Sede electrónica

Acceso a la página de inicio del Gobierno Vasco

Euskadi.net

Estás en:
  1. Sede electrónica
  2.  
  3. Boletín Oficial del País Vasco

Consulta

Consulta simple

Servicios


Último boletín RSS

Boletin Oficial del País Vasco

137. zk., 2006ko uztailaren 19a, asteazkena

N.º 137, miércoles 19 de julio de 2006


    Bestelako formatuak:
  • PDF

Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da


El contenido de los otros formatos que aquí se muestran, se ha obtenido mediante una transformación del documento electrónico PDF oficial y auténtico

Xedapen Orokorrak

Disposiciones Generales

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
Presidencia del Gobierno
3752
3752

1/2006 LEGEA, ekainaren 23koa, Urarena.

LEY 1/2006, de 23 de junio, de Aguas.

Eusko Legebiltzarrak 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Urarena, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

Se hace saber a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi que el Parlamento Vasco ha aprobado la siguiente Ley:

1/2006 LEGEA, ekainaren 23koa, Urarena.

Ley 1/2006, de 23 de junio, de Aguas.

ZIOEN AZALPENA
EXPOSICIÓN DE MOTIVOS

Urari buruzko araubide juridikoa arautze-prozesu sakona ari da izaten, gaur egun indarrean dagoen araudiari eragiten diona eta etorkizuneko nondik norakoa ere arautuko duena, prozesu horren norabidea eta mugarriak jartzen ari baita. Europar Batasunak uraren arloan aurrera daraman politika gero eta zorrotzagoa eta gero eta helburu garbiagokoa da; handinahiagoa ere bai. Dagoeneko ez dira nahikoa helburu mugatuak dituzten politikak; politika integrala landu nahi da, ura eta ur eremuak osotasunean landuko dituen politika. Politika horrek administrazio publiko guztiei eragiten dieten betearazpen-tresnak eta ekintzak eskatzen ditu; zehazki esanda, euskal administrazioak ondasun natural horren kudeaketaren inguruko zenbait erabaki hartu beharrean daude, eta, horretarako, Autonomia Erkidegoko ordezkaritza-organo nagusiaren esku-hartzea behar dute, lege baten bidez uraren araubide juridikoa araututa gera dadin.

El régimen jurídico del agua está siendo objeto de un importante proceso normativo que afecta a la normativa vigente y que prevé también una regulación de futuro, señalando el camino y los hitos a recorrer en ese proceso. La política en materia de aguas en la Unión Europea es cada vez más exigente y más clara en sus objetivos; también más ambiciosa. Ya no son suficientes las políticas limitadas en sus objetivos; se persigue una política integral de protección del medio acuático. Esta política exige el desarrollo de instrumentos de ejecución y puesta en práctica que implican a todas las administraciones públicas; en concreto, las administraciones vascas deben adoptar una serie de decisiones relativas a la gestión de este bien natural, para lo que precisan de la intervención del máximo órgano representativo de la Comunidad para, mediante ley, regular el régimen jurídico del agua.

Lege honen helburua Europar Batasuneko politika betearazteko beharrezko bideak ezartzea da, eta baita, aldi berean, uraren arloan arau-esparru egokia zehaztea ere, gaian zeresana duten administrazio publikoek parte hartu ahal izateko. Europar Batasuneko arauak gero eta konplexuagoak dira, eta hori are eta azpimarragarriagoa da uraren arloan. 2000/60/EE Zuzentaraua, "Urari buruzko Esparru Zuzentaraua" ere deiturikoa, gorago esandakoaren adibide garbia da. Hori horrela izanik, hemengo legegileak Batasuneko legegileek erabiltzen dituzten kategoriak aipatzea erabaki du, errepikakorra izateko arriskua izanik ere, hain zuzen ere arauaren hartzaile izango direnen lana ahal den neurrian errazteko asmoz.

La finalidad de esta ley es establecer los mecanismos necesarios para la ejecución de la política europea y, al mismo tiempo, dotar a esta materia de un marco normativo adecuado para la intervención de las diferentes administraciones implicadas. La normativa europea adolece cada vez más de una mayor complejidad, lo que es especialmente reseñable en materia de aguas. La directiva europea 2000/60/CE, denominada "Directiva Marco del Agua" es un ejemplo paradigmático de la anterior afirmación. De aquí que el legislador haya optado, con el riesgo de ser repetitivo, por referirse expresamente a las categorías utilizadas por el legislador comunitario, con la finalidad de facilitar, en la medida de los posible, la labor de las personas destinatarias de la norma.

Bestalde, kontuan hartu beharrekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren II. tituluan, ingurumen-baliabideak babesteari buruzkoan, berariazko kapitulu bat dagoela urak eta itsasbazterrak babesteaz; kapitulu horretan ezarri ziren helburu eta jarduera-irizpideak erabat indarrean daude gaur egun, eta guztiz bat datoz lege honetan ezarritakoekin.

Por otra parte, conviene tener en cuenta que la Ley 3/1998, de 27 de febrero, General de Protección del Medio Ambiente del País Vasco, recogió ya en su título II, relativo a la protección de los recursos ambientales, un capítulo expreso relativo a la protección de las aguas y del litoral, fijando unos objetivos y principios de actuación plenamente vigentes hoy día y que perfectamente se incardinan en los establecidos en esta ley.

Legeak Uraren Euskal Agentzia sortzen du, Euskadin uraren arloko politika aurrera eramateko tresna nagusia izan dadin. Agentzia horri eskumen batzuk aitortzen zaizkio, eta Lurralde Historikoen Legean ezarritako banaketa-sistemari eragiten dio kontuak; hori dela eta, legeari azken xedapen bat erantsi zaio, Lurralde Historikoen Legea aldatzen duena. Denek parte hartuko duten administrazio bat sortu nahian, Uraren Euskal Agentziak izango dituen gobernu-organo guztietan lurralde historikoek parte hartuko dute.

La ley crea la Agencia Vasca del Agua como instrumento central para llevar a cabo la política del agua en Euskadi. Esta agencia tiene reconocidas una serie de competencias que afectan al sistema de distribución establecido en la Ley de Territorios Históricos, motivo por el cual se incluye una disposición final que modifica dicha ley. Ahora bien, en el deseo de constituir una administración participativa, la Agencia Vasca del Agua recoge la participación de los territorios históricos en todos sus órganos de gobierno.

Uraren Euskal Agentzia Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa izango da, nortasun juridiko propioa izango du eta Eusko Jaurlaritzan ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari atxikita egongo da. Kudeaketarako, administraziorako eta parte hartzeko zenbait organo egongo dira, eta horietan, uraren arloko eskumenak dituzten administrazioek parte hartzeaz gainera, erakunde erabiltzaileei ere parte hartzeko aukera nabarmena utziko zaie. Uraren Euskal Agentzia uraren administrazioaz arduratuko den erakundea izango da, eta horrek Europar Batasuneko ordenamendu juridikoak urari buruz jartzen dituen betekizun gero eta zorrotzagoak betetzen dituen erakunde zentzuzkoa sortu izana dakar. Izan ere, administrazioek eta erabiltzaileek parte hartuko duten erakunde bakarra sortzea, eta aldi berean, toki-erakundeek dituzten eskumenak errespetatuz jardutea, zalantzarik gabe, aurrerapausoa izan da sektorea arautu ahal izateko, beharrezko aurrerapausoa.

La Agencia Vasca del Agua se crea con la naturaleza jurídica de ente público sometido al Derecho privado, con personalidad jurídica propia y adscrita al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de medio ambiente. Se prevén una serie de órganos de gestión, administración y participación, donde, junto a las diferentes administraciones competentes en materia de aguas, se recoge una destacada participación de las entidades usuarias. La Agencia Vasca del Agua aporta la novedad de crear una organización administrativa del agua razonable y acorde con las exigencias cada vez mayores que se derivan del ordenamiento jurídico comunitario en relación con este bien público. Crear una organización única y participada por administraciones y usuarias y usuarios, respetando a su vez las competencias locales en la materia, constituye un avance indudable y necesario en la regulación del sector.

Legearen edukiari dagokionez, uraren ordenamendu juridikoaren gorengo araua izan nahi du legeak, eta administrazioen jardute-eremua zehaztu nahi du; bereziki, plangintza hidrologikoa aurrera eramateko tresnak zehaztea eta arau orokor batzuk ematea aurreikusten du, uraren erabilerarekin lotuta dauden zerbitzu nagusiei dagokienez, hau da, urez hornitzea, saneamendu eta arazketa nahiz ureztatzea. Plangintzako tresna eta arau horien bidez, sistema osoaren funtzionamendua arrazoizkoagoa izatea lortuko da, eta horrek ura modu eraginkorragoan kudeatzea eta Europar Batasuneko baldintzak hobeto betetzea ekarriko du.

Desde la perspectiva interna, la ley quiere ser la norma cabecera del ordenamiento jurídico del agua, estableciendo los campos de intervención de las diferentes administraciones y, especialmente, previendo el dictado de una serie de instrumentos de planificación hidrológica y de normas generales reguladoras de grandes servicios vinculados al uso del agua, como son el de abastecimiento, saneamiento, depuración o riego. Estos instrumentos planificadores y normas reguladoras permitirán una racionalización en el funcionamiento del conjunto del sistema, lo que redundará en una más eficaz gestión del recurso y un mejor cumplimiento de los requerimientos de la Unión Europea.

Plangintza hidrologikoa goragoko gainerako plangintzen barruan sartu behar da, eta, horrekin batera, hartuko duen eremu geografikoaren premiei ere behar bezala erantzun behar die. Lehenengo kontuari dagokionez, plangintza hidrologikoak gaiaren inguruko Estatuko xedapenak errespetatu beharko ditu, eta, zehazki, kontuan hartu behar da Estatuko legerian aurreikusitako zenbait tresna onartzeko Estatuko Administrazioak parte hartu beharko duela. Lege honetan, esandakoaz gainera, badira plangintzako beste tresna batzuk ere, hala nola neurri jakinei buruzko programak eta plan zehatzak ere. Horien bidez, plangintza orokorrean aipatzen denarekin alderatuta, helburu mugatuago eta zehatzagoak lortu nahi dira; tresna horiek Eusko Jaurlaritzak onartuko ditu, baina gaiak eragiten dien administrazio guztiei emango zaie parte hartzeko bidea, eta bereziki foru-aldundiei.

La planificación hidrológica debe prever su encaje en la planificación de ámbito superior, al mismo tiempo que atender debidamente al ámbito geográfico en el que quiere ser operativa. Desde la primera perspectiva, la planificación hidrológica debe respetar las disposiciones estatales en la materia, en concreto la necesaria intervención de la Administración estatal en la aprobación de algunos instrumentos previstos en la legislación estatal. Esta ley prevé, a su vez, otros mecanismos de planificación, como los programas de medidas y los planes específicos, con los cuales se quiere responder a finalidades más limitadas y concretas que la planificación general, que serán aprobados por el Gobierno Vasco mediante un procedimiento en el que se dará intervención a todas las administraciones implicadas, en especial a las administraciones forales.

Plangintzaz ari garela, garrantzi berezia dauka eraginpeko eremuen aldaketak, hain zuzen ere demarkazio hidrografikoaren ideiaren eraginez; Europako arauditik jaso da kontzeptua ulertzeko modu hori. Demarkazio hidrografikoarekin batera, arroek ere hor jarraituko dute plangintzako eremutzat hartu ahal izaten jarraitzeko. Erkidego barruko eta erkidego arteko elkarren ondoko arroak daudenez, komeni da plangintza-eremu egoki bat aurreikusita edukitzea, hartara, demarkazioaren ideia errespetatuta, hau da, ur kontinentalei, tarteko urei eta itsasertzeko urei dagokien eremua errespetatuta, plangintza arroen tipologia askotarikoaren beharrizanetara egokitzerik izan dadin. Arau honen abiaburuan demarkazio hidrografiko bakarraren ideia dago, Erkidego barruko arroa guztiak batera hartzearena, baina demarkazio bakarra egotea legez baldintzatzea ez zirudien erabaki egokia zenik, are gehiago kontuan izanda demarkazioaren ideia eta horren funtzionaltasuna ere Estatuko arauetan har daitezkeen erabakiek baldintzatuta egon daitekeela.

Tiene una importancia destacada en materia planificadora la modificación de los ámbitos afectados, como consecuencia precisamente de la idea de demarcación hidrográfica, tal como ha sido concebida por la normativa europea. Junto a la demarcación hidrográfica, siguen existiendo las cuencas como ámbito de planificación. La coexistencia de cuencas vecinas intra e intercomunitarias aconseja prever un ámbito de planificación que, respetando la idea de demarcación, es decir, de afectación a las aguas continentales, de transición y marítimas, permita adecuar la planificación a las exigencias derivadas de la diferente tipología de cuencas. Si bien la norma parte de la idea de una demarcación hidrográfica única, que afectase a todas las cuencas intracomunitarias, condicionar legalmente la existencia de una única demarcación no parecía una decisión adecuada, más cuando la propia idea de demarcación y su funcionalidad están condicionadas por las decisiones que pueda adoptar la normativa estatal.

Legeak batez ere plangintzan sumatu den premia bati erantzuten dio. Orain arte plangintzarako tresnak falta zirenez, euskal aginte publikoek ezin izan diete zerbitzu publikoak erabili eta kudeatzen dituzten erakundeen eskariei eta premiei aurreikuspenak eginda eta modu integratzailean erantzun. Orain, plangintzako tresnei esker, baliabide hidrikoak kalitatez eta ingurumena errespetatuz ustiatu ahal izango dira. Gainera, herritarrek ere parte hartu ahal izango dute, une honetan ez dituzten parte hartzeko bideei esker, eta tokiko erakundeek ere izango dute parte hartzeko aukera. Adierazitako guztia egin ahal izateko, hau da, interes horiek guztiak bideratzeko eta administrazio publiko guztien parte-hartzea arautzeko, beharrezkoa da lege hau indarrean jartzea.

La ley responde a una necesidad sentida especialmente en la planificación. La falta de instrumentos de planificación ha impedido una intervención de los poderes públicos vascos previsora e integradora de los requerimientos y de las necesidades de las entidades usuarias y de las gestoras de los servicios públicos. A su vez, los instrumentos planificadores van a servir para actuar una política ambiental y de calidad de los recursos hídricos. Asimismo, la ley servirá para dar a la participación ciudadana los cauces de que en este momento carece, y la participación encontrará también su expresión a través de la intervención de las corporaciones locales. Para articular todos estos intereses y para regular la intervención de las diferentes administraciones públicas es necesaria esta ley.

Legearen beste osagai garrantzitsuetako bat urarekin zerikusia duten zerbitzu publikoen osagai nagusi eta adierazgarrienak arautu izana da; horniketa-, saneamendu- eta arazketa- nahiz ureztatze-zerbitzuei buruz ari gara. Legeak irizpide orokor batzuk zehaztu ditu, eta ondoren irizpideok esparru-erregelamenduen bidez garatuko dira. Esparru-erregelamendu horiek emanda, sektorearen funtzionamendua arrazionalizatzeko aukera izango da; izan ere, toki-erakundeek erabateko askatasunarekin ziharduten, baina orain horrek muga batzuk ditu, Europako legegileak uraren arloan indarrean jarritako araudiak, hain zuzen ere. Bestalde, egia da toki-erakundeek beren jardunean muga garrantzitsuak ere badituztela, lege mailako arauak behar dituztelako zergen eta zehatzeko gaitasunaren arloan.

Otro de los componentes más destacados de la ley está en la regulación de los elementos centrales y más característicos de los diferentes servicios públicos relacionados con el agua; se trata de los servicios de abastecimiento, saneamiento y depuración y riego. La ley establece unos criterios generales, que serán desarrollados por los correspondientes reglamentos marco. Al dictar estos últimos, se posibilitará la racionalización del funcionamiento de un sector donde cada corporación local actuaba con absoluta libertad, pero que ahora está condicionada por la normativa que en materia de aguas dicta el Legislativo europeo. Por otra parte, las corporaciones locales se encuentran con importantes limitaciones en su actuación, en especial las derivadas de la necesidad de normas con rango de ley en materia tributaria y sancionadora.

Legeak zehatzeko araubidea ere arautu du, eta horren bidez arau-hauste eta zehapenen tipologia eguneratu egin da; zehazki esanda, arau-hauste mota berriak jarri dira, uraren araubide juridiko berrian ageri diren lege-aurreikuspenetara egokitzeko. Aldi berean, aurreikuspen horiek tokiko legegilearentzat ere balio dute, legean antijuridizitatearen gutxieneko irizpideak zeintzuk diren zehazten delako, eta, hortik abiatuta, arlo honetako zehapenak arautuko dituzten udal-ordenantzak kaleratzeko oinarri bazterrezina izango dute.

La ley realiza también una regulación del régimen sancionador que actualiza la tipología de infracciones y sanciones, previendo en especial nuevos tipos de las primeras, de forma que se acomoden a las previsiones sustantivas contenidas en el nuevo régimen jurídico de las aguas. Sus previsiones sirven, al mismo tiempo, de cobertura para el legislador local, que encuentra en la ley los criterios mínimos de antijuridicidad, que constituirán la base ineludible para el dictado de las ordenanzas locales reguladoras de las sanciones en esta materia.

Uraren kanon berria arautzea da berrikuntza nabarmenenetako bat, eta horrekin ondasun horren gaineko zerga-araubidea itxi da. Europar Batasuneko printzipio baten arabera, urarekin zerikusia duten zerbitzu guztien kostua ordaindu behar du erakunde edo pertsona erabiltzaileak, eta horrek ekarri du kanona ezarri beharra egoki ikustea, 3/1998 Legeak aurreikusten duena praktikan jarriz. Araudi berriaren printzipioak, azken batean, hauek dira: urarekin zerikusia duten zerbitzu publikoak modu iraunkorrean erabiltzen laguntzea eta sortutako gastu guztiak berreskuratzen laguntzea (eta hor sartzen dira finantza-, ingurumen-, azpiegitura- eta baliabide-kostuak). Eskuratuko den diru-kopurua, berriz, honetarako erabiliko da: kutsadurari aurrea hartzeko, inbertsio-gastuak finantzatzeko eta ur guztia baldintza ekologiko egokietan mantentzeko, 2006/60/EE Esparru Zuzentarauan esaten denarekin bat etorriz; eta hori guztia, inbertsio propioen bidez edo plangintza hidrologikoan esaten dena betetzeko egin behar diren gastuak finantzatzeko laguntzak emanda.

La regulación de un nuevo canon del agua, que cierra el régimen tributario sobre este bien, constituye una de las innovaciones más destacables. El principio comunitario conforme al cual se debe pagar por las personas o entidades usuarias el coste de todos los servicios relacionados con el agua ha aconsejado el establecimiento de este canon, poniendo con ello en práctica la previsión contenida en la propia Ley 3/1998. La contribución a un uso sostenible de los servicios públicos del agua y la contribución a la recuperación de los costes en que se haya incurrido, comprendidos dentro de éstos los costes financieros, ambientales, de infraestructuras y los costes de recursos, son los principios ordenadores de la regulación. Las cantidades recaudadas se dedicarán a la prevención de la contaminación, la financiación de gastos de inversión, así como para la consecución de un buen estado ecológico de la masa de agua, conforme a lo establecido en la Directiva Marco 2000/60/CE, mediante inversiones propias o mediante concesión de ayudas para financiar el cumplimiento de la planificación hidrológica.

Araudi honen bidez, indarrean dagoen ordenamendu juridikoan aipatzen diren betekizunak bete nahi dira, eta, horrekin batera, uren kalitateaz arduratzen den politikarako beharrezko baliabideak jarri, aginte publikoek esku hartzeko aukera izan dezaten plangintzaren eta zehatzeko eta zergak ezartzeko ahalaren bidez. Prozesu honetan herritarrek ere parte hartzea baino ez da geratzen, eta horretarako egin beharreko aurreikuspenak egin behar dira, herritarren parte-hartzea posible egingo duten bideak, neurriak, tresnak eta erabakigune partekatuak sortuz.

Con esta regulación se quiere dar ejecución a las obligaciones que el ordenamiento jurídico vigente impone y, a la vez, dotar a la política de calidad de las aguas de los medios necesarios para la intervención de los poderes públicos mediante la planificación y la potestad sancionadora y tributaria. Solamente queda por unir a este proceso la participación ciudadana, para la que deben existir las previsiones oportunas, creando vías, medidas, instrumentos y espacios de decisión compartidos que hagan posible la participación ciudadana.

I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK
CAPÍTULO I
NORMAS GENERALES

1. artikulua.– Xedea

Artículo 1.– Objeto.

Hauek dira lege honen xedeak:

Esta ley tiene por objeto:

a) Ingurumen-helburu nagusiak zehaztea, eta uren eta haien inguruaren babes eta erabilera arautzea eta arau-hauste eta zehapenen araubidea ematea.

a) Determinar los objetivos medioambientales fundamentales y regular la protección y utilización de las aguas y de su entorno y el régimen de infracciones y sanciones.

b) Uraren Euskal Agentzia sortzea. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa izango da, eta lege honek uraren arloan ematen dizkion eginkizunen kudeaketaz arduratzea izango du xede.

b) Crear la Agencia Vasca del Agua como ente público de Derecho privado responsable de la gestión de las funciones que la presente ley le atribuye en materia de aguas.

c) Uraren eta obra hidraulikoen arloko plangintza- eta zerga-araubidea zehaztea.

c) Establecer los regímenes de planificación y tributario en materia de aguas y obras hidráulicas.

d) Horniketa, saneamendu eta arazketako arau orokorrak zehaztea.

d) Definir las normas generales de abastecimiento, saneamiento y depuración.

2. artikulua.– Definizioak.

Artículo 2.– Definiciones.

Lege honetan esaten direnetarako, honela ulertuko dira ondorengo kontzeptuak:

A los efectos de la presente ley se entenderá por:

1.– Akuiferoa: haitz edo beste estrato geologiko batzuen lur azpiko geruza bat edo gehiago, porositate eta iragazkortasun jakin bat dutenak, eta horri esker lur azpiko urei igarotzen uzten dietenak edo bertatik ura kopuru handietan ateratzeko aukera eskaintzen dutenak.

1.– Acuífero: una o más capas subterráneas de roca o de otros estratos geológicos que tienen la suficiente porosidad y permeabilidad para permitir ya sea un flujo significativo de aguas subterráneas o la extracción de cantidades significativas de aguas subterráneas.

2.– Ur kontinentalak: lur azalean geldirik dauden edo lur azaletik doazen ur guztiak; baita lur azpiko urak ere, ur territorialen zabalera neurtzeko oinarri gisa erabiltzen den lerrotik lehor aldera baldin badaude.

2.– Aguas continentales: todas las aguas quietas o corrientes en la superficie del suelo y todas las aguas subterráneas situadas hacia tierra desde la línea que sirve de base para medir la anchura de las aguas territoriales.

3.– Itsasertzeko urak: ur territorialen zabalera neurtzeko oinarri gisa erabiltzen den lerrotik hurbileneko puntuan kokatuta, bere puntu guztiak itsaso barrurantz milia nautiko batera dituen lerrotik lehor aldera dauden lur azaleko urak; urok, hala badagokio, tarteko uren kanpoko alderaino iritsiko dira.

3.– Aguas costeras: las aguas superficiales situadas hacia tierra desde una línea cuya totalidad de puntos se encuentra a una distancia de una milla náutica mar adentro desde el punto más próximo de la línea de base que sirve para medir la anchura de las aguas territoriales y que se extienden, en su caso, hasta el límite exterior de las aguas de transición.

4.– Tarteko urak: ibai-bokaleetatik hurbil dauden lur azaleko ur-masak, neurri batean gaziak direnak itsasoko urarekin bat egiten dutelako, baina ur gezaren aski eragin handia ere izaten dutenak.

4.– Aguas de transición: masas de agua superficial próximas a la desembocadura de los ríos que son parcialmente salinas como consecuencia de su proximidad a las aguas costeras, pero que reciben una notable influencia de flujos de agua dulce.

5.– Lur azpiko urak: lur azalaren azpian saturazio-gunean dauden ur guztiak, betiere lurrarekin edo lur azpiarekin zuzeneko kontaktua dutela.

5.– Aguas subterráneas: todas las aguas que se encuentran bajo la superficie del suelo en la zona de saturación y en contacto directo con el suelo o el subsuelo.

6.– Lur azaleko urak: ur kontinental guztiak, lur azpikoak izan ezik, tarteko urak eta itsasertzekoak; eta egoera kimikoari dagokionez, baita ur territorialak ere.

6.– Aguas superficiales: las aguas continentales, excepto las aguas subterráneas; las aguas de transición y las aguas costeras, y, en lo que se refiere al estado químico, también las aguas territoriales.

7.– Egoera kuantitatibo ona: 2000/60/EE Zuzentarauaren V. eranskineko 2.1.2 taulan zehaztutako egoera.

7.– Buen estado cuantitativo: el estado definido en el cuadro 2.1.2 del anexo V de la Directiva 2000/60/CE.

8.– Lur azpiko uren egoera ona: lur azpiko ur-masa batek duen egoera, ur horren egoera kuantitatiboa eta egoera kimikoa onak behintzat badirenean.

8.– Buen estado de las aguas subterráneas: el estado alcanzado por una masa de agua subterránea cuando tanto su estado cuantitativo como su estado químico son, al menos, buenos.

9.– Lur azaleko uren egoera ona: lur azaleko ur-masa batek duen egoera, ur horren egoera ekologikoa eta egoera kimikoa onak behintzat balirenean.

9.– Buen estado de las aguas superficiales: el estado alcanzado por una masa de agua superficial cuando tanto su estado ecológico como su estado químico son, al menos, buenos.

10.– Egoera ekologiko ona: 2000/60/EE Zuzentarauaren V. eranskineko xedapenetan definitzen diren baldintzak betetzen dituen lur azaleko ur-masa baten egoera.

10.– Buen estado ecológico: el estado de una masa de agua superficial, que se clasifica como tal con arreglo a las disposiciones pertinentes del anexo V de la Directiva 2000/60/CE.

11.– Lur azpiko uren egoera kimiko ona: 2000/60/EE Zuzentarauaren V. eranskineko 2.3.2 taulan zehaztutako baldintza guztiak betetzen dituen lur azpiko ur-masaren egoera kimikoa.

11.– Buen estado químico de las aguas subterráneas: el estado químico alcanzado por una masa de agua subterránea que cumple todas las condiciones establecidas en el cuadro 2.3.2 del anexo V de la Directiva 2000/60/CE.

12.– Lur azaleko uren egoera kimiko ona: 2000/60/EE Zuzentarauko 4. artikuluko 1. paragrafoko a) idatz-zatian lur azaleko urentzako ezarritako ingurumen-helburuak betetzeko beharrezkoa den egoera kimikoa, hau da, lur azaleko ur-masa batean gai kutsatzaileen kontzentrazioa 2000/60/EE Zuzentarauko 16. artikuluko 7. paragrafoan eta IX. eranskinean aipatzen diren kopuruetara iristen ez denean gertatzen den egoera; era berean, aplikatu behar zaizkion ingurumen-kalitateko arauek ezarritako beste arauak ere bete beharko ditu ur-masa horrek, egoera kimiko onekoa dela esateko.

12.– Buen estado químico de las aguas superficiales: el estado químico necesario para cumplir los objetivos medioambientales para las aguas superficiales establecidos en la letra a) del apartado 1 del artículo 4 de la Directiva 2000/60/CE, es decir, el estado químico alcanzado por una masa de agua superficial en la que las concentraciones de contaminantes no superan las normas de calidad medioambiental establecidas en el anexo IX y con arreglo al apartado 7 del artículo 16 de la Directiva 2000/60/CE, así como en virtud de otras normas que fijen normas de calidad medioambiental que le sean aplicables.

13.– Gaitasun ekologiko ona: 2000/60/EE Zuzentarauaren V. eranskineko xedapenetan definitzen diren baldintzen arabera, asko eraldatuta dagoen edo artifiziala den ur-masa batek duen egoera.

13.– Buen potencial ecológico: el estado de una masa de agua muy modificada o artificial, que se clasifica como tal con arreglo a las disposiciones pertinentes del anexo V de la Directiva 2000/60/CE.

