Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki nagusiak


2014/04/08 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

LEHENDAKARITZA X. LEG.
Erabakia, Nazioartekotzeko Esparru Estrategia 2020. Estrategia. Basque Country Estrategia onartzeko dena.
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.
Erabakia, Barakaldoko Udalarekin lankidetza-hitzarmena sinatzeko baimena emateko dena. Helburua: Barakaldon, deribazio judizialez, familiarentzako elkargune baten zerbitzu prestazioa kudeatzeko gomendioa.
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.
Erabakia; Enpresak Nazioartekotzeko plana 2014-2016 komunikatzeko.
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.
Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematen dena, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarte bazterkeriaren aurkako abenduaren 23ko 18/2008 Legean ezarritako gizarte-larrialdietarako laguntzen prestazio ekonomikoetarako.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
Dekretua; Karakterizazioko eta makillaje profesionaleko goi mailako teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena.
Agindua, ikertzaileentzako mugikortasun-programetarako deia egiten duena.
Dekretua; Inprimaketa osteko eta akabera grafikoko teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena.
Dekretua; Bideo, disc-jockey eta soinu teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena.
Dekretua; Nabigazioko eta itsasertzeko arrantzako teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena.
Dekretua; Trenbideko gurpildun materialaren mantentze teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena.
Dekretua; Errepideko garraiorako ibilgailuak gidatzeko teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena.
Dekretua: Laborategiko lanetako teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena.
Agindua, kongresuak eta zientzia-bilerak 2014 urteko bigarren seihilekoan egiteko laguntzetarako deia egiten duena.
OSASUN SAILA X. LEG.
Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Ente Publikoko zuzendaritza-taldekideen zerrenda onartzen duena.
LEHENDAKARITZA X. LEG.

ERABAKIA, NAZIOARTEKOTZEKO ESPARRU ESTRATEGIA 2020. ESTRATEGIA. BASQUE COUNTRY ESTRATEGIA ONARTZEKO DENA.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK NAZIOARTEKOTZEKO 2020rako BASQUE COUNTRY ESPARRU ESTRATEGIA ONARTU DU

• Basque Country Estrategiak datozen hiru urteetarako 105 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du.
• Jaurlaritzaren nazioartekotze estrategian lehentasunezko herrialdeetako batzuk dira Alemania, Estatu Batuak, Mexiko eta Txina.

Gobernu Kontseiluak 2020: Basque Country Estrategia izeneko Nazioartekotzeko Esparru Estrategia onartu du, eta lehenengo fasean, 2014-2016an, estrategia hori bi plan estrategikoren bidez gauzatzea; Kanpo Ekintzako Planaren eta Enpresak Nazioartekotzeko Planaren bidez, hain zuzen. Esparru Estrategiaren helburuak hauek dira: Euskadi atzerrian proiektatzea, suspertze ekonomikoa eta lanpostuen sorrera bultzatzea, Euskadi eragile global gisa kokatzea eta gizarte globalago eta irekiago bat eraikitzen laguntzea.

Lehenengo aldiz, Eusko Jaurlaritzak Euskadi osoa nazioartekotzeko prozesu bat jarri du martxan. Hau da, leihoak mundura irekitzeko, nazioartekotzea agenda instituzionalen erreferente nagusia izan dadin, baita gizarte zibilarena ere, ez enpresen arloan bakarrik, baita hezkuntza, osasun, kultura edo ingurumen arloetan ere.

Basque Country Estrategiak nazioarteko jardueren inguruko ikuspegia definitzea, zein bektore komunetan kokatzen diren identifikatzea barne hartzen du, eta hala arlo tematikotan nola geografikotan fokalizatzea. Adibidez, hauek dira lehentasunezko eremu geografikoak:

    Europa: Europar Batasuna, Eskandinavia, Alemania, Danimarka, Frantzia eta Erresuma Batua.
    Amerika: Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Brasil, Kolonbia eta Peru.
    Asia: Korea, Singapur, India, Txina.
    Afrika: Hegoafrika.

Hauek dira beren ezaugarriak direla medio nazioartekotzearekin lotura estuena daukaten gobernu-esparruak: kanpo-ekintza instituzionala, enpresen nazioartekotzea, kultura eta turismoa. Basque Country Estrategiaren lau osagai nagusitzat jotzen ditugu, lehendakariak 2013ko ekainean adierazi zuen bezala.

