza ukatzeko edo guztiz edo partzialki onartzeko ebazpena emango du. Proposamen horiek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzura igorriko ditu dagozkion ebazpenak emateko.

2.– Hobetuz analizará las solicitudes presentadas y adoptará las pertinentes propuestas de denegación o aprobación, total o parcial, de cada una de las solicitudes de ayuda presentadas, trasladando dichas propuestas a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo para la emisión de la resolución correspondiente.

3.– Hobetuzek egindako proposamena aztertu ondoren, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak dagokion Ebazpena emango du, eta enpresa onuradunen eta emandako zenbatekoen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

3.– El Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, a la vista de la propuesta realizada por Hobetuz, adoptará la resolución que corresponda, y se publicará en el Boletín Oficial del País Vasco una relación de las empresas beneficiarias y las cantidades otorgadas.

Ebazpena aldekoa bada, diruz lagunduko diren prestakuntza-ekintzak adieraziko dira, baita parte-hartzaile kopurua eta ordu kopurua eta finantzaketa ere. 800/08 EE Erregelamenduari begira, eskatzailearen inbertsio-ahaleginaren aipamena egingo du ebazpenak.

Cuando dicha resolución sea favorable, se indicará las acciones formativas a subvencionar, el número de sus participantes, número de horas y financiación. A los efectos de Reglamento 800/08 CE, la resolución hará referencia al esfuerzo inversor del solicitante.

Interesdunak 10 eguneko epea izango du emandako diru-laguntza onartzen duela adierazteko, zuzendari nagusiak ebazpena jakinarazten duen unetik zenbatzen hasita. Epe hori amaitzean, eskaerari uko egin zaiola ulertuko da eta artxibatu egingo da.

El interesado dispondrá de un plazo de 10 días, a contar desde la notificación de la resolución del Director General, para expresar su aceptación de la subvención concedida. Transcurrido dicho plazo se entenderá desistida la solicitud, procediéndose a su archivo.

4.– Zuzendari nagusiaren Ebazpenak administrazio-bidea agortzen du, eta horren aurka berraztertzeko errekurtsoa jartzeko aukera izango da organo horretan, hilabeteko epean EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik.

4.– La resolución del Director General pone fin a la vía administrativa y contra la misma se podrá interponer recurso de potestativo de reposición ante el mismo órgano en el plazo de un mes a partir del día siguiente a su publicación en el BOPV o bien directamente recurso contencioso-administrativo ante el Juzgado de lo Contencioso-Administrativo de Vitoria-Gasteiz en el plazo de dos meses a contar desde el día siguiente a su publicación en el BOPV.

5.– Ebazteko eta jakinarazteko gehienez 6 hilabeteko epea izango da, eta, epe hori amaitutakoan, eskaera atzera bota dela ulertuko da.

5.– El plazo máximo para resolver y notificar será de 6 meses, transcurrido el cual sin notificación, se entenderá desestimada la solicitud.

12. artikulua.– Prestakuntza-plana egikaritzea.

Artículo 12.– Ejecución del plan de formación.

1.– Ematen den diru-laguntza prestakuntza-planak egikaritzera bideratuko da.

1.– La subvención otorgada se destinará a la realización de los planes de formación para cuya ejecución se hubiera solicitado.

2.– Deialdi honek finantzatzen dituen prestakuntza-planetan bilduta dauden prestakuntza-ekintzak erabat doakoak izango dira parte-hartzaileentzat.

2.– Las acciones formativas comprendidas en los Planes de Formación financiados por esta convocatoria deberán ser totalmente gratuitas para los participantes.

3.– Ekintza edo talde bakoitza hasi baino bi egun lehenago ekintza emateko tokiaren, ekintzaren ardura hartu duen erakundearen, eta taldea edo ekintza gauzatzeko egunaren eta ordutegiaren inguruko datuak jakinarazi beharko ditu.

3.– Dos días antes del inicio de cada una de las acciones o grupos el titular deberá comunicar los datos relativos al lugar de impartición, ente impartidor, fecha y horario de realización de la acción en cuestión.

Bigarren prestakuntza-eguneko gehieneko epearekin, parte-hartzaileei buruzko datuak jakinarazi beharko dizkio titularrak Hobetuzi.

Con un plazo máximo de hasta el segundo día de formación, el titular deberá comunicar a Hobetuz los datos relativos a los participantes.

Betebehar horiek betetzeko, titularren esku jarriko du Hobetuzek aplikazio bat bere webgunean (www.hobetuz.com). Horrela adierazitako informazioak ez du aldaketarik onartuko taldea edo ekintza amaitzen denetik zenbatzen hasi eta 30 egun igarotzen direnean, eta prestakuntza-planaren egikaritzapena justifikatzeko kontuan hartuko den bakarra izango da.

Para el cumplimiento de estas obligaciones, Hobetuz pondrá a disposición de los titulares una aplicación en su página web (www.hobetuz.com). La información así reflejada no podrá ser modificada una vez transcurridos 30 días desde la finalización del grupo o acción de que se trate y será la única a considerar para la justificación de la ejecución del plan de formación.

Betebehar horiek ez badira betetzen, Planaren egikaritzapena justifikatzen denean ez egindakotzat hartuko da dagokion prestakuntza-ekintza.

El incumplimiento de las referidas obligaciones de comunicación implicará que la correspondiente acción formativa se considere no realizada a los efectos de la justificación de la ejecución del Plan.

4.– Titularrek ekintza presentzialetan eguneroko bertaratze-partea egin beharko dute, eta irakasleak eta parte-hartzaileek sinatu beharko dute.

4.– Los titulares deberán confeccionar en las acciones de carácter presencial un parte diario de asistencia, que deberá ser suscrito por el profesor o profesora y todos los y las participantes.

Prestakuntza-ekintza ez-presentzialen kasuan, parte-hartzaile bakoitzari egindako jarraipen-kontrolei dagokien dokumentazioa landu beharko du titularrak.

En las acciones formativas de carácter no presencial, el titular deberá elaborar, la documentación correspondiente a los controles de seguimiento realizados a cada participante.