14.– Kutsadura: giza jardueraren ondorioz, zuzenean edo zeharka, kaltegarriak izan daitezkeen gaiak edo beroa atmosferan, uretan edo lurrean sartzea; gai horiek edo beroa kaltegarri izan daitezke giza osasunerako edo uretako ekosistemen kalitaterako, edo uretako ekosistemen menpeko lurreko ekosistemen kalitaterako; era berean, gaiok eta beroak kalte egin diezaiekete ondasun materialei edo kaltegarri edo oztopo izan daitezke ingurumenaz gozatzeko edo ingurumenaren beste erabilera zilegi batzuetarako.

14.– Contaminación: la introducción directa o indirecta, como consecuencia de la actividad humana, de sustancias o calor en la atmósfera, el agua o el suelo que puedan ser perjudiciales para la salud humana o para la calidad de los ecosistemas acuáticos, o de los ecosistemas terrestres que dependen directamente de los ecosistemas acuáticos, y que causen daños a los bienes materiales o deterioren o dificulten el disfrute y otros usos legítimos del medio ambiente.

15.– Gai kutsatzailea: kutsatu ahal duen edozein gai; bereziki, 2000/60/EE Zuzentarauko VIII. eranskinean aipatutako gaiak.

15.– Contaminante: cualquier sustancia que pueda causar contaminación, en particular las sustancias enumeradas en el anexo VIII de la Directiva 2000/60/CE.

16.– Isurketen kontrolak: isurketetan muga jakin batzuk egotea eskatzen duten kontrolak, esate baterako gehienezko isurketa-balio bat jartzea, edo isurketa baten ondorioei, nolakotasunei edo beste ezaugarri batzuei mugak edo baldintzak jartzea, edo baita jarduerako baldintza batzuk jartzea ere isurketei.

16.– Controles de emisión: los controles que exigen una limitación específica de las emisiones, por ejemplo un valor límite de emisión, o que imponen límites o condiciones a los efectos, naturaleza u otras características de una emisión o de unas condiciones de funcionamiento que afecten a las emisiones.

17.– Arro hidrografikoa: bertako azaleko jariatzea ur-laster, ibai eta, halakorik baldin badago, aintziretatik zehar bokale, estuario edo delta bakar baten bidez itsasoratzen deneko lur-eremua.

17.– Cuenca hidrográfica: la superficie de terreno cuya escorrentía superficial fluye en su totalidad a través de una serie de corrientes, ríos y, eventualmente, lagos hacia el mar por una única desembocadura, estuario o delta.

18.– Demarkazio hidrografikoa: arro hidrografiko bakar batek edo elkarren ondoko hainbatek osatzen duten lehorreko eta itsasoko eremua, arro horiei lotutako lur azpiko urak, tartekoak eta itsasertzekoak barne.

18.– Demarcación hidrográfica: la zona marina y terrestre compuesta por una o varias cuencas hidrográficas vecinas y las aguas subterráneas, de transición y costeras asociadas a dichas cuencas.

19.– Egoera kuantitatiboa: zuzenean edo zeharka egindako ur-ateratzeek lur azpiko ur-masa batean duten eragin-mailaren adierazpena.

19.– Estado cuantitativo: una expresión del grado en que afectan a una masa de agua subterránea las extracciones directas o indirectas.

20.– Lur azpiko uren egoera: lur azpiko ur-masa baten egoeraren adierazpen orokorra, ur-masa horren egoera kuantitatiboaren eta egoera kimikoaren baliorik txarrena oinarri hartuta.

20.– Estado de las aguas subterráneas: la expresión general del estado de una masa de agua subterránea, determinado por el peor valor de su estado cuantitativo y de su estado químico.

21.– Lur azaleko uren egoera: lur azaleko ur-masa baten egoeraren adierazpen orokorra, ur-masa horren egoera ekologikoaren eta egoera kimikoaren baliorik txarrena oinarri hartuta.

21.– Estado de las aguas superficiales: la expresión general del estado de una masa de agua superficial, determinado por el peor valor de su estado ecológico y de su estado químico.

22.– Egoera ekologikoa: lur azaleko urei loturiko uretako ekosistemen egituraren kalitatearen eta funtzionamenduaren adierazpena, 2000/60/EE Zuzentarauko V. eranskinean esaten denaren arabera sailkatua.

22.– Estado ecológico: una expresión de la calidad de la estructura y del funcionamiento de los ecosistemas acuáticos asociados a las aguas superficiales, que se clasifica con arreglo al anexo V de la Directiva 2000/60/CE.

23.– Uraren goi-horniketako instalazioak: ura hartu, atera, eraman, erregulatu, edateko on bihurtu eta biltegiratzeko beharrezkoak diren instalazioak, hain zuzen ere toki-erakundeek behe-horniketako sareen buruko ur-biltegietan edo lotura-puntuetan ura izan dezaten beharrezkoak direnak.

23.– Instalaciones de abastecimiento de agua en alta: las destinadas a la captación, detracción, conducción, regulación, potabilización y almacenamiento necesarias para la disposición de agua en los depósitos de cabecera o puntos de conexión de los sistemas de abastecimiento en baja de los entes locales.

24.– Goi-saneamenduko instalazioak: toki-erakundeen behe-saneamenduko instalazioak osatzen dituzten estolda-sareetatik datozen hondakin-urak bideratu, ponpatu, tratatu, araztu eta isurtzeko erabiltzen direnak.

24.– Instalaciones de saneamiento en alta: las destinadas a la conducción, bombeo, tratamiento, depuración y vertido de las aguas residuales que acceden a ellas conducidas por las redes de alcantarillado de los entes locales que conforman las instalaciones de saneamiento en baja.

25.– Aintzira: lur azaleko ur-masa kontinental geldia.

25.– Lago: una masa de agua continental superficial quieta.

26.– Ur-masa artifiziala: gizakiaren jarduerak sortutako lur azaleko ur-masa.

26.– Masa de agua artificial: una masa de agua superficial creada por la actividad humana.

27.– Asko eraldatutako ur-masa: lur azaleko ur-masa, gizakiaren jarduerak eragindako aldaketa fisikoen ondorioz bere nolakotasunean aldaketa nabarmenak izan dituena eta 2000/60/EE Zuzentarauko II. eranskinean esaten denaren arabera halakotzat jo dena.

27.– Masa de agua muy modificada: una masa de agua superficial que, como consecuencia de alteraciones físicas producidas por la actividad humana, ha experimentado un cambio sustancial en su naturaleza y ha sido designada como tal con arreglo a lo dispuesto en el anexo II de la Directiva 2000/60/CE.

28.– Lur azpiko ur-masa: lur azpiko ur-masa jakin bat, beste ur-masetatik erabat bereizia eta akuifero bakar batean edo gehiagotan dagoena.

28.– Masa de agua subterránea: un volumen claramente diferenciado de aguas subterráneas en un acuífero o acuíferos.

29.– Lur azaleko ur-masa: lur azaleko uren multzo bereizi eta nabarmena, esate baterako aintzira bat, urtegi bat, ur-laster bat, ibai edo ubide bat, ur-laster, ibai edo ubide baten zati bat, tarteko ur batzuk edo itsasertzeko uren zati bat.

29.– Masa de agua superficial: una parte diferenciada y significativa de agua superficial, como un lago, un embalse, una corriente, río o canal, parte de una corriente, río o canal, unas aguas de transición o un tramo de aguas costeras.

30.– Ur-masa: lur azaleko edo lur azpiko uren, ur kontinentalen, tartekoen edo itsasertzekoen edozein multzo edo kopuru, betiere kontzeptu horiek guztiak 2000/60/EE Zuzentarauan ematen diren definizioen arabera hartuta.

30.– Masa de agua: toda parte o volumen de aguas superficiales o subterráneas, continentales, de transición o costeras, según las definiciones de estos términos contempladas en la Directiva 2000/60/CE.

31.– Obra hidraulikoa: halakotzat hartzen dira ur-masak, horien ingurua eta horiei lotuta dauden ekosistemak lehengoratzeko eta horien guztien egoera ekologiko ona lortzeko egindako lanak; ura hartu, atera, gatzgabetu, gordeta eduki, erregulatu, bideratu, kontrolatu eta aprobetxatzeko egindako eraikuntzak nahiz erabilitako uren saneamendurako, urok arazteko, tratatzeko eta berriz erabiltzeko moduan uzteko egindakoak (ondasun higiezinak); akuiferoak modu artifizialean berriz betetzeko egindako lanak, ibai-ibilguetako lanak, ur-lasterrak egokitzeko egindakoak eta uraldietatik babesteko egindakoak; eta, horiekin batera, obra hidraulikotzat hartzen dira uraren jabari publikoa babesteko beharrezkoak diren lanak ere.

31.– Obra hidráulica: se entiende por tales las actuaciones necesarias para la restauración y consecución del buen estado ecológico de las masas de agua, de su entorno y de los ecosistemas asociados, la construcción de bienes que tengan naturaleza inmueble destinada a la captación, extracción, desalación, almacenamiento, regulación, conducción, control y aprovechamiento de las aguas, así como al saneamiento, depuración, tratamiento y reutilización de las aprovechadas, y las que tengan como objeto la recarga artificial de acuíferos, la actuación sobre cauces, la corrección del régimen de corrientes y la protección frente a avenidas, así como aquellas otras necesarias para la protección del dominio público hidráulico.

32.– Lur azpiko ur-kopuru erabilgarria: lur azpiko uren masa osoa berriz erabat kargatzeko tasaren urte arteko batez besteko balioa ken lur azpiko ur horiei lotuta dauden lur azaleko uren kalitate ekologikoa lortu ahal izateko behar den batez besteko urte arteko ur-emaria, ur horien guztien egoera ekologikoak nabarmen behera egin ez dezan eta ur horiei lotuta dauden lurreko ekosistemetan kalte nabarmenik gerta ez dadin.

32.– Recursos disponibles de aguas subterráneas: el valor medio interanual de la tasa de recarga total de la masa de agua subterránea, menos el flujo interanual medio requerido para conseguir los objetivos de calidad ecológica para el agua superficial asociada, para evitar cualquier disminución significativa en el estado ecológico de tales aguas y cualquier daño significativo a los ecosistemas terrestres asociados.

33.– Ibaia: gehienbat lur azalaren gainetik doan ur-masa kontinentala, baina ibilbidearen zati batean lur azpitik ere joan daitekeena.

33.– Río: una masa de agua continental que fluye en su mayor parte sobre la superficie del suelo, pero que puede fluir bajo tierra en parte de su curso.

34.– Urarekin zerikusia duten zerbitzuak: etxebizitzen, erakunde publikoen edo edozein jarduera ekonomikoren onura bilatzen duten zerbitzu guztiak, baldin eta zerbitzuak hauek badira:

34.– Servicios relacionados con el agua: todos los servicios en beneficio de los hogares, las instituciones públicas o cualquier actividad económica consistentes en:

a) Lur azaleko edo lur azpiko urak atera, presatu, biltegiratu, tratatu eta banatzea.

a) La extracción, el embalse, el depósito, el tratamiento y la distribución de aguas superficiales o subterráneas.

b) Gero lur azaleko uretara isurtzen diren hondakin-urak jaso eta araztea.

b) La recogida y depuración de aguas residuales que vierten posteriormente en las aguas superficiales.

35.– Azpiarroa: bertako lur azaleko jariatzea ur-laster, ibai eta, halakorik baldin badago, aintziretatik zehar ur puntu jakin batera (gehienetan aintziraren bat edo ibaien elkargune bat) bideratzen deneko lur-eremua.

35.– Subcuenca: la superficie de terreno cuya escorrentía superficial fluye en su totalidad a través de una serie de corrientes, ríos y, eventualmente, lagos hacia un determinado punto de un curso de agua (generalmente un lago o una confluencia de ríos).

36.– Gai arriskutsuak: toxikoak eta iraunkorrak izan eta bioakumulazioa eragin dezaketen gaiak edo gai multzoak, eta baita maila bereko arriskua sor dezaketen beste gai batzuk edo gai multzo batzuk ere.

36.– Sustancias peligrosas: las sustancias o grupos de sustancias que son tóxicas, persistentes y pueden causar bioacumulación, así como otras sustancias o grupos de sustancias que entrañan un nivel de riesgo análogo.

37.– Lehentasunezko gaiak: 2000/60/EE Zuzentarauko 16. artikuluaren 2. paragrafoan esaten denaren arabera identifikatutako gaiak, hain zuzen ere zuzentarau horren berorren X. eranskinean zerrendatuta daudenak; gai horien artean sartzen dira lehentasunezko gai arriskutsuak, hau da, 2000/60/EE Zuzentarauko 16. artikuluaren 3 eta 6. paragrafoetan identifikatzen direnak, eta horien kasuan 16. artikulu horretako bertako 1 eta 8. paragrafoetan aipatzen diren neurriak hartu beharko dira.

37.– Sustancias prioritarias: sustancias identificadas de acuerdo con el apartado 2 del artículo 16 y enumeradas en el anexo X de la Directiva 2000/60/CE; entre estas sustancias se encuentran las sustancias peligrosas prioritarias, sustancias identificadas de acuerdo con los apartados 3 y 6 del artículo 16 de la Directiva 2000/60/CE para las que deban adoptarse medidas de conformidad con los apartados 1 y 8 del artículo 16 de esta norma.

38.– Gehienezko isurketa-balioak: epe jakin batean edo epe batzuetan halako balio bat gainditu ezin duen isurgai-masa –parametro zehatzen baten bidez adierazia–, isurgai-kontzentrazioa eta/edo -maila; era berean, gehienezko isurketa-balioak ezar daitezke gai jakin batzuen multzo, familia edo kategorietarako ere.

38.– Valores límite de emisión: la masa, expresada como algún parámetro concreto, la concentración y/o el nivel de emisión, cuyo valor no debe superarse dentro de uno o varios períodos determinados. También podrán establecerse valores límite de emisión para determinados grupos, familias o categorías de sustancias.

Gehienezko isurketa-balioak isurgaiak instalaziotik irteten diren lekuan aplikatuko dira, eta, balio horiek zehazteko, ez dira kontuan hartuko gerta litezkeen diluzioak. Uretara zeharka egiten diren isurketen kasuan, eta dena delako instalazioaren gehienezko isurketa-balioak zehazteko orduan, posible izango da hondakin-uren araztegi batek izan dezakeen eragina kontuan hartzea, baldin eta bermatzen bada ingurumena maila berean babestuko dela eta ingurumenean kutsadura-maila handiagorik ez duela sortuko.

Los valores límite de emisión de las sustancias se aplicarán generalmente en el punto en que las emisiones salgan de la instalación, y en su determinación no se tendrá en cuenta una posible dilución. En lo que se refiere a los vertidos indirectos en el agua, podrá tenerse en cuenta el efecto de una estación depuradora de aguas residuales a la hora de determinar los valores límite de emisión de la instalación, a condición de que se garantice un nivel equivalente de protección del medio ambiente en su conjunto y de que no origine mayores niveles de contaminación en el medio ambiente.

39.– Hezeguneak: padurak, gune zingiratsuak edo putzuz betetzen direnak, lokatz- edo zohikatz-guneak; naturalak edo artifizialak izan daitezke, iraunkorrak edo aldi batekoak, ur-jario gelditu, moteldu edo lasterrekoak eta ur geza, gazi edo gazikarakoak (gatz-edukia edozein dela ere); era berean, hezegunetzat hartuko dira itsasbeheran gehienez bost metro sakon diren itsas ureko guneak.

39.– Zonas húmedas o humedales: las marismas, los conjuntos pantanosos o encharcadizos, de fangos, de turbas, sean éstas de régimen natural o artificial, permanentes o temporales, donde el agua esté estancada, remansada o corriente, dulce, salobre o salada, cualquiera que sea su contenido en sales; asimismo, se califican también como zona húmeda los conjuntos de agua marina cuya profundidad a marea baja no exceda de cinco metros.

40.– Emari ekologikoa edo ingurumen-emaria: uretako ekosistemen funtzionamendua, osagaiak eta egitura egoera naturalean mantentzeko gai den emaria edo, hala badagokio, ur-baliabidearen bolumena.

40.– Caudal ecológico o ambiental: aquel caudal o, en su caso, volumen de recurso hídrico que es capaz de mantener el funcionamiento, composición y estructura que los ecosistemas acuáticos presentan en condiciones naturales.

3. artikulua.– Printzipio orokorrak.

Artículo 3.– Principios generales.

Lege honetan aipatzen diren gaietan, administrazio publikoen jarduna ondorengo printzipioen araberakoa izango da:

La actuación de las administraciones públicas en las materias objeto de la presente ley ha de ajustarse a los siguientes principios:

a) Demarkazio hidrografikoak kudeatzerakoan eta horien plangintza egiterakoan, kudeaketaren eta plangintzaren batasuna errespetatzea.

a) Respeto a la unidad de gestión y planificación de las demarcaciones hidrográficas.

b) Tratamendu eta plangintza integrala, uraren ekonomia, baliabidearen iraunkortasuna, uraren egoeraren kontrola eta uraren erabilera arrazionala.

b) Tratamiento y planificación integral, economía del agua, sostenibilidad del recurso, control de su estado y utilización racional de él.

c) Koordinazioa, administrazioen arteko kooperazioa, gardentasuna eta uraren inguruko politika zehaztu eta ezartzerakoan erakunde eta pertsona erabiltzaileek ere parte hartzea.

c) Coordinación, cooperación interadministrativa, transparencia y participación de las personas y entidades usuarias en la elaboración y aplicación de la política del agua.

d) Uraren kudeaketa publikoa bateragarria izatea lurraldearen antolamenduarekin eta ingurumena kontserbatu, babestu eta lehengoratzearekin.

d) Compatibilidad de la gestión pública del agua con la ordenación del territorio y con la conservación, protección y restauración del medio ambiente.

e) Eraginkortasunez eskaintzea horniketako, saneamenduko eta arazketako zerbitzu publikoak, betiere lehenengo helburutzat horniketa unibertsala hartuta.

e) Prestación eficaz de los servicios públicos de abastecimiento, saneamiento y depuración, teniendo como objetivo prioritario el abastecimiento universal.

f) Solidaritatea, erantzukizuna eta erabiltzaileak uraren kudeaketak eta erabilerak eragindako kostuak ordaintzea.

f) Solidaridad, responsabilidad y pago de los costes producidos en la gestión y uso del agua por quien la usa.

g) Uraren inguruko informazioa herritar guztiek eskuratu ahal izatea, eta bereziki isurketei eta ur-masen egoerari buruzko informazioa jaso ahal izatea.

g) Accesibilidad universal a la información en materia de aguas, y en particular a la información sobre vertidos y estado de las masas de agua.

h) Urak eragindako uholde eta hondamendiei aurrea hartzeko politika.

h) Política preventiva frente a inundaciones y catástrofes producidas por el agua.

i) Ura merkatuko legeetatik eta salerosketa asketik kanpora dagoen ondasun publikotzat hartzen duen politika.

i) Política basada en la consideración del agua como bien público excluido de las leyes del mercado y de la libre compraventa.

4. artikulua.– Euskadiko arro hidrografikoak.

Artículo 4.– Las cuencas hidrográficas de Euskadi.

Lege honetan aipatzen direnetarako, Euskal Autonomia Erkidegoa honela dago banatuta:

A los efectos de esta ley, el territorio de Euskadi se divide en:

a) Barneko arro hidrografikoak: Asua, Barbadun, Butron, Estepona, Galindo, Gobelas, Oka, Lea, Artibai, Deba, Oiartzun eta Urola.

a) Cuencas hidrográficas internas, que son: Asua, Barbadun, Butron, Estepona, Galindo, Gobelas, Oka, Lea, Artibai, Deba, Oiartzun y Urola.

b) Erkidego arteko arro hidrografikoak: Karrantza, Aguera, Ibaizabal, Oria, Urumea, Bidasoa, Ebro, Puron, Omezillo, Baia, Zadorra, Arakil, Inglares eta Ega.

b) Cuencas hidrográficas intercomunitarias, integradas por: Karrantza, Agüera, Ibaizabal, Oria, Urumea, Bidasoa, Ebro, Purón, Omecillo, Baia, Zadorra, Arakil, Inglares y Ega.

II. KAPITULUA
URAREN EUSKAL AGENTZIA
CAPÍTULO II
LA AGENCIA VASCA DEL AGUA

5. artikulua.– Sortzea.

Artículo 5.– Creación.

Uraren Euskal Agentzia sortzen da. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoa izango da, nortasun juridiko propioa izango du, eta jarduteko erabateko gaitasuna bere eginkizunak betetzeko. Eusko Jaurlaritzan ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari atxikirik egongo da, eta lege honetan eta bere estatutuan xedatutakoaren arabera jardungo du; estatutu hori Eusko Jaurlaritzaren dekretu baten bidez onartuko da, ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailak proposaturik.

Se crea la Agencia Vasca del Agua como ente público de Derecho privado, con personalidad jurídica propia y plena capacidad de obrar para el cumplimiento de sus funciones, adscrito al departamento del Gobierno Vasco competente en materia de medio ambiente. Se regirá por lo dispuesto en esta ley y en su estatuto propio, que será aprobado por decreto del Gobierno Vasco a propuesta del departamento competente en materia de medio ambiente.

6. artikulua.– Araubide juridikoa.

Artículo 6.– Régimen jurídico.

1.– Uraren Euskal Agentzia azaroaren 26ko 30/1992 Legeari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenari, lotuko zaio bere jardunean, administrazioaren ahalak erabiltzen dituenean, eta uraren arloan indarrean diren arauei, lege honi eta aipatutako araudiaren garapeneko xedapenei. Bere gainerako jardunetan Zuzenbide pribatuari lotuko zaio.

1.– La Agencia Vasca del Agua sujetará su actividad a la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, cuando ejerza potestades administrativas, a la normativa vigente en materia de agua, a esta ley y a las disposiciones de desarrollo de la precitada normativa. En el resto de su actividad se regirá por el Derecho privado.

2.– Honako hauek dira, bereziki, agentziaren administrazio-izaerako egintzak:

2.– En particular, son actos de la agencia de carácter administrativo los siguientes:

a) Jabari publiko hidraulikoaren antolamendu- eta kudeaketa-egintzak.

a) Los actos de ordenación y gestión del dominio público hidráulico.

b) Zehatzeko ahalaz baliatuz emandako egintzak.

b) Los actos dictados en ejercicio de la potestad sancionadora.

c) Uraren arloan indarrean dagoen legeriak ezarritako zergak kudeatzeko, kitatzeko, ikuskatzeko eta biltzeko egintzak.

c) Los actos de gestión, liquidación, inspección y recaudación de los tributos establecidos en la legislación vigente en materia de aguas.

d) Agentziak beste organo eta erakundeekin dituen eta ahal publikoak erabiltzea dakarten harremanetatik sortutako egintzak.

d) Los actos derivados de las relaciones de la agencia con otros órganos y entes que impliquen el ejercicio de potestades públicas.

3.– Uraren Euskal Agentziak indarrean dagoen Zuzenbide publikoa bete beharko du arlo hauetan: zergak, aurrekontuaren erregimena, kontrol ekonomikoa, ondarea eta kontratazioa.

3.– La Agencia Vasca del Agua estará sujeta al Derecho público vigente en materia tributaria, de régimen presupuestario, control económico, patrimonio y contratación.

4.– Uraren Euskal Agentziaren erabakien aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren buruari. Zerga-egintzen aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, errekurritutako egintza eman zuen organoaren aurrean. Berraztertze-errekurtsoaren ebazpenaren edota, jarri ez bada, egintzaren beraren aurka, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegian erreklamazioa aurkeztu ahal izango da, epaitegi hori arautzen duten xedapenekin bat etorriz.

4.– Contra las resoluciones de la Agencia Vasca del Agua procederá recurso de alzada ante la persona que ostente la titularidad del departamento competente en materia de medio ambiente. Los actos tributarios podrán ser objeto de recurso potestativo de reposición ante el órgano que haya dictado el acto recurrido. Contra la resolución del recurso de reposición o contra el propio acto, si no se interpone aquél, podrá reclamarse ante el Tribunal Económico-Administrativo de Euskadi, de conformidad con las disposiciones reguladoras de éste.

5.– Auzibidean jardun beharra badago, Uraren Euskal Agentziako zerbitzuen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko zerbitzu juridikoen ardura izango da agentzia ordezkatzea eta defendatzea, arauetan xedaturik daukatenaren arabera.

5.– La representación y defensa en juicio de la Agencia Vasca del Agua estará a cargo de sus propios servicios y de los servicios jurídicos de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco, conforme a lo dispuesto en sus normas reguladoras.

7. artikulua.– Eginkizunak.

Artículo 7.– Funciones.

Uraren Euskal Agentziak eginkizun hauek ditu:

Son funciones de la Agencia Vasca del Agua:

a) Lege honetan plangintza hidrologikorako aurreikusitako tresnak prestatu eta Jaurlaritzari bidaltzea, eskumena duten erakundeetan agiri horiek onartu, aldatu edo izapidetzeko.

a) La elaboración y remisión al Gobierno, para la aprobación, modificación o tramitación ante las autoridades competentes, de los instrumentos de planificación hidrológica previstos en esta ley.

b) Estatuko plangintza hidrologikoan parte hartzea, erkidego arteko arro hidrologikoen kasuan, gaia arautzen duen araudiarekin bat etorriz.

b) La participación en la planificación hidrológica estatal de las cuencas intercomunitarias, de acuerdo con su normativa reguladora.

c) Jabari publiko hidraulikoa babesteko egin beharrekoak egitea, bereziki administrazioaren emakida eta baimenak ematea eta jabari publiko hidraulikoaren araudiarekin bat ez datorren arau-hausterik gertatzen den edo ez zaindu eta ikuskatzea.

c) Intervenciones para la protección del dominio público hidráulico, en especial el otorgamiento de las concesiones y autorizaciones administrativas, así como la vigilancia e inspección y sanción de las infracciones contrarias a la normativa reguladora del dominio público hidráulico.

d) Bere jardunaren arloei dagozkien xedapen orokorren proiektuak egitea eta Euskal Autonomia Erkidegoko agintari eskudunei helaraztea.

d) La elaboración y remisión a las autoridades competentes de la Comunidad Autónoma del País Vasco de los proyectos de disposiciones generales en materias propias de sus áreas de actuación.

e) Estatuko Administrazioak eskualdatutako, eskuordetutako edo beraren ardurapean jarritako eskumenak.

e) Las competencias transferidas, delegadas o encomendadas por la Administración estatal.

f) Interes orokorreko obra hidraulikoak.

f) Las obras hidráulicas de interés general.

g) Uren Erregistro Nagusiaren antolamendu eta funtzionamendua.

g) La organización y funcionamiento del Registro General de Aguas.

h) Gune Babestuen Erregistroaren antolamendu eta funtzionamendua.

h) La organización y funcionamiento del Registro de Zonas Protegidas.

i) Indarrean dagoen araudiaren arabera ezarri beharreko kanon eta zergei buruzko azterketa eta txostena egitea.

i) El estudio e informe sobre la aplicación de cánones o tributos de conformidad con la normativa en vigor.

j) Uraren arloan indarrean dagoen legeriak ezarritako zergak kudeatu, kitatu, ikuskatu eta biltzea.

j) La gestión, liquidación, recaudación e inspección de los tributos establecidos en la legislación vigente en materia de aguas.

k) Hasierako onarpenaren ondoren, plan orokor, arau subsidiario, plan partzial eta plan bereziei buruzko txostena egitea. Txosten hori loteslea izango da, eta udal-plangintzaren eta jabari publiko hidraulikoaren babesaren eta erabileraren arteko harremana izango du gai bakarra, arloari zein ingurumenari dagozkion arrazoiengatik aplikatzekoak diren beste legeek xedatzen dutena gorabehera. Bi hilabeteko epean eman eta jakinarazten ez bada, dagokion plan edo araua ontzat ematen dela joko da.

k) Informar con carácter vinculante los planes generales, normas subsidiarias, planes parciales y planes especiales después de su aprobación inicial. Este informe versará en exclusiva sobre la relación entre el planeamiento municipal y la protección y utilización del dominio público hidráulico, y sin perjuicio de lo que dispongan otras leyes aplicables por razones sectoriales o medioambientales. Se entenderá positivo si no se emite y notifica en el plazo dos meses.

l) Hasierako onarpena baino lehen, plan orokor, arau subsidiario, plan partzial eta plan bereziei buruzko txostena egitea. Txosten hori loteslea izango da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorreko obren eta udal-plangintzaren arteko harremana izango du gai bakarra, arloari zein ingurumenari dagozkion arrazoiengatik aplikatzekoak diren beste legeek xedatzen dutena gorabehera. Bi hilabeteko epean eman eta jakinarazten ez bada, dagokion plan edo araua ontzat ematen dela joko da.

l) Informar con carácter vinculante los planes generales,

m) Uholdeak egon daitezkeen guneetan erabilera-mugak jartzeko proposatzea Jaurlaritzari, baldin eta pertsonen eta ondasunen segurtasuna bermatzeko beharrezkoa izan daitekeela pentsatzen bada.

normas subsidiarias, planes parciales y planes especiales antes de su aprobación inicial. Este informe versará en exclusiva sobre la relación entre las obras de interés general de la Comunidad Autónoma del País Vasco y el planeamiento municipal, y sin perjuicio de lo que dispongan otras leyes aplicables por razones sectoriales o medioambientales. Se entenderá positivo si no se emite y notifica en el plazo dos meses.

n) Lehorretik itsasora isurketak egiteko baimena ematea.

m) La propuesta al Gobierno del establecimiento de limitaciones de uso en las zonas inundables que se estimen necesarias para garantizar la seguridad de las personas y los bienes.

o) Lehor eta itsas zorra dagoen guneei dagokienez, baimenak ematea eta gune horiek zaintzea, ikuskatzea eta horietan izandako arau-hausteak zehatzea.

n) La autorización de los vertidos tierra-mar.

p) Bere eskumeneko arloekin zerikusia duten dirulaguntzak ematea.

o) La autorización en zonas de servidumbre marítimo-terrestre, así como su vigilancia, inspección y sanción.

q) Lege eta erregelamenduek agentziari jarritako gainerakoak, bereziki urez hornitzearekin, saneamenduarekin eta ureztatzearekin zerikusia duten arloetan, eta baita kudeaketa-organoak eta erabiltzaileen elkarteak kontrolatzearekin zerikusia dutenetan ere; esandakoez gainera, emango dizkioten gainerakoak ere bai.

p) La concesión de subvenciones relacionadas con materias de su competencia.

r) Arloko eskumenak dituzten administrazioekin koordinatuta, jabari publiko hidraulikoaren babes eta kontserbazioa bermatzea.

q) Cuantas otras le sean atribuidas por las leyes y reglamentos, en especial en relación con la política de abastecimiento, saneamiento y riego, así como con el control sobre los órganos de gestión y comunidades de usuarias y usuarios, y otras que le resulten adscritas.

