Lehendakaritza

08. Turismo Legea.

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

Lege honen helburua Euskadiko turismo-jardueraren araudia eguneratzea da, turismo-sektorea antolatzea eta diziplina ezartzea, baita turismo alorreko Administrazioen oinarriak eta jarduera-irizpideak ezartzea ere.

Beste helburu batzuk

a) Turismo-politikaren jardueren oinarriak finkatzea.

b) Turismo kontuetan diharduten administrazioen jarduera koordinatzea.

c) Turismo alorreko baliabideak sailkatzea eta mugatzea.

d) Turismoko baliabide eta zerbitzuen eskuragarritasun unibertsala eta informaziorako eskubidea aukera berdintasunean sustatzea.

e) Turismo-erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak arautzea, baita beraien babesa ere.

f) Turismo-enpresen eta alorreko profesionalen jarduera antolatzea.

g) Ostatua ematen duten turismo enpresak, bitartekaritza lana egiten duten turismo-enpresak, turismo alorreko lanbideak, informazio-enpresak eta turismorako interesa duten jarduerak gauzatzen dituzten enpresak definitzea eta sailkatzea.

h) Konkurrentzia desleiala eta legez kontrako edo ezkutuko eskaintza erauztea.

i) Turismo-baliabideak babestea eta hauen degradazioa edo suntsiketa eragoztea, hauek modu egokian erabiltzen saituz, horrela, beraien iraunkortasuna eta kontserbazioa bermatzeko.

Eraginpeko gizarte-sektoreak

a)      Euskadiko Administrazio Publikoan, turismo-sektorean eskuduna dutenak.

b)     Turismo-enpresak

c)      Turismo-erabiltzaileak

Aurrekontu eta finantzetan eragina

Eragin ekonomikoaren inguruko txostenaren zain, aurretik arauditik kanpo utzitako jarduera ekonomiko berriak arautzen baitira (turismorako etxebizitzak eta etxe partikularretan eskainitako gelak), eta beste batzuk lehen aldiz arautzen baitira (turismo-gidariak, bitartekaritza-enpresak, etab.)

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2016ko lehenengo hiruhilekoan
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1 fasea: Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko2015/01/012015/01/31Amaituta
Ikusi2.1 fasea: Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena2015/02/012015/02/28Amaituta
Ikusi2.2 fasea: Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea2015/03/012015/03/31Amaituta
Ikusi2.3 fasea: Aginduzko txostenak eta irizpenak2015/04/012016/01/31Amaituta
Ikusi2.4 fasea: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra.2016/02/012016/02/08Amaituta
---3.1 fasea: Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea2016/02/092016/02/29Amaituta
---4.1 fasea: Legebiltzarrera bidaltzea2016/03/012016/03/15Amaituta
Azken aldaketa: 2016/10/14