5.– Parte-hartzaile bakoitzari prestakuntza-ekintzan parte hartu izanaren ziurtagiria emango zaio, Hobetuzek ezarritako ereduaren araberakoa, eta bertan gutxienez adierazi beharko dira ekintzaren izena, prestakuntza-edukiak, modalitatea, hasteko eta amaitzeko eguna, eta jasotako prestakuntza-orduak, hala dagokionean ordu presentzialen eta ez-presentzialen kopurua adieraziz.

5.– Se deberá entregar a cada participante un certificado de participación en la acción formativa, según el modelo establecido por Hobetuz, en el que como mínimo se hagan constar la denominación de la acción, los contenidos formativos, la modalidad, la fecha de inicio y fin y las horas de formación recibidas, con especificación, en su caso, de las horas presenciales o no presenciales.

Parte hartzeko ziurtagiriak parte-hartzaileei eman beharko zaizkie, parte hartu duten prestakuntza-ekintza amaitu eta bi hilabeteko epean.

Los certificados de participación deberán ser entregados a los participantes en el plazo máximo de dos meses a partir de la fecha de finalización de la acción formativa en que hayan participado.

6.– Subentzionaturiko prestakuntza-ekintzen burutzapena kontratatu ahalko du onuradunak, behin bakarrik bada ere. Debekatuta daude hornitzaileekiko kontratuak, baldin eta ordaindu beharreko kopurua azkenean lor daitekeen diru-laguntzaren ehunekoetan adierazten bada.

6.– El beneficiario podrá contratar, por una sola vez, la realización de las acciones formativas subvencionadas. Quedan prohibidos los contratos que puedan realizarse con proveedores en los que el importe a pagar se exprese en porcentajes del importe de subvención que finalmente pueda obtenerse.

Nolanahi ere, onuradunak bere gain hartuko du zuzenean laguntzak behar bezala aplikatzea, eta jarraipen– eta kontrol-erakundeen eginkizunen behar bezalako garapena ziurtatu beharko du.

En todo caso, el o la beneficiaria será la responsable directa y principal de la correcta aplicación de las ayudas, debiendo asegurar el desarrollo satisfactorio de las funciones de los organismos de seguimiento y control.

7.– Emakidaren ebazpena jaso ondoren, eta behar den aurrerapenarekin, laguntzaren onuradunak Hobetuzi eskatu ahal izango dio finantzatutako planean aldaketak sartzeko, finantzatutako ekintzen edukia, modua eta/edo egikaritzeko epeak eraginpean hartzen dituenean. Aldaketa-eskaera hori idatziz egingo da, eta behar bezala oinarritu beharko da. Aldaketa horiek Hobetuzek baimendu beharko ditu. Parte-hartzaileen kopurua edo irakaskuntzaren modalitatea eraginpean hartzen duten aldaketak direnean, baimendu ahal izango dira ez badute murrizten hasierako eskaera kontuan izanez gero lortuko zen balorazio teknikoa.

7.– Después de recibida la resolución de concesión, y con la debida antelación, el beneficiario de la ayuda podrá solicitar de Hobetuz la inclusión de modificaciones en el plan financiado cuando afecte al contenido de las acciones financiadas, a la forma y/o a los plazos de ejecución. Dicha solicitud de modificación se realizará por escrito, y deberá fundamentarse suficientemente. Las modificaciones deberán ser autorizadas por Hobetuz. Cuando se trate de modificaciones que afecten al número de participantes o a la modalidad de impartición, se podrán autorizar siempre que no supongan minoración de la valoración técnica respecto de la que se habría obtenido si se hubiesen tenido en cuenta en la solicitud inicial.

13. artikulua.– Diru-laguntzen ordainketa.

Artículo 13.– Abono de las ayudas.

1.– Diru-laguntzaren ordainketa egunean dagoela egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu aurretik egingo da, ordainketa bakoitzaren aurretik, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko eta/edo Gizarte Aurreikuspeneko Erakundearekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen dutenak, hain zuzen ere.

1.– El abono de la subvención se realizará previa presentación, con anterioridad a cada pago, de los certificados actualizados acreditativos de encontrarse al corriente en el cumplimiento de sus obligaciones tributarias y frente a la Seguridad Social y/o a la Entidad de Previsión Social correspondiente.

2.– Diru-laguntza bi ordainketetan ordainduko da, eta honela egingo da:

2.– La subvención se abonará en dos pagos, que se efectuarán de la siguiente manera:

a) Lehen ordainketa, diru-laguntzaren guztizko zenbatekoaren % 58, ebazpenaren unean. Lehen ordainketa hori 180.303,64 eurotik gorakoa bada, titularrak bankuko abala aurkeztu beharko du ordainketa egiteko, ebazpenarekin batera adieraziko diren jarraibideak kontuan izanik, edo bestela plana egikaritzerakoan jada sortutako gastuen justifikazioa, justifikatu gabeko gainerakoak kopuru hori gainditzen ez badu.

a) Un primer pago del 58% del total de la subvención al momento de la resolución. Si este primer pago superase la cantidad de 180.303,64 euros, para su realización el titular deberá presentar aval bancario, siguiendo las indicaciones que se comunicarán junto con la resolución, o la justificación de los gastos ya generados en la ejecución del plan de modo que el resto no justificado no exceda de la citada cantidad.

b) Bigarren ordainketa bat, diru-laguntzaren gainerakoari dagokiona, Hobetuzen memoria justifikatzailea aurkezten denean eta dagokion azken likidazioa onartzen denean.

b) Un segundo pago, por el resto de la subvención a la presentación de la memoria justificativa ante Hobetuz y la aprobación de la liquidación final correspondiente.

14. artikulua.– Kostu finantzagarriak eta egozpen-irizpideak.

Artículo 14.– Costes financiables y criterios de imputación.

Honako hauek hartzen dira kostu finantzagarritzat, prestakuntza-ekintza bakoitzeko bananduta:

Se consideran costes financiables, desglosados por cada acción formativa:

a) Enpresatik kanpoko zerbitzuak kontratatzeari dagozkion kostuak.

a) Los costes correspondientes a la contratación de servicios de formación externos a la empresa.

b) Prestatzaileen edo barne-prestatzaileen kostua.

b) El coste de formadores o formadoras internos.

c) Material suntsigarriaren kostua, babesteko eta segurtasuneko materiala barne.

c) El coste de material fungible, incluyendo el material de protección y seguridad.