8. artikulua.– Uraren Euskal Agentziako langileak.

r) Garantizar, en coordinación con las administraciones con competencias en la materia, la protección y conservación del dominio público hidráulico.

1.– Uraren Euskal Agentziako lanpostuak horretarako kontratatutako langileek eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako langileek beteko dituzte, betiere lanpostu bakoitzak izango dituen eginkizunen izaeraren arabera.

Artículo 8.– El personal de la Agencia Vasca del Agua.

2.– Uraren Euskal Agentzian aritzeko kontratatutako langileak Lan Zuzenbidearen menpe egongo dira.

1.– Los puestos de trabajo de la Agencia Vasca del Agua serán desempeñados por personal contratado al efecto y por personal de las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco, según la naturaleza de las funciones asignadas a cada puesto de trabajo.

3.– Ahal publikoez baliatzeko aukera izango duten lanpostuak funtzionarioek bete beharko dituzte, eta langile horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko funtzio publikoa arautzen duten arauak bete beharko dituzte.

2.– El personal contratado al servicio de la Agencia Vasca del Agua se regirá por el Derecho laboral.

4.– Uraren Euskal Agentziaren esku dago lanpostuak betetzeko sistema erabakitzea, baldintzak eta hautaproben ezaugarriak zehaztea nahiz lanpostuak betetzeko eta lanbide-promozioko prozeduretarako deiak egitea eta prozedura horiek kudeatzea eta ebaztea, betiere meritu- eta gaitasun-printzipioekin bat etorriz.

3.– Los puestos de trabajo que comporten el ejercicio de potestades públicas estarán reservados a personal funcionario, que estará sometido a la normativa reguladora de la función pública de la Administración general de la Comunidad Autónoma.

9. artikulua.– Diru-baliabideak.

4.– Corresponde a la Agencia Vasca del Agua determinar el régimen de acceso a sus puestos de trabajo, los requisitos y las características de las pruebas de selección, así como la convocatoria, gestión y resolución de los procedimientos de provisión de puestos de trabajo y promoción profesional, de acuerdo con los principios de mérito y capacidad.

Uraren Euskal Agentziak honako ondasun eta baliabide hauek izango ditu bere eginkizunak betetzeko:

Artículo 9.– Los recursos económicos.

a) Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan urtero zehaztuko den kopurua.

La Agencia Vasca del Agua contará, para el cumplimiento de sus fines, con los siguientes bienes y medios económicos:

b) Dirulaguntzak, Estatuaren edo foru-administrazioen eta toki-administrazioen ekarpenak eta agentziaren alde egindako donazioak.

a) Las asignaciones que se establezcan anualmente con cargo a los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

c) Bere jardunak ematen dizkion diru-sarrerak, ohikoak nahiz ohiz kanpokoak.

b) Las subvenciones, aportaciones del Estado o de las administraciones forales y locales y donaciones que se concedan a su favor.

d) Hala badagokio, eta Euskadiren ondarea arautzen duen legeriaren arabera bere ondarea osatzen duten ondasun eta balioak, eta horien fruitu eta errentak.

c) Los ingresos, ordinarios y extraordinarios, derivados del ejercicio de sus actividades.

e) Uraren arloko zergen bilketari dagozkion diru-sarrerak.

d) Los bienes y valores que, en su caso y conforme a la legislación reguladora del patrimonio de Euskadi, constituyan su patrimonio, así como los productos y rentas de éste.

f) Zehapenen ondorioz eskuratutako diru-sarrerak.

e) Los ingresos procedentes de la recaudación de los tributos en materia de aguas.

g) Jabari publiko hidraulikoari eragindako kalte-galerengatik ezarritako ordainak, jabari horretako uren zaintza agentziaren ardura bada, edo agentziaren ondasunei nahiz berari atxikitakoei eragindako kalte-galerengatik ezarritakoak.

f) Los ingresos provenientes de sanciones.

h) Beste edozein baliabide, legez berari eman daitekeena baldin bada.

g) Las indemnizaciones establecidas como compensación de daños y perjuicios al dominio público hidráulico cuya policía de aguas le corresponda o a sus bienes propios o adscritos.

10. artikulua.– Aurrekontua.

h) Cualesquiera otros recursos que legalmente puedan serle atribuidos.

Uraren Euskal Agentziak urtero-urtero aurrekontu-aurreproiektua egin eta onartu beharko du. Gero Eusko Jaurlaritzari bidali beharko dio, hark, behar bezain ondo bereizita, Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan txerta dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-erregimena arautzen duten legeen arabera.

Artículo 10.– Presupuesto.

11. artikulua.– Antolamendua.

La Agencia Vasca del Agua elaborará y aprobará con carácter anual el correspondiente anteproyecto de presupuesto y lo remitirá al Gobierno Vasco para que sea integrado, con la debida independencia, en los Presupuestos Generales de la Comunidad Autónoma, de acuerdo con la legislación reguladora del régimen presupuestario de la Comunidad Autónoma de Euskadi.

1.– Uraren Euskal Agentziak honako organo hauek izango ditu gobernu-, kudeaketa- eta aholkularitza-lanetarako: Erabiltzaileen Batzarra, Administrazio Kontseilua, Zuzendaritza, Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseilua eta erakundearen estatutuen arabera finkatuko diren gainerakoak.

Artículo 11.– Organización.

2.– Eusko Jaurlaritzak onartuko ditu, dekretu bidez, agentziaren estatutuak, eta horiek izango dira agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko araubidea bideratzen dituen oinarria.

1.– Son órganos de gobierno, gestión y asesoramiento de la agencia la Asamblea de Usuarios, el Consejo de Administración, la Dirección, el Consejo del Agua del País Vasco y aquellos otros que se establezcan en sus propios estatutos.

3.– Dekretu bidez, kudeaketa eta aholkularitzako beste organo batzuk ere sortu ahal izango dira, beste batzuei ere parte hartzeko bidea eskainiko dietenak, bereziki erakunde eta pertsona erabiltzaileei, urtegi-husteei eta indarrean dagoen araudian eta arau hau garatzeko egindakoan adierazitako beste gai batzuei eragiten dieten arloetan.

2.– El Gobierno Vasco aprobará mediante decreto los estatutos de la agencia, como despliegue reglamentario de su estructura organizativa y del régimen de funcionamiento.

4.– Erabiltzaileen Batzarra agentziaren parte hartzeko organoa da, eta, Legebiltzarrak hautatutako bi kidez gainera, Euskadiko Administrazio autonomoaren ordezkariak, uraren arloko eskumenak dituzten administrazioenak eta erabiltzaileen elkarteenak izango ditu kide. Osaera erregelamendu bidez zehaztuko da, baina erabiltzaileek kide guztien herena baino txikiagoa izango ez den ordezkari-kopurua izango dutela bermatu beharko da. Erabiltzaileen Batzarreko lehendakaria ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren burua izango da (edo horrek izendatutako ordezkoa), eta kalitateko botoa izango du.

3.– Podrán crearse mediante decreto otros órganos de gestión y asesoramiento en régimen de participación, en especial los que afecten a personas o entidades usuarias, desembalses y otros supuestos establecidos en la normativa en vigor y en la que se dictare en desarrollo de esta norma.

Erabiltzaileen batzarreko gai-zerrendan berariaz udal batean edo udal-talde batean eragina duten gaiak sartzen direnean, deitu egingo zaio alkateari edo alkate interesdunen ordezkariari. Pertsona hori edo horiek, berek izendatutako norbait lagun dutela, deitzeko bidea eman duen gaia aztertzen den bitartean bakarrik izan ahalko dira batzarrean, eta hitz egiteko aukera izango dute, baina ez botoa emateko.

4.– La Asamblea de Usuarios es el órgano de participación de la agencia, y estará integrada, además de por dos miembros elegidos por el Parlamento, por representantes de la Administración autónoma del País Vasco, de las administraciones con competencia en materia de aguas y de las comunidades de usuarias y usuarios. La composición se establecerá reglamentariamente, y deberá garantizarse la participación de las usuarias y usuarios con un porcentaje no inferior a un tercio del total de sus miembros. El presidente o presidenta de la Asamblea de Usuarios es el consejero o consejera del departamento competente en materia de medio ambiente o persona por él o ella designada, que tendrá voto de calidad.

5.– Administrazio Kontseilua agentziaren gobernu-organoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkariak eta lurralde historikoetako foru-aldundienak izango ditu kide, bi aldeek kide kopuru dutela. Osaera erregelamendu bidez zehaztuko da, baina lurralde historiko bakoitzak gutxienez ordezkari bat izango duela bermatu beharko da. Administrazio Kontseiluko lehendakaria ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren burua izango da (edo horrek izendatutako ordezkoa), eta kalitateko botoa izango du.

Cuando en el orden del día de la asamblea de usuarios se incluyan asuntos que afecten de modo específico a un municipio o grupo de municipios, será convocado el alcalde o representante de los alcaldes interesados. Éste o éstos, acompañados por la persona que designen, podrán asistir únicamente a la deliberación del asunto para el cual hayan sido convocados y tomar parte en ella, con voz pero sin voto.

6.– Agentziako Zuzendaritza agentzia kudeatu eta ordezkatzen duen organo betearazlea da. Zuzendaria Eusko Jaurlaritzak izendatuko du, ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren buruak proposatuta, Administrazio Kontseiluaren iritzia entzun ostean. Uraren Euskal Agentziako zuzendaria goi-kargua izango da; aurretik eginkizun publikoren bat betetzen bazuen, zerbitzu berezietan geratuko da, eta Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-karguen bateraezintasun-sistemaren pean egongo da.

5.– El Consejo de Administración es el órgano de gobierno de la agencia, y estará integrado de forma paritaria por representantes de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco y de las diputaciones forales de los territorios históricos. La composición se establecerá reglamentariamente, y se garantizará como mínimo la presencia de un representante o una representante por cada territorio histórico. El presidente o la presidenta del Consejo de Administración es el consejero o consejera del departamento competente en materia de medio ambiente o persona por él o ella designada, que tendrá voto de calidad.

7.– Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseilua agentziak parte-hartzearen bidez eztabaidarako eta aholku emateko duen organoa da, eta honako ordezkari hauek izango ditu kide: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkariak, foru-aldundienak, toki-erakundeenak, Estatuarenak, erabiltzaileenak eta natura babesteko elkarteenak. Osaera erregelamendu bidez zehaztuko da, baina erabiltzaileen ordezkariak kide guztien herena baino gutxiago ez direla izango bermatu beharko da. Uraren Kontseiluko lehendakaria ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren burua izango da (edo pertsona horrek izendatutako ordezkoa), eta kalitateko botoa izango du.

6.– La Dirección de la agencia es el órgano ejecutivo que gestiona y representa la agencia. Su titular será nombrada o nombrado por el Gobierno Vasco a propuesta del consejero o consejera competente en materia de medio ambiente, una vez escuchado el Consejo de Administración. El director o directora de la Agencia Vasca del Agua tendrá la consideración de alto cargo, quedará en situación de servicios especiales si anteriormente estuviera desempeñando una función pública, y estará sometida o sometido al régimen de incompatibilidades de los altos cargos de la Administración de la Comunidad Autónoma.

8.– Oso-osorik Euskal Autonomia Erkidegoan dauden arroetako urei dagozkien ustiapenen titular diren erabiltzaileen elkarteak, administratiboki, agentziari atxikita geratuko dira, eta agentziak eramango ditu aurrera arroko erakundeari indarrean dagoen legeriaren arabera dagozkion eginkizun eta eskumen guztiak.

7.– El Consejo del Agua del País Vasco es el órgano deliberante y de asesoramiento de la agencia en régimen de participación, y estará integrado por representantes de la Administración de la Comunidad Autónoma del País Vasco, de las diputaciones forales, de los entes locales, del Estado, de las usuarias y usuarios y de las asociaciones de defensa de la naturaleza. La composición se establecerá reglamentariamente, y deberá respetarse la representación de las usuarias y usuarios en una proporción no inferior al tercio de sus componentes. El presidente o la presidenta del Consejo del Agua es el consejero o consejera del departamento competente en materia de medio ambiente o persona por él o ella designada, que tendrá voto de calidad.

12. artikulua.– Erabiltzaileen Batzarra.

8.– Las comunidades de usuarias y usuarios titulares de aprovechamientos pertenecientes a las cuencas comprendidas íntegramente en el territorio del País Vasco quedan adscritas, a efectos administrativos, a la agencia, la cual ejerce todas las funciones y atribuciones que sobre esta materia asigna la legislación vigente al organismo de cuenca.

Eginkizun eta eskubide hauek izango ditu Erabiltzaileen Batzarrak:

Artículo 12.– La Asamblea de Usuarios.

a) Ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren bidez, Euskadiko demarkazio hidrografikoko plangintza hidrologikoa eta plangintza horren aldaketak proposatzea Jaurlaritzari, onartu edo izapideak egin ditzan, dituen eskumenen arabera.

Corresponderá a la Asamblea de Usuarios:

b) Agentziaren jarduera-plana egitea.

a) Proponer al Gobierno, a través del departamento competente en materia de medio ambiente, la planificación hidrológica de la demarcación hidrográfica de Euskadi y sus modificaciones para su aprobación o tramitación de acuerdo con sus competencias.

c) Gehiegi ustiatutako akuiferoak zein diren adieraztea eta babes-perimetroak zehaztea.

b) Elaborar el plan de actuación de la agencia.

d) Agentziako zuzendaria nor izango den aldez aurretik jakitea.

c) Efectuar la declaración de acuíferos sobreexplotados y determinación de los perímetros de protección.

e) Euskadiko demarkazio hidrografikoan, erabiltzaileen eta ureztatzaileen elkarteen ordenantza eta estatutuak onartzea.

d) Ser informado de forma previa sobre el nombramiento del director o directora de la agencia.

f) Legeek edo agentziaren estatutuek ematen dizkioten gainerako eginkizunak aurrera eramatea.

e) Aprobar las ordenanzas y los estatutos de las comunidades de usuarias y usuarios y regantes en la demarcación hidrográfica de Euskadi.

g) Uraren erabileraren tarifen erregelamenduari buruzko txostena egitea; txosten hori loteslea izango da.

f) Ejercer las otras funciones que le otorguen las leyes o los estatutos de la agencia.

h) Agentziako langile-zerrenda onartzea.

g) Emitir informe vinculante sobre el reglamento de tarifación del uso del agua.

i) Zehatzeko ahala erabiltzea arau-hauste oso larrien kasuan.

h) Aprobar la plantilla de personal de la agencia.

13. artikulua.– Administrazio Kontseilua.

i) Ejercer la potestad sancionadora en las infracciones muy graves.

Administrazio Kontseiluak, eginkizun hauek izango ditu, besteak beste:

Artículo 13.– El Consejo de Administración.

a) Euskadiko demarkazio hidrografikoko plangintza hidrologikoaren proposamena egitea, baita plangintza horren aldaketena ere.

Corresponden al Consejo de Administración, entre otras, las siguientes funciones:

b) Euskal Autonomia Erkidegoak dituen proposamen edo iradokizunak egitea, legeak Estatuko plangintza hidrologikoan parte hartzeko aurreikusten dituen gaietan.

a) Elaborar la propuesta de planificación hidrológica de la demarcación hidrográfica de Euskadi y sus modificaciones.

c) Ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren bidez, interes orokorreko azpiegiturak zeintzuk izango diren proposatzea Jaurlaritzari, onar ditzan.

b) Formular las propuestas o sugerencias de la Comunidad Autónoma del País Vasco legalmente previstas como cauce de participación en la planificación hidrológica estatal.

d) Ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailaren bidez, horniketa-, saneamendu- eta arazketa-zerbitzuen eta ureztatzearen araubide juridikoa Jaurlaritzari proposatzea, onar dezan.

c) Proponer al Gobierno para su aprobación, por medio del departamento competente en materia de medio ambiente, la declaración de las infraestructuras hidráulicas de interés general.

e) Agentziaren aurrekontuaren aurreproiektua onartzea.

d) Proponer al Gobierno para su aprobación, por medio del departamento competente en materia de medio ambiente, el régimen jurídico de los servicios de abastecimiento, saneamiento, y depuración y del riego.

f) Eraikuntza-proiektuak behin betiko onartzea, eta agentziak zein zerbitzu eskainiko dituen erabakitzea.

e) Aprobar el anteproyecto de presupuesto de la agencia.

g) Plan orokor, arau subsidiario, plan partzial eta plan bereziei buruzko txostenak egitea, 7. artikuluko k) eta l) idatz-zatietan ezarritakoarekin bat etorriz.

f) Aprobar definitivamente los proyectos constructivos y decidir la prestación de servicios de la agencia.

h) Legeek edo agentziaren estatutuek ematen dizkioten gainerako eginkizunak, baita, agentziaren eginkizunen artean agertuarren, agentziako beste inolako organori eman ez zaizkionak ere.

g) Emitir los informes relativos a los planes generales, normas subsidiarias, planes parciales y planes especiales de conformidad con lo establecido en el artículo 7, apartados k) y l).

i) Aldian-aldian bere jardueraren berri ematea Erabiltzaileen Batzarrari.

h) Ejercer las otras funciones que le otorguen las leyes o los estatutos de la agencia y aquellas otras que, correspondiendo a la agencia, no estén atribuidas a ningún otro órgano de ésta.

14. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseilua.

i) Informar periódicamente sobre su actividad a la Asamblea de Usuarios.

Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Kontseiluak eginkizun hauek izango ditu, besteak beste:

Artículo 14.– Consejo del Agua del País Vasco.

a) Urarekin zerikusia duten arloetan aholkularitza ematea eta jarduteko proposamenak egitea.

Son funciones del Consejo del Agua del País Vasco, entre otras:

b) Plangintza eta programazio hidrologikoen eta horiek berrikustearen inguruko txostenak egitea, nahitaez.

a) Asesorar y formular propuestas de actuación en materia hídrica.

c) Kontu hidrologikoekin zerikusia duten xedapen orokorren proiektuei buruzko txostenak egitea, nahitaez.

b) Elaborar con carácter preceptivo informes sobre la planificación y la programación hidrológica y sus revisiones.

d) Gehiegi ustiatutako akuiferoak zein diren adierazteko eta babes perimetroak zehazteko espedienteei buruzko txostenak egitea, nahitaez.

c) Elaborar con carácter preceptivo informes sobre los proyectos de disposiciones generales que afecten al ámbito hidrológico.

e) Agentziaren estatutuek eman diezazkioketen beste eginkizun batzuk.

d) Informar con carácter preceptivo los expedientes de declaración de acuíferos sobreexplotados y determinación de perímetros de protección.

15. artikulua.– Zuzendaritza.

e) Otras funciones que le otorguen los estatutos de la agencia.

Gutxienez, eginkizun hauek izango ditu:

Artículo 15.– La Dirección.

a) Administrazio Kontseiluaren erabakiak betearaztea.

Le corresponden, al menos, las funciones siguientes:

b) Ura eta jabari publiko hidraulikoa erabili eta ustiatzeko emakida eta baimenak ematea, baita hondakin-urak isurtzeko emakida edo baimenak ere, agentziaren eskumenekoak diren kasuetan.

a) Ejecutar los acuerdos del Consejo de Administración.

c) Agentziari dagokion jabari publikoaren araubide fiskala ezartzea.

b) Otorgar las concesiones y las autorizaciones relativas al aprovechamiento y uso del agua y del dominio público hidráulico, y al vertido de aguas residuales, de competencia de la agencia.

d) Zehatzeko ahalaz baliatzea arau-hauste arin eta larrietan, eta, egin beharrekoa baldin bada, jurisdikzio penalera espedienteak igortzea.

c) Aplicar el régimen fiscal del dominio público que corresponde a la agencia.

e) Euskadiren Ondarearen Legearen arabera agentziari legozkiokeen eskumenak erabiltzea, berariaz beste organoren bati egotzita ez badaude.

d) Ejercer la potestad sancionadora en las infracciones leves y graves y ordenar, cuando sea procedente, el envío de expedientes a la jurisdicción penal.

f) Urtero Administrazio Kontseiluari honako hauek aurkeztea: jarduera-, inbertsio- eta finantziazio-programen proposamenak, balantzeak eta urteko txostena.

e) Ejercer las competencias que, conforme a la Ley de Patrimonio de Euskadi, correspondan a la agencia y no se encuentren expresamente atribuidas a otro órgano.

g) Uren Erregistro Nagusia antolatu eta kudeatzea.

f) Presentar anualmente al Consejo de Administración las propuestas de programas de actuación, de inversión y de financiación, los balances y la memoria correspondiente.

h) Gune Babestuen Erregistroa antolatu eta kudeatzea.

g) Organizar y gestionar el Registro General de Aguas.

i) Agentziaren aurrekontu-kredituen kontura egin beharreko gastuetarako baimena ematea, betiere agentziaren estatutuetan aipatzen diren mugen barruan.

h) Organizar y gestionar el Registro de Zonas Protegidas.

j) Agentziako langile eta zerbitzuen goi-zuzendaritza egitea.

i) Autorizar los gastos con cargo a créditos presupuestarios de la agencia, dentro de los límites que se establezcan en sus estatutos.

k) Agentziako langile-zerrenda proposatzea Administrazio Kontseiluari.

j) Ejercer la dirección superior de personal y de los servicios de la agencia.

l) Kontratazio-organo bati dagozkion eginkizunak betetzea.

k) Proponer al Consejo de Administración la plantilla de personal de la agencia.

m) Administrazio Kontseiluak beraren esku utzitako gainerakoak.

l) Ejercer las funciones de órgano de contratación.

III. KAPITULUA
URAREN ARLOKO INGURUMEN
HELBURUAK

16. artikulua.– Lur azaleko urentzako ingurumen-helburuak.

m) Las que le delegue el Consejo de Administración.

CAPÍTULO III
OBJETIVOS MEDIOAMBIENTALES EN MATERIA
DE AGUAS

Jarduera publikoak, lur azaleko urak babesterakoan, helburu hauek izango ditu:

Artículo 16.– Objetivos medioambientales para las aguas superficiales.

a) Lur azaleko ur-masa guztien egoeraren andeatzeari aurrea hartzea.

Los objetivos de la actuación pública para la protección de las aguas superficiales serán los siguientes:

b) Egoera onean dagoen uraren behar besteko horniketa bermatzea, ur horretaz modu iraunkorrean baliatuta; horretarako, baliabide hidrikoak epe luzerako babestea hartuko da oinarri.

a) Prevenir el deterioro del estado de todas las masas de agua superficial.

c) Lur azaleko ur-masa guztiak babestu, hobetu eta beren onera ekartzea, ur artifizial eta asko eraldatutakoen kasuan aplikatu beharrekoa aplikatuta betiere, horrela 2015eko abenduaren 31 baino lehen egoera ekologiko ona lortzeko.

b) Garantizar el suministro suficiente de agua en buen estado mediante su uso sostenible, basado en la protección a largo plazo de los recursos hídricos.

d) Ur-masa artifizial eta asko eraldatutako guztiak babestu eta hobetzea, lur azaleko ur horiek 2015eko abenduaren 31 baino lehen gaitasun ekologiko ona eta egoera kimiko ona izan dezaten.

c) Proteger, mejorar y regenerar todas las masas de agua superficial, sin perjuicio de lo aplicable a las masas de aguas artificiales y muy modificadas, con objeto de alcanzar un buen estado ecológico antes del 31 de diciembre de 2015.

e) Lehentasunezko gaiek eragindako kutsadura progresiboki murriztea, eta lehentasunezko gai arriskutsuen isurtze, igortze edo galtzeak etetea edo mailaz maila desagerraraztea.

d) Proteger y mejorar todas las masas de aguas artificiales y muy modificadas, con objeto de lograr un buen potencial ecológico y un buen estado químico de las aguas superficiales antes del 31 de diciembre de 2015.

f) Lurraz edo baliabide naturalez baliatzerakoan, ur-masak eta uretako ekosistemak errespetatzen dituzten jokaerak bultzatzea.

e) Reducir progresivamente la contaminación procedente de sustancias prioritarias e interrumpir o suprimir gradualmente los vertidos, las emisiones y las pérdidas de sustancias peligrosas prioritarias.

g) Uholdeen eta lehorteen ondorio kaltegarriak arintzea.

f) Promover un uso del suelo y de los recursos naturales respetuoso con las masas de agua y con los ecosistemas acuáticos.

h) Euskadiko ingurumena babesteko araudian ezarritako helburuak betetzea.

g) Paliar los efectos negativos de las inundaciones y sequías.

17. artikulua.– Lur azpiko urentzako ingurumen-helburuak.

h) Cumplir los objetivos establecidos en la normativa de protección del medio ambiente del País Vasco.

Jarduera publikoak, lur azpiko urak babesterakoan, helburu hauek izango ditu:

Artículo 17.– Objetivos medioambientales para las aguas subterráneas.

a) Lur azpiko uretara gai kutsatzaileak iristea saihestea edo kopurua murriztea, eta lur azpiko ur-masa guztien egoeraren andeatzea saihestea.

Los objetivos de la actuación pública en la protección de las aguas subterráneas serán los siguientes:

b) Lur azpiko ur-masa guztiak babestu, hobetu eta beren

a) Evitar o limitar la entrada de contaminantes en las aguas subterráneas y evitar el deterioro del estado de todas las masas de agua subterránea.

onera ekartzea, eta lur azpitik ateratzen den uraren eta sartzen denaren artean oreka bermatzea, 2015eko abenduaren 31rako lur azpiko uren egoera ona izatea lortzeko.

b) Proteger, mejorar y regenerar todas las masas de agua subterránea y garantizar un equilibrio entre la extracción y la recarga a fin de conseguir el buen estado de las aguas subterráneas antes del 31 de diciembre de 2015.

c) Lurraz edo baliabide naturalez baliatzerakoan, ur-masak eta uretako ekosistemak errespetatzen dituzten jokaerak bultzatzea.

c) Promover un uso del suelo y de los recursos naturales respetuoso con las masas de agua y con los ecosistemas acuáticos.

d) Edozein gai kutsatzaileren kontzentrazioak gizakiaren jardunaren eraginez gora egiteko joera nabarmen eta etengabea duela ikusten baldin bada, joera hori alderantzikatzea, lur azpiko uren kutsadura progresiboki gutxiagotzeko.

d) Invertir toda tendencia significativa y sostenida al aumento de la concentración de cualquier contaminante debida a las repercusiones de la actividad humana, con el fin de reducir progresivamente la contaminación de las aguas subterráneas.

