2013/04/30 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.
Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematekoa. Diru-kopuru horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan 2013. urtean esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzen deialdia finantzatuko dira.
Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematen duena. Konzeptua: seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituen eta uztailaren 16ko 176/2002, maiatzaren 30eko 109/2006 eta abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuen babespean ezarritako laguntzak finantzatzea.
OGASUN ETA FINANTZA SAILA X. LEG.
Erabakia: Euskal Estatistika Erakundearekin eta Estatistikako Institutu Nazionalarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen zaio. Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko etxerik gabeko pertsonei buruzko inkesta, 2012. urtekoa, egitea.
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.
Agindua, zeinen bidez arautzen baita «Kale antzerkia bultzatuz» programari 2013. urtean zuzendutako diru-laguntzetarako deialdia.
Agindua, 2013. urtean Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak emateko erregimena ezarri eta arautzen duena.
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA X. LEG.

ERABAKIA, 5.000.000 EUROTIK GORAKO GASTUA EGITEKO BAIMENA EMATEKOA. DIRU-KOPURU HORREN BIDEZ, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN 2013. URTEAN ESKU-HARTZE SOZIALAREN EREMUAN HIRUGARREN SEKTOREKO JARDUERAK SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA FINANTZATUKO DIRA.

LABURPENA

BOST MILIOI EURO HIRUGARREN SEKTOREAK ESKU HARTZE SOZIALAREN BARRUAN GAUZATZEN DITUEN JARDUERAK SUSTATZEKO

Gobernu Kontseiluak 5,08 milioi euroko aurrekontu-saila onartu du, hirugarren sektoreak esku-hartze sozialaren esparruan egiten dituen jarduerak sustatzeko helburuarekin. Alde batetik, pertsona, familia, talde eta komunitateei eragiten dien esku-hartzea indartuko da, eta bestetik, ekintza boluntarioa eta partaidetza asoziatiboa sustatzeko jarduerak diruz lagunduko dira. Lehenengo lerrorako, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak 4,43 milioi euro bideratuko ditu, eta boluntario-lanetarako, berriz, 0,64 milioi.

Hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzak abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak arautzen ditu. Helburua gizarte zerbitzuen esparruan, eta, oro har, esku-hartze sozialaren barruan jardun duten entitateen jarduerak finantzatzen laguntzea da. Jarduerok gizabanakoen autonomia pertsonala eta komunitate-integrazioa sustatzea eta babestea dute xede, arreta berezia eskainiz gizarte-zerbitzuak, gizarteratzea, familiaren babesa eta haurren eta nerabeentzako arreta eta babesarekin lotutakoei. Era berean, garrantzitsutzat jotzen dira immigranteen gizarteratzea eta, oro har, kultura-artekotasuna, mendetasun-egoeran dauden adinekoentzako arreta eta babesa, eta askatasun eta dibertsitate afektibo-sexuala.


 

ERABAKIA, 5.000.000 EUROTIK GORAKO GASTUA EGITEKO BAIMENA EMATEN DUENA. KONZEPTUA: SEME-ALABAK DITUZTEN FAMILIENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ETA UZTAILAREN 16KO 176/2002, MAIATZAREN 30EKO 109/2006 ETA ABENDUAREN 19KO 255/2006 DEKRETUEN BABESPEAN EZARRITAKO LAGUNTZAK FINANTZATZEA.

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK 18 MILIOI EUROKO AURREKONTU PARTIDA ONARTU DU SEME-ALABAK DITUZTEN FAMILIAK LAGUNTZEKO

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak seme-alabak dituzten familiei laguntzak bideratzeko programa finantzatzeko 18.279.878 euroko aurrekontu-partida onartu du gaurko bileran. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak egindako proposamenaren helburua familiei seme-alabak edukitzean edo adoptatzean izaten dituzten gastuei aurre egiteko laguntza ematea da.

Diru-laguntza seme-alaba bat izan edo adoptatzen duten bakoitzean jasoko dute familiek, lehena, bigarrena, hirugarrena, edo dagokiona izan. Halaber, aldi berean haur bat baino gehiago izateko edo adoptatzeko aukera ere aurreikusiko da laguntzetan.

Lehen seme-alaba izateagatik jasoko den laguntza 400, 500 edo 900 eurokoa izango da haurra jaio edo adoptatzen denean, eta zenbatekoa familiaren errentaren arabera zehaztuko da. Bigarren seme-alabaren kasuan, berriz, 1.100 euroko laguntza jasoko du familiak haurra jaio edo adoptatzerakoan eta beste 400 euro urtebeteren buruan. Hirugarren seme-alabaren kasuan edo hortik aurrerakoetan, azkenik, 1.100 euro jasoko ditu familiak haurra jaio edo adoptatzerakoan, beste 1.100 euro urtebeteren buruan, bi urtera, hiru urtera eta lau urtera, eta, azkenik, beste 400 euro handik bost eta sei urtera.