«Teleprestakuntzaren» kasuan prestatzaileen eta parte-hartzaileen artean erabilitako komunikabideei egotzi dakiekeen kostuak dira finantzagarriak, ekintzaren guztizko kostuaren ehuneko 10eko gehienekoraino.

En el caso de la «teleformación» son financiables los costes imputables a los medios de comunicación utilizados entre formadores y participantes hasta un máximo del 10 por ciento del coste total de la acción.

d) Material didaktikoen kostua.

d) El coste de materiales didácticos.

e) Prestakuntza-fasean dauden langileen asegurua. Gastu horiek prestakuntza-ekintzen arabera behar bezala xehatuta aurkeztu beharko dira eta egozpena parte-hartzaileen kopurua kontuan hartuta egingo da.

e) El seguro de las personas trabajadoras en formación. Estos gastos deberán presentarse debidamente desglosados por acción formativa y su imputación se hará por el número de participantes.

f) Amortizazioak, prestakuntza-ekintza bakoitzari egotzi beharreko proportzioan, eta instalazio eta ekipamenduen alokairuak, prestakuntza-ekintzen garapenari egotzi beharrekoak.

f) Las amortizaciones, en la proporción imputable a cada acción formativa, y alquileres de instalaciones y equipamientos imputables al desarrollo de las acciones formativas.

Era berean, kostu finantzagarritzat hartzen da kudeaketa-kostua (prestakuntza-ekintzak abian jarri eta garatzea), eta gehienez ere gainerako kostu finantzagarrien % 10 izango da. Kostu hori behin bakarrik egotziko zaio finantzatutako proiektu orokorrari.

Asimismo, se considera coste financiable el coste de gestión (puesta en marcha y desarrollo de las acciones formativas), que será como máximo hasta el 10% del resto de los costes financiables. Este coste se imputará una única vez al proyecto financiado en su conjunto.

Industria-inbertsio ezohiko edota estrategikoetatik eratorritako prestakuntza-ekintzetan, eta betiere langileen kualifikazioa badakarte teknologietan edo produkzio-prozesu berritzaileetan, EAEtik kanpora egin behar badira Euskadik arlo horretan duen prestakuntza-eskaintzaren frogaturiko gabeziaren ondorioz, langile horiek bidaiak edota egonaldiak sorturiko zeharkako kostuak ere kontuan hartu ahalko dira.

En las acciones formativas que deriven de nuevas inversiones industriales extraordinarias y/o estratégicas y que supongan la cualificación de las personas trabajadoras en tecnologías o procesos productivos innovadores, cuando deban realizarse necesariamente fuera de la CAPV como consecuencia de la carencia probada de oferta formativa en el País Vasco, podrán ser considerados los costes indirectos generados por el viaje y/o estancia de dichas personas trabajadoras.

15. artikulua.– Diru-laguntzen justifikazioa eta likidazioa.

Artículo 15.– Justificación y liquidación de las ayudas.

1.– Diruz lagundutako Prestakuntza Plana osatzen duten prestakuntza-ekintzak egikaritzean sortutako kostuak justifikatu beharko dituzte onuradunek. Horretarako, Agindu honetan bilduriko kostu finantzagarriak eta egozpen-irizpideak hartuko dira kontuan, eta halaber, baterako finantzaketa pribatuari begira, Prestakuntza Planeko parte-hartzaileen langile-arloko kostuak, 800/2008 zenbakiko Erregelamenduaren (EE) 39. artikuluak ezarritakoaren arabera. Fakturen edo zuzenbidean baliozkoak diren froga-dokumentuen bidez justifikatuko dira kostuak. Dokumentu horiek nahikoa xehetasunez banandu beharko dituzte azalpenak funtsak behar bezala aplikatzen direla egiaztatzeko eta prestakuntza-ekintza bakoitzari egotzitako kostu finantzagarri guztiak identifikatzeko.

1.– Los beneficiarios deberán justificar los costes en que hayan incurrido a la hora de ejecutar las acciones formativas que integran el plan de formación subvencionado. A tal fin, se tendrán en cuenta los costes financiables y criterios de imputación recogidos en la presente Orden, así como, a efectos de la cofinanciación privada, los costes de personal de los participantes en el Plan de Formación, en los términos que establece el artículo 39 del Reglamento (CE) n.º 800/2008. Los costes serán justificados por facturas o documentos probatorios válidos en derecho. Estos documentos deberán desglosar los conceptos con el detalle suficiente para acreditar la correcta aplicación de los fondos e identificar los diferentes costes financiables imputados a cada acción formativa.

2.– Laguntzen likidazioa modu proportzionalean egingo da, amaitu dituzten parte-hartzaileen kopurua eta egindako ikastorduen kopurua aintzat hartuta, prestakuntza ekintza bakoitzerako ezarritako eta onartutako modulu ekonomikoen arabera (kostu/ ordu/ ikastaro).

2.– La liquidación de las ayudas se realizará de manera proporcional al número de los y las participantes que las hayan finalizado y las horas lectivas efectivamente realizadas, según los módulos económicos coste/hora/curso establecidos y aprobados para cada acción formativa.