18. artikulua.– Lur azaleko ur-masa artifizialak edo asko eraldatuta daudenak.

Artículo 18.– Masas de agua superficial artificiales o muy modificadas.

1.– Lur azaleko ur-masa bat artifizial edo asko eraldatutzat jo ahal izango da baldin eta ur-masa horren egoera ekologikoa ona izatera iristeko beraren ezaugarri hidromorfologikoetan egin beharreko aldaketek eragin kaltegarri nabarmena badute honako hauetan:

1.– Una masa de agua superficial se podrá calificar como artificial o muy modificada cuando los cambios de las características hidromorfológicas que sean necesarios para alcanzar el buen estado ecológico de dicha masa impliquen considerables repercusiones negativas en:

a) Inguruan (ingurua modu zabalean ulertuta).

a) El entorno en sentido amplio.

b) Nabigazioan, horren barruan portuetako instalazioak direla, edo aisialdiko jardueretan.

b) La navegación, incluidas las instalaciones portuarias, o las actividades recreativas.

c) Ura biltegiratuz bermatu nahi diren jardueretan, hau da, edateko urez hornitu, energia sortu edo ureztatzeko jardueretan.

c) Las actividades para las que se almacena el agua, tales como el suministro de agua potable, la producción de energía o el riego.

d) Uraren erregulazioan, uholdeen aurkako babesean, lurren drainaduran, edo

d) La regulación del agua, la protección contra las inundaciones, el drenaje de terrenos, u

e) Gizakiak aurrera daramatzan eta orobat garrantzitsuak diren beste jarduera iraunkor batzuetan.

e) Otras actividades de desarrollo humano sostenible igualmente importantes.

2.– Plan hidrologikoetan lur azaleko urak ur artifizial edo asko eraldatutako ur-masatzat joko dira (horretarako arrazoiak emanda), honako egoera honetan baldin badaude: ur-masaren ezaugarri artifizial edo eraldatuen onurak ezin baldin badira lortu, ingurumenaren ikuspegitik nabarmen aukera hobea den beste bideren baten bidez, zentzuzko modu batean, dela aukera teknikoen ondorioz edo dela kostuak neurriz gaindikoak direlako.

2.– Los planes hidrológicos contendrán la calificación y justificación de las aguas superficiales como masas de agua artificiales o muy modificadas si los beneficios derivados de las características artificiales o modificadas de la masa de agua no pueden alcanzarse razonablemente, debido a las posibilidades técnicas o a costes desproporcionados, por otros medios que constituyan una opción medioambiental significativamente mejor.

19. artikulua.– Ingurumen-helburuak betetzea.

Artículo 19.– La aplicación de los objetivos ambientales.

1.– Aurreko artikuluetan ezarritako helburuetako bat baino gehiago direnean ur-masa jakin bati buruzkoak, helbururik zorrotzena bete beharko da.

1.– Cuando más de uno de los objetivos establecidos en los artículos precedentes se refieran a una determinada masa de agua, se aplicará el más riguroso.

2.– Ingurumen-helburuak lortzeko jarritako epeak luzatu egin ahal izango dira, baldin eta eragindako ur-masa horren egoera andeatzen ez bada edo ondoren aipatzen diren baldintza guztiak betetzen badira:

2.– Los plazos establecidos para el logro de los objetivos ambientales podrán prorrogarse siempre que no haya nuevos deterioros del estado de la masa de agua afectada y cuando se cumplan todas las condiciones siguientes:

a) Eskumena duen administrazio hidraulikoak erabakitzea ur-masetan hobetu beharreko guztia ezin dela hobetu, zentzuz jardunda, 2000/60/EE Zuzentarauko 4.1 artikuluan ezarritako epean, ondoren aipatzen den arrazoiren batengatik behintzat:

a) Que la administración hidráulica competente determine que todas las mejoras necesarias del estado de las masas de agua no pueden lograrse razonablemente en los plazos establecidos en el artículo 4.1 de la Directiva 2000/60/CE por al menos uno de los motivos siguientes:

1) Dauden baliabide teknikoak egonda, lortu nahi diren hobekuntza guztiak lortzeko, hasieran jarritako epeak luzatu beharra egotea nahitaez.

1) Que la magnitud de las mejoras requeridas, debido a las posibilidades técnicas, sólo pueda lograrse excediendo los plazos establecidos.

2) Ezarritako epean hobekuntza horiek guztiak lortzea oso garestia izatea, neurriz gaindikoa.

2) Que la consecución de las mejoras dentro del plazo establecido tenga un coste desproporcionadamente elevado.

3) Ezarritako epean, baldintza naturalek aukerarik ez ematea ur-masen egoera hobetzeko.

3) Que las condiciones naturales no permitan una mejora, en el plazo establecido, del estado de las masas de agua.

b) Epearen luzapena eta horretarako izan diren arrazoiak zehazki jasotzea eta azaltzea kasuan kasuko plangintza hidrologikoko agirian.

b) Que la prórroga del plazo y las razones para ello se consignen y expliquen específicamente en el instrumento de planificación hidrológica correspondiente.

c) Luzapenik izatekotan, gehienez ere bi aldiz berrikusi ahal izatea kasuan kasuko plangintza hidrologikoko agiria, non eta baldintza naturalen ezaugarri bereziengatik helburuak ezin diren lortu ezarritako epeetan.

c) Que las prórrogas se limiten a un máximo de dos nuevas revisiones del instrumento de planificación correspondiente, salvo en los casos en que las condiciones naturales sean tales que no puedan lograrse los objetivos en ese período.

d) Plangintza hidrologikoko agirietan laburbilduta agertzea zer-nolako neurriak diren derrigorrezkoak ur-masak progresiboki, eta luzatutako epearen barruan, eskatzen den egoerara iristeko; horrekin batera, neurri horiek indarrean jartzeko izandako atzerapen nabarmenen arrazoiak zein diren ere zehaztea, bai eta neurri horiek ezartzeko zein epe aurreikusi diren ere. Demarkazioko plan hidrologikoa berrikusiko duten agirietan, neurriak zenbateraino betearazi diren erakusten duen azterlan bat eta hartutako bestelako neurrien laburpen bat jasoko dira.

d) Que en los instrumentos de planificación hidrológica figure un resumen de las medidas exigidas que se consideran necesarias para devolver las masas de agua progresivamente al estado exigido en el plazo prorrogado, las razones de cualquier retraso significativo en la puesta en práctica de estas medidas, así como el calendario previsto para su aplicación. En las revisiones del plan hidrológico de la demarcación figurará un análisis de la aplicación de las medidas y un resumen de cualesquiera otras medidas.

3.– Indarrean dagoen legerian ezarritako ingurumen-helburuak apalagoak lortzen ahalegintzea zuritu daiteke, ur-masa jakin batzuei dagokienez, jarri ziren helburuak lortzea ezinezkoa baldin bada edo horren kostua neurriz gaindikoa baldin bada, giza jardueraren eraginaren ondorioz edo ur-masa horien egoera naturalaren eraginez, eta horrekin batera baldintza hauek ere betetzen badira:

3.– Podrá justificarse tratar de lograr objetivos medioambientales menos rigurosos que los exigidos en la normativa en vigor, respecto de masas de agua determinadas, cuando éstas estén tan afectadas por la actividad humana o su condición natural sea tal que alcanzar dichos objetivos sea inviable o tenga un coste desproporcionado, y se cumplan todas las condiciones siguientes:

a) Gorago aipatutako giza jarduera horrek betetzen dituen premia sozioekonomiko eta ekologikoak ezin lortu izatea ekologikoki nabarmen hobeak diren beste bide batzuetatik, neurriz gaindiko kosturik gabe.

a) Que las necesidades socioeconómicas y ecológicas a las que atiende dicha actividad humana no puedan lograrse por otros medios que constituyan una alternativa ecológica significativamente mejor que no suponga un coste desproporcionado.

b) Honako hauek bermatzea erabat:

b) Que se garantice plenamente lo siguiente:

1) Lur azaleko urei dagokienez: posible den egoera ekologiko eta kimiko onena izatea, betiere kontuan izanda zentzuzko jarduera baten barruan ezin saihestu izan diren ondorioak, dela giza jardueraren edo kutsaduraren ezaugarriengatik.

1) Para las aguas superficiales, el mejor estado ecológico y estado químico posibles, teniendo en cuenta las repercusiones que no hayan podido evitarse razonablemente debido a la naturaleza de la actividad humana o de la contaminación.

2) Lur azpiko urei dagokienez: egoera onean ahalik eta aldaketa gutxien egitea, betiere kontuan izanda zentzuzko jarduera baten barruan ezin saihestu izan diren ondorioak, dela giza jardueraren edo kutsaduraren ezaugarriengatik.

2) Para las aguas subterráneas, los mínimos cambios posibles del buen estado, teniendo en cuenta las repercusiones que no hayan podido evitarse razonablemente debido a la naturaleza de la actividad humana o de la contaminación.

3) Eragindako ur-masaren ezaugarrietan gerora andeatzerik ez gertatzea.

3) Que no se produzca un deterioro ulterior del estado de la masa de agua afectada.

4) Ingurumen-helburu arinagoak ezartzea eta hori egiteko arrazoiak demarkazioko plan hidrologikoan jasota egotea berariaz, eta helburu horiek sei urtean behin berrikustea.

4) Que el establecimiento de objetivos medioambientales menos rigurosos y las razones para ello se mencionen específicamente en el plan hidrológico de la demarcación y que dichos objetivos se revisen cada seis años.

20. artikulua.– Ur-masen egoera aldi batez andeatzean izan beharreko ingurumen-helburuak.

Artículo 20.– Los objetivos ambientales en los casos de deterioro temporal del estado de las masas de agua.

Ur-masen egoera aldi batez andeatu egiten baldin bada, dela naturako gertakarien eraginez edo ezinbestez, bereziki uholde larrien edo lehorte luzeen kariaz, edo zentzuz jardunda ezin aurreikusi ziren istripuen ondoriozko inguruabarrengatik, honako hauek izango dira ingurumen-helburuak:

Los objetivos ambientales en los casos de deterioro temporal del estado de las masas de agua debidos a causas naturales o de fuerza mayor, en particular graves inundaciones y sequías prolongadas, o al resultado de circunstancias derivadas de accidentes que no hayan podido preverse razonablemente, serán los siguientes:

a) Har daitezkeen neurri guztiak hartzea, egoera horrek andeatzen jarrai ez dezan eta lege honetan ezarritako helburuak beste ur-masa batzuetan lortzea arriskuan jar ez dadin, aipatutako inguruabarrek eragin ez dieten kasuetan.

a) Adoptar todas las medidas factibles para impedir que siga deteriorándose ese estado y para no poner en peligro el logro de los objetivos de la presente ley en otras masas de agua no afectadas por esas circunstancias.

b) Demarkazioko plan hidrologikoan jasotzea zein baldintzatan jo ahal izango diren inguruabar horiek zentzuzko egoera batean ezin aurreikusizkotzat edo salbuespenezkotzat, eta horretarako adierazle egokiak jartzea.

b) Especificar en el plan hidrológico de la demarcación las condiciones en virtud de las cuales pueden declararse dichas circunstancias como racionalmente imprevistas o excepcionales, incluyendo la adopción de los indicadores adecuados.

c) Neurrien programan jasotzea salbuespenezko inguruabar horien aurrean hartu beharreko neurriak, dena delako egoera desagertu eta gero ur-masaren kalitatearen berreskuratzea arriskuan ez jartzeko moduan.

c) Incluir en el programa de medidas aquellas que deban adoptarse en estas circunstancias excepcionales, sin que pongan en peligro la recuperación de la calidad de la masa de agua una vez que hayan cesado las circunstancias.

d) Salbuespenezkoak edo zentzuz jardunda ezin aurreikusizkoak ziren inguruabarrek eragindako ondorioak urtero berrikustea, eta, zentzuz jardunda posible izan bezain laster, har daitezkeen neurri guztiak hartzea urak dena delako gertakaria izan aurretik zuten egoerara itzuli ahal izateko.

d) Revisar anualmente los efectos de las circunstancias que sean excepcionales o que no hayan podido preverse razonablemente y adoptar, tan pronto como sea razonablemente posible, todas las medidas factibles para devolver la masa de agua a su estado anterior a los efectos de dichas circunstancias.

e) Demarkazioaren plan hidrologikoa hurrengo berrikusten denean, aipatutako inguruabar horiek eragindako ondorioei eta hartutako edo hartuko diren neurriei buruzko laburpen bat jasotzea, betiere agindu honetako a) eta d) idatz-zatietan esaten denarekin bat etorriz.

e) Incluir en la siguiente revisión del plan hidrológico de la demarcación un resumen de los efectos producidos por esas circunstancias y de las medidas que se hayan adoptado o se hayan de adoptar de conformidad con los párrafos a) y d) de este precepto.

21. artikulua.– Ingurumen-helburuak lortzeko salbuespenak.

Artículo 21.– Excepciones a la consecución de los objetivos medioambientales.

1.– Administrazio publikoentzat ez da derrigorrezkoa izango ingurumen-helburuak lortzea, artikulu honetako 2. paragrafoan aipatzen diren baldintzak betetzeaz gainera ondorengo inguruabarretakoren bat ere baldin bada:

1.– Las administraciones públicas no estarán obligadas a la consecución de los objetivos ambientales cuando, además de cumplirse las condiciones establecidas en el apartado 2 de este artículo, se dé alguna de las siguientes circunstancias:

a) Lur azpiko uren egoera ona, uren egoera ekologiko ona edo, bestela, gaitasun ekologiko ona lortzeko ezintasunaren arrazoia nahiz lur azpiko edo lur azaleko ur-masa baten andeatzea eragozteko ezintasunaren arrazoia uraren ezaugarri fisikoen eraldaketa berriak izatea (lur azaleko uren kasuan) edo ur-masen maila-aldaketak (lur azpiko uren kasuan), edo

a) Que la imposibilidad de lograr un buen estado de las aguas subterráneas, un buen estado ecológico o, en su caso, un buen potencial ecológico, o de evitar el deterioro del estado de una masa de agua superficial o subterránea, se deba a nuevas modificaciones de las características físicas de una masa de agua superficial o a alteraciones del nivel de las masas de agua subterránea, o

b) Lur azpiko ur-masa bat egoera bikainetik egoera onera igaro bada, andeatze horren arrazoia gizakiak garapen iraunkorraren barruan aurrera eramandako jarduera berriak izatea.

b) Que el hecho de no evitar el deterioro de una masa de agua subterránea desde el excelente estado al buen estado se deba a nuevas actividades humanas de desarrollo sostenible.

2.– Aurreko paragrafoan esaten dena ezarri ahal izateko, ondorengo baldintzak bete beharko dira:

2.– La aplicación del apartado anterior exigirá que se cumplan las condiciones siguientes:

a) Ur-masei eragindako kaltea arintzeko, har daitezkeen neurri guztiak hartzea.

a) Que se adopten todas las medidas factibles para paliar los efectos adversos en el estado de la masa de agua.

b) Demarkazioko plan hidrologikoan berariaz jasotzea eta azaltzea izandako eraldaketa edo aldaketen arrazoiak, eta helburuak sei urtean behin berrikustea.

b) Que los motivos de las modificaciones o alteraciones se consignen y expliquen específicamente en el plan hidrológico de la demarcación y que los objetivos se revisen cada seis años.

c) Eraldaketak edo aldaketak eragin dituzten arrazoiak maila jasoago bateko interes publikoak eragindakoak izatea eta/edo ingurumen-helburuen bidez ingurumenak eta gizarteak lortuko lituzketen baina lortuko ez dituzten onurak konpentsatuta geratzea eraldaketa edo aldaketa berriek giza osasunari, gizakien segurtasunari edo garapen iraunkorrari ekarriko dizkioten beste onura batzuei esker, eta

c) Que los motivos de las modificaciones o alteraciones sean de interés público superior y/o que los beneficios para el medio ambiente y la sociedad que supone el logro de los objetivos medioambientales se vean compensados por los beneficios de las nuevas modificaciones o alteraciones para la salud humana, el mantenimiento de la seguridad humana o el desarrollo sostenible, y

d) Ur-masen eraldaketa edo aldaketa horien bitartez lortutako onurak ingurumen aldetik nabarmen hobeak diren beste bide batzuetatik lortzeko modurik ez egotea, bide horiek teknikoki bideraezinak direlako edo kostua neurriz gaindikoa delako.

d) Que los beneficios obtenidos con dichas modificaciones o alteraciones de la masa de agua no puedan conseguirse, por motivos de viabilidad técnica o de costes desproporcionados, por otros medios que constituyan una opción medioambiental significativamente mejor.

3.– Dena den, ingurumena babesteko neurrietan aurreko paragrafoetan aipatzen diren salbuespenak ezarri ahal izateko, ondorengo printzipioak errespetatu beharko dira:

3.– La aplicación de las excepciones de protección ambiental establecidas en los párrafos precedentes deberá, en todo caso, realizarse respetando los principios siguientes:

a) Salbuespen horiek ezartzeak modu iraunkorrean ez eragoztea edo arriskuan ez jartzea demarkazio hidrografiko bereko beste ur-masa batzuetan lege honen helburuak lortzeko aukera, eta, horrekin batera, ingurumenaren arloan Batasunean, Estatuan edo Autonomia Erkidegoan indarrean diren gainerako arauekin ere bat etortzea salbuespenok.

a) Que su aplicación no excluya de forma duradera o ponga en peligro el logro de los objetivos de la presente ley en otras masas de agua de la misma demarcación hidrográfica y esté en consonancia con la aplicación de otras normas comunitarias, estatales o autonómicas en materia de medio ambiente.

b) Beharrezko neurriak hartzea xedapen berriek Batasuneko, Estatuko edo Autonomia Erkidegoko arauen babes-maila behintzat eman dezaten.

b) Que se tomen las medidas necesarias para asegurar que la aplicación de las nuevas disposiciones garantizan como mínimo el mismo nivel de protección que las normas comunitarias, estatales o autonómicas vigentes.

IV. KAPITULUA
PLANGINTZA HIDROLOGIKOA
CAPÍTULO IV
PLANIFICACIÓN HIDROLÓGICA

22. artikulua.– Euskadiko demarkazio hidrografikoko plangintza hidrologikoa.

Artículo 22.– La planificación hidrológica de la demarcación hidrográfica de Euskadi.

1.– Euskadiko plangintza hidrologikoa plan eta programa hauen bidez gauzatuko da: Euskadiko Demarkazio Hidrografikoko Plan Hidrologikoa, neurrien programa eta plan eta programa xeheak.

1.– La planificación hidrológica de Euskadi se realizará mediante los siguientes planes y programas: el Plan Hidrológico de la Demarcación Hidrográfica de Euskadi, el programa de medidas y los planes o programas de detalle.

2.– Uraren Euskal Agentziak Estatuko Administrazioari dagokion plangintzan ere parte hartuko du, beste demarkazio hidrografiko batzuen arloan edo erkidego arteko arroei dagokienean, betiere indarrean dagoen ordenamendu juridikoak dioenaren arabera.

2.– La Agencia Vasca del Agua participará en la planificación que corresponda a la Administración del Estado respecto de otras demarcaciones hidrográficas o de las cuencas intercomunitarias, de acuerdo con el ordenamiento jurídico en vigor.

23. artikulua.– Euskadiko Demarkazio Hidrografikoko Plan Hidrologikoa.

Artículo 23.– El Plan Hidrológico de la Demarcación Hidrográfica de Euskadi.

1.– Euskadiko Demarkazio Hidrografikoko Plan Hidrologikoak uraren arloan indarrean dagoen legeria orokorrak unean-unean eskatzen dituenak jasoko ditu, eta baita honako hauek ere:

1.– El Plan Hidrológico de la Demarcación Hidrográfica de Euskadi contendrá las determinaciones exigidas por la legislación general vigente en cada momento en materia de aguas, y, además, los siguientes aspectos:

a) Ur-masen eta horien inguruaren, gizakiak eragindako presioaren eta presio horrek haietan sortzen dituen ondorioen ezaugarriak, eta baita ingurune sozioekonomikoaren ezaugarriak eta horniketarako, saneamendurako eta uraldien kalteetatik babesteko gaur egun indarrean dauden sistemen ezaugarriak ere.

a) Caracterización de las masas de agua y de su entorno, de las presiones antrópicas y de sus efectos sobre aquéllas, del medio socioeconómico y de los sistemas actuales de abastecimiento, saneamiento y defensa ante avenidas.

b) Lur azpiko eta lur azaleko ur-baliabideen, horien erabilera-moduen eta erabiltzeko dauden aukeren ebaluazioa.

b) Evaluación de los recursos hídricos subterráneos y superficiales, de sus usos y su disponibilidad.

c) Gaur egun dauden eta etorkizunean izango diren premiak zein diren identifikatzea, betiere kontuan izanda eskaria behar bezala kudeatu behar dela, ura berrerabili egin behar dela eta uraz baliatzeko moduak eraginkorra izan behar duela.

c) Identificación de las necesidades actuales y futuras, bajo el prisma de una adecuada gestión de la demanda, reutilización y uso eficiente.

d) Ur-masak eta horien inguruak babestu eta berreskuratzeko jarraibide eta proposamenak, eta urak ustiatu, isuri eta erabiltzeko arauak.

d) Las directrices y propuestas de actuación para la protección y recuperación de las masas de agua y de su entorno, normas de explotación, vertido y uso.

e) Etorkizunera begira izan daitekeen aukera bat baino gehiago kontuan izanda, baliabideen eta eskariaren arteko balantzea eta beharrezkoak izango diren oinarrizko azpiegitura eta jardueren definizioa.

e) Establecimiento del balance entre recursos y demandas ante diversos horizontes, y definición de las infraestructuras básicas y actuaciones que resulten necesarias.

f) Planaren azterketa ekonomikoa eta hori finantzatzeko bideak, kostu eta onuren azterketa abiatuta; kostuen artean ingurumen-kostuak ere sartuko dira, eta kostuak berreskuratzeko printzipioa ere bai.

f) Análisis económico del plan y de su financiación bajo la óptica del análisis coste-beneficio, incluyendo los costes ambientales, y del principio de recuperación de costes.

2.– Euskadiko Demarkazio Hidrografikoko Plan Hidrologikoa egiteko, erregelamenduz ezarritako prozedura bete beharko da; betiere, herritarrek –2000/60/EE Zuzentarauko 14. artikuluan xedatutakoaren arabera– aktiboki parte hartzeko aukera izango dutela bermatu beharko da, eta gaiak eragiten dien administrazio publikoek esku hartzeko aukera izango dutela.

2.– El Plan Hidrológico de la Demarcación Hidrográfica de Euskadi se elaborará de acuerdo con el procedimiento que reglamentariamente se establezca, garantizando la participación ciudadana activa, de acuerdo con lo dispuesto en el artículo 14 de la Directiva 2000/60/CE, y la intervención de las administraciones públicas afectadas.

24. artikulua.– Neurrien programa.

Artículo 24.– Programa de medidas.

1.– Oinarrizko neurrien programa bat zehaztuko da Euskal Autonomia Erkidego osorako, hain zuzen ere lege honetako III. kapituluan ezarritako helburuak lortu ahal izateko.

1.– Se establecerá, para el conjunto de la Comunidad Autónoma del País Vasco, un programa de medidas básicas con el fin de alcanzar los objetivos establecidos en el capítulo III de esta ley.

2.– Neurrien programak honako hauek finkatuko ditu:

2.– El programa de medidas establecerá:

a) Ur-baliabideen zerrenda; horien kalitatea eta kopurua zenbatekoa den zehaztu beharko da.

a) Un inventario de los recursos hídricos existentes, atendiendo a su calidad y cantidad.

b) Uraren azterketa ekonomikoa, ondasun hori kudeatzeko zerbitzuen kostua berreskuratzeko asmoz egindakoa; kutsatzen duenak ordaindu egin behar duela dioen printzipioa betetzen dela bermatu beharko da. Azterketa ekonomikoa orokorrean eta sektoreka egingo da, eta sektoreon artean gutxienez etxebizitzena, industriarena eta nekazaritzakoa hartuko dira kontuan. Azterketa, bestalde, ingurumen-kostuak berreskuratzeko asmoz ere egingo da.

b) Análisis económico del agua, dirigido a alcanzar la recuperación de costes de los servicios de gestión del bien, garantizando la aplicación del principio de que quien contamina paga. El análisis económico se realizará en general y por sectores, teniendo en cuenta como mínimo el doméstico, el industrial y el agrícola. Este análisis debe estar dirigido también a la recuperación de los costes ambientales.

c) Ura erregulatu eta kudeatzeko politiketan sentsibilizazioa eta prestakuntza lortzeko helburua duten ekimenak.

c) Iniciativas dirigidas a la sensibilización y formación en la política de regulación y gestión del agua.

d) Dauden arroetan egin beharreko obra hidraulikoak edo horniketa-, saneamendu- eta arazketa-zerbitzuak eskaintzeko egin beharrekoak. Jarduerak finantzatzeko dauden aurreikuspenak.

d) Las obras hidráulicas a desarrollar en las diferentes cuencas o como consecuencia de la prestación de los servicios de abastecimiento, saneamiento y depuración. Previsiones en la financiación de las actuaciones.

e) Herriak urez hornitzeko modua.

e) El abastecimiento a las poblaciones.

f) Ur-hartzeak eta isurketak kontrolatzeko tresnak.

f) Instrumentos de control de las captaciones y vertidos.

g) Ura aurreztearekin, ura erabiltzeko moduak optimizatzearekin eta erabilera horren eraginkortasuna hobetzearekin zerikusia duten neurriak.

g) Medidas relacionadas con el ahorro, optimización y mejora de la eficiencia del uso del agua.

h) Dauden sektoreetako hondakin-uren saneamendu eta arazketa.

h) El saneamiento y la depuración de aguas residuales de los diferentes sectores.

i) Hondakin-uren araztegietatik datorren ura berriz erabiltzeari dagozkion araubide ekonomikoa eta kudeaketa.

i) Régimen jurídico y gestión de la reutilización del agua procedente de estaciones depuradoras de aguas residuales.

j) Araztegietan, bereziki hondakin-uren araztegietan, sortutako hondakinen erregulazioa eta kudeaketa.

j) La regulación y gestión de los residuos originados en las estaciones de gestión de aguas, especialmente residuales.

k) Euri-ura jasotzeko aurreikusitako sistema.

k) Previsión del sistema de recogida de aguas pluviales.

l) Ur-emari ekologikoen araubide juridikoa.

l) Régimen jurídico de los caudales ecológicos.

m) Uren kalitatea babestu eta hobetzeko politika.

m) Política de protección y mejora de la calidad de las aguas.

n) Ur-inguruneari lotutako ekosistemak babestu eta hobetzeko politika.

n) Política de protección y mejora de los ecosistemas relacionados con el medio hídrico.

o) Gune babestuen erregistroa ezartzea.

o) Establecimiento de un registro de zonas protegidas.

p) Uholde eta hondamendien aurkako prebentzio- eta defentsa-neurriak, eta baita istripuz gertaturiko kutsatzeen ondorioen aurkakoak ere.

p) Medidas de prevención y defensa contra inundaciones y catástrofes, así como contra los efectos de contaminaciones accidentales.

q) III. kapituluan jasotako helburuak lortzeko hartu beharreko neurriak, batez ere 2000/60/EE Zuzentarauko VI. eranskinean jasotakoak.

q) Aquellas medidas que se adopten para el logro de los objetivos establecidos en el capítulo III, en especial las previstas en el anexo VI de la Directiva 2000/60/CE.

25. artikulua.– Plan edo programa hidrologiko xeheak.

Artículo 25.– Planes o programas hidrológicos de detalle.

1.– Ur-masa, eremu geografiko, ekosistema edo ekonomia-arloren batean lege honetako III. kapituluko helburuak lortzeko hala komeni bada, Eusko Jaurlaritzak bere esku izango du plan edo programa hidrologiko xeheak egitea.

1.– Cuando el logro de los objetivos establecidos en el capítulo III de esta ley para una masa de agua, un ámbito geográfico, un ecosistema o un sector económico lo aconseje, el Gobierno Vasco podrá adoptar planes o programas hidrológicos de detalle.

2.– Aurreko artikuluan jartzen duena dena delako esparru edo arloan betetzeko hartu beharreko neurriak zehaztuko dituzte plan edo programa hidrologiko xeheek.