Gaur, Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetako 2014-2016 epean bere helburuen eta jardueren martxan jartzea markatuko duten lehenengo bi eremuetarako plan sektorial espezifikoak aurkeztuko ditu.

Eusko Jaurlaritzak 105.535.070 € bideratuko ditu estrategia honetara, 2014-2016 epean; urtean, 35 milioi euro.

2014-2016rako KANPO EKINTZAKO PLANA

2014-2016rako Kanpo Ekintzako Planari dagokionez, Euskadi instituzionalki nazioartekotzeko helburuak lortzera zuzendutako jarduerak eta zerbitzuak definitzeko eta egituratzeko beharrezko tresna gisa sortu da.

Ekintza-planak Eusko Jaurlaritzaren kanpo-ekintza bultzatzeko eta koordinatzeko 6 helburu estrategiko, 19 ekintza-ildo eta 70 jarduera zehatz barne hartzen ditu. Horiek guztiak eraginkortasun eta koherentzia irizpidetan oinarrituta daude eta xede bikoitza daukate: Euskadi eragile global gisa kokatzea eta euskal interesak munduan defendatzea.

Helburu estrategikoak eta jarduerak:
1. Euskadi munduan proiektatzea:
- Basque Country marka sustatzea, Euskadiren irudia zabaltzeko baliabide gisa.
- Eragin handiko nazioarteko 4 ekimen egitea, Euskadiren gomendatzaile izango diren eragiteko gaitasun handiko pertsonen presentziarekin.
- Lehentasunezko 5 herrialde edo eskualdetik Euskadirako bisitak antolatu, bazkide estrategikoen sare indartsu bat ehuntzeko.
- Euskal eragileek gutxienez nazioarteko 25 programa edo ekitaldi tematikotan parte hartzea erraztea.
- Nazioarteko ospea izango duen Basque Country sari bat sortzearen bideragarritasuna aztertzea.

2.- Euskadiren garapen etengabe eta jasangarria garatzen laguntzea, kanpoan bere sektore anitzeko interesak sustatuz.
- Aliantzen sare bat sortzea, bazkide estrategiko bihurtuko diren gutxienez 8 eskualderekin.
- Nazioarteko erakundeekin (AEE, NBGP, SEGB, esaterako) 6 lankidetza-akordio lortzea, besteak beste industria-politika, osasun, hirigintza eta ingurumen arloetako eredu eta politika publikoak helarazteko.
- Gutxienez 100 instituzio, enbaxada eta kontsul-ordezkaritzarekin harreman egonkorrak sortzea eta horiei eustea, herrialde estrategikoekiko lotura instituzionalak bermatzeko.

3.- Euskadik Europaren eraikuntzan parte hartzea.
- Euskal eragileen eta Europako instituzioen arteko gutxienez 60 lansaio antolatzea.
- Akitania-Euskadi euroeskualdearen bitartez, profil askotako euskal eragileei parte hartzeko aukera emango dieten mugaz gaindiko gutxienez 200 proiektu finantzatzea.
- Euskal eragileek Europako programetan daukaten partaidetza handitzea.
- Zuzenbide komunitariotik eratorritako eginbeharrak beteko direla zaintzea.

4.- Euskadiren eta kanpoko euskal komunitatearen arteko harremanak bultzatu, babestu eta areagotzea.
- Global Basque Network, kanpoko euskal komunitate osoa lotuko duen sare globala, garatzen jarraitzea.
- Ikerketa arloko 8 azterlan argitaratzea eta euskal emigranteen gutxienez 200 ahozko lekukotza jasoko dituen dokumentu-base bat sortzea.
- Gaur egun 25 herrialdetan finkatuta dauden 187 euskal etxeen sarea zabaltzea, gutxienez beste 10 euskal etxe sortuz.
- Beren herrialdeetan finkatutako beste diaspora batzuekiko loturak bultzatzea, gutxienez 30 ekimen bateratu eginez.

5.- Mundu justuago eta orekatuago bat eraikitzen laguntzea.
Eremu horretako ekintza-ildo eta jarduera zehatzak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren etorkizuneko Lau Urteko Plan Zuzentzailean jasota daude. Une honetan, lanketa fasean dago plana.