3.– Azken likidazioa egiteko, onuradunak honako heuk bete eta Hobetuzera igorri beharko ditu adieraziko diren eredu normalizatuetan, gehienez ere 2013ko irailaren 13rako:

3.– Para proceder a la liquidación final, el o la beneficiaria deberá cumplimentar y remitir a Hobetuz, como máximo el 13 de septiembre de 2013, en los modelos normalizados que se indicarán:

a) Egindako prestakuntza-ekintza bakoitza egikaritu izanaren ziurtagiria, eta bere garaian, hasiko zela jakinarazitako ekintzari buruzkoa.

a) La certificación de finalización (ejecución) de cada acción formativa realizada y respecto de la que se hubiese comunicado su inicio en el momento oportuno.

b) Agindu honetan ezarritako kostu finantzagarrien eta egozte-irizpideen arabera, diruz lagundutako prestakuntza-ekintzei buruzko kostuak gutxienez ziurtatuko dituen dokumentazioa.

b) La documentación justificativa que acredite como mínimo los costes relativos a las acciones formativas subvencionadas, de conformidad con los costes financiables y criterios de imputación establecidos en la presente Orden.

c) Deialdi honetan aurkeztu gabeko ekintzak direla-eta estatuko sisteman egindako hobarien ardurapeko aitorpena, EAEko lantokietara atxikitako langileei dagozkien ekintzak betiere.

c) Declaración responsable de bonificaciones efectuadas en el sistema estatal por acciones no presentadas a esta convocatoria y correspondientes a las personas trabajadoras adscritas a centros de trabajo de la CAPV.

Prestakuntza Planaren likidazioa egitekoan, eta subentzionaturiko proiektuari eslei dakiokeen behin betiko zenbatekoa kalkulatze aldera, Hobetuzek kontuan hartuko du EAEko langileei dagokien 2012. urterako estatuko ereduan enpresa bakoitzerako ezarritako hobari gisa emateko gehieneko kopurua, eta enpresari hobari gisa benetan eman zaion diru-kopurua etengabeko prestakuntzako azalpenagatik 2012ko ekitaldi honen barruan eta langile horientzat, eta plan bakoitzari dagokion azken diru-laguntzatik estatuko sisteman kontsumitu gabeko kreditu kopurua deskontatuko da.

En el momento de realizar la liquidación del Plan de Formación, y con el fin de calcular el importe definitivo asignable al proyecto subvencionado, Hobetuz tomará en cuenta la cantidad máxima de bonificación establecida para cada empresa en el modelo estatal para el año 2012 correspondiente a las personas trabajadoras de la CAPV, y la cantidad que realmente se ha bonificado la empresa por el concepto de formación continua dentro de este ejercicio 2012 y para estas personas trabajadoras, procediendo a descontar de la subvención final que resultara para cada plan la cantidad de crédito no consumida en el sistema estatal.

4.– Egikaritze-ziurtagiriak behar bezala bete eta aurkezten dituzten parte-hartzaileak bakarrik hartuko dira aintzat, betiere aldez aurretik Agindu honen 12.3 artikuluko parte-hartzaileen zerrendan bilduta behar dutela aintzat hartuta.

4.– Serán considerados únicamente los y las participantes con información correctamente cumplimentada en las certificaciones de ejecución presentadas e incluidas en la relación de participantes a que se refiere el artículo 12.3 de la presente Orden.

5.– Aurkezturiko dokumentazioa aztertu ondoren, diru-laguntzaren azken likidazioko ebazpena emango da.

5.– Una vez examinada la documentación presentada, se emitirá la resolución de liquidación final de la subvención.

6.– Egindako likidazioa aurreratutako kopurua baino txikiagoa bada, onuradunak dagokion itzulketa egin beharko du 15 eguneko epean, ebazpenaren egunetik zenbatzen hasita.

6.– Si la liquidación practicada fuese inferior a la cantidad anticipada, el beneficiario vendrá obligado a la devolución que corresponda, en el plazo de 15 días a partir de la fecha de resolución.

7.– Behin betiko likidazioari ekin eta hurrengo 15 egunen barruan, emandako laguntza dela-eta egin diren ordainketen ordainagirien originalak aurkeztu beharko ditu Titularrak, edo, horiek ezean, fotokopiak aurkeztuko ditu.

7.– En el plazo de los 15 días siguientes a la liquidación definitiva, el o la Titular deberá estar en disposición de presentar originales, o, en su caso, fotocopias de los recibos correspondientes a los pagos considerados a efectos de la ayuda concedida.

16. artikulua.– Laguntza-eskubidea eskuratzeko eta eskubide horri eusteko betekizunak.

Artículo 16.– Requisitos para adquirir y conservar el derecho a la ayuda.

Laguntza jasotzeko eskubidea eskuratu eta gordetzeko, onuradunak honako betebehar hauek bete beharko ditu:

La adquisición y conservación del derecho a la ayuda implica para los beneficiarios el cumplimiento de las siguientes obligaciones:

– Hala eskatuta, aurreko deialdietan jasotako kopurua itzuli izana.

– Haber realizado el abono de cantidades obtenidas en convocatorias anteriores y cuya devolución o reintegro haya sido requerido.

– Hobetuzi jakinarazi beharko dio enpresa eskatzailea edo enpresa parte-hartzaileak legez, hitzarmenez edo beste edozein xedapenez behartuta ote dauden diru-baliabideak eskaintzera prestakuntza egiteko. Kasu horretan, laguntzak ez du esan nahiko horretarako eskainiko diren diru-baliabideak murriztu behar direnik.

– Comunicar a Hobetuz si la empresa solicitante o las empresas participantes están obligadas por ley, convenio colectivo o cualquier otra disposición a dedicar recursos económicos a la realización de formación. En tal caso, la ayuda no podrá significar una minoración de los recursos económicos a dedicar.

– Laguntza jaso duen prestakuntza-jarduera deialdi honetako eta EAEko Etengabeko Prestakuntzako Lanbide arteko Akordioko oinarri, baldintza eta betekizun formal eta materialen arabera egitea. Kontzeptu horregatik esleitutako funtsak ezin izango dira berau ematera bultzatu duten helburuetarako ez diren gauzetan erabili.

– Realizar la actividad formativa que fundamenta la concesión de la ayuda, de acuerdo con las bases, condiciones y requisitos formales y materiales de la presente Orden y del Acuerdo Interprofesional sobre Formación Profesional en la Comunidad Autónoma del País Vasco, sin que puedan destinarse los fondos asignados por este concepto a fines distintos a los que motivaron su concesión.