2.– Los planes o programas hidrológicos de detalle concretarán en el ámbito o sector afectado las medidas a adoptar de acuerdo con las previsiones señaladas en el artículo anterior.

26. artikulua.– Onarpenerako prozedura eta eskumenak.

Artículo 26.– Procedimiento y competencias para la aprobación.

1.– Eusko Jaurlaritzak onartuko ditu –bere eskumenen esparruan– bai neurrien programa bai plan edo programa hidrologiko xeheak, erregelamenduz zehaztutako prozedurei jarraiturik. Tartean diren administrazioen parte-hartzeari leku berezia eman beharko zaio prozedura horietan.

1.– La aprobación del programa de medidas y de los planes o programas hidrológicos de detalle corresponderá al Gobierno Vasco, en el ámbito de sus competencias, de acuerdo con los procedimientos que reglamentariamente se establezcan. En los procedimientos se atenderá especialmente a la participación de las administraciones afectadas.

2.– Urgentziagatik justifikatuta dagoenerako, neurrien programa eta plan edo programa hidrologiko xeheetara aurretiaz jaso gabeko hainbat jarduera edo obra biltzeko aukera eman behar du prozedurak, edo, kontrara, aurreikusitako beste batzuk gauzatu gabe uzteko aukera.

2.– El procedimiento preverá la posibilidad de introducir, por causas de urgencia justificada, en el programa de medidas y en los planes o programas hidrológicos de detalle en vigor actuaciones u obras no previstas o, al contrario, la inejecución de otras ya previstas.

3.– Era berean, lege honetan jasota datozen plangintza-tresnen aldaketa puntualik izapidetu behar bada, zein kasutan egin behar den eta hartarako prozedura erraztua ere zehaztu beharko da.

3.– Se preverán también los supuestos y procedimiento simplificado para la tramitación de modificaciones puntuales de los instrumentos de planificación previstos en esta ley.

27. artikulua.– Lege honetan aurreikusitako plangintza-tresnen ondorioak.

Artículo 27.– Efectos de los instrumentos de planificación previstos en esta ley.

1.– Lurralde-antolamenduaren esparruan, lege honetan aurreikusitako plangintza-tresnek lurraldearen arloko planek dituzten ondorioak izango dituzte. Tresna horiek sortzen Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak parte hartu beharko du.

1.– Los instrumentos de planificación previstos en esta ley tendrán en materia de ordenación del territorio los efectos de los planes territoriales sectoriales. En el procedimiento de elaboración deberá intervenir la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco.

2.– Ingurumenari buruzko eta natura babesteko legeetan zehazturik dagoenaren arabera, gune babestuak direnek izaera horrekintxe agertu behar dute plangintza hidrologikorako tresna guztietan.

2.– Las zonas protegidas por la legislación ambiental y de protección de la naturaleza deberán recogerse con ese carácter en los diferentes instrumentos de planificación hidrológica.

3.– Zenbait gune, arro edo arro-zati, akuifero edo ur-masa, dauzkaten ezaugarri naturalak eta interes ekologikoa direla-eta, babes berezikotzat jo ahal izango dira, ingurumenari buruzko eta natura babesteko legeriarekin bat etorriz. Plan hidrologikoetan gune horien sailkapena eta beren babeserako baldintza zehatzak jasoko dira.

3.– Podrán ser declaradas de protección especial determinadas zonas, cuencas o tramos de cuencas, acuíferos o masas de agua por sus características naturales o interés ecológico, de acuerdo con la legislación ambiental y de protección de la naturaleza. Los planes hidrológicos recogerán la clasificación de dichas zonas y las condiciones específicas para su protección.

28. artikulua.– Plangintza hidrologikoa eta desjabetzea.

Artículo 28.– Planificación hidrológica y expropiación.

1.– Lege honetan aurreikusitako plangintza-tresnak onartzeak horietan jasotzen diren azterketak, ikerlanak, jarduerak, proiektuak eta obrak herri-onurakotzat deklaratzea ekarriko du.

1.– La aprobación de los instrumentos de planificación previstos en esta ley comportará, respecto de sus estudios, trabajos de investigación, actuaciones, proyectos y obras en ellos previstas, la declaración de utilidad pública.

2.– Proiektu hidraulikoak betearazi beharrekoak dira proiektuok parte diren plana eta programa onartzen diren unetik. Onartzeak honakoak dakartza berekin: herri-onurakotzat jotzea, nahitaezko desjabetzerako ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu beharra, aldi baterako okupatzea eta zortasunak ezarri edo aldatzea. Herri-onurakotzat jotzea eta okupatu beharra proiektuaren zuinketak eta horren ondoren onar daitezkeen obren aldaketek ukitutako ondasun eta eskubideei buruzkoak ere badira.

2.– Los proyectos hidráulicos son ejecutivos desde la aprobación del plan y del programa de que forman parte. Esta aprobación supone la declaración de utilidad pública, la necesidad de ocupación de los bienes y derechos afectados a efectos de la expropiación forzosa, la ocupación temporal y la imposición o modificación de servidumbres. La declaración de utilidad pública y la necesidad de ocupación se refieren también a los bienes y a los derechos afectados por el replanteamiento del proyecto y por las modificaciones de obras que puedan aprobarse con posterioridad.

3.– Urgentziazko kasuetan burututako obra edo jarduketek, betiere Eusko Jaurlaritzak horrela onartu baditu Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26.1.f artikuluarekin bat etorriz, berekin ekarriko dute bai beharrezko ondasun eta eskubideak herri-onurakotzat jotzea eta horiek okupatu beharra, aldi baterako desjabetu edo okupatzeko, eta bai ondasun eta eskubide horiek urgentziaz okupatu beharra.

3.– Las obras o actuaciones realizadas en casos urgentes y así aprobadas por el Gobierno Vasco de conformidad con lo establecido en el artículo 26.1.f de la Ley de Ordenación del Territorio del País Vasco llevarán implícita la declaración de utilidad pública y necesidad de la ocupación de los bienes y derechos necesarios, a efectos de su expropiación u ocupación temporal, así como la urgente necesidad de la ocupación.

V. KAPITULUA
ADMINISTRAZIOAREN JARDUNA UR KONTINENTALAK, ITSASERTZEKO URAK ETA TARTEKO URAK ETA HAIEN INGURUAK BABESTEKO ETA ERABILTZEKO
CAPÍTULO V
ACCIÓN ADMINISTRATIVA PARA LA PROTECCIÓN Y UTILIZACIÓN DE LAS AGUAS
CONTINENTALES, COSTERAS Y DE TRANSICIÓN Y DE SU ENTORNO

29. artikulua.– Kutsatzeko eta andeatzeko debekua eta beste arau orokor batzuk.

Artículo 29.– Prohibición de contaminación o degradación y otras normas generales.

1.– Debekaturik dago ur kontinentalak (lur azalekoak nahiz lur azpikoak), tarteko urak eta itsasertzeko urak, haiei loturiko ekosistemak eta haien inguruak zuzenean zein zeharka kutsa edo andea ditzakeen jarduera edo erabilera oro, eta, bereziki, debekaturik dago inolako hondakin-urik edo hondakin-produkturik botatzea, zuzenean nahiz zeharka (eta berdin dio likidoak, solidoak edo beste edonolakoak diren), non eta Uraren Euskal Agentziak ez duen, aurretiaz eta berariaz, hartarako administrazio-baimena ematen (horretaz gainera, baliteke beste administrazio-baimenik ere legez beharrezko izatea).

1.– Queda prohibida toda actividad o uso susceptible de provocar directa o indirectamente la contaminación o degradación de las aguas continentales superficiales y subterráneas, de transición y costeras, de sus ecosistemas asociados y de su entorno, y en particular el vertido directo o indirecto de aguas y de productos residuales, líquidos, sólidos o de cualquier naturaleza, salvo autorización administrativa previa y expresa de la Agencia Vasca del Agua y sin perjuicio de cualquier otra autorización administrativa legalmente exigida.

2.– Lur azpiko nahiz azaleko ur kontinentaletan, ur-azpietan, ibilguetan, ur-bazter edo -ertzetan, tarteko uretan eta itsasertzeko uretan eragina duten edo izan dezaketen plan, programa eta jardueretan, edonolakoak direlarik ere, lehentasuna eman behar zaio ura eta haren ingurunea babestu, begiratu eta lehengoratzeari. Lurraldea eta hirigintza antolatzeko planetan eta tresnetan, bereziki, ura eta uraren ingurua kontserbatzeko beharrezko neurri egokiak jaso beharko dira; orobat, bihar-etziko eskariak aurreikusi beharko dira, bai eta eskari horiek ingurumenari kalte handirik egin gabe asetzeko baliabide teknikoak eta diru-iturriak ere.

2.– Los planes, programas o actividades de cualquier naturaleza que afecten o puedan afectar a las aguas continentales subterráneas o superficiales, a sus lechos, cauces, riberas y márgenes, a las aguas de transición y a las costeras, deberán atender prioritariamente a la protección, preservación y restauración del recurso y del medio. En particular, los planes e instrumentos de ordenación territorial y urbanística deberán establecer las medidas adecuadas para su conservación, así como la de su entorno, además de prever las demandas que se generen y los medios técnicos y financieros para garantizar su satisfacción de modo admisible ambientalmente.

3.– Uraren Euskal Agentziak bere ebazpenetan jasoko du zein ingurumen-irizpide diren beharrezkoak ur-baliabideak kontserbatzeko, lege honetako III. kapituluan jasotako helburuen haritik.

3.– La Agencia Vasca del Agua incorporará en las resoluciones los criterios ambientales que garanticen la conservación de los recursos hídricos, en consonancia con los objetivos recogidos en el capítulo III de esta ley.

30. artikulua.– Emakidak eta baimenak.

Artículo 30.– Concesiones y autorizaciones.

1.– Emakida eta baimen guztiak plan hidrologikoen aurreikuspenen arabera emango dira. Emakida eta baimenak emateko araubidea ur eta kostaldeei buruzko legeriaren menpe egongo da.

1.– Toda concesión o autorización se otorgará según las previsiones de los planes hidrológicos. El régimen de otorgamiento de concesiones y autorizaciones estará sujeto a la legislación en materia de aguas y costas.

2.– Emakida eta baimenetarako baldintzen artean, bi alderdi hauek bateratzeko behar diren neurriak egongo dira zehazturik: aprobetxamendua, jarduera eta erabilera, batetik, eta ingurumenarekiko errespetua, emari ekologikoak mantendu beharra eta lege honetako III. kapituluan eta plangintza hidrologikorako lan-tresnetan zehazturiko ingurumen-helburuak lortu beharra, bestetik. Uraren Euskal Agentziak dauka urari buruzko arauetan zehazturik dauden emakidak eta isurketa-baimenak emateko eskumena, eta hark egin beharko ditu, eta Eusko Jaurlaritzari proposatu, agindu honetan jasota dagoena gauzatzeko beharrezko erregelamendu-arauak.

2.– El condicionado de las concesiones y autorizaciones incluirá las medidas oportunas para hacer compatible el aprovechamiento, la actuación o el uso con el respeto al medio ambiente, el mantenimiento de los caudales ecológicos y la consecución de los objetivos ambientales previstos en el capítulo III de esta ley y en los instrumentos de planificación hidrológica. La Agencia Vasca del Agua, competente para el otorgamiento de las concesiones previstas en la normativa de aguas y de las autorizaciones de vertidos, elaborará y propondrá al Gobierno Vasco las normas reglamentarias necesarias para la ejecución de lo previsto en este precepto.

3.– Emakida-espedienteak ebazteko, gehienez ere 18 hilabeteko epea egongo da, eta baimenetarako, berriz, 6 hilabetekoa. Berariazko ebazpenik ez dagoenean, inoiz ere ez da uste izan behar emakida edo baimenik lortu denik.

3.– Los plazos máximos para resolver los expedientes de concesiones serán de 18 meses, y de 6 meses para las autorizaciones. En ningún caso podrá estimarse presuntamente, en ausencia de resolución expresa, la obtención de las concesiones o autorizaciones.

4.– Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko arauetan jasota datozen kasuak alde batera utzita, emakida edo baimena eman behar duenean Uraren Euskal Agentziak uste badu dena delako jarduera ingurumenerako arriskugarria gerta daitekeela, eman baino lehenago, ingurumenean eragin ditzakeen ondorioak aztertzeko eskatuko du, eta azterketa hori, nahi badu, ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzea dagokion organoaren eskuetan utziko du, hartu beharreko neurri zuzentzaileei buruzko irizpena egin dezan. Uholde-arriskua aztertuko da batez ere, bai emakida edo baimena behar duen aprobetxamenduak, erabilerak edo jarduerak berak duten arriskua, bai inguruan edo hirugarren batzuengan sor dezaketen arriskua. Uraren Euskal Agentziaren ardura da, era berean, jabari publiko hidraulikoaren zaintza-eremuan inolako erabilerarik edo eraikinik baimentzea.

4.– Con independencia de los casos previstos en la normativa de evaluación de impacto ambiental, si la Agencia Vasca del Agua para otorgar la autorización o concesión estima que la actividad puede ocasionar riesgos para el medio ambiente, exigirá, con carácter previo al otorgamiento, la realización de un estudio de sus efectos ambientales, que podrá someter al órgano competente en materia de evaluación de impacto ambiental, que dictaminará sobre la adopción de las medidas correctoras necesarias. Se analizará especialmente el riesgo de inundación ligado al aprovechamiento, uso o actividad cuya concesión o autorización se solicite, tanto desde el punto de vista del que éstos puedan sufrir como del que puedan inducir al entorno o a terceras personas. La autorización de usos o construcciones en la zona de policía del dominio público hidráulico corresponderá, asimismo, a la Agencia Vasca del Agua.

31. artikulua.– Uren Erregistro Nagusia.

Artículo 31.– El Registro General de Aguas.

1.– Uren Erregistro Nagusia sortzen da. Euskal Autonomia Erkidegorako bakarra izango da, eta Uraren Euskal Agentziak kudeatuko du.

1.– Se crea el Registro General de Aguas, que tendrá carácter único para la Comunidad Autónoma del País Vasco y que será gestionado por la Agencia Vasca del Agua.

2.– Uren Erregistro Nagusia publikoa izango da, eta inork edukiaren berri jakin nahi badu, hartarako egiaztagiriak eskatzeko aukera izango du.

2.– El Registro General de Aguas tendrá carácter público, y podrán interesarse las oportunas certificaciones sobre su contenido.

3.– Erregistroan gorabehera hauek inskribatuko dira: ur-emakidak, aldaketa baimenduak, baimenak, zehapenak eta lege honetan arauturiko gainerako aprobetxamendu, erabilera edo jarduerak. Erregelamendu bidez zehaztuko dira erregistroaren antolamendua eta inskripzioetarako arauak.

3.– En el registro se inscribirán las concesiones de aguas, así como los cambios autorizados, las autorizaciones, las sanciones y los demás aprovechamientos, usos o actuaciones regulados por esta ley. Reglamentariamente se establecerá su ordenación y las normas sobre procedimiento de inscripción.

4.– Dagokien erregistroan inskribatuta dauden ur-emakiden titularrek beren eskubideak defendatzeko parte har dezala eska diezaiokete Uraren Euskal Agentziari, emakidaren edukiaren eta uren arloko legedian ezarritakoaren arabera.

4.– Los titulares de concesiones de aguas inscritas en el registro correspondiente podrán interesar la intervención de la Agencia Vasca del Agua en defensa de sus derechos, de acuerdo con el contenido de la concesión y de lo establecido en la legislación en materia de aguas.

5.– Erregistroan inskribatuta egotea emakidaren existitzea eta egoeraren frogabide izango da.

5.– La inscripción registral será medio de prueba de la existencia y situación de la concesión.

32. artikulua.– Gune Babestuen Erregistroa.

Artículo 32.– El Registro de Zonas Protegidas.

1.– Erregistro bat ezarriko da Euskal Autonomia Erkidegoko gune babestu guztientzat. Leku bat gune babestutzat hartuko da baldin eta berariazko edozein arauren bidez erabaki bada haren lur azaleko eta lur azpiko urak babestea edo zuzenean uraren mende dauden habitat eta espezieak kontserbatzea.

1.– Se establecerá un registro de todas las zonas incluidas en la Comunidad Autónoma del País Vasco que hayan sido declaradas objeto de una protección en virtud de cualquier norma específica que contemple la protección de sus aguas superficiales o subterráneas o la conservación de los hábitats y las especies que dependen directamente del agua.

2.– Erregistroan honako hauek agertuko dira:

2.– El registro comprenderá:

a) Gizakien kontsumorako ura hartzeko erabiltzen diren guneak, betiere egunean, batez beste, gutxienez 10 metro kubiko hartzen bada edo 10 pertsona baino gehiago hornitzen bada, eta, hala dagokionean, baita zedarritutako babes-perimetroak ere.

a) Las zonas en las que se realiza una captación de agua destinada a consumo humano, siempre que proporcione un volumen medio de al menos 10 metros cúbicos diarios o abastezca a más de 10 personas, así como, en su caso, los perímetros de protección delimitados.

b) Dagokion plan hidrologikoaren arabera, etorkizunean gizakien kontsumorako ura hartzeko erabiliko diren guneak.

b) Las zonas que, de acuerdo con el respectivo plan hidrológico, se vayan a destinar en un futuro a la captación de aguas para consumo humano.

c) Ekonomiaren aldetik garrantzitsuak diren uretako espezieen babeslekutzat jo diren guneak.

c) Las zonas que hayan sido declaradas de protección de especies acuáticas significativas desde el punto de vista económico.

d) Aisialdiko erabilerakotzat jotako ur-masak, bainatzeko urtzat jotako guneak barne.

d) Las masas de agua declaradas de uso recreativo, incluidas las zonas declaradas aguas de baño.

e) Ura nekazaritzatik etorritako nitratoek sortutako kutsaduratik babesteari buruzko arauak aplikatuz, arriskuan dauden lekutzat jotako guneak.

e) Las zonas que hayan sido declaradas vulnerables en aplicación de las normas sobre protección de las aguas contra la contaminación producida por nitratos procedentes de fuentes agrarias.

f) Hirietako hondakin-urak tratatzeko arauak aplikatuz, sentikortzat jo diren guneak.

f) Las zonas que hayan sido declaradas sensibles en aplicación de las normas sobre tratamiento de las aguas residuales urbanas.

g) Habitat edo espezieen babeslekutzat jo diren guneak, non uraren egoera mantendu edo hobetzea horiek babesteko faktore garrantzitsua den.

g) Las zonas declaradas de protección de hábitats o especies en las que el mantenimiento o mejora del estado del agua constituya un factor importante de su protección.

h) Ur mineralen eta ur beroen babes-perimetroak, dagokien legeria bereziaren arabera onartuak.

h) Los perímetros de protección de aguas minerales y termales aprobados de acuerdo con su legislación específica.

3.– Erregistroa berrikusi eta eguneratu egin behar da dagokion plan hidrologikoa eguneratzen denean, eta, horretarako, erregelamenduak zehazten duen moduan jokatuko da. Erregistroaren laburpen bat demarkazio-planaren parte izango da.

3.– El registro deberá revisarse y actualizarse, junto con la actualización del plan hidrológico correspondiente, en la forma que reglamentariamente se determine. Un resumen del registro formará parte del plan de demarcación.

4.– Uraren Euskal Agentziak kudeatuko du Gune Babestuen Erregistroa.

4.– El Registro de Zonas Protegidas será gestionado por la Agencia Vasca del Agua.

VI. KAPITULUA
HORNIKETARAKO, SANEAMENDURAKO,
ARAZKETARAKO ETA UREZTAKETARAKO ARAU OROKORRAK
CAPÍTULO VI
NORMAS GENERALES DE ABASTECIMIENTO,
SANEAMIENTO, DEPURACIÓN
Y RIEGO

33. artikulua.– Zerbitzuak emateko printzipio orokorrak.

Artículo 33.– Principios generales de prestación de los servicios.

1.– Horniketa, saneamendua eta hondakin-uren arazketa egiteko, zerbitzu horiek arauturik egon behar dute, eta hurrengo artikulu hauen arabera egon ere arauturik.

1.– La prestación de los servicios de abastecimiento, saneamiento y depuración de aguas residuales requerirá la existencia de las normas reguladoras de aquéllos de acuerdo con los artículos siguientes.

2.– Horniketa-zerbitzua eskaintzen duen Administrazio publikoak aprobetxamendurako dena delako emakidak dakartzan baldintzak bete beharko ditu, eta helburu hauek lortzen saiatu:

2.– En materia de abastecimiento, la Administración pública que lleve a cabo la prestación de los servicios debe respetar las condiciones de la correspondiente concesión para el aprovechamiento y tender a la consecución de los objetivos siguientes:

a) Kontsumo publikoko edateko urez hornitzeko sistema bat edukitzea, udalerri bakoitzaren jardunerako behar diren emaria eta kalitatea ziurtatzen dituena.

a) Disposición de un sistema de abastecimiento de agua potable de consumo público con dotación de caudal y calidad suficiente para el desarrollo de la actividad de cada municipio.

b) Kontsumo publikoko ura jatorririk egokienetik lortzea, erabilgarri dauden baliabide hidrikoen kalitatea eta kopurua kontuan izanda eta plangintza hidrologikoaren arabera.

b) Obtención del agua de consumo público del origen más adecuado, considerando la calidad y cantidad de los recursos hídricos disponibles y de acuerdo con la planificación hidrológica.

c) Edateko urak indarrean dauden arau tekniko eta osasun-arau orokorren arabera behar duen kalitatea lortzea horniketan.

c) Consecución en el recurso suministrado de la calidad exigida para la potabilidad por la reglamentación técnico-sanitaria general vigente.

d) Ahalik eta urik gehiena aurreztea eta ura arrazionalki erabiltzea, eta, horretarako, batez ere, zehatz-mehatz jakitea beren horniketa-atal bakoitzean zenbat erabiltzen den etxerako, industriarako eta nekazaritza eta abeltzaintzarako; halaber, hondakin-urak berriro erabiltzeko joera bultzatzea eta ura aurrezteko kanpainak garatzea.

d) Ahorro del recurso y utilización racional de éste, en especial mediante el conocimiento preciso de los usos domésticos, industriales, agrícolas y ganaderos correspondientes a los abastecimientos de que sean titulares, la promoción de la reutilización de las aguas residuales y el desarrollo de campañas de ahorro de agua.

e) Instalazioak modu eraginkor eta iraunkorrean kudeatzea, eta, horretarako, besteak beste, horniketarako eta ureztaketarako sare bereiztaileak jartzea.

e) Gestión eficiente y sostenible de las instalaciones mediante, entre otras medidas, el establecimiento de redes separativas para abastecimiento y riego.

f) Administrazio eta erakunde guztien lehentasuna horniketa unibertsala izatea.

f) Abastecimiento universal, que debe ser la prioridad de todas las administraciones, organismos y entidades.

3.– Saneamendua eta arazketa dela-eta, dena delako isurketa-baimenean datozen baldintzak bete behar ditu zerbitzuak, eta helburu hauek lortzen saiatu:

3.– En materia de saneamiento y depuración, la prestación de los servicios debe respetar las condiciones de la correspondiente autorización de vertido y tender a la consecución de los objetivos siguientes:

a) Hondakin-urak behar bezala kanporatu eta tratatuko direla bermatzea, dauden ur-masak ez zikintzeko eta erabili behar diren edozertarako erabili ahal izateko, eta ur horiek berriro erabiltzeko joera bultzatzea.

a) Garantía de evacuación y tratamiento de las aguas residuales de forma eficaz con el fin de preservar el estado de las masas de agua y posibilitar sus más variados usos, fomentando su reutilización.

b) Araztegiek botatzen duten uraren kalitatea egokitzea, hirietako hondakin-urak arazteko oinarrizko arauak betetzeko moduan, plangintza hidrologikoak dakartzan ingurumen-helburuak ere bete behar direla ahaztu gabe.

b) Adecuación de la calidad del agua de los efluentes de las estaciones depuradoras para dar cumplimiento a la normativa básica sobre depuración de aguas residuales urbanas, sin perjuicio del respeto a los objetivos ambientales establecidos en la planificación hidrológica.

c) Industriak, nekazaritzak eta abeltzaintzak sorturiko hondakin-urak estolda-sareetara edo hodi biltzaileetara isurtzeko debekua jartzea, ur horiek dagokien ordenantzan edo erregelamenduan eskatzen zaizkien ezaugarriak betetzen ez badituzte, edo zerbitzurako dauden instalazioen funtzionamendua okertzeko arriskua badakarte.

c) Prohibición del vertido a las redes de alcantarillado y colectores de aguas residuales de origen industrial, agrícola y ganadero cuyas características incumplan lo exigido en la respectiva ordenanza o reglamento o puedan alterar el correcto funcionamiento de las instalaciones afectas al servicio.

d) Toki-erakundeek bermatzea beren saneamendu-sareko isurketa guztiak behar bezalakoak direla horiei dagokien araztegiaren diseinu-ezaugarrien arabera.

d) Garantía por parte de las entidades locales de que el conjunto de los vertidos de su red de saneamiento se adecua a las características de diseño de la correspondiente instalación de depuración.

e) Instalazioak eraginkortasunez kudeatzea, eta, horretarako, besteak beste, sare bereiztaileak jartzea.

e) Gestión eficiente de las instalaciones mediante, entre otras medidas, el establecimiento de redes separativas.

f) Baimenak teknikaren aurrerabideak behar eta eskatzen duenera egokitzea. Egokitze hori egiteagatik ez dago kalte-ordainik; ez egiteagatik, ordea, baimena baliorik gabe utzi daiteke, edo kendu, nahiz eta neurriok zehapentzat hartzen ez diren.

f) Adecuación de las autorizaciones a las exigencias y requerimientos del progreso técnico, adecuación que no será indemnizable y cuyo incumplimiento podrá dar lugar a la suspensión y revocación de la autorización, que no tendrán carácter sancionador.

34. artikulua.– Horniketa-zerbitzua arautzen duten toki-ordenantzak.

Artículo 34.– Ordenanzas locales reguladoras del servicio de abastecimiento.

Dagokion toki-ordenantzan egongo da arauturik ur-horniketarako zerbitzuaren araubide juridikoa. Ordenantzek ondoren adierazten diren gaiak arautu behar dituzte, Uraren Euskal Agentziak proposatu eta Eusko Jaurlaritzak hartarako onartzen duen esparru-erregelamenduaren arabera:

El régimen jurídico del servicio de abastecimiento de agua se regulará mediante la correspondiente ordenanza local. Las ordenanzas deberán, de acuerdo con el reglamento marco de prestación del servicio que a estos efectos dicte el Gobierno Vasco a propuesta de la Agencia Vasca del Agua, regular las siguientes cuestiones:

a) Zerbitzua eskaintzeko araubidea, zerbitzua eteteko aurreikusitako kasuak eta larrialdietako horniketa.

a) Régimen de prestación del servicio, los supuestos de suspensión de la prestación y el abastecimiento en situaciones de emergencia.

b) Ura hartzeko guneen sare publikoa.

b) Red pública de tomas de agua.

c) Eraikinetako ur-instalazioen betekizunak.

c) Requisitos de las instalaciones de agua de los edificios.

d) Kontratazio-erregimenaren ezaugarriak.

d) Características del régimen de contratación.

e) Benetan zenbat kontsumitzen den zuzenean neurtzeko tresnen instalazio eta funtzionamendurako araubidea, bai goi-horniketan eta bai behe-horniketan.

e) Régimen de implantación y funcionamiento de los mecanismos de medición directa del consumo efectivo en alta y baja.

35. artikulua.– Saneamendu- eta arazketa-zerbitzua arautzen duten toki-ordenantzak.

Artículo 35.– Ordenanzas locales reguladoras del servicio de saneamiento y depuración.

