Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabaki nagusiak


2010/09/21 (e)ko  saioa 
Aurkibidea

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
FABRIKAZIO MEKANIKOKO DISEINUKO GOI TEKNIKARIA
SARE-INFORMATIKA SISTEMEN ADMINISTRAZIOKO GOI TEKNIKARIA
TELEKOMUNIKAZIO INSTALAZIOKO TEKNIKARIA
ESKOLA 2.0
ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
JAURLARITZAK ALOKAIRUKO 44 ETXEBIZITZA ERAIKIKO DITU SESTAON
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
2 MILIOI EURO DESGAITASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO ENPLEGUA SORTZEKO
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
DIRU-LAGUNTZATAN 1.350.000 EURO BIDERATU DITUZTE, PATATA LANDU, BILTEGIRATU ETA MERKATURATZEKO
ANIMALIAK GARRAIATZEKO GARBIKETA ZENTROAK INSTALATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA ONARTUTA
NEKAZARIEN SINDIKATUAK GIZARTE SOLASKIDE GISA ARITZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA
PATATA-EKOIZLEEN ARTEAN KOOPERATIBISMOA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZATAN 172.000 EUROKO EMATEA ONARTU DA
KULTURA SAILA
EUSKADIKO KIROL INSTALAZIOEN ERROLDA
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA

FABRIKAZIO MEKANIKOKO DISEINUKO GOI TEKNIKARIA

Dekretua, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuako goi teknikariaren tituluaren curriculuma ezartzen duena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi teknikariaren tituluari, Fabrikazio Mekanikoaren lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

SARE-INFORMATIKA SISTEMEN ADMINISTRAZIOKO GOI TEKNIKARIA

Dekretua, Sare-informatika Sistemen Administrazioako goi teknikariaren tituluaren curriculuma ezartzen duena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Sare-Informatika Sistemen Administrazioko goi teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Sare-Informatika Sistemen Administrazioko goi teknikariaren tituluari, Informatika eta Komunikazioen lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

 

TELEKOMUNIKAZIO INSTALAZIOKO TEKNIKARIA

Dekretua, Telekomunikazioko Instalazioetako teknikariaren tituluaren curriculuma ezartzen duena.

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Telekomunikazio Instalazioko teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Sare-Informatika Telekomunikazio Instalazioko teknikariaren tituluari, Elektrizitatea eta Elekronikaren lanbide-arloan, dagozkion erdi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita modulu profesionalen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.
 

 

ESKOLA 2.0

Erabakia, 2009-2010 ikasturtean Eskola 2.0. proiektua aurrera eramateko egin diren irakasleen prestakuntza-jarduerak diruz laguntzeko unibertsitateaz kanpoko ikastegi pribatuekin harreman estatutarioak edo arauzkoak dituzten federazioei eta elkarteei dirulaguntza zuzenak emateko.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak gaurko bileran hau erabaki du: dirulaguntza zuzenak ematea unibertsitateaz kanpoko ikastegi pribatuekin harreman estatutarioak edo arauzkoak dituzten federazio eta elkarteei, 2009-2010 ikasturtean Eskola 2.0. proiektua aurrera eramateko Lehen Hezkuntzako 5.eko irakasleei prestakuntza emateko jarduerak diruz laguntzeko.

Dirulaguntza globala 883.987 eurokoa da eta elkarte eta federazio hauek dira onuradunak: Kristau Eskola, Euskal Herriko Ikastolen Elkartea, Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoa, IKASGILTZA eta Elizbarrutiko Ikastetxeak.
 

 

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA

JAURLARITZAK ALOKAIRUKO 44 ETXEBIZITZA ERAIKIKO DITU SESTAON

Erabakia, Sestaoko Txabarriko ARIan 44 gizarte etxebizitza eta eranskinak eraikitzeko 5.000.000 euro baino gehiagoko kontratua egiteko baimena emateko.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 7,6 milioi euroko partida onartu du alokairuko 44 etxebizitza eraikitzeko Sestaon. Eranskina ere badute eta Txabarri-El Sol inguruan kokatuko dira.

Inguru horretan bota egingo den eraikin baten bizilagunak birkokatzeko erabiliko dira etxebizitza horietako batzuk.
 