– Hobetuzen aurrean jarduera egin dela egiaztatzea, baita laguntza ematea edo gozatzea zehaztuko duten betebeharrak eta baldintzak bete direla ere. Horretarako, dagozkion elementu justifikatzaileak aurkeztuko dituzte, eta prestakuntza-ekintzari buruz eskatuko zaizkien datuak eta dokumentuak aurkeztuko dituzte prestakuntza-ekintza horiek amaitu ondoren; horrenbestez, ekintza egin dela, emandako finantziazioa erabili dela, eta lortutako emaitzen ebaluazioa egin dela behar bezala egiaztatu ahal izango da.

– Acreditar ante Hobetuz la realización de la actividad, así como el cumplimiento de los requisitos y condiciones que determinen la concesión o disfrute de la ayuda, presentando los correspondientes documentos justificativos y facilitando cuantos datos y documentos les sean solicitados sobre la acción formativa una vez finalizada ésta, al objeto de permitir la adecuada verificación de su desarrollo, uso de la financiación concedida y evaluación de los resultados obtenidos.

– Argitalpenetan edo onarturiko ekimenaren bestelako komunikabide eta hedabideetan prestakuntzako ekintza estrategikoei laguntzeko 2012ko deialdian eginiko ekintzak direla jasotzea, betiere horietan Eusko Jaurlaritzaren, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Hobetuzen logotipoak bilduta.

– Hacer constar en las publicaciones u otras vías de comunicación y difusión de la Iniciativa aprobada que se trata de acciones realizadas en el marco de la convocatoria 2012 de ayudas a la formación de acciones estratégicas de formación, debiendo incluir en todo caso los logotipos del Gobierno Vasco, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo y de Hobetuz.

– Hamazazpigarren oinarrian ezarritako kontrol eta jarraipenerako jardunak onartzea.

– Aceptar las actuaciones de control y seguimiento establecidas en la base decimoséptima.

17. artikulua.– Jarraipena eta kontrola.

Artículo 17.– Seguimiento y control.

1.– Hobetuzek, Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Herri Kontuen Euskal Auzitegiak eta Europako erakunde eskudunek burutzen dituzten egiaztapen– eta kontrol-jardunak onartuko dituzten onuradunek, lokal eta instalazioetarako sarbidea eta parte-hartzaileekin, Langileen Lege Ordezkaritzako kideekin eta elkarrizketatzea beharrezko iritzitako gainerako pertsonekin harremanetan jartzea ahalbidetuz.

1.– Los beneficiarios de las ayudas se someterán a las actuaciones de comprobación y control que lleven a cabo Hobetuz, la Oficina de Control Económico del Gobierno Vasco, Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, el Departamento de Empleo y Asuntos Sociales, el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas, así como las instancias europeas competentes, facilitando el acceso a locales e instalaciones y el contacto con los y las participantes, los miembros de la Representación Legal de las personas Trabajadoras y demás personas que se considere necesario entrevistar.

2.– Kontrol-jarduera hauek onartzeko betebehar orokor honen esparruan, onuradunak honako hau bete beharko du:

2.– En el marco de esta obligación general de aceptación de actuaciones de control, el beneficiario está obligado a:

– Finantzaturiko ekintzak egikaritu izanari edo ekintza horien bideragarritasunari buruzko informazioa ematea, baita jarraipena egiteko eskatzen zaion dokumentazioa betetzea eta igortzea ere; dena dela, 10 eguneko epea izango du egiten diren errekerimenduei erantzuteko. Errekerimendu horiek estatuko ereduaren barruan hobaria jaso duten ekintzei buruzkoak ere izan daitezke.

– Aportar cualquier información relativa a la ejecución de la iniciativa financiada o su viabilidad, así como cumplimentar y remitir la documentación de seguimiento que le sea requerida, disponiendo de 10 días para atender a los requerimientos que se realicen. Estos requerimientos podrán también referirse a las acciones bonificadas dentro del modelo estatal.

– Hobetuzi jakinaraztea beste Erakunde batzuetatik eratorritako diru-laguntzak edo laguntzak –Agindu honek diruz lagundutako ekintza guztiei edo batzuei eragiten dietenak– eskatu direla edo eskuratu direla.

– Comunicar a Hobetuz la solicitud u obtención de subvenciones o ayudas procedentes de otras Instituciones que afecten a toda o parte de la actividad subvencionada en la presente Orden.

3.– Hobetuzek, Aginduan ezarritako baldintzak betetzen direla baieztatzera, eta diruz lagundutako ekintzak egikaritzeko benetako baldintzak egiaztatzera zuzendutako Auditoria eta Ikuskapenen Urteko Plana ezarriko du. Plan horren barne sartuko dira, ondoriozko estatistika-irizpideen, eta bereziki, egingo den arriskuen analisiaren arabera Hobetuzek aukeratuko dituen espedienteak. Era berean, Ikuskapen Planean behar bezala identifikatutako pertsonek oinarritutako eta sinatutako salaketetatik eratorritako jardunak bilduko dira.

3.– Hobetuz establecerá un Plan Anual de Auditorías e Inspecciones destinado a verificar el cumplimiento de los requisitos establecidos en la Orden, así como a constatar las condiciones reales de ejecución de las acciones subvencionadas. Se incluirán en dicho Plan aquellos expedientes que Hobetuz seleccione en función de criterios estadísticos resultantes del análisis de riesgos que se realice. Igualmente, se incluirán en el Plan de Inspecciones aquellas actuaciones derivadas de denuncias fundamentadas y suscritas por personas debidamente identificadas.

18. artikulua.– Diru-laguntzak itzultzea.

Artículo 18.– Reintegro de subvenciones.

1.– Onuradunek, jasotako laguntzak osorik edo zati batean itzuli beharko dituzte, eta berandutze-interesak eskatuko dira laguntza ordaintzen den unetik, honako kasu hauetan:

1.– Procederá el reintegro total o parcial de las ayudas percibidas y la exigencia de interés de demora desde el momento de su abono, en los siguientes supuestos:

– Laguntzaren helburua edo laguntza emateko agindutako baldintzak ez betetzea.

– Incumplimiento de la finalidad para la que la ayuda fue concedida o de las condiciones impuestas para su concesión.

– Jarduera egin izana eta laguntza ematea edo baliatzea baldintzatzen duten baldintza eta betekizunak bete izana justifikatu beharra ez betetzea.