Dagokion toki-ordenantzan egongo da arauturik saneamendu- eta arazketa-zerbitzuaren araubide juridikoa. Ordenantzek ondoren adierazten diren gaiak arautu behar dituzte, Uraren Euskal Agentziak proposatu eta Eusko Jaurlaritzak hartarako onartzen duen esparru-erregelamenduaren arabera:

El régimen jurídico del servicio de saneamiento y depuración de agua se regulará mediante la correspondiente ordenanza local. Las ordenanzas deberán, de acuerdo con el reglamento marco de prestación del servicio que a estos efectos dicte el Gobierno Vasco a propuesta de la Agencia Vasca del Agua, regular las siguientes cuestiones:

a) Saneamendurako eta arazketarako instalazioak babestea eta instalazio horiek botatzen duten ura doan ingurunea babestea.

a) La protección de las instalaciones de saneamiento y depuración y del medio receptor de sus efluentes.

b) Udaletako estolda-sareetara eta hodi biltzaileetara zer isur ez daitekeen eta zer isur daitekeen zehaztea, baita, ezer isurtzekotan, aurretiko zer tratamendu eska daitekeen ere.

b) Determinación de los vertidos prohibidos y tolerados a las redes municipales de alcantarillado y colectores, así como de los tratamientos previos exigibles antes de su realización.

c) Etxeetakoaz bestelako isurketarik egin behar bada saneamendu-sarera, halako isurketak zein ezaugarri fisiko izan behar dituen, nola egin behar den eta zer administrazio-eskakizun bete behar dituen zehaztea.

c) Características físicas, forma de realización y requisitos administrativos que deben cumplir los vertidos de naturaleza no doméstica que se realicen a la red de saneamiento.

d) Istripuz isurketa arriskugarririk gertatzen denerako araubidea: isurketaren arduradunen betebeharrak, ondorioak leuntzeko neurriak eta pertsonengan eta ondasunetan egindako kalteak balioestea eta horiek erremediatzeko moduak.

d) Régimen de los vertidos accidentales potencialmente peligrosos: obligaciones de sus responsables, medidas de minoración de sus consecuencias, y valoración y formas de recuperación de los daños a personas y bienes.

e) Zisterna-kamioien bidezko isurketen araubidea.

e) Régimen de vertidos mediante camiones cisterna.

f) Isurketak ikuskatzeko, haietatik laginak biltzeko, analizatzeko eta kontrolatzeko araubidea. Administrazioak une oro esku hartzeko modua ere jaso beharko da araubidean.

f) Régimen de inspección, muestreo, análisis y control de

g) Isurketa arautzeko ordenantzak artikulu honetako lehen lerroaldean aipaturiko esparru-erregelamenduaren aginduetara noizko eta zenbateraino egokitu behar diren zehaztea.

los vertidos, incluyendo formas que permitan la actuación de la Administración en todo momento.

36. artikulua.– Ureztaketaren araubide juridikoa.

g) Plazo y alcance de la obligación de adaptación de las ordenanzas reguladoras del vertido a las determinaciones del reglamento marco referido en el párrafo primero de este artículo.

Eusko Jaurlaritzaren dekretu baten bidez arautuko da ureztaketaren araubide juridikoa, Uraren Euskal Agentziak proposaturik. Araubidean gai hauek jasoko dira:

Artículo 36.– Régimen jurídico del riego.

a) Plangintza hidrologikorako arauen edukiarekiko errespetua.

El régimen jurídico del riego se regulará por decreto del Gobierno Vasco, a propuesta de la Agencia Vasca del Agua. Dicho decreto atenderá a las siguientes cuestiones:

b) Lur azpiko akuiferoen babes-perimetroak.

a) El respeto al contenido de las normas reguladoras de la planificación hidrológica.

c) Ureztaketaren isurketa-sortzaile izaera.

b) Los perímetros de protección de los acuíferos subterráneos.

d) Produktu kimikoen erabilera nekazaritzan.

c) La condición del riego como productor de vertidos.

e) Uren gazitasun-arazoak.

d) El uso de productos químicos en la agricultura.

f) Lehorteak eta ur-eskasialdiak.

e) Los problemas de salinidad de las aguas.

g) Akuiferoen gehiegizko ustiatzea.

f) Las situaciones de sequía y escasez de agua.

37. artikulua.– Uraren Euskal Agentziaren eginkizunak.

g) La sobreexplotación de acuíferos.

1.	– Uraren goi-horniketako instalazioak Uraren Euskal Agentziaren kontrolpean eta ikuskaritzapean daude, titularra edonor izanik ere eta edonork kudeatzen dituelarik ere. Legez dagozkion eskumenen esparruan, eginkizun hauek izango ditu agentzia horrek:

Artículo 37.– Funciones de la Agencia Vasca del Agua.

a) Horniketa zaintzea. Horretarako, instalazioetara sartzeko eta instalazioak ikuskatzeko eskubidea izango du, instalazioen titularrak eragozpenik jarri gabe.

1.– Las instalaciones de abastecimiento de agua en alta, con independencia de su titularidad y gestión, están sujetas al control y supervisión de la Agencia Vasca del Agua, la cual, en el ámbito de las competencias que legalmente le corresponden, tiene atribuidas las funciones siguientes:

b) Ur-emari batzuk uzteko eta beste leku batzuetako beste batzuk hartzeko agintzea, plangintza hidrologikoaren arabera.

a) Ejercer la policía de abastecimiento, que comporta el derecho de acceso e inspección de las instalaciones y el correspondiente deber de su titular a facilitarlo.

c) Ohiz kanpoko lehorterik edo beste premialdirik baldin badago eta ura berehalakoan behar bada, aldi baterako hainbat neurri agintzea.

b) Ordenar la sustitución de caudales por otros de diferente origen, de acuerdo con la planificación hidrológica.

d) Horniketarako esparru-erregelamendua egitea eta Eusko Jaurlaritzari proposatzea, dekretu bidez onar dezan.

c) Ordenar medidas de carácter temporal en casos de sequía extraordinaria u otros estados de necesidad que requieran de forma urgente la disponibilidad de agua.

e) Oro har, eskariak ondo kudeatzeko plan, programa eta ekintza-asmoak egitea, uraren erabileretan ahalik eta gehien aurreztea eta ahal den ekonomia- eta ingurumen-eraginkortasun handiena sustatzeko, lur azaleko eta lur azpiko ura osotasunean eta era integratuan aprobetxatuz, dena delako arloko plangintzaren aurreikuspenen arabera, halakorik baldin badago.

d) Elaborar y proponer al Gobierno Vasco, para su aprobación mediante decreto, el reglamento marco de abastecimiento.

2.– Era berean, hondakin-uren goi-saneamenduko instalazioak direla-eta, Uraren Euskal Agentziak, bere eskumenen esparruan, eginkizun hauek ditu, titularra eta kudeaketaren arduradunak edonor direlarik ere:

e) En general, elaborar planes, programas y acciones que tengan como objetivo una adecuada gestión de las demandas, con el fin de promover el ahorro y la eficiencia económica y ambiental de los diferentes usos del agua mediante el aprovechamiento global e integrado de las aguas superficiales y subterráneas, de acuerdo, en su caso, con las previsiones de la correspondiente planificación sectorial.

a) Hondakin-urak isurtzeko baimena ematea, eta, hala badagokio, instalazio horiek botatzen duten ura berriro erabiltzeko baimena ematea.

2.– Asimismo, corresponde a la Agencia Vasca del Agua, en relación con las instalaciones de saneamiento en alta de aguas residuales y con independencia de su titularidad y gestión, en el ámbito de sus competencias:

b) Urari buruzko arau orokorrek arroko erakundeei agintzen dieten ikuskatze- eta kontrol-lana egitea.

a) Autorizar el vertido de dichas aguas al medio receptor y, en su caso, la reutilización de sus efluentes.

c) Hondakin-uren saneamendurako eta arazketarako zerbitzua eskaintzeko esparru-erregelamendua egitea eta Eusko Jaurlaritzari proposatzea, dekretu bidez onar dezan. Erregelamendu hori Euskal Autonomia Erkidego osoan bete beharko da eta hartara egokitu beharko dituzte beren ordenantza eta araudiak instalazioak kudeatzen dituzten administrazioek.

b) Ejercer la inspección y control que la normativa general en materia de aguas atribuye a los organismos de cuenca.

d) Isurketa sortu duen jarduera geldiaraztea egokia ez bada, baina isurketa horrek kalte larriak sortzen baditu, hondakin-urak arazteko instalazio publikoak edo pribatuak interbenitzea interes publikoak aginduta eta aldi baterako. Halakoetan, Uraren Euskal Agentziak instalazioen titularrei eskari hauek egingo dizkie:

c) Elaborar y proponer al Gobierno Vasco, para su aprobación mediante decreto, el reglamento marco de prestación del servicio de saneamiento y depuración de aguas residuales, que será de aplicación en todo el territorio de la Comunidad Autónoma y al cual las administraciones gestoras de las instalaciones deberán adaptar sus correspondientes ordenanzas y reglamentos.

1) Instalazioak isurketa-baimenean zehazturiko moduan aldatzeko edo egokitzeko beharrezko inbertsioak egin ditzatela, eta, baimenik ez badago, baimena emateko bidea ireki dezatela.

d) La Agencia Vasca del Agua podrá intervenir, por razones de interés público y con carácter temporal, instalaciones públicas o privadas de depuración de aguas residuales cuando no sea procedente la paralización de las actividades que producen el vertido y se deriven de él graves inconvenientes. En estos supuestos, la Agencia Vasca del Agua reclamará del titular de las instalaciones:

2) Instalazioak ustiatzeko, mantentzeko eta kontserbatzeko gastuak ordain ditzatela, interbentzioak irauten duen bitartean.

1) Las inversiones necesarias para modificar o acondicionar las instalaciones en los términos previstos en la autorización de vertido o, si no la hubiera, que hagan posible su otorgamiento.

3.– Orobat, ureztaketa-instalazioak direla-eta, Uraren Euskal Agentziak, bere eskumenen esparruan, eginkizun hauek ditu, titularra eta kudeaketaren arduradunak edonor direlarik ere:

2) Los gastos de explotación, mantenimiento y conservación de las instalaciones por el tiempo que se prolongue la intervención de éstas.

a) Ureztaketa zaintzea. Horretarako, instalazioetara sartzeko eta instalazioak ikuskatzeko eskubidea izango du, instalazioen titularrak eragozpenik jarri gabe.

3.– Igualmente, corresponde a la Agencia Vasca del Agua, en relación con las instalaciones de riego y con independencia de su titularidad y gestión, en el ámbito de sus competencias:

b) Ur-emari batzuk uzteko eta beste leku batzuetako beste batzuk hartzeko agintzea, plangintza hidrologikoaren arabera.

a) Ejercer la policía de riego, que comporta el derecho de acceso e inspección de las instalaciones y el correspondiente deber de su titular a facilitarlo.

c) Ohiz kanpoko lehorterik edo beste premialdirik baldin badago eta ura berehalakoan behar bada, aldi baterako hainbat neurri agintzea.

b) Ordenar la sustitución de caudales por otros de diferente origen, de acuerdo con la planificación hidrológica.

d) Ureztaketarako esparru-erregelamendua egitea eta Eusko Jaurlaritzari proposatzea, dekretu bidez onar dezan.

c) Ordenar medidas de carácter temporal en casos de sequía extraordinaria u otros estados de necesidad que requieran de forma urgente la disponibilidad de agua.

e) Oro har, eskariak ondo kudeatzeko plan, programa eta ekintza-asmoak egitea, uraren erabileretan ahalik eta gehien aurreztea eta ahal den ekonomia- eta ingurumen-eraginkortasun handiena sustatzeko, lur azaleko eta lur azpiko ura osotasunean eta era integratuan aprobetxatuz, dena delako arloko plangintzaren aurreikuspenen arabera, halakorik baldin badago.

d) Elaborar y proponer al Gobierno Vasco, para su aprobación mediante decreto, el reglamento marco de riego.

VII. KAPITULUA
OBRA HIDRAULIKOAK

38. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorreko obra hidraulikoak.

e) En general, elaborar planes, programas y acciones que tengan como objetivo una adecuada gestión de las demandas, con el fin de promover el ahorro y la eficiencia económica y ambiental de los diferentes usos del agua mediante el aprovechamiento global e integrado de las aguas superficiales y subterráneas, de acuerdo, en su caso, con las previsiones de la correspondiente planificación sectorial.

CAPÍTULO VII
OBRAS HIDRÁULICAS

1.– Lurralde historiko bat baino gehiagotan eragina dutenak edo Eusko Jaurlaritzak hala izendatzen dituenak dira Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorreko obra hidraulikoak, honako kasu hauetan:

Artículo 38.– Obras hidráulicas de interés general de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

a) Obrek ur-masen egoera hobetzeko edo kontserbatzeko balio dutenean, edo pertsonentzako arriskua txikiagotzeko balio dutenean.

1.– Son obras hidráulicas de interés general de la Comunidad Autónoma del País Vasco las que afectan a más de un territorio histórico o las que así sean declaradas por el Gobierno Vasco en los casos siguientes:

b) Obrak uholdeetan, ohiz kanpoko lehorteetan edo ur-masen kalitate edo egoera ekologikoarentzako berehalako arrisku-egoeretan egiten direnean.

a) Si repercuten en la mejora o conservación del estado de las masas de agua o en la disminución del riesgo para las personas.

2.– Uraren Euskal Agentziak berak, Eusko Jaurlaritzako sailek eta gainerako administrazio publikoek eska dezakete –bakoitzak bere eskumen esparruan– prozedura horri hasiera emateko; erabiltzaile-elkarteek ere egin dezakete eskaera hori, eta gaiak eragiten dien kasuetan nahitaezkoa izango da beren iritzia entzutea.

b) Si se realizan en caso de inundaciones, sequías extraordinarias o situaciones de peligro inminente para la calidad o el estado ecológico de las masas de agua.

3.– Obra hidrauliko bat interes orokorrekotzat jo aurretik, txosten bat egin beharko da obraren bideragarritasun ekonomiko, tekniko, sozial eta ingurumenekoa egiaztatzeko.

2.– La propia Agencia Vasca del Agua, así como los departamentos del Gobierno Vasco y las demás administraciones públicas podrán instar la iniciación de este procedimiento en el ámbito de sus competencias, al igual que las comunidades de usuarias y usuarios, que deberán ser oídas, en todo caso, cuando resulten afectadas.

39. artikulua.– Obra hidrauliko publikoak egin eta kudeatzea.

3.– Con carácter previo a la declaración del interés general de una obra hidráulica, deberá elaborarse un informe que justifique su viabilidad económica, técnica, social y ambiental.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko interes orokorreko obra hidraulikoak Uraren Euskal Agentziak proiektatu eta egingo ditu. Horrek ez du esan nahi Eusko Jaurlaritzak gero baimenik eman ezin duenik obra horiek beste administrazio edo erabiltzaile-elkarte batzuen eskuetan lagatzeko, eman beharreko zerbitzua eman dezaten. Obra horien eraikuntza eta ustiaketa berariazko hitzarmen bidez edo kudeaketa-agindu bidez egin daitezke.

Artículo 39.– Ejecución y gestión de las obras hidráulicas públicas.

2.– Eskumena duen administrazioak proiektatu eta egingo ditu interes orokorrekotzat jo ez diren obra hidraulikoak. Eskumena duten administrazio publikoek obra hidraulikoak egiteko eta finantzatzeko hitzarmenak egin ditzakete.

1.– Las obras hidráulicas de interés general de la Comunidad Autónoma del País Vasco serán proyectadas y ejecutadas por la Agencia Vasca del Agua, sin perjuicio de que el Gobierno Vasco autorice su posterior cesión a otras administraciones o comunidades de usuarias y usuarios al efecto de prestar el servicio al que queden afectas. La construcción y explotación de estas obras podrá realizarse en virtud de convenio específico o encomienda de gestión.

40. artikulua.– Obra hidraulikoen araubide juridikoa.

2.– Las obras públicas hidráulicas no declaradas de interés general serán proyectadas y ejecutadas por la administración competente. Las administraciones públicas competentes podrán celebrar convenios para la realización y financiación de obras hidráulicas.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legeak dakartzan eskakizunak betetzen badituzte, plangintza hidrologikoan aurreikusitako obra hidraulikoak ez dira udal-lizentzien menpe egongo; era berean, udalaz gaindiko izaera edo interesa duten obra hidraulikoak ere ez dira lizentzien menpe egongo. Obra hidraulikoak egin baino lehen, beren lurraldeak ukitzen dituzten egitasmoen berri eman behar dute toki-erakundeek, baita egitasmo horien berri jaso ere.

Artículo 40.– Régimen jurídico de las obras hidráulicas.

VIII. KAPITULUA
EKONOMIA ETA FINANTZA ERREGIMENA

41. artikulua.– Oinarri arautzaileak.

Las obras públicas hidráulicas previstas en la planificación hidrológica no estarán sujetas a licencia municipal si se cumplen los requisitos establecidos en la Ley de Ordenación del Territorio del País Vasco, y tampoco estarán sujetas a licencia las obras hidráulicas que tengan carácter o interés supramunicipal. Las entidades locales informarán y serán informadas de los proyectos de obras hidráulicas que afecten a su territorio de forma previa a su ejecución.

CAPÍTULO VIII
RÉGIMEN ECONÓMICO-FINANCIERO

1.– Urak gero ere irauteko moduan erabiltzeko bidea eman behar du urarekin zerikusia duten zerbitzuen kudeaketak.

Artículo 41.– Principios ordenadores.

2.– Gainera, tarifa eta/edo kanon batzuk aplikatu beharko dira, toki-erakunde bakoitzak erabakitako kudeaketa-moduaren arabera, hau da, kudeaketa bakarka, elkarren artean edo partzuergoan egiten den kontuan hartuta. Tarifa eta/edo kanon horiek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000/60/EE Zuzentarauko 9. artikuluan jartzen duena bete beharko dute (2000ko urriaren 23koa da zuzentaraua, eta ur-politikaren arloko Batasuneko jarduera-esparrua ezartzen du). Tarifa eta/edo kanonen zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko da urarekin zerikusia duten zerbitzuen kostuak berreskuratu beharraren printzipioa (bereziki inbertsioaren kostu guztia, amortizazioarena eta zerbitzuak mantendu eta ustiatzearena), ingurumen-kostuak eta baliabideei dagozkienak berreskuratu beharra ere barne, eta orobat kontuan hartuko da kutsatzen duenak ordaindu egin behar duela dioen printzipioa.

1.– La gestión de los servicios relacionados con el agua deberá contribuir a su uso sostenible.

3.– Uraren kostua zuzenean lotuta egongo da erabilitako

2.– Asimismo, y en función del tipo de gestión (individual, mancomunada o consorciada) que cada ente local decida utilizar, se deberán aplicar unas tarifas y/o cánones acordes con lo establecido en el artículo 9 de la Directiva 2000/60/CE del Parlamento Europeo y del Consejo, de 23 de octubre de 2000, por la que se establece un marco comunitario de actuación en el ámbito de la política de aguas. Para la determinación de dichas tarifas y/o cánones, se tendrá en cuenta el principio de recuperación de los costes de los servicios relacionados con el agua, en especial el coste total de la inversión, de la amortización y de su mantenimiento y explotación, incluidos los costes medioambientales y los relativos a los recursos, así como el principio de que quien contamina paga.

ur-kopuruei eta erabilerak ingurunean sortutako andeatzeari, eta progresiboa izango da, kontsumitutako kopuruaren arabera.

3.– El coste del agua estará directamente relacionado con las cantidades de agua utilizadas y con la degradación del medio producida por su uso, y será progresivo en función de la cantidad consumida.

4.– Jaurlaritzak dekretu bidez onartuko du, Uraren Euskal Agentziak aurrez txostena emanda, zein kontzeptu jaso behar diren uraren erabileraren tarifan.

4.– El Gobierno aprobará mediante decreto, previo informe de la Agencia Vasca del Agua, los conceptos que deben incluirse en la tarificación del uso del agua.

42. artikulua.– Uraren kanona.

Artículo 42.– Canon del agua.

Uraren kanona sortzen da, honako helburu hauekin: ur-ingurunea babestea, lehengoratzea eta hobetzea; administrazio eskudunen arteko lankidetza sortzea, horniketa- eta saneamendu-zerbitzu eraginkorrak lortzeko; eta lurraldeen arteko elkartasuna erdiestea. Uraren Euskal Agentziak kudeatuko du kanon hau.

Se crea el canon del agua destinado a la protección, restauración y mejora del medio acuático, a la colaboración con las administraciones competentes para el logro de unos servicios eficientes de suministro y saneamiento y a la obtención de la solidaridad interterritorial, que será gestionado por la Agencia Vasca del Agua.

43. artikulua.– Zergaren helburua.

Artículo 43.– Destino del tributo.

1.– Plangintza hidrologikoak honako arlo hauetan dituen helburuak lortzeari lotua dago uraren kanona:

1.– El canon del agua queda afectado a la consecución de los objetivos de la planificación hidrológica en los siguientes ámbitos:

a) Kutsadurari sorburuan bertan aurrea hartzea eta ura eta urari loturik dauden ekosistemak begiratzea, babestea, hobetzea eta lehengoratzea, ur-emari ekologikoak mantentzea barne.

a) La prevención en origen de la contaminación y la preservación, protección, mejora y restauración del medio hídrico y de los ecosistemas vinculados a él, incluyendo el mantenimiento de los caudales ecológicos.

b) Ur-masen egoera ekologikoa ona izatea lortzea, 2000/60/EE Esparru Zuzentarauan jartzen duenaren arabera.

b) La consecución de un buen estado ecológico de las masas de agua, según lo establecido en la Directiva Marco 2000/60/CE.

c) Plangintza hidrologikoan interes orokorrekotzat jotzen diren azpiegiturak.

c) Las infraestructuras declaradas de interés general en la planificación hidrológica.

d) Tokiko korporazioei, beste erakunde batzuei eta partikularrei laguntzak edo baliabide ekonomikoak ematea, plangintza hidrologikoko helburuak lortzeko; eta ura aurrezteko inbertsioak egitea, batez ere banaketa-sareetan ahalik eta ur gutxiena gal dadin saiatuz.

d) La atribución de ayudas o recursos económicos a las corporaciones locales, a otras entidades y a particulares para el cumplimiento de los objetivos de la planificación hidrológica, e inversiones destinadas a ahorrar agua, con especial incidencia en la minimización de las pérdidas en las redes de distribución.

2.– Uraren kanonaren etekina aipatutako helburuei lotzeko, baldintza hauek bakarrik izango dira: bildutako diru-kopuruarena eta gastu bakoitza finantzatu beharraren irizpidearena, eta finantziazio-behar hori Uraren Euskal Agentziak neurtuko du, behar bezala.

2.– El rendimiento del canon del agua se afecta sin otros condicionamientos que los derivados del volumen de recaudación y del criterio de la necesidad de financiación de cada gasto, debidamente ponderada por la Agencia Vasca del Agua.

3.– Uraren kanonarekin egindako bilketaren kontura berma daitezke interesen ordainketa eta kredituen amortizazioa.

3.– El pago de intereses y la amortización de créditos pueden garantizarse a cargo de la recaudación que se obtendrá con el canon del agua.

44. artikulua.– Sortzapena.

Artículo 44.– Devengo.

Ura kontsumitzen denean sortzen da kanona ordaindu beharra –eta berdin dio benetan kontsumitzen den edo kontsumitzeko gaitasuna den hitzartzen–, nahiz eta lege honetako 52. artikuluan ezarritakoaren arabera eska daitekeen ordaintzeko obligazioa.

El devengo del canon se producirá en el momento del consumo real o potencial del agua, independientemente de que la obligación de pago sea exigible conforme a lo establecido en el artículo 52 de esta ley.

45. artikulua.– Zer dagoen zergapean.

Artículo 45.– Hecho imponible.

1.– Euskal Autonomia Erkidego osoko ur-kontsumoa –benetakoa nahiz gaitasun hitzartua–, lege honetan zehazturik dagoen bezala, eta ura erabiltzeak ingurunean sor dezakeen eragina daude zergapean.

1.– Constituyen el hecho imponible el consumo real o potencial del agua en el conjunto de la Comunidad Autónoma del País Vasco, en los términos establecidos en la presente ley, por la afección al medio que su utilización pudiera producir.

2.– Hirugarren batek erabiltzaileari emandako ura, erabiltzaileek berek beren kontura bildutako ura eta zeharka euritik edo jariatzeetatik bildutako ura ere zergapean egongo dira, zer edo zer ekoizteko erabili edo ez.

2.– Se incluirá dentro del hecho imponible el agua suministrada al usuario por terceras personas, la procedente de captaciones realizadas por las propias personas usuarias y el uso indirecto procedente de aguas pluviales o escorrentías, estén asociadas o no a un uso productivo.

46. artikulua.– Salbuespenak.

Artículo 46.– Exenciones.

Kanona ordaindu beharretik salbuetsita daude kontsumo hauek:

Quedan exentos del pago del canon los consumos siguientes:

a) Etxeko erabileretarako egindakoa, 130 litroraino pertsona eta eguneko.

a) El realizado para usos domésticos, hasta 130 litros por persona y día.

b) Ikerlan eta kontrol-lanetarako egindakoa, aprobetxabiderik gabeko esperimentuzko zundaketetarako egindakoa, eta jabari publiko hidraulikoa kudeatzeko eta hobetzeko egindakoa, baldin eta ekintza horiek guztiak Uraren Euskal Agentziak edota, agentziaren baimenarekin, beste administrazio publiko batzuek egin edo sustatu badituzte.

b) El realizado para operaciones de investigación y control, sondeos experimentales que no sean objeto de aprovechamiento y operaciones de gestión y mejora del dominio público hidráulico, siempre y cuando sean realizadas o promovidas por la Agencia Vasca del Agua o por otras administraciones públicas bajo el régimen de autorización de la agencia.

c) Suteak itzaltzeko egindakoa edo agintari publikoek behar gorriagatik edo hondamendiren batengatik agindutakoak.

c) El realizado para uso en operaciones de extinción de incendios y los ordenados por las autoridades públicas en situaciones de extrema necesidad o de catástrofe.

d) Etxeko erabilerak, etxerainoko ur-horniketarik ez duten herrietan.

d) Los usos domésticos en núcleos de población que no dispongan de suministro domiciliario de agua.

e) Itsasoko ura hartzea, ur geza erabili ordez.

e) La captación de agua marina en sustitución del uso de agua dulce.

f) Ura berriro erabiltzea eta, kontsumitu gabe, energia lortzeko edo bestelako industria-erabileretarako baliatzea, betiere uraren kopurua eta kalitatea aldatzen ez bada.

f) La reutilización del agua y la utilización no consuntiva para obtención de energía u otros usos industriales, siempre que no suponga una alteración de la cantidad y calidad del agua.

g) 50 metro kubiko baino gutxiagoko urteko ur-kontsumoa, ur hori etxeak hornitzeko saretik ez badator.

g) El consumo anual inferior a 50 metros cúbicos que no proceda de suministro de red domiciliaria.

47. artikulua.– Ovárica.

Artículo 47.– Bonificaciones.

Ehuneko laurogeita hamabosterainoko hobariak eman daitezke ondoren adierazten diren erabilerentzat, baina betiere kontuan hartuta horiek zenbateraino laguntzen duten ura iraunkortasun-irizpidez erabiltzen eta aurrezten, uraren erabilera arrazionalizatzen (urari beraren kalitatearen araberako erabilerak emanez), uren kalitatea hobetzen eta, oro har, plangintza hidrologikoaren helburuak betetzen:

Podrán bonificarse hasta el 95%, en función de su contribución al uso sostenible y al ahorro del agua, a la racionalización en el uso del recurso mediante la asignación de diferentes usos en función de la calidad requerida para ellos, o de su contribución a la mejora de la calidad de las aguas y, en general, de su contribución a los objetivos de la planificación hidrológica:

a) Herriko iturrietarako, monumentuetako iturrietarako, kaleak garbitzeko eta parkeak, lorategiak eta kirol-instalazio publikoak ureztatzeko erabiltzea ura, erakunde publikoek egiten baldin badute.

a) El uso del agua correspondiente a la alimentación de fuentes públicas y monumentales, limpieza de calles y riego de parques, jardines e instalaciones deportivas públicas, siempre que se realicen por entidades públicas.

b) Nekazaritza eta abeltzaintzarako edo industriarako erabiltzea, erabilgarri dauden teknikarik onenak baliatzen badira.

b) El consumo para uso agropecuario o industrial, siempre y cuando se utilicen las mejores técnicas disponibles.

c) Euri-urak edo jariatze-urak erabiltzea.

c) El uso de aguas pluviales o de escorrentía.

48. artikulua.– Zergaren subjektuak.

Artículo 48.– Sujetos del tributo.

1.	– Uraren Euskal Agentzia da uraren kanonaren subjektu aktiboa.

1.– La Agencia Vasca del Agua es el sujeto activo del canon del agua.

2.– Uraren behe-horniketa erabiltzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak, publikoak nahiz pribatuak, eta Zerga Lege Orokorreko 35.4 artikuluak aipatzen dituen erakundeak dira subjektu pasiboak zergapeko gisa, eta berdin dio ura erakunde hornitzaile batetik eskuratzen duten edo horniketa-erregimenean beren kasa hartzen duten.