Aldi berean haur bat baino gehiago izan edo adoptatuz gero, bai Estatuan bai atzerrian, laguntza espezifikoa jasoko du familiak lehen urtean. Laguntza horren zenbatekoa familiaren errentaren eta seme-alaba kopuruaren arabera zehaztuko da.

Gobernu Kontseiluak onartutako aurrekontu-partida Eusko Jaurlaritzak familiak babesten eta laguntzen jarraitzeko duen borondate irmoaren erakusgarri da, eta, gainera, ez du albo batera uzten etorkizunean aurrekontu-partida hori handitzeko aukera, baldin eta egindako eskaera kopuruak edo laguntzen zenbatekoa aldatu eta eguneratu beharrak hala eskatzen badu.
 

 

OGASUN ETA FINANTZA SAILA X. LEG.

ERABAKIA: EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDEAREKIN ETA ESTATISTIKAKO INSTITUTU NAZIONALAREKIN LANKIDETZA-HITZARMEN BAT IZENPETZEKO BAIMENA EMATEN ZAIO. HELBURUA: EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ETXERIK GABEKO PERTSONEI BURUZKO INKESTA, 2012. URTEKOA, EGITEA.

LABURPENA

ESPAINIAKO ESTATISTIKA ERAKUNDEAREN ETA EUSKAL ESTATISTIKA ERAKUNDEAREN ARTEKO HITZARMENA SINATZEKO BAIMENA EMATEN DUEN AKORDIOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN BIZILEKURIK GABE DAUDEN PERTSONAK ARTATZEKO ZENTROEI BURUZKO ESTATISTIKA EGITEKO (2012)

Espainiako Estatistika Erakundearen eta Euskal Estatistika Erakundearen arteko hitzarmena sinatzeko baimena ematen duen akordioa onartu du Gobernu Kontseiluak, Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekurik gabe dauden pertsonak artatzeko zentroei buruzko estatistika egiteko (2012).

Espainiako Estatistika Erakundea eta Eustat hainbat estatistika-esparrutan ari dira lankidetzan emaitza onekin, eta Estatuak zein Euskal Autonomia Erkidegoak interesa dute gizarte-bazterkeriaren prozesuen jakintzan sakontzeko, baita bizilekurik gabeko pertsonak artatzeko zentroen ezaugarriei buruzko azterlana egiteko ere.

Esandako ikerlana etxebizitzarik gabeko pertsonei ostatua edota mantenua emateko zerbitzuak eskaintzen dituzten zentroetara bideratuta dago, dela dohainik ematen dutenetara, dela zertxobait ordainduta edota trukean lantxoren bat eginda funtzionatzen dutenetara. Hainbat alor aztertuko ditu lanak: eskainitako prestazioak, artatutako herritarrak, finantzaketa-iturriak, giza eta finantza-baliabideak, eta zentroen ezaugarriak.
 

 

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA X. LEG.

AGINDUA, ZEINEN BIDEZ ARAUTZEN BAITA «KALE ANTZERKIA BULTZATUZ» PROGRAMARI 2013. URTEAN ZUZENDUTAKO DIRU-LAGUNTZETARAKO DEIALDIA.

LABURPENA

KALEAN ANTZERKI IKUSKIZUNAK GARATU AHAL IZATEKO DIRU-LAGUNTZA DEIALDIA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, “kale antzerkia bultzatuz” deialdia arautzen duen Agindua onartu du. Deialdi honen bidez, kalean egiten diren antzerki ikuskizunak antolatzeak sortzen dituen gastuak, zati batean bada ere, diruz lagunduko dira, beti ere euskal antzerki taldeekin 2013an burutzen diren ikuskizunak badira.

Laguntza hauen jasotzaileak dira: Udalak, Eskualde edo Mankomunitateak edo beraien Udal Erakunde Autonomoak. Deialdi honek 75.000 euroko diru kopurua du.
 

 

AGINDUA, 2013. URTEAN ARTE PLASTIKO ETA IKUSIZKOEN EREMUAN JARDUERAK SUSTATZEKO ETA GARATZEKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO ERREGIMENA EZARRI ETA ARAUTZEN DUENA.

LABURPENA

ARTE PLASTIKO ETA BISUALETAKO JARDUERAK DIRUZ LAGUNTZEKO DEIALDIA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, arte plastikoen eta bisualen eremuan egiten diren jarduerak diruz laguntzea arautzen duen Agindua onartu du.

Deialdiak 331.000 euroko diru kopurua du. Proiektuak aurkezteko epea hilabetekoa da, Agindua EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Proiektuen gainean ebazpena emateko epea berriz, sei hilabetekoa izango da.