– Incumplimiento de la obligación de justificar la realización de la actividad y el cumplimiento de las condiciones y requisitos que determinan la concesión o disfrute de la ayuda.

– Diru-laguntza lortzea horretarako eskatutako baldintzak bete gabe.

– Obtener la ayuda sin reunir las condiciones requeridas para ello.

– Jarraipen- eta kontrol-jardunak ukatzea edo oztopatzea.

– Negativa u obstrucción a las actuaciones de seguimiento y control.

– Diruz lagundutako ekintzak egikaritzeko baldintzei buruz datu faltsuak ematea, errealitatearekin bat ez datozenak.

– Facilitar datos sobre las condiciones de ejecución de las acciones subvencionadas no ajustados a la realidad.

– Agindu honetan zehaztutako beste edozein betebehar, baldintza edo eskakizun errespetatu ez izatea.

– Cualquier otro incumplimiento de las obligaciones, condiciones y requisitos fijados en esta Orden.

2.– Itzultzeko prozedurari Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren idazki bidez emango zaio hasiera, eta idazkia Hobetuzek bidaliko dio laguntzaren onuradunari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaeraren edo gertaeren berri emateko. Hori ez ezik, alegazioak edo egokitzat jotzen dituen egiaztagiriak aurkezteko hamabost eguneko epea duela ere jakinaraziko dio; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren berme eta itzulketen erregimena arautzen duen abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

2.– El procedimiento de reintegro se iniciará mediante escrito de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, que será comunicado por Hobetuz a la persona beneficiaria de la ayuda, poniéndole de manifiesto el hecho o hechos constitutivos de incumplimiento y requiriéndole para que, en el plazo de quince días, formule las alegaciones o presente los documentos justificativos que considere pertinentes, todo ello de acuerdo con el Decreto 698/1991, de 17 de diciembre, por el que se regula el régimen general de garantías y reintegros con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

3.– Alegazioak aurkezteko epea amaitutakoan onuradunak alegaziorik aurkeztu ez badu edo alegazioak onartu ez badira, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak itzulketa eskatzeko ebazpena emango du, eta itzulketa hori ebazpenean adierazitako epean gauzatu beharko du. Horretarako, Hobetuzek dagokion espedientea igorriko dio Lanbideri, eskaera-idazkiarekin eta alegazioekin batera –eta, hala badagokio, alegazio horiek ebazteko proposamenarekin batera. Diru-laguntzak itzultzeko prozedura ebazteko epea gehienez 12 hilabetekoa izango da.

3.– Transcurrido el plazo de alegaciones sin que éstas se hubieren producido o desestimadas éstas, el Director General de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo dictará resolución, exigiendo el reintegro, que habrá de producirse en el plazo indicado en dicha resolución. A tal efecto, Hobetuz trasladará a Lanbide el expediente correspondiente, con el escrito de requerimiento y las alegaciones, y en su caso, con propuesta de resolución. El plazo máximo para resolver el procedimiento de reintegro será de 12 meses.

4.– Itzultzeko borondatezko epea amaitutakoan itzulketa gauzatu ez badu, beharrezko izapideak jarriko dira abian, itzuli beharreko diru-kopuruak premiamendu-bidetik berreskuratzeko. Itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko sarreratzat hartuko dira.

4.– Una vez vencido el plazo voluntario de reintegro sin que se haya efectuado el mismo, se realizarán los trámites correspondientes para su recuperación por vía de apremio. Las cantidades a reintegrar tendrán la consideración de ingresos de derecho público.

19. artikulua.– Datuen tratamendu automatizatua.

Artículo 19.– Tratamiento automatizado de los datos.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, laguntza-eskaera betetzean interesdunak datu horiek Hobetuzen eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren fitxategi informatizatuetan sartzeko baimena ematen duela ulertuko da. Aipatu Legean aurreikusten diren datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta alderatzeko eskubideak Hobetuz Langileen Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioan (Kale Nagusia 35-6.a, 48009 Bilbao) eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan egikari daitezke.

En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de 13 de diciembre de Protección de Datos de Carácter Personal, la cumplimentación de la solicitud de ayuda implica la autorización del interesado o de la interesada para la incorporación de los datos consignados en ella a los ficheros de Hobetuz y de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo. Los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos en la mencionada Ley se pueden ejercitar ante Hobetuz-Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua (c/ Gran Vía, 35-6.º; 48009 Bilbao) y ante Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

XEDAPEN GEHIGARRIAK
DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Erakunde laguntzailea izendatzea.

Primera.– Nombramiento de entidad colaboradora.

1.– Hobetuz Langileen Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioa izendatzen da Agindu honetan arautzen diren laguntzen kudeaketarako eta ordainketarako erakunde laguntzaile, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 52 artikuluan ezarritakoaren arabera. Aipatutako 52. artikuluak dioenez, diru-laguntzarekin edo laguntzarekin loturiko guztiak ematen dituen organoaren kontura eta izenean jardungo du Hobetuz Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak. Haatik, laguntza hori ez da, inola ere, Hobetuzen ondaretzat hartuko.

1.– Se designa a Hobetuz, Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua – Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa entidad colaboradora para la gestión y el pago de las ayudas reguladas en la presente Orden en virtud de lo establecido en el artículo 52 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre. De acuerdo con el citado artículo 52, Hobetuz, Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa actuará en nombre y por cuenta del órgano concedente a todos los efectos relacionados con la subvención o ayuda, que en ningún caso se considerará integrante de su patrimonio.

2.– Laguntzen deialdi hau finantzatzeko funtsak, 2012ko ordainketa-kredituari dagozkionak, Hobetuz, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioari transferituko dizkio Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak erakunde laguntzaile denez, ordainketa bakar batean, dagokion ebazpena hartu ondoren, Agindu honek deialdia egindako laguntzak emanda. Gainerako 2013ko ekitaldian transferituko da.

2.– Los fondos destinados a la financiación de esta convocatoria de ayudas, correspondientes al crédito de pago de 2012, serán transferidos a Hobetuz, Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua en su condición de entidad colaboradora por parte de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, en un único pago tras adoptarse la resolución que proceda otorgando las ayudas convocadas por la presente Orden. El resto se transferirá en el ejercicio 2013.