2.– Son sujetos pasivos en concepto de contribuyentes las personas naturales o jurídicas, públicas o privadas, y las entidades a las que hace referencia el artículo 35.4 de la Ley General Tributaria, usuarias del agua en baja, bien la reciban de una entidad suministradora o la capten por medios propios en régimen de concesión de aprovisionamiento o abastecimiento.

3.– Erabiltzaileak urez hornitzen dituzten erakundeen ardura izango da uraren kanona kudeatzea eta biltzea, lege honetan eta berau garatzen duen erregelamenduan ezarritako baldintzetan. Orobat, modu solidarioan erantzungo diote uraren behe-horniketa erabiltzen duten pertsona edo erakundeei uraren kanona dela-eta exijitu behar izan dizkieten kopuruak sartu beharrari.

3.– Las entidades suministradoras del agua a los usuarios tienen encomendada la gestión y la recaudación del canon del agua en los términos establecidos en esta ley y en el reglamento que la desarrolle. Asimismo, responderán solidariamente del ingreso de las cantidades que en concepto de canon del agua hubieran tenido que exigir a las personas o entidades usuarias del agua en baja.

4.– Uraren Euskal Agentziak kalte-ordainak eman ahal izango dizkie erakunde hornitzaileei, horiei esleitzen zaien kudeaketaren ondoriozko kostuak konpentsatze aldera.

4.– La Agencia Vasca del Agua podrá indemnizar a las entidades suministradoras como compensación por los costes derivados de la gestión que se les encomienda.

5.– Subjektu pasiboak ikusketez eta zehatzeko araubideaz zerga-legediak ezartzen dituen xedapenei lotuta egongo dira.

5.– Los sujetos pasivos están sujetos a las estipulaciones que en materia de inspecciones y régimen sancionador establece la legislación tributaria.

49. artikulua.– Zerga-oinarria.

Artículo 49.– Base imponible.

1.– Kontsumitutako ur-kopurua da zerga-oinarria, edo, kopuru hori zein den jakin ezean, kontsumitu dela kalkulatzen den kopurua. Metro kubikotan adierazi beharko da.

1.– Constituye la base imponible el volumen de agua consumido o, en caso de desconocerse el volumen de agua, estimado, expresado en metros cúbicos.

2.– Honela zehaztuko da zerga-oinarria:

2.– La base imponible se determinará de la siguiente manera:

a) Orokorrean, zuzeneko kalkuluaren bidez, hau da, kontsumoa kontagailu homologatuen bidez neurtuta. Hori dela-eta, subjektu pasiboak behartuak daude benetan zenbat ur erabiltzen duten zuzenean neurtzeko tresna bat instalatu eta mantentzera, beren kontura.

a) En general, se determinará por el sistema de estimación directa a través de la medición del consumo por medio de contadores homologados. A estos efectos, las contribuyentes y los contribuyentes quedan obligados a instalar y mantener, a su cargo, un mecanismo de medición directa del agua efectivamente consumida.

b) Kontsumoa zuzenean neurtzeko tresnarik ez badago, kalkulu objektiboaren sistema erabil daiteke zerga-oinarria zehazteko. Kontuan izanda bai uraren erabilera eta hartutako kopurua eta bai aprobetxamenduaren ezaugarriak eta inguruabarrak, erregelamendu bidez adieraziko dira kalkulu objektiboaren sisteman zerga-oinarria zehazteko moduak. Lege hau aplikatzeko behin-behineko aldirako adierazten dena alde batera utzita, edateko urarekin ez da erabiliko kalkulu objektiboaren sistema, edateko on bihurtzeko prozesuren batetik pasatu bada aurretiaz ur hori.

b) En los casos de inexistencia de un mecanismo de medición directa, se podrá determinar la base imponible por el sistema de estimación objetiva. Atendiendo al uso del agua que se realice y al volumen de captación, y teniendo en cuenta las características y las circunstancias del aprovechamiento, se determinarán reglamentariamente las modalidades de cálculo de la base imponible del sistema de estimación objetiva. Salvo lo que se señale para el período transitorio de aplicación de la presente ley, no será de aplicación el sistema objetivo para el consumo de agua de boca sometida previamente a procesos de potabilización.

Zergapekoek, nahi badute eta eskatzen badute, kalkulu objektiboaren sistema erabil dezakete, baina oinarria kalkulatzeko sistema hori aplikatzeak sor ditzakeen gastuak beren kontura ordaindu beharko dituzte.

Pueden utilizar el sistema de estimación objetiva, con carácter voluntario, las contribuyentes y los contribuyentes que lo soliciten, en cuyo caso estarán a su cargo los gastos que la aplicación de este sistema de cálculo de la base pueda generar.

c) Zeharkako kalkulua erabiliko da baldin eta Administrazioak zerga-oinarria aurreko sistema horien bidez zehaztu ezin badu, arrazoi hauetakoren batengatik:

c) Por estimación indirecta, cuando la Administración no pueda determinar la base imponible por medio de ninguno de los sistemas de estimación anteriores a causa de alguno de estos hechos:

1) Paragrafo honetako a) idatz-zatian agindutako neurketa-tresna instalatu ez delako, aurretiaz kalkulu objektiboaren sistemaren aldeko hautua egin ez bada behintzat.

1) El incumplimiento de la obligación de instalar aparatos de medición establecida por la letra a), siempre que no se haya optado previamente por el sistema de estimación objetiva.

2) Derrigorrezko adierazpenak aurkeztu ez direlako, edo aurkeztutakoak behar bezain zehatz edo osoak ez direlako edo gezurra diotelako.

2) La falta de presentación de declaraciones exigibles, o la insuficiencia o falsedad de las presentadas.

3) Ikuskatze-lanari aurka egin zaiolako, aitzakiak jarri direlako edo uko egin zaiolako.

3) La resistencia, la excusa o la negativa a la actuación inspectora.

4) Kontularitzako betebeharretan funtsezko ez-betetzerik izan delako.

4) El incumplimiento sustancial de las obligaciones contables.

Zerga-oinarria zeharka kalkulatzeko, Administrazioak jarduera bakoitzeko berezko zeinuak, indizeak edo moduluak izan behar ditu kontuan, eta, horretaz gainera, zenbat ur hartu den jakiteko balioko duen beste edozein datu, ingurunabar edo aurrekari, bai subjektu pasiboarena bai beste zergapeko batzuena.

Para la estimación indirecta de la base imponible, la Administración tiene que tener en cuenta los signos, los índices o los módulos propios de cada actividad, y además cualquier dato, circunstancia o antecedente del propio contribuyente o de otros que pueda resultar indicativo del volumen de agua captada.

3.– Plangintza hidrologikorako beharrezkoa bada edo ura behar beste aurrezteko edo behar besteko kalitatea lortzeko beharrezkoa bada, kutsadura edo emaria kontrolatzeko tresnak jarrarazteko aukera ere badago.

3.– Se podrá imponer la instalación de dispositivos de control de contaminación o de caudal cuando sea necesario para la planificación hidrológica o para alcanzar los objetivos de ahorro o de calidad del agua.

50. artikulua.– Zerga-tasa eta kuota.

Artículo 50.– Tipo de gravamen y cuota.

1.– Aplikatu beharreko zerga-tasa sei euro-zentimo da metro kubiko ureko.

1.– El tipo de gravamen aplicable se establece en seis céntimos de euro por metro cúbico de agua.

2.– Zerga-oinarriari karga-tasa aplikatuz lortzen da zerga-kuota.

2.– La cuota tributaria resulta de la aplicación del tipo de gravamen a la base imponible.

51. artikulua.– Kudeaketa.

Artículo 51.– Gestión.

1.– Uraren Euskal Agentziaren ardura da uraren kanona kudeatzea. Zuzenean pertsona edota erakunde erabiltzaileengandik edo ur-horniketarako erakundeen bitartez jasoko du agentziak kanona, uraren jatorriaren eta lege honetan ezarritako baldintzen arabera.

1.– La gestión del canon del agua corresponde a la Agencia Vasca del Agua, que lo percibe directamente de las personas o entidades usuarias o bien a través de las entidades suministradoras de agua en función de la procedencia del recurso y en los términos de lo establecido en esta ley.

2.– Uraren Euskal Agentziak zergaren kudeaketan burutzen dituen kudeatze-, kitatze- eta ikuskatze-egintzak, lege honek aurreikusten ez dituenetarako, zergei buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko buruzko araubide orokorraren menpe egongo dira.

2.– Los actos de gestión, liquidación e inspección de la Agencia Vasca del Agua en la gestión del impuesto quedan sujetos, en lo no previsto en esta ley, a la normativa general de tributos de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

52. artikulua.– Fakturatzea eta kobratzea.

Artículo 52.– Facturación y cobro.

1.– Erakunde hornitzaileek Uraren Euskal Agentziaren izenean eta horren kontu kobratu behar diete beren abonatuei uraren kanonari dagokion zenbatekoa, eta, horretarako, zenbateko hori fakturan bertan sartuko dute. Eta, sei hilean behin, kanon hori Uraren Euskal Agentziari aitortu eta kitapena egin beharko dute, nahitaez.

1.– Las entidades suministradoras vendrán obligadas a cobrar a sus abonados en nombre y por cuenta de la Agencia Vasca del Agua el importe del canon del agua mediante su inclusión en la factura. Asimismo, vendrán obligadas a declarar y liquidar semestralmente el canon a la Agencia Vasca del Agua.

2.– Uraren Euskal Agentziak, egoki jotzen bada, zuzenean kita diezaieke kanona erabiltzaileei.

2.– La Agencia Vasca del Agua puede, si se considera conveniente, liquidar directamente el canon del agua a las usuarias y usuarios.

3.– Dagokion agirian uraren kanon gisa sartuta egonda erabiltzaileek ordaindu ez dituzten zenbatekoak Uraren Euskal Agentziari jakinarazi eta agiri bidez frogatu behar dizkiote erakunde hornitzaileek, erregelamenduz ezartzen diren moduan eta epeetan. Zenbatekook zuzenean exijitu behar dizkie Uraren Euskal Agentziak erabiltzaileei, zergei buruzko legeriarekin bat etorriz.

3.– Las cantidades que, incluidas en el correspondiente documento en concepto de canon del agua, no se hubieran satisfecho por las usuarias y usuarios tienen que ser comunicadas y documentadas por las entidades suministradoras a la Agencia Vasca del Agua, en la forma y los plazos que se determinen por reglamento. Estas cantidades tienen que ser directamente exigibles a las usuarias y usuarios por la Agencia Vasca del Agua, de acuerdo con la legislación tributaria.

4.– Uraren kanona ordaintzen ez den kasuetarako ekintzak, zergei buruz indarrean dagoen legeriak ezartzen dituenak izango dira.

4.– Las acciones para el eventual impago del canon del agua son las que determina la legislación tributaria vigente.

5.– Uraren Euskal Agentziaren ardura da lur azaletik edo lur azpitik hartutako uraren kanona kitatzea.

5.– La liquidación del canon del agua procedente de la captación de aguas superficiales o subterráneas corresponderá a la Agencia Vasca del Agua.

53. artikulua.– Preskripzioa.

Artículo 53.– La prescripción.

Lege honek arautzen dituen zergen kudeatze-, kitatze- eta ikuskatze-egintzen preskripzioaren araubide juridikoa Zerga Lege Orokorreko 66.etik 70.era arteko artikuluetan xedatutakoari lotuko zaio.

El régimen jurídico de la prescripción en los actos de gestión, liquidación e inspección de los tributos regulados por esta ley se rige por lo previsto en los artículos 66 a 70 de la Ley General Tributaria.

IX. KAPITULUA
URAREN ETA ZERGEN ARLOKO ZEHAPENAK
CAPÍTULO IX
DISCIPLINA HIDRÁULICA Y TRIBUTARIA

54. artikulua.– Izaera orokorreko xedapenak.

Artículo 54.– Disposiciones de carácter general.

1.– Lege honetan araututako gaietan, arau-hauste administratiboak hurrengo artikuluetan zehazten eta zehatzen diren edozein subjektu erantzuleren egite edo ez-egiteak dira.

1.– Constituyen infracciones administrativas en las materias reguladas en esta ley las acciones u omisiones de los distintos sujetos responsables tipificadas y sancionadas en los artículos siguientes.

2.– Lege honetan ezarritako arau-hauste administratiboez gainera, erantzukizun zibil, penal edo bestelakorik ere izan dezakete arau-hausleek.

2.– Las infracciones administrativas establecidas en la presente ley se entienden sin perjuicio de las responsabilidades civiles, penales o de otro orden en que puedan incurrir sus autores.

3.– Portaera bat laneko segurtasun eta osasunerako araudiaren urratzea denean, arau-hauste horixe zehatuko da, araudi horretan aurreikusten denaren arabera.

3.– Cuando estas conductas constituyan incumplimiento de la normativa de seguridad y salud laboral, será esta infracción la que sea objeto de sanción conforme a lo previsto en dicha normativa.

4.– Kapitulu honetan aurreikusi gabeko guztian Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa aplikatuko da, eta, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legean ezarritakoa.

4.– En todo lo no previsto en el presente capítulo será aplicable lo establecido en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, y, en su caso, la Ley 2/1998, de 20 de febrero, de la Potestad Sancionadora de las Administraciones Públicas de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

55. artikulua.– Arau-hauste arinak.

Artículo 55.– Infracciones leves.

Hauek izango dira arau-hauste arinak:

Se consideran infracciones leves:

a) Zer edo zer eginez edo egin gabe utziz, lur azaleko, lur azpiko, tarteko edo itsasertzeko urei edo jabari publiko hidraulikoko gainerako ondasunei kalte egitea, kalte hori 15.000 euro baino gehiagokoa ez bada.

a) Las acciones u omisiones que causen daño a las aguas superficiales, subterráneas, de transición o costeras y a los demás bienes del dominio público hidráulico, siempre que la valoración de aquél no supere los 15.000 euros.

b) Urari buruzko legerian zehaztuta dauden administrazio-emakida eta -baimenetan ezarritako baldintzak bete gabe uztea.

b) El incumplimiento de las condiciones impuestas en las concesiones y autorizaciones administrativas a que se refiere la legislación de aguas.

c) Emakida edo baimena behar izanagatik ere, halakorik gabe egitea uren deribazioa eta halakorik gabe azaleratzea lur azpiko ura, edo ur horiek hartzeari ekin zaiola susmarazten duten lanak egitea edo ur horiek hartzen jarraitzen dela susmarazten duen edozein bitarteko mantentzea.

c) La derivación de aguas y el alumbramiento de aguas subterráneas sin la correspondiente concesión o autorización cuando sea precisa, así como la realización de trabajos o mantenimiento de cualquier medio que hagan presumir la realización o la continuación de la captación de dichas aguas.

d) Obretarako, lanetarako, zerbait ereiteko edo landaketetarako derrigorrezko administrazio-baimenik gabe aritzea ibilgu publikoetan edo helburu nahiz erabilerarako legezko mugaren bat duten guneetan, baldin eta jarduera horrek jabari publikoari kalterik egiten ez badio edo, egiten badio, kaltea 15.000 euro baino gehiagokoa ez bada.

d) La ejecución de obras, trabajos, siembras o plantaciones, sin la debida autorización administrativa, en los cauces públicos o en las zonas sujetas legalmente a algún tipo de limitación en su destino o uso, en los supuestos en que no se deriven de tales actuaciones daños para el dominio público o, de producirse, su valoración no supere los 15.000 euros.

e) Baimenik gabeko isurketak egitea, baldin eta uraren kalitatea aldarazteko modukoak badira edo egin diren lekuko ingurumen-baldintzak edo baldintza hidraulikoak aldarazteko modukoak badira, eta jabari publikoari egindako kalteak 15.000 euro baino gehiagokoak ez badira.

e) Los vertidos que puedan alterar la calidad del agua o las condiciones ambientales o hidráulicas del medio receptor, efectuados sin contar con la autorización correspondiente y siempre que los daños derivados para el dominio público no sean superiores a 15.000 euros.

f) Ibilguak edo ur-azpiak inbaditzea edo okupatzea edo haietatik hondarra eta legarra ateratzea, dagokion baimenik gabe, baldin eta jabari publikoari kalterik egiten ez bazaio edo, egiten bazaio, kaltea 15.000 euro baino gehiagokoa ez bada.

f) La invasión o la ocupación de los cauces y lechos o la extracción de áridos en ellos sin la correspondiente autorización, cuando no se deriven daños para el dominio público o, de producirse éstos, la valoración no supere los 15.000 euros.

g) Obra hidraulikoak edo landaketak hondatzea, eta haiek eraikitzeko, kontserbatzeko, garbitzeko edo inausteko pilaturik dauden materialak lapurtzea edo material horiei kalte egitea, kalteen edo lapurtutakoaren balioa 15.000 euro baino gehiagokoa ez bada.

g) El daño a las obras hidráulicas o plantaciones y la sustracción y daños a los materiales acopiados para su construcción, conservación, limpieza y monda, en los supuestos en que la valoración de tales daños, o de lo sustraído, no supere los 15.000 euros.

h) Zorpean edo zaintzapean dauden ur-azpietan, ibilguetan, ur-bazter edo -ertzetan administrazio-baimenik gabe zuhaitzak moztea, edo adarrak, sustraiak, zuhaixkak edo ertzetako landareak edo uretako landareak moztea, irabaziak 15.000 euro baino gehiagokoak ez badira.

h) El corte de árboles, ramas, raíces, arbustos o vegetación riparia o acuícola en los lechos, cauces, riberas o márgenes sometidos al régimen de servidumbre o policía sin autorización administrativa, salvo para los supuestos en que la valoración del beneficio reportado por la infracción supere los 15.000 euros.

i) Legezko baimenik gabe nabigatzea.

i) La navegación sin autorización legal.

j) Pertsonek, abereek edo ibilgailuek baimendu gabeko lekuetatik gurutzatzea ubideak edo ibilguak.

j) El cruce de canales o cauces en sitio no autorizado por personas, ganado o vehículos.

k) Agentziako langileei ez obeditzea, beren lana bete beharrez zenbait agindu eman edo zenbait errekerimendu egiten dutenean.

k) La desobediencia a las órdenes o requerimientos del personal de la agencia en el ejercicio de las funciones que tiene encomendadas.

l) Laguntzeko betebeharrak ez betetzea.

l) El incumplimiento de los deberes de colaboración.

m) Lege honetan edo aplikatu beharreko araudian zehazturik dagoen edozein debeku urratzea, baita horietan ezarritako betebeharrak bete gabe uztea ere, baldin eta ez badira arau-hauste larriak edo oso larriak.

m) El incumplimiento de cualquier prohibición establecida en la presente ley o en la normativa de aplicación, así como la omisión de los actos a que obligan, siempre que no estén considerados como infracciones graves o muy graves.

n) Kontagailu homologatua instalatzeko betebeharra ez betetzea.

n) El incumplimiento del deber de instalar un contador homologado.

o) Kontsumoak zuzenean neurtu beharra ez betetzea.

o) El incumplimiento de las obligaciones de medición directa de los consumos.

p) Uren arloko legedian jasotzen diren zergak ez ordaintzea.

p) El impago de los tributos previstos en la legislación en materia de aguas.

q) Putzuak irekitzea eta haietan lur azpiko ura ateratzeko tresnak jartzea, ura ateratzeko beharrezkoa den emakida edo baimenik izan gabe.

q) La apertura de pozos y la instalación en ellos de instrumentos para la extracción de aguas subterráneas sin disponer de la correspondiente concesión o autorización para la extracción de las aguas.

56. artikulua.– Arau-hauste larriak eta oso Larica.

Artículo 56.– Infracciones graves y muy graves.

1.– Jabari publikoari egindako kalteak 15.000 euro eta 150.000 euro baino gehiagokoak badira, aurreko artikuluetan adierazitako arau-hausteak larriak edo oso larriak izango dira, hurrenez hurren, eta berdin dio zer edo zer egiteagatik edo egin gabe uzteagatik den. Era berean, aurreko artikuluko o) idatz-zatian jasotzen den arau-haustea larri edo oso larritzat joko da zor den zenbatekoa 15.000 eta 150.000 euro baino handiagoa bada, hurrenez hurren.

1.– Se considerarán infracciones graves o muy graves las enumeradas en el artículo anterior cuando de los actos y omisiones previstos se deriven para el dominio público daños cuya valoración supere los 15.000 y 150.000 euros, respectivamente. De la misma forma, la infracción recogida en la letra o) del artículo anterior tendrá la consideración de grave o muy grave cuando la cantidad adeudada supere los 15.000 y 150.000 euros, respectivamente.

2.– Era berean, zer edo zer egiteak edo egin gabe uzteak lege hau ez betetzea edo urari buruzko gainerako legeak ez betetzea badakar, arau-hauste hori larri edo oso larritzat jo ahalko da, kasua nolakoa den, lege honetako 57. artikuluan zehazturik dauden irizpideen arabera. Halakoetan, bi gauza izan beharko dira kontuan beti: dena delako arroko edo inguruko ingurumen-ezaugarri eta ezaugarri hidrologiko bereziak, alde batetik, eta arau-haustea gertatu den ibai- edo itsasertz-zatian, akuiferoan edo udalerrian jabari publiko hidraulikoa aprobetxatzeko zein erregimen daukaten, bestetik.

2.– Asimismo, podrán ser calificadas de graves o muy graves, según los casos, las infracciones consistentes en los actos y omisiones que supongan un incumplimiento de la presente ley y de la demás legislación vigente en materia de aguas, de acuerdo con los criterios que se enumeran en el artículo 57 de esta ley, en función de los perjuicios que de ellos se deriven para las características ambientales e hidrológicas específicas de la cuenca o del entorno y para el régimen de aprovechamiento del dominio público hidráulico en el tramo de río o de litoral, acuífero o término municipal donde se produzca la infracción.

3.– Ur-horniketako erakundeek ordainagirian ez badute uraren kanona jasotzen, eta jaso gabe utzitako zerga-kuotaren zenbatekoa 150.000 euro baino gehiagokoa bada, oso arau-hauste larria izango da, eta gainerakoetan, berriz, arau-hauste larria. Horretaz gainera, aipatutako agirian jaso gabe utzi duten uraren kanonaren zenbatekoa Uraren Euskal Agentziari ordaindu beharko diote.

3.– La falta de inclusión del canon del agua en el documento de la factura por parte de las entidades suministradoras del agua tendrá la consideración de infracción de carácter muy grave en los casos en que el importe de la cuota tributaria no incluida supere los 150.000 euros, y grave en los demás casos, además de que habrá que satisfacer a la Agencia Vasca del Agua el importe del canon del agua no incluido en el mencionado documento.

57. artikulua.– Arau-haustea zehazteko eta mailakatzeko irizpideak.

Artículo 57.– Criterios para la determinación y graduación de la infracción.

1.– Aurreko artikuluen arabera definituriko arau-haustearen larritasun-maila eta jarri beharreko zehapena zehazteko, irizpide hauek izan beharko dira kontuan:

1.– Para la determinación de la mayor o menor gravedad de la infracción definida conforme a lo dispuesto en los artículos anteriores, así como de la sanción a imponer, se tendrán en cuenta los siguientes criterios:

a) Jabari publikoaren antolamendu zuzenean eta aprobetxamenduan izan duen eragina.

a) La repercusión en el orden y aprovechamiento del dominio público.

b) Zein garrantzi duen pertsonen eta ondasunen segurtasunerako.

b) Su trascendencia en orden a la seguridad de las personas y bienes.

c) Dolurik egon ote den.

c) La existencia de dolo.

d) Zein parte-hartze izan den eta zein irabazi lortu den.

d) La participación y el beneficio obtenido.

e) Uraren eta inguruaren egoera eta funtzioak zenbateraino andeatu diren.

e) El deterioro producido en el estado y en las funciones del recurso y de su entorno.

2.– Arau-hausleak, bere kasa eta berak hala nahi duelako, damua adierazten badu, eta, damuaren erakusgarri, eginak aitortzen baditu eta hasieran egindako kaltea leuntzeko neurri zuzentzaileak agudo hartzen baditu, jokaera hori aringarritzat hartuko da, aurreko puntuan jasotako irizpideak ere kontuan izanez.

2.– Se considerará atenuante que la persona infractora exprese su arrepentimiento espontáneo y voluntario, cuando éste se manifieste en el reconocimiento de los hechos y en la diligente adopción de medidas correctoras para mitigar el daño en principio causado, teniendo igualmente en cuenta los criterios recogidos en el punto anterior.

3.– Arau-haustea larriagoa izango da, ordea, hasierako kaltea areagotzeko gogo edo jarrera berezia igartzen bazaio arau-hausleari, edo, kalteak konpontzen edo leuntzen lagundu nahi ez, eta, azkenean, hasierakoa baino kalte handiagoa sortzen badu.

3.– Será agravante que en la conducta de la persona infractora se aprecie una especial voluntad o actitud tendente a agravar el daño inicialmente causado, o que de la falta de colaboración o ayuda para su reparación o mitigación se origine un daño mayor del inicialmente previsto.

58. artikulua.– Zehapenak.

Artículo 58.– Sanciones.

1.– Euskadiko demarkazio hidrografikoko jabari publikoaren lege-araubidea urratuz gero, honako zehapen hauek jar daitezke:

1.– Por las infracciones cometidas contra el régimen legal del dominio público de la demarcación hidrográfica de Euskadi podrán imponerse las siguientes sanciones:

a) Arau-haustea arina bada, 30.000 eurorainoko isuna.

a) Infracciones leves, multa de hasta 30.000 euros.

b) Arau-haustea larria bada, 30.001 eta 300.000 euro bitarteko isuna.

b) Infracciones graves, multa desde 30.001 a 300.000 euros.

c) Arau-haustea oso larria bada, 300.001 eta 600.000 euro bitarteko isuna.

c) Infracciones muy graves, multa desde 300.001 a 600.000 euros.

2.– Hori da zehapen-sistema orokorra, baina, edonola ere, kasu hauetan zehaztutakora egokituko da:

2.– El régimen general de sanciones, dispuesto en el apartado anterior, se acomodará a lo previsto en los siguientes supuestos:

a) Jabari publikoko ondasunei kalterik eragiten ez badiete, 55. artikuluko d), f) eta g) idatz-zatietan jasota datozen arau-hauste arinak zehatzeko, 1.500 eurorainoko isuna jar daiteke, eta baita artikulu horretako i), j), k), l) eta m) idatz-zatietan jasota datozenak zehatzeko ere.

a) Podrán sancionarse con multa de hasta 1.500 euros las infracciones leves del artículo 55 contempladas en sus apartados d) f) y g), siempre que no se derivaran de ellas daños para los bienes del dominio público, así como las previstas en los apartados i), j), k), l) y m) del artículo citado.

b) 55. artikuluko b) idatz-zatian zehazturik dagoen arau-haustea zehatzeko ere 1.500 eurorainoko isuna jar daiteke, baldin eta baldintzak ez betetze horrek ez badakar aurretiaz emandako administrazio-emakida edo -baimena iraungitzat jotzea edo baliogabetzea.

b) Para la infracción tipificada en el apartado b) del artículo 55, cuando el incumplimiento de condiciones no diera lugar a la declaración de caducidad o revocación de la concesión o autorización administrativa previamente otorgada, la multa aplicable podrá ascender también hasta 1.500 euros.

c) 55. artikuluko a), d), f) eta g) idatz-zatietako arau-hausteetarako, berriz, ondare publikoari kalte egin bazaio edo artikulu bereko h) idatz-zatian aipaturik datorren irabazia lortu bada, isuna ez da kopuru horiek halako bi baino txikiagoa izango, eta gutxienez 600 eurokoa eta gehienez 30.000 eurokoa izango da.

c) Para las infracciones tipificadas en los apartados a), d), f) y g) del artículo 55, cuando existan daños para el dominio público o se haya obtenido un beneficio según lo previsto en el apartado h) del mismo artículo, la multa no será inferior al doble de dichos importes, con un mínimo de 600 euros y un máximo de 30.000 euros.

d) 55. artikuluko c) eta e) idatz-zatietan zehazturik datozen arau-hausteetarako, isunak 1.500 euro baino gehiagokoa izan behar du beti. Kalterik eragin bada, ez da izango eragindako kalteak edo arau-haustearekin lortutako irabaziak halako hiru baino txikiagoa, baina, gehienez ere, 30.000 eurokoa izango da.

d) Para las infracciones tipificadas en los apartados c) y e) del artículo 55, la multa será superior en todos los casos a 1.500 euros y no será inferior al triple de los daños que pudieran haberse ocasionado o del beneficio obtenido con la infracción, con un máximo de 30.000 euros.

e) Artikulu horretako bertako b) idatz-zatian zehazturik datorren arau-hausterako, baldin eta aurretiaz emandako administrazio-emakida edo -baimena iraungitzat jotzea edo baliogabetzea badakar baldintzak ez betetzeak, isuna aurreko paragrafoan bezalaxe kalkulatuko da eta muga berberak izango ditu: gutxienez 1.500 euro eta gehienez 30.000 euro.

e) Para la infracción tipificada en el apartado b) del mismo artículo, cuando el incumplimiento de condiciones diera lugar a la declaración de caducidad o revocación de la concesión o autorización administrativa previamente otorgada, la multa aplicable se calculará como en el párrafo anterior y con los mismos límites: mínimo de 1.500 euros y máximo de 30.000 euros.

