Lehendakaritza

01. Euskal Autonomia Erkidegoko Udalen Legea.

Legearen proiektua legebiltzarrari bidalita
IDENTIFIKAZIOA

Saila

Gobernantza Publikoa eta Autogobernua; Jaurlaritzaren Lehendakaritza

Helburuak eta Sektoreak

-Euskal Autonomia Erkidegoaren antolaketa politiko eta administratiboaren erregulazioa osatzea, udalerrien eta haien lurralde-esparruan kokatutako gainerako toki-erakundeen araubide juridikoaren lege-finkapenaren bidez.

-Osorik mugatzea EAEko erakunde erkideek eta foru-esparrukoek udal-esparruari dagokionez osatzen duten erakunde-, eskumen- eta harreman-egitura.

-Behar bezala egokitzea tokiko autonomia-printzipioa foru-mailako autonomia-esparruekin eta EAEko erakunde erkideen autonomiarekin, EAEko herri-administrazioak oro har efikazak eta eraginkorrak izan daitezen herritarren premiei erantzutean.

Beste helburu batzuk
  • Erakundearteko koordinazio- eta lankidetza-sistema bat prestatzea, udal-mailan garatu behar diren edo maila horrek parte hartzea beharrezko duten herri-politikak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzeko.
  • Udal-eskumenen araubidea eta haien erabileran finantza-nahikotasuna bermatzeko lege-esparrua ezartzea, udalerriek EAEko herri-finantzaketako sisteman nola parte hartu behar duten zehaztuz.
  • Tokiko gobernuek udalerrien herri-kudeaketarako dauzkaten tresnak zehaztea.
  • Herritarrek tokiko kontuetan parte hartu ahal izateko tresnak finkatzea.
Eraginpeko gizarte-sektoreak

- Toki Administrazioa.

- EUDEL (Euskadiko Udalerrien Elkartea).

- Foru Aldundiak.

- Herritarrak, oro har.

Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan

2014ko lehen seihilekoan.
ELABORAZIO FASEAK

Lortutako faseak

DocumentuakFaseHasiera dataAmaiera dataEgoera
Ikusi1.1. fasea: Sailburuaren agindua, prozedura has dadin.2013/09/152014/01/10Amaituta
Ikusi2.1 fasea: Sailburuak testu idatzia onartzea.2014/01/112014/06/30Amaituta
Ikusi2.2 fasea: Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea.2014/07/012014/07/24Amaituta
Ikusi2.3 fasea: Aginduzko txostenak eta irizpenak.2014/07/252014/10/31Amaituta
---2.4 fasea: Jarraitutako prozeduraren memoria laburra.2014/11/012014/11/10Amaituta
Ikusi3.1 fasea: Gobernu Kontseiluaren onarpena2014/11/112014/11/12Amaituta
---4.1 fasea: Parlamentura bidaltzea2014/11/122014/11/30Amaituta

Legebiltzarrean tramitazioaren egoera

2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2016001544

Azken aldaketa: 2017/02/02