2015/05/05 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.
Euskal epaileek espetxeratzearen ordezko 5.871 zigor ezarri zituzten iaz Euskadin larritasun urriko delituengatik.
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.
Osalaneko deialdia prebentzio-delegatuei prestakuntza emateko.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
2015eko MUSIKALDI.
500.000 euro guraso elkarteetarako.
Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia eta gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren arteko hitzarmena, Euskadiko Gazteak Lankitzan programa gauzatzeko.
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.
Pedro Esnaola, Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan kide berri bat izendatzeko.
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.

EUSKAL EPAILEEK ESPETXERATZEAREN ORDEZKO 5.871 ZIGOR EZARRI ZITUZTEN IAZ EUSKADIN LARRITASUN URRIKO DELITUENGATIK.

LABURPENA

• Eusko Jaurlaritzak, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren bitartez, espetxeratzearen ordezko heziketa eta gizarteratze programak koordinatu eta finantzatzen ditu 2011tik.

• Zigorrak kommutatzeko aukera ematen zuten autoetan gehien errepikatutako delituak bide segurtasunarekin eta genero indarkeriarekin lotutakoak izan ziren 2014an, guztien % 63,42 hain zuzen ere.

• Espetxeratzearen ordezko gisa eskainitako aukera ohikoena, berriz, gizartearen aldeko lanak egitearena izan zen, kasuen % 52,6rekin.

• Eusko Jaurlaritzak 729.600 euro bideratuko ditu 2015ean herritarrentzako doakoa den zerbitzu honetara.

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua delituak egin dituztenen pertsonak hezi eta gizarteratzeko egitasmoak koordinatu eta finantzatzeko Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen doako zerbitzua da. Normalean, larritasun urriko delituak egin dituzten pertsonek erabiltzen dute zerbitzua, epaileek espetxeratzearen ordezko zigorrak ezarri dizkietenak. Zerbitzua arlo juridikoan, psikologikoan eta gizarte lanean espezializatutako profesionalek osatzen dute. Zigortutako lagunek egindako delituaren ondorioen erantzukizuna onar dezaten egiten dute lan profesionalok, baita zigortutakoek biktimari eragindako kaltea konpontzen lagun dezaten ere.

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak espetxeratzearen ordezko hiru formula eskaintzen ditu:

• Gizartearen aldeko lanak: Heziketa eta sentsibilizazio programetan parte hartuta zigorrak kommutatu egiten dira. 2014an, epaileek espetxe zigorrak programotan parte hartzeagatik ordezteko aukera ematen zuten 3.094 auto eman zituzten, guztien % 52,6.
• Zigorra eten eta ordeztea: Zigorrak eten egiten dira delitugileak osasun mentaleko programaren batean edo programa terapeutikoren batean parte hartzeko baldintzarekin. 2014an, epaileek espetxe zigorrak programotan parte hartzeagatik ordezteko aukera ematen zuten 2.639 auto eman zituzten, guztien % 44,9.
• Segurtasun neurriak: Zigortutako pertsonak, espetxean sartu beharrean, zigorra osasun mentaleko zentro batean betetzen du. 2014an, epaileek 138 auto eman zituzten delitugileak osasun mentaleko zentroetan sartzea eta ez espetxean aginduz, guztien % 2,3.

2014KO DATUAK

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak Euskadiko epaileek 2014an 4.702 pertsonari (4.176 gizoni eta 526 emakumeri) emandako 5.871 auto jaso zituen. Beste urte batzuetan bezala, 2014an bide-segurtasunarekin eta genero-indarkeriarekin lotutako delituak izan ziren nagusi, hain zuzen ere % 63,42:

2014AN EMANDAKO AUTOAK GUZTIRA 
GENERO INDARKERIAKO DELITUAK 1.788 % 30,45
BIDE SEGURTASUNEKO DELITUAK 1.936 % 32,97
PERTSONEN AURKAKO DELITUAK 481 % 8,19
ONDAREAREN AURKAKO DELITUAK 651 % 11,08
BESTEAK 1.015 % 17,28
GUZTIRA 5.871 % 100

 

GIZARTEAREN ALDEKO LANAK EGINDA 2014AN KOMMUTATUTAKO AUTOAK  (Guztien %52,6)

GENERO INDARKERIAKO DELITUAK 1.235 % 39,92
BIDE SEGURTASUNEKO DELITUAK 1.535 % 49,61
PERTSONEN AURKAKO DELITUAK 140 % 4,52
ONDAREAREN AURKAKO DELITUAK 84 % 2,72
BESTEAK 100 % 3,23
GUZTIRA 3.094 % 100

