Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki nagusiak


2012/08/21 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
Gauzatu da Nekazaritza eta Itsas eta Arrantza eskolak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailera transferitzeko prozesua
53 milioi unibertsitateaz kanpoko beketarako
92,77 milioi euro ikastetxe publikoetako jantokietarako
Unibertsitateko Ikasleen Kontseilua
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

GAUZATU DA NEKAZARITZA ETA ITSAS ETA ARRANTZA ESKOLAK HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILERA TRANSFERITZEKO PROZESUA

Dekretua, HAZI, Landa eta Itsas Ingurunearen Garapenerako Korporazioa, SA sozietateak kudeatzen dituen nekazaritza, itsaso eta arrantza alorretako prestakuntza zerbitzuko baliabideak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailera eta Justizia eta Herri Administrazio Sailera eskualdatzeko dena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren, Isabel Celaren, propozamena jarraituz, gaurko bileran onartu du orain arte Ingurugiro, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailera atxikita zeuden Nekazaritza eta Itsas eta Arrantza Prestakuntzarako eskolak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailera transferitzen diren dekretua.

Gobernu Kontseiluak, horrela, argi berdea eman dio transferitze horri, erronka ekonomiko eta sozial berriei, baita nekazaritza-, itsas eta arrantza-eremuetan gertatzen direnei ere, aurre egiteko behar den prestakuntza eta birprestakuntza profesionala pertsonei errazago lortzeko aukera emango dien Lanbide Heziketako sistema integratu bat antolatzeko Eusko Jaurlaritzaren asmoari erantzuna ematen diona.

Arkaute, Fraisoro eta Derioko Nekazaritza Prestakuntzarako Eskolei eta Pasaia eta Bermeoko Itsas eta Arrantza Prestakuntzarako Eskolei, orain arte Pilar Unzaluk zuzentzen duen Sailaren menpeko Hazi korporazioak kudeatzen zituenei, eragiten die transferitzeak.

Erabaki honekin, 2012-2013ko ikasturteari begira, ikastegi horietan ematen den lanbide heziketak Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistema den sektore publikoaren bizkarrezurrean sartzen da. Gainera, transferitutako bost ikastegiak ikastegi integratu bihurtuko dira eta, horregatik, hezkuntza-sistemaren zerbitzuak eta Lanbidek kudeatzen duen enplegurako prestakuntza eskainiko dituzte.

Gainera, Isabel Celaák zuzentzen duen Sailak, aurreko legealdietatik, lanbide-arlo horiei lotutako bi ikastetxe publiko ditu: Murgiako (Araba) Nekazaritzarako Lanbide Heziketako Institutua eta Mutrikuko (Gipuzkoa) Akuikulturako Itsas Eskola.

Dekretu horren bidez ondorengo ikastetxeak, izen generikoak eta espezifikoak Ikastetxeen Erregistroan jasota daude, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailera aldatzen dira:

Itsasmendikoi ARKAUTE Bigarren Hezkuntzako Institutua
Itsasmendikoi DERIO Bigarren Hezkuntzako Institutua
Itsasmendikoi FRAISORO Bigarren Hezkuntzako Institutua
Itsasmendikoi PASAIA Bigarren Hezkuntzako Institutua
VICEALMIRANTE FONTAN LOBE (Bermeo) Itsas eta Arrantzarako Bigarren Hezkuntzako Institutua
 

 

53 MILIOI UNIBERTSITATEAZ KANPOKO BEKETARAKO

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzen duena, 2012-2013 ikasturtean unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko dirulaguntzak finantzatzeko.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. Agindu horren bidez, unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak 2012/2013 ikasturterako eskolatzeko ikasketa laguntzen deialdia egiten da.

Dirulaguntzen zenbatekoa, guztira, 53 milioi eurokoa da, eta hezkuntza sistemako maila eta gradu hauetako ikasleei zuzenduta dago: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, H. Berezia eta Helduen Hezkuntza Iraunkorra; Batxilergo-mota ezberdinetako lehenengo eta bigarren mailak eta erdi-mailako eta goiko mailako heziketa zikloak. Era berean, herri administrazioen titulartasuneko eskola ofizialetan egindako hizkuntza ikasketetarako ere badira, eta halaber, musika eta dantzako oinarrizko eta erdi-mailako irakaskuntzetarako, eta gainerako ikasketa berezietarako, beti ere, Hezkuntza Sailak onartutako ikasketa-plan bati erantzuten badiote eta ikasketa horiek bukatzean sailak emandako akademi titulu ofiziala lortzen bada.

Laguntza horiek osagai hauek estali ahal izango dituzte: Irakaskuntza, Joan-etorria edo Egoitza, Material Didaktikoa, Jantokia edo Konpentsatorioa edo mantentzeko.
 

 

92,77 MILIOI EURO IKASTETXE PUBLIKOETAKO JANTOKIETARAKO

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastu baten kontratua baimentzeko, kudeaketa zuzeneko jantokia duten Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxe publikoei prestatutako bazkariak, lehengaiak eta antzeko zerbitzuak ematearen kontzeptuan, 2012/2013 ikasturterako.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran bazkari prestatuetarako, lehengaietarako eta hornidura horren moduko zerbitzuetarako 92,77 milioi euroko gastu-baimena onartu du, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpe dauden kudeaketa zuzeneko jantokiak dituzten ikastetxe publikoetarako.

2012/2013 ikasturtean euren jantokiak zuzenean kudeatuko dituzten ikastetxe publikoak 490 izango dira.
 

 

UNIBERTSITATEKO IKASLEEN KONTSEILUA

Dekretua, Euskadiko unibertsitateko ikasleen kontseilua sortu eta regulatzen duena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Euskadiko Unibertsitateko Ikasleen Kontseilua Portu eta regulatzen duen dekretua.

 

 

 

 


Euskadi, auzolana