6.- Euskadiren kanpo-ekintzaren eraginkortasuna eta kalitatea areagotzea.
- Euskadik kanpoan dauzkan ordezkaritzen ahalmenak indartzea, baita Eusko Jaurlaritzako sailekin eta beste erakundeekin dauzkaten harremanak optimizatzea ere.
- Gizarteak Euskadiren nazioartekotze-prozesuan partaidetza izatea bultzatzea, herritarrei irekietako foro berritzaile baten bitartez: Kanpo Ekintzako Aholku Batzordea.
- Herri Administrazioko profesionalen nazioartekotze arloko gaitasunak hobetzea, prestakuntza emanez, eta herri-administrazioan lan egiten duten pertsonentzat mugikortasun programa bat aktibatzea.
- Euskadiren kanpo-ekintzak maila gorenean jarraipena izatea bermatuko duen adituen belaunaldi berri bat prestatzea, gazte profesionalei bideratutako beka-programa baten bidez.

Esparru Estrategia honen eta Kanpo Ekintzako Planaren lanketan, partaidetza prozesu bat aurrera eraman dugu, bai herritarrei Irekia atariaren bitartez proposamenak egiteko aukera emanez, bai nazioartean jarduera esanguratsua daukaten dozenaka eragileri kontsulta sakonak eginez.

Azkenik, bai Basque Country Estrategia bai Kanpo Ekintzako Plana ondo gauzatuko direla bermatzeko, gobernantza-, jarraipen- eta ebaluazio-eredu bat diseinatu dugu.
 

 

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA X. LEG.

ERABAKIA, BARAKALDOKO UDALAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENA SINATZEKO BAIMENA EMATEKO DENA. HELBURUA: BARAKALDON, DERIBAZIO JUDIZIALEZ, FAMILIARENTZAKO ELKARGUNE BATEN ZERBITZU PRESTAZIOA KUDEATZEKO GOMENDIOA.

LABURPENA

BARAKALDOKO FAMILIA-ELKARGUNEAK IRAUN EGINGO DUELA BERMATU DU JAURLARITZAK, 2014AN 130.000 EUROZ FINANATZATUTA

• Herriko Udalak jarraituko du zerbitzua kudeatzen, eta hura behar bezala aritzeko behar diren baliabide pertsonal, tekniko eta materialak ipiniko ditu.

• Jarraipen Batzorde bat sortuko da zerbitzua nola ematen den ebaluatzeko eta behar diren protokoloak erabaki, gatazkak konpondu eta zer hobekuntza egin litekeen proposatzeko.

“Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Barakaldoko udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, Epaileen agindu bidezko Familia Elkargunearen Barakaldoko zerbitzua kudeatzeko ardura ematekoa” sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Barakaldoko Udalak.

Horren bitartez Eusko Jaurlaritzak 130.000 euroz finantzatuko ditu Barakaldoko Familia Elkargunearen jardunak eragiten dituen gastuak. Barakaldoko Udalak, berriz, zerbitzua ematen jarraituko du eta berak hartuko du, halaber, zerbitzua behar bezala emateko hura behar diren baliabide pertsonal, tekniko eta materialez hornitzeko ardura.

Hitzarmen honen bitartez, orobat, Barakaldoko FEk, herriko bertako familiak ez ezik, egoera jakin batzuetan, ezker ibarreko beste herri batzuetako familiak ere (10, gehienez ere) artatu ahal izango ditu.

Hitzarmenaren Jarraipen Batzorde bat sortuko da, gutxienez urtean behin eta, bestela, bidezkoa irizten dion guztietan bilduko dena, besteak beste zeregin hauek izango dituena:

• Zerbitzua nola ematen den aztertzea, zuzen egiten dela bermatzearren.
• Lan-protokoloak erabakitzea, dokumentazioa, prozedurak, segurtasuna, lankidetza...
• Gertatzen diren kasuak aztertzea.
• Zerbitzua eta haren arauak hobetzeko ideiak planteatzea.
• Aldeen artean pitz litezkeen gatazkak ebaztea.

Azkenik, Barakaldoko Udalak memoria bat aurkeztuko du hiru hiletik behin, artatutako kasuen inguruko zenbait datu estatistiko eta epean gertatutako gorabehera aipagarriak bilduko dituena.