 

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA

2 MILIOI EURO DESGAITASUNA DUTEN PERTSONENTZAKO ENPLEGUA SORTZEKO

Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu zentro berezietan enpleguari eusteko laguntzetarako deialdia egiten duena.

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur onartu du laguntzen ezohiko deialdia desgaitasuna duten pertsonen enplegua atxikitzeko enpleguko zentro berezietan.

Laguntzen guztizkoa 2 milioi eurora iristen da, eta paralisi zerebrala, gaixotasun mentala eta % 33tik gorako desgaitasun intelektual, fisiko edo sentsoriala duten pertsonentzako lanpostuak sortzeko baliatuko da zenbateko hori. Zenbateko horren erdia Europako Gizarte Funtsak finantzatuko du, 2007-2013ko Euskadiko EGF Programa Operatiboaren esparruan.

Jaurlaritzak onarturiko agindua desgaitasuna duten pertsonentzako enplegua atxiki eta sortzeko laguntza-planaren ondorio da, eta hori da, bestalde, Europako Funtsaren aplikazioko lehentasunezko ildoetako bat Euskadin. Arauak ezartzen duenez, denbora osoko lanpostu bakoitzak gehienez ere 425 euroko diru-laguntza jaso ahalko du.

Enpleguko zentro bereziak funtsezkoak dira desgaitasuna duten pertsonak Euskadiko Autonomia Erkidegoan laneratzeko, lana emateaz gain, gizarte- eta lan-ohiturak eskuratzeko aukera erraztu, produkzio-sisteman txertatzeko aukera eman eta enplegagarritasuna hobetzen baitiete desgaitasuna duten pertsonei.

Gaur egun, desgaitasuna duten 6.000 pertsona baino gehiago daude lanean horrelako zentroetan, produzituz eta beren oinarrizko premiak beteta dituztelarik. Hala ere, emaitzak ez dira nahikoak oraindik ere, desgaitasuna duten eta langabezian dauden pertsonen ehunekoa handiegia baita, batez ere gaur egungo krisi-garai hauetan.

 

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA

DIRU-LAGUNTZATAN 1.350.000 EURO BIDERATU DITUZTE, PATATA LANDU, BILTEGIRATU ETA MERKATURATZEKO

Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko patata landu, biltegiratu eta merkaturatzeko laguntzen 2010eko ekitaldiko deialdia egiten duena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, gaurko bileran, diru-laguntza deialdi bat onartu du, patata landu, biltegiratu eta merkaturatzea hobetzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoan zigilupean edo kalitate-arauen menpe dagoen edo ekoizpen ekologikokoa den patataren ekoizpena handitzeko jarduerak egiteko.

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduari. Agindu horrekin, guztira 1.350.000 euroko balioa duen laguntza-lerro baterako deia egin da.

Laguntza horien deialdia Patataren Arloko Plana garatzeko egin da. Plan hori berriki berrargitaratu da, hainbat urtez indarrean egon eta sektoreak ebaluazio positiboa egin ondoren. Diru-laguntza horien helburua, patata lantzen denetik merkaturatzen den arterainoko prozesuan hobekuntzak sartzea da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko patataren ekoizpenaren kalitatea zaintzea.
 

 

ANIMALIAK GARRAIATZEKO GARBIKETA ZENTROAK INSTALATZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA ONARTUTA

Agindua, bizirik dauden animaliak eta abeltzaintzarekin zerikusia duten produktuak errepidez garraiatzeko erabiltzen diren ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko zentroak instalatzeko eta egokitzeko 2010an emango diren laguntzen deialdiari buruzkoa.

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran onartu du errepide bidez animaliak garraiatzeko ibilgailuak garbitu eta desinfektatzeko zentroak instalatu eta egokitzeko dirulaguntzen deialdia.

Horrela, Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduari. Agindu horrekin, 2010erako, guztira 100.000 euroko dirulaguntzen deialdia egin du.

Dirulaguntzen helburua errepide bidez animalia biziak eta abeltzaintzako produktuak garraiatzeko ibilgailuak garbitu eta desinfektatzeko zentroak instalatu eta egokitu nahi dituzten pertsonei laguntzea da, lan horiek ustiategi bakoitzean egin ohi direlako.
 