Bigarrena.– Hobetuz Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren betebeharrak.

Segunda.– Obligaciones de Hobetuz, Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua– Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa.

Agindu honetan zehaztutakoez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 52. artikuluan ezarritako betebeharrez gain, Hobetuz Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua-Langileen Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioak honako betebehar hauek izango ditu:

Además de las obligaciones asignadas en la presente Orden y las establecidas en el artículo 52 del Texto Refundido de la Ley de Principios Ordenadores de la Hacienda General del País Vasco, aprobado por el Decreto Legislativo 1/1997, de 11 de noviembre, serán obligaciones de Hobetuz, Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua– Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa:

1.– Funtsak azken enpresa onuradunen artean banatzea.

1.– Distribuir los fondos entre las empresas beneficiarias finales.

2.– Laguntzak aplikatu zaizkien prestakuntza-ekintzak egin izana justifikatzen duten agiriak eskatzea eta gordetzea, lau urtez.

2.– Exigir y conservar, durante cuatro años, los justificantes de la realización de las acciones formativas a las que se aplican las ayudas.

3.– Jaso diren funtsak zertan aplikatu diren justifikatzea Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuari, 2013ko abenduaren 30a baino lehen, eta zerrenda izenduna ematea. Zerrenda horretan honako alderdiak jaso beharko dira: azken onuradunen izen-abizenak, emandako laguntzak, egindako ordainketak eta, oro har, funts horiekin egindako etengabeko prestakuntzako jardueren memoria orokorra osa dezaketen bestelako datu kuantitatiboak zein kualitatiboak.

3.– Justificar ante Lanbide-Servicio Vasco de Empleo con fecha límite el 30 de diciembre de 2013, la aplicación de los fondos percibidos, con aportación de una relación nominativa de los beneficiarios finales, las ayudas concedidas, los pagos realizados y cuantos datos cuantitativos y cualitativos puedan configurar la memoria global de actividad en formación realizada con dichos fondos.

4.– Funtsen kudeaketa dela-eta, Eusko Jaurlaritzak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren bitartez, eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak egin ditzaketen egiaztatze-jardunak onartzea.

4.– Someterse a las actuaciones de comprobación que, respecto a la gestión de los fondos puede efectuar el Gobierno Vasco a través de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo, del Departamento de Empleo y Asuntos Sociales y de la Oficina de Control Económico y el Tribunal Vasco de Cuentas Públicas.

5.– Deialdian aurreikusten den ez-betetze kasuren bat gertatuz gero, onuradunei laguntzak itzul ditzaten eskatzea, deialdian bertan ezarritako itzultze-prozedurari jarraituz, behin dagozkien ebazpenak eman ondoren.

5.– Requerir a las y los beneficiarios la devolución de las ayudas, en los supuestos de incumplimiento previstos en sus correspondientes convocatorias, de conformidad con el procedimiento de reintegro establecido en las mismas, una vez dictadas las resoluciones correspondientes.

Hirugarrena.– Finantzaketa-soberakinen azken likidazioa.

Tercera.– Liquidación final de los excedentes de financiación.

Agindu honetan arautzen diren laguntzen onuradunek aplikatu ez dituzten finantzaketa-soberakinak eta Agindu honetan aurreikusten den dirua itzultzeko prozeduraren ondoriozko funtsak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuari itzuliko dizkio Hobetuz Langileen Etengabeko Prestakuntzarako Euskal Fundazioak.

Los excedentes de financiación no aplicados por las y los beneficiarios de las ayudas reguladas en la presente Orden, así como los fondos resultantes de los procedimientos de reintegro previstos en la misma se devolverán por Hobetuz, Fundación Vasca para la Formación Profesional Continua a Lanbide-Servicio Vasco de Empleo.

Laugarrena.– Betekizunak eskatzea.

Cuarta.– Exigencia de requisitos.

Agindu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, Agindua argitaratu aurretik prestakuntza-ekintzak hasi edo amaitu dituzten eskatzaileek denbora-arrazoiak direla medio bete ezin izan dituzten betekizunak ez dira eskatuko.

A los efectos de lo dispuesto en la presente Orden, no serán exigibles aquellos requisitos de imposible cumplimiento por razones temporales a aquellos y aquellas solicitantes que hayan iniciado o terminado las acciones formativas antes de su publicación.

Kasu horietan, 2011ko uztailaren 14ko (abuztuaren 4ko EHAA) Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakirako ezarritako irizpide orokorrak izango dira aplikatzekoak, eta 2011ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen aldetik garatzen diren prestakuntzako estrategia-ekintzak finantzatzeko laguntza ekonomikoen deialdia egiten da irizpide horiek baliatuta.

En estos casos, serán de aplicación los criterios generales establecidos para el Acuerdo del Consejo de Administración de Lanbide-Servicio Vasco de Empleo de 14 de julio de 2011 (BOPV de 4 agosto) por el que se convocan ayudas económicas a la financiación de acciones estratégicas formativas que se desarrollen por parte de las empresas de la Comunidad Autónoma del País Vasco para el ejercicio 2011.

AZKEN XEDAPENAK
DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezar diezaiokete interesdunek Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Primera.– Contra la presente Orden, que agota la vía administrativa, podrán las personas interesadas interponer recurso potestativo de reposición ante la Consejera de Empleo y Asuntos Sociales en el plazo de un mes a contar desde el día siguiente de su publicación en el BOPV, o directamente recurso contencioso-administrativo ante la sala de lo Contencioso-Administrativo del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco en el plazo de dos meses a partir del día siguiente al de su publicación en el mismo diario oficial.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Segunda.– La presente Orden surtirá efectos a partir del día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 8a.

En Vitoria-Gasteiz, a 8 de mayo de 2012.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

La Consejera de Empleo y Asuntos Sociales,

maría Gemma aránzazu Zabaleta Areta.

MARíA Gemma aránzazu Zabaleta Areta.