1,2 MILIOI EURO 2014AN

Jaurlaritzak 2014an orotara 1,2 milioi euro inbertituko ditu Euskadin kudeatzen dituen sei familia-elkarguneak finantzatzeko.

Barakaldokoaz gain, Euskadin beste bost familia-elkargune daude epailearen aginduz erabiltzeko:

• Arabako Familia Elkargunea: Gasteizen dago eta Araba osoari ematen dio zerbitzua. Hango lantaldea koordinatzaile batek, psikologo batek eta 5 hezitzailek osatua da.

• Gipuzkoako Familia Elkargunea: Donostian dago eta koordinatzaile-psikologo batek, beste psikologo batek, hezkuntza alorreko eta gizarte-laneko zazpi profesionalek eta aholkulari juridiko batek osatzen dute lantaldea.

• Portugaleteko Familia Elkarguneak egoitza bikoitza dauka, Portugaleten eta Zallan; beraz, bi balira bezala jarduten du. Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran, Meatzaldea eta Enkarterriko bizilagunak artatzen ditu. Koordinatzaile-psikologo batek, beste psikologo batek, gizarte-hezitzaile batek eta gizarte-langile batek osatzen dute lantaldea.

• Bilboko Familia Elkargunea: Bizkai osoko biztanleria artatzen du, Portugaleteko Familia Elkarguneak artatzen duena izan ezik. Koordinatzaile-psikologo batek, beste bi psikologok, hamabi gizarte-hezitzaile gizarte-langilek eta aholkulari juridiko batek osatzen dute lantaldea.
 

 

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA X. LEG.

ERABAKIA; ENPRESAK NAZIOARTEKOTZEKO PLANA 2014-2016 KOMUNIKATZEKO.

LABURPENA

2014-2016 ENPRESAK NAZIOARTEKOTZEKO PLANA

• Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta merkataritza ganberek osatutako Euskadiko Nazioartekotze Partzuergoak nazioartekotze politiken koordinazio eta eraginkortasuna indartzen du

• Euskal enpresen nazioartekotze fase eta mailen araberako bitarteko eta laguntza programak jasotzen ditu planak, baita finantzaketa instrumentu berriak ere.

• Hazten ari diren urruneko merkatuetara sarbidea izatea eta lehentasunezkotzat jotako hurrengo herrialdeetan euskal presentzia indartzea helburu du egitasmoak: Alemania, Txina, AEBak eta Mexiko.

Iñigo Urkullu lehendakaria buru izan duen 2020 Nazioartekotzeko Estrategia Markoaren aurkezpen ekitaldian, estrategia horretako funtsezko parte den 2014-2016 Enpresak Nazioartekotzeko Plana ezagutarazi da. Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak nabarmendu duenez, planaren erronka nagusia euskal ekonomia eta enpresak nazioartean lehiakorragoak izatea lortzea da. Horrek, Tapiaren esanetan, ongi definitutako estrategia argi bat izatea eskatzen du: «Gure ekonomia eta enpresa jarduera nola, non eta zertarako nazioartekotu nahi dugun jakitea funtsezkoa da, are gehiago Euskadi bezalako herrialde txiki batean. Izan ere, gure ezaugarriek barne eta kanpoko elkarlan sareak jostea eskatzen digute nazioartekotze arrakastatsuagoa izateko».

Nazioartekotze Plana Euskadiko enpresa ehunaren nazioartekotzea hobetzea ahalbidetuko duten baldintzak ezarri eta jokaerak eragiteko bitartekoa da, «azken finean, euskal enpresen nazioartekotzerako giro onena sortzeko tresna».

Diseinatutako plana Euskadiko gaitasun eta beharretara egokituta dago, betiere egungo krisi egoera kontuan izanik, enpresen irekitasuna sustatuz, nazioarteko euskal ezarpenak areagotuz, Euskadira kanpoko inbertsioa erakarriz eta giza kapitalaren trebakuntzaren alde eginez.

Garatu beharreko 22 ekintza biltzen dituzten sei ardatz estrategiko

1. ardatza Kanpoko jarduera laguntzeko sistema sendotzea eta bultzatzea

Honako plan hau garatu eta inplikatutako eragileekin hainbat elkarlan akordio ezartzeaz gain, ardatz honetako ekintza nagusia partzuergo baten sorkuntza da.