 

ZIGOR ETETE ETA ORDEZTEEN BIDEZ 2014AN KOMMUTATUTAKO AUTOAK (Guztien % 44,9)

GENERO INDARKERIAKO DELITUAK 533 % 20,19
BIDE SEGURTASUNEKO DELITUAK 398 % 15,08
PERTSONEN AURKAKO DELITUAK 300 % 11,36
ONDAREAREN AURKAKO DELITUAK 546 % 20,68
BESTEAK 862 % 32,66
GUZTIRA 2.639 % 100

 

SEGURTASUN NEURRIAK EZARRIZ 2014AN KOMMUTATUTAKO AUTOAK
(Guztien % 2,3)

GENERO INDARKERIAKO DELITUAK 20 % 14,49
BIDE SEGURTASUNEKO DELITUAK 3 % 2,17
PERTSONEN AURKAKO DELITUAK 41 % 29,70
ONDAREAREN AURKAKO DELITUAK 21 % 15,22
BESTEAK 53 % 38,41
GUZTIRA 138 % 100

 

HEZIKETA ETA GIZARTERATZE PROGRAMAK

Delituen % 63,42 bide segurtasunarekin eta genero indarkeriarekin lotuta daudenez, Eusko Jaurlaritzak delituongandik kondenatutako pertsonen heziketarako bi programa espezializatu sortu ditu:

• Bide segurtasuneko sentsibilizazioa programa: Hezkuntza ikastaroak egiten dira zigortutako lagunek delituok berriz egitea saihestu asmoz. Bigarren fase batean, zigortuek erabilgarritasun publikoko jarduerak egiten dituzte, betiere trafiko istripuen prebentziora bideratutakoak. Ikastarook oso balorazio ona izan dute, egindako delituei eta haien ondorioei buruz gogoeta egiteko aukera ematen baitute. Gainera, parte hartzen dutenen jarrera-aldaketa nabarmendu beharrekoa da; hasierako amorru-egoeratik erantzukizuna hartzera igarotzen dira amaieran.

2014an zehar, 826 lagunek hartu zuten parte EAEko hiru lurralde historikoetan antolatutako 33 ikastaroetan. Arrakasta maila oso altua izan zen: parte-hartzaileen % 81,59k gaitzat jo zituzten ikastaroen amaieran. Ez-gai kalifikazioa jasotzen dutenean, kasua epailearen esku jartzen da berriro, eta horrek erabakitzen du zer neurri ezarri.
 

  BERTARATUTAKOAK GAI EZ GAI
ARABA 174 (% 21,06) 154 (% 22,84) 20 (% 13,15)
BIZKAIA 491 (% 59,44) 407 (% 60,38) 84 (% 55,26)
GIPUZKOA 161 (% 19,495) 113 (% 16,76) 48 (% 31,57)
GUZTIRA 826 674 (% 81,59) 152 (% 18,40)

 

Indarkeria matxistari aurre egiteko sentsibilizazioa programa: GAKOA izena du programak eta gizonek egindako delituaren erantzukizuna onartzea du helburu, emozio eta sentimenduetan sakonduz eta emakumeen aurkako indarkeria dinamikak bideratu asmoz. Oraingoan ere programaren balorazioa oso ona da. Parte-hartzaileengan emaitza positiboak sumatzen dira; aldaketak izaten dituzte maila afektiboan, jokabidekoan zein kognitiboan, bereziki giza harremanak, bikote- eta familia-harremanak zehazkiago, ulertzeko modu berriak eta bidezkoak barneratzearekin lotuta.

2014an 249 lagunek hartu zuten parte GAKOA programan, eta, guztira, 1.441 esku-hartze egin ziren bai banaka bai familian bai taldeko saioetan:


2014KO ESKU-HARTZEAK 

  ARABA BIZKAIA GIPUZKOA GUZTIRA
Banakako saioak 212 850 212 1.276
Familian egindako saioak 5 19 0 24
Taldean egindako terapia saioak 0 120 0 120
Psikohezkuntzako taldearekin saioak 0 18 3 21
GUZTIRA 217 1.007 217 1.441

 

2014AN ARTATUTAKO GIZONAK

ARABA 35 (% 11,05)
BIZKAIA 164 (% 62,125)
GIPUZKOA 50 (% 20,08)
GUZTIRA 249

 

2015EKO AURREKONTUA

Eusko Jaurlaritzak dohainik jartzen du herritarren esku Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua 2011ko abuztuaren 8tik. 2015an, Eusko Jaurlaritzak 729.600 euro bideratuko ditu zerbitzua eskaintzera.
 