ERANSKINA
ANEXO
LEHIARI BURUZKO EUROPAKO ARAUDIA ETA ETETZAT EDO ENPRESA TXIKITZAT HARTZEA
NORMATIVA EUROPEA SOBRE LA COMPETENCIA Y CONSIDERACIÓN DE PYME O DE PEQUEÑA EMPRESA

Europar Batasunaren definizioaren arabera, enpresa ertainek honako baldintza hauek bete behar dituzte: 250 langile baino gutxiago izatea, urtean gehienez 50 milioi euroko negozio-bolumena edo urtean gehienez 43 milioi euroko balantze orokorra edukitzea, eta kapitalaren edo boto-eskubideen % 25 edo gehiago beste enpresa batena ez izatea, edo ETEak ez diren beste enpresen talde batena.

Se considerará mediana empresa según la definición de la Unión Europea, a aquella que emplea a menos de 250 personas, cuyo volumen de negocio anual no exceda de 50 millones de euros o cuyo balance general anual no exceda de 43 millones de euros, y en las que el 25% o más de su capital o sus derechos de voto no pertenezca a otra empresa, o conjuntamente a otras empresas que no respondan a la definición de PYME.

Enpresa txikitzat joko dira, berriz, 50 langile baino gutxiago izanik urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 10 milioi euroko kopurua gainditzen ez dutenak.

Se considera pequeña empresa la que ocupa menos de 50 personas y cuyo volumen negocios anual o cuyo balance general anual no supere los 10 millones de euros.

Batzordearen 1998/2006 Erregelamenduan (2006-12-28ko EBAO) definituriko «minimis» erregelak estali ditzakeen zenbateko txikiko diru-laguntzen kasuan izan ezik, Agindu honen barruan finantzatuko diren prestakuntza-proiektuak 800/2008 zenbakiko Erregelamenduan (EE) ezarritakoari egokituko zaizkio, eta haren arabera laguntza-kategoria jakin batzuk bateragarri deklaratzen dira merkatu erkidean, Tratatuaren 87. eta 88. artikuluak aplikatuta (Kategorien arabera salbuesteko erregelamendu orokorra).

Salvo en aquellos supuestos de subvenciones de pequeña cuantía que puedan quedar cubiertos por la regla «de minimis» definida en el Reglamento 1998/2006 de la Comisión (DOUE de 28-12-2006), los proyectos de formación que se financien dentro de esta Orden se adecuarán a lo establecido en el Reglamento (CE) n.º 800/2008, por el que se declaran determinadas categorías de ayuda compatibles en el mercado común en aplicación de los artículos 87 y 88 del Tratado (Reglamento general de exención por categorías).

Horregatik, benetako kostu hautagarri eta justifikatuen guztizkoa, 800/2008 Erregelamenduan definituriko gehieneko intentsitateak eta EAEko lurralde-esparruan aplikatzekoak direnak aplikatzearen ondorio izango da azkenean likidatzen den laguntza. Ondoren erakusten den taulan adierazten diren ehunekoetara (Planaren guztizko kostuaren gain) iristen den inbertsio-ahalegina egin izana egiaztatu beharko dute eskatzaileek.

Por ello, la ayuda que finalmente sea liquidada, resultará de aplicar al total de los costes reales elegibles y justificados, las intensidades máximas definidas en el Reglamento 800/2008 y aplicables en el ámbito territorial de la CAPV. Los solicitantes deberán acreditar la realización de un esfuerzo inversor en formación que alcance los porcentajes (sobre el coste total del Plan) que se indican en la tabla que se reproduce a continuación.

(Ikus .PDF)
(Véase el .PDF)

Ehuneko horiek aplikatuko diren guztizko kostu hautagarriak kalkulatzeari begira, Prestakuntza Planeko parte-hartzaileen langile-arloko kostuak bilduko dira, 800/2008 Erregelamenduaren 39. artikuluan ezarritakoaren arabera.

A efectos del cálculo de los costes totales elegibles sobre los que se aplicarán estos porcentajes, se incluirán los costes de personal de los y las participantes en el Plan de Formación, en los términos establecidos en el artículo 39 del Reglamento 800/2008.

800/2008 Erregelamendu horren 38. artikuluaren arabera, «prestakuntza orokortzat» hartzen da enpresa onuradunaren langilearen egungo edo etorkizuneko lanpostuan soil-soilik edo nagusiki aplikagarria ez den irakaskuntza biltzen duena, eta aitzitik, beste hainbat kualifikazio ere ematen ditu, gehienak beste enpresa batera edo beste lan-esparru batzuetara transferi daitezkeenak.

De acuerdo con el artículo 38 de ese mismo Reglamento 800/2008, se considera «formación general» la que incluye una enseñanza que no es única o principalmente aplicable en el puesto de trabajo actual o futuro de la persona trabajadora en la empresa beneficiaria, sino que proporciona cualificaciones en su mayor parte transferibles a otra empresa u otros ámbitos laborales.

«Prestakuntza espezifikotzat» hartzen da enpresa onuradunaren langilearen egungo edo etorkizuneko lanpostuan zuzenean aplika daitekeen irakaskuntza teoriko eta praktikoa bildu eta beste enpresa edo lan-esparruetara transferigarriak ez diren kualifikazioak eskaintzen dituena, edo oso modu murriztuan soilik, transferitzerik badago.

Se considera «formación específica» la que incluye una enseñanza teórica y práctica aplicable directamente en el puesto de trabajo actual o futuro de la persona trabajadora en la empresa beneficiaria y que ofrece cualificaciones que nos son transferibles, o sólo de forma muy restringida a otras empresas o a otros ámbitos laborales.

Hobetuzen finantzaketa ez da beste laguntza publiko batzuekin metatutako, betiere kostu subentzionagarri berei dagokienez, metaketa horrek 800/2008 Erregelamendua ezarritakoa baino intentsitate handiagoa eragiten badu.

La financiación de Hobetuz no se acumulará con otras ayudas públicas, en relación a los mismos costes subvencionables, si tal acumulación conduce a una intensidad superior a la establecida en el Reglamento 800/2008.


Azterketa dokumentala


Análisis documental

Euskadi, bien común