Nazioartekotze Partzuergoa gobernantza indartzeko
Enpresak Nazioartekotzeko Planak Euskadiko Nazioartekotze Sistemaren gobernantza indartzen du Eusko Jaurlaritzak, SPRIk, foru aldundiek eta hiru lurraldeetako merkataritza ganberek osatutako partzuergo bat eratuz.

Partzuergoak nazioartekotze eraginkorragoa lortzeko erakunde bakoitzaren papera eta sortuko diren tresnak antolatzea ahalbidetzen du.

2. ardatza Laguntza berezitua euskal enpresek nazioarteko merkatuetara sarbidea izan dezaten

Ardatz estrategiko honek enpresen behar espezifikoetara egokitutako bitartekoak ad hoc sortzea eskatzen du, baita lehentasunezko herrialdeen mapa berri bat definitzea ere.

Nazioartekotze fase eta maila ezberdinetarako laguntza
Laguntza programa espezifikoei dagokionean, Eusko Jaurlaritzak Global Lehian laguntza programa berrirako deialdia egin berri du (2014ko martxoaren 18ko Gobernu Kontseilua) eta Nazioarteko Ezarpenentzako Gauzatu Programa mantentzen du.

Horrez gain, enpresa eragileen hornitzaileentzako laguntza bitartekoak diseinatzeko konpromisoa ere badago helburu jakin batekin: euskal enpresak kanpoan ezartzea aldi berean euren tokiko hornitzaileen jarduera bermatuz, bide batez hornitzaile horien nazioartekotzea bera ere erraztuz.

Alemania, Txina, AEBak eta Mexiko, lehentasunezko herrialdeak
Era berean, hazten ari diren urruneko merkatuetan sarrera izateko erronka hartzen da, baita lehentasunezkotzat jotako herrialdeetako presentzia indartzekoa ere. Horretarako, herrialde horietarako esku-hartze plan espezifikoak garatu dira.

Lehentasunezko esku-hartzea eskatzen duten herrialdeak

• 1. lehentasuna: Alemania, Txina, AEBak, India eta Mexiko
• 2. lehentasuna: Brasil, Errusia eta Turkia
• 3. lehentasuna: Australia, Kolonbia, Indonesia, Malasia, Peru, Singapur, Hegoafrika eta Vietnam

SPRIren hamalau herrialdeko etorkizuneko sarea

Alemania, Argentina, Brasil, Txina, Txile, Kolonbia, AEBak, India, Mexiko, Polonia, Txekiako Errepublika, Errusia, Singapur eta Turkia.

3. ardatza. Sektore eta cluster jakinei laguntza euskal ondasun eta zerbitzuek atzerrian duten posizionamendua indartzeko

Enpresen nazioartekotzetik harago, produktu edo zerbitzu jakinek nazioarteko merkatuetan dituzten kuotak areagotzeko mekanismoak ezarriko dira.

Hain zuzen ere, clusterrak funtsezko eragileak izango dira horretarako, sektore jakinekin lotutako ondasun eta zerbitzuak sustatzeko jarduerak garatuko baitira.

Eusko Jaurlaritzak indar berezia jarriko du Espezializazio Adimentsuko Estrategian (RIS 3) jasotako lehentasunezko jarduera eta sektoreak laguntzeko.

Merkataritza ganberekin elkarlanak ere aurreikusten du aipatutakoa, eta Eusko Jaurlaritzak berak Elkartzen programa jarriko du abian helburu berarekin.

Elkartzen: sektore eta clusterrentzat diru-laguntza programa

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak euskal ondasun eta zerbitzuen nazioarteko sustapen eta posizionatzea bultzatzen duten elkarte sektorialen eta clusterren proiektu eta ekimenak sustatzeko ematen dituen laguntzak arautzen dituen programa da. Azken finean, EAEko sektore ekonomiko ezberdinen esportazioak erraztea da helburua.

4. ardatza. Giza kapitalaren sorkuntza eta dinamizazioa nazioarteko merkatuetan izateko

Giza kapitalaren arloan daukagun behar gorriena enpresa txiki eta ertainei nazioartekotzean urratsak emateko behar dituzten profesional gaituak eskaintzea da; hau da, profesionalon jarduera kudeatzeko eta profesionalak mantentzeko laguntza ematea. Multilokalizatutako enpresen kasuan, berriz, distantziara burututako kudeaketa hobetzeko laguntza eskaintzea da erronka.