 

NEKAZARIEN SINDIKATUAK GIZARTE SOLASKIDE GISA ARITZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA

Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko sindikatu-izaerako nekazaritzako erakunde profesionalentzako laguntzetarako 2010eko ekitaldiko deialdia egiten duena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako erakunde profesionalaren izaerako sindikatuentzako dirulaguntzen 2010erako deialdia. Guztira, 241.528 euroko dirulaguntzak eskainiko dira.

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Unzaluren aginduari, zeinaren bidez, nekazarien sindikatuak gizarte solaskide aritzeko dirulaguntzen deialdia egin baita.

Dirulaguntzon xedea, administrazioarekiko harremanetan nekazarien sindikatuak gizarte solaskideak izatea errazteaz gain, ekoizle txikiak taldeka antola eta babes ditzaketen erakunde handiagoen funtzionamendua indartzea da.
 

 

PATATA-EKOIZLEEN ARTEAN KOOPERATIBISMOA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZATAN 172.000 EUROKO EMATEA ONARTU DA

Agindua: honen bidez, jateko eta hazitarako patata ekoizten duten nekazarien elkarteei 2010eko ekitaldian ematekoak diren diru-laguntzetarako deialdia egiten da; deialdia Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazarien Elkarteei eta horien Batasunei buruzko urtarrilaren 20ko 13/2004ko Dekretuaren babesean egiten da.

Kontsumitzeko eta hazitarako patata ekoizleen taldeen artean kooperatibismoa sustatzeko 2010ean 172.520 euro bideratzea erabaki du Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran.

Horrela, Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduari. Agindu horrekin, kontsumitzeko edo hazitarako patatak ekoitzi eta 13/2004 Dekretuaren arabera nekazaritzako ekoizleen talde gisa onartuta daudenentzako laguntza-lerro horretarako deia egin da.

Laguntza horien helburua kooperatibak sortzera bultzatzea da, ekoizleak elkartu daitezen eta merkatuetara egoera hobean heltzeko negoziatzeko jarrera indar dezaten.

 

KULTURA SAILA

EUSKADIKO KIROL INSTALAZIOEN ERROLDA

Erabakia: 2010-2015 kirol-instalazioen errolda egiteko, Kirol Kontseilu Gorenarekin lankidetza-hitzarmen bat baimentzeko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena eman du Espainiako Kirol Kontseilu Gorenaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko hitzarmen bat sinatzeko, Euskadiko Kirol Instalazioen Errolda lantzeko helburuarekin. Horrela, Euskadiko Kirolaren Legeak xedatutakoa beteko da, 96. artikuluak esaten duelako beharrezkoa dela kirol ekipamenduen errolda bat egitea eta eguneratzea, alegia: “Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek beren lurralde-esparruko kirol-ekipamendu publiko eta pribatuen errolda egin eta eguneratu beharko dute urtero. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak araudi bidez onartu dituen irizpide komunak erabiliko dira.”

Agindu hori betez, Euskal Autonomia Erkidego osorako aplikazio informatiko bakar bat landu du Eusko Jaurlaritzak, hiru lurralde historikoetako instalazio publiko eta pribatuei buruzko datuak jasoko dituena. Datuok etengabe eguneratuko dira, gerora erabakitzen diren baldintzetan. Lurralde historikoetan gaur egun ditugun datuak heterogeneoak dira eta irizpide ezberdinen arabera antolatuta daude. Beraz, Eusko Jaurlaritzak beharrezkoa ikusi du landa-lan bat egitea, irizpide uniformeetan eta eguneratuetan oinarrituriko datuak eskuratzeko.

Hori dela eta, estatu mailan Kirol Kontseilu Gorenak landu eta eguneratu izan du aldiro-aldiro, autonomia-erkidegoekin elkarlanean, Espainiako Kirol Instalazioen Errolda (azkeneko eguneratzea 2005. urtekoa da). Horregatik, ikusirik administrazioen arteko lankidetzak zer nolako onurak ekartzen dituen, Eusko Jaurlaritzak harremanak izan ditu Kirol Kontseilu Gorenarekin elkarlanerako ildoak finkatzeko. Elkarlan hori hainbat arlotan mamituko da, besteak beste Kirol Instalazioen Errolda, eta horri begira hitzarmen bat sinatuko dute bi erakundeek, errolda hori kontzeptualki amonizatzeko eta eguneratzeko.
 


Euskadi, auzolana