 

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.

OSALANEKO DEIALDIA PREBENTZIO-DELEGATUEI PRESTAKUNTZA EMATEKO.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak baietz esan dio Angel Toña, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenari, Osalanek 2015. urtean prebentzio-delegatuei oinarrizko prestakuntza eman diezaion deialdia.

Osalaneko helburuak kontuan hartuz, gizartean dauden laneko arriskuen prebentzioaren kulturan oinarrituak, lan ingurune seguru eta osasungarria lortzeko, “Laneko segurtasun eta osasunerako euskal Estrategia 2015-2020ko” helburu estrategikoak izanik, hain zuzen, diru-laguntza honen xedea prebentzio-delegatuetako prestakuntza sustatzea da. Prebentzio-delegatu hauek, laneko segurtasun eta osasunaren batzorde, prebentzio-erakundeetako teknikari, prebentzio-erakundeetako sanitario eta ETEetako enpresaburuekin elkarrekin, ardura duten enpresetako arriskuak kudetatzeko dira.

Formakuntzarako ekintza hau Osalanek proposatutako ekintzetako barruan dago, aipatutako Estrategian, prebentzio-delegatuei etengabeko prestakuntza emateko, behar dutenentzako birziklatze-prestakuntza ematea ez ezik, beren eginkizunak hobeto egitea ahalbidetuko dieten prestakuntza-ekintza espezifikoak eta laneko arriskuen prebentzioaren alorreko gaur egungo gaiei buruzko prestakuntza ematea ere kontuan hartuta.
 

 

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

2015EKO MUSIKALDI.

Erabakia, Errenteria Musikal MEPUri zuzeneko diru-laguntza bat emateko, 2015eko Musikaldia egiteko (musika-eskolen musika-jaia).

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Errenteriako EMPU Errenteria Musikal-ari dirulaguntza zuzen bat emateko erabakia, 2015eko Musikaldiri laguntza ematen diola aditzera emateko.

EAEko musika-eskola guztietako ikasle eta irakasleen arteko jai-topaketa finantzatzen laguntzea du 23.000 euroko zenbateko globaleko dirulaguntza honek helburu. Jai-topaketa horri Musikaldi esaten zaio, aurten Errenterian izango da maiatzaren 9an EMPU Errenteria Musikal antolaketaz arduratuko da.
 

 

500.000 EURO GURASO ELKARTEETARAKO.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko egunean onartu du Helduen Hezkuntzako ikasleen elkarteentzako eta unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteentzako dirulaguntzak deitzen dituen agindu bat.

500.000 euroko zenbateko globalean dirulaguntzak deitzea du agindu honek helburu, ondorengo gastuak finantzatzen laguntzeko: HHIko ikasleen elkarteek eta guraso elkarteek funtzionatzeko jarduerek eta azpiegiturek eragindakoak; ikastetxe desberdinetako guraso eta ikasleei zuzendutako jarduerek eragindakoak.
 

 

GARAPEN LANKIDETZARAKO EUSKAL AGENTZIA ETA GAZTERIA ETA KIROL ZUZENDARITZAREN ARTEKO HITZARMENA, EUSKADIKO GAZTEAK LANKITZAN PROGRAMA GAUZATZEKO.

Erabakia, Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa garatzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin hitzarmena sinatzea baimentzen duena.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez baimendu du Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko hitzarmena sinatzea. Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuendaritzaren kudeaketarekin burutzen den Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa gauzatzea da hitzarmen horren xedea.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa 1993an sortu zen honako helburu honekin: Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioa piztea, Euskadiko Gobernuz Kanpoko Erakundeek Hegoaldeko herrialdeetan burutzen dituzten lankidetza ekintzak aintzat hartuta.
 

 

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA X. LEG.

PEDRO ESNAOLA, PASAIAKO PORTUKO AGINTARITZAREN ADMINISTRAZIO KONTSEILUAN KIDE BERRI BAT IZENDATZEKO.

Dekretua, Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera Ofizialak Pasaiko Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan duen kide bat izendatzeko dena.

LABURPENA

Dekretuaren bitartez Pedro Esnaola jauna izendatzen da, Gipuzkoako Merkataritza Ganbera Ofizialaren ordezkari bezala.