Esku-hartze ardatz honek hiru jarduera lerro ditu:

Prestakuntza-programak talentu gazteei egokitzea
Urtero 500 Nazioartekotze eta Global Training beka inguru eskaintzea.

Enpresa txiki eta ertainentzako lanaldi partzialeko langileak kontratatzea                              Programa berri honek espezializatutako langileak izateko aukera eskainiko die enpresa txiki eta ertainei; langileok nazioartekotzearekin lotutako funtzioak burutuko dituzte, eta ez dira plantillako kideak izango, lanaldi partzialeko langileak baizik.

Global Basque Business Network                                                                                                  Euskal diasporako kideekin osatutako sareak sortzeko Lehendakaritzaren proiektuaren baitan, Global Basque Business Network azpisarea sortzea planteatzen da arlo ekonomiko eta enpresarialeko euskal diasporako pertsona garrantzitsuak elkarrekin harremanetan jartzeko asmoz.

5. ardatza. Inbertsio estrategikoen erakartze eta egonkortzea
Eusko Jaurlaritzak inbertsio proiektu berriak erakartzea lortu nahi du, baita jada existitzen direnak mantendu eta areagotzea ere. Ildo horretan, indar berezia jarriko da aberastasuna eta enplegua sortzeko potentzial handiena duten inbertsioak erakartzeko.

«Invest in the Basque Country» estrategia berria
Industrializazio Planari lotutako lehentasunezko sektore eta eremuen diseinu eta sustapenean proaktiboa izango da. Era berean, Euskadiko unibertsitate eta zentro teknologikoen gaitasun zientifiko-teknologikoak sustatuko ditu ekintzailetza garatu eta bultzatzeko ingurune egoki gisa, bereziki oinarri teknologikoko enpresentzako.

6. ardatza. Finantzazio eta kooperazio internazionala eta aldeaniztuna
Ardatz estrategiko honen helburua oraindik ere nazioartean presentzia txikia duten euskal enpresei merkatu aldeaniztunera sarrera izatea erraztea da.

Era berean, enpresen nazioartekotzerako finantzazio bitarteko espezifikoak diseinatu eta indarrean jartzea planteatzen da.

• Enpresen finantzaziorako abal publikoak: Bakarrik edo beste enpresa batzuekin elkarlanean nazioarteko merkatuetan proiektu handiak burutzeko aukera duten enpresentzat abalak. Kontuan izan behar da proiektu horiek garatu eta indarrean jartzerako orduan, Euskadin dituzten hornitzaileentzat eskaera berriak lortuko dituztela enpresok.

• Esportazioentzako laguntza finantzarioa: Euskal enpresen esportazioak erraztu eta sustatzeko diseinatutako programa da, hain zuzen ere esportazio horietan oinarritutako finantzazio lerroak eskainiko dituena. Hori ahalbidetzeko, finantzazio lerroak irekiko dira enpresentzako, betiere euren europar lehiakideekin lehiakorrak izango diren kostuetan.

69 milioi euro jarriko dira 2014 eta 2016 artean eta izandako eragina neurtuko da
Urteroko plangintza, exekuzio eta ebaluazio sistema bat izango du planak, gutxi gorabehera 69 milioi euroko aurrekontua izango duena (22,5 milioi 2014an, 23,5 miloi 2015ean eta 23,5 milioi 2016an). Jarraipen hori Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotze Zuzendaritzak gidatu eta Partzuergoak koordinatuko du.

Planaren jarraipen eta ebaluazioa egiteko aginte-koadro bat ere aurreikusita dago; bertan, exekuzio, jarduera eta eragin adierazleak daude jasota definitutako 6 ardatz eta 22 ekintzentzat.
 

 

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.

ERABAKIA, 5.000.000 EUROTIK GORAKO GASTUA EGITEKO BAIMENA EMATEN DENA, DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ETA GIZARTE BAZTERKERIAREN AURKAKO ABENDUAREN 23KO 18/2008 LEGEAN EZARRITAKO GIZARTE-LARRIALDIETARAKO LAGUNTZEN PRESTAZIO EKONOMIKOETARAKO.

