Lehendakaritza

04. Euskal Enplegu Publikoaren Legea.

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Herri Administrazioa eta Justizia; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

- Euskadiko enplegu publikoaren araubide juridikoa antolatzea eta zehaztea, oinarrizko legedian aurreikusitako taxutze-tarteen barruan, eta Euskadiko Autonomia Estatutuan eta Konstituzioan aitortutako eskumenen arabera.

- EAEko herri-administrazioetan enplegu publikoa kudeatzeko aplika daitezkeen tresnak garatzea.

Beste helburu batzuk
  • EAEko herri-administrazioen arrazionalizatze- eta modernizatze-prozesua gauzatzea.
  • Arautegi autonomikoa 7/2007 Lege, apirilaren 12ko, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua onartzekoak ezarritako oinarrizko arau-esparru berrira egokitzea, bereziki egiturazko gaiei lotutako alderdi guztiei dagokienez, edo enplegu publikoaren erlazioetan alde objektiboa dutenei dagokienez: zuzendaritza publiko profesionala, enplegu publikoaren antolaketa eta egitura, lanaren ebaluazioa, lanpostuak betetzeko sistema eta ordainsari-sistema.
  • Enplegu publikoaren berezko eredua zehaztea.
  • Arau-esparru komun bat ezartzea enplegu publikoaren alorrean, gobernuaren lurralde-maila guztietan aplikatu ahal izango dena, foru- eta toki-autonomia ez ezik, lurralde-gobernu bakoitzaren arauketa- eta antolaketa-eskumenak ere errespetatuko dituena.
  • EAEko enplegu publikoak pausoz pauso hurbilketa-prozesu baterantz aurrera egiteko oinarriak finkatzea, gobernu-maila bakoitzaren berezitasunak baztertu gabe.
  • Lana ebaluatzeko sistema bat ezartzea; sistema hori tresna garrantzitsua izango da kudeaketa hobetzeko eta enplegatu profesionalek lanpostuetako zereginetan eta jokabide profesionalean duten garapen profesionala egiaztatzeko.
Eraginpeko gizarte-sektoreak
  • Autonomia Erkidegoko Administrazioa.
  • Foru- eta toki-administrazioak.
  • Herri-administrazioetako erakunde instrumentalak, kontsultarakoak eta parte-hartzaileak.
  • Eusko Legebiltzarra eta batzar nagusiak.
  • Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Herritarrak, oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2015eko bigarren seihilekoa.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1 fasea: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin.2014/05/012014/05/15Amaituta
Ikusi2.1 fasea: Sailburuak testu idatzia onartzea.2014/05/152014/09/09Amaituta
Ikusi2.2 fasea: Negoziazioa, entzunaldi edota kontsulta izapidea.2014/09/102014/10/02Amaituta
Ikusi2.3 fasea: Aginduzko txostenak eta irizpenak.2014/10/032015/10/23Amaituta
Ikusi2.4 fasea: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra.2015/10/242015/10/31Amaituta
---3.1 fasea: Gobernu Kontseiluaren onarpena.2015/11/012015/12/22Amaituta
---4.1 fasea: Parlamentura bidaltzea.2015/12/222015/12/31Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

Azken aldaketa: 2016/10/11