3.– Zehapenaren ondorio erantsi gisa, konfiskatu egin daitezke arau-haustetik etorritako ondasunak, araua hausteko erabili diren tresnak, arau-haustearen euskarri material izan diren objektuak eta arau-haustetik etorritako irabaziak, izan dituzten aldaketak izan dituztela, non eta batzuk edo besteak arau-haustearekin zerikusirik ez duen fede oneko hirugarren batenak ez diren, legez eskuratu dituelako.

3.– La sanción podrá llevar consigo la consecuencia accesoria consistente en el decomiso de los efectos provenientes de la infracción, de los instrumentos con que se haya ejecutado, de los objetos que constituyan su soporte material y de las ganancias derivadas de ella, cualesquiera que sean las transformaciones que hubieran podido experimentar, salvo que éstas o aquéllos pertenezcan a un tercero de buena fe no responsable de la infracción que los haya adquirido legalmente.

59. artikulua.– Prozedura eta eskumena.

Artículo 59.– Procedimiento y competencia.

1.– Lege honetan izendatzen diren Uraren Euskal Agentziako organo eskudunek erabiliko dute lege honetan arauturik dagoen zehatzeko ahala, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen diren gaietan aplikatzekoa den zehatzeko prozedurari buruzko arauei jarraiki.

1.– La potestad sancionadora regulada en esta ley se ejercerá por los órganos de la Agencia Vasca del Agua competentes designados en esta ley, de acuerdo con la normativa sobre procedimiento sancionador aplicable en las materias de competencia de la Comunidad Autónoma del País Vasco.

2.– Erabaki arrazoitu bidez bada, zuhurtziazko neurririk ere har daiteke, azken ebazpena eraginkorra izango dela bermatzeko. Neurri horiek, funtsean, jarduerak, emakidak edo baimenak aldi baterako etenda uztea, edo fidantzak ezartzea, edo kalteei zabaltzen ez uzteko beste edozein zuzenketa-, kontrol- edo segurtasun-neurri hartzea izango dira. Fidantza horiek badaezpada ezarriko dira, arau-hausleak zehapenik ordaindu behar badu ere, edo ondasun kaltetuak konpondu edo atzera lehengo moduan utzi behar baditu ere.

2.– Mediante acuerdo motivado se podrán adoptar medidas cautelares dirigidas a asegurar la eficacia de la resolución final. Estas medidas consistirán fundamentalmente en la suspensión temporal de actividades o de las concesiones o autorizaciones y en el establecimiento de fianzas que garanticen tanto el cobro de la sanción que pueda recaer como la reparación o reposición de los bienes dañados, así como cualquier otra medida de corrección, control o seguridad que impida la extensión del daño.

3.– Era berean, eta salbuespen gisa, zehapen-espedientea abiarazi baino lehen, interesdunari entzun ondoren eta Zuzenbidean oinarritutako ebazpenaren bidez, zehatzeko ahala erabiltzeko eskumena duen organoak, ikuskatze-lanaren ardura duenak, egiten ari litezkeen kalteak geldiarazi edo leuntzeko berehala hartu behar diren zuhurtziazko neurriak har ditzake eta neurri horiek lege honetan arau-haustetzat jotzen den edozein egintzaren ustezko erantzuleari ezarri. Neurri horiek jarduera edo obrak geldiaraztea izan daitezke.

3.– Igualmente, y con carácter excepcional, previamente a la incoación del expediente sancionador, con audiencia al interesado y mediante resolución fundada en Derecho, el órgano competente para el ejercicio de la potestad sancionadora, aquel al que corresponda la función inspectora, podrá adoptar e imponer a la persona presuntamente responsable de cualquiera de los hechos tipificados como infracciones por la presente ley medidas cautelares cuya asunción inmediata sea necesaria para evitar el mantenimiento de los daños que pudieran estar siendo ocasionados o para mitigarlos. Estas medidas podrán consistir en la paralización de la actividad o de las obras.

Baldin eta zuhurtziazko neurriak ikuskatze-lanaren ardura duenak hartzen baditu, zehatzeko ahala erabiltzeko eskumena duen organoak lau egun naturaleko epean berretsi beharko ditu neurri horiek.

En el caso de que las medidas cautelares sean adoptadas por aquel al que corresponda la función inspectora, estas medidas deberán ser ratificadas por el órgano competente para ejercer la potestad sancionadora en el plazo máximo de cuatro días naturales.

4.– Hasten den egunetik, gehienez ere urtebeteko epea egongo da zehatzeko prozedura izapidetzeko eta ebazteko, eta epe hori gaindituz gero, prozedura iraungita geratuko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legean jasota dagoen bezala (lege hori aldatu egin zen gero, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez).

4.– El plazo máximo para la tramitación y resolución del procedimiento sancionador será de un año desde la fecha de su iniciación. Si se sobrepasa dicho plazo, se producirá la caducidad del procedimiento en la forma y modo previstos en la Ley 30/1992, de 26 de noviembre, modificada por la Ley 4/1999, de 13 de enero.

60. artikulua.– Egindako kaltea konpontzea eta konfiskazioa.

Artículo 60.– Reparación del daño causado y decomiso.

1.– Ezartzen diren zehapenak gorabehera, jabari publikoan egindako kalte eta galerak konpontzera behartu daitezke arau-hausleak, baita gauzak lehen zeuden bezala uztera ere, eta, hori ezinezkoa bada, zer kalte-ordain eman behar diren zehaztuko da.

1.– Con independencia de las sanciones que se impongan, podrá exigirse a las personas infractoras la reparación de los daños y perjuicios ocasionados al dominio público, así como la reposición de las cosas a su estado anterior, y cuando ello no sea posible, se fijarán las indemnizaciones que procedan.

2.– Gauzak lehengo moduan utzi behar badituzte, arau-hausleek suntsitu edo eraitsi egin beharko dituzte legez kanpo egindako instalazio edo obra guztiak, eta hartarako behar diren lan guztiak egin beharko dituzte, erakunde eskudunak zehazten dizkion planoen, moduaren eta baldintzen arabera.

2.– La exigencia de reponer las cosas a su primitivo estado obligará a la persona infractora a destruir o demoler toda clase de instalaciones u obras ilegales y a ejecutar cuantos trabajos sean precisos para tal fin, de acuerdo con los planos, forma y condiciones que fije el órgano competente.

3.– Ezinbestea edo ustekabea hautematen den kasuetan, eta, arau-hauste administratiborik izan gabe ere, jabari publikoari edo haren zorpeko eta zaintzapeko guneei kalte egin bazaie objektuak, materialak edo bestelako gaiak nonbait utzita edo isurita, orduan kalte-egileak lehengo moduan utzi beharko ditu gauzak, hau da, kendu egin beharko du dena delako objektu, material edo gaia eta lehengo moduan utzi beharko du kalteturiko ingurune materiala. Gauzak lehengo moduan utzi behar hori ez da, inola ere, zehapentzat hartuko.

3.– En aquellos supuestos en los que se aprecie fuerza mayor o caso fortuito y no exista una infracción administrativa, pero en los que se produzca un daño al dominio público o a sus zonas de servidumbre y policía por causa del depósito o vertido de objetos, materiales o sustancias de cualquier clase, la persona causante del daño tendrá la obligación de reponer las cosas a su primitivo estado, lo que se concretará en la retirada del objeto, material o sustancia, así como en la reposición del medio material afectado. Esta obligación de reponer en ningún caso tendrá la consideración de sanción.

4.– Zehapen-espedientea alde batera utzita, beste espediente berariazko bat bidera daiteke, kaltearen arduraduna kaltea konpontzera behartzeko. Arau-hausleak edo kalte-egileak ez badu kaltea konpontzeko egin beharrekoa egiten, betearazte subsidiarioa etorriko da, arau-hauslea ohartarazi ondoren eta, egin beharrekoa egin dezan, beste epe bat jarri eta gero. Baina egoerak bere horretan iraunez gero giza osasunerako eta ingurumenerako berehalako arriskua baldin badago, ez da aurretiaz ohartarazi beharrik izango eta betearaztea berehala egin daiteke.

4.– Podrá sustanciarse un expediente específico para exigir a la persona responsable del daño la reparación de éste, con independencia del expediente sancionador. Si la persona infractora o causante del daño no ejecuta las acciones necesarias para reparar el daño causado, se procederá a la ejecución subsidiaria, previo apercibimiento a la persona infractora y establecimiento de un plazo para la ejecución voluntaria. No será necesario el apercibimiento previo, por lo que se podrá proceder de modo inmediato a la ejecución, cuando de la persistencia de la situación pudiera derivarse un peligro inminente para la salud humana o el medio ambiente.

5.– Gauzak lehengo moduan utzi beharra edo jabari publikoari egindako kalteak konpondu beharra hamabost urtez egongo da iraungi gabe.

5.– La obligación de reponer las cosas a su estado primitivo o de reparar los daños causados al dominio público prescribirá en un plazo de quince años.

61. artikulua.– Hertsatzeko isunak.

Artículo 61.– Multas coercitivas.

1.– Ez baldin bazaio kasu egiten, Uraren Euskal Agentziak hertsatzeko isunak jartzeko aukera du, bere ebazpenak betearazteko, eta, batez ere, jabari publikoan egindako kalteak konponarazteko.

1.– La Agencia Vasca del Agua podrá imponer multas coercitivas para la ejecución de sus resoluciones en caso de incumplimiento, especialmente en los supuestos de reparación de los daños causados en el dominio público.

2.– Mota honetako isunak bata bestearen ondoren eta behin baino gehiagotan ezarri ahalko dira, agindutakoa betetzeko nahikoa diren aldietan. Egindako errekerimenduak betetzen ez diren guztietan ezarriko dira isunak, hamabost egunean behin, harik eta agindutakoa bete arte, eta isunaren zenbatekoa, berriz, konpontzearen kostuaren edo egindako arau-hausteari dagokion diru-kopuruaren % 10 edo gutxiago izango da, kasuan kasukoa. Hertsatzeko isun bakoitzaren zenbatekoa ez da egindako arau-hausteagatik jarritako isunarena baino handiagoa izango.

2.– Este tipo de multas se podrán imponer de forma sucesiva y reiterada por periodos de tiempo que sean suficientes para cumplir lo ordenado. Se impondrán cuantas veces se incumplan los requerimientos efectuados, con una periodicidad quincenal, hasta el cumplimiento de lo ordenado y por un importe igual o inferior, en cada caso, al 10% del coste de la reparación o de la cantidad correspondiente a la infracción cometida. La cuantía de cada una de las multas coercitivas no superará el importe de la sanción fijada por la infracción cometida.

62. artikulua.– Beste administrazio batzuen eskumenak.

Artículo 62.– Competencias de otras administraciones.

1.– Toki-erakundeek, partzuergoak eta mankomunitateak barne, zehapen-espedienteak hasteko, izapidetzeko eta ebazteko eskumena izango dute, beren toki-ordenantzak aplikatuz.

1.– Las entidades locales, comprendidos los consorcios y mancomunidades, serán competentes para la incoación, tramitación y resolución de los expedientes sancionadores, en aplicación de sus propias ordenanzas locales.

2.– Toki-ordenantzek arau-hausteetarako araubide propioa antola dezakete. Araua haustea zer den jakiteko, gutxieneko irizpide hauek izan behar dituzte: horniketarako edo saneamendurako araubidea ez betetzea edo toki-erakundeak bere zerbitzuak eskaintzean eta eskumenak erabiltzean emandako baimen edo ebazpenetako baldintzak edo eskakizunak ez betetzea.

2.– Las ordenanzas locales podrán regular un régimen de infracciones propio que desarrolle los siguientes criterios mínimos de antijuridicidad: el incumplimiento del régimen regulador del abastecimiento o del saneamiento, así como de los condicionados o exigencias de las autorizaciones o de las resoluciones adoptadas por la entidad local en la prestación de los servicios y el ejercicio de sus competencias.

3.– Bestelako zehapenik ere jar dezakete toki-ordenantzek: diru-zehapenak, baimenak etetea, instalazioak ixtea edo instalazio edo zerbitzu publikoak erabiltzeko debekua.

3.– También podrán las ordenanzas locales establecer sanciones pecuniarias, de suspensión de autorizaciones, cierre de instalaciones o prohibición de utilización de instalaciones o servicios públicos.

4.– Beren eskumenak erabiltzean, toki-erakundeek ere har ditzakete lege honetako 59. artikuluan jasota datozen zuhurtziazko neurriak.

4.– En el ejercicio de sus competencias, las entidades locales podrán adoptar las medidas cautelares recogidas en el artículo 59 de esta ley.

5.– Lege honetako 60. artikuluaren arabera, toki-erakundeek autotutoretza-ahala izango dute, jabari publiko hidraulikoan egindako kalteak konpontzeko eskatzeko.

5.– Las entidades locales tendrán la potestad de autotutela para la exigencia de reparación de los daños causados en el dominio público hidráulico, de acuerdo con la regulación contenida en el artículo 60 de esta ley.

63. artikulua.– Diru-laguntzak jasotzeko debekua.

Artículo 63.– Prohibición de obtener subvenciones.

Arau-hauste larri edo oso larriengatik zehapen irmoa jaso duten pertsonek edo erakundeek ezingo dute Uraren Euskal Administrazioaren diru-laguntzarik lortu, harik eta zuzendu beharrekoa zuzendu arte eta zehapena bete arte.

Las personas o entidades que hayan sido sancionadas de manera firme por la comisión de infracciones de carácter grave o muy grave no podrán obtener subvenciones de la Administración Vasca del Agua hasta no haber ejecutado las medidas correctoras pertinentes y haber satisfecho la sanción.

64. artikulua.– Preskripzioa.

Artículo 64.– Prescripción.

1.– Lege honetan aipatutako arau-hausteen preskripzio-epeak, arau-haustea egin zenetik edo –kaltea berehalakoan gertatu ez bada– hauteman zenetik kontatzen hasita, honako hauek izango dira:

1.– Las infracciones a que se refiere la presente ley prescribirán en los siguientes plazos, a contar desde la comisión del hecho o desde la detección del daño, si éste no fuera inmediato:

a) Urtebete arau-hauste arinetan.

a) Un año en caso de infracciones leves.

b) Hiru urte arau-hauste larrietan.

b) Tres años en caso de infracciones graves.

c) Bost urte arau-hauste oso larrietan.

c) Cinco años en caso de infracciones muy graves.

2.– Lege honetan aipatutako zehapenen preskripzio-epeak honako hauek izango dira:

2.– Las sanciones a que se refiere la presente ley prescribirán en los siguientes plazos:

a) Arau-hauste arinengatik ezarritako zehapenentzat, urtebete.

a) Las sanciones impuestas por infracciones leves prescribirán al año.

b) Arau-hauste larriengatik ezarritako zehapenentzat, bi urte.

b) Las sanciones impuestas por infracciones graves prescribirán a los dos años.

c) Arau-hauste oso larriengatik ezarritako zehapenentzat, hiru urte.

c) Las sanciones impuestas por infracciones muy graves prescribirán a los tres años.

Preskripzio-epea zehapena eragin duen administrazio-ebazpenak irmotasuna hartzen duen egunaren biharamunetik kontatzen hasita kalkulatuko da.

El plazo de prescripción comenzará a contarse desde el día siguiente a aquel en que adquiera firmeza la resolución en vía administrativa por la que se impone la sanción.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

DISPOSICIONES ADICIONALES

Lehenengoa.– Plangintzarako, Euskadiko demarkazio hidrografikoa aipatzen denean, dagozkion arro hidrografikoak eta tarteko eta itsasertzeko urak aipatzen direla uler daiteke. Euskadiko demarkazio hidrografikoak arro bat edo bat baino gehiago har dezake.

Primera.– Las referencias a la demarcación hidrográfica de Euskadi se podrán entender hechas, a efectos de planificación, a las cuencas hidrográficas y a las aguas de transición y costeras correspondientes. La demarcación hidrográfica de Euskadi podrá afectar a una o varias cuencas.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoetako langileei dagokienez, lege honek arautzen dituen gaietako eginkizunak betetzen ari direnak Uraren Euskal Agentzian integratu daitezke.

Segunda.– El personal de las administraciones públicas de la Comunidad Autónoma que viniera desarrollando funciones en materias reguladas por la presente ley podrá ser integrado en la Agencia Vasca del Agua.

Hirugarrena.– Jaurlaritzaren ardura izango da diru-zehapenak kontsumo-prezioen urteko indizearen arabera eguneratzea.

Tercera.– Corresponderá al Gobierno la actualización del importe de las sanciones pecuniarias de acuerdo con el índice anual de precios al consumo.

Laugarrena.– 1.– Uraren Euskal Agentzia erakunde publikoaren benetako sorrera eta haren jardunaren hasiera Jaurlaritzak erabakiko ditu, erregelamenduz erakundearen estatutu sozialetan zehaztutako egunean.

Cuarta.– 1.– La creación efectiva e inicio de las actividades del ente público Agencia Vasca del Agua se determinarán por el Gobierno en la fecha que reglamentariamente se establezca en sus estatutos sociales.

2.– Jardunaren hasiera eta dagokion Aurrekontu Legea indarrean sartzea batera gertatzen ez badira, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartuko ditu Uraren Euskal Agentzia erakunde publikoaren ustiapen- eta kapital-aurrekontua, baita horren jarduna hasten den ekonomia-ekitaldiari dagozkion finantza arloko behin-behineko egoera-orriak ere, eta horren berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari, hamabost eguneko epean. Horretarako, aurrekontuen arloko eskumenak dituen Eusko Jaurlaritzako sailak aurrekontuok osatzeko beharrezkoak diren aurrekontuko aldaketak egingo ditu, baina horiek ezin dezakete emendatu erakunde publikoaren jardunaren hasieran indarrean zeuden Aurrekontu Orokorretako partidetan izendatutako zenbateko globala.

2.– Para el caso en que el inicio de las actividades no coincida con la entrada en vigor de la correspondiente Ley de Presupuestos, el Consejo de Gobierno aprobará los presupuestos de explotación y capital del ente público Agencia Vasca del Agua y los estados financieros provisionales correspondientes al ejercicio económico en que inicie sus actividades, y dará cuenta a la Comisión de Economía, Hacienda y Presupuestos del Parlamento Vasco en el plazo de quince días. A tales efectos, y por el departamento del Gobierno Vasco competente en materia de presupuestos, se realizarán las modificaciones presupuestarias que fuesen necesarias para la formación de dichos presupuestos, sin que puedan suponer un incremento del importe global consignado en las partidas de los Presupuestos Generales vigentes al inicio de las actividades del ente público.

Bosgarrena.– 1.– Zerga arloko arau-hauste eta zehapenei dagokienez, lege honetan xedatutakoa aplikatuko da, eta, horrelakorik ezean, zerga arloko arau-hauste eta zehapenen araubide orokorra zehazten duen araudia.

Quinta.– 1.– En materia de infracciones y sanciones tributarias se aplicará lo dispuesto en esta ley, y, en su defecto, la normativa que regula el régimen general de infracciones y sanciones en materia tributaria.

2.– Kostaldeei dagokienez, lege honetan xedatutakoa aplikatuko da, eta, horrelakorik ezean, arloan indarrean dagoen araudia.

2.– En materia de costas se aplicará lo dispuesto en esta ley, y, en su defecto, la normativa vigente en esa materia.

Seigarrena.– 41. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, erakunde hornitzaileek, tarifetan, gutxienez beren goi-horniketako eta goi-saneamenduko sarearen inbertsio-, mantentze- eta ustiatze-kostuak egotzi behar dituzte, beranduen jota 2007ko abenduaren 31n.

Sexta.– De conformidad con lo establecido en el artículo 41, las entidades suministradoras deberán imputar, en sus tarifas, como mínimo los costes de inversión, mantenimiento y explotación de su red de abastecimiento y saneamiento en alta a más tardar el 31 de diciembre de 2007.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

DISPOSICIONES TRANSITORIAS

Lehenengoa.– Uraren Kontseiluaren gaur egungo esaerari bere horretan eutsiko zaio (33/2003 Dekretuan dago jasota), harik eta erakunde hori antolatzeko beste arau bat ematen den arte.

Primera.– Se mantendrá la actual composición del Consejo del Agua, prevista en el Decreto 33/2003, hasta tanto se dicte una nueva norma reguladora de este órgano.

Bigarrena.– Plangintza hidrologikoa onartu bitartean, normalean Eusko Jaurlaritzak parte-hartze hau izango du, ehunekotan, azpiegitura hidraulikoetarako jarduera-mota bakoitza finantzatzen:

Segunda.– Hasta que se apruebe la planificación hidrológica, la participación porcentual del Gobierno en la financiación de cada tipo de actuación en infraestructuras hidráulicas será, de forma ordinaria, la siguiente:

a) Interes orokorreko obrak: % 100.

a) Obras de interés general: 100%.

b) Ureztaketarako lehendik dauden sistemen eta sistema berrien eraginkortasuna hobetzeko obrak: % 80raino.

b) Obras de mejora de la eficiencia de los regadíos existentes y de los nuevos regadíos: hasta el 80%.

c) Goi-saneamenduko eta goi-horniketako obrak, udalerriz gaindikoak, udalerrietakoak edo kontzejuetakoak: % 50.

c) Obras de saneamiento y abastecimiento en alta de ámbito supramunicipal, municipal o de los concejos: 50%.

Hirugarrena.– Lege hau indarrean jarri eta urtebetera, pertsona edo erakunde erabiltzaileek martxan jarriak behar dituzte izan kontsumoa zuzenean neurtzeko sistemak (lege honetan bertan daude zehazturik zein diren); une horretatik aurrera lege honetako 55.n artikuluan jasotakoa aplikatuko da.

Tercera.– En el plazo de un año, a contar desde la entrada en vigor de la presente ley, las personas o entidades usuarias deberán poner en funcionamiento los sistemas de medición directa del consumo previstos en ella, momento a partir del cual será de aplicación lo previsto en el artículo 55.n de esta ley.

Laugarrena.– Lege hau onartzen denean indarrean badaude, azpiegitura hidraulikoetarako hitzarmenek indarrean jarraituko dute harik eta hitzarmen horietan jasotako obrak amaitu arte.

Cuarta.– Los convenios de infraestructuras hidráulicas vigentes en el momento de la aprobación de esta ley mantendrán su vigencia hasta la terminación de las obras que estén recogidas en dichos convenios.

Bosgarrena.– Lege hau indarrean sartu aurretik hasitako zehapen-espedienteak, harik eta amaitu arte, hasi zirenean indarrean zegoen araudiaren arabera izapidetuko dira, salbu eta lege honek aurreikusten dituen xedapenak hobeak badira, orduan hauxe izango baita aplikatu beharreko araudia.

Quinta.– Los expedientes sancionadores iniciados con anterioridad a la entrada en vigor de la presente ley se tramitarán, hasta su conclusión, de acuerdo con la normativa aplicable en el momento de su iniciación, salvo que las disposiciones contenidas en la presente ley resulten más favorables, en cuyo caso será ésta la normativa aplicable.

AZKEN XEDAPENAK

DISPOSICIONES FINALES

Lehenengoa.– Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.a artikuluaren 10. paragrafoa eta 7.b artikuluaren 1 eta 4. paragrafoak aldatu, eta honela idatzita geratuko dira:

Primera.– Se modifica el apartado 10 del artículo 7.a y el 1 y 4 del artículo 7.b de la Ley 27/1983, de 25 de noviembre, de relaciones entre las instituciones comunes de la Comunidad Autónoma y los órganos forales de sus territorios históricos, que quedan redactados en los siguientes términos:

"7. atala.

"Artículo 7.°.–

a)

a)

10.– Herri-lanak egiteak beste lurralde historiko batzuei eragiten ez badie edo Eusko Jaurlaritzak ez baditu interes orokorrekotzat jo.

10.– Obras públicas cuya realización no afecte a otros Territorios Históricos o no se declare de interés general por el Gobierno Vasco.

Aurrekoa gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorrekotzat joko dira Eusko Legebiltzararraren Uraren Legeak definitzen dituen obra hidraulikoak. Uraren Euskal Agentziari dagokio interes orokorrekotzat jo diren obra hidraulikoak proiektatzea, egitea eta kudeatzea; baita lege honek ematen dion beste edozein eginkizun betetzea ere, obra horiek direla-eta.

No obstante lo anterior, se consideran obras hidráulicas de interés general de la Comunidad Autónoma del País Vasco las que así se definen en la Ley de Aguas del Parlamento Vasco. Corresponde a la Agencia Vasca del Agua la proyección, ejecución y gestión de las obras hidráulicas de interés general, así como el ejercicio de cualesquiera otras funciones que le encomienda aquella ley en relación con tales obras.

b)

b)

1.– Landare-osasuna; nekazaritza erreformatu eta garatzea; nekazaritza zabaldu, sustatu eta gaitzea; mahasgintza eta ardogintza; landareak ekoiztea, haziak eta mintegi-landareak izan ezik.

1.– Sanidad vegetal, reforma y desarrollo agrario; divulgación, promoción y capacitación agraria; viticultura y enología; producción vegetal, salvo semillas y plantas de viveros.

Arlo honetan, Uraren Euskal Agentziari dagokio Erkidegoko Uraren Legeak ur-horniketa, saneamendu, arazketa eta ureztatze gaietan ematen dizkion eginkizunak betetzea; baita ureztatzearen araubide juridikoa arautuko duen dekretua Eusko Jaurlaritzari proposatzea ere, legeak ezartzen duen gutxieneko edukia jasota.

En esa materia, compete a la Agencia Vasca del Agua el ejercicio de las funciones que le atribuye la Ley de Aguas autonómica en relación con el abastecimiento, saneamiento, depuración y riego, incluida la de elevar al Gobierno Vasco la propuesta de decreto que éste aprobará para regular el régimen jurídico del riego, con el contenido mínimo establecido en esa ley.

4.– Ur kontinental publikoen eta horien berezko ibilguen, ur-bazterren eta zortasunen zaintza. Eusko Legebiltzarraren Uraren Legeak arautzen duenaren arabera egingo da zaintza hori".

4.– Policía de las aguas públicas continentales y de sus cauces naturales, riberas y servidumbres, que se ejercerá de conformidad con lo previsto en la Ley de Aguas del Parlamento Vasco".

Bigarrena.– Eusko Jaurlaritzari baimena ematen zaio lege honetan xedaturikoa garatu eta ezartzeko beharrezko xedapenak eman ditzan.

Segunda.– Se autoriza al Gobierno Vasco para dictar las disposiciones necesarias para el desarrollo y aplicación de lo dispuesto en esta ley.

Hirugarrena.– Eusko Jaurlaritzak, lege hau indarrean sartzen denetik urtebeteko epean, legea garatu eta betetzeko beharrezkoak diren erregelamenduzko arauak onartuko ditu.

Tercera.– El Gobierno Vasco, en el plazo de un año a partir de la entrada en vigor de la presente ley, aprobará las normas reglamentarias necesarias para su desarrollo y cumplimiento.

Laugarrena.– Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik sei hilabetera sartuko da indarrean.

Cuarta.– La presente ley entrará en vigor

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

cuando se cumplan seis meses desde el día siguiente al de su publicación en el Boletín Oficial del País Vasco.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko ekainaren 26a.

Por consiguiente, ordeno a todos los ciudadanos y ciudadanas de Euskadi, particulares y autoridades, que la guarden y hagan guardarla.

Vitoria-Gasteiz, a 26 de junio de 2006.

Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Azterketa dokumentala

El Lehendakari,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Análisis documental

Euskadi, bien común