LABURPENA

20,5 MILIOI EURO 2014AN GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZEI ERANTZUTEKO

Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 20,50 milioi euroko gastua onartu du gaur 2014an Gizarte Larrialdietarako Laguntzei erantzuteko. 2013an, GLLentzako aurrekontuak 17,3 milioiko partida bat izan zuen hasieran, eta gero, abenduaren bukaeran, bi milioi gehiago; guztira 19,3 milioi euro.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak aldian-aldian emango ez diren prestazioak dira, eta haren hartzaileak hauek izango dira: gizarte-bazterketaren egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko beharrezko diren gastu espezifikoei –ohikoak zein apartekoak– aurre egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonak.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLA) Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legean aurreikusita daude, bertan zehazten baita programa horri esleitutako urteko baliabideak udaletara transferitzeko prozedura. Banaketa-irizpideek, funtsean, Autonomia Erkidegoko lurralde eta udalerrien arabera banatutako premia-adierazleei egingo diete kasu.
 

 

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

DEKRETUA; KARAKTERIZAZIOKO ETA MAKILLAJE PROFESIONALEKO GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUARI DAGOKION CURRICULUMA EZARRIKO DUENA.

LABURPENA

KARAKTERIZAZIOKO ETA MAKILLAJE GOI TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Karakterizazioko eta Makillaje Goi Mailako Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Karakterizazioko eta Makillaje Goi Mailako Teknikariaren tituluari, Irudi Pertsonala lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

AGINDUA, IKERTZAILEENTZAKO MUGIKORTASUN-PROGRAMETARAKO DEIA EGITEN DUENA.

LABURPENA

IKERTZAILEENTZAKO MUGIKORTASUN PROGRAMETARAKO DEIALDIA

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Agindu bat onartu du ikertzaileentzako mugikortasun-programetarako deia egiteko.

120.000 euroko diru-kopuru osoa duten laguntza hauen helburua komunitate zientifiko eta teknologikoa prestigio handiko ikertzaileekin, estatukoekin nahiz atzerrikoekin, harremanetan jartzen laguntzea da, eta baita irakasleen ezagupenak eguneratzea ere. 

 

DEKRETUA; INPRIMAKETA OSTEKO ETA AKABERA GRAFIKOKO TEKNIKARI TITULUARI DAGOKION CURRICULUMA EZARRIKO DUENA.

LABURPENA

INPRIMAKETA OSTEKO ETA AKABERA GRAFIKOKO TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Inprimaketa Osteko eta Akabera Grafikoko Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Inprimaketa Osteko eta Akabera Grafikoko Teknikariaren tituluari, Arte Grafikoak lanbide-arloan, dagozkion erdi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

DEKRETUA; BIDEO, DISC-JOCKEY ETA SOINU TEKNIKARI TITULUARI DAGOKION CURRICULUMA EZARRIKO DUENA.

LABURPENA

BIDEO, DISC-JOCKEY ETA SOINU TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Bideo, Disc-jockey eta Soinu Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Bideo, Disc-jockey eta Soinu Teknikariaren tituluari, Irudi eta Soinua lanbide-arloan, dagozkion erdi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

DEKRETUA; NABIGAZIOKO ETA ITSASERTZEKO ARRANTZAKO TEKNIKARI TITULUARI DAGOKION CURRICULUMA EZARRIKO DUENA.

LABURPENA

NABIGAZIOKO ETA ITSASERTZEKO ARRANTZAKO TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Nabigazioko eta Itsasertzeko Arrantzako Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Nabigazioko eta Itsasertzeko Arrantzako Teknikariaren tituluari, Itsasoa eta Arrantza lanbide-arloan, dagozkion erdi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

DEKRETUA; TRENBIDEKO GURPILDUN MATERIALAREN MANTENTZE TEKNIKARI TITULUARI DAGOKION CURRICULUMA EZARRIKO DUENA.

LABURPENA

TRENBIDEKO GURPILDUN MATERIALAREN MANTENTZEKO TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Trenbideko Gurpildun Materialaren Mantentzeko Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Trenbideko Gurpildun Materialaren Mantentzeko Teknikariaren tituluari, Garraio eta Ibilgailuen Mantenimendua lanbide-arloan, dagozkion erdi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

DEKRETUA; ERREPIDEKO GARRAIORAKO IBILGAILUAK GIDATZEKO TEKNIKARI TITULUARI DAGOKION CURRICULUMA EZARRIKO DUENA.

LABURPENA

ERREPIDEKO GARRAIORAKO IBILGAILUAK GIDATZEKO TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Errepideko Garraiorako Ibilgailuak Gidatzeko Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Errepideko Garraiorako Ibilgailuak Gidatzeko Teknikariaren tituluari, Garraio eta Ibilgailuen Mantenimendua lanbide-arloan, dagozkion erdi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

DEKRETUA: LABORATEGIKO LANETAKO TEKNIKARI TITULUARI DAGOKION CURRICULUMA EZARRIKO DUENA.

LABURPENA

LABORATEGIKO LANETAKO TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Laborategiko Lanetako Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Laborategiko Lanetako Teknikariaren tituluari, Kimika lanbide-arloan, dagozkion erdi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

AGINDUA, KONGRESUAK ETA ZIENTZIA-BILERAK 2014 URTEKO BIGARREN SEIHILEKOAN EGITEKO LAGUNTZETARAKO DEIA EGITEN DUENA.

LABURPENA

KONGRESUAK ETA ZIENTZIA BILERAK EGITEKO LAGUNTZAK

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Agindu bat onartu du kongresuak eta zientzia bilerak egiteko laguntzetarako deia egiteko.

240.000 euroko diru-kopurua duten laguntza hauen helburua EAEn kongresuak eta zientzia bilerak egiten laguntzea da, oso tresna egokiak baitira ideiak eta ezagupen zientifiko eta teknologiko aurreratuak trukatu eta zabaltzeko, prestigio handiko ikertzaile eta irakasleen parte hartzea bultzatuz.

Ekintza hauek 2014 urteko bigarren seihilekoan egin behar dira.
 

 

OSASUN SAILA X. LEG.

DEKRETUA, OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA ENTE PUBLIKOKO ZUZENDARITZA-TALDEKIDEEN ZERRENDA ONARTZEN DUENA.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK ONARTU BERRI DUEN OSAKIDETZAKO ZUZENDARIEN ZERRENDA BERRIAN 116TIK 107RA MURRIZTU DA ZUZENDARI KOPURUA, ETA URTEKO 511.140 € MURRIZUTUKO DIRA KOSTUAK

Gobernu Kontseiluak Osakidetzako zuzendarien zerrenda onartzen duen Dekretua onartu du, Jon Darpon Osasuneko sailburuak proposatuta. Praktikan, 116tik 107ra murriztuko da zuzendari kopurua aipatu erakunde publikoan, eta 511.140 € murriztuko dira kostuak.

Neurri honen bidez, beste urrats bat eman da Osasun Sailak legegintzaldiaren hasieran hartutako konpromisoa betetzeko prozesuan. Konpromiso horren arabera, % 36 murriztu behar ziren zuzendaritzako egiturak, bai eta Osakidetzako zuzendarien kopurua ere, osasun-erakundeak berrantolatzeko esparruan, Erakunde Sanitario Integratuen eredua xede dela. Eredu horrek integritatea eta laguntza-jarraipena ditu bereizgarri, eta zuzendarien kopurua murrizteaz gain, pazienteari ematen zaion arreta hobetuko da, bai eta bikoiztasunak saihestu ere. Hori horrela, kudeaketa eraginkorragoa izango da.

Hain zuzen ere, gaur onartu den dekretua Osasun Sailak bultzatutako hiru erakunde sanitario integratu sortzearen ondorio da. Horiek, bada, aurretik zeudenak ordeztu zituzten 2014ko urtarrilaren 1ean.

Hauek dira, zehazki: Bilbo-Basurto ESI (Bilboko eskualdea eta Basurtuko Ospitalea hartzen ditu), Barrualde-Galdakao ESI (Barrualdeko eskualdea eta Galdakao-Usansolo Ospitalea hartzen ditu) eta Barakaldo-Sestao ESI (San Eloy Ospitalea eta Barakaldo eta Sestaoko lehen mailako arretaguneak hartzen ditu).

Neurriak kudeaketa-eredu berriaren eskakizunei erantzuten die; hots, gardentasun eta erantzukizun handiagoa izango da, egungoa bezalako testuinguru sozioekonomikoan.
 

 


Euskadi, auzolana